2013
|
|
Titulua luzea bazen ere, lan horrek zuzenbidearen arlo batzuk bakarrik jorratu zituen, errege ohitura eta legeriari lotutakoak, eta, horren ondorioz, Coquillek onartu behar izan zuen, hutsuneak osatzeko maiz zuzenbide zibilera jo behar zela. Edozein kasutan ere, zuzenbide zibila azken buruan aplikatzeko zuzenbide subsidiario
|
moduan
erabili ohi zen, ezbairik gabe.
|
|
Batzuk Digestoaren azken tituluan jaso ziren, jokarauei buruzkoan. Beste batzuk euren jatorrizko testuingurutik atera ziren, edozein gairi buruzko argudioaren zati
|
moduan
erabiltzeko, printzipioa esanguratsua izan zitekeenean gai horri begira. Auzietan hauxe zen printzipioen eginkizuna:
|
|
Hala zibilistek nola kanonistek onartu zuten hagitz garrantzitsua zela prozedura arrazionala eratzea, erabiltzeko moduko testuetatik abiatuta; horrexegatik, batera ekin zioten gai horri. Kanonistek halako prozedura behar zuten euren auzitegiei begira, zuzenbide zibilak bakarrik eskaini ahal zituelako oinarri
|
moduan
erabiliko zituzten argudio esanguratsuak. Erromatarrek ez zituzten bereizi prozedura eta zuzenbide substantiboa; ondorenez, gai horren inguruko testu esanguratsuak sakabanaturik agertu ziren Corpus iuris civilis osoan.
|
|
Horretara, «printzearentzat atsegin denak lege indarra du» jokaraua aipatu zuen, Frantziako erregeak zuen eskubide bat bidezkotzeko, alegia, espedizioren bat hastean bere gudarostean sartzen ziren zaldunen eginbeharrak eteteko eskubidea. Beste zati batean uko egiteak jorratzen dira, hau da, alderdiak agirian sartzen dituen klausulak, orokorrean defentsa bide
|
moduan
erabil daitekeen araua alegatzeari uko egiteko. Horietatik batzuen jatorria erromatarra zen ezbairik gabe, hala nola, saldutakoaren balioaren erdia baino gutxiago jaso duen saltzaileak eginiko salaketarena (laesio enormis), eta halakoak, apika, demanda formularioetatik kopiatu ziren.
|
|
Justifikatu behar ez ziren egiak adierazten zituztenez gero, ulertu zen halakoak agerikoak zirela, ingelesez adierazpen bat «it stands to reason that» (agerikoa da, logikoa da) aipamenarekin hasten zenean gertatzen zen bezala. Zuzenbidea jakintzagai arrazional moduan aurkeztu nahi zutenek estimu handiz hartu zituzten jokarauok; erabili ere, printzipio orokor
|
moduan
erabili ohi zituzten, gero erregela bereziak ondorioztatzeko logikaren bitartez. Arean ere, jokarauok harrobi oparoa osatu zuten, eta filosofo moralek mende luzeetako agintea zuten argudioak atera zituzten bertatik.
|
|
XI. mendearen amaieran, kultura juridikoaren maila igotzen hasi zen, Justinianoren zuzenbidearekiko interesa modu nabarian berpizten ari zenean; notarioek euren agirietan eta abokatuek euren demandetan zehaztasunez erabili zituzten erakunde juridiko erromatarrak. Bildu zenetik bostehun urte igarotakoan, Justinianoren Digestoa arau eta argudioen iturri
|
moduan
erabiltzen hasi zen mendebaldeko Europan. Italiako liburutegietan eskuizkribu ezkutuak gorde ziren duda izpirik gabe, baina hain handiak eta ulertezinak ziren, ustezko irakurleek ere ez zituztela erabiltzen.
|