2015
|
|
Nik beste bat ikusten nuen neure burua gauza guztietan. Ezin
|
nuen
nahi izan besterik, eta Jainkoaren eskuetan jartzen nuen neure burua, Berak zekien komeni zitzaidana eta nigan bete zezala nahi nuen bere borondatea gauza guztietan.
|
|
Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez
|
nuen
nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez, aspaldiko urteetatik hona jakintsu on askorekin harremana izan.
|
|
Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez
|
nuen
nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
|
|
Bedeinkatua izan zaitezela betiko, nik Zu utzi arren, Zuk ez baininduzun guztiz uzten, Zuk beti eskua luzatu eta berriro jaikitzeko eran baizik; eta sarritan, Jauna, ez
|
nuen
nahi izaten zure eskua, ezta ulertu nahi ere nola sarritan dei egiten zenidan berriro, orain esango dudanez.
|
|
Ahozko otoitz ugari egiten hasi nintzen eta guztiek Jainkoari nire alde eska ziezaioten ahalegintzen, Hura zerbitzatuko nuen biziera eman ziezadan. Baina oraindik ez
|
nuen
nahi hori moja biziera izaterik, Jainkoak ez zezala nahi izan biziera hori niri ematerik, ezkontzeak ere beldur ematen zidan arren.
|
|
7 Hara nindoala, bidean zegoela esana dudan nire osaba hark liburu bat eman zidan: deritzo, bildutasunezko otoitza irakasten saiatzen dena; eta lehenengo urte honetan liburu onak irakurri nituenez gero (izan ere, bestelakorik ez
|
nuen
nahi erabili, egin zidaten kaltea ulertzen bainuen), otoitzean ez nekien nola jardun ezta neure baitan nola bildu ere, eta honela asko poztu nintzen harekin eta neure indar guztiekin bide hari jarraitzea erabaki nuen. Eta Jaunak ordurako malko dohaina emanik eta nik irakurtzea gogoko izanik, bakarrik egoteko uneak izaten eta sarri sarri aitortzen eta bide hartatik abiatzen hasi nintzen, liburu hura maisutzat nuela.
|
|
13 Nik ez
|
nuen
nahi hura baino besterik etor zedin nire laguntzailea eta biokin; izan ere, hain arduratsua izanik nahikoa nuen hura, eta zenbat eta zalaparta gutxiago, hobeki ibiltzen naiz bideetan. Honetan ordaindu beharra izan nuen, haranzkoan hain ongi ibili izana.
|
|
Saiatu nintzen, ongi egingo zuelako uste osoa nuena ama priore izan zedin, ni baino askoz ere hobea baita. Eta beharrezko gauzak eramanez abiatu ziren gure bi fraide oinutsekin; izan ere, ordurako aita Julian Ávilako eta Antonio Gaitán orain dela hainbat egun itzuli ziren beren herrietara; eta hain urruti egon eta hain eguraldi txarra eginik, abenduaren amaiera baitzen, ez
|
nuen
nahi etor zitezen.
|
|
Liburu batean irakurri nuen inperfekzioa dela irudi erakargarriak edukitzea, eta horrela gelan neukan bat ez edukitzea nahi nuen, eta hau irakurri aurretik ere pobretasuna paperezkoak izan ezik bat ere ez edukitzea zela uste nuen; eta gero honelako egun batean hau irakurritakoan, ez
|
nuen
nahi beste materialezkorik izaterik. Eta halakoren akordurik ez nuela, hau aditu nuen:
|
|
5 San Joseren egunean, Sakramentu guztiz Santua jarri genuenean, Gotzainaren eta hiriaren baimena izan arren, bezpera gauean isil isilik sartzea besterik ez
|
nuen
nahi izan?; baimena emana zenetik aldi luzea igaro zen, eta Gizakundeko monasterioan nengoenez gero eta gure aita jenerala ez baina beste prelatu bat agintzen zegoenez gero, ezin izan nuen fundaziorik egin, eta garai hartan Gotzaina zenaren baimena nuen, hiriak nahi izan zuenean hitzez emana; gure izenean hartaz arduratzen zen jaun bati, Andres Jimena izenekoari, esan zion, eta ez zitzaion batere... Eta oker nengoen; izan ere, Eliz Epailea haserre bizian etorri zen, monasterioa eginda zegoela jakin zuenean eta ez zuen utzi gehiago mezarik ematen eta atxilo eraman nahi zuen meza eman zuena, fraide oinuts bat, aita Julian Ávilakorekin eta nirekin ibiltzen zen beste Jainkoaren zerbitzari batekin, Antonio Gaitán izenekoarekin, zihoana.
|
|
Andre honek entzun zuenez gero, nik monasterioak fundatzeko baimena nuela, ekin eta ekin hasi zitzaidan Malagon izeneko bere herrixka batean egin nezan fundazio bat. Nik inola ere ez
|
nuen
nahi, herri txikia izanik bizimodua ateratzeko nahitaez errenta eduki zuelako, eta ni erabat horren kontra nengoen.
|
|
5 Jaso nuen berorien gutuna eta ez
|
nuen
nahi idatzirik zutena erre zezaten, aukera aukeran etor zitekeelako. Nireak ez ziren hain beharrezkoak, hemengo jakintsuek diotenez, baina ez du axola.
|
|
4 Berriro agnusdeiaren zerera etorriz, delako harentzat zelako, ez
|
nuen
nahi bidali gabe utz zedin, gainerakoa bidaltzeko aitzakia zelako, eta gauza on onak ziren. Baltsamotik hartu zen hemen pixka bat, han ugari dutela esan zuelako Isabeltxok, eta hiru gozoki, nire Isabeltxo amaordearen alaba dela inork pentsa ez dezan, zerbait eman beharra bainuen; nahiko dira doazenak.
|
|
6 Beharbada, hau joango dela lehenengo eta ez
|
nuen
nahi hemen idatzi gabe geratzerik. Ama priore ordeari idatziko diot, grazia egin didatelako beraren kexak.
|
|
15 Nik han izateko gogoa nuen negozio hau mugitu ahal izateko, tratulari ona bainaiz (bestela, esan beza Valdemoro adiskideak); izan ere, ez
|
nuen
nahi hitzetan ez asmatzeagatik egin gabe gera dadin, etxe hura eta hori izan baitira nik beti desira izan ditudanak. Kentzekotan, erosotasun handiagoa izan arte, Ciudad Realekoa; izan ere, ez dut ikusten inondik ere ongi irtengo denik.
|
|
2 Beasko fundazioaz idatzi nion berorren jauntasunari, eta nola Caravacan beste fundazio bat eskatzen den, eta baimena eman zutela, baina eragozpen batekin, eta ez
|
nuen
nahi izan hura. Gero berriro eman zuten Beas dagoen bezala, berorren jauntasunaren mende jarririk, eta hala izango dira guztiak Jaunak nahi badu.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren karitatearekin, ene alaba. Hau egiten ari naizenean gaueko ordu bata joko badu ere, ez
|
nuen
nahi gutun hau berorren karitateari idatzi gabe uzterik. Leku horretara idazteko mezularia aurkitu nahian izan naiz, eta ez dakit zer gertatzen den gutunekin, niri idazteko hor arreta handirik ez baita hartzen.
|