2010
|
|
bada, niri ere, halako zerbait gertatzen ote zaidan?; nork esango zuen, izan ere, nerabezaroan birika bat galdu nuenean, tuberkulosiak jota, aurten 76 urte bete ditut, kontuak ongi badaramatzat?, osasunez hain ongi sentituko nintzenik gaur egun?; Zapiain estimatuak esaten dit nire gorputzak gogor borrokatu behar izan zuela gaitzaren aurka, eta, borroka horien ondorioz, immunizatuta geratu nintzela: arrazoi ote duen, katarroak ere gutxi harrapatzen baititut, egia esan; erreumak ere, bestalde, dexente errespetatu nau,
|
nire
adineko kideekin konparatuta, batik bat?
|
|
bada, niri ere, halako zerbait gertatzen ote zaidan...; nork esango zuen, izan ere, nerabezaroan birika bat galdu nuenean, tuberkulosiak jota —aurten 76 urte bete ditut, kontuak ongi badaramatzat—, osasunez hain ongi sentituko nintzenik gaur egun?; Zapiain estimatuak esaten dit nire gorputzak gogor borrokatu behar izan zuela gaitzaren aurka, eta, borroka horien ondorioz, immunizatuta geratu nintzela: arrazoi ote duen, katarroak ere gutxi harrapatzen baititut, egia esan; erreumak ere, bestalde, dexente errespetatu nau,
|
nire
adineko kideekin konparatuta, batik bat...
|
2017
|
|
Azken galderak ezinbestean gure harremanaren amaierari buruzkoak izaten ziren, ea biak batera utzi nituen jakin nahi izaten zuen ala hurrenez hurren joan nintzen loturak hausten, iruditzen baitzaigu, iruditzen baitzitzaion Marari, hirukote baten banaketak konplexuagoa izan behar duela, eraikin handi baten erorketaren antzekoa, hautsak harrotuko dituen zerbait, eta nik ezetz erantzuten nion, atzerrian hasi nintzela lanean, lankide berriak ezagutu nituela, beste giro batean hasi nintzela mugitzen eta bizitzen, eta etxera itzultzen nintzenean neu hasi nintzela monitorea eta hezitzailea arrotz ikusten. Badagoela esaten nion Marari sedukzioaren arte bat, baina badagoela baita ere banaketaren arte bat, aurrekoa baino askoz ere zailagoa, eta hitz egiten ari nintzenean ohartzen nintzen kontu horiek berak errepikatu nizkiela egunen batean
|
nire
adineko kideei ere zahartzen nintzenean, eta halako isiltasunarekin entzungo zidatela non txaketa zuridun zerbitzaria ere ohartuko baitzen zerbait ganorazkoa genuela esku artean eta gerturatuko zitzaigun galdetzera ea whiski tanta gehiago nahi genuen. Adineko nire kide horien artean egon daiteke adimena kamusten hasitakoren bat, eta erabat lekuz kanpoko galdera bat egin diezadake tarteka, ea nire bi maitale horiek ilunpean bereizten nituen galde diezadake esate baterako, ea banekien nork laztantzen ninduen edo norena zen esku bat edo zakil bat, eta hori esatean barre urduri bat egin dezake, eta nik pazientzia handiz agertu diot gai hori lehentxeago jorratua genuela, orain maitasun istorioaren amaierarekin ari ginela, baina labur bada ere baietz, erantzungo diodala, guztiz ezberdinak zirelako laztantzeko orduan ere, laztantzeko moduan direla gizonezkoak desberdinen, eta esaldi hori hausnartzen arituko den bitartean beste kide galduren batek gaztetako pasadizoren bat konta dezake, lekuz kanpo egon arren guztiok arreta handiz entzungo duguna, bere lehen senargaiari buruzko bat esate baterako, mutil koitadu bat pauso bakar ere ematen ez zuena.
|