Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2015
‎Guztia zaio nekagarri han dagoen bitartean; bakarrik dagoenean kontsolatzen da pixka bat, baina laster etortzen zaio pena hori, eta hura gabe, ezin da moldatu. ...zken batean, tximeletatxo honek ezin du iraungo duen pausalekurik aurkitu; alderantziz, arima maiteminez samur samur dabilenez gero, su horri indar emateko aukerarik txikienak darama hegan egitera; eta, beraz, egoitza honetan liluramenduak etengabeak dira, eta jendaurrean bada ere, ez dago horiek saihesteko erremediorik, eta berehala datoz jazarpen eta gaizki esateak, eta berak beldurrik gabe egon nahi badu ere, ez diote uzten, pertsona asko baitira beldurra sartzen diotenak, batez ere aitor entzuleak.
‎8 Gudu hauekin guztiekin, pertsonari berari zentzugabekeriak direla esango dionik izan arren (hau da, aitor entzuleak, gauza hauek haiekin tratatzen baitira), eta ezin daitezkeela bete adierazten duten gertakari txar guztiak tarteko izan arren, txinparta bat geratzen da, ez dakit non? beteko dela adieraziz hain bizia, non, gainerako esperantza guztiak hilak izan arren, ezin baita, nahi balu ere, bizirik gabe egon ziurtasunezko txinparta hura. Eta azken batean, esan dudanez?
‎Hau hain ohikoa eta hainbeste aldiz gertatzen dena izanik, arretaz begiratu da: suterik handiena piztu nahi badute ere, suak garra beherantz ez baina gorantz botatzen duenez, horrela ulertu behar da hemen ere, hau da, barruko mugimendu hau arimaren erdigunetik datorrela eta ahalmenak iratzartzen dituela.
‎–Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. ?, batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere?. –Bihotz zulatzearen deskripzio ezaguna dator gero (13 zenb.).
‎Hemen guztiak munduko gauzetarako eta geure buruarentzat lokarturik gaude, ongi lokarturik egon ere (egia esan, horrek irauten duen une laburrean konorte gabe bezala geratzen da, ez baita pentsatzeko gaitasunik, nahi izanda ere), hemen ez dago pentsamendua artifizio bidez geldiarazi beharrik; [4] maitatzea bera ere, egintza hori burutzen badu? ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita: heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino.
‎11 Oi Jainkoaren handitasuna!, orain dela urte gutxi, eta beharbada egun gutxi, zegoen arima hau bere buruaz soilik gogoratzen zela, eta nork sartu du hain ardura hain neketsuetan? Meditaziozko urte asko izan nahi baditugu ere, arima honek orain sentitzen duen baino samin handiagorik ezin senti dezakegu. Bada, ene Jainkoa!, egun eta urte askoan saiatzen banaiz ni pentsatzen Jainkoa iraindua izatea zein gaitz handia den eta gogora ekartzen kondenatzen diren hauek beraren seme alabak eta nire senideak direla, eta nolako arriskutan bizi garen, bizitza zorigaiztoko honetatik irtetea zein ongi datorkigun, ez ote litzateke nahiko izango?
‎Arimak gorputzetik irten nahi zidala zirudien, han ez baitzen kabitzen ezta ez baitzen gai hain ondasun handia itxaroteko ere. Bultzada hain bortitza zen, non ezin bainintzen baliatu eta, nire iritziz, desberdina zen besteetakoarekin konparatuz; horrela, ez nekien zertan zen arima, ezta zer nahi zuen ere, hain zegoen nahasia. Arrimatu egin nintzen, eserita egoteko ere ez bainintzen gauza, berezko indarrak huts egiten zidalako guztiz.
‎Baieztapen berarekin amaitu zuen 20 kapitulua: . Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako?. Eta kapitulu honetako 5 zenbakian:
‎Proba hauek egin nintzala eta hartan iraun nezala agintzen hasi zitzaizkidanean, askoz ere handiagoa zen mesedeen hazkundea. Arreta beste gauzetara barreiatzea nahi nuenean ere, ez nintzen sekula irteten otoitzetik. Lo nengoela ere otoitzean nengoela begitantzen zitzaidan.
‎Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. Arimak ez du ahaleginik egiten Jaunaren absentziaren zauri honek min eman dezan; batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere. Argi ikusten du maite duela Jainkoa, eta geziak eztenean belarra zekarrela dirudi Jaun honen maitasunagatik bere burua gorrotatzeko, eta poz pozik galduko luke bizia Harengatik.
‎Bere buruaz ezer esaten badu, haren aintzarako da. Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako, eta, bere gogoz kontra bada ere, begiak itxiarazten dizkio munduko gauzei, eta irekita izan ditzala egiak ulertzeko.
‎Beraz, ez daki ez denbora ez gauzak ordenatzen egiaren arabera joan daitezen. Berak argia falta duelako, ez die ematen besteei nahi badu ere. Eta honetarako letrarik ez dela behar begitandu arren, nire iritzia beti izan da eta izango edozein kristauk saiatu behar duela letra onak dituenarekin harremana izaten, eta zenbat eta jantziagoa izan, hobeki; eta otoitz bidetik doazenek horren premia handiagoa dute, eta zenbat eta espiritualagoak izan, orduan eta premia handiagoa.
‎Niri egin dizkidan mesede hain handi hauetarako atea otoitza dela diot soilik. Ate hau itxiz gero, ez dakit nola egingo dituen mesedeak; izan ere, arima batekin gozatzera eta hari atsegin ematera sartu nahi badu ere, ez dago nondik sartu, bakarrean, garbi eta haiek hartzeko gogotsu nahi baitu. Oztopo ugari jartzen badizkiogu eta haiek kentzeko ezer egin ez, nola etorriko da gugana?
‎Esan dudanez, nik bekatu astuntzat nuenik ez nukeen egingo orduan. Eta uste dut, nigan hori ikusteak ni maitatzen laguntzen ziola; gizonezko guztiak dira, nik uste, bertutera emanak direla ikusten dituzten emakumeen adiskideago; eta hemen nahi dutenerako ere hemendik irabazi handiagoa dute haiekin, geroago esango dudanez.
‎Argi neukan neuk dakidala ez nukeela halakorik egingo, ezta gezurrik esango ere, baina nire aldetik guztia zen beldurra. Haietako batek esan zidan behin, tentaldia zela igarririk, ez izateko nahigaberik, nik engainatzea nahi banu ere, berak bazuela zentzu ona engainatzen ez uzteko. Honek poz handia eman zidan.
‎benetan pozten nauen pertsonaren bat ikusten dudanean, oso osoan Jainkoari emanda ikusi nahi nukeela, batzuetan ezin eutsizko gogoaz. Eta guztiak Jainkoa zerbitza dezatela nahi badut ere, pozten nauten pertsonak direnean, bultzada bizi bizia sentitzen dut, eta horrela ekin eta ekin egiten diot Jaunari haien alde. Aipaturiko erlijiosoarekin ere horrela gertatu zitzaidan.
‎Eta nahiko gaizki egin genuen lehenago ez egiteaz, ez baikenion begiratu behar beste ezeri. Argi ikusten da deabruak itsutasuna jartzen zuela gauza askotan, han erosotasun ugari direlako, bestean ez direnak eta herritarren poz handi handia, irrikatzen baitzeuden, eta bestera joan gintezela nahi zutenei ere, gero ongi iruditzen zitzaien.
‎Hemen ez dago horrelako ezer, bestela baizik: kanpoko ez barruko hitzik gabe argi argi ulertzen du arimak nor den, eta zein aldetan dagoen, eta batzuetan baita zer esan nahi duen ere. Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak.
‎9 Uste dut, ahaleginak eginez handikeria izan nahi banu ere, nukeela, ezta ez dut ikusten nola uste izan nezakeen bertute hauetako bat ere neurea dudanik; izan ere, orain dela gutxi neure burua batere gabe ikusi nuen urte askoan, eta orain neure aldetik mesedeak hartu baino besterik ez dut egiten, zerbitzurik egin gabe, munduko gauzarik probetxu gabeena banintz bezala. Eta horrela, batzuetan pentsatzen dut nola guztiak diren probetxugarriak ni izan ezik, ez baitut ezertarako balio.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Neure iritziz oso garrantzitsuak diren gauza batzuk esateko astia eta osasuna izan nahi nituzke; hain gaizki nengoenez gero, eta mutila joan zenetik askoz ere gaizkiago lehen baino?, nahiko egingo dut esango dudanaz; eta ni astuna izanik, laburtu nahi badut ere luze joango da. Argi ageri da Gizakundeko etxe honek gaitz handia egiten didala.
‎Egun bat soilik egingo nuela uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz. Jainkoa lagun, astelehenean abiatuko naiz, hutsik gabe Medinarantz; eta han eta Ávilako San Joserenean, presaz ibili nahi banu ere, hamabost egun baino gehiago emango ditut, hainbat arazori erantzun beharra dagoelako, eta horrela uste dut esan nuen baino gehiago luzatuko naizela. Barkatuko dit berorrek, hemen agertu dizkiodan argibideetatik, gehiago ezin dudala konturatuko baita.
‎Joan den hilean hiri honetako mandazain baten bidez bidali nion gutuna; haren bidez bidali zion nire nebak ere, eta han esaten nion gauzak pixka bat nahasiak zihoazela, aita frai Gregoriogandik jakingo duenez, nik une hartan idatzi ahal izan nuen baino zehaztasun handiagoz. Orain, Jainkoari eskerrak, oso ongi doaz, egunetik egunera hobeki, eta gure aita ongi dago eta oraindik bere egitekoan irauten du, nik jende horretatik aske ikusi nahi banu ere; izan ere, asmatzen dituztenak hainbeste dira, non ezin baitira idatzi; eta hoberena da, guztia datorkiela gainera eta guretzat on bihurtzen dela.
‎Egun hartan, berorren jauntasunagatik, guztiok Jauna hartzea erabaki dugu, eta horrela zorrak kitatuko ditugu, Jaunari atsegin emango diogulako berorren izenean eta albait gozoen tratatuko. Berorren jauntasunak egiten dizkidan gainerako mesedeei dagokienez, konturatu naiz gauza asko eskatu ahal izango dizkiodala berorren jauntasunari, premian egonez gero; baina gure Jaunak badaki, berorrek egin diezadakeen handiena, nahi badu ere, horietako bat ere egin ezin didan tokian egotea dela. Hala ere, neure burua premian ikus dezadanean, berorren jauntasunagana joko dut, etxe honetako jauna denez gero.
‎4 Ni itxura batean nabil eta hainbeste bisita izanik, neure letraz idaztea nahi badut ere, ezin dut.
‎Niri pena handia ematen dit, eta egiaz beste zereginik izan ezean, poztuko nintzateke hor berorri zerbitzu egin ahal izateko tokian egoteaz, eta bata bestearekin asaskatuko ginateke; izan ere, berorrek bere espirituaz baliatu nahi balu ere, osasunik ezaz dena asaldatzen da eta mina biziago bihurtzen. Horrela, handiagoa izango da merezimendua.
‎Hain premia handian daude, non berorrek erruki handia hartuko bailieke. Nik handia diot Beatrizi, moja izan nahi badu ere, ez baitu horretarako doterik. Limosna handi handia litzateke, berorrek ahal dezanean, zer edo zer bidaliko balu, gutxiena izanda ere asko izango baita.
‎12 Aita Nicolaoren honi dagokionez, hemen berehala eman ditzala diruak pentsatu zuen berak, gero itzultzeko; baina min eman didana da nirekin teman aritzea eta, azken batean, berorren agurgarritasunak eta berak egitea nire borondatearen aurka: eta egiaz, orain nahi banu ere, ez dakit zein etxetatik eman ahal izango dizkidaten, batzuek ordainduko badute ere, probintziaren gastuak banatu eta emanez baitoaz; baina beste batzuek dute eman hain bizkor, eta batzuek asko eman dute, eta haren anaiak errazago itxaron dezake, kapera egiteari utzi baino, nire nebak nire ardurapean utzi baitzuen; eta hiltzen banaiz, egin gabe geratuko da haren semeak dituen premien ara...
‎Ez uste izan, beti deabrua denik otoitzean enbarazu egiten duena, batzuetan Jainkoaren errukia baita otoitza kentzen duena; eta esango nuke mesede hori otoitz handia ematen duenean bezain handia dela, astirik ezaz berorri esaten ez dizkiodan arrazoi askorengatik. Jainkoak ematen dion otoitza zatia handiagoa da infernuaz pentsatzea baino, eta horrela du, nahi badu ere; ezta ez dezala nahi ere, ez baita zertan.
‎15 Goraintziak Arandari eta berorren gelan pastilla horiek bota ditzala, edo sutontzia dagoenean; oso sanoak eta garbiak dira, moja oinutsenak, gauza politak soilik ez baitituzte; penitentziarik handiena egin nahi badu ere, bota ditzake. Erreuma eta bururako oso onak dira.
‎4 Beraz, ene aita, Angela poz pozik dago eta berarekin aitortu da; eta pozik handiena da, Paulorekin izan zenez gero, inorekin ez zuela haren arimak bihotz altxagarririk ez pozik. Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin zuen beste inoren mende jarri. Sinets beza, bata egin duenak bestea ere egin duela; bera ere izuak harturik dagoela berritasun honekin, aita priorea zebilen bezala loturik baitzegoen nahi zuena egin ezinik.
‎4 Kontua da, fundazioa egin nahi badugu, etxea eduki behar dugula, eta horregatik, ahizpa hauek etxearen alde seniparteari uko noiz egingo zain gaude; izan ere, horrela izan ezik, Katalina Tolosak nahi badu ere, ezin du; hemen berton ere opari ugari egiten digu eta arreta handiz jokatzen du. Orain tratuan ari gara bi mila dukatetan emango dutela dioten etxe batekin, eta ia doan da hori, oso ongi landua delako eta urte askoan ez duelako ia ezer egin beharrik izango.
‎15 Bada, ene Jauna, ez dizut eskatzen bizitza honetan horixe baino besterik, hau da, musu eman diezadazula zeure ahoko musuaz, eta izan dadila, nik adiskidetasun eta batasun honetatik alde egin nahi banu ere, nire borondatea beti, ene biziaren Jaun hori, zurearen mendetik ez irteteko eran; ez dadila izan ezer, ene Jainko eta ene aintza, zure bularrak ardoa baino gozoagoakdirela egiaz esan ahal izaten utziko ez didanik.
‎18 Norbaitek ahaleginak egiten baditu beste monasterio batera alda dezaten, bai berarentzat eta bai beste edonorentzat ezinezkoa dela betiko buruan sartzeko eran erantzun behar zaio. Izan ere, inork ezin ditu ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi badituzte ere. Eta egin behar balitz ere, ez lukete ulertuko, ezta nahi izateagatik dela ere ez lukete ulertuko, beste aitzakia batzuk ekarri baizik; izan ere, halakoa ez da inon ere ongi egokituko, eta kalte handia egingo zaie besteei; eta gogoan izan dezatela, bere etxetik irten nahi duen mojarengan ez duela izango inoiz konfiantzarik prioreak ezertarako ere, eta atera behar balu ere, ez luke egingo kasu horrengatik; atera premiaren baterako edo fundazioren baterako esan nahi dut; eta hala egitea komeni da, tentaldi hauek ez baitituzte sekula izaten malenkoniatsuek eta probetxu handiko gauzetarako ez diren izaerakoek baizik.
‎9 Gorputzeko begiez ez ikusteak pena ematen badizue, izan gogoan ez zaigula hori komeni, aintzatsua ikustea beste gauza bat baita munduan zebilenean bezala ikustearen ondoan; ez legoke inor hori jasan dezakeenik, geurez ahulak garelako, ez legoke mundurik, ezta bertan geratzea nahi lukeenik ere; egia betiko hau ikustean, hemen aintzat hartzen ditugun gauza guztiak gezurra eta engainua direla ikusiko litzateke. Eta halako handitasuna ikusirik, nola ausartuko litzateke ni bezalako bekatari kaskar bat, hainbeste iraindu duena, Harengandik hain hurbil egoten?
‎oso litekeena dela, Gure Aita edo beste ahozko otoitz bat errezatzen ari zaretela, Jaunak zuek kontenplazio gorenean jartzea; bide hauek erabiliz agertzen du Haren Maiestateak entzuten diola hitz egiten dionari, eta erantzun egiten diola haren handitasunak, adimena etenda eta pentsamendua eragotzita utziz, eta, esan ohi denez? ahotik hitza kenduz, nahi badu ere ezin baitu hitz egin neke handiz izan ezik; [2] jainkozko Maisu hau hitzen zaratarik gabe irakasten ari zaiola ikusiko du, arimaren ahalmenak etenda utziz, jardunean baleude, mesede baino kalte gehiago egingo luketelako. Gozatzen daude, nola gozatzen duten jakin gabe.
‎Estropezuka zeure Senarrarekin eroriz, ez zaitez aldendu gurutzetik eta ez ezazu utz bertan behera. Begira ongi zein abaildua doan eta zenbateko aldea ateratzen dien haren nekeak zuk daramatzazunei, zuk oso handitzat agertu nahi badituzu ere. Eta zuk ikaragarritzat sentitzen badituzu ere, haietatik kontsolaturik irtengo zara, Jaunarenekin konparatuz barregarritzat hartzekoak baitira.
‎Eta halakorik ez badago, errezelo handiz ibil bitez, pentsa bezate badutela beldur izateko motiborik, saia bitez zer den jakiten, eskariak egin bitzate, apaltasunez ibil bitez eta Jaunari otoitz egin tentaldian utz ez ditzan; izan ere, seinale hori ez badago, beldur naiz ez ote gabiltzan tentaldian sartuak. Hala ere, apaltasunean ibiliz, egia jakiten saiatuz, aitor entzulearen esanera eta harekin egiaz eta lau lau hitz eginez,, esanda dagoenez?, deabruak zuei heriotza ematekotan diharduela, hor erabilitako bitarteko berarekin bizia ematen dizue, diren eta ez diren mamu eta begitazioak zuengan eragin nahi baditu ere.
‎13 Arima gaixoak, nahi badu ere, ezin du nahi lukeena, ezta ezin du ezer ematen ez badiote. Eta hauxe du bere aberastasunik handiena:
‎Lan handia dirudi guztiak, eta arrazoiz, geure buruaren aurka gudukatzea delako; baina lanari ekinez gero, Jainkoak ariman hainbeste lan egiten du eta hainbeste mesede egiten dizkio, non gutxi baitirudi bizitza honetan egin daitekeena. Eta mojek lan horretako gehiena egina dugunez gero, horixe baita Jainkoaren maitasunagatik askatasuna beste baten esku uztea, hainbeste neke, barau, isiltasun, itxitura jasatea, koruaren ardura beren gain hartzea; horrela, eroso bizi nahi badugu ere, hori noiz edo noiz izaten da, eta, beharbada, ikusi ditudan hainbeste monasteriotatik neuk bakarrik. Beraz, zergatik atzeratu barrua hilduratzea, honen baitan baitago beste hura askoz ere merezimendu handiagokoa eta perfektuagoa, eta gero errazago eta gozoago egiten baita ekintza?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia