Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 346

2000
‎Dena den, euskal jokalariek ez zuten errukirik erakutsi eta moskutarrak 1 jipoitu zituzten. Hortik aurrera gure jokalariek erakustaldi mordoxka burutuko zuten herri eslaviar hauetan eta beren jokoa ikusteko hainbat eta hainbat gonbite jaso zuten, estadioak oso txiki geratzen baitziren ikusi nahi zituen jendearentzat.
‎" Positive Bomb"," Karpe Diem"," Paradisu Zinema" eta" Bizitza triste eta ederra". Lehena premeditatua izan zela diosku taldearen doinu eta hitzen egileak," bagenekien zer egin nahi genuen jendea dantzan jartzeko. Gero" jarraitzen du Iñigok" bakoitzaren gustua islatzen joan da, taldea aberastuz".
2001
‎Arte garaikideko museoan sartu eta XIX. mendeko artea bilatzea ezinezkoa da. Bilboko Guggenheim museora sartu eta Arte Ederren museoan dagoen ondarea bilatu nahi du jendeak. Arte klasikoa ikusi nahi duenak zer egiten du Guggenheim museoan?
‎EAJn badago proiektu soberanista aurrera eraman nahi duen jendea baina gehiengoak, gaur egun, ez du horren aldeko apusturik egin nahi. Baina denbora bukatzen ari da eta hautu bat egin dute.
‎Maiatzaren 6an Bilboko Etxebarria Parkean Euskal Eskola Publikoaren festa egingo da. X. urteurrena den honetan antolatzaileek mezu bat zabaldu nahi dute jendearen artean, XXI. mende honetan oraindik gainditu beharreko mugak ugariak direla.
‎Denborarekin, dakizuna ikasi nahi duen jendea dagoela ohartzen zara eta egunez egun maisu txiki bihurtzen zara; gero maisu hobea, eta orain munduko leku guztietatik deitzen didate.
‎Eta zinetik irteeran Exit irakurri nuen, Metropolitan zinea konpondu berri eta hornidura berriak baitzeuden, eta arrakasta nahi zuen jendeak irteeran handik azpitik pasatzea zuela ulertu nuen, eta harro eta baikor irteten ginen denak exit azpitik.
‎–Asuna? –ebaki zuen elkor erdiak– Ba asuna aski badugu gure etxalde inguruetan eta dailua erabili nahi duen jende gutxi! Haugi mutikoa eta ikusiko duk nola den.
‎Ederki geundeke Agentzia Dermoestetikoko hirugarren mailako agente bati nahi zuen jende guztia, eta gorrotoak, edo apetak eman diola beste inolako arrazoirik ez dela tarteko, hiltzen utziko bagenio. Ederki geundeke arma bat duen edonork gorroto dituen guztiak hiltzeko baimena baleuka.
2002
‎Eta Joanne Rowling idazleak ezezkoa eman zion asmo honi. Zorionez, bazeukan Harry Potter zinemara eraman nahi zuen jende gehiago, Warner Brothers kasu, eta askoz hobeto konpondu omen zen hauekin, hitz eman ziotelako beraiek eginiko filmeetan eskuhartzerik izango zuela, filmeen jarraipen zehatza egiten utziko ziotela, protagonistak ingelesak izango zirela eta gertatu beharreko guztia Ingalaterran gertatuko zela.
‎Nor doa Eibar ikustera? Eliteko gauzak bakarrik nahi ditu jendeak, aseta dago-eta. Gainera gu kultura minorizatu baten barruan mugitzen gara.
‎Agintari politikoek gero eta gardenago agertu nahi dute jendearen aurrean. Erakunde eta talde politikoek gero eta garbiago izan nahi dute botuemaileen aurrean.
‎Abertzalearen ikuspuntutik ezinbestekoa baldin bada aldi berean euskaltzale izatea, hori uste dut behintzat, euskaltzalearen aldetik ez da inola ere beharrezko abertzale izatea eta ez da on, gainera, lotura hori horrela egitea. Euskaltzaleak nahi luke jende guztia, alde batekoa nahiz bestekoa, izatea euskararen aldeko eta euskararen inguruan. Ez da, zoritxarrez, holakorik gertatzen, eta abertzale ez direnen artean euskaltzaleak ikusten ditugunean, euskaraz mintzo telebistan adibidez, orduan nabarmenago gelditzen da kontua, dagoen eskasia horretan norbaitek bere buruko kukulina ateratzen duenean.
2003
‎Zer ikusten da gehien prime time delakoan. Zer nahi du jendeak. Bestalde eta tarteka, gidoilariei loreak botatzen dizkiete.
‎Baina hemendik alde egiteko aukera izan genuenean, Castrora joan ginen. Han aitari esan zioten arrantza ontzi bat bazela, ihes egin nahi zuen jendea eramango zuena. Bertan sartu ginen, baina arratseko zazpietan polizia etorri eta preso eraman gintuzten.
‎Alde batetik euskal unibertsitatea nola geratzen den oso zalantzan dago oraindik (LAUren mehatxua etab.) eta desmontatzea arriskugarria litzateke. Ekintzabide hauek bestalde unibertsitateari begira betetzen duten lanaz aparte jendea biltzen dute, kultur gosea ase nahi duen jendea eta beste inon tokirik ez duen jendea ere bai.
‎Eta Japoniatik ere etortzen ziren batzuk Taumanen koadroa ikustera: etorri, Taumanen koadroa ikusi eta ospa egin nahi zuen jendeak. Horregatik jarri zuten dispositibo bat igogailuan.
2004
‎Bertsoa gehiago ikusten dut bertso afari, bazkari eta formula horietan. Hor zuk erabakitzen duzu noiz nahi duzun jendea barrez jartzen saiatu eta noiz negarrez. Hor hasi naiz nire lekua ikusten.
‎Dena den, hasberriari ateak zabalik ditu chatak: bertan ohikoena lagundu nahi duen jendea topatzea da eta aldarri bat nagusi da: Izan atsegin, jokatu garbi eta ondo pasa!
‎Ezin dut ulertu. Beste gauza bat da bere borondatez euskara ikasi nahi duen jendearen kasua. Hauei bai, hauei behar dituzten medio guztiak eskaintzeko obligazioa dauka tokian tokiko administrazioak?. 231
‎Harakin bezalatsu, ezkontzatik kanpoko amorante bat. Dena nahi duen jendea, daukatenaz kanpo desiratzeagatik zoritxarreko egiten den jendea. Harakin, esaterako.
2005
‎Badira beste batzuk autoenplegua eta mikroenpresak sortzeko eta horiek inbertsio are handiagoak behar dituzte, miseriatik hurbil bizi diren pertsonentzat izaten direlako. Horretarako" puchitoak" (apur bat, Nikaraguan) edo" funts galdurako" funtsa txikiak eskatzen dira, miseria gorritik irten nahi duen jendeari laguntzeko.
‎(...) Maitasuna bezalakoa da Alardea, ezin daazaldu, arrazoizko hitzik ez duzulako horretarako aurkitzen» (Satur Ibargoyen, Irungo Alarde tradizionalaren jenerala, El Mundo 2002/5/27). Adibide gehiago: «Historiako gertakari bat ospatzen duen sentimendua da Alardea eta bere horretanutzi nahi du jende gehienak» (Borja Jauregui Hondarribiko alkatea, Deia, 2000/9/7); «Fenomeno hau zaila da Bidasoaz kanpo ulertzen» (Borja Jauregui, El DiarioVasco, 2000/9/9).
‎Mintegi honetan azaldu bezala, afaria da oraindik ere etxean gehien egiten den janaria, eta oraindik ere Espainiako elikaduraren oinarria da; ez, ordea, azken hamar urteotan etxean egin den bazkaria, eta hala izaten jarraituko du hurrengo urteetan ere. Elikagaiak jateari dagokionez, Serrak esan zuen 10 eta 14 urte bitarteko haurren dieta desagertu egin dela erraiak kontsumitzetik, eta horrek esan nahi du jendeak konfiantza galdu duela horrelako elikagaietan, “behi eroen” gisako gaixotasunen ondorioz. Haragi, patata, arrain, fruta eta lekaleen kontsumoak ere behera egiten du, eta oliba olio, zuku, esneki, opil eta fruitu lehorren kontsumoak ere gora egiten du.
2006
‎Eusko Jaurlaritzan egoteko gure jomuga herritar gehiengoaren babesa lortzea da, lehendakaria sozialista izaki. Alternantzia baskista hori nahi duen jende askorekin lanean ari gara. Orain hartu dugun bidetik Ibarretxeren eta hirukoaren alternatiba lortuko dugulakoan nago, izan ere, alderdi baten proiektua baino herri proiektua da gurea, Euskadin gero eta jende gehiagok gura du alternantzia hori, EAJren alternantzia funtsean.
‎Kataluniara ikastera joango diren gazteak dira batik bat, «baina harrigarria izan da helduak eta adinekoak ere etorri direla ikustea», gaineratu du Lagek. Katalunian familia duen jendea izan ohi da, bilobekin hitz egiteko oinarrizko jakintzak izan nahi dituen jendea. Euskara eskolak ere eskaintzekoak dira aurki.
‎Esparru pertsonala zenbaitetan zatikatu eta guretzat bereziak diren pertsonekin (bikotekidea, adiskideak, seme alabak, etc.) partekatzen dugun osotasuna da baina atal horretan nahi dugun jendeari bakarrik esku hartzeko aukera ematen diogu batzuetan; bestetan, ez.
‎Baina, beste aldetik, intentzio txarra ere bazuen. Aditzera eman nahi zuen jende asko erlijiozko sinismenetik sinismen politikora pasatzen zela, beste doktrina batera, neofitoen izugarrizko berotasunarekin. Ideologia asko teologia bezala bizi zela, alegia, erabateko fede gisan.
‎Esplikazio errazak nahi ditu jendeak. Sagarrondoaren azpira joan eta sagarraktopatu.
‎Euskal Herrian gure bizitza pribatuan politika nola sartzen zen ikusita, garai hartan batez ere, harrigarria iruditzen zait euskal gatazkaz gehiago etalehenago ez idatzi izana. Oso ondo iruditzen zait gai hori literaturan erabili nahi ezduen jendea egotea, noski, ulertu iezadazue, baina harrigarria iruditzen zait gaiaberez gure orrialdeetara lehenago eta maizago ez sartzea. Ni naiz adibide aparta.Fantasiak idazten hasi eta denboratxoa behar izan nuen errealismo gordinean eroriarte.
‎Haragi produktuek askoz gantz gehiago izaten dute. Urdaiazpiko onduari dagokionez, gantza muskulu barnekoa baino kanpokoagoa izaten da, eta horrek esan nahi du jende askok kanpoko gantz geruza kentzen duela. Hala ere, gantz zifrak %5 ingurukoak izan daitezke urdaiazpiko zaindua hartuz gero, eta %20koak kanpoko koipea hartuz gero.
‎Hori dena lortzeko dagoeneko 200 lagun baino gehiago lanean hasiak dira Beran, batzorde ezberdinak osatuz: urte osoan eginen diren ekitaldiak antolatzen dituen batzordea, komunikazioa, patrozinioa, ibilbidea eta aparkalekuak, osasuna, materiala… «Lana egin nahi duen jende guzia ongietorria izanen da, argi eta garbi!».
‎Jesartzeko tokia egin genien bebarruan, biltegiko kaxen eta zaku mehetuen artean. Osabak lasaitu egin nahi zuen jendea:
2007
‎Iratxe Aranburuk askotan antzeman du bere inguruan jendeak kirola egiteari buruz duen ezjakintasuna: " Korrika hasi nahi duen jendeak askotan galdetu dit nire entrenamenduei buruz: nola eta noiz entrenatzen dudan.
‎" Nik ezagutzen dut babes ofizialeko alokairuko etxebizitza tokatu zaion jendea eta hartu ez duena, etxea erosi egin nahi zuelako. Etxe hori berea dela dioen paper bat nahi du jende askok". Horrez gain, familia osatzen hasteko lan finkoa eta etxea eduki beharrik ez dago, beste aukera batzuk ere badaudelako.
‎Dena dela joerak ere aldatzen ari dira jendartea aldatzen ari den moduan. Gero eta mugikortasunerako joera gehiago dugu eta pixkanaka egia da zenbait eremutan euskaltegi handiak dauden guneetara hurbildu nahi duen jendea ere ugari dela. Joerak joera, urte batetik bestera oraindik ere aldaketa handiak dira, herri batean urte batean euskara taldea egon baina hurrengo urtean taldea osatzeko jende nahikorik ez, eta halakoak maiz errepikatzen baitira.
‎Kalte egin digun bakarra haizea izan da; haize gogorrak izan ditugu, zuhaitz eder batzuk makurrarazi dituztenak. Baina lorategia udaberrirako erabat prest dago; hemendik aurrera, hona etorri nahi duen jendeak ikuskizun polita topatuko du, landare guztiak loratzen hasi dira eta: errododendroak, azaleak, sagarrondoak, gereziondoak...
‎(zentzu zabalean: bereburuaren jabe izan) nahi duen jendearen erantzuna dugu: identitate borrokak edopolitikak (gizarte mugimendu berriak, ingurumenaren aldekoak, sexu askapenerako mugimendua, eta abar).
‎Errealitate horretaz jabetuta, karabanak hiri bakoitzeko jendearekin topaketak antolatzen ditu eta Malira eramateko laguntza nahi duten pertsonen materiala biltzen du. Karabanak hiri bakoitzeko jendearekin topaketak antolatzen ditu eta Malira eramateko laguntza nahi duten pertsonen materiala biltzen du Geldialdia egiten duen hiri guztietan kilometroko ibilbidea Paris, Bartzelona, Valentzia, Tarifa, Maroko, Mauritania, Tombuctú eta Taboye (Mali) afariak eta topaketak antolatzen ditu kultura tuarega zabaltzeko eta lagundu nahi duen jendearen dohaintzak jasotzeko. Karabanaren berariazko helburuak Bizia.
‎Horrelako ekimenen arrakasta, batez ere, udalek egiten duten carpooling aren hedapen mailaren araberakoa da. Hainbat ibilbideaz gain, aparkalekua erabili nahi duen jendea biltzen du web orriak, erabiltzen ez duen orduetan. Nola funtzionatzen duen Erabiltzaileak doan sar daitezke Udalaren bilatzailera orriaren bidez. Harremana posta elektronikoaren bidez egiten da, antzeko ibilbidea partekatu behar dutenekin.
2008
‎Ilargitik itzultzea (New Yorketik Pariserako bidaia) bezala izan zen. Mundu berria ezagutua nuen nik, imaginario politikoa eta Parisen nirekin hori egin nahi zuen jendea aurkitu nuen. Sormen handiko garaia izan zen.
‎Urteetan erabili izan dugun definizioa ondokoa izan da: Euskaraz bizi nahi duen jendeak euskaraz bizi ahal izateko guneak eta aukerak sortzeko lana egiten duen taldea. Eta hala da neurri handi batean, baina inpresioa daukat oso motz geratzen ote den definizio hori bere horretan.
‎txapela eta kaikua. Artzainarentzat hona iristea eta saria lortzea zinez berezia da, esan nahi baitu jendeak bere lana aintzat hartzen duela, egiten duen lanak merezi duela. Beraz, ohore handia da sari hau irabaztea.
‎Espainia aldeko hiri askotan izan gara, gure lurraldea baino handiagoak diren hirietan aritu gara lehian. Horregatik, guretzat benetan pozgarria da sari hau jasotzea, horrek esan nahi du jendeak gure lana aintzat hartzen duela, eta ildo horretatik jarraitzeraeta maila handiko lehiaketetan parte hartzeraanimatzen gaitu.
‎Guok aitortzen du hasieran bezero batzuk galdu zituztela, “baina beren osasunerako ona zela eta janaria berdina zela konturatu zirenean, onartu egin zuten. Gainera, kerik gabeko giroan jan nahi duen jende asko dago. Bi hilabetez bezero gutxi izan ondoren, horrek hobera egin du”.
‎Langile kopuru handiak ditugun eskualdeen bizitzan inplikatzeko usaia hartu nahi dugu», azaldu du Guy Sallavuardek, Total Fundazioko zuzendariak. «Lurraldeak babestea eta txukuntzea nahi du jendeak, horregatik aritzen gara lan horietan».
‎Arzakek dioenez, «gure asmoa ez da jendeak hau behin bisitatu eta gehiago ez etortzea; guk nahi dugu jendea hona behin baino gehiagotan etortzea, horretarako aukera baitago».
‎« Boletus, boletus eta boletus». Gerendianek dioenez, hori bildu nahi du jendeak. Ez dago, ordea, onddorik eta beste ziza batzuk biltzera animatzen ditu orduan bisitariak.
‎Euskal Herrian mendizaletasuna oso barneratua dugu, eta gero eta erronka gogorragoak nahi ditu jendeak. Zegama Aizkorri da adibide garbia; izan duen bilakaera, Munduko Kopako proba izateraino.
‎Ez dakienak egin dezake sei bertsolarirekin 50 minutuko saio bat eta edo laurekin bi ordukoa. Nire blogak laguntza izan nahi luke jende horrentzat, nolabaiteko arau batzuk jakiteko gune bat. Gero eztabaida gune bat ere bada, gai jartzaile jardueraren inguruan iritziak trukatzeko.
2009
‎I: Artisten munduan eta, bereziki, musika munduan, badago betikotu nahi duen jendea. Nola edo hala heldu nahi dio garai batean izandako arrakastari, eta horri tiraka bere burua betikotu.
‎Gaur arratsaldean, 19:30ean Civivox Iturraman, Virginia Alvirak egile estatubatuarraren testuak irakurriko ditu Poerekin hitzordua izena duen emankizunean. Gazteei eta helduei zuzendutako emankizuna izango da eta irakurketa dramatizatuen bitartez, idazleak sentiarazi nahi zituenak jendeari hurbiltzen saiatuko da Alvira.
‎Batetik, talde donostiarraren betiko zaleek Leire Martinez kantari berria gainontzeko taldekideei nola egokitu zaien ikusi eta entzun nahi dute zuzenean. Bestetik, kantari irundarra bere betiko taldea gabe nola moldatzen den ere ikusi nahi du jendeak zuzenean. LODVG taldeak A las 5 en el Astoria diskoko kantuak joko ditu zuzenean udaberrian abiatuko duten biran eta bertako kantari ohiak, berriz, Amaia Montero bakarkako lehen lana aurkeztuko du.
‎Prentsaurrekobatean azaldu duenez, ez lirateke Mexikora hegaldiak murriztu behar, besteak beste euren etxera itzuli nahi duen jende asko dagoelako.
‎Benicassimgo jaialdiak gaur zabalduko ditu ateak. Dagoeneko inguru osoa musikarik onenaz gozatu nahi duen jendez gainezka dago. Oasisen eguna izango dute gaur bertaratutakoek.
‎Ez da arrunta ETAren bi komunikatu ezberdin egotea, azaldu du Barneko ministroak, bigarren ezker abertzalearena zela zehaztuz. Gauza guzti horiek ikertuz ETAren barneko egoera jakin daiteke, adierazi du Rubalcabak, bertan indarkeria utzi nahi duen jendea dago eta borroka armatuak inora ez daramala eta benetako aukerak kentzen dizkiela uste dutenak.
‎–Zerbitzatu nahi nauen jendez beterik daude aspaldi honetan bazterrak. Mintzatu zuen artean, errege honen zerbitzari onen gisara.
‎Animalien habitatera ekarri nahi dute jendea, eta horregatik daude animaliok euren ekosistema naturalean.
‎LEONOR. Klaudiak nire aurka jarri nahi du jendea.
‎Baina orain joera berri bat hedatzen ari da munduan, nire ustez, laster bere mugak ukanen dituena, edo jadanik badituena: sorlekura itzuli beharrean, kanpoan eta bereziki gune exotiko batean erretreta iragan nahi duen jendearena alegia.
‎Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen fenomeno hori, Costa Rican erretreta iragan nahi duen jende estatubatuarrekin bereziki. Costa Ricako Gobernuak erraztasun batzuk ere ezarri zituen estatubatuarrek, erretreta hartutakoan, Erdialdeko Ameriketako estatu lasai eta baketsu horretan bizileku har zezaten; eta nahiko arrakastatsua izaten ari da esperientzia hori.
‎Horrek ematen digu gure erreferentzia munduan. Edonola ere, erakusketarekin nahi dut jendeak hausnartzea gaur bizi behar ditugun lekuetaz.
‎Bigarren eta hirugarren alderdiek eskuratutako boto kopurua baino gehiago bildu ditu AKPk. Horrek esan nahi du jendeak konfiantza botoa eman digula, adierazi du, udal bozen emaitzak ezagutzean. CHP eta MHP alderdiek botoen %22, 9 eta %15 izan dituzte hurrenez hurren; AKPk, berriz, %39, 9 Datozen hauteskunde orokorren ondotik herrialdeko mapa zein izango den zehazten lagunduko du horrek.
‎Jendea ikuspuntu kritikoarekin joan da, gauzak lantzeko gogoz, baina ikusi dugu %90etik gorako babesarekin atera direla aurrera bai bata eta bai bestea. Horrek esan nahi du jendea kritiko dagoela, ekarpenak egin nahi dituela eta gauzak argitu, baina behin erabakiak hartuta, denak norabide berean bultzatzeko intentzioarekin dagoela. Horrek lasaitasuna ematen du.
‎Tourrean etaparen bat irabazita. Hori nahi du jendeak, eta baita guk ere. Hori lortu bitartean eurekin zorretan egongo garela uste dut.
‎Hiru dantza sustatu nahi dituzte, countrya, sebillanak eta salsa. Bestak aitzin, dantza horiek ikasi nahi dituzten jendeentzako ikastaldiak antolatuko ditu Herriko Etxeak.
‎Udalak %40 ordaindu du, Kontseilu Nagusiak eta Estatuak %30 Organoaz arduratzeko sortu elkarteak, harpidetza kanpaina baten bidez, kontzertuetako sari eta bixkotx saltzeei esker, %30: . Horrek erran nahi du jendeek organoa zinez nahi dutela. Argi uzten du ez dela apezaren menskeria bat, ez eta elkarte bakar batena.
‎Bujandak azaldutakoaren arabera, aurten bezero gehiago izaten ari dira. . Horrek esan nahi du jendea oporretara joaten ari dela?. Baina, aldi berean, fakturazioa txikiagoa da.
‎Orain arte, gero eta jende gehiago etorri da guregana, eta beti ohar baikorrak entzun ditugu. Horrek erran nahi du jendearengana ongi iristen garela eta arazoak ongi sentiarazten ditugula.
2010
‎Gorantz doa han Europako talde handienen negozioa, jendeak gero eta ezagunago baititu. Izarren azalean sartu nahi du jendeak, izarren kolorez jantzi. Eta, horregatik da hain garrantzitsua talde bakoitzak marka izaera hori lantzea, bere koloreak ongi saltzen jakitea; erosleak ezagutu eta bere egin ditzan.
‎Funtsean garatu nuen ideia honakoa zen: hamsterra adibide hartuta, ideologiaren fetitxe funtzioa azaltzen saiatzea; ziniko bakar bat ere ez da erabateko zinikoa; zinismoa ezinezko posizioa da, zinikoa izan nahi duen jendeak ere bai baitauka nik hamsterra esaten diodan hori. Zerbait, esateko" hau erreala da".
‎Kontzertu bakoitzera ondo pasatzera goaz. Trukean nahi duguna jendearen erantzuna da eta orain artekoa oso positiboa izan da. Eta gure asmoa da ahalik eta jende gehienarengana heltzea.
‎Guretzat mugimendu txiki bat sortzea inportantea da. Horrexegatik animatu nahi dugu jendea honelako gauzak egitera, auzolanean posible baitira horrelakoak, baita beharrezkoak ere.
‎Ocho Rios herrian naiz eta X tabernan kontzeptu jamaikar bat proposatzen dute: musika talde bat eta mikro ireki bat abestu nahi duten jendeentzat.
‎Aresen hitzetan, legez kanpoko erakunde baten egitura berriz osatu nahi duen jendea dagoenean, pertsona horiek Justiziaren esku utzi eta atxilotu behar dira, ETAri babesa emateko legez kanpoko egitura bat ezin daitekeelako mantendu.
‎Zeinen zehatz harrapatzen duen, esaterako, Hendaiako mikroklima hori, distantziak distantzia, gizarte garaikideari, edo gutxienez gizarte maila jakin bati estrapola dakiokeena. Erakusten digu, ispilurik krudelena bailitzan, gugandik urrunago nahi genukeen jende bat, baina geure baitan dagoena. Eta gero liburua da hausnarketa handi bat, hainbat gairen gainekoa:
‎(OFF) Gure auzunea ikustera etorri nahi zuen jendearentzat ez zegoela ezer prestatuta konturatu nintzen. / Inguruko umeekin hitz egin nuen, eta dantzan egitea proposatu nien.
‎gauzak saldu nahi ditu jendeak; hala ere, bera aurrez aurre
‎Batez ere, tempoak, erritmoak eta epeen dinamikan. Administrazioa logika ekonomikoen abiadura handiankokatzen da normalean eta erresistentziak planteatu nahi dituen jendeak bestedinamika lasaiagoan mugitzen da (Rizoma, 2004) eta askotan galduta gera daitekealegazio epe administratiboetan eta, zer esanik ez, bide juridikoetan sartuz gero.
‎Pintura, argazki, antzerki edo musika tailerrak eta profesionalentzako prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu. Izan ere, ikasi nahi duen jendea izateaz gain, ezinbestekoa da norbaitek irakastea. Monique Julianek azpimarratu du boluntario mota horretan izandako esperientzia, “inoiz jardun ez duten haurrekin, izugarri kitzikagarria izan zela”.
‎Izan ere, sare horretan parte hartzen duten erabiltzaileen sarea denez, ez dago kuota arbitrariorik, ez da abiadura mugarik ezartzen, eta zerbitzuaren bermea, behar izanez gero, norberaren esku dago. Onura horiek, banda zabalerako sarbide merkeagoa lortu nahi duen jendearentzat ez ezik, lehiakortasuna hobetzeko zerbitzu ona eta gaitasun handia behar duten enpresentzat ere badira. Negozio eredu jakin baten alde egiten duzue?
‎Mertxek deitu zidanean erabaki nuen parte hartzea eta beste euskaldun zahar batzuk ere animatu nituen. Pena litzateke gu ez animatzeagatik, euskaraz hitz egin nahi duen jendea horretarako aukerarik gabe uztea”, azaldu du. Euskaraz hitz egiteko erraztasunaEuskara ikasteko ahalegin berezia egin duen jendea bildu da Asteasuko Mintzalaguna ekimenera:
‎Shu: Suertia izan dut hori nahi zuen jendea izan dudala beti ene inguruan...
‎Manuela eta etxeko beste guztiak, ordea, lasai zeuden, ustekabean harrapatu ez zituen seinale. Gerora jakin nuen apaizak baimena eskatu ziela esan nahi zituenak jende aurrean botatzeko, eta eragozpenik ez ziotela jarri.
‎Atea jo zuten, Raimundo eta Manuela ziren, Irin Berriko txandala jantzita. Irribarrea zuten ezpainetan marraztuta, gelditzen zaion azken arnasa ere zorionez bete nahi duen jendearen zantzuen distiraz beteta ikusi nituen. Danielarekin egon nahi zuten, baina nire presentzia ez zitzaion gaizki etorri Patxintxiri:
‎Zeren feudalismoa kale izkinan dago. Askatasuna nahi duen jendeak ez du politika interesekin eta progresoarekin lotzen," igualitarismoarekin" baino.
‎Kenneth Pikeren kategoriak gogoratuz, berberologia ikuspegi etic delakotik egin bada orain arte, gai berberei jadanik ikuspegi emic delakotik begiratzen zaie, barrutik, alegia. Amazigeraz bizi nahi duen jendeak arakatzen baitu amazigen hizkuntza eta kultura, hizkuntza eta kultura biziei dagokienez.
‎Baina gaia beste hau da: zer nahi du jende horrek. Ala horiek ez dute askatasunik, duintasunik, erabakimenik?
‎Einsteini buruzko kongresuan 1.400 lagun izan ziren; Atom by Atom kongresuan, 800 lagunetik gora; Kutxagunean ikasleekin egin genituen topaketetara ikasleak beldurrez sartu ziren eta txundituta atera, eta aurten formula hori errepikatu egingo dugu. Guk antolatutako jarduerek izan duten arrakastak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta animatu nahi dugu jendea aurtengo jaialdirako izena ematera, bestela tokirik gabe geldituko dira eta.
‎Zientzialarientzat ez ezik, interesa duen jendearentzat ere izango dira zientzia, kultura eta arte jarduerak. DIPCk animatu nahi du jendea zientzia kultura jarduera ireki eta eskuragarri gisa bizitzera. Ezagutzarako grina eta ikerketa zientifikoa hedatzea da, besteak beste, jaialdiaren antolatzaileen asmoa.
‎Abesti horren bidez azaldu nahi genuen jende asko bizi dela ihesean, herriarengatik borrokan ari delako, bai leku batean egoteko paperik ez duelako, bai jazarriak izaten ari direlako... Jende asko ihesean bizi da.
2011
‎Eta emaitzak ez dira hain txarrak izan. Baina, noski, asteazkenero Messi telebistaz ikus dezakegu etxean, eta gero Osasunak ere Bartzelonak bezala jokatzea nahi du jendeak. Iruñean ikusten duguna da gure futbola, dena dela, ez telebista bidez Bartzelonari ikusten dioguna.
‎Ordura arte ez nuen bestelako kezkarik izan hizkuntzei dagokienez; gainera, zergatik kezkatu? Nire inguru guztiak gaztelaniaz funtzionatzen zuen eta ia ez nuen euskararen presentziarik hautematen, ezta euskaraz bizi nahi zuen jenderik ezagutzen ere. Gazteleraz bizi nintzen, hizkuntza komunitate hori baino ez nuen ezagutzen, gazteleraz nahi nuen guztia egin bainezakeen, gure herri eta hirietan dena egin baitaiteke erdaraz.
‎«Hirira doan neska horrek gizarte berritu baten deskubrimendua egiten du. Hezkuntzan lan egin nahi zuen jendea, amets berriez betea zegoena, gizartea aldatzeko prest zegoena, langile mugimenduan dabilen jendea, politikan dabilen jendea... Oro har, kalean bizi zen giroa islatu nahi izan dugu», azaldu du Redondok.
‎Beraientzat, hemen dauden hiritartasun eta subiranotasun bakarrak espainiarra eta frantziarra dira. Badakite, hala ere, euskal hiritarra soilik izan nahi duen jendea badagoela. Eta horregatik erabiltzen dituzte gure artean, hemen bezainbeste inon erabiltzen ez diren pluraltasuna eta transbertsalitatea hitzak.Herri bat existitzen da, botere bat duela erakusten duen artean; gureak askatasun gosea du, eta horrek, botere bat duela adierazten du.Zergatik, beraz, askatasuna edo autodeterminazio eskubidearen ordez, erabakitzeko eskubidea eta estatus politiko berria bezalako terminoak hain maiz erabiltzea gure artean?
‎Eskaintzarik, behintzat, ez da falta, eta hori erakutsi nahi dute Nafarroako Kirolaren eta Aisiaren Ferian. Nafarroako aisi eskaintzaren argazkia jarri nahi dute jendearen eskura. Asteburu osoko egitaraua antolatu dute horretarako:
‎Putinek ortzegunean agertutako jarrera tolerantea erakutsi nahi izan du. «Ez dago dudarik hauteskundeen emaitzen edo bozak kudeatzeko eraren aurka protesta egin nahi duen jendeak horretarako eskubidea duela». Manifestazioak kontuan hartuko dituztela zin egin du Isajevek.Kremlinen aurka azken hamarkadan egin diren mobilizazioen artean mugarria izan da atzokoa, eta Errusia Batuak tentuz kudeatu nahi du egoera, lau hilabete baino gutxiagora, heldu den martxoaren 4an, presidentetzarako hauteskundeak izanen baitira.
‎Krisi ekonomikoa izango da beharbada, edo politikari eta epaileen gehiegikeriak, bankuen lotsagabekeria, gaztetxeen hustuketa bidegabea, gogoko futbol taldearen porrota… Baina barre egin nahi du jendeak, zinema aretotik alai atera nahi du. Proiekzioetan antzeman da, publikoak une irrigarriez nola gozatu duen ikusita, eta bozketan sumatu da, Michel Hazanavicius frantziarraren The Artist umoretsu eta baikorrak jaso baitu Publikoaren Saria.
‎Egin beharreko bideoak hiru hilabete lehenagotik hasten dira lantzen, egokitzen den herrian. Bertan, parte hartu nahi duen jendearekin bilkura antolatzea da lehenengo urratsa eta hortik aurrerakoa herritar bakoitzak parte hartzeko duen gogo eta asmoaren esku geratzen da. Baten batzuek gaiak proposatuko dituzte, beste askok grabaketa nola egin ikasteko emankizunetara gerturatuko dira eta hainbatek bere etxeko ateak zabalduko dizkio Kanalduderi, norberaren bizipenak partekatzeko.
‎Zerbitzu horiek eskatzen dituztenak, nagusiki, etxez aldatu nahi zuen jendea da, azkenean egin ezinik geratu dena, eta eskaini, berriz, eraikuntza alorrean aritu ondoren lana galdu duten profesionalek eskaintzen dituzte, beren kontura lanean hasi beste aukerarik izan ez dutenek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia