Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 159

2000
‎Adibidez, hor ikusten duzun guztia (liburu ilara bat seinalatuz), eta beste aldean beste horrenbeste, denak dira emakumeek idatzitako liburuak. Pasatu nuen bi edo hiru urte hori bakarrik irakurtzen. Badakizu, irakurtzeko ohitura daukanak aukeratu dezake autore bat edo genero bat, ba, nik bolada luze batean aukeratu nuen hori.
‎Duela zortzi urte, Kristinari emalegeak eten eta, farmaziatik itzulirik, haurra nahi zuela jakinarazi zidanean, kasik konortea galtzeraino zorabiatu nintzen. Hain segur ere, susmatua nuen bi hilabeteren buruan eta zeremonia gehiagorik gabe Epaitegian sinatuko genuen papera ez zela aldaketa bakarra izanen. Anarteraino, lerro zuzen batek bat eginik geunden Kristina eta biok, eta lerro zuzen hori triangelu bilakatu zuen Unairen etorrerak.
‎Trukean, bazuen erakargarritasunik papar oparoak agerian uzten zuen panoramikak. Hura hobeki bistatu nahirik laburtu nuen bien arteko tartea. Bertzelako atmosfera batean barneratzea bezala izan zen, zirrara harrigarri bat sudurrean:
‎Aski nuen bi hitz horiek esatea, eta Migelek, Antonek eta hirugarren kankailuak etxera alde egingo zuten. Nire espiritu aluak galdu zuen Kandido.
‎Beste txabolo batera aldatu nintzen. Laga egin nuen bi urte inguru egin izandako ziega. Beste txabolo batera aldatu nintzen, beste marrazki bati ekiteko.
‎Nik oporretan jarraitu nuen bien bitartean Ordizian. Ez baitzegoen maisurik.
2001
‎Haietako batean, Gabrielek eta hirurok afari gogoangarria egin zuten San Martinen etxean: " Lehendik ezagutzen nituen biak, baina hura izan nuen bi gizon kulto elkarrekin ezagutzeko lehen parada. Ordura arte ezagutzen nituen gizon kultoak apaizak ziren, eta haiek, gure aurrean, Jainkoaren aurrean bezala berba egiten zuten.
‎Ikusiko zaitut hemendik bi astera". Ez nuen bi astean beste inor ikusten, nagusi hura bakarrik Berak ekartzen zidan beste bi astetarako jakia eta irauteko behar nuena. Oso izututa nengoen.
‎Entzuleak adi adi nituenez, fikziozko elkarrizketa hau jarri nuen bi bizkaitarren ahotan: 1 bizkaitarra:
‎Iruditu zitzaidan zabaldutako nire bi beso horiek niregana biltzen zirela ostera, eta beso horiek, nik nahi gabe, inguratu egiten nindutela, eta besarkatu. Laster konprenitu nuen bi beso horiek Guebokinderrenak zirela; hauxe esan zidan: baina, seme, gaur, gaur hain zuzen ere, agian zure bizitzaren egunik zoriontsuena den honetan, gaur abandonatu nahi gintuzun?
2002
‎«Hau ezin diat hola utzi, hau keinu ttiki bat bezala duk». Eta «Nafarkaria»ra bidali nuen bi puskatan. Aurrenekoa atera zidaten, tranpatxo batekin, baina, bigarrenean, «et!
‎Euri usaina zerion ilunabarrari, hodei goibelez zegoen zerua belzturik eta liztor haserretuaren soinua egiten zuen haizeak etxe tarteetatik pasatzean. Burua sorbaldan hondoratu eta zamarraren lepokoa estutu nuen bi eskuez masailen kontra.
2003
‎Ia ez dit begiratu ere egiten, ez dit hitzik egiten, baina bizkarra ikusi eta gerri azpian buruko bat paratzeko agindu du, lunbarrei hobeki eusteko. Huraxe eduki nuen gerripean ahoz gora egon behar izan nuen bi hilabeteetan.
