Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2000
‎Ni naiz harritu nauen lehena, Ruben. Ez nuen inondik ere bera etortzea espero. Baina behin honaino etorrita, haren gonbita onartzea beste erremediorik ez nuen.
‎Beharbada Dabiden aginduz bidaia osoan zelatatua izan naizelako, beharbada oraingoan Dabidek berak zelatatuko ote ninduen beldur nintzelako, topatu dudan lehenengo geltokira heldu den lehen autobusa hartu dut: ez nuen inondik ere nahi inork gehiago jarrai nintzan.
‎Eta denak zorionak emanez eta zer oposaketa mota ote ziren galdezka hasi zaizkit. Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara ez bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango; zeren telegrama, izan, Dabidena baitzen, eta mezua, telegrama bat izateko, Dabidek idatzia izateko, berak bidalia izateko, zinez txundigarria (egia esatera, Karmelok proposamen hori egina ziola jakin arren, ez nuen inondik ere halakorik espero, beharbada Dabidek apenas ezer irakurtzen zuelako, ezer idazten ez zuelako). Eta nik irribarre egin behar izan dut, bai orduan bai handik gutxira, bazkaritan, nire alde topa egin duten bakoitzean.
‎Nik ez nuen inondik ere ahantzia, baina baz  karirako jakiak erosteko supermerkatu batean gelditu garenean, ustekabe itxurak eginez hartu dut Tomek luzatu didan aparailua.
2005
‎Valcornejan, Puerton eta abarretan egon nintzenean, ez nuen inondik ere antzeman, irteterakoan, eguneroko gertakariek noraino desbideratuko ninduten hamazazpi urtez hausnartu eta finkatutako beila edo kontra bidaiaren ildotik.
2008
‎Ez nekien zer aurkituko nuen Migel bisitatzera etorrita, baina ez nuen inondik ere halako argitasunik espero. Inesek, bisitan etorri zitzaion azken aldian, oso gaizki sumatu zuela esan zidan, eta txarrenerako prestatuta nentorren.
‎Burutazio horiek bi egunez bederen urrundu egingo nituela erabaki nuen, doilor eta zeken sentiarazten nindutelako, eta, Natalieri gerritik helduta, hegazkinera abiatu nintzen. Ez nuen inondik ere pentsatu, ezinezkoa baitzen pentsatzea, itzuleran berriro aireportu horretan aurkituko nuela eta gure harremana betiko zapuztuta geratuko zela.
2009
‎hasierako une haietan beste edozein bezain itsu nenbilen ni ere. Ez nuen inondik ere susmatzen egun hark hilketa batekin bukatu behar zuenik. Ezta Ugartek, goitik behera beltzez jantzita, Ilargi tabernara sartu eta, Tasio, Maider hil duk, jakinarazi zidanean ere.
2013
‎–Lekutan nengoen ni hitz haiek halako eragin sakona izango zutela pentsatzetik. Ez nuen inondik ere susmatzen horrela hartuko zenituenik.
‎Jainkoarren! Joan nintzenean ez nuen inondik ere uste buelta baino lehen ezkonduko nintzenik, bene benetan! Baina, pentsatu, bai pentsatu nuen hori egitea ziri ederra izango zela!
2016
‎Barrez, Micòlek insistitu egiten zuen bere gazta haietako bat dasta nezan. Orduan, oin puntetan jartzen zen, ia ukitzen zuen eskuineko eskuko hatz erakusle luzatuaz lekurik altuenean ipinitakoetako bat (hangoak hobeak ziren, azaltzen zidan?, freskoenak), baina nik ezetz, ez nuen inondik ere onartzen, larriturik, zakurraren presentziagatik baino areago, ondo nekielako kanpoan, eztabaida hartan geunden bitartean, aintzirako ura bizkor handitzen ari zela. Beste apur bat berandutuz gero, ur handiak blokeatuta utziko ninduen, galarazi egingo zidan haren logelatik irtetea inor ohartu gabe.
‎Erabaki zuzena izango zen hura taldera biltzea. Aitzitik, ez nuen inondik ere ezagutzen proposatu zidaten beste lagun bat: Miro de Castro (lanbidez, literatura irakasle; bokazioz, idazle).
‎Ondoren, labur baina sentikor mintzatu zen Felicidad: “Ez nuen inondik ere espero izendapen hau. Omenaldi hau nik bezainbeste edo gehiago nire aitona amonek merezi zuten, nire senarra hil ostean eskaini dizkidaten une atseginengatik.
2017
‎27. " Ene ustez, Baionara etorri izan banintz eta ez banu inor ezagutu, euskaldunak eta euskal kulturan, bertze pertsona sare batean egon izan banintz ez nuen inondik ere Lia ikastolan inskribatu izanen".
‎Eta moldatu banintzen, Jainko onak indarra eman zidalako izan zen. Trantze txarrean nengoela ikusi nuen inondik ere, normala denez, zeren torre txoria erortzen ikus dezakeenak, ze estuasunetan nenbilen konturatu behar.
‎Ximunek, goiz edo berant, erranen baitzion bere emazteari. Eta ez nuen inondik ere nahi Colettek horrelakorik jakin zezan. Ez Colettek, ez eta familiako beste inork.
‎Hitzez nekez azal dezakedan zirrara eragin zidan niri pantailan irudi haiek ikusteak. Ostolazaren filma ikustera joan nintzenean ez nuen inondik ere espero urteetan lagundu nauen aspaldiko txupinazoko istorioarekin topo egingo nuenik, Oinarrizko arau bat ez baita gaztetxeen mugimenduari buruzko filma, borroka armatuari burukoa baizik. Ez dago filmean borroka armatuaren gaitzespen orokor, erabateko edo baldintza gabekorik, haren kalteen zein mugen inguruko gogoeta zalantzaz eta galderaz betea baizik; terrorismora lerratzearen arriskuez zehatzago esateko, hala etikari nola ondorio humanoei erreparatuta.
2018
‎Pentsatuko duzuenez, arratsalde hartan ez nuen inondik ere aintzat hartu Farraday jaunaren iradokizuna, ustez eta Ingalaterrako usadio eta ohiturak arrotz zaizkion estatubatuar jaun baten beste burutazio bat zela. Iradokizunaren aurrean neukan jarrera ondoko egunetan aldatu bazen, eta, zinez, West Countryrako txangoaren ideiak gero eta leku handiagoa hartu zuen nire buruan?, horren hobendun argia, zer dela-eta isildu behar nuke??
2019
‎Hori islatu nuen ez bainuen inongo moralik ezarri nahi. Eleberrian garbi agertzen da hainbat pertsonari ebakuntzak egiten zaizkiela beren baimenik gabe, eta ezin garela horrekin ados agertu, baina ez nuen inondik ere adierazi nahi antzutzea gauza txarra denik, berez. Ez nuen antzutzea deabrutu nahi, borondatezko antzutzea, jakina; leku hori aldarrikatzeko modukoa iruditzen baitzait, borondatezko amatasuna bezalaxe.
‎Hala ere, kasu honetan, zorionez, ez dugu Raimundo Silva bistatik galdu, esaldi bat garraiatzeko egin zuen uhinezko mugimendu hartan utzi dugu, eta Maria Sara doktorea ere ez dugu bistatik galdu, esaneko eta otzan, nolabait, barkatu hitzak gehiegizkoak badira, ez da borondatea galdu duela, azken aldiz itxaroten dagoela baizik, ontasunez, agian, kontua da jakitea zuzentzaileak hitz zehatzak esango dituen, batez ere kakofoniarik txarrena saihestuz, hitz eta hotsarekin uztar ez dadin, alegia, eta hitza zein hotsa esanahiarekin, ikus dezagun Raimundo Silvak zailtasuna nola konpontzen duen, Mesedez, esan zuen, eta ongi ekin diola hasierari ez da zalantzarik, liburuaren aurrean eduki dudan erantzuna, ez dagoela zuzenduta entzutean eduki dudan ustekabea, hori guztia ulergarria da, nonbait mina eduki eta puntu hori ukitzerakoan gorputza berez kuzkurtzen denean bezala da, esan nahi dizudana da nahiko nukeela dena oroimenetik ezabatzea, Hemen egon zinen azken aldian gaur baino erronkariago ikusi zintudan, Argiak itzaltzen dira, garaipenek esanahia galtzen dute, erronkek nekatu egiten dute, berriz diot nahiko nukeela gertatutakoa ahaztea, Beldur naiz hori ez dela posible izango, egin gogo dizudan iradokizuna onartzen baduzu, Iradokizun bat, Edo proposamen bat, nahiago baduzu. ...i aspaldiko kontua da, Hitz egidazu horretaz, Uste al duzu merezi duela, Baietz uste dut, hala uste izateko arrazoiak dauzkat, Ongi da, argitaletxea, orduan, hasieran zegoen, edozein laguntza ongi etorria izaten zen, eta garai hartan, baten batek pentsatu zuen nik probak zuzendu baino zerbait gehiago egin nezakeela, adibidez hainbat libururi buruzko iritzia eman nezakeela, benetan esango dizut, ez nuen inondik ere uste paper zahar horiek gaur arte gordeko zirenik, Nire lanerako interesatzen zitzaidan artxibategiko zatia arakatzean aurkitu nituen, Ia ez naiz gogoratzen, Denak irakurri ditut, Espero dut hainbeste xelebrekeria ikusirik ez zinela irriz hasiko, Ez da xelebrekeriarik, aitzitik, zure iritziak bikainak dira, ongi hausnartuta eta ongi idatzita daude, Ez zenuen aldaketarik aurkituko, bai... Maria Sara doktoreak ere irribarre egin zuen, Ez, ez dago aldaketarik, den dena bere tokian dago, txukun, zehatz.
2020
‎Nik, jakina, baietz esan nion, nahi zuena eskatzeko. Ez nuen inondik ere espero horrelako zerbait eskatuko zidanik.
‎Luze da, Julia estimatua, hemen eman dudan hemeretzi egunetako egonaldia. Dudarik gabe ulertzen duzu epe horrek, zeina ez nuen inondik ere espero horrenbeste luzatuko zenik, bai niri bai nire senideei (aita eta emaztetik hasita, noizbait egia asmatuko duten seme alabekin jarraitzeko, uste nahi baitut oraindik ez dakitela ezer) oso ondorio kaltegarriak dakarzkigu, hala alderdi psikologiko nola fisikoan.
2021
‎Gogoan du garai berean Segiko zortzi kidek itxialdia hasi zutela Izpuran (Nafarroa Beherea), Espainiaratu nahi zituztelako: «Nik ez nuen inondik ere nahi desberdintasunik horien eta nire artean». Pozez hartu zuen ezker abertzalearen legeztatzea orduan, baina «uzkur» segitzen du, halere:
‎Zorabiatu antzean, baina enborrari amorratuki atxikia, ur laster haietatik baztertu eta ibaia doi bat mantsotzen zen tokiren batera ailegatzea espero nuen. Ez nuen inondik ere itsasoraino iritsi nahi, han guztiz galdua izango bainintzen. Noizbait ere bazterreko sastrakak gertu sumatu nituen (hortik aurrerakoaz ez naiz, egia esan, askorik oroitzen), eta lehorrera heldu nahi gorri hartan, azken saiakera egin nuen.
2022
‎Gainera Sü Azia elkartearen xedeak aipatu zizkidan. Beraz etsidurarik ez zidan agertu, eta ez nuen inondik ere asmatzen ahal bi egunen buruan hedatu beharra zen berri latzaren menturarik. Itxura guztien arabera, bihotzak huts egin dio, beharbada nekaduraz.
2023
‎Maitasun istorio bat izan nahi zuenak gauza askori buruz hitz egin du azkenean, eta Txileko diktaduraren 50 urtemugan gaian oihartzun egin duen film bihurtu da. Hori ez nuen inondik ere espero. Agertu diren geruzek Augustorekin zuten zerikusia; berak esan dit nola kontatu behar nituen.
‎Burges txiki parea gara etxea hornitu nahian, konformismoaren bidean aurrera egiten. Haatik, orduan ez nuen inondik ere irudipen hura, uste nuen espiritu libreak ginela gizartearen gurpil zoroaren erdian, eta besaulkia ez zela kapritxo bat besterik, binilozko disko bat bezala baina zertxobait garestiagoa, eta ez inolaz ere bikote formalek erosi ohi zituzten objektuetako bat. Sentitzen nuen abentura batean geundela oraindik, eta hori nahikoa zitzaidan duda mudak alde batera utzi eta etorkizuna elkarrekin imajinatzeko.
‎Hego Gurutzearen irudian ageri diren llama ama eta llama umeei buruzko mitoa; ondo begiratuz gero, ikusi ere egiten dituzu animalia horiek, izarrek osa  tzen dituzten lerroetan. Zurrungari nazkanteak, azkenean, hara berebiziko oparia egin; egun hartan bezainbateko mendi indarrik ez dut beste inoiz sumatu; estasi antzeko batean bilduta sentitu nintzen (hobeto esanda, irekita, zabal zabal, infinituraino) eta halako batean lo hartuko nuen inondik ere. Sudurra jelatuta esnatu nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia