|
Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten, ezjakintasuna da gizakion bekatu bakarra, horregatik sufritzen dugu; gogoratzen zer nolako erasoa jo zenidan?, gaixoa, nola salatzen ninduzun: ...zularik, zergatik ba sufritu zure atzetik jarraitzerik nahi ez dudala eta?, ez zenuke inoren laguntzarik behar zure betegintzarre espirituala lortzeko; eta kontu horiek guztiak ipuin huts balira, zer?, zer da ba Kailas mendi sinboliko hori, zer Cervino Materhon gailurraren pareraino lebitatzea?, neuk ere ikusi zintudan lebitatzen Kumbamelan, egia da, lurretik hamar bat zentimetrora, baina orain ez
|
nago
erabat ziur, agian ilusio optiko hutsa izan zen; zer da energia zurrunbilo konikoen kontu hori, hor zehar irakurri duzun literatura merke hutsaren emaitza, horixe, lelokeria lelokeriaren atzetik, gaizkiulertuaren atzetik, paranoia paranoiaren atzetik, bai, Ananda, ez zara jabetzen ez zaudela zeure onean, hitzez hitz hartzen dituzula sinboloak; zer diozu, Sara, zuk zeuk ikusi zenuen nola lebitatu ... nire laguntza behar omen duzula argitze iraunkor bat biontzat lortzeko, nola jar dezakezu horrelako proiektu baten oinarrian ni zuri loturik eusteko behar konpultsibo hori, ez al zara jabetzen ama galdu zenuen bezala ni galtzeko beldur zarela; ez jarraitu, Sara, zital hori, erotu egingo nauzu; ikusten nola galtzen duzun kontrola, Ananda, ez erantsi eskurik niri, ostia, nazkaturik nago zure mehatxuez, a zer kaka argia zurea, ez ukitu ni gero, ulertzen, bortxatzailea, ama putaren semea; ez hitz egin horrela, Sara, dena zikintzen duzu, dena pikutara bidaltzen duzu; pikutara bota zer, Ananda, zure paranoiak?, Iñigo eta Xabierren ustekeriak?, nik bizitza bizi besterik ez dut nahi, behin batean ezagutu nuen gazte ezti eta jakintsu haren ondoan, berrogei urteko asko baino helduagoa eta tinkoagoa zinen, segurtasuna eskaintzen zenidan eskalatzen ari ginela, yogako klaseak antolatzen ari ginela, diru arazoren bat gertatzen zenean, hantxe eusten zenion lasai, neurritsu, neba Kandidorengandik eta haren jokabide bortitz eta intoleranteetatik babesten ninduzun, desarmaturik uzten zenuen zeure ahots harmoniatsu horrekin, zer ostia gertatu zaizu, orduan bai zinela maisu handia niretzat, argiduna, ez al zara konturatzen zeu izan zarela dena kakaztu duena, eman dezagun zuk adierazi bezala direla gauzak, bizimodu argitsu eta zoriontsu bat dugula zain, zuk eta zure lagun berri horiek seinalaturiko bide horretan barrena, baina ezin dut itsu itsuan aurrera egin, Ananda, zugan soilik fedea dudala, jainko ahalguztiduna bazina bezala, eta areago Iñigo eta Xabierrengan fidaturik, horiek ez daude burutik sano, ezin dut, ikusten baitut argi eta garbi nora zoazen, horra non agertu zaizun barruan gorderik zeneraman haur abandonatu eta beldurtia, eta nik ezin diot jarraitu esklabo egin nahi nauen ume apetatsu horri, amaren hutsunea betetzeko baino ez nau-eta behar; nor zara zu nire amaz mintzatzeko, urdanga, ezta hitz erdi bat ere hari buruz, edo bertan hilko zaitut, entzun?; hil nazazu, ez duzu potrorik, hil nazazu, aurpegian zartako bat emateko baino ez zara gauza, ume negarti baten pare, jo nazazu ukabilez, potrorik baldin baduzu, eta amaitu dezagun hau guztia, ez nazazu besarkatu, ez ezazu negarrik egin, ostia, ume puta, aska nazazu, kendu zeure aho hori nire tititik, aska nazazu, ume gaixo bat besterik ez zara, ez ezazu negarrik egin, tira, zatoz, jarri hemen, kulunkatu egingo zaitut, baina ez jo ni berriro, ez didazu minik egiten, baina umiliatu egiten nauzu, ez didazu minik egiten, baina egunen batean kontrola erabat galduko duzu, zatoz, ez egin negar, maite zaitut, laguntza bilatu behar dugu, espezialista batengana jo, ez begiratu horrela, ongi, ez gara joango, ez baduzu nahi ez gara joango, ez zaitut inoiz utziko, ez izan beldurrik, ez zaitut utziko, maitekorra izan behar duzu nirekin, fidatu nitaz, leial natzaizu, beste inorekin ez nintzateke oheratuko inola ere, non aurkitu zu bezalakorik, galduta nengoen, nerbio arazoekin, bizitzan aurrerabiderik gabe, kaka hutsa nintzen, eta zu ezagutu eta eraldatu egin nintzen, bai, zuri zor dizut dena, buruz ongi samar jantziriko emakumea bilakatu nauzu, eskalatzaile bikaina, yoga irakaslea, eta bizi gogoa dut orain, ez nazazu hain estu hartu beraz, ez ezazu ito nigan jaioarazi zenuen ilusioa, zu ezagutu zintudanean erabat aldatu zen nire bizitza, orduan bezala jarraitu nahi dut, ongi dago, saiatuko gara beste urrats bat aitzina egiten, baina emadazu denbora pixka bat, ulertu egin nahi dut, ez diozu beldurrik izan behar ni galtzeari, heldutasun eta jakinduria handiko pertsona zara, ez utzi ezeri gure harremana zapuzten, gure bide espirituala eteten, egin negar, egin negar, badakit, uste duzu ez dudala ezer ulertzen, zuk dena argi duzu, badakizu nondik jo behar dugun betegintzarrea lortzeko, mendiak eskalatzen ditugunean
|
|
Pazientzia galduak sorraraziriko mugimendua erreprimituz, lehengo jarrera hartu zuen berriz, zertaz mintzatuko zen jakin gabe, biziosoki emakumea bere kontura libertitzen ari zela imajinatuz, dena askoz errazagoa zen telefonoz deitzen zionean, baina ezin zion esan, Zoaz, eta berehala deituko dizut telefonoz. Orduan, egoera deseroso hartatik ateratzeko, gai neutro bat bilatzeko ideia izan zuen, Hor aurreko etxe horrek hemen zegoen atea defendatzen zuen dorreak betetzen zuen tokia betetzen du, oinarriak duen formagatik ezagun da dorre bat egon zela, gaur egun ere, Eta non zegoen beste dorrea, bi izango ziren-eta, Hementxe bertan, gauden tokian bertan, Ziur al zaude, Ez
|
nago
erabat ziur, baina hala izango zela dirudi, harresiaren zati honek edukiko zuen trazatuaz dakiguna kontuan hartuz, Orduan, dorre honetan, gu zer gara, mairuak ala kristauak, Momentuz, mairuak, eta horrexegatik gaude hemen, kristauak sar daitezen galarazteko, Ez dugu lortuko, baina, eta ez da beharrezkoa izango setioaren bukaerara arte itxarotea, begira itzazu San Antonioren mirakuluak irudikatzen... Raimundo Silvak arnasa hartu zuen, sakon, ezinezkoa zen hitzak ulertzen ez zituelakoa egitea, eta bere baitan zin egin zuen gogoraraziko zizkiola, gupidagabe, Maria Sarari, hitzok ezinbestean bete behar den agindu erabatekoa zirelakoan.
|