|
kontsumoak berebiziko garrantzia du egun, familien zorpetze maila biziki handia baita.Jendeak askotan ez daki nolako konpromisoak hartzen ari den eta egiaz zer egiten ari den, kontsumorako kreditu bat kontratatzean.Hori ez da ona.Nola ikusten duzu kontsumitzaileen elkarteen betekizuna 27en Europar Batasunean. Espainian, bereziki, erakunde arras indartsuak dituztela uste dut.Horietako batzuen arduradunekin bilerak izan ditut eta horrelaxe erakutsi didate.Zorionak eman behar dizkiet elkarte horien jarduera onagatik eta, bidez batez, Osasun Ministerioa betetzen ari den rolagatik.Bide onetik omen doaz, horixe da arrakasta biltzeko forma egokiena.Kontsumo politika ez da uharte bat, ez dugu isolaturik kontsideratu behar.Alor hauetan gobernuekin elkar hartuta aritzeak garrantzi handia du.Merkatu bakarreko abantailen onuradun gertatzen asmatu al du kontsumitzaileak. Ez dut uste baiezko biribila izan daitekeenik erantzuna.Argiak eta itzalak ditugu hor ere.Zifrek ederki erakusten dute europar kontsumitzailea ez dela finantza zerbitzuen onuradun mugen gainetik.Europar kontsumitzaileen %1ek bakarrik dauzkate horrelako zerbitzuak eskura.Internet bidezko erosketak ere hutsaren hurrengo dira oraingoz.Sareak eskaintzen dizkigun aukerak alferrik galtzen ari gara.Interes orokorreko zerbitzuak liberalizatu badira ere, ondasun eta zerbitzuen enpresaz aldatzea asko kostatzen zaio kontsumitzaileari.Tramiteak konplexuak dira eta hobekuntzak ez dira biziki nabarmenak.Horrez gainera, erreklamazioak telefonia alorrean, adibidez ugaldu egin dira.Nolako neurri politikoak hartuko ditu Zuzendaritza horrek egoera hau hobetzeko. Egun bertan, elkarren arteko operagarritasun eta telefonia kontuak lantzen ari dira.Roaming eta antzeko gaietan, adibidez, kontsumitzailea hobeki babestuko duen legeria berria prestatzen ari gara.Oraintxe bertan enpresa batzuk sekulako etekinak erdiesten ari dira kontsumitzaileari kobratzen dizkioten tarifa handiei (handiegiei, zenbaitetan) esker.Adiera horretan kontsumitzailea hobeki babestuko duen araua sortu beharra dago.Kontsumitzailea babesteari dagokionez, bederen, Europar Batasunaren errealitatea ez da, inondik ere, harmonikoa.Nolako arazoak dakartzate batetik besterako alde horiek. Kontsumitzailea babesteko politika komuna gorpuzteko nolako pausuak egin behar dira. Batetik, informazioa trukatzeko sistema komunitarioetan eskarmentu handia dugu: ...horrelako produktuak daudela jakinarazten da.Iaz produktu arriskutsuei buruzko komunikazioak bikoiztu izanak zerbaitek funtzionatzen duela adierazten du.Sistema horrek erakusten duenez, adibidez, Txinako produktuak dira ohartarazpen gehien jaso dituztenak.Orain bertan ahaleginetan gabiltza Txinarekin akordio zenbaitetara iristeko, haiek ere gureak bezalako arauak aplika ditzaten.Gure ustez, Prezio
|
onak
erdieste hutsa ez da aski; Europako balioen eta arauen alde egin beharra dagoZer egin daiteke kontsumitzaileak online merkataritzan duen konfiantza hobetzeko. Batasuneko ondarea berrikusteko proposamenak bete behar ditugu, botila lepoa hautematen den areak egunera daitezen lortzeko.Orduan lortuko dugu Europako kontsumitzaile guztiek estatu kide denetan babes maila berdina izatea.Bestela esateko, ... kontsumitzailea aholkatu eta informatzeko, alegia.Nolako neurriak aplikatzen dira egun elikagai seguruak eskuratzeko. Elikagaien eta animalientzako pentsuen kontrola beste norbaiten ardurakoak dira, ez dira nireak, baina, nolanahi ere, produktu arriskutsuen gaineko informazioa zabaltzeko eta elikagaiez azkar ohartarazteko sistema partekatu bat ere badugu.Horrelako sistemek funtzionatzeak garrantzi handia du, estatu kideen arteko elkarlana susta dadin.Horrez gainera, elikagaiei buruzko informazioa nola transmititu genukeen oraindik ari gara aztertzen.Produktuen etiketan nolako datuak agertu behar diren erabaki behar dugu:
|