|
Nire hitza duzu. Lau mila eurotakoa da nire premia, lotsa ematen dit aitortzeak,
|
nire
adineko gizon batek honezkero aurreztua behar luke diru hori eta gehiago, baina larritasun handienean eta beharrak estututa dagoenak bere urguilua galtzen du. Ez dut sekula aurreztu, irabazten nituen apurrak xahutu izan ditut, zuk badakizu hainbeste, eta, urguiluak urguilu, nik ere bai.
|
|
Maria Sarak entzun zuen begirik kendu gabe, mugimendu azkar baten salbuespenarekin, mugimendua egin zuen une horretan jakin minezko eta ustekabezko espresioak arreta kontzentratua ordezkatu zuen, eta Raimundo Silvak bukatu zuenean, esan zuen, Nire ustez, ez gara kontratu baten baldintzak ezartzen ari, eta ez didazu aldez aurretik banekiena kontatu behar, Hau da nire bizitzako gauza partikularrez hitz egiten dizudan lehen aldia, Partikularrak uste ohi ditugun gauzak jende guztiak dakizki, ez dakizu zenbat gauza jakitera irits zaitezkeen itxuraz interesik gabeko bizpahiru hitz aspertu egin ondoren, Nitaz galdetu duzu hortik zehar, beraz, Argitaletxean lan egiten duten zuzentzaileen gainean galdetu nuen, ideia bat egiten joateko, besterik ez, ulertzen al duzu, baina jendea beti dago prest galdetzen zaiona baino gehiago esateko, pixka bat animatzea izaten da kontua, horretara bideratzea haiek konturatu gabe, Trebezia hori bazenuela ohartu nintzen, hasieratik, Onerako baizik ez dut erabiltzen, Ez naiz kexatzen ari. ...z dira ikusteko oso ederrak, barkatu, dena den laster edukiko dut ilea berezko kolorekoa, Ba nik utzi diot berezko koloreari, gaur, zu bisitatzera etorri baino lehen, ile apaindegira joan eta nire urdin beneragarriak tindatu ditut, Oso gutxi zeneuzkan, ez zuen merezi, Orduan ohartu zinen, Nahikoa gertutik begiratu nizun, zuk ere begiratuko zenidan eta galdetuko zenion zure buruari nola zen posible
|
nire
adineko gizon batek ile zuririk ez edukitzea, Sekula ez nuen halako galderarik egin, begi kolpe batez ikusten zen ilea tindatzen zenuela, inor engainatuko zenuela uste al zenuen, Neure burua baino ez nuen engainatzen, nonbait, Nik orain neure burua engainatzen hastea erabaki dudan bezala, Berdin da, Zer da berdin, Zuk ilea tindatzeko dauzkazun arrazoiak, nik tindatzeari uzteko dauzkadanak, Azal i... Maria Sarak irribarre arina egin zuen, Begi bistakoa da, eta aldaezina, eta, dirudienez, horrek biziki kezkatzen zaitu, Ez nau biziki kezkatzen, norberaren adinak besteren adinaren erlazioan baizik ez du egiazko esanahirik, hirurogeita hamar urteko batek gaztea naizela iritziko dio, ausaz, hogei urteko gazte batentzat agure bat naiz, ezbairik gabe, Eta nirekin alderatuz, zer zara, Zuk zure urdin gutxi horiek tindatu dituzu, eta ni neureak erakusten hasi naiz, hortaz, hogei urteko neskatxa baten aurrean dagoen hirurogeita hamarreko gizona naiz, Zure kontuak ez dira zuzenak, elkarren arteko diferentzia hamabostekoa da, Orduan hogeita hamabost urte dauzkat.
|