2004
|
|
Han ez zen beste inor ausartu, eta zu agertu zinen lasai lasai, deus ere gertatu ez balitz bezala. Piraguari buelta eman, ni handik atera, besoetan erreka bazterrera eraman, soroslerik adituenaren eran nire barruko ur guztiak atera, eta
|
ni
berriz ere mundura, beno, zerura esango nuke.
|
|
Berriz ere Mendiburu eta Duvoisin datozkit burura, eta
|
ni
berriz ere bien erdian geldituko naiz.
|
|
" Ez duzu besterik egin behar –esan dio Antoniok– Motorra martxan mantendu, besterik ez. Eta itxaron
|
ni
berriz bueltatu arte".
|
2006
|
|
Ez dakit bitartean zer pentsatuko zuen berak: bere desiren jomuga izandako gorputz hura bat zela azken batean, ala pena zela ni biluzik eduki eta halako egoeran izatea, ala iritsiko zela
|
ni
berriz ere besotan hartzeko parada... Auskalo.
|
2009
|
|
Begira Gregoryri. Beti bigarren gerra mundialeko istorioak gogoratzen eta kontatzen aritzen da, eta
|
ni
berriz blues kantari nintzeneko oroitzekin bizi naiz. Hementxe gaude bi agure black, zahar, gazte garaiko eginkizunak, batzuetan irudimenak faltsifikatzen dituenak, egunero amesten, ezinezko gaurkotze baten bila, ahotsik gabeko kantariak blues eternal bat kantatu nahi balu bezala.
|
|
Haren amak mutur beltza agertuz ihardetsi zien eleketan hasteko nire saio ahulei. Guztia lehenbailehen finitu eta
|
ni
berriz ere Joanes Mailu izatea baizik ez nuen desio. Hori baino lehen, ordea, banuen lan bat eta, hura egitera noiz abiatuko, ez nituen begiak Henrikerengandik kentzen.
|
2012
|
|
Janaria apaletan utzi genuenean, atariko enborren gainean eseri ginen, Gabrielen ondoan. Horrela egon ginen hirurok, egur haietan jesarrita, itsasora begira, haiek biak beren kontuez solasean,
|
ni
berriz asmatu nahian zeri buruz ari ote ziren. Ustekabean, Gabriel zutitu eta zuhaitzen artean galdu zen, itsas aldera, maldan behera.
|
|
Egia da uhartera iritsi nintzenean, eta ikusi nuenean ontziko beste lagun guztiak ito egin zirela, eta
|
ni
berriz bizirik nengoela, estasi eta arimaren goraldi moduko bat izan nuela, eta, Jainkoaren graziaren laguntzarekin, benetako esker ona izatera irits zitekeela; baina hasi zen lekuan amaitu zen, pozaldi arrunt batean, edo bizirik egotearen pozaldi soilean, nolabait esateko, eta ez nuen burutapen bakar bat izan, beste guztiak ezereztuak izan zirenean, ni salbatu eta hautatu ninduen eskuaren ontasu... Marinelek, oro har, hondoratze batetik lehorrera bizirik eta onik iristen direnean izan ohi duten poz arrunt berbera zen, besterik gabe, berehala pontxe edalontzian itotzen dutena, eta igaro eta lehenbailehen ahazten dutena; eta gainerakoan nire bizitza horren antzekoa zen.
|
|
Zeren eskierki gu baikara parrokia honetan, bera eta ni, zereginik gehiena dugun bi pertsonak. Baina bera, gorputzen sendagilea da, erantsi zuen barre lodi batekin?, eta
|
ni
berriz arimena!
|
2013
|
|
Igande iluntzeetan Athleticen partida ikustera joaten zinen lagunekin elkartera, baina ni gabe, bikote ofiziala ez ginenez, bezperatik elkarrekin geundela susmorik ez pizteko; eta
|
ni
berriz mutil lagunik ez zuten nire kuadrillakoekin joaten nintzen tabernetara kartetan jokatzera, beraiek bezperako parrandan edandako garagardoak eta igande iluntzeko depresioa ur botilekin itotzen zituzten bitartean, ezkutuko bizitza paralelo hartatik alde eginez.
|
|
Niri so ari zen, berriz. Baita
|
ni
berriz nire paperetara eta nire lumara lerratu ere.
|
|
–Zuetariko batek lagun nazala nire geletara. Bertze batek begira dezala nire zaldia,
|
ni
berriz itzuli artean.
|
|
Ez zuen loriaturik ematen hainbertze urteren ondotik
|
ni
berriz ikusteaz. Ni ere ez nintzen nekatu bozkarioa itxuratzen.
|
|
–Zurekin gai honetaz hitz egiteko ohorea neure buruari egiten diodan hurrengo aldian, orain eman didazuna baino erantzun aldekoagoa jasotzea espero dut; nahiz eta oraintxe bertan ere lekutan nagoen zuri doilorkeriarik leporatzetik, bai baitakit lehenengo galdatzean gizonari ezezkoa ematea zure sexukoen artean ezarritako ohitura dela, eta, bestalde, zuk oraingo honetan horrenbeste esan izana
|
ni
berriz ere zuri mandatu egitera bultzatzeko modua izan daitekeela, emakume jitearen benetako delikadeziari legokiokeen bezala.
