2000
|
|
Zeren, baldin egia bazen ere ezen pertsona haserreak aski izan dezakeela halakoetan bere buruaren eta bere bisaia itsusiaren ikustea berriro ez haserretzeko, ez nengoen, ez, ni, puntu hartan, mirail baten aitzinean paratzeko trenpean, Platonen dizipuluetarik bat banintz bezala, ez horixe... hain bainengoen neure pena hartan dolorezki penaturik, eta hain bainengoen, halaber, neure gorputzeko parte eta endrezera guztietan gogorturik eta gozakaizturik, ez anaiarekin baketzeko asmotan eta ez harekin bihozbera eta uxter jokatzeko disposizionean, baina eztitasunik gabe eta mendekos. Zeren deusek ere ezin atera bainintzakeen neure tentutik eta pazientziatik, nola anaiak Elbira
|
modu
itsusi hartan kentzeak, eta zeren hark neuri eginaren ordaina bihurtu nahi bainion, eta doblea bihurtu nahi nion, ahal izanez geroz! Garesti ordainarazi behar nion eta neure betea eman behar nion, zinez!
|
2004
|
|
Haurra nintzen arren, ongi oroitzen dut aitaren begirada, harriduratik haserrerako bidean. Kendu zidan panpina eskutik, eman zion
|
modu
itsusian Maiderri, eta oihuka esan zidan:
|
|
Nire aldetik, juzgu txarra eginda nengoen ordurako. Taldeko buru Rubiok oso
|
modu
itsusian egiten zituen barrexkak.
|
2006
|
|
Ados nago erabat. Baina hori esan eta gero, azken boladan Barojaz luze idatzi duten bizpahiru idazleren kontra dihardu oinordekoak
|
modu
itsusi samarrean. Badirudi zenduari buruz hagiografiarik egin gabe idaztea ez dela lizentzi.
|
2010
|
|
baita kontra egin ziotenekin ere. Bere omenez egindako ekitaldi hartan (Bernardo Atxagak aurkezpen zoragarria egin zion, oso ondo neurtua eta pentsatua) galderak egiteko txanda zabaldu zutenean Marokoko gazte txotxolo bat hasi zitzaion aurka egiten, oso
|
modu
itsusian, kargu hartzen eta esaten, ez baitzion azkenean ezer galdetu, ez zuela ulertzen nola argitaratu zioten Xukriri halako antzerki liburu bat, hain txarra eta kaxkarra izanda, berak oso ondo zekielako, ez zelako alferrik bera ere idazlea, antzezlea eta zinema zuzendaria?
|
|
Hitz gutxiko gizona da, segundo erdiko begirada laburraz asko adieraz diezazuketen horietakoa. Zigarroa eman zidan eta azkarregi piztu nuen, baita
|
modu
itsusian kea botatzen hasi ere.
|
2012
|
|
Denborak aurrera egiten du etengabe, baina modak joan etorrian dabiltza asko ohartzen ez badira ere. Hasiera batean berritasun handiarekin azaltzen zaiguna, azkenerako eta denboraren poderioz errepikapen penagarria besterik ez da bilakatzen,
|
modu
itsusienean, pastixe zatar eta aspergarri bihurtuz.
|
|
Gurekin oso jator egon zen eta... baita kontra egiten ziotenekin ere. Bere omenez egindako ekitaldi hartan (Atxagak aurkezpen zoragarria egin zion) galderak egiteko txanda zabaldu zutenean Marokoko gazte txotxolo bat hasi zitzaion aurka egiten, oso
|
modu
itsusian, kargu hartzen eta esaten ez baitzion azkenean ezer galdetuez zuela ulertzen nola argitaratu zioten Chukriri antzerki liburu bat, hain txarra eta kaxkarra izanda, berak oso ondo zekielako ez zelako alferrik bera ere idazlea, antzezlea eta zinema zuzendarialan hark ez zuela piperrik ere balio, idazle kaxkarra zela eta abar. Galdera motza izan behar zuena ia hamabost minutuko erretolika bihurtu zen gazte ezjakin haren ahoan.
|
2013
|
|
—Eta zuk hainbeste miresten duzun Zatopek, zer zen? Ez da korrika egiteko
|
modu
itsusiagorik izan Europan! Eta halere, munduan sekula izan den korrikalaririk onenetakoa!
|
|
—Ez gero horrelakorik aipatu moztu dio Hostapek
|
modu
itsusian. Jakin, badakizue nik ezin dudala ez sendagilerik, ez sendagairik, ez erietxerik edo petrikilorik jasan.
|
2015
|
|
Han zetozen traktorea, Pukak pentsatu zuen: . Hauxe
|
modu
itsusia aldapa jaistekoa!, eta, une hartantxe?
|
|
Kristoren sarraskia. Odoletan zuen glandea, eta prepuzioa puskaka erortzen zitzaion oso
|
modu
itsusian. –Ai, ama!
|
2020
|
|
Gizonak muxu emateko keinua egin du, baina emakumeak muzin egin dio nahiko
|
modu
itsusian. Zerbait esaten hasi zaio gizonari, ozen eta tonu zakarrean, baina ni nagoen tokitik ez dut ezer aditzen; gainera, belarriko infekzioak nabarmen erasan dit entzumenean, eta barruan ugaldu zaizkidan txistu eta hotsek askotan gaina hartzen diete kanpotik datozkidan soinuei.
|
2021
|
|
Baina ez pentsa zuon buruaz gauza itsusirik. Eta ez begiratu zeuen buruari
|
modu
itsusian begiratzen dizuetenek arrazoi balute bezala. Ni bezala sentitzen bazarete, ez utzi inori tentelak zaretela sentiarazten.
|
|
Horrez gain, bata bestearengandik isolatu egin gaituzte emakumeak, eta sisteman zerbait gaixo dagoela salatu dugunean, inork ez du ezeren ardurarik hartu, ez da elkarrizketarako aterik zabaldu. Matxismo oro ukatu da, bortxaz, gure motibazioak zalantzan jarrita,
|
modu
itsusian. Neu naiz horren froga.
|
|
Nire iritziz, liburu on gutxi argitaratzen dira eta gutxieneko maila profesionalik gabeko asko. Ondo idatzitakoak ez ikusteko arrisku larrian bizi gara eta, ez dut
|
modu
itsusian esan nahi baina, liburu harrigarri txarrak goratzeko daukagun prestutasunak batzuetan haluzinatu egiten nauela aitortu behar dizuet.
|