Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 299

2000
‎aurpegi berri harekin ordurako zuela atzera bulegora itzuli, jada ez zelako Brown lankidea, beste gizon bat baizik. Beraz, garbi zegoen ezin zuela jada etxetik irten, ez lanera joateko ez ama bisitatzeko ez arrebengana hurbiltzeko ere, eta horretarako premiazko zituela aitzakiak, arrazoi xume baina sinesgarriak, errezelorik sortu nahi ez bazuen. Eta guztietan garbiena, erabiliena eta sinesgarriena gaixo zegoela esatea zen, ohean zegoela gripe izugarri batek jota.
‎Hau ikusi, bestea ikusi, eguna oharkabean igaro zait (argi dago gero eta hobeki moldatzen naizela bakarrik), eta bai gogo  tsu nengoelako bai taldekideen aurrean oso lotsagarri geratu nahi ez nuelako Adela eta Estherren aurrean bereziki, Danek ahol  katu zigun bezala, ilunabarrean Empire State Buildingera igo naiz: ikusmira eta egotaroa zoragarriak ziren, baina han inon baino bortitzagoa egin zait Dabiden hutsunea bakardadea (batzuetan irudipena izan dut Dabid New Yorkera etorri dela nire bila, eta egunean zehar zelatatu egin nauela, eta une egokiaren zain egon dela, esate baterako dorre ikusgarri horretan, ustekabean agertzeko; hala izan balitz, uste dut ez nukeela zalantzarik egingo, eta argi ikusiko nuela, gertatuak gertatu, berarekin nahi dudala; baina Dabid, noski, ez da agertu eta, zorionez, taldeko beste inor ere ez; haiek denak elkarrekin etorriko ziren atzo iluntzean).
‎Maite dituzunekin nahi duzunean egon ahal izatea( nahi ez duzunean, ez); gose zarenean gizentzeko beldurrik gabe sagar gorri mardul bat txokolatea jan ahal izatea; beharrizana duzunean norbait beso zabalik edukitzea; horra niretzat zoriona zer den.
‎Eta horixe da ez Karmelok ez Dabidek, nik nahi ez badut behintzat, sekula jakiterik izango ez dutena; ez hori, ez gero elkarri eskua emanda etorri garela, zeren, aparkaleku ondoko ostatura nekez bada nekez heldu garenean, eskuak askatu egin baititugu.
‎Kanpo aldera begiratu nuen batean, zer eta tigre bat ikustea iruditu zitzaidan..... Hotzikara batek buruko ileetatik oinetako behatz ttikiraino zeharkatu ninduen, baina, alde batera, neure burua taldean nabarmendu nahi ez nuelako (zer edo zer argi baldin badut, horixe da: bidaia honetan oharkabean igarotzea) eta, bestera, sinesgaitza gerta zitekeelako (piztia agudo desagertu zen kantoi ilun batean), isilik jarraitzea erabaki nuen, isilik bezain arranguratua:
2001
‎Aita bezain sorbalda zabala ateratzen bazara, ez sorbaldakorik erabili, ezta deskuidatuta ere, halako robot itxura agertu nahi ez baduzu, behintzat. Papar hegal estuak eta apaingarri bertikalak izaten dira, halakoetan, egokienak.
‎Europaren kultura, berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez oratua? gu guztiona da, nirea ez ezik, nahi badugu eta nahi ez badugu. Gure berezitasuna ez da europartasunaren hezur mamiei usain eta kolore berexi antzekoa ematen dien larmintz mehea baizik.
‎Eta euskérico onartzen ez badugu gaztelaniari dagozkion arrazoiengatik, orduan, duela hogei urte esan nuen bezala, vascongado eta literatura vascongada erabili behar genituzke, jatortasunari begira, hori izan baita inguruko erromantzeetan, eta ez gaztelaniaz bakarrik, gure hizkuntzak eraman duen izenondokoa. Hori onartu nahi ez badugu, eta beldur naiz, garen bezain kontentagaitzak garelarik ez dugula onartuko, ez zaizkigu esaera aski astunak eta traketsak baizik gelditzen: littérature d’expression basque, esaterako, edo literatura en lengua vasca, eta horien gisakoak.
‎Badakigu, ongi jakin ere, gure hizkuntzari dagokionez gauzak ez doazela beti bide onetik, euskara herritar guztion kultur ondaretzat jo litzatekeen herrialde guztietan, eta harrigarria dirudien arren, bulego ofizial batzuetan oraindik euskararen erabilera sozialari hesi mugak jartzeko ahalegin gogorrak antolatu eta kudeatzen direla. Errealitate gordin hori ezkutatu nahi izan gabe, ordea, ukaezina da euskararen aldeko ahalegina ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula, eta hori ikusi nahi ez duenak ez dituela ikusi nahi ezta ere gure gizartean joan den hamarkada hauetan hizkuntz arazoez gertatu diren aldakuntza sakonak.
‎Egin den aukerak, dena den, nahikoa bide zabaltzen dio eremu horretan sartu nahiz sakondu gogo lukeenari. Eta ohar bat, bidenabar, inork txartzat hartzea nahi ez nukeena. Hau dela zein hori dela, egingo du baten batek astuna ez ezik, aspergarri eta gogaikarri gertatu zaiola irakurtzen saiatu dena.
‎Ezaugarri nabarmena eta, erabat, itxaropenez bete gaitzakeen ezaugarri osasungarria. Gehiegitan, izan ere, ibili izan gara elkarren berri ez genekiela eta jakin ere nahi ez genuela, ez oraingoek lehengoen, ez alde batekoek bestekoen. Zaharrak, batik bat, ez genituen aldi batean gure artean nahi, ortografia moldakaitza erabili zutelako, mordoiloegi idazten zutelako eta aipatuko ez ditudan beste mila arrazoi eta aitzakia bide zirelako.
‎zernahi diren, Â oroimen irudimenetan ditugu, noiz axal axalean kanpoalderantz irauliak, noiz barrurantz. Batzu nahiz beste ezagutu behar azken buruan, lehengo eta geroko markak hautsi nahi ez baditugu ere hiztegigintzan. Aldez aurretik ez badakizkigu (gehiegixko izaki, damurik, erdaren gisan), badauzkagu liburuak, lagun adiskideez gainera, gure ezjakina asebete dezaten.
‎Eta delako guzti hori, hitz eta gogoeta, ez da aski, ez luke aski izan behar, orain zer nolako diren ezagutzea. Euskal hitzen legeak gerok atera nahi ez baditugu geure baitarik, gainera, beste zerbaiten mende baldin bagaude (hizkuntzaren mende, alegia," hizkuntza" dena den), jakin behar dugu, ez diot" jakin behar genuke", lehenagoko euskaldunek nola zerizten bihotz begietan aurkaz aurk zituztenei, nondik nora etorri diren hitzok egungo kokalekura. Erdaretan, parte hauetako erdaretan gutxienez, orobat, gu, askotan eta askotara esan izan dudanez, hartzaile izan baikara emaile baino areago.
‎Hori begien bistan dago. Barojaren liburuak zabaltzen nekatu nahi ez duenak, irakur beza Luis S. Granjelek, BoletÃnean (BAP, IX, 155 eta 363) argitara eman duen lan zehatza. Hor azaltzen baitira Barojaren euskal sustrai luze sakonak.
‎Mintzatu berriak dira Donostiako egunerokoetan horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar begiratu eta susmo txarrez. Baina, nahi ez baditugu ere, behar ditugu eta gaur, gainerakoei ezer kendu gabe, inoiz baino gehiago. Ur lasterraren erdian goaz, ez gaude ia ertzetik begira.
‎Nik ere, Xabier Letek Zeruko Argian idatzi duenari nagokiola, ez diot inori hautatzeko, hartzeko nahiz arbuiatzeko? eskubiderik kentzen, baina ez dut aukera neure eskuko, inoiz izan baldin badut, eta loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz, beharrik ala damurik, nahi badut eta nahi ez badut.
‎Mintzatu berriak dira Donostiako egunerokoetan horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar begiratu eta susmo txarrez. Baina, nahi ez baditugu ere, behar ditugu eta gaur, gainerakoei ezer kendu gabe, inoiz baino gehiago. Ur lasterraren erdian goaz, ez gaude ia ertzetik begira.
‎Gerokoetara bagoaz, ba ote daki Kintanak zein euskalkitan dagoen idatzia 1936 Bilbon, ia Bizkairako bakarrik, argitara zen Diario Oficial del PaÃs Vasco? Isilik egotea hobe izaten da ez dakigunaz, are gehiago ikasi nahi ez dugunaz, mintzatzea baino.
‎Ez diot ezer Oñatiko Unibertsitateaz, eroria baikeneukan zutik zegoelako itxuran. Bascongada, bere gisako gainerako elkarteak Europan bezala, ez zen Unibertsitatearen osagarri, honek bete nahi ez zituen eginkizunak betetzeko izan baitzen sortua. Zenbait lanbide eta kargutarako behar zen jakitea (eta titulua) Oñatin (eta erbestean ere bai) jasotzen zen; Bergaran, berriz, ikerketarako premiazko ziren lan eta langileak prestatu nahi zituzten.
‎Foruen kaleak eta plazak loratzen zaizkigu nonahi. CÃ ¡ novasekin egon nahi ez duenik ez da falta (eta CÃ ¡ novas zen orduko jainko txikia, baita kultur gauzetan ere), eta ez da eskas beste era bertsuko seinalerik.
‎Behartu nindutelako, bide bat eskaini nuen: nahi duenak har dezala; nahi ez duenak, arbuia. Nor da, gu bion artean, etxean otso eta kanpoan uso?
‎Laburrago esan, bat batean ulergaitza zirudiena guztiz erraza gertatzen da harremanak luzatu ahala. Eragozpena, ordea, ulertezina baino areago, aski da maiz –zenbaitek ikusi nahi ez badu ere– hiztunak aldamenean batua eta finkatua duten beste hizkuntzaz balia daitezen.
2002
‎Barkatuko didazu, bide batez," Euskal Herri" izena erabiltzen badut hemen, eta ez" Euskadi", azken hitz honek aise zama politiko handiagoa baitu niretako besteak baino. Eta ez da politika kontuetan sartu nahi ez dudala edo sartzeak beldurra ematen didala, baizik berriz ere ekarri nahi dudala lerro hauetara azkeneko mendeetan, ez azkeneko urteetan (azken urteetan batzuk ahalegindu dira izena zikintzen), euskaldunok hitzetik hortzera erabili izan dugun aspaldiko deitura zaharra, ezjakin batzuek, bere ezjakinean tematuak, kontrakoa uste badute ere.
2003
‎–Eman niri, berak nahi ez badu!
‎Oidipous Thebesko tiranoaren kinka larrian gaude. Ilunpeko gure jainko armatuari galdeak egiten dizkiogu, eta  honek, bere egiaren ekin makurra onartu nahi ez duelako, testuingurutik kanpo diren erantzunak ematen dizkigu. Ihardespenen anbiguotasunaren arabera buru belarri, sutsu, ezjakin, ezjakintzak dakarren harrotasunez, gure gurasoak berak hiltzeko prest gara.
‎Keinu franko: Lizarra Garazi prozesura itzultzea aipatzen da gaur egun, baina bere garaian treguaren haustea mihi punta doiaz salatu zen, non ez zitzaion ETAri, ohituraren nagitasun intelektualez gehienbat, arrazoia eman, Espainol gobernuak negoziatu nahi ez zuelako aitzakiaz. Urteak joan arau, abertzale zenbaitek treguaren apurtzea huts politiko erraldoitzat daukate.
‎Calatayuden misioetan sarritan aurkitzen ditugu halako kasuak: lana bukatzearren misiora joan ez zen arotz batek kolpea huts egin eta eskua ebaki zuen; misiora joan beharrean eguzki gozotan zelaian etzan zen abokatu bat hantxe bertan geratu zen, jo eta hilda; aitortzera joan nahi ez zuen beste bat, berriz, itsu geratu zen handik gutxira, baina hori bai," gorputzeko begiez itsu" izan arren," arimako begiak" zabaldu zitzaizkion. Kontrakoa ere gertatzen zen noiz edo noiz, hau da, Jainkoak saritu egiten zituen beren lana utzi eta, estu ibili arren, misiora joaten zirenak.
‎Etorkizun hobeagoa eta oparoa nahi, baina, izan, bada. Ez ikustea, ukatzea da; ikusi nahi ez duena baino bista txarragoko itsurik ez omen da jaio.
2005
‎Burugabekeria hutsa da ekonomia hazkundea jotzea, inolako eztabaidarik gabe, politika ekonomikoaren eta orokorraren ardatz nagusitzat. Hondamendira zuzen zuzen amildu nahi ez badugu, errotikako aldaketa eragin behar diogu ekonomia ulertzeko moduari, aberastasunaren banaketa eta natura baliabideen erabilera arrazoizkoa ardatz harturik.
2006
‎–Ezkonduta zaude, joder. Nik ez diot beste morroi bati egin nahi niri egiterik nahi ez dudana.
‎–Goazen jatetxera. Benetan, pad thai bat eskatuko dugu, otarrainik nahi ez baduzu.
‎–Bai, egin genezake. Ez dugu zertan joan Samoara, nahi ez baduzu.
‎–Ez duzu etorri behar, nahi ez baduzu.
‎–Horren esnoba izateari utzi zenioke, Karlos. Baina, ados, ez dugu literaturaz hitz egingo, nahi ez baduzu. Migelekin egon behar al duzu?
‎Abortuak eragiten ditu. Haurdun dagoen emakumeak, aborturik eduki nahi ez badu, dirua eskaini behar dio harriaren jabeari. Oraingo honetan, dowayoa banintz, nik neuk eskainiko al nioke dirurik?
‎Zergatik ez zara Unibertsoaren 10 segundora itzultzen, hau da, desagertzen, nire ingurutik behintzat? Bakean utzi nahi ez banauzu, besterik ezean, atseden eman. Zer diot?
‎Bere lagun batek ikaztegia zeukan, nonbait, portu inguruko sotoetako batean. Ulertu nionez, industria oletarako ikatza zekarten merkatalontzien sotoetan beti geratzen zen fabrikek nahi ez zuten, baina etxeetarako nahikoa ona zen, ikatz kondar xehatua. Angeloren lagunak ikatz huraxe erosten zuen oso prezio onean.
‎Baleki bezala belaunburuek ez diotela huts egingo. Ez dutela inoiz esango berak esan nahi ez duenik. Belaunburuak agerian, gehiegi erakusten ari ote den irudipena dauka.
‎Orain arteko saioek, funts handikoek nahiz aldrebeskeria hutsa direnek, huts egin dute hipotesiak frogatzeko garaian. Orain arteko metodoek, esan bezala, eta zenbaitek aitortu nahi ez duten arren, ez digute gure ahaidetasunak frogatzen lagundu. Huts egin dute, eta ez dirudi, material berririk agertu ezean edo iraultza metodologiko bat gertatu ezean, behintzat?, froga horiek aurkitzea erraza izanen denik.
2007
‎–Egin itzazu Jainkoarekin bakeak! , esan dio Paulari bizkarretik, haren begiradarekin aurrez aurre egin nahi ez balu bezala. Neskak mutu segitu du, baina.
‎Etzanda sosegu pixka bat hartu zuen. Begiak bildu zituen, estu estu bildu ere, berriro esnatu nahi ez balu bezala. Pijamako poltsikotik musuzapi odolez zipriztindua atzamar puntekin kendu zion, eta arropa zikinaren ontzian sartu zuen, beste arropa batzuekin batera.
‎–Kendu paretik, aitatxo, hire burua ere lehertzerik nahi ez baduk!
‎Zikoitza halakoa! Eta dena zahar etxe bat ordaindu nahi ez duelako! Miserablea!
‎Ez zuen espero atea irekita aurkitzerik. Pixka bat luzeagotu egin zuen harainoko paseoa, gainera, berak ere itzuli nahi ez balu bezala. Etxetik irten eta bero umelak berehala busti zizkion besapeak, eguzkirik ez bazegoen ere sargoriak irauten baitzuen, egunetik egunera zakarrago.
‎Gizarte Zerbitzuetan lan egiten zuen kontaktu bat baliatu zuen Gigik agure horrena lortzeko. Inork nahi ez zuen etxe bat zen hura, nonbait, baina Gigik apaindu zion egitekoa:
2008
‎Autoan sartu eta galderarik egin gabe abiatu ginen zure etxerantz, segundo bat ere galdu nahi ez genuela, amets lizunak imajinazioan.
‎Izan nahi ez zituen umeengan pentsatzen du.
‎Badakik zer pentsatzen dudan: asunto horrek, edozein aldetik begiratuta ere, ez ziala batere mesederik egiten, baina ez diat berriro hizpide izango, nahi ez baduk. Hartuko al dugu beste gin tonic bat bertan, ala beste batera abiatuko?
‎Bien artekoa bukatua dela pentsa litekeen une horretan, Inaziok emakumearen besoak hartzen ditu eta beregana erakartzen du. Rosak harrituta begiratzen dio, sinetsi nahi ez balu bezala Inaziok zer asmo duen. Atzera egiten saiatzen da, baina Inaziok ez dio uzten eta, besoen artean estuturik, musu ematen dio.
‎Rosak izendatu nahi ez zuen, izena ematera ausartzen ez zen, sentipena nola bridatu, nola lortu dena estalian gordetzea, Rosak hori zuen errai jate nagusia.
‎Begiak zabal zabal gelditu zen Rosa, sinetsi nahi ez balu bezala Tomasen algarek iradokitzen ziotena.
‎Aurpegi itsusi batek edo geure baitan ezkutuan daramagun itsustasun, itsuskeria edo beste ezin esanezko keria bat estali beharrak pizten dute gugan, lautik hirutan, delako sentiberatasun sozial hori. Eta nola denok dugun, barruz edo kanpoz, gauza itsusiren bat inork seinalatzerik nahi ez genukeena...
‎Errazagoa da jakitea ez jakitea baino. Gogoratu bestela zer lan hartu behar dituen gaur emakume haurdunak baldin eta mundura dakarrena nexka ala mutila izango den jakin nahi ez badu. Zer lan medikuaren kontra, bere buruaren kontra, jakin beharraren kontra eta, batik bat, ekografiatu gabeko sentimenduei bidea libre uzten.
‎Bistan dago: da esan litekeen gauzarik apurrena, baina deus esan nahi ez duelarik munduari begira; ez zer, ez zenbat. Txint da esanahi gabeko esate apurrena (zera baino apurragoa).
‎Hartu hitz bat, edo bi edo hiru (ez askoz gehiago): Espiritua, Izatea, Bang, Tao, Atman, Nia, Oraina, Kausa..., txikle baten eran luzatu, komeni den guztia harrapatzeko moduan moldatu (berez esan nahi ez dutena esanaraziz), eta horra arrazoi motz batzuk zindurik, zineztaturik, intsentsaturik, eta horra direnak oro ulerturik. Baina gerokoa ere kontatu beharra dago:
‎Esanahirik gabeko kopula edo lotura gramatikal soil batetik, hizkuntza askok eta askok ez daukaten zera batetik?, esanahi sublimeetan sublimeena ateratzen da. Deus esan nahi ez duenari dena esanarazten zaio. Eta, alde batera, normala da:
‎Zer laineza barazkijale txorrotxarena! Zer harrokeria haragirik eta arrainik ezergatik ere probatu nahi ez dutenena! Espeziearen abertzaleak dira.
‎Jainkoa, dirua, denbora, errealitatea, energia, amodioa...: den eta dagoen guztia izan nahi duten momentutik ezdentxo bihurtzen dira; den eta dagoen guztia izan nahi ez duten momentutik dentxo eta hondakintxo izatera etortzen dira.
‎[Iruña Veleia I.] Ez omen dago ikusi nahi ez duena baino itsu haundiagorik. Ez dakit.
‎Erostunik gabea dago hemen saltzen ez dena: nork erosia falta duena, inork bere zerean nahi ez duena. Beste aldeko puntan salduenak daude, noranahikoak, nornahirekikoak, bazter denetan ongi ematen dutenak, edozein ahaldunginarrebak suhitzat edo erraintzat hartuko lituzkeenak.
‎Zergatik ekarri mundura seme alabak? Argiago ikusten ditut seme alabarik izan nahi ez dutenen argudioak dagoeneko izan ditugunonak baino. Seme alabak mundura ekartzea erantzukizun handia da, itzela, eta bada zama hori eramateko bere burua gai ikusten ez duenik, edo besterik ezean, bere burua gai ikusi arren, erantzukizuna hartzeko prest ez dagoenik.
‎Bai, errazagoa suertatzen zait seme alabarik izan nahi ez dutenen arrazoiak eta argudioak azaltzea. Baina guk seme alabak izatea erabaki genuen, eta nik ez dakit" Zergatik?" galderari erantzuten.
2009
‎–Gehiago irakurri nahi ez baduzu, hortxe duzu fonografoa; nahi al duzu. Oso disko onak daude.
‎Halakoetan, errukitsu jokatzen zuen lumarekin, adiskidearen lan eskasa nolabait zurituz edota ahuldadeak saihestuz. Bere lana kritikak egitea zen, baina, bizitzan, bere ustez, gauza garrantzitsuagoak zeuden lanaren gainetik, lanaren erruz galdu nahi ez zituenak. Kritikari lanarekin batera, idazle lanak partekatu zituen hasieran.
‎denok batera energiak aktibatu behar genituen, denok biluztu, Xabier eta Lidia ere bai, eta triangelu bat osatu, hiru erregeen hirukia, erpinetan zuek, hiru emakumeok, eta hiru gizonok txandakatuz jo behar genizuen larrua, hazia isuri gabe; nik soilik isuriko nuen errituaren amaieran zure sabelean, une egokian, eguzkia eta ilargia angelu egokian zeudela, aro berriko lehen umearen hazia ernal zedin; eta erritua hiru bider errepikatuko genuen, hiru erregeak jaio zitezen. ...ako baino ez, zuretik onena eman nahi zenidalako baino ez... ez, ez, ez, zaude, eutsiozu, ez itxi begi horiek, bizirik iraun behar duzu, ikusiko duzu, Linzan barazki salda beroa hartuko dugu, esne beroa eztiarekin, aspirina pare bat, dutxa beroa, bi egun jarraian lotan, eta gero txortan, biziberritu arte, gela txikia utziko digute biontzat bakarrik, ia inor ez da egongo, ulertuko dut nigandik ezer nahi ez baduzu, gehiago txortarik jo nahi ez baduzu, zakur bat bezala zure albotik uxatzen banauzu, merezia dut, Sara, istorio honetako birjina bakarra, bekatari batek bezala hitz egiten baduzu ere zure ahotsa aingeruzkoa da niretzat, esadazu, esadazu berriro: txoro putakumea, berriro eskua eransten badidak potroak moztuko dizkiat, ziztrin alaena, kabenlaostia; hitz egidazu horrela, halere birjina garbia izango zara, abandona nazazu, ulertuko dut, zoaz Felixekin, nik baino gehiago merezi zaitu, zoaz berarekin, baina ez itxi begiak, utzi zure betseinetako elurra ikusten, zu zeu izango zara, eutsiozu, begira, elurra atertu du, gora, zatoz bizkarrera, goazen, horrelaxe, arin arin jaitsiko gara, badakizu arin jaisten naizela zu bizkarrean hartuta ere, Urriellun oinetakoa puskatu zitzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun, baina nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark:
‎denok batera energiak aktibatu behar genituen, denok biluztu, Xabier eta Lidia ere bai, eta triangelu bat osatu, hiru erregeen hirukia, erpinetan zuek, hiru emakumeok, eta hiru gizonok txandakatuz jo behar genizuen larrua, hazia isuri gabe; nik soilik isuriko nuen errituaren amaieran zure sabelean, une egokian, eguzkia eta ilargia angelu egokian zeudela, aro berriko lehen umearen hazia ernal zedin; eta erritua hiru bider errepikatuko genuen, hiru erregeak jaio zitezen. ...zenidalako baino ez... ez, ez, ez, zaude, eutsiozu, ez itxi begi horiek, bizirik iraun behar duzu, ikusiko duzu, Linzan barazki salda beroa hartuko dugu, esne beroa eztiarekin, aspirina pare bat, dutxa beroa, bi egun jarraian lotan, eta gero txortan, biziberritu arte, gela txikia utziko digute biontzat bakarrik, ia inor ez da egongo, ulertuko dut nigandik ezer nahi ez baduzu, gehiago txortarik jo nahi ez baduzu, zakur bat bezala zure albotik uxatzen banauzu, merezia dut, Sara, istorio honetako birjina bakarra, bekatari batek bezala hitz egiten baduzu ere zure ahotsa aingeruzkoa da niretzat, esadazu, esadazu berriro: txoro putakumea, berriro eskua eransten badidak potroak moztuko dizkiat, ziztrin alaena, kabenlaostia; hitz egidazu horrela, halere birjina garbia izango zara, abandona nazazu, ulertuko dut, zoaz Felixekin, nik baino gehiago merezi zaitu, zoaz berarekin, baina ez itxi begiak, utzi zure betseinetako elurra ikusten, zu zeu izango zara, eutsiozu, begira, elurra atertu du, gora, zatoz bizkarrera, goazen, horrelaxe, arin arin jaitsiko gara, badakizu arin jaisten naizela zu bizkarrean hartuta ere, Urriellun oinetakoa puskatu zitzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun, baina nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark:
‎...zula diozu, baina hori ez da maitatzea, jada ez zara nirekin oheratzen, gaur zen eguna, gure lehen semea, izarrak angelu zehatzean, Venus eta Merkurio konjuntzioan, maitasuna eta jakinduria, mehatxu egin didazu bihar bertan hartuko duzula hurrengo eguneko pilula, ez zenidan halakorik esan behar, Sara, nik ez nizun minik egiten, naturaren indarra besterik ez zen, hitz egidazu, Sara, ez ba hitz egin nahi ez baduzu, baina eutsiozu, segi arnasa hartzen, neuk zainduko zaitut, gero nahi baduzu uxa nazazu zakur bat bezala, zakur bat bezala portatu naiz, baina hemendik aurrera kito arraza berriaren zorakeria hori, ez dut berriro horretan pentsatuko, agintzen dizut, eutsiozu, eutsiozu.
‎Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten, ezjakintasuna da gizakion bekatu bakarra, horregatik sufritzen dugu; gogoratzen zer nolako erasoa jo zenidan?, gaixoa, nola salatzen ninduzun: Ananda, badakizu barru argitzea zer den, zuk zeuk ezagutu duzu zeure baitan; orduan, zertarako nire laguntza?, edozerez harago iristeko ahalmena duzularik, zergatik ba sufritu zure atzetik jarraitzerik nahi ez dudala eta?, ez zenuke inoren laguntzarik behar zure betegintzarre espirituala lortzeko; eta kontu horiek guztiak ipuin huts balira, zer?, zer da ba Kailas mendi sinboliko hori, zer Cervino Materhon gailurraren pareraino lebitatzea?, neuk ere ikusi zintudan lebitatzen Kumbamelan, egia da, lurretik hamar bat zentimetrora, baina orain ez nago erabat ziur, agian ilusio optiko hutsa izan zen; zer ... nire laguntza behar omen duzula argitze iraunkor bat biontzat lortzeko, nola jar dezakezu horrelako proiektu baten oinarrian ni zuri loturik eusteko behar konpultsibo hori, ez al zara jabetzen ama galdu zenuen bezala ni galtzeko beldur zarela; ez jarraitu, Sara, zital hori, erotu egingo nauzu; ikusten nola galtzen duzun kontrola, Ananda, ez erantsi eskurik niri, ostia, nazkaturik nago zure mehatxuez, a zer kaka argia zurea, ez ukitu ni gero, ulertzen, bortxatzailea, ama putaren semea; ez hitz egin horrela, Sara, dena zikintzen duzu, dena pikutara bidaltzen duzu; pikutara bota zer, Ananda, zure paranoiak?, Iñigo eta Xabierren ustekeriak?, nik bizitza bizi besterik ez dut nahi, behin batean ezagutu nuen gazte ezti eta jakintsu haren ondoan, berrogei urteko asko baino helduagoa eta tinkoagoa zinen, segurtasuna eskaintzen zenidan eskalatzen ari ginela, yogako klaseak antolatzen ari ginela, diru arazoren bat gertatzen zenean, hantxe eusten zenion lasai, neurritsu, neba Kandidorengandik eta haren jokabide bortitz eta intoleranteetatik babesten ninduzun, desarmaturik uzten zenuen zeure ahots harmoniatsu horrekin, zer ostia gertatu zaizu, orduan bai zinela maisu handia niretzat, argiduna, ez al zara konturatzen zeu izan zarela dena kakaztu duena, eman dezagun zuk adierazi bezala direla gauzak, bizimodu argitsu eta zoriontsu bat dugula zain, zuk eta zure lagun berri horiek seinalaturiko bide horretan barrena, baina ezin dut itsu itsuan aurrera egin, Ananda, zugan soilik fedea dudala, jainko ahalguztiduna bazina bezala, eta areago Iñigo eta Xabierrengan fidaturik, horiek ez daude burutik sano, ezin dut, ikusten baitut argi eta garbi nora zoazen, horra non agertu zaizun barruan gorderik zeneraman haur abandonatu eta beldurtia, eta nik ezin diot jarraitu esklabo egin nahi nauen ume apetatsu horri, amaren hutsunea betetzeko baino ez nau-eta behar; nor zara zu nire amaz mintzatzeko, urdanga, ezta hitz erdi bat ere hari buruz, edo bertan hilko zaitut, entzun?; hil nazazu, ez duzu potrorik, hil nazazu, aurpegian zartako bat emateko baino ez zara gauza, ume negarti baten pare, jo nazazu ukabilez, potrorik baldin baduzu, eta amaitu dezagun hau guztia, ez nazazu besarkatu, ez ezazu negarrik egin, ostia, ume puta, aska nazazu, kendu zeure aho hori nire tititik, aska nazazu, ume gaixo bat besterik ez zara, ez ezazu negarrik egin, tira, zatoz, jarri hemen, kulunkatu egingo zaitut, baina ez jo ni berriro, ez didazu minik egiten, baina umiliatu egiten nauzu, ez didazu minik egiten, baina egunen batean kontrola erabat galduko duzu, zatoz, ez egin negar, maite zaitut, laguntza bilatu behar dugu, espezialista batengana jo, ez begiratu horrela, ongi, ez gara joango, ez baduzu nahi ez gara joango, ez zaitut inoiz utziko, ez izan beldurrik, ez zaitut utziko, maitekorra izan behar duzu nirekin, fidatu nitaz, leial natzaizu, beste inorekin ez nintzateke oheratuko inola ere, non aurkitu zu bezalakorik, galduta nengoen, nerbio arazoekin, bizitzan aurrerabiderik gabe, kaka hutsa nintzen, eta zu ezagutu eta eraldatu egin nintzen, bai, zuri zor dizut dena, buruz ongi samar jantziriko emakumea bilakatu nauzu, eskalatzaile bikaina, yoga irakaslea, eta bizi gogoa dut orain, ez nazazu hain estu hartu beraz, ez ezazu ito nigan jaioarazi zenuen ilusioa, zu ezagutu zintudanean erabat aldatu zen nire bizitza, orduan bezala jarraitu nahi dut, ongi dago, saiatuko gara beste urrats bat aitzina egiten, baina emadazu denbora pixka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean
‎" Atseginaren atseginean, hala ere, nire barruko zerbaitek ez zuen han egon nahi; emakume izengabeari, ordea, ezin adierazi halakorik, modu txarrean amaitu nahi ez banuen behintzat.
‎Hemezortzi urte dauzka eta adinbetekoa da. Berak nahi ez badu, ez behartu ezertara, legearekin arazorik eduki nahi ez baduzu behintzat". Ontzia apurtu, eta irabiaturiko arrautzak behegainera eta harriko zulotik joan zitzaizkidala iruditu zitzaidan.
‎Hemezortzi urte dauzka eta adinbetekoa da. Berak nahi ez badu, ez behartu ezertara, legearekin arazorik eduki nahi ez baduzu behintzat". Ontzia apurtu, eta irabiaturiko arrautzak behegainera eta harriko zulotik joan zitzaizkidala iruditu zitzaidan.
‎Hemezortzi urte dauzka eta adinbetekoa da. Berak nahi ez badu, ez behartu ezertara, legearekin arazorik eduki nahi ez baduzu behintzat". Zulo bat egin zitzaidan tripetan, hondorik gabeko zulo sakon bat.
‎Hemezortzi urte dauzka eta adinbetekoa da. Berak nahi ez badu, ez behartu ezertara, legearekin arazorik eduki nahi ez baduzu behintzat". Zulo bat egin zitzaidan tripetan, hondorik gabeko zulo sakon bat.
‎Hain dira ezberdinak Nafarroako, Iparraldeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate soziolinguistikoak! Ez dira alferrik pasatu azken hogeita bost urteak, zenbaitek halakorik aitortu nahi ez badu ere.
‎Halere, boluntarismoaren lilurapean erori nahi ez badugu eta geure buruari erdi egiak edo erdi gezurrak esanez ibili nahi ez badugu, helburu lorgarriak eta eraginkorrak definitzen asmatu behar dugu. Bide horretan, elebitasun simetrikoa gogoko izan arren, onartu dugu, arazorik gabe onartu ere, egoera asimetrikoak izango ditugula gure gizartean hainbat belaunalditan.
‎Halere, boluntarismoaren lilurapean erori nahi ez badugu eta geure buruari erdi egiak edo erdi gezurrak esanez ibili nahi ez badugu, helburu lorgarriak eta eraginkorrak definitzen asmatu behar dugu. Bide horretan, elebitasun simetrikoa gogoko izan arren, onartu dugu, arazorik gabe onartu ere, egoera asimetrikoak izango ditugula gure gizartean hainbat belaunalditan.
‎Erraza da hizkuntza kontuetan katramila sortzea, baina, adostasunak edo desadostasunak gorabehera, gezurretan ibili nahi ez duen orok onartu eta aitortu behar du kontsumitzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Euskadiko araubideak ez duela inor behartzen esparru pribatuan gogoz kontra euskaraz hitz egitera. Behartu, ez du inor behartzen; araudiak bermatzen duena da zenbait enpresak eta establezimenduk ezin izango dutela eragotzi kontsumitzaileek euskara erabiltzea, eta, euskara erabilita ere, artatuak izango direla.
‎Besterik da deserosotasun horiek neurrikoak eta arrazoizkoak izatea. Eta hala behar du, baina gezurretan ibili nahi ez badugu, onartu dugu deserosotasunak beren gain hartzeko prest dauden gizarteek ez bestek eraiki dezaketela gizarte elebiduna. Horregatik ez da bidezkoa deserosotasunak eta inposizioa nahastea, deserosotasunak nahitaez inposizio bailiran deskalifikatzea.
‎Aurrerago jardungo dugu honetaz, baina jada esan dezagun ez dugula ezer hizkuntza komunen aurka, ez adjektiboak berak adierazten duen kontzeptuaren kontra, ezta adjektibo hori daramaten hizkuntzen kontra ere, besteak beste, adjektibodunen artean, badelako beste inorena bezain geurea ere baden hizkuntza bat, gaztelania, inondik inora alboratu, are gutxiago gutxietsi, nahi ez duguna. Onartzen ez duguna, eta salatzen duguna, ikusmolde horren oinarrian dagoen ideia da, hots, komun adjektiboaz bataiaturiko hizkuntzen defentsa bainoago gainerako hizkuntzak baztertzea eta bigarren mailakotzat jotzea, eta, gure kasuan, gaztelaniaren defentsa bainoago euskararekiko errespetu falta eta mespretxua.
‎Oso lan zaila da hori, kontuan hartzen badugu etorkin horietatik gehienak, lehen esan dugunez, Bilbo eta bere inguruetan eta gainerako hiriburuetan kontzentratzen direla, hots, euskarak presentzia ahula duen hirietan, eta, beraz, euskararen beharraz jabearaztea zailagoa den tokietan. Zaila baina guztiz beharrezkoa da hori, baldin eta bi hizkuntza komunitate sortzea nahi ez badugu, euskararen kaltean inolako zalantzarik gabe. Horixe da hain zuzen ere Euskararen Legean islatu zen 1982ko Hitzarmen Politiko eta Sozialak saihestu zuena, bi hizkuntza komunitateren aukeraren aurrean hizkuntza integrazioa ezaugarri izango duen gizarte bakarraren aldeko hautua eginez.
‎Administraziori beste ertz batetik begiratzen badiogu, edonork aitortu du inoiz ere izan ez duen lekua duela gaur egun euskarak herri administrazioetan. Baina baikorkeria antzuetan erori nahi ez duenak ere aitortu du, oro har, urteotan egin dena baino gehiago eta hobeto ere egin zitekeela esparru honetan euskararen erabilera sustatzeko. Are kezkagarriagoa da defizit hori, kontuan hartzen badugu herri administrazioei eredugarri izatea dagokiela eta, diktadura ondorengo demokrazia garaian eskuratutako autogobernuari esker, administrazio berri eta berrituak eraiki direla Euskal Autonomia Erkidegoan [45].
‎Gainerakoan, artifiziala izan daiteke ezagutza eskaera, eta badakigu zer gertatzen den artifizialak izanik ahalegina eskatzen duten eskaerekin, arazo iturri bihurtzen direla. Eta euskarari apaingarri estatusa baino aitortzen ez diotenek ere onartu dute, euskararen defentsa zinikoan jausi nahi ez badute bederen, euskara lan hizkuntza moduan erabiltzeko aukerak sortu eta arautzea ez dela inposizioa, hizkuntza ofizialen erabilera erregulatzea baizik. Hori egin gabe, ezinezkoa baita euskararen erabilera bermatzea.
‎Aipaturiko gehikuntza horrek, ordea, badu bere" baina", zorioneko" baina"?, errealitatea modu desitxuratuan ulertu nahi ez badugu, kontuan hartu behar dena: batez ere eremu formaletan gertatu da erabileraren gehikuntza, nagusiki osasun zerbitzuetan, eta hurrena udal zerbitzuetan, lan munduan eta banketxeetan.
‎Okerrago, 2009an baino arrisku biziagoan klasifikatu zuten euskara 2001ean Unescoko hizkuntzalariek. Ikusi nahi ez duenak ere ikusi beste erremediorik ez du, beraz, ukatuko badu ere, jada aurreratu duguna: hobera egin duela euskarak.
‎Izango dira, nola ez, esango didatenak hiztun guztiek dutela guztia bere hizkuntzan jasotzeko eskubidea, eta, beraz, guztia eman behar dela hizkuntza guztietan, hizkuntza batzuk beste batzuen gainetik jarri nahi ez baditugu. Baina irudipena dugu hori diotenak elebakartasunaren mundu zaharkituan geratu direla, ohartzeke gure gizartean eta etorkizunekoan aurkezten zaigun erronka ez dela elebakartasunaren kudeaketa, eleaniztasunarena baino.
‎Euskararen erabilera prozesua azkarrago joan ez bada, ez da izan 1982ko Legea eta Hitzarmena eskas eta baliogabe geratu direlako. Mugak beste nonbait daudela, ez legean, garbi asko ikusi du ikusi nahi ez duenak ere; gizartean bertan ditu euskarak muga nagusiak. Aldiz, lege horrenik gabe, ezin egin ahal izango ziren hainbat eremu sozialetan egin diren urrats aurreratuak, eta ezin bururatu ahal izango zen garatu den hizkuntza politika eraginkorra.
‎Baina bizitza arragoa da; maitasuna, konkista; berdintasuna, berriz, eguneroko praktikan onartu nahi ez dugun gure guztizko izaera; besteekin batera baizik ezin gintezke aske izan; bihotz zabaltasuna da benetako garaipenaren bermea; edertasuna igel baten itxurapean egon liteke ezkutatuta; gure izaera mugatuak berezkoa du saminaren ifrentzua...
‎Orain gutxi, nongoa den oroitu nahi ez dudan liburutegi publiko batean, liburuz betetako kartoizko kutxa batzuk ikusi nituen bazter batean pilatuta. Frantsesez zeuden liburuok eta XIX. mendekoak ziren gehienak:
‎Jakin beza santu askoren izena besterik ez duen horrek, lasai bezain harro nagoela bakearen aldera saiatzen naizelako. Korroan sartu nahi ez duenak bakarrik uzten du bere burua kanpora...
‎orri zaharrik erantzi nahi ez duelarik,
‎Bailara bakoitzak dauka gurean, bere haize arrosa partikularra: harraizea, gorbeianoa, larraitzkoa, mendikoa, herri haizea... horiek denak tokian tokiko erara hartu beharra dago deskuidotxoren bat nozitu nahi ez baduzu.
‎Etxerantz, pentsakor nentorren, harridura itzali ahala zurt punttu bat nire baitan piztuta, gorosti makila baketa ziri kozkor bana ezker eskuin hartu eta tanka tanka, tonk tonk, hainbat burutan entseia genezakeela ea harri sona edo zur soinua, zer ateratzen zen... Bakerik nahi ez dutenei, erpin bateko nahiz besteko, harik eta baketazo handien trebeena, kank konk! Baietz harritu eta zurtu bazterrak halako xilofoniak nahiz litofoniak!...
‎Txepetxa txir txir xalo ia isilean bere gordetokian esnatzen denerako, goizeko seietarako han dabil buztangorria tti tti, tti tti, ezinegon urdurixko goiztiar nabarian. Seiak eta dozena erdi minutura hasten da txantxangorria, xuabe baina garden, xoxoa esnatu nahi ez duela.
‎Huraxe bai ikustekoa, sosegu mantsoan erreparatzekoa: pauso konbinatuak, belar izpirik ere zapaldu nahi ez bailuen, bista xorrotx aurrera urrunera, isil luze eutsiak mugida geldiro gidatzen diola... tentsioa antzematen zaio mutturreko hile luxeenetik isatseko azken punttaraino... Ai!
‎–Bai, feminista jostalariak, nazio estatuaren botere egitura erabat matxista dela sumatzen duten horietakoak (ministra, polizia edo soldadua izan nahi ez dutenak); nazio estatuan nagusi diren botere erlazioak errotik aldatu nahi dituztenak.
2010
‎Txurroen ondoren etorri zen asteburuko beste momentu kritikoetako bat, etxeratzeko ordua iritsi zenean. Une hau madarikatuko nuela pentsatzen pasatu nuen aurreko ordu osoa, ama alaba haiengandik aldendu nahi ez nuelako. Zortzi eta erdiak ziren, gutxi gorabehera, Teresaren ezkaratz aurrera iritsi ginenean.
‎–Gelditzea nahi ez baduzu, taxi bat hartu eta itzuliko naiz etxera. Igual lasaiago geldituko zara.
‎Gorputzen arteko igurtziak sortu zion berotasunaren eraginez Danielaren dardara desagertu zenean, Mariok besoak askatu zituen, bere eginkizuna bukatu zelakoan. Neskak berriro bildu nahi izan zuen soina, ordea, beso haien artean aurkitu zuen gozotasunetik kaloria bat ere galdu nahi ez zuelako, gau hotz hartan izoztuta utzi zuena ez zelako gradu kontua, bihotzeko taupaden erritmoa lehertzerainoko azelerazioan jarri zion egoera ezustekoa baizik. Oinak ere Mariorenekin kateatu zituen, hezurren arteko talkarekin ia mina sentitzeraino.
‎Neskak eskua hartu eta felparen gainera ekarri zion handik gutxira, sentitzen zuela baina gau hartan ezetz, nahiago zuela momentuz urrutirago ez joan. Mariok mugetatik ez zela pasatuko agindu zion eta besoekin bildu zuen berriro, gerritik behera Danielarekin kontakturik ez izaten saiatzen zen aldi berean, egoerak sortu zion kilikatze maila zenbaterainokoa zen neskaren gorputzak sentitzea nahi ez zuelako. Daniela gertatutakoa kontatzen hasi zen.
‎Inoiz ez nuen sentitu herriak sermoiari egun hartan bezala jaramon egiteko jarrera hartu zuenik. Guztiak jarri gintuen adi adi, xehetasunik galdu nahi ez genuela, apaiz bat lehenengo aldiz Jainkoarekin amorratuta zegoela azaltzeko zer esaten zuen jakin minez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia