Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎‘Aita, izeba Joanak erran zidan ezen jaun Esteban Etxegoienek gutun bat skribatu zuela, baina gero galdu egin zela, nahiz eta... ’ ‘Nahiz eta, zer...? ’, galdegin zidaan hark orduan, urduri. Eta hura urduri eta sosegugabe ikusi nuelako edo bihozkada bat izan nuelako edo nik al dakit zergatik, kontua duk ezen mihiak labain egin zidala: ‘Gutun hura ez zen galdu, eta berorrek ongi daki hori! ’ Ustekabean harrapatu nian, hain ustekabean, non ihardesteko betarik gabe utzi bainuen.
2002
‎–Bai. Hik uste al duk, batzuetan, zoriak, edo patuak, edo nik al dakit zerk, hire alde edo egiten duela?
2003
‎Jendeak negar asko egin du zerraldoaren aurrean. Martiri bat egin dugu eta ezin zaitezke atera orain herriak miresten eta maite duen izaki hori asmakizun bat dela esanez, golem bat, klon bat edo nik al dakit zer. Gainera, erietxe honetan sartu bazaituzte, horrexegatik izan da, zerbait aitortzera ausartuko bazina, eroturik zaudela jendeari esateko.
‎Une horretan agertu zen atean komisarioa eta hasi zitzaion zaunkaka ondoko atsoaren zakurra. Itxarongelan elkarrekin hitz eginez zain zeuden lekukoak isildu egin ziren eta bekaizgo pitin batekin begiratu zioten Monikari altxatu zenean, lehena deitu ziotelako beharbada edo desberdina zelako, nik al dakit, aurpegian negarraren arrastoak zituen bakarra baitzen, edo oraindik gaztea zelako ere bai, gehienak emakume edadetuak izaki. Han zeuden idazlea lurrera abaildu zenean haurrak dindanean bakarrik utzi eta bertaratu ziren bi umezainak; han zegoen hilketaren lekuan zer egin jakin gabe begira geratu zen etxekoandre taldea, ertzaintzari abisu eman zion bulegaria, forentseak gorpua altxatu zuenean xehetasun morbidoak erantsi zituen emakumea, bikotearen gorabeherez argibide jakingarriak eman zituen auzoko dendaria, ondoko etxebizitzan bakarrik edo zakurrarekin bizi zen atsoa eta besteren bat.
‎Badakigu, musu baten epela ezpainetan eta maindireen artean izerdi lurrin gozoa utziz alde egin duen emakumeak ebaluaketa bat egingo duela bidean eta, etxera bezain pronto, leihoaren argitan eseri eta bere egunerokoan, kontaduria sentimentala eramateko duen liburuan, zure nota idatziko duela: " eskuekin trebea da, ahoarekin ez hainbeste, barruan sutsu baina laburregi", esate baterako, edo, nik al dakit," beti dago prest, ganoraz hasten da baina atseden luzeak behar izaten ditu", eta ondoren zoko gorderen batean ezkutatuko duela. Inoiz edo behin, bizitzan behin edo birritan gertatuko da baina gertatu izan ohi da ez altxatzea ere.
‎Erlojuak zentzurik ez duen egun horietako bat zen. Betikotasunean murgilduta, nor ez da sentitzen halakoetan poeta, kolore bakoitzari sentimendu edo kontzeptu estetikoren bat eransten diola, zuriari garbitasuna, gorriari maitasuna eta horiari nik al dakit zer. Eta nork ez du sentitzen gizakiaren eta izadiaren arteko batasuna?
‎Teknikarekin, gainera, garabiak, hondeagailuak eta nik al dakit zer lan tresna iritsi diren...! Ondorioz, lehen mamu horietako bat urtebetean edo bi urtetan eraikitzen bazizuten, gaur denbora laurdenean bukatuko dizute.
2006
‎Horrela esaten zuen zure amak, Ingalaterrako neguak oso tristeak direla, bera Ingalaterran inoiz egon ez bazen ere. Filmen batean ikusiko zuen, edo hainbeste gustatzen zitzaizkion nobela erromantiko haietako batean, nik al dakit. Bai, Nerea, askotan aipatzen zintuen amak eskutitz haietan.
2009
‎Oso gazte ezkondu nintzela esan diot eta, erantzun gehiagorik lortu ez duenez, gaia aldatu du. Supermerkatuko mutilarekin egon dela, Juanjorekin, eta, haren musika taldean abestuko duela, supermerkatuko biltegian entsaiatzen dutela, nik al dakit zer esan didan.
2010
‎Ni ere infernurako bidean nengoen, baina zerurakoan jarri nau Jainko guztiz errukitsuak, bedeinkatua izan bedi haren izena!?; ikusten zaitut zure bisturiarekin, Damaso, nire sentimendu ustez garbiaren disekzioa egin nahian: bekatariei Jainkoaren berri ona jakinarazteko gogoa ote nuen, ala, harrokeriarik handienak bultzatuta, mundu guztiaren aurrean Jainkoaren seme berezi bat bezala agertzeko grina gailendu zitzaidan, Jainkoak era berezi hartan ukitu ninduela-eta?; egiaren bideak jorratzen ari nintzen, ala egiaren azpiko gezurrarenak orduan ere?; nik al dakit!; dakidana da itxuraldatua nengoela, leihoa itxi, trastelekutik atera eta, bat batean, izeba Ernestinarekin topo egin nuenean han ganbaran.
‎Are gehiago: esaten dugun esaldi bakoitzaren azpian, edo gainean, edo alboan, edo nik al dakit non!, beti dago beste zerbait, esaldiak berak estaltzen eta mozorrotzen duena?. Joan zaigu gaixoa!?
‎Han hemenka latinezko zita latinoak: San Agustin, San Gregorio, nik al dakit. Eta gainera ikasgaiak aurretik hogei aldiz errezitatua zirudien, gaia errepasatua, burmuinean zigilatua jakinaren jakinez; niri begiratu gabe, ahotsaren intonaziorik gabe, eskuen keinurik gabe.
‎Are gehiago: esaten dugun esaldi bakoitzaren azpian —edo gainean, edo alboan, edo nik al dakit non! — beti dago beste zerbait, esaldiak berak estaltzen eta mozorrotzen duena —" Joan zaigu gaixoa!" esan dezake aita hiltzen ikusi duen semeak pena handiz, hiru hitzen gainean balizko herentzia ezin pozgarriagoaren itzalak planeatzen duen bitartean—, antzeko zerbait esan dizut arestian... Ondorioa, jakina, ezinbestekoa da:
‎Ni ere infernurako bidean nengoen, baina zerurakoan jarri nau Jainko guztiz errukitsuak, bedeinkatua izan bedi haren izena!"; ikusten zaitut zure bisturiarekin, Damaso, nire sentimendu ustez garbiaren disekzioa egin nahian: bekatariei Jainkoaren berri ona jakinarazteko gogoa ote nuen, ala, harrokeriarik handienak bultzatuta, mundu guztiaren aurrean Jainkoaren seme berezi bat bezala agertzeko grina gailendu zitzaidan, Jainkoak era berezi hartan ukitu ninduela-eta?; egiaren bideak jorratzen ari nintzen, ala egiaren azpiko gezurrarenak orduan ere?; nik al dakit!; dakidana da itxuraldatua nengoela... leihoa itxi, trastelekutik atera eta, bat batean, izeba Ernestinarekin topo egin nuenean han ganbaran.
2012
‎–Foruzain mozorroak, printzea lokartzeko botikak, nik al dakit. Putak bezala ibilarazi gintuzten.
2013
‎Solairura iristeko segundoak falta direnean arnasa sakon hartzen du bizpahiru aldiz, adorea hartzeko bezala, eta entrenatzailearen besoetan amiltzen da. Euria ari duenean are nabarmenagoa geratzen da oraindik emazteak bizi duen aztoramendua, autotik atera eta babes bila hasi beharrean besoak zabalik jarri eta tarte bat egiten baitu zerura begira, otoitza bezain zaharra den jarrerarekin edo zoriona dastatuz, nik al dakit zer pasatzen zaion burutik?, eta igogailutik atera eta gizonak bere besoetan biltzen duenean ile bustiaren usain sarkorra arnastuko dio behin eta berriz, graduazio handiko destilatuak usaintzen diren antzera, begiak itxita.
2014
‎Gauza batzuk gertatu ziren. Arrats batean, lastozko estalpe bat, kalikoz, kotoi estanpatuz, kristalezko alez eta nik al dakit zer gehiagoz betea, sutan lehertu zen, hain derrepentean non bazirudien lurra erdibitu zela su mendekatzaile bati uzteko zabor hura guztia kiskaltzen. Ni neure pipa lasai lasai erretzen ari nintzen neure bapore desmantelatuaren kontra, eta argitasunean denak itzulipurdika ikusi nituen, besoak gora, eta orduantxe, bibotedun gizon lodia arrapaladan jaitsi zen ibairaino, eskuan eztainuzko ontzi bat zuela; segurtatu zidan mundu guztia «primeran, baina primeran» portatzen ari zela; bete zuen urez galoi laurden bat edo, eta atzera joan zen arrapaladan.
‎–Errepide jatetxeak eta halakoak, nik al dakit?
2015
‎Hasierak zailak izaten dira beti, hori lehen ere esana dago, eta bizitza ere ez da inoiz erraza izan. Beraz, ez nuen etsi; gau eta egun, gaua egunari, oina oinari, ezkien atzean ezkutatuta, bankuetan eserita, zain eta atezuan, zelata ernean pasatu nituen hainbat hilabete, hiru, bederatzi, nik al dakit; eta atzera etorri ziren hirira zapata lotuak, bota korapilatuak, lokarri bezatuak, zoriona eta harmonia, nire izenaren orbangabetasuna. Ez heroi eta ez martiri, neurri justuan hartzen ikasi zuten denek nire burua, musuz eta eztiro.
‎Ez ote dute nahikoa Jainkoak ematen dien bazka espiritual eta atseden betikoarekin? Zergatik ez dituzte hildakoak bakean lagatzen, zergatik ekartzen diete tabakoa, zergatik ekartzen dizkiete partxisa eta damak eta kartak eta nik al dakit zer sorginkeria gehiago. Joan badira, zergatik ez utzi joan daitezen?
‎Eguerdian zen zorioneko partida hura, eta ezin zuen beste ezertaz pentsatu. Soineko madarikatua erosi eta manikura egin arren, orain kapela, haizemailea eta nik al dakit zenbat traste gehiago behar zituen, zelaian, behar bezala agertzeko?.
‎Seguru asko ni ez nintzen hainbeste kexatuko gure agintariak danimarkarrak izan balira, edo suediarrak, edo nik al dakit, bada, nongoak. Azken finean, txikia beti izaten da txiki handien artean.
‎Louiseren etxean igaroko nuen Pariseko egonaldia baina horregatik ez nion Château Landon hoteleko nire gelari uko egingo. Agian haren beharra edukiko nuen Elosegirekin biltzeko edo nik al dakit, bada, zertarako. Hotelera joango nintzen, beraz, Louiseren etxera hurbildu baino lehen, nire gela baieztatzera.
‎Baita gure ohe azpian ere! Eta, gainera, baziren hainbat eta hainbat gauza nahitaez kontuan hartu beharrekoak, hala nola gelen posizioa, hormen kolorea, elementuen konbinaketa... eta nik al dakit zer gehiago! Zoratzekoa, aizu!
2016
‎Handik gutxira, elkarrekin ez ibiltzen hasi ginen. Hasieran isilean mantendu nahi zuen gure artekoa, beste neska batekin erdizka zebilelako oraindik; gero, jolasean ari ginela eta ez zuela lotura esturik nahi errepikatzen zidan, aske izan behar genuela, maitasuna eta sexua libre zirela eta nik al dakit zein beste kopla, praktikan baginena, bikote bat, alegia, azkenik bere ahotik entzun nuen arte.
‎Etsipenez begiratu zidan. Beharbada beste zerbait espero zuen nire aldetik, nik al dakit!
‎Ez dut esan nahi Agirre bera edo ni neu gihartsu gaudenik, baina nik ezinbestean gizonezko baten ikuspegitik hitz egin behar dut. Segidan ohe gainera makurtu eta haren gorputz barreiatuaren erliebe gorabeheratsua zeharkatzen hasi du, nik al dakit zenbat aldapa eta malda beheratan ezpainak pausatuz edo mingainarekin kilimak eginez. Demagun lan horretan ordu erdi luzea emango dutela, baina oraindik hastapenetan gaude.
‎komunikabideetan ateratzea beste helbururik gabe. Lapurreta, noski, ez zuen Kirmenek berak antolatuko, argitaletxeak baizik, edo bere agenteak, edo nik al dakit nork.
2017
‎Nolanahi ere, gaueko zoraldiei utzi badiet ere ezin inolaz garaipenaz hitz egin, orain egunez egiten baititut, leherrenak eta senperrenak. ...en edo beste edozein lanetan ari zen Ines edo Isabelengan jartzen bainuen begirada, eta begiek inor ikusterik ez bazuten oinak hasten zitzaizkidan lanean, harako sasimirari haren alderantzizkoa eginez, alegia, tentabidea niregana ez baldin bazetorren ni joaten bainintzen harengana edozein aitzakia jarrita, ea afaltzeko zer genuen, edo bihalll ramunerako behar nuen meza jantzia garbi ote zegoen edo nik al dakit. Nik ez dakit ama nahiz alaba ohartzen ote ziren nire jokaera hartaz, baina, emakumeen burubideak Jaungoikoak sortutako misterio eta ezkutuki ilunena baldin bazaizkit ere, baietz esango nuke, gutxien gutxienik gau ilunean haien gela parean bietakoren batekin ia ia estropozo egin nuen gau harez geroztik batak zein besteak antzeman didatela bitxi eta parte txarreko irrikaren bat darabildala.
‎bata edo soinekoaren mahuka azpitik besapeko ile mataza iluna, izerdi perlaz dizdizka, zergatik ez dakidala halako zirgit eta zarrazta itzela eragiten didana, bizkarrezur osoa goitik behera inarrosten didan zirrara, eta bat batean eztarria lehortu eta egarri banaiz ere ez naiz altxatzen, belaunak dar dar izango ditudan beldur. Orduan Inesek, zer edo zer sumaturik edo nik al dakit, zuzen begiratu eta, hau beroa?, esango dit, eta,, nahi al du berorrek baso bat ur?, edo halakoren bat botako dit, eta nik, ahotsa menderatuko ote dudan zalantzan, baietz egiten diot buruaz, begiradari bare eta begitarteari lasai eusten saiatzeaz batera, urduritasunak salatuko nauen beldurrez.
2019
‎geratzen afariak zituztenean, baina familian askotan kontatu den pasartea da. Kontua da elkarteko bazkide xahar ipurterre horietako bat kexu zela kartak doblatzen zituela eta zikintzen eta nik al dakit zer memelokeria gehiago. Lehengusuak gurasoen begirada konplizea bilatu zuen, baina haiek txor txor zebiltzan eta ohartu ere ez.
2021
‎Eta bereziki guapoa ez bazen ere, bazeukan zerbait oso erakargarria egiten zuena. Bi metroko gizonkote sentiberaren itxura hura edo nik al dakit... Inbidia eman zidan.
‎Eta etxera iritsiko zinen, eta ikusiko ninduzun ordenagailuan, ez aurrera ez atzera, hogei orritik gora loditzen ez zen nire nobela txatxua zirriborratzen, eta madarikatuko zenuen zeure burua, ez hartzeagatik portugaldarrak eskaini zizun telefono zenbakia, eta ni nintzela konturatuko zinen, ni nintzela askatu beharreko karga pisutsuegi hura, eta une horretan ohartuko zinen kasu egin behar zeniola zeure barru barrutik irten zitzaizun bulkada hari. Eta bueltatu egingo zinen biharamunean taberna hartara, ordu berean, eta hantxe egongo zen portugaldarra, edo topo egingo zenuten bestela Donostiako kale galduren batean, San Martzial kalean esaterako, Igeldon alokatu zuen etxeko Nespresso kafe makinarentzat Ristretto kapsulak erostera joana zelako bera eta handik pasatzen ari zinelako zu, nik al dakit, izorratu berri zitzaizkizun entzungailuen ordez berriak erostera baitzindoazen Fnac era, eta oraingoan bai, oraingoan telefonoa hartuko zenion, are, zuk zeuk eskatuko zenion, eta zenbaki haiek bihurtuko ziren, telefono zenbaki haren digitu haiek, bata bestearekin artez batuz gero lauko bat ezkutatzen zutenak, nirekin zenuen harremana hausteko hazi.
‎Ez purista jarri, badakit irudiak mugimenduan eta irudi estatikoak gauza ezberdinak direla. Baina kamera bat dago, kamera aurrean zerbait eta kamera atzean zu, istorio bat edo nik al dakit zer kontatzeko irrikaz. Bi munduak oso ezberdinak edo are kontrajarriak direla uste baduzu, ez duzu Duane Michals ezagutzen, argazki bakar batean film bat kontatzeko gai den argazkilaria.
‎Teknika poliziala horraino iritsi da, XXI. mendearen atarian gaude. Kamera infragorriak eta nik al dakit zer ez daukaten.
2022
‎" Ezkerreko zangoan bota ortopedikoa behar dik honek"," Okulistarenean hitzordua hartuko bagenio hobe" eta gisakoak idatziko dituztela pentsatzen dut. Nire aholkularia emakume fina da eta" distortsiorako joera du"," trastorno obsesibo baten zantzuak"," bere burua irudikatzeko zailtasunak ditu" edo nik al dakit zer apuntatuko zituen.
‎Han zerbait gertatuko zela espero nuen... Lehen Bisitarien odola piztuko zitzaiola edo nik al dakit zer! Ezta horrela ere...
2023
‎Bistakoa zen lagun eginak ginela, baina ordurako lagun izatea ez nuen lorpentzat. Erakargarria zitzaidan haren espresio falta edo nik al dakit zer; kitzikatu egiten ninduen bizar sarriaren artetik aldian aldian egiten zuen irribarreak. Bereziki gustatzen zitzaidan haren umorea.
‎Ni, adibidez, atzetik laguntza finantzarioa nuela iritsi nintzen, eta lursail handi samar bat erosi nuen. Eta DEAkoa18 banintz bezala ikusi ninduten, edo Messiren senidea, edo nik al dakit zer banintz bezala. Eta kosta egin zitzaidan uste horiek gainetik kentzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia