2001
|
|
Maitatzeak maitea/ maitatua badela baiesten dit. Ni ez naiz
|
nire
buruko fantasmak amesten maitatzen dihardudan fantasma hutsa, benetan benetako izakiak maitatzen ari naizena baizik, adibidez nire aurrean dagoen nire emaztea. Beraz, ezagutu ezina baiestea, faltsua da.
|
2002
|
|
Baietz esango nuke nik. Azken finean, oroitzapenen bila,
|
nire
buruko ganbaran gordetako irudi eta bizipen haien bila joana nintzen, eta horietako asko berritzeko aukera izateaz gain, ganbara oroitzapen berri askorekin ederto zamaturik ekarri nuen bueltan, batzuk beren beregi bilatutakoak, beste batzuk nahi gabe errepidearen bazter batean idorotakoak. Eta azken horiek izaten dira gozoen eta samurrenak.
|
2005
|
|
Esan nahi dut, aspaldiko laguna omen dela, baina ez naizela gogoratzen. Uste dut
|
nire
buruko ebakuntzak nire oroitzapen batzuk koloka utzi dituela.
|
2006
|
|
Ni lanerako txosten baten itzulpena bukatzen ari nintzen, metro batzuk beherago, zeure azpian. Eta
|
nire
buruko ahotsak, nahi bai, bere azpian bazeunde adarra jo zidan.
|
|
Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala,
|
nire
buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
|
2008
|
|
Zenbaterainoko antza izango dute nik Suedian begien aurrean izan nituenekin? Zein hurbilduko da gehiago
|
nire
buruko eszenatokietara, ikusmendun irakurlea ala irakurle itsua?
|
2009
|
|
Hau izango da nire ama... Eta anderea ama dudala izkiriatu dut
|
nire
buruko koadernoren batean. Eta harrezkero ez zait arrotza egin emakume hiztuna.
|
|
Ez pentsa, orduan ere bitxikeria bezala jaso nituen artisauaren berba haiek, aparteko garrantzirik eman gabe. Hala ere, ondo gordeta geratu ziren, antza,
|
nire
buruko zuloren batean, baten batzuk gogoratu egin baititut heriotza hurbildu ahala. Haiek kontuan hartuta, besteak beste, erabaki dut argizaiola bat egitea hil aurrean.
|
2011
|
|
Eta
|
nire
buruko txokolatea nola ari da jasotzen makina. Buruan txanoa ipintzen ibili direnak ariketa nola egiten ari naizen ikusten ari ote dira paretaren bestaldean?
|
2012
|
|
Zeren eta, egia esateko, printze haren herrialdean egon nintzen bitartean, ezin izan bainuen ispilura begiratzerik jasan, begiak hain gauza handietara ohituak nituenez neure buruaren oso irudi kaskarra ematen baitzidan konparaketak. Kapitainak esan zidanez, afaldu bitartean gauza guztiei harriturik bezala begiratzen niela ohartu omen zen, sarritan barreari nekez eusten niola ematen zuelarik, eta ez zekiela garbi nola hartu hura, baina
|
nire
buruko asalduraren bati egotzi ziola errua. Egia egia zela erantzun nion, eta neu ere harriturik nengoela nola ez nuen barrerik egin hiru penikeko zilarrezko txanpon baten tamainako plater haiek, edo ozta ozta mokadu batekoa zen txerri izterra, edo intxaur azala bezain handia ez zen kikara bat ikusi nituenean; eta era berean jarraitu nuen gainerako mahai tresnak eta jakiak aipatzen.
|
|
Hark zer nahi lukeen, huraxe egiten saiatzen naiz ni, eta deskuidu batean iruditzen baldin bazait kafe bat hartzeko hautatu dudan taberna ez dela bere gustukoa izango, beste batean sartzen naiz. Baina kafea hartu ordez ura eskatzen dut, pentsatzen baitut nik horixe hartzea nahiko duela
|
nire
buruko bazterren batean kukututa dagoenak, zelatan...
|
|
Ezin diot inori ezer galdetu
|
nire
buruko bazterren batean kukututa dagoenarengatik. Hala egingo banu, kukutua deskubritua sentituko litzateke, eta auskalo zer egingo lukeen nire kontra, zer nolako txostena aurkeztuko lukeen bere bulegoan.
|
|
Parkera irten eta eguzkitan egon, bikote alaiei begiratu, umea eskutik daraman emakumeari irribarre egin. Ez dakit horrelako jokabideak batere gustatzen zaizkion, baina parkera irten eta zernahirekin entretenitzen banaiz, ez naiz gogoratzen
|
nire
buruko bazterren batean kukututa dagoenaz.
|
2013
|
|
Orduak inoiz baino polikiago pasa zitzaizkidan institutuan. Ez, ordea,
|
nire
buruko pentsamenduak, batetik bestera korrika baitzebiltzan irudi, esaldi, hizki, irribarre, sekretu... eta bizi izan nituen beste zenbait gauza. Baina abestirik ez.
|
|
Baina abestirik ez. Agian
|
nire
buruko txokorik ezkutuenean gordea nuen eta ez zuen ateratzerik nahi. Nik, bai, ordea.
|
|
Paseatzen hasi ginen irekita zeuden establezimenduetan sartu aterak eginez, toki hutsa hemen, toki hutsa han. Ez nekien zer pentsatu, eta zain gelditu nintzen, ea
|
nire
buruko ahotsak zerbait adierazten zidan, 341 errepideko aldapetan bezala.
|
2014
|
|
Beroa eta dentista erretiratuen kalaka jasanezinak zitzaizkidan. Neska bat ezagutu nuen, Katy,
|
nire
buruko mamuak uxatzeko ahalmena zuena. Berak ez daki alaba bat dudala.
|
2015
|
|
Txoria paretaren kontra. Luma
|
nire
buruko hormen kontra.
|
2016
|
|
Hango sisteman ez gaudenez, tarte bat zuen lehen pediatrarekin eman dit hitzordua harrerakoak. Kontsultara sartu garenean,
|
nire
buruko soziologoa aktibatu dut. Segundo bat baino gutxiago daukat diagnostikoa egiteko:
|
|
Indarrik gabe utzi naute
|
nire
buruko mamuek, baina mesedez.
|
2018
|
|
«[?] bereala ateman diteke urrunetik taldearen gogoa gudun miñez biotzak pil pil; berantkorrak Marti, ren borontze ots erlatzak zirikatzen ditu, ta turut ots itoa bezelako oiua entzuten da; orduan, dardaraz, elkartzen dira, egoak dirdari, ta eztenak zorrozten ditute aztalak muturrekin igurtziz eta erregearen inguruan, iauregian bertan ain zuzen, moltsoka biltzen dira etsaiari eupadaka; ta udaberriko egun ozkarbi ta paketsuan ateak bortxatu eta irtetzen dira?». Ez nuke nahi
|
nire
buruko erleak holako zalaparta oldarkorrean ateratzerik, baina, galderari erantzun baino lehen, bete ote ditu Ibinagabeitiaren itzul lanak bere helburuak??, egia batzuk aitortzea ezinbestekoa da. Esan beharra dago, aurrena, Orixek, Ibinagabeitiak eta haien kideek lortutako balioa, timé edo aura izpia, hala nola gaurko itzultzaileena?, oso neurri txikian inbertitu dela euskal kulturaren edo euskal hizkuntzaren alorrean; ez diola aparteko onurarik ekarri hizkuntzari, kulturari.
|
2020
|
|
Orduan erabaki zuen bere izenarekin sinatzea proiektu berria, baita prozesuari denbora emango ziola ere, «harro eta pozik sentitzeko moduko lan bat» grabatu ahal izateko. «El_ Txef_ A bezala, gauzak oso azkar joan dira beti, eta disko hau, ordea, bost urtez landu dut, mantso mantso,
|
nire
buruko txabolaren babesean, nire inguruan eta nire ibilbide artistikoan beste milaka gauza gertatzen ziren bitartean».
|
|
Ordea,
|
nire
buruko txoriak ez datoz bat tximeletekin, eta silogismo baten bidez adierazten dute beren desadostasuna: " Gaur egun, iritzi korronte nagusiak sare sozialetan sortu eta hazten dira, esate baterako Facebooken";" sare sozialetan histrionismoak, baldarkeriak eta sinplekeriek gogoeta serioak baino askoz harrera hobea dute, eta Donald Trump hori guztia da, histrioia, baldarra eta sinplea, eta gainera —sare sozialetako dohain aparta hau ere— atorrantea";" beraz, Donald Trump hori guztia denez, histrioia, baldarra eta sinplea, berak irabaziko ditu hauteskundeak".
|
|
Pozik nago vodkazko martinia dudanean eskuan baina ezin dut isiltzen ez den
|
nire
buruko zurrumurrua vodkaren laurden bat edan dudan arte.
|
2021
|
|
Gordeta hortxe egoan joan daneko aspaldian altxor on baten antzean
|
nire
buruko sabaian.
|
|
" Azkar onartu du, gero, zen hori", idatzi nuen
|
nire
buruko zerrendan. Gurasoek egunak behar izaten zituzten beren burua zuzentzen, seme alaba hildakoez iragana erabiliz hitz egiten hasteko.
|
|
Nik buruz gogoratzen ditut beti telefono zenbakiak. Ez daukat
|
nire
buruko espazioa beste gauza batzuetan okupatua. Zenbakiak gogoratzeko gai ez bagara, zertan da gure memoria...!
|
2022
|
|
Orduan, Iriarte andreak lixibaz bustitako zapi bat hurbildu zidan sudurrera. Usain sarkorrak labana batek bezala egin zuen bidea
|
nire
buruko lainoan barrena.
|
|
Biologiaz eta genetikaz pentsatzen dudanean, maiz nire ideietan eta emozioetan korapilatzen naiz. Baina
|
nire
buruko marmarretik atera eta kanpora begiratzeko gai naizenean, ama deitzen didan izaki hori ikusten dut, begirada horrekin begiratzen didana, eta esaten didana: " Ama, ez naiz zure umetokitik jaio, baina nire ama zara".
|
|
Ukraina orban zuri bat da
|
nire
buruko mapan, hutsune handi bat. Eremu postsobietarreko idazleen testuetara jo dut.
|
2023
|
|
Kultura versus natura kontrakotasuna, droga versus natura bihurtu zen nire baitan. Drogei eta kontrakulturari buruzko liburu batzuk eta artikuluak irakurtzen nituen, eta mundu horrek erakarmen faltarik ez zuen; alabaina, nire inguruan drogaren bat hartzen zutenengan ikusten nuena eta mendian eta basoan sentitzen nuena parez pare jarrita, bizi gogoa naturatik zetorkidala sumatu nuen argi eta garbi; horretan behintzat, nire baitako sena eta
|
nire
buruko arrazoia bat zetozen. Beste aldean, plazera zegoen, bai noski, baina antzua iruditzen niri.
|
|
" Gaur egun dena duk birtuala,
|
nire
buruko soila izan ezik." Jon Alonso
|