2004
‎Ez nintzen tituluetan pentsatzen jarri, ezta titulu ozenak, musikalak edo hitzen aldetik poema definituko luketenak paratzen jarri ere. Orri bat osatzen nuen poema bakoitzarekin, ez nuen bi orrialde behin ere egin. Horrek nire estiloa zehaztera behartu ninduen:
‎Orduan jakin nuen bi egunetan egon nintzela, auskalo zer egoeratan, auskalo zer mundutan, galduta...
‎Nik banekien non egongo zen La Vache, Antiaju Berde eta errotako hortzaundiak zaintzen alegia, eta bisita bat egin behar niola pentsatzen nuen egunero; ordea azkenean Balantzategiko lokatz eztian sartuta gelditzen zitzaizkidan lau hankak. Era berean, gogoratu egiten nuen biok kanposantu ttikian edukitako hizketaldia, eta gerra kontu haiekin jarraitu egin genukeela esaten nion neure buruari, baina batzuetan goizegi eta besteetan beranduegi iruditzen zitzaidan arazo haietaz arduratzeko, eta hurrengo egunerako uzten nuen dena. Esaera zaharrak dioen bezala:
2006
‎Izan dudan urte ona omentzeko modu bat da. Beraz, proposatu zidatenean ez nuen bi bider pentsatu.
‎Artikuluek zioten Kingsley familiako kide guziak misteriotsuki hil zirela, lehenik eritasun bitxiekin eta azkenik gaztelua suntsitu zuen sutean. Eta bitxiki, Tom eskuratu nuen bi egun sutea aitzin. Denek susmatzen zuten Nany horren azpian zela...
‎Bestela, inguru bakartienetan paseotxoa eman, eta ostatura itzultzen nintzen. Irtenaldi haietan, aitor dut, sarri izaten nuen Umbertorenetik pasatzeko tentaldia, pare bat aldiz iritsi nintzen liburu dendaren kaleraino ere, baina atzera egin nuen bietan, ikazkinaren soto  aurretik pasatzeko beldurragatik baino gehiago, Umberto arriskuan jar nezakeelako.
2008
‎Oso zaletu nintzen futbol eta beisbolera. Jokatu ere egin nuen bietan. Orain ez dut jokatzen, baina itsua naiz, bien zale amorratua.
‎Zure maitalea naiz, ez zure emaztea, erantzun zidan lehor, erremin puntu batekin, eta geroztik, hala interpretatu nuen nik, gurea ez zen harreman aringarri edo pizgarri bat baizik. Ondorioz, kontu handiz zaindu behar izaten nuen bion arteko hiztegia bera, eta egoerarik beroenetan ere apenas errepikatzen nion maite nuenik, maitagarria zela eta munduko emakumerik ederrena zela mila modutara esaten banion ere.
‎Liga bukatu zenean, Alavesen segituko zuela uste zuen: «Denboraldi polita izan nuen Gasteizen, baina Realaren deia jaso orduko, ez nuen bitan pentsatu. Egitasmo garrantzitsua da, klub historikoa, eta niretzat, ametsa da hemen egotea».
‎Biek zekiten Vila realetik eta Valentziatik jasotako deiei baietz esatea tokatzen zela. «Ez nuen bi aldiz pentsatu. Real Madril eta Bartzelona daude goi goian, eta ia ezinezkoa da talde horietara joatea.
‎Hamabosten bat minutuz egon ginen telefonoz hizketan, eta azkenean, gau hartan bertan zurekin afaltzera joateko gonbita egin zenidanean, ez nuen bi aldiz pentsatu baietza ematerakoan. Xabier lagunekin zen afaltzera joatekoa, eta" nahi baduzu gurekin etorri zaitezke" hura ez zen oso konbentzigarria izan, nik uste berak nahiago zuela aspaldiko partez mutilen arteko parranda horietako bat egin, eta, beraz, ni ere ez nintzen gehiago tematu.
