Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2000
‎Baina, erran bezala, ez guztiz. ...tzen nintzen, behatzen nion aitak egin presentari, eta ohartzen nintzen ezen hobe zela etxe hartan bigarren izaitea hirugarrena baino, nola baitziren gure etxeko morroi neskame ezkonduen haurrak, haietarik nehork ere ez baitzuen halako jostailurik, guztiak ere hutsaren hurrengo; eta jostailua eskuan hartu, eta haur haienganat joaiten nintzen, ni haiekin nahastea amak laket ez bazuen ere, ikusterat nola zabaltzen zitzaizkien begiak, ez dakit inbidiaz edo harriduraz, eta sentitzerat nola haiek zabaldu begiek ditxaren hegiak zabaltzen zizkidaten niri.
‎Oroitzen dut —ez ahantz ezen jauregiko bizilagun guztiek etxeko filosofo tipitzat nindukatela orduko—; oroitzen dut, bada, ezen gure prezeptore jaun Marcel Trinitateari buruzko lezionea ematen ari zitzaigula Mattini eta bioi bere eskola haietarik batean, eta zalantza etorri zitzaidala, supituki, Trinitatearen pertsonak ez ote ziren lau, eta erantsi behar ez ote genien Aitari, Semeari eta Spiritu Sainduari Villagrandeko dukea, hain ziren soberakoak eta neurriz kanpokoak aitak dukeari eskaini zizkion alabantzak eta laudorioak. Eta, handik aitzina, aitak kartaren bat skribatu, eta ikustekoa izan zen nola zabaldu zitzaizkion begiak, hontz jigant batenak iduri, noiz eta dukearen ihardespena jaso baitzuen!
2002
‎Zorionekoa nintzen, beraz, neure zoritxarrean. Gogoeta garraztuen bele beltzari aurka eginez, Leireri ipuin bat kontatzen nion bakoitzean, ikustekoa zen nola zabaltzen zituen hark haur haurretatik –bi urte doi bete zituenetik– begiak, Sararenak hainbeste oroitarazten zizkidatenak. Eta nola egiten nuen nik leihotxo haietan barna, beste ipuin batean sartzeko, non Sara bera irudika bainezakeen –ipuineko protagonista– maitagarri bihurturik!
2005
‎To, nola zabaltzen ziren berriak! Kixmi gauza bera ari zen pentsatzen, keinuan antzeman nion.
2006
‎Oinarriak oinarri, mesfidantza hura fruituak ematen hasi zen, oharkabean bezala. Nik ez dakit Gaizka isilpeko ikerketaren bat egiten hasi zen, zegokion tokian galdetuz, Hankapaloren nondik norakoaz eta fidagarritasunaz; nolanahi dela, susmoaren berri behintzat barreiatu zen, ur gainean botatako olio orbana bezala, gauza hauek nola zabaltzen diren ez dakit ondo baina.
2008
‎Azken maniobra haien asaldurak galarazi egin zidan, neurri batean, kontramaisua ordura arte bezain zorrotz zaintzea. Eta une hartan ere hain nengoen arduratua, itsasontziak lurra noiz ukituko, non erabat ahaztu bainintzen arrisku hurbilaz, eta hantxe egon nintzen istriborreko karelaren gainetik zintzurra luzatuta, branka aurrean uhinak nola zabaltzen ziren begira. Bizia salbatzeko batere borrokarik egin gabe eroriko nintzatekeen beharbada, ez balitz bat bateko egonezin hura nitaz jabetu, eta burua jiratzera behartu.
2009
‎Oroitzen naiz Rock Hudson gizonzale zela nola zabaldu zen. Lehendabizi New Yorkeko egunkariak Rock Hudson oso argal, zahartua zegoela esaten hasi ziren.
‎Makurtu eta sofaren aurreko mahaitxoaren gainean zegoen maletari heldu zion. Metalezko hesgailuak mantsotasun ernegagarriz nola zabaltzen zituen begira egon zen Oskar. Bihotza mailuka zebilkion.
‎Pentsatu nuen, nola zabalduko dit atea ba. Zertarako?
2010
‎Bibi fundamentuzko neska zen, eta bere fundamentuarekin kutsatu ninduen, harrigarria ere bada-eta zeinen debozio handiarekin entzuten nuen sendategiko kapilauak ematen zigùn meza, baita Jauna hartu ere?!; oi, nola biltzen nituen, bai, eskuak bihotzaren parean, eta nola zabaltzen nituen begiak tarteka, gora begira jartzeko, eskaintza osoan, ebakuntza egunaren bezperan egin nuèn jaunartze hartan zer esanik ez:
‎nola ni, baina, heroia izan, heroien ezpalekoa ez banintzen, ez sortzez ez izatez?? Gogoan dut nola zabaltzen nuen ahoa nahi gabe eta etengabe, hipototamo bati ere bekaitza pizteko moduan, aharrausiz aharrausi, izeba Ernestinak Padre Colomaren Jeromín en kapituluren bat irakurtzen zigun bakoitzean, gazteentzako edizio laburtu bat ote zen??, Teofilo Mariaren eta Domingoren oihuen artean, zurea ere bai noizean behin?, gogoratzen al zara, Gabino. Zuek ez bezala, piraten historiek aspertu egiten baininduten, eta turkiarren aurkako batailek zer esanik ez.
‎esaten genion elkarri?. Goiz hori joan zen, arratsaldea ere bai, eta zuzendariak aurkikuntza nola zabaldu behar zuten pentsatzen ari zirela, Oscar Escribanok jakinarazi zien denei bera zela grafitoaren egilea. Dena broma bat izan zela.
‎Bibi fundamentuzko neska zen, eta bere fundamentuarekin kutsatu ninduen, harrigarria ere bada-eta zeinen debozio handiarekin entzuten nuen sendategiko kapilauak ematen zigùn meza, baita Jauna hartu ere...!; oi, nola biltzen nituen, bai, eskuak bihotzaren parean, eta nola zabaltzen nituen begiak tarteka, gora begira jartzeko, eskaintza osoan... ebakuntza egunaren bezperan egin nuèn jaunartze hartan zer esanik ez: nire birika eskaintzen dizut, Jauna, eta eskaintzen diot munduari, munduak arnasa har dezan; eskaintzen diet gurasoei, izeba Ernestinari... eta amona Ursulari, goian bego; eskaintzen diet anai arrebei... baita Feliperi ere:
‎nola ni, baina, heroia izan, heroien ezpalekoa ez banintzen, ez sortzez ez izatez...? Gogoan dut nola zabaltzen nuen ahoa nahi gabe eta etengabe, hipototamo bati ere bekaitza pizteko moduan, aharrausiz aharrausi, izeba Ernestinak Padre Colomaren Jeromín en kapituluren bat irakurtzen zigun bakoitzean —gazteentzako edizio laburtu bat ote zen... —, Teofilo Mariaren eta Domingoren oihuen artean —zurea ere bai noizean behin—, gogoratzen al zara, Gabino. Zuek ez bezala, piraten historiek aspertu egiten baininduten, eta turkiarren aurkako batailek zer esanik ez.
2011
‎–Don Faustinoren ondotik, berriz, jarraitu du Leonek?, alkateak hartu zian hitza bertze behin, erranez, indemnizazioei buruz, ez zirela txantxetakoak izanen? eta une hartan bai, ongi igarri nian nola zabaldu zitzaizkion laborari bati baino gehiagori begiak zeruraino: gaur egungo perspektibatik irrigarriak ere badituk herritarrek lur expropiazioengatik kobratutako kopuruak, baina, garai haietan, duro bat ere zerbait zuan, eta baldintza haietan, badakizue?
2013
‎Eta hala izan zen, bai horixe: begiak itxi, burua hustu eta loa gorputzetik nola zabaltzen zitzaion sentitu zuen, inguruko soinu guztiak apalduz zihoazen bitartean. Norbaitek, baina, arkume broxeta bat jarri zion muturren aurrean, eta gosea logurari gailendu zitzaion.
2014
‎–erran zuen?. Ikustekoa zen nola zabaltzen zituen Txuekak giltzarrapoak. Begiak itxita irekitzeko gauza zen.
2015
‎Atea kolpetik ireki eta ezustean harrapatu zuen Jota. Begiak eta ahoa ikaraz nola zabaltzen zitzaizkion nabaritu zuen Errek. Erreren matraila amorruz okertua eta infernuko leihoak ziruditen bere begiak ikusiz, ez zen harritzekoa izan ere.
‎liedaren interpretazio delikatu baina konbentzionalarekin hasi bazen ere, beren apaltasun naturala gainditu eta Brittenek berak moldatutako kantu folklorikoekin hauspotu zuten gaua gero bi mutikoek. Einsteinek betiko gogoratuko zuen Peter Pearsek nola zabaltzen zituen begiak. The Salley Gardens, abestiaren notarik altuenetan.
‎Arkaniara itzuli behar duzue. Inork ez zekien nork ekarri zuen mezua, ezta nola zabaldu zen ere hain bizkor. Segurua zen bakarra bizimodu hobe baten iragarpena zen.
2017
‎Bakarrik geunden. Orduan, bere bihotza zabaltzen hasi zitzaigun, hala nola zabaltzen baita kutxa zahar bat goraino betea espeziaz, amodiozko karta histuz, soineko zaharrez...
‎Guk diogu, ordea, botere politikoari buruzko ikuspegi horrek ez dituela azaltzen demokraziaren dimetsio ugariak, izan ere, demokratizazioaren bidez, hain zuzen, botere politikoa eta horren mamitzea hedatzen baitira. Demokratizazioaren teoriak aintzat hartu behar du nola zabaltzen eta hedatzen den esparru publikoa (eta egitura publikoak) herritarren artean, eta zelako ondorioak dakartzan horrek guztiak biztanleria osatzen duten gorputzetatik eta multzo sozio-politikoetatik igarotzen denean.
‎Baionan ez dakit zer gertatuko zatekeen saiatu balira, baina Iruñean behintzat orkestraren eta bere kontzertuen kontrako egundoko boikot giroa jasan behar izan genuen, prentsan, kalean nahiz lantokian etengabeko presiopean. Hala eta guztiz, edo harexengatik, Gaiarren eman zuten lehen kontzertu hartan bihotza nola zabaldu eta poztu zitzaidan ez da erraza esaten. Ekintza sinbolikoa izango zen, onartzen dut, baina oraindik ere sinesten genuen gizatasunarekin lortuko genuela indarrez kendu zitzaiguna, eta Euskadiko Orkestrak euskaldun guztion hiriburuan jotzea protesta baketsu antzeko bat zen, melomaniarekin batera euskaltzaletasuna agertzeko modua.
2019
‎hor noa ni mando zahar honen gainean. Dendan badakite nor naizen, noren alaba eta iloba, eta zertan nagoen hemen; bitxia da herrietan nola zabaltzen diren albisteak, norberak ezer esan gabe ere; horrek dakarren kontrol soziala izorrante samarra da, baina hobe dut ohitzea, erremediorik ez daukanez gero. Bizikletak aurrean saskitxo bat dauka, eta aulkiaren atzean goma batzuk ere bai, poltsak lotzeko eta.
‎–Behin Aimarrekin hitz eginda, beste galdera zen: , bueno, eta nola zabalduko dugu hau. Nola egin nahi duzu??
‎Biltegira abiatu denean baino ez da jabetu Lexuri horrek esan nahi duenaz: atea nola zabaldu aurkitzeko azken aukera izan daiteke! Ez du gogoeta egin, bihar alde egin behar badute, saiatzen jarraitzea merezi duen ere.
‎Susmatzen zuten, ordea, ez zela erraza izango, inoiz buru baten beharrizanik sentitu ez zutenen gogoan beharrizan hori sentiaraztea, pixkanaka, Jabarren ahots melodiko eta sakonak Ximenaren hitzek iradokitako bidearen xehetasunak aletu ditu?. Dena, ordea, ez zen esan bezala bete, eta hemen geratu ziren gure arbasoetako batzuk, matxinatuta, itsasoan bidea nola zabaldu ez baitzuten inoiz ikasi, etxera itzultzeko. Amesgaizto bat bezala gogoratzen zuten honantz egindako bidea, mendien tamainako olatuen menera.
‎Jaimek sentitzen du ondoeza nola zabaltzen zaion urdailean, egundoko ziztadak eraginez. Ez du ahalegin handirik egin behar Francisco, hortxe, akusatuen aulkian eta militarren begirada gupidagabearen pean, irudikatzeko.
2020
‎Euskal demokratizazioaz aritzeak ez du euskal paradisuaz aritzea esan nahi, baizik eta egungo (existitzen den) euskal gizartea autogobernurako boteretuko duten botere teknologiez aritzea, eta, beraz, menderatze eta ahalduntze mekanismoez eta horien arteko eta aurkako borrokaz aritzea. Demokraziaren teoriak aintzat hartu behar du nola zabaltzen eta hedatzen den esparru publikoa (eta egitura publikoak) herritarren artean, eta zelako ondorioak dakartzan horrek guztiak biztanleria osatzen duten gorputzetatik eta talde sozio-politiko ezberdinetatik igarotzen denean. Kapital ekonomiko, kultural eta sinbolikoaren produkzioan eta birbanaketan datza ongizatea, eta hori ezin dute nazioek (komunitateek) egin publikoki egituratuta ez baldin badaude; ongizatearen, prestigioaren eta autoritatearen produkzioa eta banaketa sistematikoa eta masiboa egitura publikoen bidez egiten baitira gaur egun.
‎Baina, Andoaingo lanpostuen kontuaren ondoren, ni nintzen asteazkenero ate itxiaren aurrean protestatzera agertzen zen bakarra. Protesta alferrekoa zen, baina kontsolamendu txiki bat hartzen nuen behintzat, Panpako belar inbaditzailea urmael aldean nola zabaltzen ari zitzaion ikusita.
2022
‎Askapen Mugimendua bere sakontasunean ulertzeko, bertako hizkuntza hitz egitea gakoetako bat da –turkiera hitz egitea ere garrantzitsua izango litzateke, ekoiztutako teoria gehiena turkieraz idatzia baita– Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta gutxiago dakizula konturatzen zara. Islamaren eragina, denboraren kontzepzioa, borrokarako grina, jendeak bere etxeko ateak nola zabaltzen dituen, kideen lan erritmo frenetikoa...".
‎Atea nola zabaltzen zen entzun zuten.
‎Atearen beste aldean urrats batzuk entzun zituen lehendabizi. Ondoren, behatxuloa nola zabaltzen zuten.
‎Halako batean, beste eskuko atea nola zabaltzen zen entzun zuen. " Kaka".
2023
‎Zatarrak hurritzezko ziri luzeak ziren, non larru edo sokak lotuak baitziren. Haizek ikasia zuen nola zabaldu eta mugitu behar ziren, ihiziaren iziarazteko. Arbola eta egur guti zegoen bazterretan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia