2015
|
|
Oi adiskide benetakoa, bai gaizki ordaintzen dizula zeure saltzaileak! Oi kristau benetakoak!, lagundu negar egiten zeuen Jainkoagatik, errukizko malko haiek ez baitziren izan Lazarogatik soilik, Jaunak deika jardun arren, piztu
|
nahi
ez zutenengatik baizik. Oi ene On hori, bai gogoan izan zenituela zure aurka egin nituen bekatuak!
|
|
3 Oi Jauna, ene Jainkoa! Negar dagit hori ulertu ez nuen aldiagatik; eta Zuk, ene Jainko, badakizunez gero hori ulertu
|
nahi
ez dutenak hainbeste eta hainbeste direla ikusteak zein nekatua naukan, haietako batek, Jauna, orain eskatzen dizudan batek behinik behin, ikus dezala zugandiko argia, askok ikusteko bidea bailitzateke. Ez dizut neugatik eskatzen, ez baitut merezi, zure Semearen irabaziengatik baizik.
|
|
Hau bai dela egia handia! Baina ai, hau atsekabea, Jauna, ezagutu
|
nahi
ez zaituztenena! Gauza ikaragarria de heriotzako ordua.
|
|
Honek ez du nahi izaten ondoan lagunik, berak duena kenduko diotelakoan; nire Jainkoaganako maitasuna, ordea, zenbat eta gehiago izan maitaleak, gehiago hazten da, eta horrela haien pozak moteldu egiten dira, ondasun hartaz guztiek ez dutela gozatzen konturatuz. Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek
|
nahi
ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea! Eta horrela, lagunak bilatzeko modua egiten du arimak, eta gogo onez utziko du bere poztasuna, beste batzuk hartaz gozatzen saia daitezen lagungarri izango dela uste duenean.
|
|
Har ezazu Zuk behar diren baliabideak nire arimak beraren nahierara baino gehiago zurera zerbitzu egin diezazun. Ez zigortu ni nik neuk nahi edo desira dudana emanez, zure maitasunak (nigan beti bizi denak), hala
|
nahi
ez badu. Hil bedi honezkero ni hau, eta bizi bedi nigan ni baino gehiago eta niretzat ni neu baino hobea dena, nik zerbitzu egin diezaiodan.
|
|
12 Eta hau egiten ez badu, komeni da egiten saiatzea, horrek ez baitio eragotziko otoitzik gorena, eta ez dut ontzat horretan askotan jardun ez izatea. Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola,
|
nahi
ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak.
|
|
eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik
|
nahi
ez duen arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
|
|
4 Bigarren ondorioa da sufritzeko desira handia, baina ez ezinegona sortzen diona lehenago bezala; izan ere, Jainkoaren borondatea beraiengan bete dadin arima hauetan geratzen den desira hain gartsua da, non Haren Maiestateak egiten duen guztia ontzat hartzen baitute: sufri dezatela nahi badu, oso ondo; halakorik
|
nahi
ez badu, ez dira lehenago bezala kezkatzen.
|
|
batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen. ...netatik kanpo ez duela aurkituko ez ziurtasunik eta ez bakerik; utz diezaiola besteren etxeetatik ibiltzeari, berea ondasunez bete betea dagoelako, haietaz gozatu nahi izanez gero; ea nor dagoen bere etxean bezala behar duen guztia aurki dezakeenik, bereziki ostatuz etxean edukirik ondasun guztien jabe egingo lukeena, berak, seme hondatzaileak bezala txerriek jaten dutena janez, galduta ibiltzerik
|
nahi
ez badu behintzat.
|
|
Zer itxaropen izan dezakegu beste gauza batzuetan bakea aurkitzeko, geureetan ez badugu baretasunik? Bestalde, hain adiskide handi eta benetakoek eta senitartekoek eta,
|
nahi
ez badugu ere, bizikide ditugunek, hau da, ahalmenek, horiek egiten digutela gerra ematen du, gure grina txarrek beraiei egin dien gerraz minbera baleude bezala. Bakea, bakea!, ene ahizpak, zioen Jaunak, eta hainbeste aldiz ohartarazi zien Jaunak bere Apostoluei.
|
|
Aipaturiko barruko proba latzak alde batera uzten ditudala diot, haiek deboziorik eza baino askoz ere gehiago baitira. Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu
|
nahi
ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu?
|
|
Hau egia da. Bosgarrena, alferrik lan egingo dugulako; izan ere, ur hau aurrekoa bezala ubideen bitartez ekarri behar ez denez gero, iturburuak urik eman
|
nahi
ez badu, gutxi balioko digu nekatzeak. Esan nahi dudana da, meditazioari ekin eta burua hausten jardun eta malkoak isuri arren, ur hau ez datorrela hortik.
|
|
12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik egin gabe egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik
|
nahi
ez bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
|
|
13 Oi ene alabak, zenbat gauza ikusiko ditugun, geure apaltasun eta ezereza baino besterik ikusi
|
nahi
ez badugu, eta hain Jaun handiaren mirabe izateko ez garela duin eta haren miragarriak ezin ditugula ulertu konturatzen bagara! Izan bedi goretsia beti betiko, amen.
|
|
Uste dut Jainkoaren aginduak eragin ziola horretara, gero agertu zenez; izan ere, hainbeste otoitz egiten zenez gero, Jauna obra hori hobetuz zihoan eta beste era batera egin zedila aginduz. Probintzialak onartu
|
nahi
ez zuenez gero, nire aitor entzuleak berehala agindu zidan ez hartzeko neure gain, Jaunak badakiela egoera hartaraino ekartzea zenbat lan eta buruhauste kosta zitzaidan. Hura eskutik utzita eta hala geratu zenez gero, argiago agertu zen guztia emakumeen zorakeria zela eta nire aurkako marmarra gero eta gehiagora zihoan, ordura arte neure Probintzialak agindu bazidan ere.
|
|
Pixka batean nirekin honela egonik, eta ni aintzaz eta pozez beterik, nire ustez, inoiz baino pozago eta poz hartatik sekula ere aldendu
|
nahi
ez nuela, biak zerura igotzen ikusten nituela iruditu zitzaidan aingeru aldra handiak lagun zituztela. Ni bakardade handian geratu nintzen, baina hain kontsolatua eta jasoa eta otoitzean bildua eta samurtua, non, tarte batean ezin izan bainuen mugitu eta hitz egin ere, ia neure senetik irtenda nengoen-eta.
|
|
7 Guztia burutua zenean, hiru edo lau ordura izango zen, espirituzko gerra batean nahasi ninduen deabruak, orain esango dudanez. Egin nuena gaizki egina ez ote zen jarri zidan aurrean; Probintzialak agindu gabe horretan saiatzea ez ote zihoan obedientziaren aurka (nik uste nuen, berari aurretik esan gabe, Gotzainaren mende jartzeak, nolabaiteko nahigabea sortuko ziola; baina berak onartu
|
nahi
ez zuenez gero, eta ni obedientziaz aldatu ez nintzenez gero, ez ziola beste aldetik batere garrantzirik emango uste nuen), eta hemen hain bizimodu estuan zirenak izango ote zuten poztasunik, janaria faltako ez ote zitzaien, zentzugabekeria izan ez ote zen, ea nork sartzen ninduen honetan, nik monasterioa bainuen.
|
|
Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean;
|
nahi
ez badugu ere, ikusi egiten baita. Ez dago nahikoa den oharkabetzerik, ez dago eragozteko ahalmenik, ezta hartarako nahikoa den ahalegin ez ardurarik ere.
|
|
Hain gauza desberdinadelarik, uste dut, gelditasunezko otoitza soilik izan duenak ere ulertuko duela esanda geratu diren hizkeretako ondorioetatik. Gauza ezaguna da eta, arimak engainatzen utzi
|
nahi
ez badu, ez dut uste engainatuko duenik, apaltasunez eta xalotasunez badabil. Jainkoaren benetako ikuskaria izan duenak berehala igarriko du; izan ere, atseginez eta gozotasunez hasten bada ere, arimak arbuiatu egiten du; eta gainera, nire iritziz, gozotasuna desberdinada; eta ez du erakusten maitasun huts eta garbiaren itxurarik.
|
|
Oso ongi moldaturiko hitzak dira, baina gorputzeko belarriez ez dira entzuten, hala ere, entzunda baino askoz argiago ulertzen dira; eta ezinezkoa da ulertu gabe uztea, kontra egiten saiatu arren. Izan ere, hemen entzun
|
nahi
ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea.
|
|
Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta,
|
nahi
ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
|
|
Eta amaitzeko uste dut, adimenaren gauza izanik, nahi dugunean uler dezakegula, eta otoitza daukagun bakoitzean ulertzen dugula iruditu dakigukeela. Beste honetan, ordea, ez da hala gertatzen, eta egunak eta egunak egongo naiz zerbait ulertu nahi izan arren ezin ulertu dudala; beste batzuetan, berriz, ulertu
|
nahi
ez dudanean, esan dudanez, nahitaez ulertu behar.
|
|
6 Eta nik diot, arima trebatua bada eta erne badago, oso argi ikusiko du; izan ere, esan dudana ikusten den beste gauza batzuk alde batera utzita, ez dakar inolako ondoriorik, eta arimak ere ez du onartzen (beste hura, berriz,
|
nahi
ez badugu ere bai), eta ez zaio federik ematen; alderantziz: adimenaren desbideratzea dela uste du, ia eroaldia duela dakizuen pertsona bati kasurik egiten ez zaion bezala.
|
|
Beraz, ez dut honetan gehiago luzatu beharrik, pertsona trebatuagan oso nekez izan baitateke engainurik, jakinaren gainean berak engainuan erori
|
nahi
ez badu behintzat.
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea
|
nahi
ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
|
|
Edo arima honek nahi du ulertu ala ez: ulertzen duenari iheska ari bada eta ezer ulertzerik inola ere
|
nahi
ez badu, beldurrak eta beste arrazoi batzuk tarteko, gauza horiek gabe otoitzean soseguz egon ahal izateko, zer dela-eta eman hainbeste leku adimenari arrazoiak molda ditzan. Horretarako denbora behar da.
|
|
bere miseria ikusten du. Hain kanpora bota du harropuzkeria, non izan dezakeenik ere ez baitu uste, esperientziaz dakielako oso gauza gutxi edo ezereza dela berez ahal duena; han ez zela ia baimenik, baizik eta, dirudienez,
|
nahi
ez bazuen ere, zentzumen guztiei atea itxi zieten, Jaunarekin gehiago goza zezan. Berarekin bakarrik gelditzen da, zer egingo du Bera maitatu baizik?
|
|
ez dezatela sekula ere etsi eta ez diezaiotela utz Jainkoaren handitasunean fidatzeari. Jaunak honaino helaraziak bezala, hain gora jasoak izan ondoren erortzen badira ere, ez dezatela etsi, guztiz galtzerik
|
nahi
ez badute; negar malkoek guztia irabaz dezakete: ur batek bestea ekartzen du.
|
|
Izan ere, atseginez gertatzen bada ere, geure berezko izaera argalak beldurra sartzen digu hasieran, eta bihotz ausart eta adoretsua behar da, esanda dagoenerako baino askoz ere handiagoa? guztia arriskatuz, datorrena datorrela, eta Jainkoaren eskuetan jarri eta garamatzaten lekura joan gogoz, nahi baduzu eta
|
nahi
ez baduzu ere eramango baitzaituzte. Eta hainbesterainokoa da, non askotan nik kontra egin nahi bainuke, eta neure indar guztiak jarri, batez ere agerian gertatzen den batzuetan eta beste askotan ezkutuan, engainatua izango naizen beldurrez.
|
|
lehenik, Jaunaren ahalmen handia agertzen da eta nola guk ez dugun parterik, Haren maiestateak nahi duenean, ez gorputza ez arima gelditzeko, ezta haren jabe izateko ere; bestera: nahi badugu eta
|
nahi
ez badugu ere, nagusia dagoela ikusten dugu eta guk ezin dugula ezertxo ere egin, eta apaltasun handia sartzen zaigu. Eta oraindik orain aitortzen dut nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten badu ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran.
|
|
ez diezaiotela enbarazu egin zentzumenek ere; eta horrela etenda egonarazten ditu, Jaunak halaxe nahi duelako. Eta gehienetan begiak itxita daude, itxi
|
nahi
ez baditugu ere; eta noizbait irekita badaude ere, esana dudanez, ez du asmatzen ez igartzen ikusten duena.
|
|
Izan ere, egia da, beti ez da izango Hark igaro zituen adina neke onez eramango dituenik. Horra hor oinazerik gabe, aintzaz beterik, batzuk bizkortuz, besteak adoretuz zerura igo aurretik, Sakramentu Santuan gure lagun, unetxo batean ere gugandik aldendu
|
nahi
ez duena bezala. Eta ni neu izan naizela Zugandik, ene Jauna, aldendu naizena Zu hobeki zerbitzatzearren!
|
|
9 Jainkoak ahalmen guztiak eten nahi dituenean, esanak diren otoitz moduetanikusi dugunez, argi dago,
|
nahi
ez badugu ere, kendu egiten da presentzia hau. Orduan joan bedi zorionean; zorioneko galtzea, galduz doala iruditzen zaigun hartaz gehiago gozatzeko baita; izan ere, orduan arimak, adimenaz ezagutzen bere ahaleginen jomuga izan duena, bete betean maitatzeari ekingo dio, eta ulertu ez duena maitatzen du, eta, diodanez, gehiago irabaztearren bere burua galduz baizik ongi goza ez daitekeenaz gozatzen du.
|
|
Nik halako askorekin izan dut harremana, urte batzuez honantz halakoen premia izan dudalako, eta beti izan naiz haien adiskidea; bada, batzuek esperientziarik ez badute ere, ez dute arbuiatzen espiritua ezta hura kontuan hartu gabe jokatu ere; izan ere, esku artean darabilten Eskritura Santuan beti aurkitzen dute espiritu onaren egia. Nik neure baitan uste dut, letradunekin harremana duen otoitz pertsona, berak burua engainatu
|
nahi
ez badu, ez duela engainatuko deabruak ameskeriekin, deabruak apaltasun eta bertutezko letren beldur direla uste baitut, eta badakite agerian geratuko direla eta galtzen irtengo.
|
|
20 Harri eta zur geratzen naiz sarritan, letradunek, batez ere erlijiosoek, zenbat nekeren ondoren lortu duten niri batere nekerik gabe, galdetzeaz soilik, probetxugarri zaidana. Eta pentsa badirela pertsonak horretaz probetxurik atera
|
nahi
ez dutenak! Jainkoak ez dezala nahi halakorik!
|
|
Izan ere, hemengooknekez ulertzen dugula uste dut non den poz hau, beti dagoelako ezbaiko zerbait. Hemen guztia da baietza une hartan; ezetza gero dator, amaitu dela ikustean eta ezin duela berriro lortu eta nola lortu ez jakitean; izan ere, penitentziaz eta otoitz eginez eta beste gauzak eginez zati zati eginda ere, Jaunak eman
|
nahi
ez badu, gutxi aprobetxatzen da. Jainkoak nahi du bere handitasunagatik, arima honek uler dezala Haren Maiestatea beragandik hurbil dela eta honezkero ez duela mezulariak bidali beharrik, Berarekin hitz egin baizik, eta ez oihuka, honezkero hain hurbil izanik, ezpainak mugitzeaz soilik ulertzen baitio.
|
|
esan behar nuen eta kexatu guk geuk nahi ez izateaz; izan ere, hain duintasun handiaz gozatzen ez badugu, gurea da erru guztia, Jainkoaren maitasun egiazko hau bete betean izatean berarekin baitakartza on guztiak. Jainkoari geure burua erabat emateko hain garesti eta astitsuak garenez gero eta Haren Maiestateak
|
nahi
ez duenez gero hain gauza preziatua prezio handirik gabe goza dezagun, ezin izaten gara prestatu.
|
|
...tzen gainerakoaz, uste dut hala deritzola, geroago mintzatuko naiz), hasiera hauetan dago lanik zailena; izan ere, Jaunak ondasuna emanik haiek dira lan egiten dutenak; gainerako otoitz graduetan gehienbat gozatzea da, hasierakoek, erdikoek eta azkenekoek nork bere gurutzeak baitituzte, desberdinak badira ere; izan ere, Kristo joan zen bide honetatik joan behar dute Hari jarraitzen diotenek, galdu
|
nahi
ez badute. Eta zorioneko lanak, hemen bizi garela ere hain ongi ordainduak direnak!
|
|
3 Gauza handia zen otoitzean egin zidan mesedea egitea, otoitzak ulertarazi baitzidan zer zen Jainkoa maitatzea; izan ere, handik aldi laburrera neugan bertute berri hauek sumatu nituen, sendoak izan ez arren, niri bide zuzenean eusteko ez baitziren nahiko izan: inorengatik gaizki ez esatea gauza gutxian bazen ere; ohikoena gaizki esate oro saihestea izaten zen; izan ere, gogo gogoan izan ohi nuen beste inongo pertsonaz ez nuela nahi izan behar ezta esan ere nitaz besteek esatea
|
nahi
ez nuenik. Hau, zeuden tentaldiak kontuan izanik, oso zorrotz hartu ohi nuen, baina ez tentaldi handiak nituenean zerbaitetan hutsik ez egiteko heinean; hala ere, gehienetan zorrotz betetzen nuen; eta horrela, nirekin zeudenei eta nirekin harremana zutenei hori sartzen nien buruan eta haien artean ohitura bihurtu zen.
|
|
Gurasoek nire aholkua hartzekotan, beren alabak salbamen bidean jarri beharrean munduan baino arrisku handiagoan jartzerik
|
nahi
ez badute, begira dezatela beren ohoreagatik; eta nahiago izan dezatela haiek era apalean ezkonaraztea, halako monasterioetan sartzea baino, oso joera onekoak ez badira, eta Jainkoak nahi beza horrek on egitea?, edota beren etxeetan edukitzea. Izan ere, kaskarra izan nahi badu, denbora laburrez disimulatu ahal izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta ez dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo haiek ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera hamar mundutan ikusten dutela beren burua eta ez dakite zer egin eta nola konpondu; gaztetasunak, sentsualitateak eta deabruak gonbidatzen ditu eta makurrarazten mundukoak bertakoak diren gauza askori jarraitzera.
|
|
Hori hainbesteraino zen, non, pentsaturik, nahiago bainuen bizirik lurpera nazaten hori baino. Eta honela, neure baitan biltze edo liluramendu handi hauek hasi zitzaizkidanean, jendearen aurrean ere ezin nik eutsi, eta lotsa lotsa eginda geratzen nintzen, inork ikusteko lekuan agertu ere
|
nahi
ez nuela.
|
|
17 Egia esan, ez dago beldur izateko arrazoi gutxi, eta honek izan behar luke nire beldurra, eta ez apaltasunak, uzkurtasunak baizik. Izan ere, Jainkoak munduaren begietan horrela ibil dadin baimentzen duen arima ongi molda daiteke munduaren martiri izateko, berak munduarentzat hil
|
nahi
ez badu, munduak berak hilko duelako. Egia da ez dudala ikusten munduan ongi deritzodan gauzarik, pertsona onengan hutsegiterik ez onartzea baino besterik, marmar eginaren eginez perfekziorantz bultzatzeraino.
|
|
7 Hara joan nadila esatean, Gotzainak egindakotzat jo zuen, eta arrazoiz, eta joateko abisua bidali zidan. Hala ere, Artzapezpikuagan nolabaiteko gogorik eza sumatu nuela iruditu zitzaidan, eta egiten zidan mesedea eskertuz idatzi nion; baina uste nuela txarrago zela fundazioa hiriak
|
nahi
ez zuela egitea, esan gabe egitea baino, bera arazo handiagoetan sartuz (itxura denez, igarri egin nuen kontrakotasunik izanez gero, zein laguntza eskasa izango nukeen harengan); [esan nion] ni neu saiatuko nintzela lortzen; eta hala ere zailtzat jo nuen, horrelako gauzetan izaten diren kontrako iritziengatik; eta Palentziako gotzainari idatzi nion, ordukoz bere horretan gera zedila eskatuz, uda ... Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren.
|
|
Hemen dago Jainkoa pozik eduki nahi duten arimentzat hain estimagarria den bakea. Izan ere, egiaz obedientzia santu honetan etsia badago eta adimena hari emana badu, bere aitor entzulearena eta, erlijiosoa bada, bere nagusiarena baino beste iritzirik izan
|
nahi
ez duela, deabruak utzi egingo dio bere etengabeko kezkekin erasotzeari, ezer irabazi baino gehiago galdu egiten duela ohartzen baita; eta gure eragin zalapartatsuak ere, bere borondatea egitera eta gure pozerako gauzetan arrazoia ere mende hartzera jotzen dutenak, gelditu egiten dira, Jainkoaren ordezkotzat hartzen dutenaren mende beren burua jarriz, erabaki sendoz beren borondatea Jainkoaren bo...
|
|
Nik ikusi ditudan guztietatik obedientziarako joera handienetakoa duen arima da, eta horrela berarekin harremana duten guztiei itsasten die. Jaunak ongi ordaindu dio, bada, nola ez dakiela, perfekziora heldu direnek duten espirituzko askatasun hain estimatu eta maitatuarekin aurkitu zen, bizitza honetan desira daitekeen zorion osoa dagoen askatasun horrekin; izan ere, ezer
|
nahi
ez dutela, guztia daukate. Lurreko gauzetatik ezerk ez die beldurrik ematen ezta ez dute ezer desiratzen ere, ez dituzte nekeek asaldatzen, ezta pozek mugitzen ere.
|
|
9 Bera ikuskari honekin izu ikaraz geraturik, bere senarrari esan zion, Jainkoak seme alabarik eman
|
nahi
ez zuenez gero, mojen monasterio bat egin zezatela. Senarrak, hain ona zenez gero eta emaztea hain maite zuena, pozik hartu zuen eta non egingo zuten tratatzen hasi ziren.
|
|
11 Bera, hura ikustean, harri eta zur geratu zen eta han monasterioa egitea erabakirik eta poz eta bake handiaz beste inongo aldera joaterik
|
nahi
ez zuela. Eta elkarren ondoan zeuden etxe gehiago erosten hasi ziren, nahiko leku izan zuten arte.
|
|
3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur egoteko ez diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk
|
nahi
ez badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era honetara egin zen fundazioa:
|
|
guztiak gure Jauna gorestera eramaten gintuen apaltasuna. Ordenari eman zioten biek, inolako baldintzarik gabe, beraiei zegokien ogasuna; moja izateko hartu
|
nahi
ez bazituzten, ez zuten jarri inolako premia biderik. Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei, baina berak duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago.
|
|
Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat
|
nahi
ez badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik nahi ez badut ere.
|
|
Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat nahi ez badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik
|
nahi
ez badut ere.
|
|
21 Esan dudan hau guztiau da nire ariman, gehienetan, gertatzen dena, nik uler dezakedanez, eta pentsamendua Jainkoagan izan ohi dut etengabe, eta beste gauza batzuetan ari banaiz ere,
|
nahi
ez dudala ere, diodanez, ez dakit nork iratzartzen nauen; hau ez da beti gertatzen, garrantzizko gauza batzuetan ari naizenean baizik; hau, Jainkoari eskerrak, tarteka marteka izaten da, eta ez nire pentsamendua beti hartzen.
|
|
8 Hainbeste gauza esan nitzake honelakoak; horiek ongi berresten dute nik darabilkidan ideia, hau da, ez zaiola arimari berehala sinetsi behar; astia har dezala eta bere burua ongi ulertzen saiatu, gertatzen zaionaren berri eman baino lehen, aitor entzulea engaina ez dezan, engainatu
|
nahi
ez duela; izan ere, gauza hauetan eskarmenturik ez badu, jakintsuena bada ere, ez da nahiko izango ulertzeko. Ez dira urte asko, nahiko denbora gutxi baizik, gizon batek honelako gauzekin nahiko nahasi zituen hainbat pertsona oso jakintsu eta espiritual, Jaunaren mesedeen esperientzia hau zuenarekin tratatzera etorri zen arte; orduan argi ikusi zuen zorotasuna zela begitazioarekin batera, une hartan agerian ez bazen ere, oso ezkutuan baizik; orain dela gutxi argi eta garbi agertu zuen Jaunak, pertsona honek aurretik ez ziotela sinesten eta gorriak ikusi bazituen ere.
|
|
Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat. Ireki iezazkiezu, ene Jainko, begiak; aditzera emaiezu, seme alabei izan behar dieten maitasuna, hainbesteko kalterik egin ez diezaieten eta beraien aurkako kexurik izan ez dezaten Jainkoaren aurrean, azken epaiketa hartan,
|
nahi
ez badute ere, han gauza bakoitzaren balioa ezagutuko baitute.
|
|
15 Hernando Ahumada eta Pedro Ahumada jaunei ez diet idazten, astirik ez dudalako; laster idatziko diet. Jakin beza berorrek gure sekretu honen berri dakitenek (gure negozioaren berri) miraritzat dutela berorrek hainbeste diru eta halako garaian bidali izana. Uste osoa dut Jainkoagan, gehiago behar dezadanean, berorrek
|
nahi
ez badu ere, Hark bihotzean jarriko diola lagun diezadan.
|
|
Etor bitez hona bideratuak berorren gorentasunaren gutunak eta mezuak, aurrera, nagusiagana, igarotzea
|
nahi
ez badu.
|
|
Fundatu ditudan etxeetan
|
nahi
ez nituen gauza gutxitan amore eman dudala uste ote du, ene aita, noski, gauza askotan baizik.
|
|
2 Hemendik aterako dutena, Jainkoak osasuna emango balio ere, aurrerantzean hura ez ikustea da, eta berori gabe geratzea, horrela ordaintzen baitio Jainkoak gaizki zerbitzatzen duenari, eta berorrek ikusiko du jende hain liskarti eta beti halako ernegua ematen didanaren kontua zertan amaitzen den, eta horrela eskatzen diot esan diezaiola nire partez Beatriz horri. Harekin oso haserre nago, hura aipa dadin ere
|
nahi
ez dudala. Arren eskatzen diot berorri esan diezaiola, komunitateko buruari edota etxean egiten denari kontra egiten sartzen bada eta nik jakiten badut, garesti aterako zaiola.
|
|
Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak
|
nahi
ez badu ere, tarteko egingo dute. Biziki pozten nau berorren jauntasuna hain libre izateak, penarik ez izateraino.
|
|
9 Egia esan, artzapezpikuarekin hitz egin arte ez dakit egoki izango den Segovian hau tratatzea. Berorren aitatasunak berehala aditzera eman diezadala erabakitzen duena, mandazain ugari baitatoz, garraio sari ona jarriz gero?, mojek jakin gabe eta haiek
|
nahi
ez dutela eramatea ezin delako onartu, eta aita frai Anjelek bidali zidan baimena, dagoeneko nire esku dagoena, baldintza horrekin dator.
|
|
Valladoliden den zorra orain jakingo dut, aita Nicolaok agiriak bidaltzen badizkit. Testamentuaren betearazlea naizen aldetik,
|
nahi
ez badut ere, kobra dadin saiatu behar dut. Horregatik, berorren agurgarritasunak eman beza aginduren bat; eta Ordenarako eta honetarako eman duenari dagokionez, ez litzateke gaizki moja bat hartzea, ona aurkituz gero.
|
|
3 Kalte handia egin dio aitor entzuleak bera ez ulertu izanak; nik ikusi nuen. Nire partez jakinaraz biezaio berorrek kapilauari eta eman goraintzi asko, eta ez onartu Estefaniari bakardade horiek eta gutxi jateak, hura bezalako beste kasu bat etortzea
|
nahi
ez badu.
|
|
5 Gutuna berorrek Albako ama prioreari emanez Salamancara bidal dezan, seguru etorriko da, hemen ohiko posta zerbitzua dagoelako. Mesedez, ez geratu niri idatzi gabe, egun hauetan zor baitit, zor guztiak gogora ekarri
|
nahi
ez baditut ere.
|
|
3 Jainkoari bere burua gomendatuz hil zen santu bat bezala, eta honela, gure fedearen arabera, sinets dezakegu denbora gutxi edota batere ez zuela egingo garbitokian. Izan ere, berorrek dakienez, betiere Jainkoaren zerbitzaria izan bazen ere, orain lurreko gauzez tratatzerik
|
nahi
ez zuela zegoen; eta Haren Maiestateaz hitz egingo zioten pertsonekin izan ezik, asper asper eginik geratzen zen, nik askotan kontsolatu beharra izateraino, eta horrela, Sernara joan zen bakardade handiagoa izatearren, eta han hil zen, edota hobeki esan bizitzen hasi zen. Izan ere, nik haren arimaren gauza batzuk idazterik banu, ulertuko luke berorrek zein zor handia dion Jainkoari hain aita ona eman diolako eta zein beharturik dagoen haren seme bezala bizitzera; baina gutun batean ez dago esan den baino gehiago esaterik; dena dela, kontsola bedi berori eta sinets beza dagoen lekutik gehiago lagun diezaiokeela lurrean egonda baino.
|
|
2 Hau aukera ona izan da, berorrek niri erraz sinetsarazteko oso ona eta gai dela gure Andre Mariaren alaba izateko, beraren Ordena santu honetan sartuz. Jainkoak nahi beza berori aurrera eta aurrera joatea berorren desira santu eta egintzetan, eta ez dezadala nik aita Joan Leoni kontuak eskatzeko motiborik izan, haren informazioaz oso kontentu bainago, besterik
|
nahi
ez dudala, eta guztiz kontsolaturik berori santa handi bat izango dela pentsatuz, berorrekin bakarrik oso pozik geratuko bainaiz.
|
|
Nik ez dakit zer izango den guzti hauetaz ezta orain jendeak zer pentsatuko duen ere, haiek duten izen ona kontuan izanik; beharbada, guztiok ordaindu dugula; izan ere, erregearen aurrean oso izen ona dute; artzapezpikuak, berriz, dio berauek direla fraideak soilik. Orain, erreformatik irtetea (berorren jauntasunak haietakorik
|
nahi
ez duelako), sinets biezat, berorren jauntasunak arrazoi osoa badu ere, ez du hala emango. Bada, berorren babespetik haiek aldentzea ez beraiek nahi dute, ez berorrek ongi egingo luke, ez gure Jaunaren zerbitzurako litzateke.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Uste dut gure Jaunak berori gizaki sendo gisa tratatzen duela, pobre izatea
|
nahi
ez badu ere, errenta kenduz doakiolako. Izan bedi guztiagatik bedeinkatua, horrela aberasten baititu maite dituenak, sufritzen irakatsiz.
|
|
Har beza berorrek eskarmentua eta jo beza konstituzioetara, haien zale handia baita? munduaren aurrean gutxi irabaztea eta Jainkoaren aurrean galtzea
|
nahi
ez badu.
|
|
1 Nik diotsot berorren aitatasunari (Jainkoarren, horretan argi ibil dadila beti, berorren etxeak hondaturik ikusi
|
nahi
ez baditu), gauzen prezioa gora eta gora doala eta, hirurehun mila inguruko errenta dutela pobreak ez izateko, eta ematen dioten horrekin etxe horrek errentadun etxearen fama hartuko duela, gosez hiltzeko; ez dezala zalantzarik izan.
|
|
3 Beraz, altxa dezala bihotza berorren jauntasunak, eta ez dakiola burutik pasa Jainkoak hala eratu ez duenik, nik ziurtzat baitut Haren Maiestateak nahi izan duela, berorrek Jainkoaren zerbitzurako izan dituen desirak orain egitez bete ditzala; bada, luzaro egon da lan egin gabe eta gure Jaunak bertutearen alde lan egingo duenaren premia du, jende xume eta pobreek, haren zerbitzua baino besterik
|
nahi
ez badugu ere, gutxi egin dezakegulako, Jainkoak nork babesturik ematen ez badigu. Izan ere, gaiztakeriak hainbesteraino hartu ditu goiak eta handikeria eta ohorea, hankapean izan behar lituzketenen aldetik ere, hain goian ezarria da, non Jaunak berak ere kreaturen laguntza nahi duela baitirudi, haiek gabe bertutea garaile ezartzeko ahaltsua izan arren; bertutearen alde egiteko hartu zituenek huts eman diotelako, eta horrela, ustez, lagun diezaioketen pertsonak aukeratzen dituelako.
|
|
2 Haren aitatasunak nik bezain gogo gutxi du (ezin baitut gehiago esan), eta gauza burutua geratu zen (gerta daitezkeen gehiegikeriez nik eman nizkion arrazoibideen gain, haien beldur handia bainuen): askoz hobe zela hura bere etxean geratzea eta, guk hartzerik
|
nahi
ez genuenez gero, bototik libre geratzen da, Ordena honetan sartzeko botoa zen eta eskatzera baizik ez dago behartua. Poz handia eman zidan, ez bainekien hau.
|
|
6 Ni, ene aita, neure arrazoibideetatik ari naiz, horretan saiatu beharra denez gero, hiriarekin urratsak eman behar badira, hobe da urrutitik eta astiro negoziatzea; zortzi egunean egitekoa ez denez gero, ezta, beharbada, hilabetean ere, fundatzaile gaixo bat laiko baten etxean egotea, oso nabarmen gerta daiteke, eta hobetzat dut orain legoa askoko bidea egin eta hona itzultzea, gerta daitezkeen eragozpenei aurre egitea baino. Jainkoak hau nahi badu, horrela leunago joango da, eta hori egingo da, deabruak
|
nahi
ez badu ere, baina ez indarrez.
|
|
Berorren mirabe apal eta alaba,
|
nahi
ez badu ere,
|
|
Jakin beza berehala berorren agurgarritasunak aita bisitariak duen eskumena idatziz dagoen, kalonje hauek guztiz gogaiturik bainaukate, eta orain prelatuaren baimena eskatzen didate, herri zentsuaren mende gera gaitezen. Nire aitak emateko eskubidea balu, idatziz eta notarioaren aurrean izan luke; ikus dezala zer ahalmen duen, eta hau ahal badu, bidal biezadate, mesedez, berehala, ustel nadin
|
nahi
ez badu, hiru mila marai beltz hauengatik ez balitz, etxean ginateke honezkero, eta, beharbada, hara joateko agintzeko ere astia geratuko litzateke; berorren moja hori zer nolakoa den ikusteko ere, nahi izango nuke. Esan Maria Gurutzekori, atsegin izan zitzaidala beraren gutuna, eta orain berorren agurgarritasunari poz ematean emango didala niri poza.
|
|
eta erabakia guztien gogokoa izango litzatekeela. Eta
|
nahi
ez badute ere, niretzat pozgarria litzateke berorren aitatasunak haiek alde batera uzteko ahal duena egitea. Ez zait errazago egiten pentsatzea berorren aitatasunari berriro men egitera eta berriro hastera etorriko direla, berorren heriotza bilatzera baino.
|
|
Hau egia da, merezimendurik gabe egiten dela ikustean, neure baitan desegiten ari bainaiz; eta zenbat eta gehiagora joan, gehiago sentitzen dut. Ez dezatela egin besterik ezer, biziki hilduratzea
|
nahi
ez badute.
|
|
Nik horrela utzi nuen. Berak dio, gizonik handienak badatoz ere, Granadako artzapezpikua bada ere, oso kaskagogorrak direla-eta, ez dietela obediaraziko beren gain eskumenik ez badute; eta berari zerbait esaten badiote, beraien iritziaz bat ote datorren ikusteko dela, eta esaten dienari ez diotela inolako kasurik egiten, eta bera ere ez dagoela haiei obeditzeko esatera behartua, horretaz hitz egin
|
nahi
ez duenean, ez baitie egiten kalterik inori, eta zergatik kasu egin behar dien berari, ez baita hori arazoaren funtsa, beste bitarteko batzuk baitira kasuari dagozkionak.
|
|
13 Berorren jauntasuna hain maite dudanez gero, guri eta sentibera bainaiz, sentitu egin dut, aita frai Anjelek nik ezer jakin aurretik gortean zabaldu izana, obeditu
|
nahi
ez duen pertsona banintz bezala, hala nigan indar handia egiten zelakoan; eta horrela idatzi zidan aita santuaren ganberaren bidez erremedia dezakedala, niretzat atsegin handi bat balitz bezala. Berorren jauntasunak agintzen didana atsegina ez baina neke handi handia balitz ere, ez litzaidake burutik pasatuko ez obeditzea, ezta ez dezala Jainkoak baimendu, neure poza bilatzearren berorren jauntasunaren borondatearen aurka egiteko biderik; izan ere, egiaz esan dezaket, eta hau badaki gure Jaunak?
|
|
2 Nire aita Oleak etxe hauetako mojak ezagutzen ez dituenez gero, ez naiz harritzen sinesgogor izatea; nik, Jainkoaren mirabe onak eta arima garbikoak direla dakidanez gero, ezin sinets dezaket haiek inori abitua ukatuko diotenik hainbat arrazoi izan gabe, badakidalako horretan izan ohi duten eskrupulua, eta horrela erabakitzen dutenean, arrazoi handiak izango dira. Eta gutxi garenez gero, erlijiorako ez direnek sortzen duten ezinegona hain handia izanik, kontzientzia kaskarra duen bati ere eskrupulua emango lioke hau nahi izateak, zenbat gehiago gure Jauna ezertan nahigabetzerik
|
nahi
ez duenari.
|
|
6 Bizkor ibili bedi, ahizpak duenarekin eta bildu ahal duenarekin etxekoei ordaintzen, korrituetan hainbeste ordaindu beharrik ez izateko, hori gogorra baita, eta
|
nahi
ez badute ere?
|
|
1 Denborak kenduko dio berorren aitatasunari duen sinpletasuna, nire ustez santuarena dena; baina, deabruak denak santu izaterik
|
nahi
ez duenez gero, kaskarrak eta maleziatsuak direnek, ni bezala, arriskuak kendu nahi lituzkete. Nik trata dezaket eta maitasun handia izan arrazoi askorengatik, baina haiek guztiek ezin izango dute, ezta prelatu guztiak ere ez dira nire aita bezalakoak, hainbesteko sinpletasuna eraman ahal izateko.
|
|
Ez beza nire aitak min hartu gauza hauek entzutean, berorren aitatasuna eta ni erantzukizun handiaz zamatuak baikaude eta Jainkoari eta munduari kontu eman beharra izango baitugu; eta maitasun handiaz diodala dakienez gero, barka diezadala eta egin eskatzen diodan mesedea, hau da, idazten dizkiodan gutunak jendaurrean ez irakurtzekoa. ...rtzeko era desberdinak izaten direla eta gauza batzuetan nagusiek ez dituztela beti hain argi esan behar gauzak; gerta daiteke ni hirugarren pertsona batez edo neure buruaz aritzea, eta ez da egoki izango inork jakitea, ez baita gauza bera neure buruaz edo berorren aitatasunaz edota beste pertsona batzuez aritzea, beste hori nire ahizpa bada ere; Jainkoarekin zer solas darabilkidan inork jakiterik
|
nahi
ez dudanez eta harekin ari naizenean inork eragozterik nahi izaten ez dudanez, gauza bera da Paulorekin nagoenean ere?
|
|
9 Nik diotsot berorri poz pozik naukala. Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten dio egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri ez badaki eta jakin
|
nahi
ez badu ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela. Deabruaren endredo bat da eta ez dakit zertan oinarritzen den, berak ez baitu gezurrik esango, baina etxe beltz honen desira handi horrek nahasmena sortzen dio.
|
|
–Beraren neba hau Peruko leku batean gobernari karguan zela, Teresak gutun bat idatzi zion, eta berehala gobernua utzi eta leku hartatik irten zedila eskatzen zion, bere bizia eta arima galdu
|
nahi
ez bazituen. –
|
|
Eta egoera eramangarria den bitartean, ez dadila egon eskaerarik; premia larrian daudenean izan ezik, ez bezate eskaerarik egin; baizik eta bila bezate laguntza eskulanaren bidez, san Paulok egiten zuenez, Jaunak emango baitie behar dutena. Gehiago
|
nahi
ez badute eta erosotasunik gabe bizitzeaz kontentatzen badira, ez zaie faltako bizia mantentzeko adina. Beren indar guztiez Jaunari poz ematen saiatzen badira, Haren Maiestateak kontu izango du irabazirik falta ez dakien.
|
|
Gure borondateari balioa ematen diona Jainkoarenarekin bat egitea da, Haren Maiestateak nahi dezana baino besterik
|
nahi
ez duela bat egitea.
|
|
22 Beharrezkoa da, haiek nahigabez egon nahiz ez, amore ematen ez aritzea, eta kontura daitezela horrela igaro dutela beti; eta Erregela eta Konstituzioak betearazteko ematen diotela batez ere ofizioa eta ez bere buruz ipintzeko nahiz kentzeko, eta izango dela nork begiratu eta kontuak eskatu prelatuari. Prelatuak ikustea
|
nahi
ez lukeen gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak hori ez dezala jakin nahi badut. Eta horrela, berarekin tratatzen diren gauzetan konfiantza eta egia badaude, prelatuak ohartarazi behar du, eta ez badaude, kargu hartu zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza onik egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
|
|
Saia bitez elkarrentzat nekagarri ez izaten; beraz, irriak eta hitzak neurriz izan bitez. Elkarrekin igarotako ordu hau amaitzean, udan ordubeteko loaldia izan bezate; eta lorik egin
|
nahi
ez duenak, gorde beza isiltasuna.
|
|
9 Erlijioso bizitzari uko egiten diona, haragizko bekatuan erortzen dena, munduan balego heriotza zigorra lukeena, eta apalak izan
|
nahi
ez dutenak eta beren errua aitortu nahi ez dutenak, beude betiko kartzelan; bitarte horretan haiek beren pazientzia eta bihotz berritzea ongi erakutsirik, haiengatik otoitz egiten dutenek gomendaturik, ama priorearen oniritziaz eta bisitariaren bidez kartzelatik askatzea merezi ez badute. Eta kartzela horretan dagoena konturatuko da boza galdu duela, bai bozkatzeko bai bozkatua izateko, eta baita lekua ere; eta legezko ekintzetatik eta ofizio orotatik kanpo geratuko da.
|
|
9 Erlijioso bizitzari uko egiten diona, haragizko bekatuan erortzen dena, munduan balego heriotza zigorra lukeena, eta apalak izan nahi ez dutenak eta beren errua aitortu
|
nahi
ez dutenak, beude betiko kartzelan; bitarte horretan haiek beren pazientzia eta bihotz berritzea ongi erakutsirik, haiengatik otoitz egiten dutenek gomendaturik, ama priorearen oniritziaz eta bisitariaren bidez kartzelatik askatzea merezi ez badute. Eta kartzela horretan dagoena konturatuko da boza galdu duela, bai bozkatzeko bai bozkatua izateko, eta baita lekua ere; eta legezko ekintzetatik eta ofizio orotatik kanpo geratuko da.
|
|
Ba ote zen arrazoirik gure Jesus onak hainbeste irain sufri zitzan eta hainbeste irain eta bidegabeko egin ziezazkioten? Arrazoiaren neurri neurriko gurutzea baino besterik eraman
|
nahi
ez duena, ez dakit nik zertarako dagoen monasterioan; itzul dadila mundura, arrazoi horiek ere gordeko ez dizkiotenera. Gehiago zorrik ez izateko eran sufri ote dezakezue, bada?
|
|
5 Oi, bai karitate handi handia egingo lukeela eta Jainkoari zerbitzu ezin hobea, etxe honetako ohiturak ezin eraman dituela bere baitan ikusten duen mojak, hori aitortu eta alde egingo balu! Eta hala egin dezala, hemen infernu bat izatea
|
nahi
ez badu eta Jainko nahi dezala beste bat han ez izatea; izan ere, badaude nahiko motibo horren beldur izateko, eta, beharbada, ez berak eta ez besteek ez dute hori ulertuko nik bezain ongi.
|
|
7 Etxe hau zeru bat da, lur honetan zerurik bada, Jainkoa poztea baino besterik
|
nahi
ez duen eta norbere pozaren ardurarik ez duenarentzat; bizimodu oso ona dago; zer edo zer gehiago nahi izanez gero, guztia galduko da, besterik lortu ezin duelako; eta pozbiderik ez duen arima zeharo gogait eginda dagoenaren antzekoa da, denik eta jakirik hoberena bada ere, nazka ematen dio, eta osasuntsuek gogotsu jaten dutenak barrua nahasten dio. Beste leku batean hobeki salbatuko da, eta baliteke apurka apurka perfekziora iristea, hemen ezin baitzuen eraman, dena era batera hartzen delako.
|
|
5 Oi ene Jauna!, Zuk zer eratara eta nolako nekeak eraman zenituen eta inola ere ez zenituela merezi gogoratzen dudanean, ez dakit zer esan neure buruaz, eta non nuen burua sufrimendurik
|
nahi
ez nuela nengoenean, ezta non nagoen ere neure burua zuritzen dudanean. Badakizu Zuk, ene Jaun ona, ezer onik badut, ez dela beste inoren eskuk emana, zure eskuek emana baizik.
|
|
5 Beraz, ene alabak, kontenplaziora iristeko bidea esan diezazuedan nahi baduzue, pazientziaz onar ezazue pixka bat luze jardutea zuen iritziz hainbesteko garrantzirik ez duten gauzetan, nire iritziz garrantzitsuak badira ere. Eta entzun
|
nahi
ez baduzue ezta egitez bete ere, gera zaitezte zeuon gogoetazko otoitzarekin bizitza osoan, eta neuk ziurtatzen dizuet zuoi eta kontenplazioa nahi luketen pertsona guztiei (gerta daiteke ni oker egotea, neuretik epaitzen dudalako, hogei urtean saiatu bainintzen) ez zaretela iritsiko benetako kontenplaziora.
|
|
Berriro diot, munduko ondasun guztien jaun eta jabe dela haien axolarik batere ez duena. Niri zer errege erreginak eta jaun andreak, haien errentarik
|
nahi
ez badut, ezta haiei eder egiterik ere, horretarako haiengatik Jainkoa zerbaitetan nahigabetzetik pixka bat igaro behar bada. Eta niri zer haien ohoreak, behartsuaren ohorea zertan den badakit, ohore hori benetan behartsu izatean baita?
|
|
Gogora ezazue arima gutxi direla lagun egiten diotenak eta nekeetan jarraitzen diotenak; neke pixka bat eraman dezagun Beragatik, Haren Maiestateak ordainduko baitigu. Eta gogora ezazue era berean, zenbat pertsona izango diren ez Berarekin egoterik
|
nahi
ez dutenak soilik, baita ezjakintasunez beren ondotik botako dutenak ere. Bada, pixka bat sufritu behar dugu, Bera ikusteko gogoa dugula jakin dezan.
|
|
2 Gogoan erabili dut nik, nola ez dituen azaldu hobeki Haren Maiestateak hain gauza goiko eta ilunak, guztiok uler ditzagun. Iruditu zait, otoitz honek guztiontzakoa izan behar zuenez gero, horrelaxe ilun utzi zuela, nork bere gisara eska zezan eta poztu zedin, zuzen ulertzen duelakoan; hau da, kontenplatiboek, dagoeneko lurreko gauzarik
|
nahi
ez dutenek, eta Jainkoari oso emanak daudenek, Jainkoaren ontasunagatik lurrean eman daitezkeen zeruko mesedeak eska zitzaten; oraindik lurrean bizi direnek, berriz,, eta egoki da beren bizieraren arabera bizi daitezen, beren ogia ere eska dezaten, beraiek eta beren etxekoak mantendu beharra baitute, eta oso bidezko eta santua da, eta horrela gainerako gauza guztiak, beraien premien arabera.
|
|
8 Izan ere, inozoak izan
|
nahi
ez badugu eta adimena itsutu nahi ez badugu, ez da duda mudarik izan behar; hau ez baita irudimenak ehoa den irudia, Jauna gurutzean edota Pasioko beste une batzuetan irudikatzen dugunean bezala, geugan irudikatzen baitugu gertatu zen eran. Hau, ordea, oraintxe gertatzen da eta egi egia da, eta ez dago zertan joanik bila urrunagoko beste alde batera; berezko berotasunak ogiaren akzidenteak desegiten ez dituen bitartean, Jesus ona gurekin dagoela dakigunez gero, hurbil gaitezen Beragana.
|
|
8 Izan ere, inozoak izan nahi ez badugu eta adimena itsutu
|
nahi
ez badugu, ez da duda mudarik izan behar; hau ez baita irudimenak ehoa den irudia, Jauna gurutzean edota Pasioko beste une batzuetan irudikatzen dugunean bezala, geugan irudikatzen baitugu gertatu zen eran. Hau, ordea, oraintxe gertatzen da eta egi egia da, eta ez dago zertan joanik bila urrunagoko beste alde batera; berezko berotasunak ogiaren akzidenteak desegiten ez dituen bitartean, Jesus ona gurekin dagoela dakigunez gero, hurbil gaitezen Beragana.
|