Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2002
‎Kyotoko Protokoloa indarrean sar dadin, beharrezkoa da 55 naziok berrestea, eta horien artean egon behar dute 1990ean berotegi efektua eragiten duten gasen emisioen %55en erantzuleek. Orain arte, 47 herrialdek berretsi dute protokoloa, eta, Batzordearen iturrien arabera, zantzu nahikoak daude ondorio hau ateratzeko: abuztuko goi bilera baino lehen, EBn sartzeko hautagai diren herrialde guztiek eta Europako Esparru Ekonomikoko kideek ere hala egingo dute, Errusiaz, Japoniaz eta Zeelanda Berriaz gain; beraz, 1990eko emisioen %55eko helburua nabarmen gainditu da.
‎Era honetako erkaketak egin ahal izateko, barne produktu gordina (BPG) hartzen da inbertsioen erreferentzia gisa. Horrela, I+G/ BPG zatidurak ematen digu I+Gn egiten den ahaleginaren neurri egokia1 Esan behar dut, bestalde, Ipar Euskadirako datu fidagarririk ez dudala eskuratzerik izan, baina uste dut arrazoi nahikoak daudela Hego Euskadin baino ahalegin txikiagoa egiten dela baieztatzeko.
2003
‎Javier Aranceta Nutrizio Komunitarioko Espainiako Elkarteko idazkariaren arabera, elikagai funtzionalak kontsumitzea, osasunerako onuragarri diren Omega gantz azidoak, azido folikoa, kaltzioa edo bitaminak bezalako mantenugairik gabeko dieta desorekatuaren jarraipenak eragindako mantenugairik eza konpentsatzeko irtenbideetako bat da. Elikagai horien ustezko onurak bermatzen dituzten ikerketa zientifiko nahikoak dauden arren, Europan ez dago berariazko arauketarik produktu horientzat, eta, beraz, “kontsumitzaileen artean desinformazio asko dago”, dio Montserrat Torrentek, Kataluniako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeko (OCUC) lehendakariak. Informazio falta hori osatzeko, Nutrizio Komunitarioko Espainiako Elkarteak eta OCUCk produktu horiei buruzko informazio kanpaina jarri dute abian, gero eta ohikoagoak baitira espainiarren dietan.
2005
‎Proposamen britainiarrak aldaketarik gabe mantentzen du Europako Batzordearena (EB) antxoari dagokionez, hau da, zona horretan antxoaren arrantza maiatzera arte ixtea ezartzen du, baina zientzialariek errekuperazioari buruz egin behar duten ebaluazioaren zain, erkidegoko iturriek jakinarazi zutenez. Ebaluazio hori apirilean egingo da ziur aski, eta baliabide nahikoak daudela frogatzen badu, Batzordeak berrikuspen azkarreko mekanismo bat jarriko luke abian, zenbait harrapaketa baimentzeko. Proposamen britainiarrak, aldiz, IX. eta X. eremuetako antxoaren arrantza kuota handitu du, hau da, Portugalgo kostaldea eta Galiziako kostaldea eta Azoreetako eremua.
2008
‎Jardunaren hasiera tributu betebeharpekoari jakinarazi behar zaio komunikazio baten bidez; bertan, jardunaren izaera eta norainokoa azalduko da eta betebeharpekoak prozeduran zehar dituen eskubide eta betebeharren berri emango zaio. Tributu administrazioaren esku datu nahikoak badaude likidazio proposamena egin ahal izateko, prozedura has daiteke likidazio proposamen hori jakinaraziz. Azken aukera hori ez da jaso Lurralde Historikoetan.
2009
‎Bere aldetik, Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak ziurtatu du akordioa lortzeko oinarri nahikoak daudela. Dena dela, gauzak aldatzeko konpromiso argia erakusteko eta Patxi Lopezen inbestidura babestu baino lehen balizko akordioa idatzita uzteko eskatu dio.
2010
‎ETAko bi kideen aitorpenek polemika sortu dute, baina ikertzeko zantzu nahikoak daude eta Venezuelako Gobernuak erantzun bat eman digu, Zapateroren ahotan.
2013
‎Horretan ahaleginduko da UPN: «Oinarri nahikoak badaude, eta konpromisoa eta borondatea badago». Manu Aierdik onartu du EAJk eta EH Bilduk tirabira handiak dituztela EAEn, eta, horregatik, inportantzia eman nahi dio konfiantza eraikitzeari.
2014
‎Bestetik, gobernuko beste departamentu batzuen parte hartzea lortu dugu, indarkeria ez delako soilik Emakunderen arazoa, eta denen lana eskatzen duelako. Biktimen ahalduntze prozesuetan baliabide nahikoak daude, ala ahalegin handiagoa egin behar da, adibidez, etxebizitza edo enplegu zerbitzuetan. Emakumeak indarkeria egoeratik ateratzeko sekulako garrantzia du ahalduntzeak; autonomia pertsonalak, baina batez ere ekonomikoak.
2015
‎Kautelazko neurriak: Adingabeak justiziari trabak jartzea saihestea dute helburu, eta hori gertatzeko arrazoizko zantzu nahikoak daudenean bakarrik ezartzen dira. Sor litekeen gizarte alarma eta adingabearen egoera pertsonalak eta sozialak ere kontuan hartzen dira.
2016
‎Helburua da gobernuak duen etxebizitza multzoa handitzea. " Egun dituenak ez dira nahikoak dagoen eskaera guztiari aurre egiteko", erran du Larreak.
‎Beraz, argudiatu daiteke hiztun konprometituek eta gizarte zibiletik sortutako hizkuntza ekintzaileek (edo" hizkuntzazaindariek") hizkuntza menperatu ahal izateko ikasten jarraitu behar dutela estatus sinbolikoa ere lortzeko. Jarrerak aldatu daitezke, eta Man uhartean erakutsi den bezala, Kornualles eta mundu osoko testuinguruetan, grabaketa nahikoak badaude, ez da inoiz beranduegi hizkuntza bat biziberritzeko. • ohArrAK
2020
‎Horrelako baieztapenak elikagai baten sustapenean sartu ahal izateko, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) onartu behar ditu aldez aurretik. Eta horretarako, froga zientifiko nahikoak egon behar dute horiek babesteko, eta kasu honetan ez da horrelakorik gertatzen. Kontua da ia ez dela publizitate engainagarri horren kontra egiten, eta egiten denean, hartzen diren neurriak ez dira oso gogorrak enpresa horiek lortzen dituzten onurei dagokienez; beraz, askotan, ausardia komertzialak konpentsatu egiten du.
‎Honen alde ona da ikasle guztientzat nahikoak daudela.
2021
‎Ezberdintasun nahikoak zeuden 2010ko abenduan aurkitutako lau biktima eta 2011ko udaberrian aurkitutakoen artean. Hasteko, denboran nahiko aldenduta gertatu ziren biktima multzo biren hilketak.
‎Zarauzko pentsiodunek iragarri dutenez," Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gutun bat bidaliko dio Espainiako Estatuko gobernuko presidenteari, pentsiodunen kolektiboaren prestazioak hobetzeko neurri zehatzik ez duela hartzen salatzeko". " Hiru urteko borrokaren ostean, gobernuak pentsioen sistema publikoa jasangarria dela onartu du, eta erosteko ahalmena bermatzeko eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzeko baliabide nahikoak badaudela onartu du", azpimarratu dute.
‎Ikasleek jarraitzen dute bazterturik egoten eskolaren funtzionamenduari dagokionez, ez baitute hitzik. Lan etnografiko ezberdinek erakutsi bezala, guraso eta ikasleek jarraitzen dute ezer (funtsezkorik) erabaki barik, zuzendari eta irakasleek mesfidati begiratzen baitiete, oraindik ere, mesfidati izateko arrazoi nahikoak egon daitezkeen arren.
‎Eta, datuei erreparatzen badiegu, argi geratzen da zerk ez duen balio. PISA txostena argia da zentzu horretan txostena eta rankinga bera kritikatzeko arrazoi nahikoak egon arren, horri begira daude eskola eta gobernu gehienak, argi uzten baitu teknologia berrietan oinarrituriko heziketa ereduek ez dituztela emaitza hobeak lortu. Zentzu horretan deigarria da Finlandiaren kasua, adibiderako, urteetan rankingaren lehen postuetan egon ostean, mundu osoarentzat eredugarri izan ostean, behin teknologiak sarrarazi dituenean ikasgeletan, izugarri jaitsi baita rankingean.
‎Massorekin, puntu honetara helduta, ez dago baikor izateko arrazoi askorik. Kontrara, uste dut arrazoi nahikoak daudela pentsatzeko adin nagusitasuna askatasuna eta autonomiahelburu duen proiektu ilustratu modernoa gauza ezina dela eskolan eta, okerrena dena, luzaroan gauza ezina izaten jarraituko duela; are gehiago, baliteke berez gauza ezina izatea. Hortaz, Izuzkizarekin, ez gaitezen inozoak izan, ez baitago gu salbatuko gaituen metodo, plan edo legerik.
‎" ETAk exekutatu egin du Portell jauna, Espainiako Gobernuaren agente gisa jokatu duela frogatzeko arrazoi nahikoak daudelako, eta haren egitekoa ondo definituta zegoelako: bere karrera entzutetsua oso osorik eskaintzea, bai eta bere baliabide pribilegiatuak ere, gure erakundeari izen ona kentzeko, isiltzeko eta, azken batean, eraso egiteko.
2022
‎haurrentzako parkeak konpontzea, plazako frontoia estaltzea, tokiko merkataritza sustatzeko kontsumo bonuen kanpaina, futbol zelaiko harmailen azpiko espazioa egokitzea, Gizarte Etxea martxan jartzea, gazteentzako lonjen proiektua, Txopera Parkea hobetzea eta berritzea... etab. EH Bildurentzat azpimarragarria da aipatutakoak ez direla proiektuak bakarrik, baizik eta edozein udalek bermatu beharreko oinarrizko lanak. EH Bilduk adierazi du ezin dela urtero esan gero gauzatu gabe geratzen diren lanak egingo direnik eta, aipatutako lanak egiteko baliabide ekonomiko nahikoak daudela gaineratu du.Udal Gobernuak gaitu duen 1.257.998, 38€ etatik euro bakar bat ere herriak egindako proposamenak martxan jartzeko ez erabiltzeagatik, Adiek orozkoarren eskaerak gerorako uztea salatu eta jendeari entzutea lehentasuna izatea aldarrikatu du Orozkoko Talde Politikoak.Joan den urteko abenduan informazio eskaera bat erregistratu zuen EH Bilduk, Udalak egin beharreko lanak eta... Urte bereko martxoan emandako erantzunak argitzen du inbertsioak ez gauzatzearen zergatia administrazio izapide luzeak, denbora falta, arlo teknikoetako zailtasunak eta lan karga direla.
2023
‎Gaur goizeko saioa amaitu ostean, Saul Castro abokatuak berretsi du epaiketa aurretik esan izan dutena: «Proba nahikoak daude gertakari horiengatik epai bat ezartzeko». Zehazki, 17 urte, 11 hilabete eta 29 eguneko kartzela zigorra eskatu dute, hilketa saiakera ez ezik, lesio delituak ere egotzita.
‎Bi kardiologoak ere baja luze batean daude, ordezkorik gabe. Bi psikiatra etortzen dira astean bi egunetan, baina ez dira nahikoak dauden beharrak asetzeko. Ez dago psikologorik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia