2001
|
|
Aldi hartan, beste behin, ilunpez ilunpe, bortu eta zelaietan barna Gasnaren Bidea segitu nuen, Oxkaxen behera jaitsiz, neurea ere ez zen lurraldean aterpetzeko. Xendaz xenda bulta honetan enekin dabilen irakurleari harriduraren mugetan zapartatzear
|
nengoela
aitortu beharra diot: gustatzen zitzaidan, bihurgune bakoitzean Cyberoa deitzen nuen tupina horren barnera lerratzen nintzela itxuratzea, anitzetan euriak zein haizeak kolpatu bazter hutsak zeharkatuz.
|
2009
|
|
Indaba baten tamaina zuen Sabinek nire sabelaren barruan ezkondu ginenean. Errota zaharrean Isidrok belarrira esandako hitzek txunditu egin ninduten, ez dut gogoratzen ondo zer egin genuen ere, eta handik gutxira haurdun
|
nengoela
aitortu behar izan nuen etxean. Semearekin haserretu zen batean istripua zela esan zion Isidrok, eta nik horrelakorik ez esateko erregutu nion, arren.
|
2010
|
|
Lo hartu zuenean, sofan egin genuen. Ni kezkatuta
|
nengoela
aitortu behar dut, haurra edozein momentutan azal zitekeelakoan, baina Teresak ziurtasun osoz jokatu zuen, bazekielako loaren lehenengo fasean ia ezinezkoa zela alaba esnatzea. Hala ere, atsedenera pasatu orduko jantzi zuen kamisoia, badaezpada, eta nik berdin egin nuen.
|
2012
|
|
Grildrig berea izango zela aitak eta amak hitz emana ziotela esan zidan, baina aurreko urtean egin zioten gauza bera egin nahi ziotela ohartzen ari zen, alegia, arkume bat ematen baliote bezala egin, eta gero, loditu bezain bizkor, harakinari saldu. Neure aldetik, inudea bezain kezkatua ez
|
nengoela
aitortu behar dut benetan. Itxaropen sendoa nuen, inoiz galdu ez nuena, egunen batean berreskuratuko nuela askatasuna; eta munstroa bezala batetik bestera eramana izatearen lotsagarrikeriari buruz, neure burua zeharo kanpotartzat jotzen nuen herrialde hartan, eta, noizbait Ingalaterrara itzultzen banintzen, halako zoritxar bat zitzaidala sekula aurpegiratu pentsatzen nuen; izan ere, Britainia Handiko Erregeak berak, nire egoeran, jasan egingo baitzukeen irain hura.
|
|
Iruzurkeria lapurreta baino krimen handiagotzat hartzen dute eta, beraz, gutxitan uzten heriotzaz zigortu gabe; zeren eta, arretaz zainduz gero, zentzu pixka batez gizakiaren ondasunak gorde daitezkeela lapurrengandik esaten baitute, baina zuzentasunak ez duela babesik maltzurkeria handiagoaren kontra; eta beharrezkoa denez salerosketa eta tratuak zorretan egitea etengabe, horrelakoetan iruzurkeriari onespena eman edo ezikusiarena egiten bazaio, edo zigortzeko legerik ez baldin badago, tratugile zintzoa izaten dela beti galtzaile, eta lotsabakoak lortzen irabazia. ...itsitako dirutza handi bat hartu eta hanka egin baitzuen; eta, aringarri modura, konfiantza abusua besterik ez zela esan niolarik Maiestateari, ikaragarria iruditu zitzaion Enperadoreari nik, defentsa gisa, krimenaren astungarririk handiena eskaintzea; eta, egia esateko, ezer gutxi erantzun niezaiokeen beti esan ohi denaz gain, alegia, nazio ezberdinek ohitura ezberdinak dituztela, zeharo lotsatua
|
nengoela
aitortu beharrean bainago.
|
|
Ez dut zorte handirik izan, egia esateko. Denboraldi hasieran oso ondo
|
nengoela
aitortu behar dut, baina lehenengo bost lasterketetatik hirutan lurrera joan nintzen. Urrakiko lasterketan hasi nintzen berriro ere errekuperatzen, eta duela hilabete Ataunen hamargarren izan nintzen, Gipuzkoako Txapelketa irabaziz.
|