|
Langileak, mugimendu kolektibo inkontziente batean, alde batetik, porrot eginda sentitu behar zuten, eta bestetik, beldurtuta, zaldizkoek zer egin behar zuten ez zekitela?, elkarrengana hurbildu ziren, besoa besoaren kontra, besoa besoaren alde?, hurbiltasunak konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko balie bezala; Teofilo Mariak zerbait esan zion Fanelliri, baina Fanellik ez zion erantzuten, buruxkila anarkista nora ezean zegoelako, ausaz, Teofilo Mariaren ezusteko presentziak ezarritako errealitate berriaren koordenatuetara egokitu ezinean; Teofilo Mariak atzera egin zezakeen orduan ere, eta polizi buruari agindua eman, langileak, inoiz baino ahulduago behar zutenak, hantxe jipoitzeko eta txikitzeko, baina gizonak aurrera egin zuen; Teofilo Mariak ez zuen hartarako asmorik, hala aitortu zion behintzat bere aitari handik gutxira, baita bere lagunei ere, han gertatuaz galdetu izan zioten bakoitzean: . Oharkabean egin nuen aurrera, eta oraindik ez dakit zergatik, baina oso ziur
|
nengoen
egiten ari nintzenaz?: luzaroan disimulu hutsean ibili ondoren, bere senaren menera jartzea erabaki zuela, alegia, senak, besterik gabe, bibrazio onak eta sentipen hobeak zekarzkiolako; gero, bere aurrerakako bide hartan langileengandik bospasei urratsera gelditu eta, bastoia airean dantzatzeari ekiten ziola, mehatxutik dantzatik bezainbeste zuen, itxura batean, bastoiak?, honela esan zuen:
|
|
Langileak, mugimendu kolektibo inkontziente batean –alde batetik, porrot eginda sentitu behar zuten, eta bestetik, beldurtuta, zaldizkoek zer egin behar zuten ez zekitela–, elkarrengana hurbildu ziren, besoa besoaren kontra –besoa besoaren alde–, hurbiltasunak konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko balie bezala; Teofilo Mariak zerbait esan zion Fanelliri, baina Fanellik ez zion erantzuten, buruxkila anarkista nora ezean zegoelako, ausaz, Teofilo Mariaren ezusteko presentziak ezarritako errealitate berriaren koordenatuetara egokitu ezinean; Teofilo Mariak atzera egin zezakeen orduan ere, eta polizi buruari agindua eman, langileak, inoiz baino ahulduago behar zutenak, hantxe jipoitzeko eta txikitzeko, baina gizonak aurrera egin zuen; Teofilo Mariak ez zuen hartarako asmorik, hala aitortu zion behintzat bere aitari handik gutxira, baita bere lagunei ere, han gertatuaz galdetu izan zioten bakoitzean: " Oharkabean egin nuen aurrera, eta oraindik ez dakit zergatik, baina oso ziur
|
nengoen
egiten ari nintzenaz": luzaroan disimulu hutsean ibili ondoren, bere senaren menera jartzea erabaki zuela, alegia, senak, besterik gabe, bibrazio onak eta sentipen hobeak zekarzkiolako; gero, bere aurrerakako bide hartan langileengandik bospasei urratsera gelditu eta, bastoia airean dantzatzeari ekiten ziola –mehatxutik dantzatik bezainbeste zuen, itxura batean, bastoiak–, honela esan zuen:
|