2015
|
|
5 Bera zorionekoa da, bere burua ezagutzen, maitatzen eta bere buruaz gozatzen duelako, ezinezkoa izanik bestela izatea; ez du, ezin du izan askatasunik, eta ez litzateke izango perfekzioa bere burua ahaztu eta ez maitatzeko askatasuna izatea. Beraz, ene arima, zeure atsedenean sartuko zara, gorengo
|
on
honengan barneratzen zarenean, Hark ulertzen duena ulertzen duzunean, Hark maitatzen duena maitatzen duzunean, eta Hark gozatzen duenaz gozatzen duzunean. Zeure borondate aldakorra galdua ikusiko duzunez gero, gehiago ez da izango aldaketarik; izan ere, hain indar handia izan du Jainkoaren graziak, non bere jainkozko izaeraren partedun egin baitzaitu.
|
|
1 Argiago ikus dezazuen, ahizpak, esan dudana horrela dela eta zenbat eta aurrerago joan arima, hobeki lagun egiten diola Jesus
|
on
honek, egoki izango da azaltzea nola, Haren Maiestateak nahi duenean, Berarekin ibiltzea baino besterik ezin dugun, Haren Maiestatea komunikatzen zaigun eta guri digun maitasuna, agerpen batzuekin eta ikuskari hain miragarriekin, erakusten digun era eta moduetan argi ikusten denez; honelako mesederen bat egiten badizue, izuturik ibil ez zaitezten esan nahi dut azken batean hauetakoren bat. Jaunak...
|
|
Lagun
|
on
honekin ibiltzeak lagun txarrak eragin zituen ohiturak baztertzea ekarri zuen eta nire barruan berriro betiko gauzen gogoa ezartzea eta moja izatearen aurka nuen sentimendu bizia pixka bat leuntzea, oso bizia bainuen. Eta norbait, errezatzen zuen bitartean malkotan bustia ikusten banuen, edota beste bertute batzuk zituela, haren inbidia handia izaten nuen; izan ere, horretan hain zen gogorra nire bihotza, non Nekaldi osoa irakurriko banu ere, ez bainuen malko bat ere isuriko.
|
|
Guztiek esan eta esan egin zidaten burutu zedila. Eta horrela egin zen, lizentziadunak eskribau bat aurkitu baitzuen atean, Jaunaren agindua hartu zuela zirudiena, eta berarekin etorri zen, eta salerosketa burutzea komeni zela esan zidan, eta lekukoa ekarri zuen; eta aretoko atea itxirik, albistea zabaldu ez zedin (horixe baitzen haren beldurra), salerosketa burutu zen irmotasun osoz, san Jose aintzatsuaren bezperan, esan dudanez?, adiskide
|
on
honen ernetasun eta adimen argiz.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza nik eskatzen diodan bezala eta mojen etxe guztietan arreta handiz egiten den bezala. Gertakari
|
on
hau bakarrik izan dezatela orain gogoan esan diet, eta nik, kaskarra izan arren, gogoan izaten dut egunero, eta horrela egingo dugu nik nahi ditudan berri onak izan arte.
|
|
Egia da ez dela penitentzia txikia ergelkeriak irakurtzea ezta apaltasun proba txikia ere berorren aldetik, hain jende kaskarraz kontentatzea! Gure Jaunak egin gaitzala komeni den erakoak, guk Haren Maiestateari berorri ordain diezaiola eskatzen ez jakiteagatik, berorren jauntasunak gal ez dezan egintza
|
on
hau.
|
|
4 Jaunak ahizparen bati hilduraren bat egiteko gogoa emango balio, eska beza baimena; eta ez bedi gal debozio
|
on
hau, onura batzuk ateratzen baitira hortik. Izan bedi laburra, irakurraldia eragotz ez dezan.
|
|
Eta berriro ziurtatzen dizuet, esandakora kontu handiz ohitzen bazarete, hain irabazi handia lortuko duzuela, non, nik adierazi nahiko banizue ere, ez bainuke jakingo adierazten. Bil zaitezte, bada, Maisu
|
on
honen ondoan, Hark irakats diezazuena ikasteko prest prest, eta zuek ikasle onak irten zaiteztela egingo du Haren Maiestateak; eta ez zaituzte Hark utziko, zuek Bera uzten ez baduzue. Begira jainkozko aho hark esaten dituen hitzak, lehenbiziko unetik ikusiko baituzue Hark dizuen maitasuna, ikaslearentzat ez baita on eta dohain txikia bere maisuak maite duela jakitea.
|
|
6 Ikas dezagun, ene ahizpak, gure Maisu
|
on
honek irakasten digun apaltasunetik, eta eska iezaiozue barka diezadala, hain goiko gauzei buruz hitz egiten ausartu naizelako. Ongi daki Haren Maiestateak nire adimena ez dela gai horretarako, esan dudana Berak irakatsi ez balit.
|