Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 160

2017
‎Jada bera ez dela irudituko zaio. Igual bera izatea nahi ez duelako orain. Eta zer izan nahi duen galdetuko dio bere buruari.
nahi ez badute ere
‎15 edo 30 zentimetroek ematen dutena baino askoz luzeagoa. Metro mordo batekoa, zeinak, inork kontrolatzen ez dituen bihurgailuen bitartez, bihurtzen diren amorru, desesperazio, tripako min eta hona ekarri nahi ez ditudan bestelako sentimendu erabat itsusiak, isilduko ditudanak indarkeria sustatu nahian nabilela inork esan baino lehen.
‎Hari eta zubi batzuk deskonektatuko ditu diruarenak, esan dute, eta normala da, gerra bateko lehen lerroetakoa izaten da ekonomikoa, baina loturak mantentzearren. Loturak eta korapiloak, katalan asko estutzen dituzten korapiloak, Espainiak hori ikusi nahi ez badu ere. Ikusi bai, onartu ez.
‎Baina premia berean ez egonagatik, hauek ere behar dute laguntzarik, berrikuntzarik. Katmanduko plazak bezala amaitu nahi ez badute, behintzat.
‎Deklaratzera joan nahi ez baduzue, zuhaitzean lotu behar nauzue berriro! Joder, gaizki egin dugu hasieratik!
‎Gero Besteaz mintzatu zitzaion berriro, haren zurbiltasun arraroaz, haren zerikusia gertatzen ari zen guztiarekin, ezinbestekoa zela Bestearen izena jakitea bigarren mailara jaitsi nahi ez bazuten.
‎(Turista hutsa izan nahi ez duena
‎Oraindik ere puztuta zetorren indar guztia erakutsiz. Ximenorentzat, bizitza bera bezalakoa zen, han, Pirinioetan jaio eta auskalo non bukatuko zena, bizitzaren zaina, zain boteretsua, apetatsua, gupidagabea, bortitza eta barea aldiro, derrigorrez gobernatzen jakin behar zena, hango ur hotzetan betirako erori nahi ez bazenuen.
‎Beraz, ni eskema zaharretan harrapatuta geldituko naiz nahita: ai esan dugunok, nahikoa da esan dugunok, inposatu digutena onartu nahi ez dugunok, ez gara inoren lanerako eskubidea zapaltzen ari. Zuek, martxoaren 29an lan egin duzuenok urratu duzue edozein langilek munduko edozein lekutan inork zapaldu gabe lan egiteko duen eskubidea.
‎Eta lesbiana talde batek Bilboko Santiago plazan elkarri muxu ematea erabakitzen badu, herritarrak asaldatu egiten dira. Ez direlako neskak, aizue, lesbiana zerriak omen direlako; baina Santiago plaza haiena ere bada, santuak berak hala nahi ez lukeen arren. Ni ez naiz lesbiana, edo bai, edo ez dakit zer pentsatu ere honezkero, baina animatzen ditut ezberdintzat ditugun guztiak kaleak hartzera, eta Bilbon lesbianei oldartu zitzaien gizon haren modukoak gera daitezela etxean, euren anbientean; hobeak baitira bakarrik egoteko elkarbizitzarako baino.
‎Ez dakit andereño Pilitxuri ze enkargu ematera joan nintzen Gernikako institutura, baina akordatzen naiz kafetegirako bidean Amaia aurkitu genuela, orduan hango ikaslea baitzen. Orain gogoratu nahi ez dudan motibo bategatik, Amaiak negar egin zuen, eta nik lasaitzeko esan nion, ez egiteko negarrik. Andereño Pilitxuk, orduan ere historia baino askoz gehiago irakatsiz, agirika egin zidan:
‎Litekeena da, isilik denbora gutxi aguantatzen dudalako izatea, baina niri bakarrik bidaiatzeak lagundu dit horretan. Baina, bakarrik aproba egin nahi ez duenak ere badauka aukera Euskal Herritik mundura uda guztietan ateratzen diren brigadetan.
‎Dena den, zoriontsu egiten gaituzten gauza txiki horietarako bidea oztopoz beteta dago, eta horrek izorratu egiten du zoriona. Umea izateko amorratzen dagoena ezin da haurdun gelditu, umerik nahi ez duena haurdun gelditzen da, mendeetan familiarena izandako enpresa itxi du beste anbiziorik ez eta lanean han hasi zenak, goizero egunkaria irakurtzea beste biziorik ez zeukana itsutzen ari da, babes ofizialeko etxeari uko egin dio lanik eta hipotekarik gabe gelditu denak, diruz ondo dagoena bikotekideak utzi du, dena ondo atera zaionari aitaren gaixotasunak ez duela bueltarik esan dio medikua... zoriontsua izatea ala arazoak konpontzea.
‎Jaizkibel da, nire begietara behintzat, alarde logiko bakarra aldarrikatzen duen taldea. Eta besteak, XXI. mendean oraindik emakumerik onartu nahi ez dutenak dira alarde baztertzailea egiten dutenak.
‎Zapaltzen gaituen zera handi horren presentzia handiegia da euskaldunontzat: nortasun agirian daramagu, gure hizkuntza ulertu nahi ez duen funtzionario bakoitzarengan dago, animatzen ditugun futbol taldeek nazio arrotzetako ligetan jokatzearen erruduna da... Hori nahikoa ez, eta askotan, bizitzak berak areagotu egiten digu zama hori.
‎Pentsatzen dut desberdina izango dela zerbait desberdina egin dutenen kasua: bankua lapurtu dutenak, menpekotasun gogorretan erori direnak, erakunde armatu bateko kide izan direnak, abortatu duten emakumeak, bizitzan zerbait izateko nahi ez zuten norbaitekin ezkondu zirenak, azpiegitura handiei baietza eman dioten ingeniariak... eta ez naiz ari horiek guztiak zaku batean sartzen. Esan nahi dudana da egin dutela zerbait bizitzan, berez hala delako, edo gizarteak hala erabaki duelako, beste guztiongandik bereizten dituena.
‎Ba barrabilak moztea nahi ez baduzu, hobe duzu ez esan, eta finala atzeratu.
‎Propter frigus piger arare noluit (Es 20:4). Lan egin nahi ez zuenak hotzaren aitzakia egin zuen; barautzera herabe zuenak buruan min zuela esan zuen.
‎Dicit piger, leo est in via (Es 26: 13). Nagiak, bere lekutik higitu nahi ez duenak oztopo handiak edireten ditu, bidean ere lehoia dagoela esaten du.
‎VII, 29 ep., Ad Andream). Itsasoz doana, jatean, edatean, lo datzanean eta are jarririk dagoenean ere, badoa, ez da orduan ere baratzen, zeren ontziak, nahi ez badu ere, berarekin baitarama.
‎Gure Jaungoikoak, ikusirik jarri zitzaizkiola gaiztakeriari jendeak, esan zuen bihozmin handi batekin tactus dolore cordis intrinsecus (Has 6:6), zeren berak nahi ez zuena munduko bekatuek eginarazten baitzioten:
‎Zeuen buruon etsaiak: Jainkoagatik egin nahi ez baduzue ere, zergatik zeuen probetxuagatik eta gehiago bederen ez zarete bekatu egitetik begiratzen. Ez dakusazue bekatu egiteaz eta haien kontua konplitzeaz bizia laburtzen duzuela?
‎Ez zaio barkatu behar barkatu nahi ez duenari.
‎Erregek, aitzin gibel gutxi behaturik eta Salomonen kontseiluaz ere kontu gutxi eginik zeinek esaten baitu (Si 9:2): Non des mulieri potestatem animae tuae, ne ingrediatur in virtute tua et confundaris, ez diezaiozula eman emakumeari zeure duzun eskua eta boterea, nahi ez baduzu zeure burua ahalketan ikusi, baina maleziarik edo engainurik ahal zatekeenetz gogora ere gabe, esan zion deblauki erregek baietz, deusetan ere dudatu gabe.
‎Bigarren erremedioa, eta erremedio ona eta hautua, emakumeekin kutsatu nahi ez duenarentzat da hartako gogoetei begia edukitzea, heldu direla ikusten direnean atea ixtea.
‎Zertarako du, beraz, Jainkoak halakoa? Munduak eta mundukoek beretzat on ez daukatena, bere artean ikusi nahi ez dutena eta konpainietan ere narda zaiena nahi duzu zuk har dezan Jainkoak bere gonbidatu, maita dezan, besarka dezan. Bere konpainian eta lorian errezibi dezan?
‎Nola geure borondatea geure eskuko baitugu, nola nahi badugu baietz eta nahi ez badugu ezetz esateko libre baikara, gure borondate libre honen arabera, deusetan ere bortxatu gabe deitzen eta tiratzen gaitu Jainkoak beregana.
‎Qui alienum iniuste retinet, et scit illud se debere, si expectat donec condemnetur per iustitiam, peccat mortaliter. Zordun dela dakienak eta justiziaz kondena dezaketen arte pagatu nahi ez duenak bekatu mortal egiten du.
‎Ikusten duenean haurrak bere amaren eskuan zigorra eta hartaz eman nahi diola, behatzenago dio amari zigorrari baino, zeren baitaki ezen, baldin amak nahi ez badu, ez diola zigorrak minik egingo.
‎Vespasiano enperadoreak hain zuen kondizio ona eta onera emana, ezen nahi ez zuen bezala edo haren pertsonari ez zegokion bezala inor mintzatzen zitzaionean, edo disimulatzen zuen edo zenbait hitz jokalariz eta jostailuz, zenbait irri egiteko solasez ederreztatzen zuen, eta gero, bere zegokion ohorearekin, deus galdu gabe, gelditzen zen (Aurelius Victor, De vita et moribus imperatorum).
‎Ad magnam iustitiam iudicantis pertinet, ut numquam careant supplicio, qui numquam voluerunt carere peccato. Arrazoi da, justiziaren arauaz da ez daitezen behin ere penarik eta gaztigurik gabe egon behin ere bekaturik gabe egon nahi ez zutenak.
‎Entzun nahi ez dutenean
‎Ikusi nahi ez duenarentzat
‎Baina, bazkaldu ondoren, hoteleko arkupean eserita nengoela, ikustea espero nuen eta galdu nahi ez nuen hori ikusi nuen. Yate bat etorri zen hegoaldetik, eta The Ruff parean ainguratu.
2018
‎Azken horrengana darama Balduccik presoa, Tinguiteko polizia estaziora entrega dezan. Daruk, baina, uko egiten dio horri, gatazkan parte hartu nahi ez duela argudiatuta. Balduccik, ordea, eskola maisua izanik gatazkan jadanik inplikatuta dagoela esaten dio, eta haren esku uzten du" arabiarra".
‎Hitz egin besterik ez genuke egingo, azalpenik eman gabe. Eta gurera etorritako batek edo hemengo batek gure hizkuntza ikasi nahi ez badu, hor konpon, ez genuke kontzientzia kargurik izango hari espainolez edo frantsesez egiten segitzeagatik, gu errudun sentitu beharrean. Gainera, egoera irreala izango litzateke.
‎Hau da, ingelesez. Eta zuzenean ingelesari heldu nahi ez badiogu (gure arteko anti inperialista askok nahi ez duen bezela), horrek ezinbestean derrigortzen gaituela ingelesezko itzulpenak jasotzea espainolaren eta frantsesaren bidetik, eta hizkuntza hauen are mendekoago.
‎Euskara gaur egun gaztelania dagoen gizarte bizitzaren erdigunera ekarriko luke, lehen mailako gizarte hizkuntza bihurtuko luke. Baina, jakina, gizarte aldaketa guztiek erresistentziak dituzte, gizatalde batzuek beren estatusa aldatu nahi ez dutelako. Joshua A. Fishman-ek esanda utzi digun bezalaxe:
‎Eta hala sinets beza bere burua engainatu nahi ez duenak.
‎Ez diezaioala besteri egin heuretzat nahi ez hukeena,
‎Zerbaiti eustea ez da bakarrik jasatea edo aguantatzea. Jasan besterik nahi ez duena, harri bihurturik edo apurturik amaitzen da. Askotan, gehiegitan, bizitza engaiatuak bihurtzen dira bizitza dogmatiko, bizitza erreta.
‎Ikusi egin nahi nuen. Zalu, beldurrak ikaraz eta nik sartu nahi ez nuelako zotinka, haitzuloaren barrenenean gelditzen zen bitartean, nik sarreran kuzkurtu eta begira jarraitzen nuen.
‎Bi etxe hondoratu ziren, eta etxe haietan bizi ziren bi sendiek txabola txiki bat eraiki zuten gaueko ordu bi eta erdietan eta hantxe bizitzen jarri. Amerikarrek herriko urak kendu zituztenean, hilobiraino lagunduko zien zikina sartu zen Biltzirako semeen haragi zuloetan, lanean zeudenean kaka galtzetan egin behar izaten zuten, eta euria ari zenean lana biluzik egin behar jantzi bustien hotza hezurretaraino sartzerik nahi ez bazuten.
‎Bere egoera okertzen ari zen eta, aitortu nahi ez bazuen ere, bere txapinak ez zuen hegan egiten dagoeneko.
2019
‎Zakurra nirea da erantzun zion besteak. Ken zaitez nire bidetik, nahi ez baduzu hemen bertan kontuak garbitzea. Dawsonera noa eta hori da guztia.
‎Zergatik ekarri mundura seme alabak? Argiago ikusten ditut seme alabarik izan nahi ez dutenen argudioak dagoeneko izan ditugunonak baino. Seme alabak mundura ekartzea erantzukizun handia da, itzela, eta bada zama hori eramateko bere burua gai ikusten ez duenik, edo besterik ezean, bere burua gai ikusi arren, erantzukizuna hartzeko prest ez dagoenik.
‎Inork nahi ez duena,
‎Legerik zaharrena, funtsezkoena, ulertu nahi ez dugun bakarra,
‎Nik ez nuen nahi zuk sufritzerik eta horregatik etorri nintzen. Eta nahi ez baduzu, ez sinistu.
‎Ez zuen ikusi nahi. Eta ikusi nahi ez bazuen berak ospa egingo zuen. Onartuko zuen bere gurutzea.
‎Begi biak ibai bihurtu zitzaizkion. Txistua tragatu behar zuen, ito nahi ez bazuen. Malkoak begi bietatik sudur puntaraino eta hemendik lurreraino zerizkion.
‎Beti nik nahi ez dudana egitera behartzen nauzue, beti nire gogoaren kontra ari zarete.
‎E. Geiselman ek asmatutako elkarrizketa kognitiboa erabiltzea iradoki zion poliziari Christiansonek. Ez zuen kontuan eduki metodo hori ez zela egokia egia esan nahi ez zutenentzat. Gainera, elkarrizketa kognitiboan ez ziren erabili behar galdera gidatzaileak, baina Penttinen ek galdera gidatzaileak egiten zituen.
‎Mantentzeko dirua behar dela baieztatu dute, eta" dirua jartzen duenak emaitzak nahi ditu, eta emaitzak heltzen ez direnean guztia kili kolo jartzen da. Guk ez dugu eredu hori nahi, bi talde goian eduki nahi ditugu Zilarrezko Mailan, eta hor jokatzera heldu ezin daitekeena edo nahi ez duenak beste talde batzuk eduki ditzala, eskubaloiaz gozatzen jarraitu dezan", argitu du Makazagak.
‎803 Batek ez duenean besteengandik ezer espero laguntza bakoitza opari bat da, batek lehiatu nahi ez duenean garaipen bakoitza patuaren keinu bat da.
‎Ni Donibane Lohizunen ibili nintzen, urtero bezala, karrikaz karrika eta kantuz kantu. Begiraleak elkarteak antolaturiko Olentzeroa berezi samarra da, edo niri horrela iruditzen zait, bederen, neguko magia irudikatzeaz gain, donibandarrek galdu nahi ez duten euskalduntasuna aldarrikatzeko aukera ezin hobea eskaintzen duelako.
2020
‎" Ametsa" izenburuko ipuinak, esaterako, zeinean gizon batek bere emaztea akabatzen duen: " Zerendako ez zuen ulertu nahi ez zuela hark gaiztakeriaz joiten, maite zuelakotz baizik?", irakur daiteke bertan. Eta gauza goitikagarri gehiago.
‎Edo beste hau: aurrerakuntza eta askatasuna inposatu egiten dira, baita armen bitartez ere, horrelako aurrerabiderik eta askatasunik behar edo nahi ez dutenei. Izan ere, herri bat inbaditzea, betiere herri horren beraren" hobe beharrez", ez da gaur egungo asmakizuna.
‎Baina urte askoan, etxean bakarrik, inork irakurri nahi ez dituen hitzak idazten dituenak, ezertarako balio ez dutenak, nonbait, inori ezer esaten ez diotenak, logika sozial nagusien arabera denbora, dirua, aukerak galaraziko dizkiotenak, badaki idaztea ez dela ohiko beste lan bat.
‎Esaterik dagoenak mugak ditu, eta egoera bakoitzean botereak esan daitekeenaren ertzak markatzen ohi dituenez, ikasi nuen hori niretzat bakarrik gordetzen, baina hori betiko nahi ez dudanez, banoa neronek ere torturari buruz zerbait botatzera, argi esatera, gizarte gorputzaren gaixotasun horren ondorioak arintzen lagunduko dudalakoan.
‎%0, 50). Bloc Nacionalista Valencià (Herrialde Katalanetan sinesten duena, baina integrazioa nahi ez duena) kontuan hartzen baldin bada, botoen %9raino igotzen da Ipar Euskal Herrian bezalatsu, onenean.
‎Lehenik, katalanista, eta gero errepublikarra. Ez erregionalista, ez nazionalista, ez zentrista, ez kolektibista, ez sozialista, ez erradikal, ez komunista, ez kapela gogorreko somatenista (falangisten aurrekoak), ez ezkertiarra, ez eskuindarra, ez Terrassako anarkista, eta beste ezer baino gutxiago, monarkikoa, hau da, Espainiako erregearen menpekoa(...) Gauza guztien gainetik Kataluniaren askatasuna nahi ez duena, ez da katalanista. Badela badio, hark usurpazio delitua egiten du."
‎Barre egin zioten txantxari, batzuek. Fidel ostera isilik egon zen, lehen egunean hanka sartu nahi ez zuelako, baina berak janariekin ez zeukala hainbesterako begiramenik esan nahi zuen. Lekak, zerbak eta antzeko jaki geza eta goibelak jatera behartuko zutenaren beldur zen, baina bere jarrera aditzera emateko abagune hobe bati itxarotea erabaki zuen.
‎Arrazoi horiengatik aste luzeak egin zituen etxeko sotoan instalatutako spa eta gymera jaitsi gabe. Baina erretiratu baten bizitzan aisialdi ordu luzeak daude eta hauek betetzeko eskaintza gutxi; eta hori zela eta, astegun goiz hartan, eguraldi euritsua ari zuenez eta telebista aurrean goizetik eseri nahi ez zuenez, sotoko spara jaistea erabaki zuen.
‎Haiek guztiak bezala, Britney neskatila inozo eta zaurgarri bat izan da, bere gurasoek gupidagabe ustiatu dutena, haren edertasun, talentu, gaztetasun eta botereaz aprobetxatzeko. Zorigaiztoko printzesatxo bat, maitatu, maitatua izan eta zoriontsu izan baino besterik nahi ez zuena.
‎Txispi, arrain ona, oro gihar, hirikoa ez den bakarra, unibertsitatea zapaldu gabea, gu baino zaharxeagoa eta gu orori mila buelta ematen dizkiguna, duela hamabost bat urte tarte bat eman zuen hirian, lanean edo, ez zen laketu, herrira itzuli eta besteak beste Txarliren upategiaz arduratzen hasi zen, uztarri berezia bi horiena, batzuendako Txarliren bizkar bizi da Txispi, baina ez dago garbi nor noren parasitoa den. Upategira etorri ginen lehendabiziko alditik ezagutzen dut, orduko hartan ez genekien zer zen sukalde bat gobernatzea, eskerrak Txispi bertan zela, bazekien janaria maneiatzen, errioxar erara prestatu patata haiek ez ditut erraz ahaztuko, gosea zer den, gogoratu nahi ez dudana lehendabiziko gauean hartu genuen aitzurra da, garai hartan bai, ordukoan egiazko upategia zen hura, ardoa edo ekoizten zuten, edalontzia belzten zuen mama lakarra, mastekatu zitekeen edabea, bestondoa eta ajea dena batera, bai, Txarliren palazioa gure hasmenta erritoen lekuko izan da.
‎Ikusi nahi ez duenak ez du ezer ikusiko. Bere sufrimendua besterik kontuan hartzen ez duenak ez du enpatiarik sentituko besteekiko.
‎Dena den, zer egiten duzu hemengo zure jabeak ostiralean esaten dizunean" komenigarria" dela larunbatean lantokira joatea enkargu batzuk bukatzeko? Zer sentitzen duzu ezetz esateko kemenik ez duzunean, datorren hilean Lanbideko ilaran egon nahi ez duzulako, eta biharamunean txurriarekin egoteari uko egin behar diozunean. Behin zeure burua prostituitzen hasita, hobe marmolezko jauregietako urrezko ohantzetan, herdoildutako eraikinetako koltxoi lohietan baino.
‎Udal idazkariari eman nion idazkia; eta hark dauka gordeta. Eliza horren kidetzat hartua izan nahi ez dudanaren jakinaren gainean jarririk, ez dit Estatuak, harez geroztik, halako eskaerarik egin, hartan, aurretik zuen ustea aintzat hartu behar zuela adierazi bazidan ere. Nola izendatu jakin izan banu, izenik eman ez nien elkarte guztietatik izena kendu nukeen orduan, banan bana, baina ez nekien zerrenda osoa non aurkitu.
‎" Arbasoek esan ohi didate mendia dela gure altxorrik handiena, han daudela eurek gure zain." labur, gehiago sakondu nahi ez balu bezala.
‎Egiak eskubide guziak dizkik, Makurrak batere ez. Gizon onak eta prestuak zuekin batera doazenak dituk; gizon gaistoak eta afusillagarriak, zuekin batera joan nahi ez dugunok.
‎Bakardadea nahi ez dudanean;
‎Txutxi!, ederra, liraina zen, kiroletan ona, ikastetxeko futbol taldeko aurrelaria, bere gelako liderra eta ikastetxe osoan popularra, amerikar filmetan dioten bezala. Endika, ordea, Txutxiren anaia potolotxoa baino besterik ez zen, korrika egin behar zuenean bere oinekin estropezu egiten zuena eta helmugara beti azkena iristen zena, talde kiroletarako inolako trebetasunik ez zeukana eta bere taldean inork nahi ez zuena. Txikitandik Endika beti sentitu zen gusturago neskekin jolasten mutilekin baino, eta hortaz, mutilentzako ikastetxe batean ikasten zuenez, ez zeukan lagunik.
‎Behar bezala identifikatuko bagenitu, noizbait deskubrituak izateko arriskua igarriko lukete bezeroek eta ez genuke bezerorik izango. Horrexegatik ere eskudirutan ordaintzen digute ia beti, nik dakidala, gurekin izan duten harremanaren aztarnarik txikiena ere utzi nahi ez dutelako. Horrelakoa da gure negozioa.
2021
‎Txunditurik nauka. Orain dela bi egun Luzaroko ezer jakin nahi ez zuela argi eta garbi esan zidan, oso modu uzkurrez gainera. Bere emazteak kontatu bezala, gure herriaren izena entzuteaz bakarrik aztoratzen da.
‎bat nire koinatarekin nire nebari gorazarrean egotea oso mesedegarria izango zaiolakoan, ikus dezan nola aspaldian hitza ere ukatzen zigutenek orain biotako bat omentzen dute ezer gertatu ez balitz bezala, hau da, dominak berak joandako urteotan jasandako isiltasuna eta gutxiespena berehala ezabatuko balitu bezala. Zoritxarrez, dagoeneko nire nebak hain gogoko duen purrustada luze batez garbi eta argi erantzun badit ez duela inolako gogorik niri Luzaroraino laguntzeko, berdin diola arestian gutaz ezer jakin nahi ez duen udaletik hots egin didaten ala ez, hau da, gure aitaren hileta egunean eta ondokoetan inolako doluminik jaso ez genuen udal petraletik, nire neba kalean, herri osoaren aurrean, gogotik jipoituta izan eta gero inolako babesik eskaini ez zion udaletik, gure aitaren lantegia saltzerakoan mota guztietako erraztasunak eman zizkigun udaletik, gure gurasoen etxea modu onean mantentzeko mota guzt... Hau dela eta, onartu beharrean nago gorazarrean egongo diren luzarotar prestu eta orain hain bakezaleak nire koinatak esan badit ere udaletxeko balkoi nagusian ETA EZ leloa duen pankarta zuri handi bat zintzilikatu egin dutela direnen begiradei bakar bakarrik aurre egin behar izango diedala.
‎Nire anaia eta biok bagenekien, edo gutxienez sumatzen genuen, herrian bolo bolo zebilen zurrumurru bat zen-eta. Ezertaz inoiz jabetu ez zena, edo jabetu nahi ez zuena, axola ez zitzaiolakoan baldin banago ere, gure ama izan zen. Dena dela, guztiz poztekoa da gure aitak adiskideak, edo lagunak ere izan bazituela gogoratzea, gure aita hil eta gero herrian inork ezagutzen ez zuen gizakume bat ematen baitzuen, egiatan bere Izarra mendiko urrezko dorretxean ezkutuan bizi zen jauntxo zurrupatzaile eta arrotz bat izan balitz bezala.
‎Orduan, nire gurasoen etxera sartzeko geundela, eta Sergyk nire lehenengo negar zotinak antzeman orduko, eta emandako aholkuari jarraituz, arnasa hartu eta barruan topa nezakeen edozein gauzak inolako minik edo ez zidala egingo erabaki egin nuen. ...ionismoaren eraginpean Biarritz aldean zituen margolari lagunei esker, txikitandik ezagun zitzaigun koadroren bat, esaterako, batik bat, gure amonak margoturiko bat, non Luzaroko azoka plaza goiz batean azaltzen baitzen jendez gainezka, eta erabilitako kolore bizi bizietan erreparatuz doi doi eguzki galdatan, hau da, uda partean, nire neba eta bioi batere gustatzen ez zitzaigun koadro bat gogoratu nahi ez genuen Luzaro herriaren ikuspegi arinegi bat, mingarriegia agian, erakusten baitzuen, horrexegatik etxean bertan laga genuen, gainerako gauzekin batera ahanzturaren zurrunbiloan gal zedin. Ez zegoen, beraz, alde batera lagata amak bere gauzak gordetzen zituen komoda, gure aitak kontuak egiten zituen zurezko mahai mardula, denok elkarrekin, eta gure amaren kexei beti entzungor, bere ustez sukaldea ez baitzen gurea bezalako familia batentzat bazkaltzeko edo afaltzeko lekurik egokiena, esertzen ginen kaobazko mahai luzea, edota urtez urte emakume bilakatzen nintzeneko art deco ispilu faltsua, bestelako oroitzapenik eragin ziezadakeen ezer.
‎Ez zaio inporta, hemen, Euskal Herrian, antzeko hizkuntza egoera berezi edota diglosiko ez dakit zer arraio badagoela azaldu, eta atoan beti galdetzen dit nola gure herriko jatorrizko hizkuntza ikasi nahi ez dudan hain iaioa izanda, zeren eta hona heldu baino lehenago gure iparraldeko darijaz, eskolako frantsesaz edota paraboliketako kirol eta kulebroiei esker gazteleraz banekizkien, eta badira bi urte ikastolara sartu nintzela eta euskaraz zein ingelesaz, eta baita, Hâkimi esker, fusah edo Al Jazzirako arabieraren apurraz ere, egia esan hitz bakan batzuk eta zenbait esaldi bakar bakarrik, polito...
‎Pentsa ezazue, mutilok, urtetan auzo hau udalekoek inola eta ezer ere aldatzea nahi ez zuten auzokoetariko borrokalari sutsuena izandakoak buruzagi zuen elkarteari bizkarra eman zion inori inolako xehetasunik ere esan gabe. Jakina, betiko lagunak zituenek elkartearekiko buruhausteek zein hauen kontura emaztearekiko tirabirek bere onetik atera egin zutela zioten, bere jokabidea nola edo hala zuritzearren.
‎Lasai, Lami. Orain ez esan nahi ez duzun ezer. esan zidan Nik ere badakit zer den zer esan nahi dudan ezin asmaturik ibiltzea.
‎Gu azkenak izan ginen. Pixagurak akabatzen nengoen, eta aurkezpenean alde egiterik nahi ez nuenez, Aneri komunera joateko baimena eskatu nion.
‎Mainen bizi bazen ere, ez zuen bertan escort bezala lan egiten Meganek, bezero gutxiago omen zeudelako edo bizilagunek bere lanbidea ezagutzea nahi ez zuelako. Kasua da, bere mutil laguna Akeem Cruz Long Islandeko zela eta bertara joaten ziren biak Akeemen familia bisitatzeko aitzakiarekin.
‎911ra deitzeko esan zion Sherrek, edo Mariri behintzat, laguntza eske. Ospitalera itzuli nahi ez zuenez, Mariri deitzea erabaki zuen Sarrak. Baina hura iritsi baino lehen, 45 cm-ko aizto bat eta su itzalgailu bat ezkutatu zituen sofaren kuxinen azpian.
‎Asteburuak portuan. Beste inork nahi ez duenean, halakoak lanean. Banindoan nire poltsa biekin, besotik heldu zidanean.
‎Luze eta lasai mintzatu ginen. Badakit inoiz ez duzuela bestelako planik egin, zuk nahi ez zenuelako. Berak erranda ni maite nauzulako.
‎Eta hirira itzulirik, senarrari eta magistratuei deitzera joan zen, Jainkoaren graziaz hortzetatik ihes egin zien bi otso perilos haiek atzeman zitzaten. Eta hala joan ziren haien xerka konpainia onean, ehiza haren atseginean parte hartu nahi ez zuenik, ez ttipi ez handi, ez baitzen nehor gelditu. Fraide gizagaixoak, hain segizio handia heldu zela ikusirik, zein bere uhartean kukutu ziren, Adanek bere burua Jainkoaren aitzinean biluzik ikusi zuenean bezala.
‎Orduan erran zion Amadourrek, biziarazi nahi ez nauzunez, zergatik ez nauzu hiltzen utzi nahi. Non eta ez den espero duzula gehiago tormentatuko nauzula bizirik egonik hamaika heriok tormentatuko ninduketena baino.
‎Esaterik dagoenak mugak ditu eta egoera bakoitzean botereak esan daitekeenaren ertzak markatu ohi dituenez, ikasi nuen hori niretzat bakarrik gorde nahi ez dudanez, banoa neronek ere torturari buruz zerbait botatzera, argi esatera, gizarte gorputzaren gaixotasun horren ondorioak arintzen lagunduko dudalakoan.
‎Guztizko ohorea, berori gura nahi ez duenarena da.
‎Eta zu Azenari, hoa ohera, bihar goiz mugituko gaituk eta eguerdian mokadu bat hartuta itzuliko gaituk Uhartera. Aspaldian utzi dituk ikasketak alde batera, beste mutil horiek bezala, Kuriaren bilera dela-eta hire heziketa baztertu diagu, bihar jauregiko eguerdiko mezan espero haut. Azenari aitaren errieta entzun nahi ez zuenez gero, musu bana eman eta gabona opatuz, laster mugitu zen.
‎Ez nuen luzaro hausnartu behar izan, banekien, edo gutxienez hala sumatu nuen, nire Erakundearekiko betebeharra ez zela hainbesterakoa izango, ez bainuen inola ere edozein ekileri eskatu ohi zaizkion baldintzak betetzen, batez ere konpromisoari zegozkionak, besteak beste nor bere bizitza kartzelan edo hil arte ere ematerainokoak, eta hau guztia gutarrei nahitaez eragingo nizkien atsekabea eta samina kontutan hartu barik. Bazen inola ere gainditu nahi ez nuen muga bat, hori zen nire baldintza bakarra orduko Erakundearen auzo buruzagiaren aginduei men egiteko, ahaide nagusiei ahal izango zitzaidan neurrian lagunduko nien euren ekintzak gauzatzearren, informazio lanetan edota agian auzoko logistika moduko zertxobait eraikitzeko ere bai. Baina besterik ez, ez nuen inolako asmorik nire etorkizuna arriskutan jartzeko, eta ez naiz ari kartzelaz, erbesteaz edo dena delakoaz, burutzear nengoen kazetaritza ikasketez baino, kazetari izan nuen-eta.
‎Oporretan nago, gainera oso opor bereziak, batez ere bat bateko zein ustekabekoak, eta nik behintzat ikaragarrizko errespetua zor diot opor kontuari, batez ere gartzelatik irten eta hor barruan alperrik galdutako urte guztiak berreskuratzeko asmotan edo lanean jo eta ke, hau da, edozein ordainpeko zereginetan, buru belarri ekinez denbora hausnarrean alperrik ez galtzearren. Esan liteke hauek direla nire benetako aurreneko oporrak infernutik igaro ostean, nahiz eta zertaz ari naizen, hots, gartzelakoaz ala agian ezkontzakoaz ere, argitu nahi ez dudan. Bai tristea aurrean zabaltzen zaidan panorama, iraganarekin bueltaka behin eta berriro hastekotan, batez ere ezagutu ditudan infernuetako gomutetan murgiltzen hasten baldin banaiz.
‎Herrian ahoaren adiskide guztiak ahalegindu ziren besoa baretzen eta ahoa uretan murgiltzera behartu ez zezan buruan sartzen: horren ordez beste gezi berri berri bat eskaini zioten, eta hura nahi ez bazuen, berak nahi zuen beste edozer gauza, berak esan. Ez alferrik.
‎Behia lehoiaren ondo ondotik zihoakion, alde egin nahi ez zuela, hark bere txahala zeramalako, baina etxera iritsi zen bezain laster, lehoiak, pozez gainezka, hienari esan zion:
‎Banan banan neska guztiei nori bere jantzia eta apaingarriak itzuli zitzaizkien. Untonbinde bakarrik geratu zen zutik bere buru harroa zutik, barkaziorik eskatu nahi ez zuela.
‎Nortzuk dira bakean utzi nahi ez nauten horiek, egin zuen urruma munstroak.
‎...o bipolaritateen jolas horretan, Portun euskaldun fedegabeari egokituko zaio atalik bortitzena kriminalizatua izatearena, huraxe izango baita Riktrudis euskaldunaren eredugarritasun erlijioso pedagogikoarekin kontrajarria izateko beste muturreko euskaldun pertsonaiarik esanguratsuena110 Eta hartan, Amando santu frankoari emango zaio albiste sortzaile, transmititzaile eta, Agirrek horrela ikusarazi nahi ez badu ere, manipulatzaile izateko erantzukizuna111 Kasurako, Amandoren ezpainetatik jasoko du Riktrudisek aspaldidanik maiteminduta112 duen Portunen izaeraren irudikapen hau, gotzain frankoa baitu aitorle eta egia ororen iturri113:
2022
‎Ana adi adi, ezer galdu nahi ez zuela, irudiko gizon tatuatu duinari begira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia