Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 253

2000
‎Utzi eta EEBBetara joan nintzen irakasle finko bezala. Kanadan urte batzuk egin eta itzuleran, Madrilen irakasle finko izan nahi al nuen galdetu zidaten. Analisi musikaleko eta gaur egun musikaren konposizioko irakasle izatea eskaini zidaten.
‎Bai, aurreko gau hartan Duncan eta nire arteko elkarrizketa" kontrolatzen" ibili zen hura. Berarekin paseatuko al nuen galdetu dit. Ezezkoa eman diot; ez nuela ezagutzen eta, gainera, tabernan izan zuen jokaera arraroa ez zitzaidala batere gustatu.
‎Ostalersa etorri zen eta ea zer nahi nuen galdetu zidan. Eta, gose nintzen arren, erran nion:
‎Garbi eta distiratsu ageri zen, herdoilak eta zikinak hain fite jotako hainbertzeren artean. SORIA IKUZTEGIAK, S.L. Aspaldi nuen Ximurrak kanpo aldean ezarritako muntadura handiaren entzutea, baina inoiz ez nuen galdetu non arraio ote zen. Horra hor, ene begi parean.
‎Bere poltsatik bertze pilula bat atera eta irentsi zuen, komuneko joan etorria berriz ere egina zuen basoaren eduki gardenaren laguntzaz. Nahi ote nuen galdetu gabe ezarri zuen bertze bat nire eskuan, edalontzi erdizka hustuarekin batean. Hark bezala egin nuen, eskutik ahora zorroratu.
‎Galtzontzilo hutsetan utzi zuen. Galdetzeko puntadan egon nintzen galtzak zertan diren arnasbidearen trabagarri, baina ez nuen galdetu. Jantzirik hobeki sentitzen nintzen.
‎Erantzunak berehalakoa eta baiezkoa behar zuen. Eta horrela ihardetsi nion, hirugarrenez, baietz alegia, istant horretan Jupiterra oporretan eramanen ote nuen galdetu izan balit ere ihardetsiko niokeen gisa berean.
‎Nik etxe horretan ostatu hartu eta goizero kafea prestatzen hasi aitzin anaiak zer arraio gosaltzen ote zuen, horra maiz gogora etorri eta eskatu gabeko argigarria. Ez nuen galdetu bizigarriak nondik atera zituen.
‎Sermoian ari zen apaiza: " ez pentsa Jesusen basamortuko egonaldia laburra izan zenik"; eta ziur nengoen Andre Madalen eta Altza, Felipe ikasiko nituela, zaila izango zitzaidan noski, baina gelan sartuko nin  tzen;" deabrua azaldu zitzaionean hiru proposamen zikin egin zizkion"; desiratzen nengoen astelehena iristeko, eskolara joango nintzen, eta lagunei erakutsiko nien, nola lortu nuen galdetuko zidaten guztiek, baina nik, harro, hura hutsa zela adieraziko nien;" gizona ez da ogiz bakarrik bizi"; hobe izango nuen, beharbada, astelehenean eskolara ez eramatea, abestiren bat ikasten nuenean eramango nuen; patrikatik atera nuen esku ahurrean ezkutatuta, eta oso ederra iruditu zitzaidan;" Sanctus, Sanctus, Sanctus", eta meza amaitu zenean, kalera irten, eta aita...
‎Inork inguruan nahi ez duen krakadunaren moduan nindukaten traste zaharrak gordetzen zituzten gela itsu batean, beste traste zahar bat gehiago, etxean edukitzeko baino jaurtitzeko hobea nintzena. Horretaz guztiaz ondo ohartu bide zen Don Emiliano sendagilea, eta Andazarrateko sanatoriora joan nahi al nuen galdetu zidan isilka. Aia eta Asteasu bitartean zegoen Andazarrate sanatorioa.
2002
‎Igaz, bi aldiz eri egon baitnintzan, sendagilleak, bietan, nungo ura edan nuen galdetu zidaten.
‎Bien bitartean, gainerako eskola lagunak beren baitara bilduak ziren, eta isiltasun urrakaitz bat barreiatua zen gelako zoko guztietan. Anaia Dabitek zer esan nuen galdetu zidanean, uzkur geratu nintzen, bihotzaren taupadak burmuinean lehertzen sentituz. Besteen aurrean ez zidala hitzik aterako etsi zuenean, beste bide batetik saiatu zen, eta esan berri nuena paper batean idazteko agindu zidan.
