Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2003
‎–Esan iezaiok sentitzen dudala, orain ezin naizela joan, beste batekin nagoela –erantzun nion. Ez nuen oso ondo ulertu zer egin zezakeen emakume batek senarra hil ondoren nire izena errepikatzen. Baina komisarioa ez zegoen txantxetarako, bere ahotsean larrialdi baten mehatxua, hondamendi baten itzala suma zitekeen.
2006
‎Ez dakit, egia esateko. Konturatu bai, konturatuko nintzen, baina ez nion garrantzirik emango; asteroko gutuna ohitura eta are errutina bihurturik neukanez gero, zure presentzia aurrez aurrekoa ez nuen oso desberdin irudikatzen, nonbait. Baina desberdina izan bide zen.
2008
‎Infernua, izan ere, hortxe dago, elizaren doktrina da. Kontatu izan dizut, bestalde, nola, Erroman nengoela, aita espiritualtzat hartu nuen oso gizon jakintsu bat, seminarioko ikasketaburua zena. Bada, badakizu zer esan zidan?
‎Antolaketa berria gustukoa izan nuen oso. Izan ere, goleta zeharo aldatua zuten:
‎–frai Millanek– Infernua, izan ere, hortxe dago, elizaren doktrina da. Kontatu izan dizut, bestalde, nola, Erroman nengoela, aita espiritualtzat hartu nuen oso gizon jakintsu bat, seminarioko ikasketaburua zena. Bada, badakizu zer esan zidan?
2009
‎Russellen obra guztien edizioan, berez testu bigarrentiarrak dira erlijioari buruzkoak, baina, ia bolumen guztietan aurkitzen da material interesgarria, artikuluak, erreseinak, konferentziak, elkarrizketak, beti ohi duen buruargitsuak, literarioki ere beti garden dirdaitsua. Russell nik gogoko nuen oso, bai filosofoa eta bai idazlea ere, asko irakurri nuen. Hala ere, batzuetan itauntzen diozu zeure kolkoari, Sartre nahiz Russell baitan hondo hondoan gizon emakume arruntaren mespretxu bat ez al dagoen.
‎Logikoa zirudien. Nahiz eta Nafarroako erresumaren eta Zarautzen arteko lotura ez nuen oso garbi ikusten. Baina egia zen horrek ez gintuela Andaluziaraino eraman beharrik.
2010
‎–Hasieran, datuak jaso nituen bezala, pentsatu nuen oso gauza garrantzitsua izan zitekeela, azaldu du Irungo museoan, San Joan Plazaren azpian etxe baten aztarna izan daitekeen zurezko ola bat agertu berri dela-eta arkeologoekin hitz egitetik datorrela.
2011
‎Txikitan ia astero eraman ohi ninduen baserrira aitak, gustukoa nuen oso: kalezulotik irtenda mendi usain zabal hura aditzea, lehengusuekin jostatu edo aitonari oiloak gobernatzen laguntzea, piku azpian gordeka ibiltzea edo morroiarekin janaritara joatea.
‎Horixe egin genuen hurrengo gauza, beraz. Karmeni hots egin nion, eta Karmenen ahotsa urrun sumatu nuen oso, beste planisferio batean.
2012
‎Amari entzun zenion esaldia kolpeka ari zaizu: berdin dio, ez nuen oso gogoko. Amaren gezurra haurraren baloia bezain biribila iruditu zitzaizun. Beti izan du gustuko ontzia; etxeko bitxirik kuttunena du.
‎Urduri. Logelarako bidea baino ez nekien, izan ere, eta hura ere ez nuen oso ondo gogoratzen. Sukaldea non geratzen zen, arrastorik ez.
‎–Oso ederra zen. Belaten ez nuen oso garbi ikusteko aukerarik izan. Urrun nengoen eta dena oso azkar gertatu zen, argazkiari begira egon zen segundo batzuez?.
‎Masta eta bela egokitu nituenean, txaluparekin ahalegin bat egin nuen, eta ikusi nuen oso ondo zebilela uretan. Gero armairu edo kaxa batzuk egin nizkion bi muturretan, hornigaiak, premiazko gauzak, munizioa eta abar, barruan gorde eta euriak edo itsasoko uraren zipriztinek ez bustitzeko; gero, zulo luze bat moztu nuen txalupa barruan eta gainean tapa bat jarri nion ez bustitzeko.
‎Egun batzuk geroago, eta itsasontziraino joan eta handik ahal izan nuen guztia hartu ondoren, ezin nuen oraindik etsi mendixkaren tontorreraino igo gabe, handik itsasora begiratzeko, itsasontziren bat ikusiko nuelakoan. Orduan irudimenean haize oihal bat ikusten nuen oso urruti, eta itxaropen horrek poza ematen zidan, eta gero, mugitu gabe eta, luze begira egon ondoren, ia itsu geratu arte, ikusmenetik galdu egiten nuen, eta eseri eta negar egiten nuen, haur baten erara, eta zoramen horrek areagotu egiten zuen nire zoritxarra.
2013
‎Zergatik ez nuen nik emakume baten translazioak espazio urbanoan eragin ditzakeen aldaketen inguruan gogoeta egin behar, baldin eta nire kideak gastronomiaz edo futbolari buruz liburuak idazten ari baziren? Neska horren aurrean eseri eta heriotzari buruz hitz egiteko aukera baztertuxea nuen dagoeneko, baina ez nuen oso garbi ikusten nahasketa argitzeko zer egin behar nuen. Igogailuan sartu eta biok alde banatara, metalezko hormen kontra atseden hartzeko pausatu ginelarik, hasi zitzaidan egoera argitzen.
‎Bizkarra aulkiaren kontra pausatu eta arnasa hartu nuen. Bere hipotesia egia izanda ere, Garibaldi bizirik zegoela onartuta alegia, ez nuen oso garbi ikusten nik zer egin nezakeen. Beste itxura batekin, beste nortasun batekin biziko zen auskalo non.
‎Ziur nintzen ezin zinela hain ederra izan hutsaren truke! Gogoan dut zelan Bingley ikusi bezain laster, iaz Hertfordshirera lehenengoz etorri zenean, zelan pentsatu nuen oso gauza gertagarria zela zuek biok elkarrengana biltzea. O, inoiz ikusi den mutilik ederrena da.
2014
‎Agintearekiko arazoa izango da agian. Egia esateko, ez nuen gona igotzen, Lolitaren jarrera hori ez nuen oso gustuko. Azkarregia nintzen halako itxuratze bat iraultzailetzat hartzeko, eta, batez ere, nire belaunak gorroto nituen.
‎Parke abandonatu horrek deprimitu egiten nau! , protestatu nuen oso serio?. Nahiago dut Algortara joan.
2015
‎begira, gogoan dut, 79 amaieran, estatutuari buruzko erreferenduma egin zenean, gauzak xehe xehe ezagutzen ez banituen ere, ni baiezkoaren alde nengoela erabat; gutxi ala asko izan Espainiak emandakoa, zerbait izango zen, aurretik ezer ez geneukanentzat. Gainera, Euskadiko Ezkerrakoak ere alde zeuden, eta ni haien aldekoa izaki; banekien hor zegoela Herri Batasuna izeneko alderdia ere, baina ez nuen oso ondo ulertzen haien jarrera setatia, ezta haien izaeraren funtsa, denari eta denei ezetz esatea ez bazen. Hori zen nire pentsaera 79 inguruan; orain kontatzen ari naizen gertakariak izan zirenean, berriz, edo haien ondorioz agian, HBrekin zaletzen hasi nintzen.
‎Neuk ez nuen oso ongi ulertzen Rikardoren galdera, baina ezin ulertzea baino hagitzez handiagoa zen nire harridura:
2016
‎Gelara nindoala, korridorean zerbaitek nik baino errainu handiagoa egiten zuela nabaritu nuen; Monsieur Dessein zen, hain zuzen ere, ostatuko nagusia, bezperetatik itzuli berria eta, sonbrerua besapean zekarrelarik, atsegin handiarekin segika zetorkidana nire beharrak gogora ekartzeko. Desobligeanta ez nuen oso begiko, eta halaxe idatzia nuen; eta Monsieur Desseinek sorbaldak jasotzeaz bat hitz egiten zidan, esanez bezala ez zitzaidala komeni, eta berehala igaro zitzaidan burutik ibilgailuak errugabeko bidaiari batena izan behar zuela, zeinak, etxera bueltan zetorrela, Monsieur Desseinen gomendioan utzi baitzuen albait etekinik handienak atera ziezazkion. Lau hilabete zeramatzan Monsieur Desseinen patioko bazter batean, Europan barrena egiten zituen lasterketei amaiera eman zienetik; eta bideari ekin zionarekin batera konpondu behar izan bazuten ere, eta birritan mila puska eginda geratu bazen ere Cenis mendian, ez zuen probetxu askorik atera bere abenturetatik; baina inongo abenturak ez zion hain mesede gutxi egin nola Monsieur Desseinen patioko bazterrean inoren errukia jaso gabe hainbeste hilabetez emandako denborak.
2017
‎Korrika alde egin genuen kiroldegiko atetik. Nik ez nuen oso ondo ikusten, begiak lausotuta bainituen malkoen eraginez.
‎–Elkarrizketak asko harritu ninduen, hasi zirelako esaten Juan Kruz Mendizabal garrantzitsua zela Gipuzkoako elizbarrutian. Ez nuen oso ondo ulertu. Bigarrenik, esan zidaten ume baten hitza zela pertsona heldu baten hitzaren aurka, ez zegoela frogarik.
‎Lan berria eta gogorra izan zitekeen zekor hura herrira eramatea, eta ni urduri samar nengoen. Lo ere ez nuen oso ondo egin eta nagiak bota ezinik nenbilen oraindik, baina ni bizkor jaikitzen naiz horrelakoetan eta amak kafea prestatu zuenean usainarekin bakarrik esnatu nintzen.
‎argazkiaz eta harengatik etorri zen emakumeaz ari baginen ere, azpian eta sakonean gutaz ari ginela ematen baitzuen: ...adakit hau dena itxura hutsa dela nirekin egon ahal izateko?; Mirenek, berriz, niri eta Mikeli begiratzen zigun aldizka, erdi haserre eta erdi beldurtuta, Mikelen ideia bera buruan baina Mikelen intentzioekin batere fidatu gabe; eta ni, azkenik, Ormaiztegiko zubiaren historia kontatzen hasi nintzaien, Mikeli eta Mireni txandaka begira, zer pentsatzen zuten asmatu nahian baina neronek zer sentitzen nuen oso garbi jakin gabe.
2018
‎–Ez da oso ondo ulertzen kolpe bat ematen dizutenean beste kolpe batekin ez erantzutea. Baina nire obsesio nagusia proiektua zen, eta beti izan nuen oso argi gure borroka indarkeriarik gabea zela: lehen kolpea eman orduko desagerraraziko gintuzten.
2019
‎Hiru eta erdietan, oro lotan zegoen jatorrizko urdin umel nahasi batean, eta, hareazko bidean behera nindoala, bere pisua zela medio geldiaraziriko lainoak zangoak bustitzen zizkidan hasieran, nire soin txiki liraina gero, eta ezpainetara iristen zitzaidan, belarrietara eta sudur hegaletara, nire gorputzaren alderdi sentikorrenak baitziren[...] Bide horretantxe, ordu horretantxe ohartzen nintzen zein zen nire prezioa, nolakoa zen ezin azalduzko grazia aldi hura eta nola bat egiten nuen lasterka iristen zen aurreneko ufadarekin, aurreneko txoriarekin, eguzkia oraindik obalo, ernatzearen poderioz itxuragabetua[...] Lehenbiziko mezetarako deika hasten zirenean itzultzen nintzen. Baina, lehenago, ase arte jan, basoan biribil handi bat osatu ehizan bere kasa dabilen txakurraren gisan, eta ura dastatzen nuen oso maiteak zitzaizkidan bi iturri galdutatik[...].
‎–Lehengoan ez nuen oso jokabide zuzena izan, ez kristau bati dagokiona, behinik behin. Horregatik, lehengo eta behin, barkamena eskatzen dizut, alaba.
2020
‎Espaloia irristakor zegoen, orduan atertu izan balu bezala, eta, beste pentsamendu guztiak baztertuta, arreta urratsetan ipini behar izan nuen oso osorik. Eguna argitu zuen erabat, baina eguraldi tristea zetorren eta oraindik ez zebilen jende askorik kalean.
‎Gauza bat larrua jotzea delako eta bestea kopulatzea, ez da Ez nuen oso argi ikusten.
2021
‎Gerora, Itziar, isiltasuna egin zen. Eta Almudenak zer moduz nengoen, laguntzarik behar ote nuen galdetu zidanean, isiltzea erabaki nuen oso zuhurra izan naizelako beti, bueno Gomezekin ezkontzeko ez, eta nahiago izan nuelako Suitzako kontuarena niretako gordetzea badaezbada ere.
‎Ze gorrikara hura! Tragoak ez zidan susmoa baino baieztatu, hura nuen oso aspaldian egunik ederrena.
2022
‎Ez banekien zein nuen ama zerrenda hartako emakumeen artetik, aukera bakarra geratzen zitzaidan. Eta gogoko nuen oso.
‎Birjinak ez izateko presio handia jasotzen zuten 16 urte inguruko mutilek, eta ni birjina nintzen. Beraz beti pentsatu nuen oso ongi egongo zela neska egokia aurkitzen nuenean. Baina mutila suertatu zen.
‎Mardulegiak edo gizenegiak ziren beharbada, edo adinean aurrera zihoazenak, baina bizitzari buruzko entusiasmo bat nabaritzen zitzaien, gazteagoek ez zuten bizipoz bat, emakume askeak zirela esango nuke, ezkontzaren uztarritik ihes eginda zebiltzala sentitzen zutelako beharbada. Gaztea eta gizonezkoa nintzenez, ez nuen oso ondo ulertzen zergatik askatasunak mozkorraldi gisako hori eragiten zien, baina badakit halako zerbait bizi zutela, sukarraren antzeko zerbait, eta badakit baita ere bizitza xurgatu egin nahi zutela –esan nion Brunori.
2023
‎Marie Jeanne ez nuen oso laguna, baina hara non ekaineko egun batez etxera gonbidatu ninduen, jardin txiki batekiko txalet dotore hartara, limonada edatera. Eskolako zozketarako txartelak saldu behar genituen elkarrekin bere auzoan.
‎Txikitatik hasita. Izan ere, nik zine zuzendaria izan nahi nuen oso txikitatik, eta emakume askok agian ez zuten horrekin amestu ere egiten. Hor badago egin beharreko lan bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia