|
Helmuga horiek modu berdinean onuragarri izan behar dute arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima guztientzat; Aitortzen dugu estatu, nazioarte eta erregio mailako erakunde, nazioarteko finantza erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta partikularren arteko lankidetzaren garrantzia, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako mundu borrokan, eta borroka horren arrakastarako ezinbestekoa dela bereizkeria horren biktimen kexak, iritziak eta eskaerak kontuan izatea; Beste behin ere esaten dugu nazioarteko erantzuna eta politika, errefuxiatuei eta munduko leku ezberdinetan lekualdaketa jasan duten pertsonekiko finantza laguntza barne hartuta, ez direla oinarritu behar errefuxiatu eta lekualdatu beharra izan duten pertsonen arraza, kolore, leinu edo jatorri nazional edo etnikoetan eta, testuinguru honetan, nazioarteko erkidegoari eskatzen diogu harrera-herriei laguntza nahikoa eta ekitatezkoa eman diezaieten, bereziki, garapen bidean dauden herriak edo trantsizio bidean dauden herriak direnean; Aitortzen dugu giza eskubideen babes eta sustapenerako nazio erakunde beregainen garrantzia, horiek bat datozela euren jardunean 1993ko abenduaren 20ko Biltzar Orokorraren 48/ 134 ebazpenaren eranskinen edukiarekin; izan ere, eranskin horietan finkatzen da giza eskubideen sustapenerako eta babeserako nazio erakundeen estatutua eta horren printzipioak, orobat, giza eskubideen babes eta sustapenerako legeak sortutako beste erakunde espezializatu batzuen garrantzia ere, hala nola, herri defendatzailearena, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan, ororen gainetik, balore demokratikoen eta zuzenbideko estatuaren sustapenerako. ...aurkako borrokan, eta iritzi publikoaren ikuskapena eta sentsibilizazioaren zeregin erabakigarria, erregio mailan izan daitezkeen intolerantzia eta bereizkeriaren inguruan, eta berresten diegu gure laguntza halako organoei, aurretiaz izan badira; halakorik izan ezean, eurak sortzea gomendatzen dugu; Aitortzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia
|
moduen aurkako
borrokan parlamentuek duten funtsezko garrantzia, legeria egokia aldarrikatu, horren aplikazioaren ikuskapena egin eta beharrezko finantza baliabideak egokitzeko zereginean; Azpimarratzen dugu gizarte eragileek eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuek heziketan eta garapen programen eraketa eta aplikazioan parte hartzearen garrantzia; Aitortzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia e... Azpimarratzen dugu interes publikoen sustapenean gizarte zibilak lan garrantzitsua egiten duela, gehienbat, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan; Atsegin handiz hartzen dugu gobernuz kanpoko erakundeek burutzen duten zeregin katalitikoa, giza eskubideen irakaskuntza eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen inguruan jendearen sentsibilizazioa sustatuz.
|