|
2015
|
|
Aitor dezadan lehenbailehen, misterioaren hariari tiraka ibili gabe: ez nintzen zulo horretaraino iritsi; gutxi gorabehera non egon zitekeen banekien, abiatu ere egin nintzen, baina bidearen erditik aurrera ugariegia zen sasia eta laharra (ez zuen alferrik hartua baserriak Lahar hegi izena),
|
ni
berriz prestatu gabe nindoan, eta pentsatu nuen hobe nuela irudimenezko zuloaren lilura, egiazko arantzen ziztada eta urratuak baino.
|
2016
|
|
Stalin orain dala 16 urte hil zan, ez atzo; baina stalinismoa ez da hil, eta ez gutxiagorik ere. Eta gertaerak hozki aztertzen baldin badira, komunismoa eta stalinismoa gauza berbera dirala dirudi(...) Txekiarren eta eslobakiarren ezintasun osoa eta URSS' en inperialismo gordina aipatzea anti komunismo baldin bada,
|
ni
berriz ere antikomunista naiz. Eta Askatasuna zapaltzen duen sasi sozialismoak oinarritzat dituen liburuak nolanahikoak diralarik ere, sozialismoaren etsaia dala esatea anti komunismoa baldin bada, ni antikomunista naiz osoki.
|
|
_ Bukatu zaizu
|
ni
berriz ikusteko plazera. Bihar ez naiz joango.
|
2017
|
|
Horrelako ume bati berrogeita hamar dolar eman. Begira, nik banituen hogeita bat urte aurreneko aldiz berrogeita hamar dolar ikusi nituenean, eta bitartean beste mutil guztiek arratsaldea libre eta larunbat guztia ere bai eta
|
ni
berriz denda batean lanean. Nik esaten dudana, nola nahi dute ba inork umea menderatzea, beste horrek dirua ematen baldin badio gure atzetik.
|
|
Horiek bai, baina bizarra kentzea ezin bada bakarrik egin, eta nik neuk bizarra uztea nahiago nukeen arren, azken batean ohitura kontua besterik ez baita, kontuan izanda gainera Jesukristoren garaian bai berak bai bere apostolu guztiek ere bizar luzeak zituztela, hala ere, diot, badirudi konpli eta egoki ezezik ia ia derrigorrezkoa dela gaur egun itxurazko gizona, eta zer esanik ez elizgizona bada, bizarra egunero egunero ondo moztuta ibiltzea, eta horretan aritzen zait serora nirea. ...ta are arrea, alegia, bizartegietan gizasemeak mozten diela bizarra gizasemeei, eta ez da txiripa hutsa, ez horixe, konturatzeko aukera eta astia izan baitut, bizarginak emaztekiak balira, toki horiek bizartegiak ez baina beste zer edo zer liratekeela honezkero, bizar mozte horretan halako txera, igurtzi eta laztanak jartzen baitituzte andreok, edo halakoxeak jartzen ditu Inesek behinik behin; eta
|
ni
berriz hortxe, ohean katigatuta, inora aldegin ezinda, borreroaren eskutan bezala, lepoa ebakiko didan baino beldur handiagoa diodala, nire kinka larriari antzemango ote dion, benetan urduri jartzen bainau, eta ez pentsa txantxetan ari naizenik, nire estualdi hori alde askotan nabarmentzen da-eta: hasi zintzurraren dantza urduriaz, segi begien nora begiratu jakin ezaz, eta eskuen dardaretik igaro ondoren, bukatzeko izarapeko beste alderdi are larriago batzuk.
|
|
behatzetako azkazalak pintatzen dituela, hatzetakoak ez, amak ez diolako uzten; behatzetakoak ere ez lizkiokeela utziko baina amak ez dakiela ezer eta nik ez esateko, kontu handiz ibiltzen dela amak ezer ez jakiteko, gauean argia itzali eta gero kentzen dituela oinetakoak eta eguna zabaldu orduko haiek jaztea izaten duela lehenbiziko lana. Eta nola nirekin egoten deneko une bakan horiek diren bakarka ez baina sikira amaren begiradarik gabeko bakarrak, orduan aprobetxatu behar behatzetako azkazalak ikusteko, ikusteko eta margo gehiago emateko, patrikatik ontzitxoa atera eta hortxe aritzen baita, bere baitan bildurik bezala, oinetako azkazalak pintatzen, eta
|
ni
berriz aurrean, haren zango sagarrak begien bistan, eta oinak ere agerian noski. Gauza bitxia dira oinak.
|
|
Naturaltasun osoz bota zuen, irribarrea galdu gabe, eta
|
ni
berriz atezuan, tenk.
|
|
Erabakita genuen aukeraren bat egon bezain laster, primarioetara aurkeztuko ginela. Hautagaia bera izango zen eta
|
ni
berriz haren kanpaina buru. Mundua hobetzeko ideia asko zituen Martak eta hiritik hasteko asmoa.
|
2018
|
|
Semaforo alu horretara heldu arte, beraz, dena nik aurreikusi bezala garatu zen eta pozik nengoen eta dena zen posible. Semaforoa gorri zegoenez eta
|
ni
berriz urduri, nire telefonoaz gogoratu nintzen, goiz osoan isilpean mantendu nuena, eta hura poltsatik ateratzeko ideia izan nuen, instintu txatxu bat, tik bat ia. Pantailari begiratu aurretik jakin nuen zer edo zer ez zebilela ongi.
|
2019
|
|
Emozioz gainezka, Martin irudikatu nuen hariaren bestaldean. Pentsatu nuen, telefono zenbakia nola arraio lortu ote zuen arrapataka azalduko zidala lehendabizi, eta gero, bere damua nabarmenduko lukeen tonuan, barkamena eskatuko zidala,
|
ni
berriz ikusteko irrika aitortuko, bere portaera kaxkarraren arrazoiak emango, itzul nendin erregutuko. Bizitzak Errezil sagarraren zaporea zuen une hartan:
|
|
Ez dezala telefonoak orain hots egin, ezerk ez dezala une hau eten berez bukatzen den arte, bihar, Monte da Graçan bilduriko soldaduek orriken antzera egingo dute aurrera, ekialderantz eta mendebalderantz, ibaiko ertza topatu arte, Raimundo Silvaren aurretik pasatuko dira, bera Porta de Alfofako iparreko dorrean bizi baita, eta berak burua agertuko duenean terrazan, jakin minez, eskuan arrosa bat duela, edo bi, behetik oihukatuko diote beranduegi dela, arrosen garaia joan dela, eta heriotzarena zein azken odolarena etorri. Alde honetatik, Porta de Ferrorantz, Mem Ramires kapitainak agintzen duen soldadu ostea jaitsiko da, tropelean Mogueime doa, bere buruzagiak ikusi egin du azkenik, eta ezagutu, alturarengatik seguru asko, aurpegia bizarduna baita, guztiona bezalakoa, eta oihu egingo dio, irri laño eta erdi aroko batekin, E, gizona, altuegi dira harresi hauek
|
ni
berriz zure sorbalda gainean igo eta eskala bota ahal izateko, Santaremen egin genuen bezala, ederki asko atera zitzaigun jokaldia, baita errege gure jaunari ere, eta Mogueimek, konfiantza eman zaion arren, bere ofizialak jada ospetsu den giza eskailerako parteen kokapen erlatiboari buruz eman duen bertsioari aurka egitea burutik pasatzen ez zaionez, gerrara doan soldaduak jeep baten gainean doan... Raimundo Silvak mahaiko lanpara piztu zuen, argi azkarrak arrosak itzaltzen zituela eman zuen une batez, gero arrosak agertu ziren atzera berriz, beren burua berrosatu izan bailuten, baina aura eta misteriorik gabe, uste ohi denaren aurka botaniko batek asmatu zuen harako esaldi famatu hura, Arrosa bat arrosa bat da, arrosa bat da, poetak Arrosa bat esango zukeen, besterik gabe, gainerakoa arrosari so egotearen isiltasunaren barruan kabituko zen.
|
2021
|
|
–Zuk ez zenuen
|
ni
berriz topatzea aukeratu –esan zuen Jeanek– Harri batekin bailitzan egin duzu oztopo nirekin. Eta orain...
|
2023
|
|
Agian maitatua eta desiratua izan zarela sentituz joan nahi duzu, bizitzan behar izan duzun bezala. Edo agian eragotzi egin nahi didazu
|
ni
berriz ni izatea, izan nintzen emakume hura izatera bueltatzea. Horixe gertatu zitzaidalako, neu izateari utzi nion, neure buruaren jabe izateari.
|
|
Brigittek, bularretakoa lagatzen zidan lagunak, esaten zuen bera iharregia zegoela,
|
ni
berriz lodikotea nintzela eta baita altuegia ere, eta gizonei ez zitzaizkiela emakume altuak gustatzen. Kexu zen betegarriak eramatera" behartuta" zegoelako.
|
|
Ni ez naiz oso trebea soinekoak eta txanoak josten, eta amak antzarak ferratzera bidaltzen nau laguntza eskatzen diodan bakoitzean. Tristura ematen dit zumezko orgatxoan apain apain datzan aurpegitxo zurbilak, horren geldi, eta
|
ni
berriz horren bizi, udaberri giroko haize eztiak lehenengo aldiz beso biluziak laztantzen dizkidala eta Garizuma erdiko krepeen zaporea atzamarretan dudala. Panpinari begiratzen diot eta ez zait bururatzen zer egin berarekin.
|
|
Emazte gazteen erresalbua. Aldiro aldiro, irudituko zait nire neska lagunak hilik daudela, eta
|
ni
berriz oraindik bizirik.
|