2009
‎Nik kulpa sentimendua bizi izan dut, baina hezkuntzatik ere esan izan didate: " ah, uste nuen biek lan egiten zenutela". Eta biok lan egiten dugu.
‎–Emakume erretzaile batzuk etortzen gara hona, eta gure arteko giroa ona da, esan zuen?. Hala ere, orain dela hamar hamabi egun, sekulako eztabaida izan nuen bi atso zaharrekin. Lehen aldiz etorriak behar zuten, kafetegi honetako bezero zaharra naiz-eta.
‎Hemen izan nuen bietako bat, Londresen. Douglas Griffin izeneko gazte batek, 22 urte, Chelsea auzokoa, uste zuen ikazkinak. Mitrofan, Dorcas eta Tadeuz?
‎Lehen Mailan zegoen orduan Logroñes. Eta ez nuen bi aldiz pentsatu. Euskaldun asko zeuden, gainera, taldean.
‎–Emakume erretzaile batzuk etortzen gara hona, eta gure arteko giroa ona da –esan zuen– Hala ere, orain dela hamar hamabi egun, sekulako eztabaida izan nuen bi atso zaharrekin. Lehen aldiz etorriak behar zuten, kafetegi honetako bezero zaharra naiz-eta.
2010
‎–Zergatik ez didazu bizikletan ibiltzen irakasten??; gogoan nuen nola egin zion amak uko Adari, honek bizikletan ikasi nahi izan zuenean, emakumeentzat egoki ez zelakoan?. Galde bestela Villalbako markesa zenari, goian bego? esaten zion?, nahiz eta kaleetatik emakume bat baino gehiago ikusten nuen bi gurpilen gainean, eta gogoan nuen, halaber, nola sentitu nuen Adaren mina neuretxoa ere balitz bezala?
‎Lezamara joateko eskaintza egin zioten. Eta ez nuen bi aldiz pentsatu, dio berak. Baina gurasoak ez zeuden erabat ados.
‎–Nik uste nuen bion kontua zela, zuri ere gustatzen zitzaizula.
‎" Elkarrekin egotea ez da gutxi..."; abiapuntu ona izan zitekeen gure harremanei buruzko elkarrizketa osatzeko, baina tximeletak berriro egin zidan ihes: " Zergatik ez didazu bizikletan ibiltzen irakasten?"; gogoan nuen nola egin zion amak uko Adari, honek bizikletan ikasi nahi izan zuenean, emakumeentzat egoki ez zelakoan —" Galde bestela Villalbako markesa zenari, goian bego" esaten zion—, nahiz eta kaleetatik emakume bat baino gehiago ikusten nuen bi gurpilen gainean, eta gogoan nuen, halaber, nola sentitu nuen Adaren mina neuretxoa ere balitz bezala...
‎Teresak nahi banuen gelditzeko gonbitea egin zidan, ohean hirurontzako lekua bazegoelakoan, beraz, Sara Xian azaltzea ez zela arazo izango. Nahiz gogoak gelditzekoa agindu, beste batek bultzatzen ninduen inbaditzeko beldurra nuen bi emakumeen arteko espazio intimo hartatik. Neure zalantzak agertu nizkion eta bere esku balego, zer egin nukeen galdetu nion.
‎Berak ere nirekin egon nahi zuela esan zidan, ea noiz geldi gintezkeen elkarrekin Frontoian bazkaltzeko, oso ondo hitz egin ziotela eta leku honetaz. Teresaren deia amaitu orduko lotura logikoa aurkitu nuen bi deien artean.
‎Mahaia prestatuta utzi zidan, gosaltzeko behar nuen guztiarekin. Jantzi eta kalera jo nuen bi aldiz pentsatu gabe.
2011
‎Ez ninan hik baino hobeto asmatuko gure artekoaren zer nolakoak azaltzen, elkarrenganako maitasuna hobeto deskribatzen; ez, ez huen hitz hori erabili, bazekinat kariñotik eta galduta nola ibili ginen gau osoan, bakanegi erabiltzen dugun beste hitz horren itzuri, neuk maitasuna zer den ere ez nekiela esan eta gero. Polita izan zunan hori hiri entzutea, baina nik une hartan alde batera nahi nuen bion egoera ere ekarri hidan gogora, lagunak, inguruaren trabak, hire mugak, nik ez bezala, garbi aski baiheukan muga horiek, gau hartan behintzat, bi ohe haien arteko tarte hotzean zeudela, nahiz hala onartu ez?, hire gogo bihotzak bestetan hituela. Hik emandakoaren ordain, berriz, niregandik ez esanak baino ez hituen jaso, neure baldarrean isil jarioa baino ez baitzitzaidan isuri hiregatik sentitzen nuenaren adierazgarri.
‎–Bitan egon nintzen ezkonduta, eta derrigorrean batean sartzen ninduten irudipena izan nuen bietan. Itolarria eragiten dit.
‎Emakumeak berak izan dira bizimodu horretarako ez nuela balio errepikatu didatenak. Gerora deskubritu nuen bi emakumerekin bakarrik lortzen nuela oreka, bi pisuri esker sokaren gainean mugitzen diren ekilibrista horiek bezala, jarraitu nuen.
‎Esan dut lehen ere edari horrek mesede egiten didala erabakiak hartzen. Berehala ikusi nuen bi emakumeek ere beren maitasun paraleloak zituztela. Karlak ikaskide izandako lagun bati buruz hitz egin zuen.
‎GERMAN. Badakit. Nik nahiago nuen biok batera zurekin hitz egitea, baina ama aurreratu zait...
‎izan tzen. Zikin jokatu nuen biekin ibilita! Koldar hutsa izan nintzen, enion egia aitortu Aliziari.
‎Beste batzuetan, ordea, berehala saltzen ziren, eta orduan ordu bietarako etxean zinen. Haragi pitin bat ekartzen nuen biontzat, baita bakailaoa ere, mokadurik hoberena. Hura ez zen galtzen ez hotzarekin ez beroarekin; egun pare batean uretan beratzen eduki, eta arrautza pare batekin ederra geratzen zen.
‎Etxera bueltan erabaki nuen, garaia zela kontu guztiaren berri Aitorri edo Agustini, edo biei, emateko. Hausnarketaren nekeak eraginda ziurrenik, erabaki nuen biei kontatzea, bataren zein bestearen ezaugarriak lantegian paratuz zerbait aterako zelakoan. Zerbait berria, gauzak ikusteko molde ezberdinen bat agian.
‎Ez neukan eskubiderik, itomena libraturik, ezpainak salbatuaren ezpainetan pausatzeko. Zigarro bat piztu nuen bi eskuak sakelan ez gordetzeagatik, arruntasuna ematearren tarte lotsor hari. Edo ez ninduen, agian, trofeo bat bezala erakutsi nahi herrian, magaleko esku magaleko txakurtxo.
2012
‎Orduan, justu bi onenen aurka jokatzea tokatu zitzaidan; Ezkurra eta Urrutiaren aurka. Ederra da haien aurka jokatzea, baina izugarrizko egurra jaso nuen bi partidetan.
‎Bahituta zeuden beste lagunekin tratua ez zen erraza. «Nik bakarrik hitz egiten nuen gaztelaniaz, eta, nolabait, bitartekari lana egiten nuen bi aldeen artean. Baina israeldarrek ez zidaten sinesten, pentsatzen zuten gezurra esaten niela.
‎Hala ere, plazaz plaza eta txapelketetan punta puntan dabiltzan bertsolari kopuru nahiko handia hautatzea lortu zuen, eta probak egitea proposatu zaien guztiek baiezkoa eman dute, tartean, Aitor Sarriegi Gipuzkoako txapeldunak: Galdetu ziguten ea prest egongo ginatekeen akuri moduan edo parte hartzeko, eta nik, egia esan, ez nuen bi aldiz pentsatu. Gainera, jakin minez hartu nuen.
‎Ia ez nekien haiei nola aurre egin, baina konturatu nintzen gu guztiok lerro itxi bat osatzea izango zela modu bakarra, eta berehala jarri ginen horrela. Baina denboraz urri ibiliko ginenez gero, agindu nuen bi gizonetako batek bakarrik tiro egiteko, eta tiro egin ez zutenak, otsoek aurrera egiten bazuten, prest egoteko bigarren tiro jasa egiteko; eta gero lehenengo tiro egin zutenak ez saiatzeko berriro fusilak betetzen, eta pistola bana prest izateko, denek fusil bana eta bina pistola baikenituen. Era horretara, sei bala batera botatzeko gai izango ginen, taldearen erdiak tiro eginda.
‎Hamalau urte nituenean 1, Cambridgeko Emanuel Kolegiora bidali ninduen, non hiru urtez egon eta gogor saiatu bainintzen ikasketetan; baina nire mantenuaren zama (oso anoa txikia nuen arren) astunegia izanik ondasun urrientzat, James Bates jaunaren aprendiz sartu nintzen; Londreseko mediku ospetsu harekin lau urte eman nituen; eta aitak noizbehinka bidaltzen zizkidan diru kopuru txikiak itsasketa eta matematikako beste arlo batzuk ikasten erabili nituen, onuragarriak direlako bidaiatzeko asmoa dutenentzat, nik beti pentsatu izan bainuen lehentxeago edo geroxeago hori izango zela nire patua. Bates jaunarenetik alde egin nuenean, aitarenera itzuli nintzen, eta beraren, osaba Johnen eta beste senitarteko batzuen laguntzaz, berrogei libera lortu nituen eta urtero hogeita hamar libera ere agindu zizkidaten ni Leydenen 2 egon ahal izateko; han medikuntza ikasi nuen bi urte eta zazpi hilabetez, jakinean baliagarri izango zitzaidala bidaia luzeetan.
‎Arrazoi duzu? Hasieran uste nuen bi nerabe maiteminduren bihurrikeria zela, baina, dena konplikatzen ari da!
‎MILENA. (eten) Egia da ta! Zergatik etorri behar nuen bi asterako?
‎KANDIDO. Uste nuen biok gauza bera nahi genuela!
‎Politikaren beharra daukazu. Ni beti egon naiz prest PSE EEren beharretarako. Oñatiko zerrendan nire beharra zutela jakin nuenean, ez nuen bitan pentsatu. Urte batzuetan inork ez zuen alderdi sozialistaren zerrendako kide izan gura, beldurragatik.
‎Horrela jakin nuen bi emakume gazteak elkarren adiskide egin direla, zalantza gabe Hélènek ez dakien gauza, izan ere oraindik asko ez dela esan baitzidan Colette erabat emana bizi zela bere senarrari eta etxeko eginkizunei eta ez zela Errota Berritik irten ere egiten.
‎Peluquería Saturno. Izenak konfiantza askorik ematen ez zidan arren, barrura jo nuen bitan pentsatu gabe.
‎Uste nuen bion artean zain genikatzakeela.
2013
‎Ontzat harturik haren kontseilua, tarte tiki bat utzi nuen bion artean.
‎Urduri, barrenak korapilatzen zizkidan dilemari taxua hartu ezinik eman nuen bi minutuko tarte eterno hura,, egiaren, jabe izan eta zer egin behar nuen, benetan zer egin nezakeen, ez nekiela.
‎Bazkaltzeko hitzartuak ginen. Atera ginelarik, ikusi nuen bi gizon zetozkidala, zuzen nigana. Itzulia eman nuen, eta etxera joan nintzen.
‎" L. nire lagunaren ahotsa da", pentsatu nuen. Errezeloa nuen biok hitzordua geneukala hotelean ordu hartan, baina ez nengoen seguru. Nolanahi ere, han zegoen L— Gela utzi eta berarengana jo beharra neukan.
2014
‎Hasi berriz itzultzen, etxean". Ez nuen bi aldiz pentsatu. Erabakia hartu eta hemen naiz harrezkero, etxean itzultzen, pozik.
‎badakizu, kamioilariak biltzen diren tokian ondo jaten delako eta. Ez nuen bitan pentsatu, eta hantxe gelditu nintzen. Inoiz ez dut han bezain gaizki jan.
‎Ondoren meditazio klaseetan sartu nintzen. Ez nuen bi saio ere iraun. Gogoratzen naiz nola inurritzen zitzaizkidan hankak, nolako mina izaten nuen bizkarrean, eta, azken finean, ze gutxi husten nuen burua saio haietan.
‎Itxura misteriotsua eta patu txarrekoa zuen. Handik urrun nengoela, maiz pentsatu nuen bi emakume haietaz, Ilunpeetako atea zainduz, artile beltza ehunduz hil jantzi epel baterako bezala, bata jendea barrura sarraraziz, etengabe sarraraziz ezezagunerantz, bestea aurpegi alai inozoak aztertuz bere begi zahar arduragabeekin. Ave!, artile beltzaren ehule zaharra.
‎Bai, bizitza kasualitatez josita dago, eta nik kasualitatez izan nuen bi polizia frakasatu horien berri. Eta ez dakit zergatik, baina automatikoki pentsatu nuen eskuartean neukan antzezpen hura gloriosoa izateko behar nituen aktore sekundario perfektuak zirela.
‎Juan Ignacio Uria eta Luis Forcada. Asko ikasi nuen biengandik. Juan Ignacio Uriari zor diot nire literatur formazioaren oinarria, klasiko frantsesetatik germaniar eta errusiar egileetaraino.
‎" Arrazoirik sendoena, hasieratik bukaeraraino, pertsonala izan zen. Ez da aipatu liburu honen kontaeran, baina gogoan izan nuen bi urte haietako ordu bakoitzean. Ekintzen inguruko poz eta minak dorreak bezala zuti zitezkeen nire egun haietan; baina, haizea bailitzan berrituz, eragile sekretu hura berrindartu egiten zen nire bizitzako osagarririk iraunkorrena bihurtuz, bukaera arte ia.
‎Berak antzerkia aipatu zidan arazoen artean. Ez nuen deus ezagutzen horretan, euskal antzerki bakarra ere ez ikusi orduan, behar zen autoko permisa horrendako, nik huts egin nuen bi aldiz, bigarren aldian zetedegelaz, baina entzuten nuen hor trabesa bazela. Berak erran zidan" pentsatua izan duk talde azkarra egitea iparralde heinekoa, talde phare bat baina antzezleak hartzen dituk beste talde ttipiagoetan, eta kalitate horretara helduak dituk aktore horiek lan gehiago egin baitute eta orduan joaten direlarik taldeek beren motorra galtzen dute".
‎Ez nuen bi batera izan.
2015
‎Chevrolet eta Ford markako kotxe eta furgoneta aukeratu genituen. Nik gidatzen nuen bi pedal besterik ez zituen forda. Erraza dela dirudi, baina zin degizuet lehen kilometroetan Sierrak sekulako frenazoak eman zituela!
‎Denok dakigunez, udazkenean, arratsaldeetan, goizago iluntzen du egunero egunero, eta, goizean, berriz, geroago argitzen du; eta udaberrian, alderantziz. Nik uste nuen bi solstizioek mugatzen zituztela bi egoera horiek, urte sasoiak bezala. Adibidez, negukoan, abenduak 21, San Tomas, gaurik luzeena zela, goizen iluntzen zuena eta beranduen argitzen zuena.
‎Lurrera erortzear egon nintzen, zorabiatuta, amaren irudia gogotik ezabatu ezinda, atean entzun nituen danbatekoek atezuan jarri ninduten arte. Inori ezin genion aterik ireki, noski, baina ahizpa izan zitekeelakoan ez nuen bitan pentsatu.
‎Goiza aurrera joan ahala, atertu egin zuen. Ikusi nuen bi mendi-lerro erraldoiren artean gindoazela. Geroago jakin genuenez, ibar estu hark Har Béatsir zuen izena.
‎Geroago, heldu ahala, pentsatu nuen biak maite nituela berdin, eta hori hala da; baina, egoista izanik, ama zela gehien behar nuena. Eta gainera, aita faltako balitz, ama sostengatu nukeela; eta horrela, sikiera, ordainduko nizkiola neure alboan, ohean, pertsianak jaitsita, pasa zituen urteak, niri, bigarrengo aldiz, bizia ematen.
‎Zutitu etaJonengana jo nuen. Azkar egin nuen bion arteko distantzia eta bere gorputzeraino irristatu nintzen. Nire altzorantz jiratu nuen.
‎Gero Zigoitian egon nintzen eta itxaron izan behar nuen bi aste. Bide hori nahiko luzea egin zitzaidan eta tartean asko ez nuenez entrenatu, apur bat erlaxatu egin nintzen eta saioan islatu zen hori nire kantatzeko moduan, bertsoen kalitatean eta abar.
‎" Aiala eskolan egin nuen bi urteko modulua. Gurasoek hotela dute, eta txikitatik nuen sukalderako zaletasuna.
‎Pentsatu nuen bi horietako bat nire ama izango zela.
2016
‎–Hau zoragarria da! , esan nuen bi eskuekin batera txalo eginez.
‎–Comment! , esan nuen bion erdian zegoen mostradore gaineko bilduma batetik bat hartuz. Esan zidan igorri zizkiotela soilik enkoaderna zitzan, eta biharamun goizean Versaillesera bidali behar zituela Count de B**** ri itzultzeko.
‎Pasadizotik bueltan nentorrela, eta atetik bost edo sei urratsera nengoela, erreparatu nuen bi emakume elkarrekin besoz beso zeudela, euren sorbaldak hormaren kontra jarrita, eta, imajinatzen nuenez, fiacre baten zain; ate ondoan zeudenez gero, lehentasuna izango zutela pentsatu nuen; beraz, haiengandik metro batera edo apurtxo bat urrunago jarri nintzen, eta lasai lasai geratu nintzen nire txandaren zain. Beltzez jantzita nengoen, eta kasik ikusezina nintzen.
‎Beste lan bat eskaini zidaten Ertzainak izenburua zuen telesailean. Ezin omen nuen bi telesailetan batera lan egin, eta proiektu berriaren alde egin nuen. Agian erokeria irudituko zaio norbaiti gure lanbide honetan oso gutxitan gertatzen den lan finkoa eta jarraipena izango zuena utzi eta ezezagunaren alde egitea.
‎– Gauza da, tronpeta jo behar baldin badut eta gero euskal zerbitzu sekretuetan ibili, bada ez zait astirik geratzen etxean egoteko. Eta horrexegatik hitz egin nuen bion izenean.
‎Unibertsitatea utzi nuen bi urte eta gero hona etortzeko azken froga telesail batena zen.
2017
‎Haurren mailakoa izanda, absolutuetan lehiatze hutsa bada nahikoa lorpen niretzat. Udan, berriz, Espainiako Txapelketan, nire adinekoetan hirugarren izatea lortu nuen bi probatan. Inondik inora ere ez nuen espero etxera bi domina ekartzerik.
‎Esan daiteke pelikula pertsonaietatik jaio dela. Era bateko filma nuen buruan, eta pentsatu nuen bi horiek, nahiz eta aktoreak ez izan, funtzionatuko zutela pelikula batean. Bien arteko kimika hori lortu dugula uste dut".
‎Jakingo ahal du irakurleak horrela hartzen jatorrizko asmo hari jarraituz osatu ditudan pasarteak! Asmatuko ahal nuen bi irizpideei leial izaten!
‎Azkenean ideki nituen hiru egun epaiketa aitzin. Gelditu gabe lan egin nuen bi egunez eta bi gauez audientziaren bezpera arte.
‎Goizeko zortziak aldera ikusi nuen bi polizia eta sarjentu bat iritsi zirela. Haien autoa garajean gorde, ostalariak hala aginduta, eta etxean sartu ziren.
‎Maiatzaren hogeita laua zen eta, horrenbestez, hogei egunez ezkutatu nuen, boteredunengana hurbiltzera ausartu baino lehen. Uste nuen bi jende mota ibiliko zirela nire bila: Scudderren etsaiak, ni akabatzeko, eta polizia, Scudderren heriotzagatik atxilotzeko.
‎Masail beltzaranak hautsez igurtzi nituen. Bide langile baten begiak handitu samar egongo ziren; hortaz, hauts pixka bat sartu nuen bietan eta, igurtziz eta igurtziz, lausotuta utzi nituen.
‎Ez nuen bi aldiz pentsatu: pilota atzera bota behar nuen.
‎Ile motx horiaren zama nuen orain gertuena. Alegia nekerik gabe ari nintzela hartu nuen bi besoetan. Eskerrak osabaren laguntzari, nik bakarrik ezin izanen nuen mando gainera igo.
‎–Harengana jo nuen bi hiru egun geroago. Gauza handirik ez nuen garbi atera.
‎Gazteek ere errespetatu egin zuten isiltasuna, euretako batek, leku hori ikustera joan behar genuke?, esan zuen arte. Ibilbidetik aparte gelditzen zitzaigula jakinarazi nuen, beldur bainintzen hainbeste kostata osatu nuen bi egunetako puzzlea ez ote zidaten lehen unetik zapuztuko.
‎Ikusten nuen bion arteko tartea neurtzen zuela eta erabaki bera eserita zegoen lekutik ezin ninduela hatzeman. Rollok jo nahi zuen, baina Martins burutsua zen, zuhurra.
‎Azkarregi pasatzen ziren egun haietan argazki moduko irudi zatitxoak besterik ez zitzaizkidan bururatzen; Oriental kabaret baldresa, Sacherreneko ofizial taberna (Korda moldatu zen militarrentzat erreserbatutako hotel batean gela bat hartzen), Josefstadt Antzoki zaharrean barne herri antzekoa osatzen zuten kamerino txikiak (Annak geroago bertan egingo zuen lan), otsail hartan lurra zarrakatzeko zulagailu elektrikoak behar ziren hilerri eskerga. Viennan ez nuen bi aste baino gehiago geratu nahi Italian lagun batekin elkartu aurretik eta bertan idatzi istorioa, baina zer istorio. Hiru egun besterik ez nuen eta ez neukan ez istoriorik ez hori kontatu behar zuen pertsonaiarik ere, Callovvay koronela, hain zuzen, orain beti Trevor Howarden itxurarekin gogoratzen dudana.
‎Egunsentiaren lehenengo argi izpi haiekin ez zen asko ikusten, eta ni Gorritxoren atze zabaletik ahalik eta hurbilen joaten saiatu nintzen. Ez bidean galtzeko, ezta zekorrak ihes egingo zidan beldurrik ere ez nuen, baina errespetu pittin bat sentitzen nuen bi zekor haien artean joan beharrarekin.
‎Eguraldi txarra, bai eta nola! Euriarakin batera, orain, guneka laino lodi batek denak estaltzen baitzituen eta egia errateko ez nuen bi metrotara tutik ikusten... Bihurguneak aldiz, dozenan hamahiru!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia