2015
|
|
Hau ni haien esana egitera jarrita egon ondoren zen, aurretik ez bainien halako maitasunik. Nik barre egiten nuen neure artean, zein oker zeuden ikusirik; hala ere, beti ez nuen erakusten neure barruan
|
nuen
bezain argi zein gutxi loturik nengoen inorekin. Baina ziurtasuna ematen nien eta, nirekin harreman gehiago izatean, konturatzen ziren Jaunari zor nionaz; nitaz zituzten susmoak, beti ziren hasieretan.
|
|
11 Nire arimak garai hauetan zuen gatibutasuna irudikatzen jakin nahi nuke, ongi bainekien gatibu nengoela, eta ezin nuen ulertu zertan eta ezin nuen sinetsi guztiz aitor entzuleek hain larritzat jotzen ez zutena nik neure ariman sumatzen
|
nuen
bezain txarra izan zitekeenik. Haietako batek esan zidan, ni berarengana eskrupuluekin joan nintzenean, goi mailako kontenplazioan izanda ere, ez zitzaizkidala izango oztopo halako okasio eta harremanak.
|
|
Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri hau ez zuen nik neuretzat hartzen
|
nuen
bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
|
|
Kasu garrantzitsu bat gertatu zen, eta lehenago maite maite izan nuen neure ahizpa batekin egon beharra izan nuen eta, hizketan hasita, bera ni baino hobea izan arren, ez nintzen moldatzen berarekin (izan ere, egoera zibil desberdina duenez gero, bera ezkondua baita, elkarrizketa ezin zen eraman beti nik nahi nukeen bidetik, eta ahal nuen guztian bakarrik egoten nintzen), haren nahigabeak lagun hurkoarenak baino bizikiago ukitzen nindutela eta nolabaiteko kezka sortzen zidatela ikusi nuen. Azken batean, uste
|
nuen
bezain aske ez nengoela ohartu nintzen, eta oraindik arriskutik ihes egin beharra nuela, Jauna ematen hasi zitzaidan bertute hau haziz joan zedin, eta gero hala egiten saiatu naiz beti hemen, beraren laguntzaz.
|
|
Bart beste guztiekin batera nengoela, kantatxo bat kantatu zuten, Jainkoa gabe bizitzea zein gogorra zen adierazten zuena. Ni saminez nengoenez gero, hain indartsu eragin zuen nigan, non eskuak uzkurtzen hasi baitzitzaizkidan, eta kontra egitea alferrik izan zen; izan ere, pozezko liluramenduetan neuretik irteten naizenez, era berean sorgortzen da arima halako samin handi handiaz, eta joana geratzen da, eta gaur arte ez dut ulertu; egun batzuetatik honantz, uste nuen, ez nuela lehenago izan ohi
|
nuen
bezain bultzada handirik izaten, eta orain uste dut esan dudan hau dela honen arrazoia; ez dakit nik hala izan daitekeen, lehenago samina ez baitzen iristen nigandik irtetera, eta hain jasanezina denez, eta ni neure zentzumenetan argi nengoenez, oihu eginarazten zidan ezin bestean; orain biziagoa da-eta, alderik alde zulatzeraino iritsi da eta hobeki ulertu dut Andre Mariak izan zuena, gaur arte?... ez bainuen ulertzen zer zen alderik alde zulatzea.
|
|
3 Ezin izan zen nahi
|
nuen
bezain bizkor egin, nahitaez Ávilako San Joserenean hainbat egunez gelditu behar izan nuelako, haren kargua bainuen, eta gero Medina del Campon, handik joan bainintzen; han otoitzean ari nintzela, presa har nezala esan zidan Jaunak, arima hark asko sufritzen zuelako; prestaera handirik izan ez arren, halaxe egin nuen eta Valladoliden sartu nintzen san Laurendi egunean. Eta etxea ikusi nuenean, nahigabe handia hartu nuen, asko kosta gabe mojak han egotea zentzugabekoa zela konturatu bainintzen; eta baratze hain atseginarekin, oso erakargarria bazen ere, osasunerako txarra izan behar, ibai ondoan zegoelako.
|
|
5 Begira beza, ene alaba: hemen izan
|
nuen
bezain gaitz larririk gabe nagoenean, lehen mugimendu txiki batek gauza batean izu handia sortzen dit. Hau izan bedi berarentzat soilik, guztiz ulertzen ez didanarekin beraren aldartearen arabera jokatu behar baita.
|