Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2000
‎Bukatzeko, Euskal Herritik begiraturik, gai honi guztiari buruzko bibliografia orokorra eskaintzen dut. Bereziki nire ideiak oinarritzeko eta ahalik ondoen finkatzeko erabili izan ditudanak.
‎Lekua ohi bezain hutsik zegoen, paretetako oroigarri portugaldarrak arruntean bezain andeatuak, eta usadioan bezain itxura eskaseko ageri ziren, barra gainean, pleistozenoko hondarrak balira bezala beirapean kaiolaturiko pintxoak ere. Hala eta guztiz, goseak nengoen eta nire ideiak buru barnean antolatu beharrean. Garunei eta hortzei lana eman nien puska batean, herenegungo tortilla zati bi eta gorritik urdinera mudatzen hasia zen ziztor bat irentsiz bertze garagardo batekin batean.
2009
‎–Tira, ongi da, baino gero ez esan nire ideia izan zela.
2010
‎–Ez da nire ideia izan. Mezulari hutsa naiz, badakizu.
2011
‎Hemen nire mamutza berreskuratu dut, eraginkorrago, besteak beste ama behar adinako distantzian mantentzen duelako. Gurasoak bisitan etortzen zaizkit astean behin (anaia ez, nahiz orain, noiz edo noiz, bere semeak kartulina laukizuzenetan eginiko marrazkiak bidaltzen dizkidan atzean hitz pare batekin) eta amak ahal duenean melokotoi marmelada sartzen dit kolostomia poltsa batean, hori nire ideia izan zen. –Ezin zenuen denak bezala komando batean sartu?
2012
‎–Eta zer diozu nire ideiei buruz. Ez didazu ezer esan oraindik.
‎Keinuka, gugandik hurbil zebiltzan upelak seinalatuz, abisu egin nion anaiari, eta ahal nuen modu guztietan ahalegindu nintzen nire asmoak adierazten. Azkenean iruditu zitzaidan ulertu zuela nire ideia; baina, ulertu ala ez, etsipenez eragin zion buruari, eta uko egin zion uztaiaren ondoko leku hartatik mugitzeari. Ezin iritsi nintzen berarengana; larritasunak ez zidan atzerapenerako betarik ematen, eta hala, borrokaldi latz baten ondoren, bere patuari jarrai zekion utzi nion; upela karelpean estekatzen zuten uhalez baliatuz, upel hartan bertan neure burua lotu eta jauzi egin nuen itsasora, duda mudatan ibili gabe.
‎Egia egia zela erantzun nion, eta neu ere harriturik nengoela nola ez nuen barrerik egin hiru penikeko zilarrezko txanpon baten tamainako plater haiek, edo ozta ozta mokadu batekoa zen txerri izterra, edo intxaur azala bezain handia ez zen kikara bat ikusi nituenean; eta era berean jarraitu nuen gainerako mahai tresnak eta jakiak aipatzen. Zeren eta Erreginak, beraren zerbitzura nengoen bitartean beharrezko izango zitzaizkidan gauza guztien ekipo txiki bat niri emateko agindu zuen arren, halere nire ideiak bat eginda baitzeuden inguru guztian ikusten nuenarekin, eta ezikusiarena egiten nion neure txikitasunari, jendeak bere akatsei egin ohi dien bezalaxe. Kapitainak oso ongi ulertu zuen nire txantxa, eta esaera zahar ingeles batez erantzun zidan, esanez zalantzan jartzen zuela nire begiak sabela baino handiagoak zirenik, ez baitzitzaion iruditzen hain jangura handia nuenik, nahiz eta baraurik egon egun osoan; eta bere umore onaz jarraituz, nire gelatxoa arranoaren mokoan eta gero hain altuera handitik itsasora jausten ikusteagatik ehun libera pozik emango zituzkeela esan zuen, benetan oso gauza harrigarria izango baitzen, haren deskribapenak zukeena ondorengo mendeetara transmititua izatea; eta Faetonekiko 58 konparaketa hain nabaria zenez, ezin izan zuen aipatu gabe utzi, nahiz eta ni neu ez ninduen gehiegi liluratu ateraldi hark.
2013
‎Nik bizitza jokoan jarri diat, ia egunero 40 urtetan, neure ideien defentsan, eskuarekin kolpe batzuk eman zituen bere bularrean?. Orain nire ideiak nire familia eta ni neu gaituk. Kito.
2015
‎Zeruak eta haizeak astindutako nire ideiak, ez eguzkiak, baizik eta semaforoaren aurpegi gorriak geldiarazi zituen bat batean ordea. Hanka lurrean jarri nuen eta ordulariari begiratu nion.
‎Mugak badaude, baina muga horiek gainditzen ahalegindu behar da. Neuk prezio handiak ordaindu ditut, baina beti babestuko ditut nire ideiak. Ideia horiek eraman ninduten borrokara, torturatua izatera.
2016
‎Madarikatu dut Hungariara etortzeko nire ideia txoroa, madarikatu dut nire xuhurkeria, bidaia merkeagoa egitearren hainbat tren aldatzera behartu gaituena, madarikatu dut herensuge kume petral eta astun hau, eta sekulakoak esan dizkiot neure buruari, ahots apal apalean, badaezpada ere, Pragako txekiar hauek ez ditzaten entzun eta nire marmarrak gaizki hartu.
2017
‎Galduz gero, nire intentzioa politika uztea da. Iturri andreak edo beste hautagairen batek nik baino boto gehiago izanez gero, argi egongo da nire alderdikideak ez datozela bat nire ideiekin. Alde batera egin eta beste batzuei laguntzen ahaleginduko naiz.
‎Sandwichak jan ondoren, eta udaberriko egun ederrak lagunduta, Marta erabat lasaitu eta prest agertu zen kanpainarako nire ideia gehiago entzuteko. Irribarretsu zegoen eta begiak erdi itxita zituen hori esan zuenean.
‎Ezin nuen burutik kendu. Martak urtetan egindako lan eskerga nire ideia txoroek pare bat astetan likidatuta. Erabat.
‎Alde batetik, ez nuelako prekarietatearen gurpila elikatzen jarraitu nahi; eta, bestetik, berez zortzi orduko lanaldia izan arren, ordu gehiago sartzen nituelako eta, beraz, ez nuelako denborarik izango beste zerbait bilatzeko. Eta ezetz esan nuenean, neurri batean argi nuen nire ideia jarri nahi nuela martxan. 2014ko eguberrietan hasi nintzen proiektua serio lantzen, 27 urterekin, eta hurrengo ekainean ordaindu nuen autonomoetako lehen kuota.
‎Oraingoz, oso pozik nago, nire ideia da, eta pasioz bizi dut haren garapena. Banoa aurrera.
‎–Harriengan urak daukan eragin honen berdina dauka nigan euriak, kalean bere azpian ibiltzerakoan... nire ideiek distira berria dute, argiago ikusten dut... Hau zertara datorren?
‎Neuk ere, anaiarekin batera, nire ideiak tabernetako auditorioetara mugatu izan nituen gaztaroan, edo tabernetako komunetako hormetara. Hormetatik arin desagertuko zirela jakiteak lasaitzen ninduen, harroegia izatearen beldurra uxatuz.
2018
‎Gehien harritu ninduena izan zen zein bide desegokia hartua zuen Kenton andereñoaren eta bion arteko harremanak, nahiz eta dudarik ez dudan zenbait hilabetetan pixkana pixkana mamituriko prozesu baten ondorio izan zela. Berak hala jokatzea aski kezkagarria zen, eta, hura nire langelatik atera orduko eta nire ideiak zertxobait antolatzeko parada izan nuelarik, erabaki nuen oinarri egokiagoak ezarri behar nituela gure harreman profesionala oneratzeko. Zinez zaila litzateke, hala ere, orain esatea zenbaterainoko eragina izan zuen gertaera hark harrezkero gure arteko harremanean izan ziren aldaketa handietan.
2019
‎Baina zer esango nion nik orain Antoni: ezetz, hanka sartze bat izan zela nire ideia eta bueltan joateko Algortara. Eta amamaren baserrira iritsi eta gero, motxila handi hura bizkarrean, oinez bidaliko genuen atzera bere etxera?
‎Walterren eta Françoisen lagun egin zen. . Walterrek betetzen zituen nire ideia eta zentzumen guztiak. Gona azpitik ukitzen uzten nion, haren aurrean zutik edo eserita kaligrafia ariketak egiten ari nintzela[...] Amak atea zabaltzen zuenean, eskua kentzen zuen, eta nik idazten segitzen nuen.
‎Galdurik segitu nuen nire ideia lauso eta nahasietan. Inork ez zion gai horri heltzen, ez amak eta ez eskolako maistrak; liburu batek ere ez zuen sakon lantzen.
2020
nire ideientzako euste puntu bat.
2021
‎Zalantzarik gabe, helduen munduan sartu ninduten lehen ekitaldi haietan berretsi nuen nire ideia, gure munduaren gainbehera gero eta azkarragoa zela, norbaitek malda etengabe handitzen zuen txirrista batean jarri eta eskua askatu baligu bezala. Gauza izugarriak ikusarazi dizkit gure artean itxura hutsaren bitartez desberdintasunak sortzeko gogo irrigarriak, eta ezin aitortuzko ideiak eragin.
‎Beñat ez da inoiz itsusia izan eta, hala ere, ezin diot aurpegira begiratu orain. Beñat ez zen nire ideia izan baina maite izan dut. Ama zer moduz dagoen galdetzen diot eta erantzuten didan" ondo" hori itsusia da, eta maitatu dut hala ere.
‎Orduan konturatu naiz nik ez dudala ezer uste, denbora lar eman dudala amaren ideiak gutxiesten, eta ez nire ideia propioak eraikitzen. Zintzoa izatea erabaki dut eta haserrealdia baretzea, azken finean nire iritziagatik arduratu da eta ez nago horretara ohitua.
‎Uztailaren 14an eztanda gorria gertatu zenean, neure garaitza ospatzen nuen nik: nire bizitzaren garaitza, nire ideiena, alegia.
2022
‎Biologiaz eta genetikaz pentsatzen dudanean, maiz nire ideietan eta emozioetan korapilatzen naiz. Baina nire buruko marmarretik atera eta kanpora begiratzeko gai naizenean, ama deitzen didan izaki hori ikusten dut, begirada horrekin begiratzen didana, eta esaten didana:
‎Apaiz hitzak pope katoliko esan nahi du. Barka iezaiozu ezjakin honi zure zientzia kontuetan muturra sartzeagatik, agure gisako nire arrazoibideengatik eta nire ideia basati eta lardats samarrak entzunarazteagatik, zeinak jende ikasi eta zibilizatuari ziurrenik buruan baino areago urdailean egokituko baitzaizkie. Ezin naiz isilik geratu, ezin baitut jasan pertsona ikasiek beren buruetan modu desegokian hausnartzen dutela ikustea, eta beraz ezin geratuko naiz zure iritziak gezurtatu gabe.
2023
‎" Gure erresistentzia baketsua da; nahiago dugu indarkeriaren biktima izan, indarkeriaren sustatzaile baino. Ni hiltzen ahal nauzue, baina nire ideiak ez dituzue akabatuko".
‎Nire burua denbora guztian dago sortzen, eta kontestuz kanpoko gauzek asko eragiten didate. Batzuetan gertatzen zait nire ideiek ez dutela lekurik Azurmendin. Lehen esaten nizun kontraesan hori, ezta?
‎Lasai bizi nahi dut, baina era berean gero eta gehiago konplikatzen dut nire bizitza. Bada, horren arrazoia askotan da bururatzen zaizkidan ideiak martxan jartzea ezinezkoa dela Azurmendin; beraz, nire ideiak gauzatzeko kontzeptu berriak sortu behar ditut. Orain, esaterako, nahi dut proiektu berri bat sortu Madrilen.
‎Niri, arrakastaren sentsazioa nire buruarekin zintzo jokatuz pizten zait. Profesionalki eta pertsonalki nire buruarekin zintzo, nire ideia eta lehentasunekin zintzo, nire gustuekin zintzo, nire egiarekin zintzo, nire beldurrekin zintzo, nire mugekin zintzo, maite ditudan eta maite nautenekin zintzo. Halaxe lortzen dut gerturatzea zoriontasunera eta lasaitasunera, eta, bi hitz horien ondoren, ilusiora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia