2017
|
|
Bestela esateko, ni ez naizena ez da ez Beste objektua ez ni objektua, baizik eta Beste subjektua. Kontua da
|
nik
ezin dudala Bestea ez izan ni subjektu bezala (orduan Bestea objektu hutsa baita niretzat), soilik izan daiteke Bestea ez naizen kontzientzia bezala.
|
|
Bestearentzako nire izatea jauzi bat da huts absolututik zehar objektibotasunerantz. Eta jauzi hori alienazioa denez, ni ezin naiz bihurtu nire baitarako objektu,
|
nik
ezin baitut inola ere nire burua alienatu.
|
|
Atsekabearen bidez atzematen dut. Beragatik etengabe nago arriskuan mundu batean, mundu horretan, baina
|
nik
ezin dut eduki mundu horren susmoa besterik. Eta Bestea ez zait agertzen izate bat bezala lehenik eratu dena ondoren ni topatzeko, baizik eta izate bat bezala nirekin batera sortzen dena, izatezko harreman jatorrizko batean, non eta bere zalantzagabetasuna eta beharrezkotasuna nire kontzientziarenak berberak diren.
|
|
ni ukatu hori Ni alienatutzat jotzen dut Besteagandik askatzen naizenarekin batera. Baina horrekin batera, Bestearen existentzia ez ezik, Ni Bestearentzakoarena ere onartzen eta aitortzen dut; azken batean,
|
nik
ezin dut Bestea ez izan, ez badut onartzen nire Bestearentzako objektu izatea. Ni alienatuaren desagertzeak Bestearen desagertzea ere ekarriko luke, Ni neu suntsitzearekin batera.
|
|
Bestea ezin dut distantziara eduki ez bada nire subjektibotasunari muga bat aitortuz. Baina muga hori ezin da izan nigandik etorria eta nik pentsatua,
|
nik
ezin baitut nire burua mugatu, bestela osotasun finitua nintzateke. Bestalde, Spinozaren hitzetan, pentsamenduak bakarrik muga dezake pentsamendua.
|
|
Beraz, agertzen da tresnen gainditze baten modura helburu jakin batzuetarantz, hain zuzen eta zehazki, nik ere gainditzen ditudan heinean, proiektu bateratzaile batean, helburu horiek, tresna horiek eta Besteak gauzatzen duen tresnen gainditze hori helburuetarantz. Izan ere,
|
nik
ezin dut nire burua inoiz hartu modu abstraktuan ni neu izateko posibilitate soiltzat, eta nire ipseitatea bere proiekzio konkretuan bizi dut honako eta halako helburuetarantz: ni engaiatua existitzen naiz beti eta modu horretan bakarrik hartzen dut izatea (ren) kontzientzia.
|
|
Horrela, Bestea objektu gisa agertze hutsagatik osotasun gisa ematen zait printzipioz, osorik barreiatzen da mundutik zehar mundu horren antolamendu sintetikoaren indar mundutar gisa. Ordea,
|
nik
ezin dut zehaztu antolamendu sintetiko hori, mundua bera ere zehaztu ezin dudan bezala nire mundua den heinean. Eta Beste subjektuaren, hots, Bestea bere baitarako denaren, eta Beste objektuaren artean dagoen desberdintasuna ez da osotasunak zatiarekin eta ezkutuak agerikoarekin duenaren modukoa; zeren Beste objektua printzipioz osotasun subjektiboaren hedadura bereko osotasuna baita.
|
|
Edozein kasutan, posibilitate hori, traba eta eragozpen modura sumatzen dudana eta Beste objektuaren aurrean dudan jarreraren bereizgarria dena, zorrozki adieraztearren, pentsaezina da: lehenik,
|
nik
ezin dudalako posibilitaterik kontzebitu nire posibilitatea ez denik, ezta transzendentziarik atzeman ere ezpada hori transzendituz, hau da, transzendentzia transzenditutzat hartuz; bigarrenik, sumatutako posibilitate hori ez delako Beste objektuaren posibilitatea: Beste objektuaren posibilitateak posibilitate hilak dira eta Bestearen beste aspektu objektibo batzuetara igortzen dute.
|
|
Gorputza kontzientziaren ekintza tresna da:
|
nik
ezin dut aldi berean nire gorputza bat batekotasunez ‘bizi’ eta objektu gisa ikusi (edo mintzatu eta nire jarduna entzun, adibidez). Kontzientziaren bat batekotasunak existentziaren aspektu guztiak batzen ditu eta ez da bere buruaren lekuko; bat egiten du bere gorputzarekin.
|
|
Ordea, Besteak begiratzen badit, bera subjektu delarik izan behar du (eta, beraz, berak ni objektutzat hartzen nauelarik). Baina
|
nik
ezin dut Bestea atzeman bere objektua baldin banaiz (eta, ondorioz, subjektu ez banaiz). Beraz, Besteak ikusia izan deritzan erlazioa ezin da ondorioztatu ez niretzat objektu litzatekeen Beste batetik (objektu delarik ezin baitit begiratu) ez ni subjektu aske batetik.
|
|
Bestea ni ez izaten moduan agertu behar da; (iii) Cogitoak Bestea erakutsi behar digu ez bera objektu delarik, baizik eta parte duelarik gure izatean; eta (iv) Bestea barneko ezeztapen bezala atzeman behar dugu ni ez izaten, hau da, Besteak eta nik batasun sintetiko bat eratzen dugularik eta bata bestea denik ukatuz eratzen garelarik. Horrek eskatzen du, bestalde,
|
nik
ezin dudala, nahiz eta izate batasuna osatu, osotasunaren ikuspunturik hartu eta, beraz, Bestearen existentziaren bizipena osotasun osagabea dela.
|
|
Lotsak erakusten didanez, izate hori banaiz, baina ez ‘nintzen’ eta ‘izateko eduki’ moduan, baizik eta bere baitan. Zera,
|
nik
ezin dut erreparatu nire ‘eserita izatea’, esan daiteke, gehienez ere, aldi berean naizela eta ez naizela. Nahikoa da Besteak niri begiratzea ni naizena izateko.
|
|
Bestearentzako objektu naizelarik, nik ez dut inongo eskumenik, nire izatea Bestearena da, niretzat izate ez agerikoa da. Besteak begiratzen didanean, gainera, begiratzailea bera da,
|
nik
ezin dut bera begiratzaile gisa ikusi. Ildo beretik, Besteari begiratzen diodanean, bera objektua da niretzat, beraz, ez da begiratua sentiarazi didana.
|
|
ni eratzen naiz ez izaten izate bat ni ez izaten eratzen dena. Era berean, Bestea ez objektua da, ezen
|
nik
ezin baitut Bestea ez izan ez badiot Besteari subjektutasuna aitortzen. Bestela esateko, ni ez naizena ez da ez Beste objektua ez ni objektua, baizik eta Beste subjektua.
|