Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2000
‎Lehen sintoma sumatu orduko" Zentrokoak" jakinaren gainean jarri behar nituen eta gaztigatu, orobat," Taldeko" lagunei, ikuskizunaren lekuko izan zitezen. Uzkurdurak bazkalondoan hasi zitzaizkion tarte jakinetan errepikatzen, eta arratsaldeko sei eta erdietan hartu nuen telefonoa. Beraz, aparatua gakotu eta" Zentrora" joan behar genuela aditzera eman nionean, bildots baten gisara jarraiki zitzaidan.
‎Eginahalean, begi bat behartu nuen iratzargailuaren aldera; oraindik hogei minutu baino gehiago diana jo arte. Zirkinik ere egin gabe, joka utzi nuen telefonoa, deiegilea, nornahi zela, aspertzeko ustean.
‎Ez bainituen gogoan, ezta eskura ere, zokoratzea erabaki nuen telefonoak eta datak. , eta ageriko arrazoiengatik, saiorik ere ez nuen egin, letra eta zenbaki soilak bertzerik gabe konbinatuz zortearekin erruleta errusiarrean jostatzeko.
2002
‎Irri bat nabaritu nuen telefonoaren bestaldean. Eta gero:
2003
‎Ez. Astiro jagi nintzen eta are astiroago egin nuen telefonoaren zokondorainoko bidea.
2004
‎Eta Onintzari nire ezintasuna aitortu, harekin hautsi, eta kale itsu batean sartu nintzen berriro, baita drogatzen hasi ere ostera. Eta udazken arratsalde batean ezin okerrago sentitu nintzen, hiltzear ia, eta, aldamenean nuen telefonoa hartuta, telefono zenbaki bat markatu nuen:
2005
‎Segundo batzuez Mateo Urrestiren ama arnasa hartzen entzun nuen telefonoaren bestaldean.
2006
‎eten egin nuen telefonoa
2007
‎Eta Asier ere bai. Lur jota itzali nuen telefonoa. Berri ona zela argudiatu nahi nion neure buruari, Asier maiteminduta zegoela (hala al zen?), zoriontsua izango zela beti betiko eta abar.
2008
‎Isilune haren eten puntu haiek puntu eta paragrafo berri bihurtzeko ezin hobea. " Kaixo, ama" alai batez hartu nuen telefonoa, eta barrea atera zitzaidan, emozio kontrasteen euforia akaso, negar egin nahi nuen arren. Hegazkin istripuetatik bizirik ateratzen direnak barrez jaisten dira hegazkinetik, euforia post traumatikoaren sintometako bat da, pasatutako emozio gogorrak nolabait kanpora atera nahia edo.
‎" Ring, ring, ring", hots ozena. Eta kabina barrura sartzen nintzen, telefonoa hartu eta erantzuten nuen," bai, nor da?", eta zure ahotsa entzuten nuen telefonoaren beste aldean," kaixo, printzesa, ni naiz" esan eta pausatu egiten zenuen. Eta nik lasterka jarraitzen nuen, hurrengo kabinara iritsi eta gauza bera gertatuko zen.
‎Egun batean, harriturik, hasieran ez nintzen ohartu?, Mikel Urdangarinen balada bat ahapeka abesten harrapatu nuen neure burua. Agian eragina izan zuen aspaldiko partez amarekin eduki nuen telefono elkarrizketak. Eta baita Arantzaren oroitzapenak ere, Ellenekin oheratzen nintzen bakoitzean gero eta indar handiagoz asaldatzen ninduenak, gauaren erdian, begiak ixten nituelarik.
2009
‎Bezeroari arreta emateko zerbitzura deitu dut, kontratua eten nahi dudala esateko, baina adierazi didate, ordainetan, erosi nuen telefonoari dagokion aldea ordaindu behar dudala.
‎Baina ez zen isiltzen, eta azkenean jaiki beharra izan nuen. Ortozik eta galtzontzilotan hartu nuen telefonoa.
‎Emakume ahul eta delikatua irudikatu nuen telefonoz bestaldean. Seguru asko, itzuli zen emakume haietako baten senide hurbila.
2010
‎Banekien non zegoen Hiru bide kalea eta ez zitzaidan zaila egin lantegi hura aurkitzea. Ez nuen telefonoz deitu bertara. Pareko aulki batean zain gelditu nintzen.
‎Lehenengo bertsoa idatzi nuen telefonoan, Teresari mezu gisa bidaltzeko. Berandu izanagatik, mezuak ez zuen haurra esnatuko eta ama esnatzen bazuen, ez zidan kargurik hartuko.
‎Mugimenduarekin, Teresak emandako kaxa irauli egin zen, eta gutunak zein beste paperak alfonbraren gainean barreiatu ziren. " Gauza goxorik ba al dago sukaldean?", galdetu nuen telefonoa hartuz. Beste aldean zegoen pertsona isilik gelditu zen.
‎Alaba gaixoaz ari zait, gogora dezadan. Bazkal ostean konfirmatuko niola esan nion, baina Irenek ez du batere maite nire ohiko prebisio falta eta amorraturik sentitu nuen telefonoaren bestaldean. Gauza txikiak, oraindik ere.
2011
‎Asteburu osoa emango ninan gero zain, telefonoak noiz joko. Zenbat aldiz jaso ote nuen telefono madarikatua, larunbat hartan, heu hintzelakoan. Baina ez, bistan zegonan ez huela deitu ere egingo.
‎Beldurrez hartu nuen telefonoa, eta aurrez berri onik espero ez banuen ere, nire ustea are gehiago ilundu zen Ama Nagusiaren ahotsa entzun nuenean.
‎PAULA. Soinurik gabe izango nuen telefonoa.
2012
‎Etxerekin hustu nituen barruak eta orain dena berriz errepikatzeak nagia sortzen zidan. Beraz, ez nuen telefonoa hartu. Baina Elenak bigarren aldiz deitu zidan eta ni telefonoari begira egon nintzen.
‎Ikastolako andereñoaren «zergatik?» guztien atzean amona hil izana entzuten nuen, ez dakit esan zuen; azkenean, ondorioztatu nuen gezurra esan izanagatik haserrearen ordez gupida jasotzearen arrazoia, bekatua zerbait larriagoarekin lotzen zutelako zela, amonaren heriotzarekin; uste nuena baino larriagoa behar zuen, nire ikastolako guztiek aipatu baitzuten funerala deitzen zioten festa bat, nire amona hil zelako ospatua, nire familia guztia bildu zuena, eta baita nire lagunak ere, ni izan ezik. Nik ama negarrez ikusi nuen telefonoan, bere lagun baten etxera eraman ninduten, bat batean denek nahi zuten nirekin hitz egin, tontakeriak kontsultatu, zer meriendatuko dugu gaur?; urtebetetze eguna nuenez oparia ekarri zidaten amaren lagun dibertigarriaren etxera, mendiko motxila handi bat, eta amona hil zela esan zidan aitak; lakura erori zen eta ito, igeri ez zekienez. Eta besterik ez.
‎– Ez nuen telefonoz mintzatu nahi istorio zatar honetaz. Hobe lasai hitz egitea.
‎– Zehazkiago... –orroatu nuen telefonoaren bozgorailua saturatuz.
‎Telefono zenbakia ezkutuan zuten deiak ez hartzeko erabaki zuhurra berreskuratzeko gogoz nengoen, baina ezin, Saioak ere zenbaki pribatua zeukan-eta. Nola gorrotatzen nuen telefonoa hartu eta Kolonbiako edo Venezuelako edo Ekuadorreko gizajo horietako bat tokatzea, ahots kantari xelebre bat entzutea, nire Saioaren ahotsa espero nuenean... Hori ez, konpai, hori ez da egiten.
‎" Kaliforniara gosaltzera gonbidatzen haut". Etxean ez nuen telefonorik, berandu iritsiko nintzela ohartarazteko. Biharamunean, lanean pasatako gaupasaren ondoren, Abenidako Californian bapo gosalduta etxeratzean, doi doi neska lagunak lanera alde egin aurretik," nondik hator" haserretu eta mesfidatiari, sinesten ez badidazu ere doinuz esandako" Josurekin lanean gelditu naiz" batekin erantzungo nion.
2013
‎Etxerako ADSLa kontratatu nuen telefono konpainia batekin.
‎–Nik uste nuen telefonoz deituko zenuela lehenago, esan zion, albo batera eginez etxebizitzan sartzera gonbidatzen zuen bitartean.
2014
‎Daniren arnasotsa entzun nuen telefonoaz bestaldean. Astakirtena naiz, badakit.
‎Ordurako egun osoa neraman galdera existentzialak toki batetik bestera garraiatzen. Lana izan zitekeela pentsatu eta berehala hartu nuen telefonoa.
‎Eta zer egin nuen nik, e? Gehiegi pentsatu gabe, telebista gaineko armairuan utzi nuen telefonoa, goiko apalean. Eskua luzatu behar izan nuen, apala oso altu zegoelako.
‎" Stacks" kopiatu nuen telefonoan.
2015
‎Zalantzan izan zen, baina azkenean kabinatik deitzea erabaki zuen: . Hartu nuen telefonoa eta, hortik gutxira, agertu ziren hiru edo lau patrol. Sartu ziren kabinara, eta jarri zidaten fusila buruan.
‎–Itziarren semea?, pentsatu nuen telefonoa eskegi zuenean. Kioskeroak pelikulan bete betean sartuta segitzen zuela iruditu zitzaidan.
‎Gauzak kaxoietan ezkutatu edo armairuak txukuntzearen antzeko zerbait da, hala ere. Garai batean gauza bera egiten nuen telefono zenbakiekin. Orain jada inork ez daki telefono zenbaki bakar bat ere buruz.
2016
‎Neuk deituko diot, gero, esan nion, eta eseki egin nuen telefonoa.
‎Hurrengo goizean lantokian ikusi nuen telefono deia eten eta ordu erdira bidali zenidala«?» gaia zuen beste mail bat, honelaxe zioena:
‎Aski izan bedi esatea oraindik arratsaldeko ordubietan jarraitzen nuela bizikletan alderrai ibiltzen Aingeruen Harresi inguruan, via Ercole I d. Este aldetik. Ez nuen telefonoz deitu ere etxera. Aurpegia malkoz urraturik nuela, bihotza neure buruarekiko errukiz mukuru, pedalei eragiten nien, non nintzen ia jakin gabe eta neure burua hiltzeko asmo ilunak hausnartuz.
‎Pare bat ordu geroago, mezu bat hartu nuen telefonoan: etorri hadi nire logelara.
‎Mezu bat hartu nuen telefonoan: Tofurena zen.
‎Eskegi egin nuen telefonoa, pozik. Venezuelako neskak ispilu berezi haren ondoan egingo zuen lo gau hartan.
‎Edurnek senarraren ezkutuan erosi eta eskudirutan ordaindu zuen. Hasiera batean, Artundok bere emaztearen gauzak miatzeko baimena eman zidanean, ez nuen telefonorik aurkitu. Edurnek aldean eramanen zuen bahitu zutenean.
‎Edurnek aldean eramanen zuen bahitu zutenean. Geroago izan nuen telefono horren berri, bahiketaren garaian.
‎–Horrela jakin nuen telefonoarena.
2017
‎–Deitu egin nuen. Atzerritar batek hartu zidan telefonoa, ez nion ondo ulertzen eta eskegi egin nuen telefonoa.
‎–Altzari baten azpira bota nuen telefonoa eta minutu batzuetara aurkitu zuten. Baina hasiera batean ez zekiten nik txioak igorri nituela.
‎Amesgaixtoz bete lo kiska bat eginik. Amaren mintzoa entzun nuen telefonoan ari. Goizeko seiak eta laurden.
‎Baztango herri batzuetan izan ginen. Sasien artean aurkitu nuen telefonoa. Ez zen inorena.
‎Kontatuko”, idatzi nuen. Itzali egin nuen telefonoa.
‎– Oraintxe ikusi ditut atzoko dei galduak, sustoarekin dendan ahaztu nuen telefonoa eta gaur berreskuratu dut.
2018
‎Uribitarte eta Pio Baroja artean geundela, bateria amaitzear zuen nire telefonoak hots egin zuen. Ez nuen telefono zenbakia ezagutzen eta ez erantzutekotan egon nintzen. Amorrua eta guzti nion aparatu zatar hari.
‎Zorion mezu eta bihotz formako emotikono asko etorri ziren bueltan berehala. Dantzan eduki nuen telefonoa tarte batez. Nola nengoen galdetu zidan, gogorra izan ote zen.
‎Zintzilikatu egingo niokeen telefonoa, baina ez dut halakorik egin behar inola, beste aldekoa bere onera etorri arte behintzat, haren sentipenak ezereztatzea izango bailitzateke hori, ondorio are txarragoak izan ditzakeena. Ez nuen telefonoa utzi, beraz, baina isilik geratu nintzen, agure hari zer esan edo nola kontsolatu ez nekiela. Gaurko irratsaioa entzuna izan banu, edo artista hori lehenagotik ezagutu izan banu, ahots alai eta pinpirinaz esan nion:
‎–Martinekin hitz egin nuen telefonoz. Beire berarekin dago.
‎Edo haren izen abizen berberak zituen beste morroi bat, apika. Atoan deitu nuen telefonoz Erandioko saltoki hartara. Deia hartu zidanari azaldu nion ez zegoela inolako arazorik egindako eskaerarekin, baina helbideko Anxo Meixide hark atentzioa eman zidala eta ea horretaz zerbait ba ote zekien, faborez.
2019
‎Nire nobela aipatzearekin batera, mahai gainean nuen telefonoa hasi zitzaidan dardarka. Mugikorraren pantailan Jauregiren izena ikusi nuenean, sorbaldak uzkurtu zitzaizkidan, aurpegiko giharrak gogortu.
‎Harridura sumatu nion, eta haren barre algara entzun nuen telefonoaren beste aldetik.
‎Eta batzuetan, data ahazten zitzaidan eta hilabete eta erdi edo gehiago pasatzen zen haiekin harremanetan jarri arte. Aldika ere hitz egiten nuen telefonoz Bruselan bizitzen jarraitzen zuen Florina adiskidearekin. Bazekien berak Amsterdamera joan zitekeela eta nire pisuan nahi zuen arte bizitzen jarri.
‎Tailer kontzesionarioren jabea aitaren aspaldiko ezaguna zen, berak gomendatuta joan nintzen. Aitarekin maiz hitz egiten nuen telefonoz, behin betiko Lekeition bizitzen jarri zenean. Berak eman zidan tailer jabearen helbidea, eta honek pagotxa ederra lortu nuela esan zidan autoa ordaindu nionean.
‎Emakume hori igo zenean ilea kentzera, ia utzi nuen telefonoa eta zerbait esan nuen.
2020
‎–Berak ere bazekien maisulan bat egina zuela, baina argitaratu ahal izateko historiak berak bukatu behar zuen, bi hiltzaileek hil behar zuten?, esan nion Agirrezabali. Eta berriro isiltasuna sumatzen nuen telefonoaren bestaldean. –Truman Capotek bere bi protagonistak hil arte liburua atera ezinik eman zituen bost urte luze.
‎Hala ere, telefono zenbaki horretara deika jarraitzeko gomendatu zidan. Azkenik, goizeko lauretan lortu nuen telefonoan norbaitek artatzea. Telefonokoak, berdintsu:
‎Ihesbiderik ez neukala jabetu nintzen. Ordurako, banituen zenbait kontaktu AEBetako enbaxadarekin, eta haraxe deitu nuen telefonoz, baina deia harrapatu zuten, eta ni atxilotzeko operatiboa abiarazi zuten".
‎Bi gauza garrantzitsu ikasi nituen irailaren hastapen hartan, eta biak anaien bitartez. Bata, laguna omen nuen bakarren batek deitu zuela etxera, udan, nirekin hitz egin nahi zuela esanez, eta non ote nintzen galdezka, eta nola jarri ote zitekeen nirekin harremanetan, zein ote nuen telefono zenbakia. Anaiek ez zekiten esaten zein egunetan deitu ote zuen.
‎Ondoezik eman nuen lanaldia buruko minez, begiraden pasadizoa gogoan jira bueltaka. Kinkorekin hitz egin nuen telefonoz, eta bere kontuak zirela esan zidan, ea igandean zergatik eman zidan hainbeste diru galdetu nionean. Ez dakit zergatik kontatu nion begiradena.
‎Haren irria entzun nuen telefonoaren beste aldean.
‎Deia moztu eta ohe ondoko mahaitxoan utzi nuen telefonoa.
‎Elkar agurtu eta etxerantz egin nuen. Maialenen mezu bat nuen telefonoan oheratu aurretik: " Ez esan inori gaur kontatu dizudana, mesedez.
‎Josebaren etxera iristear, Albertoren deia jaso nuen telefonoan.
‎Vicenziren benetako nortasunaren auzia argituta, ordura arte sumatu gabeko zantzuak ikusten hasi nintzen ipuinaren testuan. Sandra Cianiren jarrera ikusita, neuk ere ez nuen telefonoz hitz egiteko gogo handirik, eta mailez azaldu nizkion nire ondorioetako batzuk. Capria eta Ozzeta izenen atzean Bergarako bi leinu zeudela azaldu nion, Gabiriakoak eta Ozaetakoak, eta ahaide nagusien arteko gerren zertzelada batzuk eman nizkion.
‎Besteetan baino lehorrago sumatu nuen telefonoaz bestaldean, aurreko solasetan erakusten zidan hurbiltasun edo berotasun haren arrastorik gabe. Konbentzituta zegoen koadro haien egilea Angelo Ciani izan zela, eta bere tesiari eusteko argudio sendoak zituelakoan zegoen.
‎Egun batzuk lehenago deitu zuen mutilak; etxean bakarrik nengoen, eta neuk hartu nuen telefonoa. Ahots ezezaguna izan arren, eztarriko dardara leun bat sumatu nion, benetako kezka bat hitz egiteko moduan.
‎Ez nintzen ausartu. Oraindik presente nuen telefono bidezko hoztasun hura. Egia esatera, bera kasualitatez topatuko nuen itxaropenarekin zeharkatu nuen Sevilla.
‎Uste nuen telefonoa mahaian uzteaz ari zela.
2021
‎Prozesuaren hasierako unea seinalatzen du horrelakoetan osagarriak: Eguerdian irakurri ditut egunkariak eta Gaueko hamarretan hitz egin nuen telefonoz lagunarekin esaldiek irakurketaren eta hizketaren hasierako unea ematen dute aditzera, hurrenez hurren. Hori bai, adiera inkoatiboa iraupen laburreko prozesuekin bideratzen da, ez iraupen luzekoekin (#Goizeko zortzietan egin zuten autobidea).
‎Espero ez nuena izan da aurten jasotzea deia; hemendik bizpahiru urtera deituko zidatela uste nuen. Dena dela, pozik hartu nuen telefonoa.
‎Zer pentsatu zenuen une horretan. Logikoa ez zen edo normaltasunetik kanpo zegoen zerbait ikusten nuen. Hor erabaki nuen telefonoa ateratzea eta grabatzen hastea. Atxilotu bat zegoela jakin nuen, eta atxilotua bi parranda tabernen artean zuten.
‎Ez nuen telefonoa hartu behar, ez nuen emoziorik behar, baina, bestalde, Germanena bezalako sostengu irmoa behar nuen.
‎“Ederki, ederki” errepikatuz pausatu nuen telefonoaren besakia. Eta hara...
‎Gauean, mila bider zehaztu nuen Maddiren begitartea, ametsaren zurbilean, irudi nahasiak, izugarriak. Interpretazio baten beharra nuen, baina, maleruski, Sigmund Freud handia ez nuen telefono dei sinpleaz linearen puntan aurkituko, ene fantasma uherrak esplikatzeko. Sorbaldak altxatu nituen, ezintasunez eta neure buruari burlaz.
‎Ohe gainean utzia nuen telefonoak jo zuen. Behin.
‎– “Zertan lagun zaitzaket” entzun nuen telefonoaren beste aldean. Korrika ari nintzen.
‎Itzali egin nuen telefonoa hau prestatzeko.
2022
‎Suteen kontrako alarma jotzen ari zen, baina ez zen inor etorri. Harrerara deitu nuen telefonoz, eta orduan ere ez ziren etorri. Azkenean etorri ziren eta, lasaitasun osoz, bota ziguten:
‎Neure buruaren iritzia, horrek sortzen zidan ezinegona. Ikusi ez nuen zortzi hilabete horietan birritan baino ez nuen telefonoz deitu eta beti besteen errekaduak emateko.
‎Izeba osabak ere etorriko zirela izan zen amaren eskea, eta baietz erantzun nionean begiak busti zizkidan haren hasperenak. Egoera ez handizkatzeko eskatzen nion bitartean malko bat isuri nuen telefonoaren bertze aldetik, eta baliteke amak nabaritu izana. Negarrak nahi gabe egiten zidan ihes azkenaldian; ez zuen inporta zein arrazoi zehatzengatik.
‎Terapiako hurrengo saioan bien arteko harremana ezinezkoa zela ikusarazten, harreman horrek ez zuela etorkizunik esaten, elkarrekin jarraitzeak ez zuela zentzurik frogatzen saiatu behar zuela erantzun nion. Horrelakoetan egin ohi duen bezala, negarrari eman zion eta tarte luze bat itxaron behar izan nuen telefonoan jarraitzeko gauza izan zen arte. Buruko bati helduta irudikatu nuen, burukoari helduta negar egiteko ohitura baitzuen, hura itotzeraino estutzen zuela.
‎–Hori ez da etikoa –bota nion, pixka bat nire onetik irtenda, tarteka egiten zituen negar zotinek samina areagotzen baitzidaten. Belarriaren kontra nuen telefonoa bustitzen ari ote zen irudipena izan nuen– Ez dakit zertan saiatzen zareten patuari aurka egiten, pitxer hautsiaren zatiak berriro itsasten –jarraitu nuen neure matrakarekin, eta bere lanaz ez nekiela ezer jakinarazi zidan, berak ikusi egiten baitzituen hilik ziruditen maitasunak errautsetatik pizten.
‎...en ni eta nik erabili egin nituen bezeroak, harik eta indarrez erakartzen ninduen hartaraxe joatea erabaki nuen arte, eta pentsatzen jarriz gero, iruditzen zait beste aukerarik ez nuela, ordurako puta izatera destinaturik nengoela, puta nintzela puta izan baino lehen ere; aski izan nuen La Gazette egunkari anglofonoa gainbegiratzea, eta hantxe azaldu zitzaidan escort agentzien orrialdea, aski izan nuen telefonoa hartu eta zenbaki bat markatzea, Montrealgo agentziarik garran  tzizkoenarena, iragarkiak zioenaren arabera, agentziak escort onenak baizik ez zituen kontratatzen eta bezerorik onenak baizik ez zituen onartzen, alegia, han emakumerik gazteenak eta gizonik aberatsenak biltzen zirela, gizonen aberastasunak beti konbinatu izan du ongi emakumeen gaztetasunarekin, hori mundu guztiak daki, ...
‎Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik kopilotuaren asientoan botata nuen telefonoaren argiak atera ninduen.
2023
‎Eta aitortzen dut edozein aitzakiarekin hari hots egitekotan izan nintzela. Nahiz eta hark eskainitako txartela ez jaso, atzera berari itzuli, buruz ikasia nuen telefonoa. Eta, ez uste Diego hari ez behin, baizik eta askotan deitzeko tentatuta izan ez naizenik.
‎Eta oinazea hain zen ikaragarria, non une batzuetan nire oinazeak idazten zizun, ez nik. Zure izena bilatzen nuen telefonoan eta SOS bat jaurtitzen nizun. Baina ez zenidan erantzuten.
‎Nire dosia behar nuen bizirauteko. Ordu osoa eman nuen telefonoari begira. Iristen ez zen mezuaren zain.
‎ Bai, hori badakit, atzo hitz egin nuen telefonoz Saioarekin. Suitzatik etorri da ama ikustera, beste zereginik gabe.
‎Ez nuen telefonorik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia