2009
|
|
Nolanahi ere: gizona hor ari da azken mohikanoarena egiten,
|
mundu
galdu baten azkeneko aztarnei forma ematen, etorkizunekoa izango dela garbi daukan euskara mota batera isurtzen...
|
2011
|
|
Bera izanda ere hemen azterturiko beste hirurak baino askoz plaza gizonago, ekintzaile kultural eta ahots modulatuenaren jabe, badu harrapaezineko izaera bat ere. Agian
|
mundu
galdu baten liluragatik Afrikako azokan edo euskal tratulari eta artzainen artean gustura ibili bai, baina usainik eta giza hotsik ez duen Merkatu Ahalguztidun berri batetik ezkutuan edo babestu nahian dabilenarena. Bere lanari zeharka baino erreparatzea ahalbideratzen ez duena, itzaleko plazagizona.
|
2015
|
|
Flores uharteko fosilen azterketak oso mundu berezia marrazten zuen: elefante ipotxak, eta musker eta arratoi erraldoiak, guretzat ezagunak diren espezie guztiek nolabaiteko distortsio edo itxuraldaketa bat jasandako
|
mundu
galdu bat. Oso deigarria egin zaizu hominido hauen bilakaera; are gehiago, hunkigarria ere egin zaizu orain dela hamabi mila urte sumendi baten erupzioak betiko suntsitu zuen mundu hartara egokitzeko txikitu, murriztu, urritu beste aukerarik izan ez zuen giza bonsai haren kasua.
|
2016
|
|
Jendea presazko gestioak egitera edo bezeroren batekin biltzera, batera eta bestera, dabilen bitartean, ametsetako bizitza bizi izaten du zaintzaileak. Kaleetan, errepideetan, bulegoetan nagusi den giza zurrunbilotik aparte, goizetako bizimodu aktiboa eta dinamikoa urruneko
|
mundu
galdu batekoa bezain arrotz zaio. Saltzaileen, langileen, enkargatuen eta zuzendarien erreinua da eguna, energiaz betetako jende dinamikoarena, zaintzaileak inoiz ere ulertu ez duen mundu bat, ezagutu ere egiten ez duen lurralde bat.
|
|
Tentazioa izan liteke, fededunentzat,
|
mundu
galdu batean edo" beste mundu" batean bizi nahi izaitekoa, orainari uko eginez eta lehengoa amestuz, hots modernitateak" kutsatu" gabeko mundu bat amestea; bi mundu paralelo buruz buru jarri nahi izaitea: bat erlijiosoa eta bestea laikoa, erlijioneak beren aldetik eta gizartea beretik, ezkerretik laizismoa eta eskuinetik tradizionalismoa, bakotxa bere arau eta moldeekin, beretarrentzat antolatua, hots mundu kultural propio bat.
|
2020
|
|
Eta ari gara, gure gudari modura,
|
mundu
galdu bat salbatzen; aitzitik, bizitzea merezi ez duen mundua suntsi dezagun, liburuaren mundua den bezalakoa birrindu eta eraldatu behar dugun ere berean. Ez da nire kezka bakarrik, Brigitte Vasallok, Louise ChennevieĢrek, Liliane Giraudonek edo Georges Perecek antzerako gauzak idatzi baitituzte idazletzari buruz.
|
|
Dragak erabiltzen hasi zirenean jo zuen erreka gabarrari eta hondar biltzaileen negozioak, dragek mekanikoki eta arinago egiten baitzuten lana. Mundu baten arrastoak urpean galdu dira betiko, baina, Bidasoko hondar biltzaileek ibaiaren hondotik hondarra eta legarra nola, berreskura ote daitezke
|
mundu
galdu baten hondarrak, Bidasoa ibaiaren memoria hondoratua?
|
|
Zekalea, espelta eta garia erabiltzen dute. Ogi egin berriaren usain eta zapore gozoak aspaldian oroitu gabeko
|
mundu
galdu baten aireak, irudiak eta hitzak ekarri dizkit akordura: seiko ogia, aste osorako egiten zena; zopakoa, ogi estu eta luze bat, ohikoa baino eginagoa, baratxuri zopa tupinan egiteko erabiltzen zena.
|
2021
|
|
Paradoxa handia da:
|
mundu
galdu batetik heldu gara, eta desagertu denean baizik ezin gara bertara hurbildu. Ahozkotasunaz dugun irudia liburuetatik heldu zaigu.
|