Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2015
‎Nire beldurra pasatu zenean, eta laster pasatu zen, halako baretasun, gozotasun eta barruko atsegin batez geratu nintzen, non harritu bainintzen ahots bat entzuteak besterik gabe ariman halako eragina izateaz (hau gorputzeko entzumenaz entzun bainuen eta ezer ulertu gabe). Honetan ikusi nuen eskatzen nuena egingo zela, eta hala izan zen, oraindik egin gabe zegoen zerean pena guztiz kendu zitzaidala, eginda ikusiko banu bezala, gero izango zenez. Neure aitor entzuleei esan nien, garai hartan bi bainituen, oso jakintsuak eta Jainkoaren zerbitzari zintzoak.
‎Egun batean otoitzean ari nintzela, deabru bat ikusi nuen neure ondoan eskuan zituen paper batzuk haserre bizitan zati zati egiten. Niri poz handia eman zidan horrek, eskatzen nuena egin zela iruditu zitzaidalako; eta hala izan zen, gero jakin bainuen damu handiz aitortu zela, eta Jainkoagana bihurtu zela egiaz; horrela Haren Maiestateagan itxaro dut oso aurrera egingo duela beti. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik, amen.
‎Bat batean hasi zen marmarra eta erasoa eta, nire ustez, arrazoi handiaz; eta horrela ez nintzen haserretzen inorekin, baizik eta Zuri eskatzen nizun begiratzeko horretarako zuten arrazoia. ...i nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez dut uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik egiten ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ahal nuena egiten nuen ezartzen, eta txarrerako ahalmen handia nuen. Beraz, haiek beren errurik gabe egiten ninduten errudun.
‎Malko gezurrezkoak iruditzen zitzaizkidan eta gero erru handiagoa, Jaunak haiek ematean eta hain damu bizia ematean egiten zidan mesede handia ikusten nuelako. Laburki aitortzen saiatzen nintzen eta, neure iritziz, ahal nuena egiten, berriro graziara itzultzeko.
‎Hain maite ninduen, non ezin bainuen lortu hura horretara jartzea, eta ez ziren aski izan nik hari hitz egiteko eskatuta joan zitzaizkion pertsonen erreguak ere. Gehienez ere lortu zena, haren egunen ondoren nahi nuena egingo nuela. Ni neure buruaren eta neure ahuleziaren beldur nintzen ez ote nuen atzera egingo, eta horrela ez zitzaidala komeni hori uste nuen, eta beste bide batetik ahalegindu nintzen, orain esango dudanez.
‎Erremedioa jar zezan Jainkoari bihotz bihotzez eskatuko niola hitzeman nion eta beste pertsona batzuei ere gauza bera egin zezaten eskatuko niela, ni baino hobeak ziren pertsonei, eta berak gutunak eman niezazkiola esan zidan pertsona bati idatzi nion. Eta honela lehen lehenengoan aitortu zen; Jainkoak nahi izan zuen (Jainkoari otoitz egin zioten pertsona santu askorengatik nik haiei gomendatu bainien) arima honi erruki izatea, eta nik, ezereza izan arren, ahal nuena egiten nuen kontu handiz.
‎4 Ez ditut jartzen fundazio hauetan bideetako neke handiak, hotzez, eguzki beroz, elurrez, batzuetan egun osoan elurra geratu gabe zela, beste batzuetan bideak erraturik, beste batzuetan nahiko gaixorik eta sukarrez, bada, Jainkoaren aintzarako, ohikoa zen nik osasun onik ez izatea, baina argi ikusten nuen Jaunak ematen zidala indarra. Izan ere, fundazioa egin behar zen egun batzuetan gertatzen zitzaidan hainbeste gaitzez eta minez egotea, non biziki nahigabetzen bainintzen, oheratu gabe gelan egoteko eran ere ez nengoela iruditzen zitzaidalako; eta gure Jaunagana jo, eta Haren Maiestateari kexatzen nintzaion esanez, nola nahi zuen ezin nuena egitea, eta gero, nekez bada ere, Haren Maiestateak indarrak ematen zituen, eta hartzen nuen gar eta arduraz neure buruaz ahaztu egiten nintzela zirudien.
‎Ez dakit hala izan zen; nik hau dut gogoan soilik, berorrek esan zidala, zeukan guztia harentzat nahi zuela, eta zazpiehun dukat eman diezazkiokeela garbian. Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako.
‎Berak nahi beza nik inolako errurik ez izatea, hainbeste saiatu bainintzen ekarri nuen aitor entzulea ekartzen, frai Felipe ekartzen? hura, berriz, eragozten; bada, aita bikarioak, azken batean, nik nahi nuena egin zuen, eta horrek min emango zion, gaixorik zegoela bisitatu zuen bati nire erruz zegoela ohean esateraino. Baina uste nuen ez nuela ezer egiten aitor entzulerik gabe joateaz, eta besterik ez zen.
‎Menbrillo batzuk bidaltzen dizkiot, berorren giltzariak kontserba ditzan eta jatordu amaieran jan dezan, eta marmelada kaxa bat, eta beste bat San Josereneko priore ordearentzat, ahulezia handiak izaten dituela baitiost. Esan biezaio jan dezala, eta berorri eskatzen diot ez emateko hortik inori, nire izenean jan dezala baizik; eta amaitzen denean, jakinaraz diezadala, hemen merke baitago eta ez baita komentuko dirutik erosia; aita Graciánek agindu zidan obedientziaren pean egin ohi nuena egiteko, nik nuen ahalmena ez baitzen niretzat, Ordenarentzat baizik. Alde batetik sentitu egin dut; bestetik (ni nagoen tokian hainbeste gauza batzen direnez gero, garraio saria baino ez bada ere), poztu egin naiz; pena ematen dit hainbeste kosta izatea, eta asko dira nahi izaten direnak?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia