2015
|
|
Nik beste bat ikusten nuen neure burua gauza guztietan. Ezin nuen nahi izan besterik, eta Jainkoaren eskuetan jartzen nuen neure burua, Berak zekien komeni zitzaidana eta nigan bete zezala nahi
|
nuen
bere borondatea gauza guztietan.
|
|
2 Baziren bi urte neure otoitz honekin eta beste pertsona batzuenarekin ari nintzela esandako asmorako, hau da, Jaunak eraman nintzala beste bide batetik, edota ager zezala egia eskatuz, etengabeak baitziren Jaunak egiten zizkidan aipaturiko hizketak; eta hau gertatu zitzaidan: San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez ez bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten
|
nuen
Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez. Ni guztiz ezjakinean nengoen halako ikuskaririk izan zitekeenik eta, beldur ikarak hartu ninduen hasieran, eta negar eta negar besterik ez nuen egiten, ziurtatzeko niri hitz bakar bat esaterakoan, beti bezala geratzen banintzen ere:
|
|
barre egingo ez balute, ur bedeinkatua eskatuko nuke. Ekarri zuten eta niri bota zidaten, baina ez zuen eraginik izaten; nik neuk bota
|
nuen
bera zegoen lekurantz, eta bat batean joan zen eta gaitz guztia kendu zitzaidan, eskuaz kendu balidate bezala, baina neka neka eginda geratu nintzen, makilakada ugari eman balidate bezala. On handia egin zidan, gorputz eta arima berea izan ez arren, Jaunak baimena ematen dionean kalte handia egiten duela ikusteak; zer ez ote du egingo beretzakotzat duenean?
|
|
Niganako maitasun handia sortu zitzaion. Nik ere maite
|
nuen
bera hain ona zela ikusirik, baina ia guztia gurutze bihurtzen zitzaidan; izan ere, guritasunek oinaze handia ematen zidaten eta hain aintzat hartua nintzela ikusteak beldur handia. Nire arima kikildua zebilen, eta ez nintzen ausartzen arretarik gabe ibiltzen, ezta Jauna ere ez zebilen arretarik gabe.
|
|
Eta zenbait egunetan ofizialeekin etxea atontzen jardun genuenez gero, klausurarik gabe, aukera izan genuen aita frai Joan Gurutzekori geure jokaera guztiaren berri emateko, gogoan ongi josiak eraman zitzan gauza guztiak, bai hildurari dagozkionak, bai ahizpen batasunari eta elkarrekin ditugun jostaldiei dagozkienak, guztia hain neurtua izanik, ahizpen akatsak han ulertu ahal izateko eta Erregelaren laztasuna ongi eraman ahal izateko asaskaldi bat hartzeko baizik ez da. Hura hain ona izanik, nik behintzat gehiago ikasi ahal izan
|
nuen
beragandik, hark nigandik baino; baina nik egiten nuena ez zen irakastea, ahizpen jokatzeko era azaltzea baizik.
|
|
1 Ni Palentzian nintzela, esanda geratu den hango fundazioan, Osmako gotzainaren, Velázquez Doktorearen, gutun bat ekarri zidaten; hura Toledoko eliza nagusiko kalonje eta katedratikoa zela eta ni oraindik beldur batzuekin ari nintzela, berarekin harremanetan jartzen saiatu nintzen, oso jakintsua eta Jainkoaren zerbitzaria zela banekielako; eta horrela, ekin eta ekin egin nion nire arimaren ardura hartu eta konfesa nintzan. Zereginez beterik egon arren, gure Jaunaren maitasunagatik eskatu nionez eta nire premiaz jabetu zenez, hain gogo onez egin zuen, non harriturik geratu bainintzen, eta Toledon izan nintzen tarte osoan, eta luzea izan zen, konfesatu ninduen eta harremana izan
|
nuen
berarekin. Nik lau lau agertu nion neure arima, ohi dudanez.
|
|
Ez etsitzeko esan zidan, eta aurrera egiteko fundazio hauetan. Esan ez bazuen ere, ulertu
|
nuen
berak laguntzen zidala Jainkoaren aurrean. Beste gauza bat ere esan zidan, zertan idatzi ez dena.
|
|
Han eman nituen egun batzuk. Haietako batean, Jauna hartu ondoren otoitzean nengoela, gure Jaunagandik aditu
|
nuen
beraren zerbitzurako izango zela etxe hura. Uste dut ez nituela han eramango oraindik bi hilabete, neure espirituak presa ematen zidalako Valladolideko etxea fundatzera joateko, eta horren arrazoia orain esango dudana zen.
|
|
13 Beatrizi eta Garciálvarez jaunari goraintzi asko; benetan sentitu
|
nuen
beraren gaitza, eta guztiei esan albiste asko bidaltzeko, baita aita Nicolaori ere. Jainkoak gorde biezat.
|
|
3 Joana anderea atzo arratsaldean, ia gauez, iritsi zen hona, hau da, apirilaren 25ean; eta oso ongi etorri zen, Jainkoari eskerrak. Atsegin handia hartu
|
nuen
berarekin, egunetik egunera maiteago baitut eta hobea eta argiagoa iruditzen baitzait; eta gure mojarekin poz pozik, idatziz ez baita adierazten haren poza; sartu zenean, bere bizitza osoan bertan bizi izan zela zirudien. Jainkoagan itxaro dut handia izango dela; asmamen onekoa eta trebea da.
|
|
Esan ama priorearen ordezkoari, Isabel San Jeronimorenari, bere gutunean ematen dituen aholku guztiei oso ongi deritzedala eta ama San Joserenak baino gehiago gogoa berotzekoak. Goraintziak ahizpa Beatriz Jainkoaren Amarenari eta esan asko poztu naizela dagoeneko kargurik gabe dagoelako (hartu
|
nuen
beraren gutun batean ziostan, ofizio hori handi zetorkiola); eta ahizpa Joana Gurutzekori kontu asko esan.
|
|
5 Jakin beza, Arévaloko apaiza ez zela uste genuena, eta oraindik dagoenak ere joango dela dio. Atzo hitz egin
|
nuen
berarekin eta ongi iruditu zitzaidan.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, amen, amen. Atzo jaso nuen berorren gutun bat eta, lerro gutxi badira ere, poz handi handia hartu
|
nuen
berarekin, nahigabez beterik nengoelako hainbeste hiltzen zirela baitzioten. Gogo gogoan ditut Jainkoaren aurrean eta etxe hauetan guztietan ere bai, otoitz egiteko eskatzen baitiet nik.
|