2003
‎Berak esan behar izan omen zidan hotz egiten zuela, berriro besoak igurtziz, eta orduan nik jaka erantzi eta zerbait baliozkoa biltzen den eran bildu omen nuen, trakets eta baldar baina aldi berean amultsuki, eta zerbait oso baliozkoa balitz bezala estutu omen nuen nire kontra, galtzeko beldur garen gauzak estutzen diren bezala, apurtzeko beldurrarekin. Ez omen nuen zalantzarik izan, ez omen nuen galdetu ere egin. Gauzak aldez aurretik erabakita baleude bezala, bere etxerantz abiatu omen nintzen, eta bidean adeitsu, sentibera eta samur, bereziki samur egon omen nintzaion, hori errepikatzen zuen etengabe Monikak, eta zerbait urruna gogoratzen duenaren aurpegia jartzen zuen, nik bidean zer egin genuen gogoratzerik inoiz lortzen ez banuen ere.
‎Bisitaria hariz aldatzen ari zen. Elenaren senarrarena noiz jakin nuen galdetu gabe.
‎Falangista hura hil berria zen, itxuraz. Nork, non eta nola eman zion heriotza, hori ez nuen galdetu. Baina dudaren harra barruan geratu zitzaidan.
2004
‎Zer izango eta urte hartan, ikasturtearen bukaeran, Ardanza lehendakariaren deia, nirekin hitz egin nahi zuela. Nik ez nekien zer nahiko ote zuen, ez nuen uste nire berri zuenik, ezta gutxiago ere, eta Hizkuntza Politikarako ardura nire gain hartuko nuen galdetu zidan. Aho bete hortz geratu nintzen, duda mudak izan nituen, ausardia kontu hori eta, baina azkenean baietz esan nuen.
2005
‎Ume umetan gero zer izan nahi nuen galdetzen zidatenean, nik" kazetari, irratiko kazetari" erantzuten nuen. Garbi nuen.
‎Oraindik gaztea izan arren burusoiltzen hasitako gizon garai batek hartu ninduen. Zer izan nahi nuen galdetu zidan," handitzen haizenean"; hasieran ez nion erantzun, baina, berak ekin egin zuenez, azkenik" sukaldaria" erantzun nion; ordurako gure aita Manuel Urrestirekin hitz eginda zegoen. Berak, burusoil gazteak, barre egin zuen nire erantzuna entzutean.
‎Zer hartu nahi nuen galdetu zidanean pentsatu beharra izan nuen, coca cola bat eskatu nion azkenean. Edaria eskuan zekarrela itzuli zenean, piercing en erreginagatik galdetu nion eta bera begira gelditu zitzaidan, txantxetan ari nintzen antzeman nahirik.
‎Ama eta beraren lagunak oso interesaturik zeuden, eta galdera besterik ez zuten egiten. Isilune bat egin zelarik, eskua jaso nuen galdetzeko.
‎Marisak begietara begiratu zidan; bazekien egia esaten ari nintzaiola, hura engainatzerik ez bainuen izango. Maite izan al nuen galdetu zidan. " Oso", erantzun nion, eta artean ere maite nuela. Marisak begiak jaitsi zituen, mindurik?, baina ez bera bezala, ama edo arreba nagusi bat bezala baizik.
‎anaia zaharrena gerran hil zela elizaren alde borrokan, eta niri gustatzen zitzaidala eliza, eta esanekoa nintzela. Amak zer nahi nuen galdetu zidan. Ez zitzaidala inporta erantzun nion.
‎Niri ez zeridan lurrunik ahotik, bitxia; garai batean ispiluak jartzen zituzten hil berrien aho parean, ispiluak lurruntzen ez baziren soilik ematen zuten hildakotzat arnasarik hartzen ez zuena. Zertan pentsatzen nuen galdetu zenidan, eta ezertan ez, erantzun nizun, beste askotan bezala.
2006
‎Eta Vladimir Goloubev ekin jarri nintzen harremanetan. Zer nahi nuen galdetu zidan eta nik erantzun egin nion: «Txapelduna izan nahi dut.
‎marihuana. Ez nuen galdetu zertara zetorren ilunpea eta ez nuen argirik piztu. Epa agurtu zintudan.
‎Handia zen zoko usaina. Alde egitekotan nintzela, hitz egiterakoan ere zigarroa ezpainetatik kentzen ez zuen gizon txiki beltzaran bat ikusi nuen zer nahi nuen galdetzen zidala ke artetik. Kafesne bero beroa eskatu nion.
‎Leihotik itzuli zen eta ipurdia mahaiaren kontra jarrita, niri begira geratu zen. Beste zigarro bat piztu zuen eta paketea gorde zuen patrikan, nik erre nahi ote nuen galdetu gabe. Neure zigarro paketea atera eta zigarro bat piztu nuen.
‎Zer nahi nuen galdetu zidan begiradarekin.
‎Hura etorri berria zen Zarautza. Ea bere laguntzailea izan nahi nuen galdetu zidan. Nik, ez nengoela prestatuta.
‎Kristau kutsuko Sarah ez zen besteren bat, tradizioari lotua. Ez nuen galdetu. Austinek, Numagak, bere historia, edo istorioa, kontatzeari ekin baitzion.
2007
‎Aitak eta amak" pasako zaio" esaten zuten, nerabezaroko haize bat zelakoan, baina ez. Zortzigarren mailara iritsi nintzen, eta ea zer bide hartu nahi nuen galdetu zidaten. Eta nik, haixe zaharra buruan, are indar gehiagoz jotzen zuen gainera," nik jockey izan nahi dut" esan nien.
2008
‎Bueltan nentorrela, Andoainen porru eginda jaisten ari nintzen, bizikletaren gainean lo hartzen nuela eta errepide bazterrean eseri eta lo gelditu nintzen. Kotxe bat geratu zen nire aurrean, erizaina zen neska eta ea laguntzarik behar nuen galdetu zidan eta Errekalderaino ekarri zidan autoz.•
‎–Nork egin dizkizu gorriune hauek lepoan? , entzun nuen galdetzen ziola.
‎Uste ninan gerritik helduko zidala musuka eta eskua sartzen hasiko zitzaidala, ez ninan besterik desio. Eta momentu hori imajinatzen ninan nik erratza pasatzen nuen bitartean, nola erreakzionatu behar nuen galdetzen nionan neure buruari, eta zuhurtasunak esaten zidanan kontra egiteko eta hasteko oihuka, ez lagatzeko ezer egiten, baina odolak, oinetatik burmuinetaraino borborka igotzen ari zitzaidan beroak, esaten zidanan uzteko nahi zuena egiten; gerritik heltzen bazidan, neuk ere gauza bera egingo nuela, gaugiro polita egiten zuela, bai?, eta motoan joango ginela Inaziok nahi zuen tokira; zernahi ...
2009
‎Hain zuzen ere nire hizketakideari irakurtzen eta idazten ba ote zekien galdetu zioten eta baietz erantzun zien. " Caracasera, zein sartu eta zein ateratzen zen begiratzera, joan nahi al nuen galdetu eta motor eder bat eskaini zidaten". Gazteak ez joatea erabaki zuen, badakielako bera dela amari aurrera egin ahal izateko gelditzen zaion bakarra.
‎Gazteenei berriz, aurkakoa gertatzen zaie: badira hamar urte ezin dudala etxera itzuli eta semearekin azkenez hitz egin nuenean, harrituta zegoen uigurreraz nekielako, eta zelan ikasi nuen galdetu zidan, beraiek ezin baitute etxetik kanpo. Azken urteotan okerrera egiten ari da gainera, institutuetan hasi ziren lehenbizi eta haur eskoletan ere azken bost urteotan txineraz egin behar da.
‎Urteko lehen egunean, arratsaldeko laurak aldera, Paulari deitu nion. Galdu egin nintzela, bat batean luze iritzita tabernara sartu nintzela haien bila eta ez zegoela inor; hariaren bestaldean isilik jarraitu zuen denak minutu erdiz; gero Paulak coca cola bat hartzera joan nahi ote nuen galdetu zidan. Seguru nago aitzakiaren bat jarri izan banio ez zuela ezustean harrapatuko, baina baietz esan nuen.
‎Auzunean ezagutzen ez nituen tabernetan sartu, kafesneak edan eta egunkariak irakurri, hori baino ez nuen egin. Paulak lanean pare bat egun jai hartzea nahi ote nuen galdetu zidan, zor zizkioten egunak eta ez zen inolako arazorik izango. Baina orduan are itoago ikusiko nukeen neure burua eta ezetz erantzun nion; ezetz, ondo nengoela.
‎Arima salduko ote nuen galdetu zidan ezezagunak eta nik baietz. Eta berak zeren truke?
‎She besterik ez. Bide hobean geunden jada, bazegoen espaloi zabala eta nora eraman behar nuen galdetu nion, inori deitzerik nahi ote zuen, nondik zetorren.
‎Esan nion Rikardori, ez nuela inolaz ere gurpildun aulkia erabiliko. Atzo doluminak emateko deitu nionean, hiletara joateko aulkia behar nuen galdetu zidan. Ama hil eta oraindik besteez pentsatzen beti.
‎Handik hiru egunera, kalez jantzitako hiru gizon azaldu ziren haurtzaindegian. Eva izeneko neska ezagutzen ote nuen galdetu zidaten. Gero, askotan pentsatu dut ni probatu nahi izan nindutela, haiek jakin behar zutelako Evak urtebete zeramala gurekin lanean.
‎Oparitu zidan fardela ireki al nuen galdetu zidan.
‎Bide bazterreko elurretan tanta beltz bat. Besterik behar ote nuen galdetu zidan, eltzerik konpontzeko, txatarrarik jasotzeko, labanarik zorrozteko... Ezetz esan nion, bestearekin nahikoa zela, eta eskerrak eman nizkion.
2010
‎Egia esaten badizut, gurago nuen epaiketa egingo ez balitz. Kaletik nindoala, epaiketa ahalik eta arinen egiteko gogoa izango ote nuen galdetzen zidan jendeak, eta nik txantxetan esaten nien: \" Bibliako azken juizioa eta Egunkariarena aldi berean egin lirateke\".
‎Frantziako  Tourrean  Astana taldeko sukaldaria izan zen  Paco  Olalla. ...san du  Alberto  Contadorrek hartu zuen haragia, clembuterolarekin kutsatuta, taldearen autobusean bertan  prestatu zuela, hoteleko sukaldean sartzen utzi ez ziotelako; eta bakarrik ziklista espainiarrek jan zutela haragi hori.Pauera heldu baino egun bat lehenago  Jose  Luis  Lopez  Cerronek deitu zidan eta Espainiatik zerbait behar al nuen galdetu zuten.  Baietz esan nion, haragia ekartzeko, hoteleko ezin txarragoa baitzen, esan zuen  Olallak.
‎–Gauza handirik ez, Matilde. Beste askotan bezala bete bete eginda zegoen Txopera tabernako atean, eta pasaeran trago bat hartzera gonbidatuko nuen galdetu zidan. Nik, betiere modu onean, ezagutzen nauzu, ezetz esan nion.
‎Amabirjinak diapasoi lanak egin zituen, buruarekin lepauztaia jotzen zidan bitartean. Amaitzean, jateko zerbait ote nuen galdetu zidan. Normalean, ez diot inori etxeko hozkailua zabaltzen uzten, baina, gertatutakoaren ostean, Jon hozkailu barnean haztaka entzun beharrak ez ninduen ahalketzen.
‎PERU. Alde batetik bai, baina lehen zertan lan egiten nuen galdetu dit Germanek eta... Zuri zuri gelditu naiz, zer esan asmatu ezinik.
‎Ibani goizean institutuan dena kontatu nion. Ez zuen kontatutakoa sinisten, eta ea laguntzea nahi nuen galdetu zidan. Ezetz esan nion, nahiago nuela bakarrik egon berarekin.
‎Joan den larunbatean, lanean nengoela, gizon gazte bat gerturatu zitzaidan BERRIAn lan egiten zuela esanez. Goi bilerarengatik sortutako kale mozketei, aparkalekuen baldintzei eta abarrei buruz zer iritzi nuen galdetu zidan. Nik esan nion nagusiek hurrengo egunean (igandea) ez etortzeko esan zidatela, lan gutxi egongo zelakoan.
‎Medikuek ekarritako paperak sinatzerakoan pentsatu nuen, beraz, orriok zirriborratzen hastea, bestela esango ez nizukeena betiko esan gabe geldituko zen beldurrez. Gero, berriz," testamentu bitala" egin nahi ote nuen galdetu zidaten: bizirik jarraitzeko makina bati entxufaturik gelditzekotan zer egitea nahi nukeen eta hori dena.
‎Bukatu ondoren Ramoni deitu nion zenbat gustatu zitzaidan esateko, eta asko eskertu zidan; beste lagun batek egin zion iruzkin halamoduzkoaren ondoren iritsi zen. Iñaki Aldekoak ea liburuaren aurkezpena egingo nuen galdetu zidan, Ramonek eskatuta edo. Oso atsegin dut Iñaki Aldekoa eta biok Saizarbitoriarekin batera agertzen garen Gara egunkariko argazkia, ez baitago hirurak azaltzen garen besterik.
‎Prentsaurrekoan taiwandarrari galdera bat egin nahi nion. Uste baino gehiago kostatu zitzaidan bi Oscar irabazita zituen zuzendari hari ezer esatea, baina azkenean lortu nuen galdetzea ea berak hamalau urterekin (nik baino lau gehiago zituen orduan beraz) Taiwan urrutian bizi zelarik, jaialdi haren berririk izan ote zuen bere herrian, gogorapenik ote zuen, inpaktu handia eragin ote zion. Ea oroitzapen polit hori berrogei urtean kolkoan eraman ote zuen (nik bezala) eta filma horregatik egin zuen.
‎Gainerakoek ipuinak irakurri ahala txaloak sortu zirenean, nire aldamenean eserita zegoen asturiar batek" Juaristi està ¡ cada vez mà ¡ s hundido" esan zuen denek entzuteko moduan. Arratsaldean, Sidra El Gaiteroren bodegetan gure gainerako ipuinak irakurri ondoren, oso triste nengoela konturatu zen Jon Juaristi, eta ea zer nuen galdetzera ere etorri zitzaidan momentu batean. Ez zitzaidan buruan sartzen gu hara eraman izana bere iritzi desatseginak entzutera.
‎Lehen eleberri hura 1990eko Azkue sarira aurkeztu nuen eta bigarren gelditu zen Aitor Aranaren Afrikako semearen ostean. Xabier Mendiguren Elizegik liburuaren berri jakin zuen eta telefonoz hots egin zidan, ea Elkar argitaletxean aterako nuen galdetzeko. Baietz esan nion.
‎Ez nuen galdetu beharrik izan. Begiradaren distirarekin azaldu zidan guztia.
‎Eskerrak eman nizkien. Haurrak noiz jantziko nuen galdetu zidan. Ez nuen zer erantzun jakin.
‎Atzean ikusten zen argazki batean zegoena Joxe Mao omen zen, baten batek erakutsi zionez. Ea ezagutzen nuen galdetu zidan. Nik baietz, noski.
‎Libre gelditzen zen mahai bakarrean eseri nintzen. Kamarera zer jango nuen galdetzera etortzerako Robertok jarria zidan sudur begien aurrean ametsetako haragi puska. Sukaldaritza minimalista hau maite dut, apaingarririk gabea, esentziala, errazioak minimoak ez direnean, batez ere.
‎Robertoren ikuspegiak ez zeukan zer ikusirik gertatuarekin. Teresak etorkizunaz pentsatu al nuen galdetu zidan eta larru-bizirik harrapatu ninduela izan zen kontua. Ez bakarrik literalki, biluzik nengoelako, gaiaz askorik pentsatu gabe edo pentsatu nahi handirik gabe ere bai.
‎Gurekin egin zuen azken eguna berarekin konfesatzeko aprobetxatu nuen. Bekaturik ba al nuen galdetu zidanean, berak argitu zidala erantzun nion, bekatua zen ala ez. Gizon batekin maiteminduta nengoela erantzun nion, eta gizon hori ez zela Jesukristo, bere zerbitzari bat baizik.
‎Euskadirantz abiatu baino lehen Poliziaren deia hartu nuen, gaztea atxilotu zutela esanez. Haren kontra salaketarik egin nahi nuen galdetu zidaten. Ezetz esan nien, ez nuela salaketarik egingo.
‎Bi zurixkak ziren; beste bi gorriak; bosgarrena beltza. Zaldiz ibiltzen ikasi al nuen galdetu zidan osabak, eta eskola txikiko garaietan ahalegindu nintzela azaldu nion, hain zuzen ere Lubis izan zela nire maisua; baina Angeli ez zitzaiola jardun hura egokia iruditu soinujole batentzat, eta utzi egin behar izan nuela. " Pena eman zidan", bukatu nuen.
‎Berak ere zerbait ote zekien galdetzen nion neure buruari; bera ere esna ote zegoen Susana eta osaba Juan bezala, Angelen edo Berlinoren berririk ba ote zuen. Baina ez nuen galdetzeko aukerarik izan. Pabiloiaren beste aldera joana zegoen, Faraonen gelan pentsua jartzera.
‎Bazenuen deskantsatzeko premia!"" Berandu arte egon nintzen irakurtzen", esan nion. Eguraldi ona egiten zuela, eta zer asmo nuen galdetu zidan. Etxean pixka bat egon eta Urtzara joango nintzela esan nion, bainu bat hartuko nuela aspaldiko partez.
‎Goiz hartan autokarabana atera behar ote nuen galdetu nahi zidan gizonak. Hura ez zen autokarabanen hilerria, baizik eta autokarabanen aparkalekua.
‎Beste garagardorik nahi ote nuen galdetu zidan lagunak, adieraziz seguruenik berak aipatu behar zuela patentearen kontua. Zer esanik ez barratik beste zigarro bat hartu zuenean.
‎Izapideak bete nituen, preso zenbaki berria eman zidaten, telebista alokatu nahi nuen galdetu zidaten (8,38 € astea, ospitalean ez dago alokairu beherapenik); baietz erantzun nien, neramatzan puskak miatu ondoren kartoizko kutxa batean sartu zituzten eta arropa dendetan egoten diren aldagelen antzeko batean sartzeko agindu zidaten, burutik oinetaraino biluzarazi eta gero arropak miatzeko.
‎Zaindaria atean gelditu zen eta, lehentxeago bezala, emakume gaztea sartu zitzaidan gelara. Bukatu nuela nabarmena zen arren, erretiluan ekarritako plastikozko ontziak hutsik eta platera garbi garbi bainuen, bazkaltzen bukatu ote nuen galdetu zidan, mahai gainekoak bildu bitartean. Oso sentsazio arraroa zen.
‎Alegia, irakurria neukala. Apur bat harrituta, zer irakurri nuen galdetu zidan orduan. Ez nuen jakin izenburu arraro hartaz zehazki oroitzen.
‎Haurtzaroa 80 hamarkadan xahutu genuen askok gogoan izango ditugu gure herrietan zeuden punkak, eta bereziki Errenteriako madalenetan adibidez zer nolako giroa izan ohi zen hainbat lekutatik etorritako punken artean. Horren harira, gogoan dut oraindik punk batek ea duroren bat edo beste nuen galdetu, eta nik soilik 50 pezetakoa nuela erakutsi nioneko hura. Jakingo duzue zer egin zuen hark ezta?
2011
‎Beraz, agerikoa da ez nengoela prest saria jasotzeko. Hori bai, hurrengo egunean, saria onartuko nuen galdetu zidatenean, zalantzarik gabe baietz esan nuen.
‎Ea neskaren oroitzapena ezabatzea lortu nuen galdetzen zidatenean zalantza handiagoak izaten nituen, eta batzuetan baietz eta besteetan ezetz erantzuten nuen, aldartearen arabera. Bi morroirekin ohean aurkitu nuenetatik bi urte pasatu ziren arren, oraindik tarteka, ilunabarretan batez ere, berarekin gogoratu eta esku ezkutu batek estutzen zidan zintzurra, eta gehienetan kalera atera behar izaten nuen arnas bila eta, etxetik alde egin nuen gau hartan bezalaxe, nora ezean ematen nituen orduak, bihotzak gorrotoaren eta maitasunaren arteko zuku nahasi bat destilatzen zidan bitartean, begiratu batera hilgarria zirudiena, baina niri on egiten zidana, arnasa lasaiago hartuz itzultzen bainintzen etxera.
‎Nik ohean sartuta itxoin nion, sukarrarekin nengoen plantak eginez. Zer min mota nuen galdetzen zidan bakoitzeko leku ezberdin bat seinalatzen nion, eta egia zen esan nahi niona, nolabait zehazten oso zaila baitzen nire mina. Sekula ez nintzela hain gaizki sentitu errepikatzen nion, intziri laburrak egiten nituen bitartean, eta bene benetan neuk ere pentsatzen nuen ez nintzela gehiago sendatuko.
‎Non estudiatu nuen galdetu zidan eta, berbaldiaren harian, bere bigarren semea neure ikaskide ohia suertatu zen. Ez nekien Pablo Briñas guardia zibilaren semea zenik.
‎Aitaitak haserre esan zidan etxera ailegatzean, ea non harrapatu nuen antxumea. Sardea eskuan, ukuilutik satsa ateratzen, abere bakoitzari iratzezko ohantzea egiten, ea antxumea non aurkitu nuen galdetu zidan behin eta berriro, larriturik. Antxumea kausitu nuen lekuan bertan uzteko agindu zidan.
‎Haserreak prejituta nindoan Tolosara iritsi aurretik eta purrustada batez erantzun nien bidaiakideei ea mokadu bat jatera edota deskantsu hartzera geratu nahi nuen galdetu zidatenean. Ordu erdi bat geroago, Tolosako hiri inguruak pasatu eta Montpellierrerantz abiatu ginenean, Mertxek mesedez geldialdi bat egiteko esan zidan, hurrengo restop ean, komunera joan behar zuela eta.
‎Pelikula ondo aukeratu du, eta nahiago izan dut berarekin bada ere ikusi, paretaren beste aldean entzutea baino. Ez da egia; joan nahi ote nuen galdetu zidanean, nahi nuen, lehenengoz ikusi nuenean galdetu zidanean nahi nuen neurrian. Pelikula bat ikusiz entzun dudan bakoitzean, bizpahirutan, inbidiaz gaixotu naiz, ez hainbeste pelikulengatik, banituen nik ere, bere lagunekiko inbidia sentitu dut berez.
‎–Izarok lehengo batean Tuercas jo ote nuen galdetu zidaan, esan zion Martinek Tomasi isilunea hautsiz.
‎Baietz esan nion, eta ea eramango ote nuen galdetu zidan. Neska mehea zen, ilegorria hamar bat hilabete lehenagotik, gidariaren ondoko eserlekuan eseri eta gerrikoa lotu zuen.
‎Bai. ETA barruan liberatu nahi nuen galdetu zidaten, eta nire kontraesan guztiekin, baina baietza eman nien, jakinda hori ordura artekoa baino askoz gogorragoa zela. Armak ere hartu nituen gero, behartuta edo.
‎Denbora franko itxia zeraman espartin biltegi baten jabearekin ezkondu zen, eta berriro irekitzeko asmoa zuten. Berarekin hitz egiten aritu nintzen eta ea ezagutzen nuen galdetu zidan, Tolosakoa zela eta bere anaiak esan ziola behin mesede bat egin niola. Galdetu zidan ea noizbait ere eraman nuen dirurik Bordelera.
‎Ni ados nengoen eta egun bat lehenago geratu ginen bidaia egiteko. Hurrengo egunean pilotalekura joan nintzen, han beti izaten baitziren gazte batzuk sos batzuk ateratzeko zer edo zer ba ote nuen galdetzen zidatenak, eta muga ondoan bizi zen bati bere beharrean nengoela esan nion, mesede bat egin behar zidala. Kontatu nion zer nahi nuen eta berehala esan zidan bere amak pasako zituela.
‎Esnea hartu eta bordara igo ginenean bi falta zirela ikusi nuen. Neskak, koronelarekin hitz egin ondoren, autoa abisatzera jaisteko zenbat denbora nuen galdetu zidan, prest baitzeuden, eta esan nion gutxienez ordubete.
‎Hiru taldetan atera, agurtu eta ni Errenteriara joan nintzen botila pare bat erostera neskarentzat. Baserrian fardel on bat egin nuen bidean ez hausteko eta hurrengo gauean, atera ginenean, ea ezer goxorik erosi nuen galdetu zidan neskak. Baietz esan nion, bitamina zela biderako, eta berehala berak:
‎Esan nion martxa horretan gizendu egingo ginela eta Frantxiskaren etxean prestatu behar nuen bazkaria aitatu nion. Noiz egin behar nuen galdetu zidan eta erantzun nion onena hurrengo bidaiaren bueltan egitea izango zela. Eta handik egun batzuetara esan ziguten bi iritsi zirela (1942ko otsailaren bukaera aldera).
‎Hurrengo egunean Arakamaren emazteak zerbait ere erosi nahi nuen galdetu zidan eta esan nion 44ko bi galtza urdin nahi nituela, bat Tomasentzat eta bestea niretzat. Berehala ekarri zituen, probatu eta luzexkak nituen, baina banuen nork konpondu.
‎Erlaitzen kuartelera zihoazen soldadu patruila batek eman zigun sustoa kenduta, ez genuen oztoporik izan bide guztian. Arakama etorri zenean ea Donostiara joan nahi nuen galdetu zidan, baina oso nekatuta nengoen eta geratu egin nintzen. Eguraldia oso txarra zegoen:
‎Laguna, poeta, apaiza, etorri zedila, nire ondora etor zedila. Etorri zen eta azken oliadura ematea nahi al nuen galdetu omen zidan. Ni ez nintzen ohartu.
‎Meheegiak. Begiratzen nuen eta bizitzan hori nahi oten nuen galdetzen nion bere buruari.
2012
‎Tunisiara joan, muga zeharkatu eta, inolako bisaturik gabe, hantxe izango zenuen norbait atzerriko kazetariez arduratuko zena, ingelesez zekiena. Nora joan nahi nuen, zer egin nahi nuen galdetu zidaten, eta bitxia bada ere, ez urik ez jakirik dutelako egunero, beti zuten Internet eskura. Baten batek jakinarazi zien, edo beraiek jabetu ziren, kazetariek egiteko handia izango zutela gerra horretan.
‎Eider luxuzko urbanizazio batean bizi zen, teniseko pista eta igerileku pribatua zeuzkana, eta hondartzara ordez, hara joaten zineten. Nik ere joan nuen galdetu nizun hasieran, eta ezetz erantzun zenidan, sentitzen zenuela baina ezetz, leku horietan ez zutela jende asko sartzea nahi izaten. –Eta, gainera, Lucia, Eiderrek zu ez zaitu gonbidatu?.
‎Eta nik ere parte hartu nuen: norbaitek Marcorekin planik ba al nuen galdetzen baino, aukeran nahiago besteen miseriak maiseatu. Norberarenak ez diren arazoek lasaituta, ardo botila bi ireki zituzten.
‎Eta izozki dendarekin zeukan zerikusia hain zuzen. Aurreko batean hara joana zen, Argi bere alaba nagusiarekin, eta bertako zerbitzari gaztearekin elkarrizketa bitxia izan zuen; ea gogoan nuen galdetu zidan Agusek, ile motzeko bat, egon ginen azkeneko gauean azazkalak berdez pintatuta zeramatzana, eta nik ezetz, normalean berak eskatzen duelako bertan, eta nik, egia esan, ez diet sekula kasu handiegirik egin izozkailuaren beste aldean daudenei. Izozkien neska, antza denez, Agusek jantzita zeraman elastikoan fijatu eta, oraindik eskatu gabe zegoela, musika talde hura zenbat gustatzen zitzaion komentatu zion.
‎Pablo jartzea pentsatu nuen lehenbizi, Picasso buruan; eta Leo gero, Da Vinciren omenez. Baina umea txikitatik markatu nahi ote nuen galdetu zidan Josebak, hobe zela besteak bezalakoa izatea, ez berezia.
‎Bestela, ez zen aitzakia bila hasiko afaltzera eseri orduko. Bestela, seguruenik, amak telefonoan Maria zegoela esango zidan eta ea berarekin hitz egin nahi nuen galdetuko. Garbi zegoen:
‎–Biluzteko esan zidaten eta lurrean lau hankatan ipintzeko, postura horretan noizbait egina nuen galdetu zidaten eta ea lubrikantea erabiltzen nuen. Oso beldurtuta nengoen.
‎Amore eman nuen azkenean, ohartuz ezin nuela ezer hoberik egin. Azaroaren 24an irten nintzen Lisboatik, merkatalontzi ingeles batean, baina kapitaina nor zen ere ez nuen galdetu. Don Pedrok ontziraino lagundu zidan eta hogei libera utzi.
‎Bukatzea nuen buruan, ez inondik inora lehiarako borrokan aritzea.Baten batek ez zuen nire jarrera ulertzen. Euskal Selekziokoa izanik presiok ez ote nuen galdetzen zidaten, edota ehungarren amaitzearekin ez ote nintzen lotsatuko galdetu ere. Bada, ez, ondo pasatzeko asmoa nuela erantzuten nien.Gaur da eguna ez dudala ondo ulertzen egin dudan denbora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia