2015
|
|
Niri
|
on
egiten zidan zelaia edo ura, loreak ikusteak ere. Gauza hauetan Kreatzailearen oroipena aurkitzen nuen nik (ik.
|
|
Eta horrela jokaturik, ez zaitezte ibil asaldaturik ezta ezinegonik ere, Jainkoarena ez bada ere, apaltasuna eta kontzientzia ona baduzue, ez duzuelako kalterik izango; izan ere, Haren Maiestateak badaki txarretik ona ateratzen, eta deabruak galdu nahi zintuzten bidetik, gehiago irabaziko duzue. Hainbeste
|
on
egiten dizuela pentsatuz, Hari hobeki poz ematen eta haren irudia beti oroimenean izaten saiatuko zarete; jakintsu handi batek zioenez deabrua pintore on ona da, eta Jaunaren irudi bat oso bizi agertuko balio, ez liokeela horrek minik emango, alderantziz baizik: debozioa pizteko eta deabruari beronen makurkeriekin gerra egiteko erabiliko lukeela; izan ere, pintore bat txarra izan arren, ez dela horratik egiten duen pintura gutxietsi behar, gure On guztiarena denean.
|
|
14 Jaunaren mesede honetatik arimak irabazi handia ateratzen du, hau da, Hartaz edota haren bizitzaz eta Pasioaz pentsatzen duenean, haren aurpegi guztiz otzan eta ederra gogora ekartzea; hori oso pozgarria da, hemen ere mesede egiten digun pertsona bat ikusteak inoiz ezagutu ez bagenuen baino poz handiagoa egingo ligukeenez. Nik neuk esaten dizuet oroitzapen gozoak poz handia ematen duela eta
|
on
egiten duela.
|
|
7 Arimak dituen ondorio hauek, esanda geratzen direnak, Jaunak bide honetatik eraman ditzan zuetako edozeinek suma ditzake, engainua ez dela jakiteko ezta irudipena ere, esan dudanez? eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste
|
on
egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du:
|
|
6 Gauza guztietatik gehien harritzen nauena da, ikusi dituzuela hiltzearren, gure Jaunaz gozatzearren, izan dituzten neke eta saminak; orain, ordea, Jauna zerbitzatzeko eta beraiek bitarteko direla Hura goretsia izan dadin, eta ahal balute arimaren bati
|
on
egiteko duten gogoa hain handia izanik, ez bakarrik ez dute hiltzeko gogorik, baizik eta urte askoan bizi nahi lukete, neke oso handiak jasanez, haiengatik Jauna goretsia izango balitz ere badaezpada, gauza txikian bada ere. Eta arima gorputzetik irtetean Jainkoaz gozatuko dutela ziur jakingo balute ere, ez zaie gogoa pizten, ezta santuek duten aintzan pentsatzean ere; orduan behintzat han egoteko desirarik ez dute:
|
|
ubideetatik datozen urak, nire iritziz, meditazioaz ateratzen direla esana dudan, pozak? dira; izan ere, pentsamenduen bidez ekartzen ditugu, sorkarien laguntzaz meditazioan eta adimena nekatuz; eta azken batean gure ahaleginez datozenez gero, esanda geratu denez, hotsa ateratzen dute, ariman
|
on
egiteko asetze uneren bat gertatzen denean.
|
|
6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen
|
on
egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere ezin du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
|
|
2 Oraindik gehiago azaldu nahi dizuet, nire iritziz, zer den bat egitezko otoitz hau. Neure asmamenaren arabera konparazio bat jarriko dut; gero, gehiago esango dugu tximeletatxo honetaz, ez baita pausatzen (bere buruari eta beste arima batzuei
|
on
eginez beti fruitu ematen badu ere), ez duelako aurkitzen berarentzat benetako atsedenik.
|
|
Nire espirituak hainbesteko aintza ikustean izan zuen aintza handi handia izan zen. Ondorio handiekin geratu nintzen, eta
|
on
egin zidan lan neketsuagoak igarotzeko desira handiagoa izateko, eta Andre hauzerbitzatzeko gogo bizia geratu zitzaidan, hark hainbeste merezi izan baitzuen.
|
|
Nik gogoko ez dudan guztia gezurra dela ulertzea. Orain ulertzen ez duzun hau argi eta garbi ikusiko duzu, zure arimari
|
on
egiten dion hartan.
|
|
oso jakintsua zen eta hark esan ziezadanaz ziur egon nintekeen; eta orduan ikuskari guztiak eta neure otoitz era eta Jaunak egiten zizkidan mesede handiak kontatu nizkion ahal nuenik eta argien, eta eskatu nion ongi bai ongi ikusi eta esan ziezadala Eskritura Santuaren aurkako ezer ote zegoen eta guztiaz zuen iritzia. Ziurtasun handia eman zidan eta, nire ustez,
|
on
egin zion berari ere; bada, bera oso ona bazen ere, handik aurrera otoitzari gehiago eman zitzaion eta bere Ordenako monasterio batera baztertu zen, bakardade handia zegoenera, otoitzean hobeki jardun ahal izateko. Han bizi izan zen bi urte baino gehiago, eta obedientziak atera zuen handik; asko sentitu zuen, baina beraren beharra zuten, bera halakoa zelako.
|
|
23 Bada, hiria pixka bat baretu zenean, ongi baliatu zen aukeraz aita Domingotar Lizentziatua, guri laguntzen ziguna; hemen ez bazegoen ere, Jaunak ekarri zuen hainbeste
|
on
egiteko garaian eta Haren Maiestateak honetarakoxe soilik ekarri zuela zirudien, berak esan baitzidan gero ez zuela zertan etorririk, baina ustekabean jakin zuela. Behar zen adina denboran egon zen.
|
|
1 Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati
|
on
egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu.
|
|
Eta horrela, Jaunak niri egin dizkidanetatik ez dut asko esateko asmorik, beste zerbait agintzen ez badidate? zerbaitetan
|
on
egin dezaketen ikuskari batzuk izan ezik, edota Jaunak halakoak eman dizkiona izutu ez dadin, ezinezkoa delakoan, nik egiten nuenez, edota Jaunak zer bidetatik eta nola eraman nauen agertzeko, horixe baita idazteko agintzen didatena.
|
|
Nik ez diot hau esatearren bakarrik, izan ere, txikikerietan luzatzen naizela dirudi, eta horiek hain zerikusi handia dute arima bat aurrera egiten hasteko eta hura hegan egitera ateratzeko (oraindik, esan ohi den bezala, ez du lumarik), non inork ez bailuke sinetsiko, hortik igaro denak izan ezik. Eta berorrek askori
|
on
egitea itxaro dudalako Jainkoagan, hementxe diot, nire osasun osoa hark ni sendatzen jakitetik eta apaltasuna eta nirekin karitatea izatetik, eta ez nintzela guztiz zuzentzen ikustearen sufrimendutik izan zela. Zuhurtziaz jokatzen zuen, apurka apurka deabrua gainditzeko erak emanez.
|
|
Neke oso handia da hau, eta honelakoak asko igaro ditut, aurrerago esango dudanez; garrantzirik ez duela dirudien arren, beharbada,
|
on
egingo du espirituak nola probatu behar duen ulertzeak.
|
|
Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori
|
on
egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizkidan mesedeei erantzuten ez banien.
|
|
...ugun bostok; izan ere, beste batzuk garai hauetan isilean Haren Maiestatearen aurka joateko eta gaiztakeriak eta heresiak prestatzeko elkartzen direnez, gu ere noizbait elkartzen saia gaitezela elkar desengainatzeko, eta zertan zuzen gaitezkeen eta Jainkoa nola poztu dezakegun gehiago esateko; izan ere, ez dago guri begiratzen digutenak baino hobekibere burua ezagut dezakeenik, maitasunez eta guri
|
on
egiteko arduraz egiten bada.
|
|
12 Hemen dira benetako errebelazioak estasi honetan eta mesede handi eta ikuskariak, eta
|
on
egiten dio guztiak arima apalago egin eta sendotzeko eta gutxiagotzat izan ditzan bizitza honetako gauzak eta argiago ezagut ditzan Jaunak Bera zerbitzatzen dutenentzat prestaturik dituen sariaren handitasunak.
|
|
6 Bada, izaera edo gaixotasuna beti ezin badira ongi eraman, Pasioan pentsatzea nekagarria delako, zerk eragozten digu piztuera ondoren Berarekin egotea, hain hurbil baitugu Sakramentuan, jadanik goretsia, eta ez dugu ikusiko hain nekatua eta zati zati egina, odola dariola, bideetan nekatua, Berak hainbeste
|
on
egindakoen aldetik pertsegitua, Apostoluek Beragan sinesten ez dutela. Izan ere, egia da, beti ez da izango Hark igaro zituen adina neke onez eramango dituenik.
|
|
16 Konparazio hau ere gogoan nerabilen nik: ...ra denez gero, pertsona askok jaten duten jaki bat bezala da, eta gutxi gutxi jaten dutenei zapore ona une batean bakarrik gelditzen zaie; gehiago jaten dutenei mantentzen laguntzen die; asko jaten dutenei bizia eta indarra ematen dizkie; eta biziaren jaki honetatik hainbestetan eta hain oparo jan daitekeelarik, hartatik izan ezik ez dute zapore gozoa duen besterik jango; izan ere, ikusten du hark
|
on
egiten diola, eta jadanik hain egina du ahosabaia honen gozora, non nahiago bailuke bizia galtzea jaki hark utzi zion ahogozo ona kendu baizik egingo ez dioten beste jaki batzuk jatea baino.
|
|
Horrela, otoitzari ematen hasterakoan, garrantzi handia du pentsamenduetan ez kikiltzeak, eta sinets iezadazue hau, esperientziaz dakit-eta. Eta nigan ikas dezazuen, neure hutsegite hauek esateak ere
|
on
egin dezake.
|
|
8 Orain, bada, baratzea elikatu behar den uraren lau era hauek aplikatuz, urik gabe alferrik galduko baita?, hau da nire kasura datorrena eta zerbait azaldu daitekeela uste dut otoitzaren lau graduez, Jaunak, bere ontasunagatik, haietan jarri baitu zenbait unetan nire arima. Nahi beza haren ontasunak esaten asma dezadala, hau idazteko agindu zidaten pertsonetako bati
|
on
egiteko eran, Jaunak lau hilabetean ni hamazazpi urtean nengoen baino askoz aurrerago ekarri baitu. Hobeki prestatu da, eta horrela berak lan egin gabe ureztatzen du baratze hau lau ur hauekin guztiekin, azkenekoa tantaka baizik ematen ez bazaio ere; baina ongi doa eta Jaunaren laguntzaz laster murgilduko da bertan.
|
|
Izan ere, benetakoa baldin bada Haren Maiestatearekin izan nahi duen adiskidetasuna, ez dago zertan izan harropuzkeriaren beldurrik; eta halako lehen eragina izatean, hartatik irabazle irtengo da. Eta uste dut, asmo horrekin diharduenak
|
on
egingo diola bere buruari eta entzuten diotenei eta eskolatuago irtengo dela; nola egiten duen ulertu ez arren, irakatsi egingo die bere adiskideei.
|
|
Iruditzen zait esan niola ez nintzela jaikiko handik, eskatzen niona egin arte. Uste ziurra dut
|
on
egin zidala, harrezkero asko hobetuz nindoalako.
|
|
Hemendik doazenentzat ona da liburu bat beren baitan berehala biltzeko. Niri
|
on
egiten zidan zelaia edo ura, loreak ikusteak ere. Gauza hauetan Kreatzailearen oroipena aurkitzen nuen nik, hau da, iratzarri eta neure baitan biltzen ninduen eta liburutzat balio zidan; eta neure esker gaizto eta bekatuak zekarzkidan gogora.
|
|
10 Gaixorik nengoela lehenengo egun haietan, neure buruz baliatzeko gai izan aurretik, besteei
|
on
egiteko gogo biziak ematen zidan; tentaldi hau oso ohikoa da hasi berriengan, baina niri ongi irten zitzaidan.
|
|
Ez hura soilik, beste pertsona batzuk ere otoitzari emanda bizi zitezen saiatu nintzen. Ni banitate hauetan banenbilen ere, errezatzeko joera haiengan ikusirik, meditazioa nola izan esaten nien, eta
|
on
egiten zien, eta liburuak ematen nizkien. Izan ere, Jainkoa besteek zerbitza zezaten desira, esan dudanez, otoitzari ekin nionetik izan dut.
|
|
17 Aita domingotar honek, oso on eta Jainkoaren beldurrekoa zen honek, on handia egin zidan; izan ere, berarekin aitortu nintzen, eta kontu handiz nire arimari
|
on
egitera eta sarturik nengoen galbidea niri ulertaraztera jarri zen. Hamabost egunik behin Jauna hartu eragiten zidan.Eta apurka apurka, harekin harremanetan hasita, neure otoitz era agertu nion.
|
|
6 Hau jakin nuenean, hari maitasun handiagoa erakusten hasi nintzen. Nire asmoa ona zen; egintza, berriz, txarra; izan ere,
|
on
egitearren, onik handiena bada ere, ez nuen egin behar gauza txar txikienik ere. Ohikoa zen nik hari Jainkoaz hitz egitea.
|
|
Ohikoa zen nik hari Jainkoaz hitz egitea. Horrek
|
on
egingo zion, baina kasu honetan on handiagoa egin ziola uste dut ni hain maite izateak; izan ere, niri eder egiteagatik, idolotxoa eman zidan, nik ibai batera botarazi nuena. Hau kenduta, lo sakonetik itzartzen den baten antzera?
|
|
Gurasoek nire aholkua hartzekotan, beren alabak salbamen bidean jarri beharrean munduan baino arrisku handiagoan jartzerik nahi ez badute, begira dezatela beren ohoreagatik; eta nahiago izan dezatela haiek era apalean ezkonaraztea, halako monasterioetan sartzea baino, oso joera onekoak ez badira, eta Jainkoak nahi beza horrek
|
on
egitea?, edota beren etxeetan edukitzea. Izan ere, kaskarra izan nahi badu, denbora laburrez disimulatu ahal izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta ez dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo haiek ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera hamar mundutan ikusten dutela beren burua eta ez dakite zer egin eta nola konpondu; gaztetasunak, sentsualitateak eta deabruak gonbidatzen ditu eta makurrarazten mundukoak bertakoak diren gauza askori jarraitzera.
|
|
16 Beste batzuetan, Jainkoaz gauza zehatzik eta beste on batzuetaz ganorazko gauzarik pentsatzeko gai ez naizela egoten naiz, eta otoitzik ere ez daukadala, bakardadean egon arren; baina Jainkoa ezagutzen dudala sumatzen dut. Nik uste dut adimena eta irudimena direla kalterik handiena egiten didatenak; borondatea, berriz, ongi dagoela deritzot eta edozein gauza
|
on
egiteko prest. Baina adimena hain galdua dagoelarik, inork lotu ezin duen zoro amorratu bat dirudi, eta ni ez naiz gauza kredo baten tartean ere hura geldi edukitzeko.
|
|
17 Beste proba bat ere igaro nuen: irakurtzen nituen liburu guztiak, otoitzari buruz zirenak, guztiak ulertzen nituela eta Jaunak dagoeneko otoitz hura eman zidala iruditzen zitzaidan, eta ez nuela haien beharrik, eta horrela ez nituen irakurtzen, Santuen bizitzak baizik; izan ere, haiek Jainkoaren zerbitzurako egiten zutenetik hain urri nengoenez gero, honek
|
on
egiten eta gogoa berotzen zidalakoa nuen. Apaltasun gutxi izatea neritzon, ni otoitz hura izatera iritsi nintzela pentsatzeari; eta besterik lortu ezin nuenez gero, pena handia hartzen nuen, harik eta gizon jakintsuek eta Pedro Alcántarako bedeinkatuak penarik ez izateko esan zidaten arte.
|
|
Honela idatzi zidaten, hil honetan igaro nituenak kontatu nizkiolako. Indarra hartu zuen haren arimak eta aske geratu zen guztiz; Jaunari eskerrak eman eta eman ari zen eta baita niri eskerrak ematen ere, nik zerbait egin banu bezala; kontua da, Jainkoak mesedeak egiten zizkidalako nuen itzalak,
|
on
egiten ziola. Oso estu zegoenean nire gutunak irakurtzen zituela zioen eta kendu egiten zitzaiola tentaldia, eta izuturik zegoen nik sufritu nuenaz eta bera nola libratu zen jakinez.
|
|
–Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati
|
on
egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu?.
|
|
Urte bereko irailaren 12an gutun luze bat idatzi zion Teresari liburua aztertu zuela esanez; honela hasten du: . Bidali zitzaidan liburua aztertzea onartu nuenean, ez zen izan hainbeste neure burua hura epaitzeko gai ikusten nuelako, Gure Jaunaren laguntzaz, haren doktrinak
|
on
egingo zidala uste nuelako baizik?. Ondorengo lerroetan hau esaten dio:
|
|
Fraide karmeldar oinutsen lehenengo etxearen fundazioa kontatzen jarraitzen du. Han egiten zuten bizimoduaren zertzelada batzuk ematen ditu, eta nola Jauna leku haietan
|
on
egiten hasi zen, Jainkoaren ohore eta aintzarako.
|
|
Hauek honezkero amaitu dira; baina gortera eta kalte egin diezaioketen lekura joan dira. Dena dela, elizbarruti osoan haren ontasuna gauza nabaria denez gero, indar gutxi dute, eta berak guztia hain perfekzio handiz eraman duenez gero, nahasirik utzi ditu, berari kalte egiten ziotela zekienei
|
on
eginez. Zereginez beterik badago ere, otoitzerako tartea hartu gabe ez du uzten.
|
|
6 Bada, pertsona ezerez hau aingeruzko arima hauen artean zegoela, nik halako itxura hartzen bainien, ez zidatelako esan gabe uzten inolako hutsegiterik, barrukoak baziren ere; eta Jaunak egiten zizkien mesedeak eta ematen zizkien desira gartsuak eta askapena oso handiak ziren; haien pozbidea bakardadean bizi izatea zen, eta horrela baieztatzen zidaten sekula ez zirela asetzen bakarrik egoteaz, eta horrela oinazetzat zuten bisitak hartzea, senideenak baziren ere; ermita batean egoteko aukera gehien zuen hura zen zoriontsuena. ...bere zerbitzurako ematen zien adorea, emakumeegan ziurra ez dena, kontuan izanik, iruditzen zitzaidan askotan helburu handiren baterako izango zirela Jaunak haiengan jartzen zituen ondasunak; ez gero izango zena burutik pasatzen zitzaidalako, orduan ezinezkoa zirudielako, hura irudikatzeko oinarririk ez baitzen; izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gartsuagoak ziren arimaren bati
|
on
egiteko nire desirak; eta askotan, altxor handi bat gordeta zuenaren eta hartaz guztiek goza dezatela nahi eta banatzeko orduan eskuak lotuko balizkiote bezala ikusten nuen neure burua; nire arima horrela zegoela uste nuen, Jaunak urte haietan egiten zizkidan mesedeak oso handiak baitziren eta hori guztiori gaizki erabiltzen nuelakoan nengoen. Neure otoitz eskasez zerbitzatzen nuen Jauna; beti saiatzen nintzen ahizpek beste horrenbeste egin zezaten eta arimen ona eta Elizaren ugaritzea bilatzera zaletu zitezen; eta haiekin harremanak zituztenak beti geratzen ziren onerako gogoaz.
|
|
5 Oi Jaun hau benetan maite dutenen eta haren izaera ezagutzen dutenen karitatea! Zein atseden gutxi izango duten, beraiek pixka bat egin dezakeela ikusten badute arima bakar bati
|
on
egiteko eta honek Jainkoa gehiago maita dezan, edo poztasun pixka bat hari emateko, edota arriskuren batetik ateratzeko! Zein atseden gutxi hartuko duen bere atseden berezi honetan!
|
|
10 Nik uste dut, deabruak hainbeste nahigabe eta oztopo jartzen dituela
|
on
egiteko itxuran, perfekzio gorenera obedientziaren bideak baino lasterrago eramaten duenik ez dagoela konturatzen baita. Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela.
|
|
–Badakizu batzuetan hitz egiten dizudala; ez utzi idatzi gabe; izan ere, zure probetxurako ez bada ere, beste batzuen probetxurako izan daiteke?. Ni pentsatzen nengoen, neure bekatuengatik beste batzuei
|
on
egin eta ni galduko ez ote nintzen. Esan zidan:
|
|
Eta ez zela komeni esatean hain sendo zeudenez gero, eta deabruak fundazioa eragozteko ahalegin handiagoa egiten zuenez gero, beldurtu eta nahasi egin zen eta ez egiteko erabakia hartu; eta hala esan zion bere senarrari, eta, halako pertsonak bazioten ez zela komeni eta beraien asmoa gure Jauna zerbitzatzea izanik, alde batera uztea zela hoberena iruditu zitzaien. Eta horrela, emaztearen iloba bat, ahizpa baten semea, oso maite zuena, senarraren iloba batekin ezkonaraztea hitzartu zuten, eta haiei ematea beren ogasunaren zatirik handiena eta gainerakoan
|
on
egitea beren arimengatik; izan ere, iloba oso bertutetsua zen eta mutil gazte gaztea. Iritzi honetan geratu ziren biak deliberaturik eta jadanik oso finkaturik.
|
|
Eta hitz egiten eta arrazoiak ematen hasi zitzaionean, gaizki ez balego bezala ohe gainean eseri zen, eta esan zion: . Azken batean, aitortzak
|
on
egingo didala diozu. Bada, aitortza egin nahi dut?.
|
|
Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei
|
on
egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
|
|
Ávilakoa, Pantoja familiakoa. Jainkoak guganako maitasun handia jarri zuen haren bihotzean, joan ginenetik ez baitzion utzi guri
|
on
egiteari era guztietara, eta uste dut horrela iraungo duela bizia amaitzen zaion arte. Hau irakurtzen baduzue, ene ahizpak, hain ongi lagundu diguna Jainkoari gomendatzea bidezko delako jartzen dut hemen, bizia izan nahiz hila izan.
|
|
5 Nitaz marmar eginez esaten diren gauzei dagokienez, asko baitira eta nire aurkakoak, honetan ere hobekuntza sumatu dut neure baitan; ez dirudi ia eraginik egiten didanik ergel bati baino gehiago, eta uste dut zenbait kasutan, ia beti, zuzen dabiltzala. Hain gutxi sentiturik, Jainkoari eskaini behar diodanik ere ez zait iruditzen; nire arimak asko irabazten duelako esperientzia dudanez gero, alderantziz da,
|
on
egiten didatela uste dut, eta horrela haienganako etsaitasunik ez zait geratzen handik lehenengoz Jauna hartzera joatean; entzun eta berehala, pixka bat kontrara egiten zait, baina ez ezinegon eta nahasmenaz; alderantziz, beste batzuk ikusirik erruki hartzen diet, eta neure baitan barre egiten dut; bada, bizitza honetako irain guztiak hain garrantzi gutxikoak izanik, ez zaie jaramonik egin behar;...
|
|
2 Hain argia den egia hau ulertuz, maitatua izatearen desira bizia izan ohi nuen; honezkero ez zait axola; alderantziz, uste dut nekarazi egiten nautela, arimako gauzak tratatzen ditudan haiek edota
|
on
egiteko asmoa dudan haiek izan ezik; hauek maite nazatela nahiko nuke, batzuek jasan nazaten eta besteek, ni maiteago izanik, esaten diedana sinets dezaten, nola den guztia huskeria.
|
|
Zor hau bereziki fundatzaileekin dugu; eta nire lehenengo asmoa Katalina Tolosa fundatzailea izatea ez bazen ere, ezta burutik pasatu ere, hark gure Jaunarekin zuen bizitza onak merezi izan zuen, eta Jaunak gauzak nola eratu dituen ikusirik, ezin da esan ez denik. Izan ere, etxea ordaintzeaz gainera, beste irtenbiderik ez baikenuen, esanezinak dira Artzapezpikuaren desbideratze hauek guztiek zenbat neke sortu dioten; izan ere, ez zela egingo pentsatzean zen haren atsekabe handi handia eta sekula ere ez zen aspertzen guri
|
on
egiten.
|
|
Uste dut bero zegoela, eta gehiegizkoa zen orduan sentitzen nuen gozotasuna, eta esan zidan Jaunak: . Ene alaba, nire odolak
|
on
egin diezazun nahi dut nik, eta ez izan nire errukia faltako zaizun beldurrik; Nik oinaze artean isuri nuen, eta zuk atsegin handiaz gozatzen duzu, ikusten duzunez; ongi ordaintzen dizut egun honetan egiten zenidan gonbita?.
|
|
...elako esan zuen hau; izan ere, ankerkeria handia iruditzen zitzaidan juduek egin zutena, hain ongietorri handia egin ondoren, jatera hain urruti joaten uztean, eta nik neurekin gera zedila egiten nuen, nahiko ostatu eskasean, orain ikusten dudanez; eta horrela ganora gutxiko gogoetak egiten nituen eta Jaunak aintzat hartzen zituen; izan ere, hau oso ziurtzat dudan ikuskarietako bat da, eta horrela
|
on
egin dit jaunartzerako.
|
|
Zorioneko mutila eta zorioneko neskatila, Jainkoaren aurrean hainbeste merezi izan dutena, mundua bere bizilagunen jabe egin ohi den adinean beraiek mundua hankapean hartzen baitute. Bedeinkatua izan bedi hainbeste
|
on
egin diena.
|
|
Eta izan ere, gaitz hori dutenak ez hartzeko ahalegin guztiak egiten ari bagara ere, hain sotila da, non behar denerako moteldu egiten baita eta horrela erremediorik ez duenera arte ez gara konturatzen; liburutxo txiki batean honetaz zerbait esan nuelakoa dut, ez naiz gogoratzen; ez da ezer galtzen hemen zerbait esateaz, Jaunak asma dezadala nahi badu. Behin edo behin esana egon daiteke; beste ehunka aldiz esango nuke,
|
on
egiteko zerbait esaten asmatuko dudala uste banu. Umore honek bere borondatea egin ahal izateko bilatzen dituen trikimailuak hain ugariak izanik, argi ibili behar da haiek sumatu eta gainerakoei kalterik egin gabe nola eraman eta tratatu ikusteko.
|
|
2 Ez da harritzekoa debozio eta mugimendua eragitea; izan ere, mundua dagoen eran egonik gure bekatuengatik, bertan nola bizi dutenetako, beren iritziz eroso nola bizi dutenetako, gutxik besarkatzen dute gure Jaunaren gurutzea, eta gurutze handiagoa gaineratzen zaie munduan geratzean. Hemen ere handik irten diren berriek
|
on
egingo digutela, uste dut, jakin dudanez. Berorren eta Maria anderearen pozetik ugari dut nik.
|
|
Badira gantzuki eta gauza batzuk bero hori eztitzeko, ez utzi medikuari esan gabe. Berorrek urtero odola ateratzen duela uste dut; beharbada,
|
on
egingo dio, priore ordeak dioenez. Ez egoteko horrela diot nik, gerta baitaiteke nahi dugunean erremediorik ez izatea.
|
|
Esan ahizpei, ene Gabriela harro dago horregatik, bere gutunean idazten didanez. Goraintzi asko eman berari eta guztiei, baita nire adiskide guztiei ere eta agur bero bat aita frai Antonio Jesusenari; Jainkoari eskatuko diogu hemen, sendabideak
|
on
egin diezaion, pena handia eman baitigu niri eta ama prioreari; goraintziak frai Gregorio eta frai Bartolomeri ere.
|
|
Benetan pozten naiz berorren jauntasunak bere izaera eskuzabalari erantzuten diolako, feria bezalako tentaldietatik alde egiteko. Jainkoak nahi beza
|
on
egin diezaiola, eta gorde dezala berorren jauntasuna ni baino gehiago.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin, ene aita. Berorrentzat luze idazteko gogoa bizia nuen; tristuraz eta malenkoniaz beterik idatzi zidan gutun hari erantzun nahi nioke, baina
|
on
egin dit beste horiek etortzea, eta honezkero burua ezin da katamarka ibili. Gainean helbidea jar biezaio nuntzioari, oker jarriko ote nuen beldurrez ez baitiot jarri; andere horietako batek jarriko dio, letran nirearen trazarik handiena duenak.
|
|
3 Horiek esaten dituzten gezurretako batzuk agerian geratzea nahiko nuke nik, gure aitari dagozkionak sinets ez ditzaten. Begira beza berorrek,
|
on
egingo bailuke; ez beza har gaizki erabilitako denboratzat; esan biezaio nola dagoen nuntzioa gurekin eta zein engainaturik daukaten hauek. Egin dezagun guri dagokiguna, eta egin beza Jainkoak nahi duena.
|
|
Baina ez naiz harritzen zentzugabekoak esanarazteaz, galdeketetan sei ordutan izan zuten mojarik ere izan baita, eta buruz argia ez zenen batek haiek nahi zuten guztia sinatuko zuen. Horrek
|
on
egin digu hemen, sinatzen genuena kontuz begiratzeko, eta horrela ez da zeresanik izan.
|
|
Ohoretsu atera ditzatela Andre Mariaren alabak eta beren ahizpak jazarpen honetan, elkarri laguntzen badiote, Jesus onak lagunduko dielako; izan ere, Hura itsasoan lotan egon arren, ekaitza jaikitzen denean haizeak baretzen badaki. Eska diezaiogula nahi du eta gu hain maite izanik, beti ari da guri nola
|
on
egingo. Bedeinkatua izan bedi haren izena betiko, amen, amen, amen.
|
|
Gure Jaunaren maitasunagatik, azter bezate ongi inork beldurragatik edo nahasmenagatik halakorik esan duen; izan ere, Jainkoaren aurkako irainik ez denean, ez du batere axola, baina gezurrak eta norbaiten kaltetan izanik, biziki nahigabetu naiz. Hala ere ezin dut sinetsi, guztiek dakitelako nolako gardentasun eta bertutez aritzen den aita Gracián maisua gurekiko harremanetan eta zenbat
|
on
egin eta lagundu digun aurrera joaten gure Jaunaren zerbitzuan. Eta horrela, gorabehera gutxiko gauzak izan arren, erru larria da ez direnak zabaltzea.
|
|
2 Ordubete ematen digute soilik erantzuteko, mezulariak joan beharra baitu, eta, nire ustez, haiek ordu asko nahi dituzte; berorren jauntasunak agintzen diena betetzeko arreta handiz ari direlako, eta berorren ama pontekoak bere hitzek zer edo zer egingo dutela uste duelako. Hitzak esatean hark jartzen duen borondatearen araberakoa balitz eragina, ziur nengoke
|
on
egingo luketela; baina gure Jaunaren gauza da, eta Haren Maiestateak mugi dezake soilik, eta mesede handia egiten digu berorren jauntasunari gauzetarako argia eta desirak ematean, hain adimen argian ezinezkoa baita apurka apurka bi gauza hauek eraginik ez izatea. Haietako bat, esan dezaket egiaz, gotzain jaunari dagozkion gauzez kanpo, ez dut uste ezer dagoenik orain nire arima gehiago pozten duenik, berorren jauntasuna hain bere buruaren jabe ikustea baino.
|
|
Zenbat eta informazio gehiago bidali Madrilekoek, gehiago dago poztekorik, batez ere zuhurtasunaz eta Orofrisiaren izaeraz, asko baitiote hartaz. Jainkoak
|
on
egin diezaiela eta grazia eman diezaiela Bera zerbitzatzeko, lurreko poz oro laster bukatzen baita.
|
|
Ahizpa San Bartolome eta Ines Jesusenak goraintzi asko bidaltzen dizkiote. Honek dio, berorren agurgarritasunak lanari ihes egiten eginahalak egin arren, moja oinutsen otoitzek
|
on
egingo diotela, uste duela, lanari lotzeko. Jaunak bidera dezala berorren agurgarritasunak Hura egokien zerbitzatzeko eran; eta gainerakoa gutxi axola du, min handia ematen badu ere.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin eta gorde biezat, amen, eta ordain biezaio niri atsegin emateko duen ardura. Gurina ederra zen, berorren eskutik irtena bezalakoa, guztian
|
on
egiten baitit; hurrengoan ona duenean, nitaz gogora bedi, on handia egiten dit-eta. Menbriloak ere ederrak zeuden; niri atsegin ematea baino besterik ez duela nahi dirudi.
|
|
10 Oi zer bizia eman diezaiokeen, hor ni baino gaizkiago dagoela dioenak!; egia esan, ongi ohartzen naiz nire beldur guztiak askatasun santua gal ez dezan direla, eta ni horretaz ziur banengo, esker txarrekoa izatea ez bada, badakit ez niokeela inolako kasurik egingo, hor dagoenak orain egiten ez didanez. Jakin beza, hor izan nintzenean, inoiz baino ziurtasun handiagoarekin etorri nintzela baduela nirekin, eta
|
on
egin dit eta era berean egunean baino egunean gehiago, aita Graciánengan?, beste maitasun horrek, berriz, askatasuna ematen du.
|
|
ez dezan desegin, nire bitartez? arima askori
|
on
egiteko; izan ere, niri zer axola zait besterik. Neure Jaunaren aintza da bilatzen dudana eta asko izan daitezela Hura goretsiko dutenak, eta nire miseria ezagut dezatela nahiko nuke benetan.
|
|
Baina jakin beza, kontu handia izan dutela Jainkoari berorien alde erregutzeko eta nahigabe handiaz egon direla. Nik Jaunak egin duena eta dagoeneko konpondurik dagoela esan diedanean, biziki poztu dira; baina hainbeste otoitz izan dira-eta, uste dut etxe horretan Jauna berriro zerbitzatzen hasi behar dutela, beti
|
on
egiten baitu.
|
|
3 Hemen esperientziaz hau aurkitzen dugu: fundazio batean Jaunak nagusi ipintzen duen lehenbizikoari, dirudienez, gehiago laguntzen diola eta maitasun handiagoa ematen diola etxearen eta alaben onerako, gero datozenei baino, eta horrela, arimei
|
on
egitea lortzen dutela. Nire iritziz, hasi berri den nagusiagan, txarretik, gauza oso nabarmenik ez balitz, ez lukete aldatu behar etxe hauetan, beraiek uler ditzaketenak baino eragozpen handiagoak daudelako.
|
|
berehala igarotzen denez gero eta ohikoa ez denez gero, ez dela ongi ulertzen zer den. Inbidia handia diot arimei
|
on
egiten dielako, eta pena hartzen dut neure burua hemen ikusiz jan eta lo besterik egiten ez dudala, eta gure anaia fraide hauetaz hitz egin, beti dagoelako okasioa, paper horretan ikusiko duenez, ahizpa Katalinari esan baitiot gertatzen denaz idazteko ni ez nekatzearren, berandu delako eta arratsalde honetan Daza maisuaren sermoia dugulako, oso ona izan ere. Domingotarrek mesede handia egiten digute, astero haietako birek egiten baitute predikua eta Jesusen Lagundiko batek.
|
|
Jainkoak gorde dezala, ene aita; baina garai hauek hain arriskutsuak izanik, nahiko ausarkeria da batetik bestera ibiltzea, alde guztietan daudelako arimak. Jainkoak nahi beza,
|
on
egiteko gar bizia dirudiena ez dadila izan garesti ordainduko dugun tentaldia, toki horretan aski baitzen katu bat eta domingotarrak eta frantziskotarrak ere badaudela uste dut. Dena dela, ezin dut buruan sartu bedeinkatu horrek ongi predikatzen duenik.
|
|
Zer den, gero, Jainkoaren errukia! Izan ere, nire gaiztakeriek
|
on
egin diote berorri, eta arrazoiz, aspaldidanik merezi nuen infernutik kanpo ikusten bainau, eta horregatik. Jainkoaren errukiena, jarri nion liburuari izenburua.
|
|
Jainkoa gorestekoa da otoitzean egiten dizkion mesedeak; berak dio moja oinutsen otoitzengatik dela. Oso aurrera doa, eta guztioi
|
on
eginez. Ez beza ahaztu.
|
|
Jainkoak gorde biezat, hain pozik bainauka. Jainkoari bihotz bihotzez gomendatzeko, oso ona izan nahiko nuke, hau da,
|
on
egin diezadan; desira eta kemen aldetik inoiz ez dut ikusten epel, Jainkoari eskerrak, Pauloren gauzetan izan ezik.
|
|
Osasunez ongi izateko gogo handia dut. Hori berorren kontura izango da; horregatik, pentsatu dut nire izaera den bezalako izanik, kezkarik ez izatearren horrela duela; eta arkumeak
|
on
egiten ez didanez gero, beti jan dut oilaskoa, arazo guztia ahultasuna delako; jakina, iraileko Gurutzearen egunetik barau egin dut eta lanarekin eta adinarekin eta, azken batean ni neu hain gutxitarako izanik, amorragarri zait, gorputz honek gaitz egin baitit eta on orotarako enbarazu. Ez da hainbeste neure eskuz berorri ez idaztea; penitentzia hori ez diot orain emango, neurez ikusten baitut handia izango dela.
|
|
3 Gutun hori Jainkoaren Amareneko ama prioreari bidal biezaio, ustez
|
on
egin zidan sendagai bat baitoa harentzat. Pena handia dut haren gaitzagatik, urte hauetan biziki sufriarazi didalako; min hori benetan latza da.
|
|
Dituen beldur horiei buruz egunen batean berorri hitz egiteko gogoa dut, denbora alferrik eman besterik ez baitu egiten eta apaltasun faltaz ez dit sinetsi nahi. Hobeki egiten du aipatu dudan aita frai Meltxorrek; behin Ávilan hitz egin niola, eta
|
on
egin ziola dio eta ia ez dagoela ni gogoan ez nauen ordurik. Oi, hura espiritua eta hura arima, Jainkoak han duena!
|
|
Eta orain gutun horiekin atsegin hartu dut, gaitza zeharo arintzeraino. Jainkoa izan bedi bedeinkatua, berorren aitatasunari osasuna ematen diolako bere zerbitzuan gartsu jarduteko eta hainbeste arimari
|
on
egiteko; poztasun handi handia eman dit horrek. Hala ere, nik inguru honetan ikusi nahiko nuke, bada, lurralde hori euririk gabe oso gaizki egongo da ezinbestean, eta nik ez dakit zer den hobe hor egotea ala hemendik ibiltzea; baina gertakarien berri dakien Jauna, sasoi honi itxaroten egongo zen arima horiei on egin diezaien, nahitaez fruitu onak izango baitira.
|
|
Jainkoa izan bedi bedeinkatua, berorren aitatasunari osasuna ematen diolako bere zerbitzuan gartsu jarduteko eta hainbeste arimari on egiteko; poztasun handi handia eman dit horrek. Hala ere, nik inguru honetan ikusi nahiko nuke, bada, lurralde hori euririk gabe oso gaizki egongo da ezinbestean, eta nik ez dakit zer den hobe hor egotea ala hemendik ibiltzea; baina gertakarien berri dakien Jauna, sasoi honi itxaroten egongo zen arima horiei
|
on
egin diezaien, nahitaez fruitu onak izango baitira.
|
|
8 Ez diezadala gaitzik egin orain idatzi dudan honek guztiak, Malagónera idatzi nuenak egin zidanez; alderantziz,
|
on
egin diezadala. Frantziskotarrak tartean sartu badira, ez da komeni inola ere monasterioa, hau da, Villanuevakoa, egitea.
|
|
16 Isilean eskatu dizkidate, eta beraz, ez nuke nahi inorekin komentatzerik
|
on
egingo dionarekin izan ezik. Jaunak nahi beza zorte ona izan dezala horretan; eta bidaltzen badizkit, gizon horren bidez izan dadila eta garraio sari ona jarririk, eta gutunak beti bideratu San Joserenera ni hemen nagoen bitartean; nire nebarengana bideratzea baino hobe da, berari idatziak badira ere, ziurragoa da, bera hemen ez izatea gerta daitekeelako.
|
|
Jainkoak barka biezaio. Eska biezaio, haren borondatera hain jarria ez dagoen gauzetan, nire etorrera berorri
|
on
egiteko izan dadila. Nik ezinezkotzat dut, baina Jainkoak dena ahal du.
|
|
Egia da, nolanahi ere, izan dela gu penekin nola okupatu. Uste dut berorren aitatasunak eraman duela parterik hoberena, berorren bidez hainbeste arimari
|
on
eginez laster batean ordaindu baitio gure Jaunak.
|
|
Ez estutu ezertan, emakumeok ahulak baikara? Jauna haiek sendatuz joan dadin arte; eta ez litzateke gaizki etorriko hura ofizioren batean okupatzea; ez, ordea, kanpokoekin harremanak izateko ofizioan, etxekoekin izatekoan baizik; izan ere, bakardadeak eta bere baitan gogoetan egoteak kalte handia egingo dio; eta horrela, tarteka marteka egon bitez berarekin
|
on
egingo diotela uste dutenak.
|
|
Goretsia izan bedi Jainkoa, Harengandik baitator on guztia. Mesede handia egiten du, arimei
|
on
egiteko hartzen duen bitartekoaren bidez.
|
|
Atzera aurrera askotxo direla deritzat. Pena ematen dit aita frai Buenaventura hona etortzeak, han
|
on
egiteko aukera alde batera utzita. Egiten dituzten gehiegikeriak hain ongi irteten bazaizkie, Jainkoak hari lagundu egiten diola usteko dute guztiek.
|
|
Jeronimo jaunak fraideei eskaera egitera zetorrela esan zidanean, txunditurik geratu nintzen. Eta berorientzat haiek ez direla hain fidagarriak iruditzen zaidanez gero, oraingoz behintzat ez dut Valdemorori hitz egiteko asmorik, guri
|
on
egiteko bezain maite ez gaituela, eta bere lagunei jakinarazteko gu zertan harrapatuko arituko delako susmoa baitut. Berorren agurgarritasunak ere kontu izan dezala nahiko nuke eta ez dadila hartaz fida, eta ez dezala nahi izan halako lagunengatik negozio hau egiterik ere.
|
|
Biziki poztu naiz gure aita on Garciálvarez jaunarenarekin. Oso gogo onez idatziko diot, eta nire alaba horiek barka dezatela
|
on
egiten dietenekin bete behar badut.
|
|
Gaixotasunek
|
on
egiten diotela arimari. Kasilda Padillaren gastuak eta dotea.
|
|
Azken batean, handik Malagóngo berorren etxera lagundu dio. Laranja lorezko ura ez zidaten utzi ematen, ama prioreari bizia ematen baitzion eta niri neuri ere
|
on
egiten, eta ez zen etxean. Portugaldarraren amari eska biezaio pixka bat nire izenean eta bidal diezagula, mesedez; bidal dezala baldintza horrekin.
|
|
Asko estimatzen dut Paternako mojak hain ongi tratatu izana, beraiek idazten baitidate. Sinets beza Jainkoaren probidentzia izan zela, berorren karitate eta izaera duena hor geratzea guztioi
|
on
egiteko. Oraindik areagotu egingo zaiolakoan nago.
|
|
Oi, bai luze idatzi nahiko nukeela hau!, berorren gutunak poz handia eman didalako, baina odola atera zidaten atzo eta gaur ere ateratzeko agintzen didate, eta ezin idatzi izan dut; ez nuen uste hain bizkor joango zenik eta presa ematen ari zait. Odola emateak
|
on
egin dit bururako. Laster ongi izango naiz, Jainkoak nahi badu.
|
|
Lehenengoan aztertu zuenari jarraitzen dio, eta ahizpei buruan sartzen die Elizaren alde lanean ari direnei Jainkoak
|
on
egin diezaien otoitz egiten jardun behar dutela. Oihu batekin amaitzen du.
|
|
Fraide karmeldar oinutsen lehenengo etxearen fundazioa kontatzen jarraitzen du. Han egiten zuten bizimoduaren zertzelada batzuk ematen ditu, eta nola Jauna leku haietan
|
on
egiten hasi zen, Jainkoaren ohore eta aintzarako.
|
|
Bestelako usaina dute lore horiek, hemengoen aldean. ...n, beti batera jokatzen dute Martak eta Mariak; izan ere, gauza aktiboan eta kanpokoa dirudien horretan, barrukoa ari da lanean, eta egintza aktiboak sustrai honetatik jaiotzen direnean, lore miragarri eta usain gozo gozokoak dira; izan ere, Jainkoaren maitasunaren arbola honetatik sortzen dira eta Beragatik soilik, norberaren inolako interesik gabe, eta lore hauen usaina zabaldu egiten da, askori
|
on
egiteko, eta irauten duen usaina da, ez da laster batean galtzen dena, emaitza handiak uzten dituena baizik.
|
|
4 Hobeki azaldu nahi dut, uler dezazuen. Batek prediku bat egiten du arimei
|
on
egiteko asmoaz; baina ez dago giza onuretatik aske, ez dago entzuleei poz emateko, edo ohore eta izen ona lortzeko, edota ongi predikatzeagatik kalonjetzaren bat eskuratzeko desiratik aske. Horrela dira lagun hurkoaren onerako egiten diren beste gauza asko ere, asmo onez eginak, baina kontu handia izanik haien bidez ez galtzeko ezer eta inor ez nahigabetzeko.
|
|
Egon bitez jainkozko bular haien ondoan, Jaunak ardura hartuko baitu, indartsu egon daitezenean, gehiagora ateratzeko, bestela ez bailukete lortuko uste duten onurarik, beren buruari kalte egitea baizik. Eta noiz duen arima batek besteei
|
on
egitera irteteko desira eta garaia baino lehen irteteak dakarren arriskua, aipatu dizuedan liburuan aurkituko duzuenez gero, ez dut esan nahi hemen, ezta gehiago luzatu ere honetan; izan ere, hasi nintzenean nire asmoa zuoi aditzera ematea zen, nola atsegin har dezakezuen KantarikEderrenetako hitzen batzuk entzun ditzazuenean, eta gogoeta egin, zuek ulertzeko ilunak badira ere, haietan dauden mis...
|
|
Izan ere, abisu eman dizuedan beste leku batzuetan luze hitz egin dut arima adoregabe hauetaz eta agertu dut horrek egiten dien kaltea eta zein on handia den desira handiak izatea, egintzak handiak ezin direnez gero; beraz, hauetaz ez dut gehiago esango, horretaz hitz egiten ez nintzateke inoiz nekatuko baina. Jaunak hain goi mailara igotzen dituenez gero, zerbitza dezatela hartan, eta ez daitezela zokoratu; erlijiosoak izan arren, lagun hurkoari lagundu ezin badiote, batez ere emakumeek, erabaki sendoaz eta arimen aldeko desira gartsuez, haien otoitzak indarra izango du eta, beharbada, nahi izango du Jaunak bizitzan edo heriotzan
|
on
egin dezaten, frai Diego santuak orain egiten duenez; bera anaia ez mezakoa zen eta zerbitzatu baino besterik ez zuen egiten, eta hil zenetik hainbeste urte igaro ondoren, haren oroipena pizten du Jaunak eredu izan dakigun. Gorets dezagun Haren Maiestatea.
|