Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2005
‎Artikulu honetan xedaturikoak ezin dio kalterik egin zenbait inskripzioren inguruan modu berezian ezarritakoari.
‎Erregistroko idazkunak laburtzeari dagokionez, legegilearen asmo hori bat dator inskripzio formuletan laburtasun eta argitasuna agintzen duten egungo eskakizunekin; lege berriak, bada, idazkun nagusien idazkera laburtu ez ezik, halakoetan jabariaren eta ondasun higiezinen gaineko eskubide errealen nondik norakoa jasota, aurkezte idazkunaren edukia ere erraztu du, eta horrek berebiziko garrantzia du ondasun higiezinen gaineko Espainiako sisteman. Horrela, batetik, idazkun ororen betekizun formalak ahalik gehien gutxitu dira, betiere sistemaren printzipio nagusiei kalterik egin gabe; bestetik, modu berezian inskriba daitezkeen eta inskribatu behar diren eskubideen inguruko aipamenak kendu dira; eta, azkenez, Erregistroaren babes esparrutik at utzi dira izaera pertsonal edo betebehar izaeradun eskubideak. Horrek guztiak nahitaez ekarri behar du Erregistroa argiago eta horren publizitatea errazago egitea, interesdunek zuzenago jakin dezaten horren edukia.
‎Bereziki ziurtatu ez diren eskubide pertsonalak, modu berezi eta bananduan inskribatu beharreko eskubideei buruzko aipamenak edota seniparteari lotzen ez zaizkion legatuak ez badira jaso aurreneurrizko idatzoharrean legeak ezarritako epean, horiek ez dira kargatzat hartuko lege honen ondoreetarako. Alderdi interesdunak hala eskatuz gero, erregistratzaileak ezereztu ahal ditu horiek guztiak.
‎7 Finka edo eskubide inskribatuaren zama eta mugapenak adierazteko, modu laburrean aipatuko dira inskribatuta edo idatzoharrean jasota daudenak, horiei buruzko idazkuna zehaztuz. Edozein kasutan ere, ez dira adieraziko legearen 98 artikuluan aipatu eskubideak, ezta modu berezian aseguratu ez diren prezio gerorapenak ere.
‎Bereziki jorratu dira zenbait bazterreko oharren betekizun eta ondoreak, alegia, lurrak birzatitzeko espedientea hasteari buruzko bazterreko oharrarenak, edota jardunune barruko lurrek konpentsazio sistemari datxezkion betebeharrak bete behar dituztenean egin beharreko oharrarenak. Oharrok egiteari buruz, aipatzeko modukoa da modu berezian azpimarratu dela, halako oharra egin daitekeela finkak jardununetik at izan arren, proiektuari atxiki zaizkionean, edota hirigintza aprobetxamendua aparteko folioan inskribatu denean. Halaber, bazterreko oharra egiteko, hala eskatu behar dela zehaztu da, oharraren iraupena finkatu da eta jabetza erregistratzaileak horren inguruan egin beharrekoa aipatu da.
2006
‎merkataritzako epaitegi horien sorrera dela bide, beste helburu batzuk ere erdietsi behar dira. Hasteko, gaia modu berezian eta sakontasunez menperatzen duten titularrek konpontzea jurisdikzio horren barruan sor daitezkeen arazo guztiak, ezbairik gabe izugarrizko konplexutasun teknikoa duen esparru honetan kalitatezko ebazpenak emateko. Bigarrenik, aurrekoak ekarri behar du ebazpenok azkarrago ematea, epaileak gaia hobeto ezagutzean, arinago aztertu eta konpondu ahal izango dituelako auziak.
‎Aurreko zuzenbideari begira modu berezian arautu dira, berebat, sozietatearen konkurtsoak dituen ondoreak sozietate zorren gaineko erantzukizun subsidiarioa duten bazkideen gain. Bada, behin hitzarmena onetsi edo likidazioa ireki ondoren, konkurtso administrazioak izango du kasuan kasuko akzioa egikaritzeko legitimazio esklusiboa.
2007
‎Hala eta guztiz ere, eskariek ordezko izaera dute, parlamentuko, arlo judizialeko edo admini strazioko prozedura formal eta zehatzei dagokienez. Horrexegatik, eskarien esparrua mugatzen da zuhurtziaren edo aukeran ematearen araberakoa denari, hots, modu berezian araututako prozeduraren objektu ez denari.
‎Esangura horretan, elkartzeko eskubidea arautzean, legegileak modu berezian hartu behar du kontuan Konstituzioaren 9.2 artikuluan jasotako agindua. Bada, agindu hori da Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa izatearen zuzeneko ondorioa.
‎Neurri murrizgarrien iraupenak ezin izango du gainditu neurri horiek hartzea justifikatu zuten inguruabarrei aurre egiteko behar besteko eta proportziozko denbora. Neurri horiek izan daitezke, agintari eskudunen aurrean aldian aldian aurkeztea, eta mugetatik edo modu berezian zehaztutako biztanle guneetatik urruntzea.
‎Aitzitik, estatuaren segurtasunean behar bezala oinarritutako arrazoiak direla bide, Barne Arazoetarako ministroak aldi baterako neurri batzuk hartu ahal izango ditu errefuxiatuari begira. Neurri horiek izan daitezke, besteak beste, mugetatik edo modu berezian zehaztutako biztanle guneetatik urrunrengatik, erabaki ahal izango du errefutzea, edo leku jakin batean bizitzeko betebeharra ezartzea. Halaber, Barne Arazoetarako ministroak, arrazoi berbexiatua aldian aldian aurkeztea agintari eskudunaren aurrean.
‎Segurtasun publikoarengatik ezarritako neurriak ez betetzea, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz. Neurri horiek izan daitezke aldian aldian aurkeztea eta mugetatik edo modu berezian zehaztutako biztanle guneetatik urruntzea.
‎1 Enpresaburuak modu berezian bermatuko du, ezaugarri pertsonalak edo egoera biologiko ezagunak direla eta, lanak eratorritako arriskuen aurrean bereziki sentiberak diren langileen babesa, desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezko egoera aitortu zaien langileena barne. Xede horretarako, enpresaburuak inguruabar horiek aintzat hartu ditu, arriskuak ebaluatzean, eta, ebaluazio horien arabera, prebentzio eta babes neurri egokiak hartuko ditu.
‎2 Araubide berezi honetan, erregelamendu honen 10 artikuluaren 3 idatz zatian aipatu enpresaburuek ezin izango dute modu berezian hitzartu Gizarte Segurantzak lanbide gertakizunen aurka eskainitako babesa, eurek enplegatzen dituzten langileei begira, langile horiek badira araubide berezi honen aplikazio esparrura bildutakoak eta inorentzat lan egiten dutenak, edo langile horiekin berdinetsitakoak.
‎3) Enpresak euren iritzia entzutea, izaera kolektiboko neurriak hartu baino lehenago, neurri horiek ukitzen badituzte langileak orokorrean eta euron sindikatuetan afiliatutako langileak bereziki, eta modu berezian afiliatu horiek kaleratu edo zehatzen direnean.
‎2 Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionala, bere eginkizunen esparruan, koordinazioaz arduratuko da, administrazio publikoen artean informazioa eta esperientziak trukatzea bermatuko du, eta modu berezian bultzatu eta lagunduko ditu autonomia erkidegoek segurtasuna eta osasuna sustatzeko gauzatu jarduerak.
‎Era berean, Legean ezarri da eskariek ordezko izaera dutela, parlamentuko, arlo judizialeko edo administrazioko prozedura formal eta zehatzei dagokienez. Horrexegatik, eskarien esparrua mugatzen da zuhurtziaren edo aukeran ematearen araberakoa denari, hots, modu berezian araututako prozeduraren objektu ez denari. Oro har, iradokizunak, kexak, etab. dira, Konstituzio Auzitegiak irailaren 20ko 161/ 1988 eta uztailaren 14ko 242/ 1993 epaietan ezarri zuen moduan.
‎Zalantzarik gabe, lan esparruan garatu da modu berezian partikularren arloko bereizkeriaren aurreko babes eragingarria. Modu horretan, Konstituzio Auzitegiak berdintasun printzipioa urratzen zuten kaleratzeak erabat deusezak zirela adierazi zuen aspaldi (azaroaren 23ko 38/ 1981 KAE, azaroaren 22ko 69/ 1982 KAE, etab.). Modu berean, lan arloko legegileak ezarri du Konstituzioan eta Legean ezarritako bereizkeria arrazoietakoren bat eragile gisa duen kaleratze oro deuseza izango dela (LEren 55.5 art. eta Lan Prozedurari buruzko Legearen 108.2 art.), eta kontratua arrazoi objektiboengatik azkenduko balitz, azkentzeko erabakia deuseza izango da bereizkeriazkoa denean, hau da, Konstituzioan edo Legea debekatutako bereizkeria arrazoiren bat eragilea izan denean, eta agintari judizialak adierazpen hori ofizioz egin du (LEren 53.4 eta LPLren 122.2.c. art.). Bestalde, Langileen Estatutuaren 17.1 artikuluaren arabera, «Erregelamendu manuak, hitzarmen kolektiboetako klausulak, banakako itunak eta enpresaburuak alde bakarrez hartutako erabakiak deusezak eta ondorerik gabeak izango dira, baldin eta zuzeneko zein zeharkako bereizkeriak jasotzen badituzte, adinaren zein desgaitasunaren ondorioz mesedegarri ez direnak, edo mesedegarri zein kaltegarri direnak, enpleguari, ordainsariei, lanaldiari edo laneko gainerako baldintzei begira, sexuarengatik, jatorriarengatik, arraza edo etnia jatorria barne, egoera zibilarengatik, gizarte egoerarengatik, erlijioarengatik zein sinesmenengatik, ideia politikoengatik, sexu joerarengatik, sindikatuei edo horien erabakiei atxikitzeagatik edo ez atxikitzeagatik, enpresako beste langile batzuekin ahaidetasun lotura izateagatik eta hizkuntzarengatik ere, Espainiako estatu barruan».
‎Konstituzioan tortura egitea eta gizabidezkoak ez diren edo apalesgarriak diren zigor edo tratuak ezartzea zehazki debekatu da, bizitza eskubideari eta giza duintasunari emandako babesaren ondorio logiko moduan. Hori dela eta, botere publikoek zaindu egin behar dute pertsona guztiek giza duintasunarekin bat datorren tratua jasotzea, eta modu berezian, pertsona horiek haien mende daudenean, bai modu iragankorrean (atxiloketaren kasuan), bai luzaroagoan (presoak, adingabeak beren kargura, gaixo ospitaleratuak, etab.). Torturaren eta Gizabidezkoak ez diren edo Ankerrak edo Apalesgarriak diren beste Tratu edo Zigor batzuen aurkako Konbentzioak, New Yorken 1984ko abenduaren 10ean egindakoak, honela definitzen du tortura: «funtzionario publikoek eurek, edo horien adostasunarekin edo baimenarekin, egindako egintza oro, pertsona bati min edo sufrimendu fisiko edo mentalak nahita egitea badakar, informazioa edo aitorpena lortzeko, edo pertsona hori derrigortzeko edo larderiatzeko baino ez».
‎Hori dela eta, konstituzio testuak parte hartzeari zenbait aipamen egiten dizkio artikuluetan, eta, besteak beste, hauek aipatzen ditu: ...ngarria izan dezaten (48 art.); herritarrei entzutea, haiei dagozkien administrazio xedapenak prestatzeko prozeduran (105 a art.); herritarrek Justizia Administrazioan parte hartzea (125 art.), interesdunek Gizarte Segurantzan parte hartzea (129.1 art.); enpresetan parte hartzea (129.2 art.), etab. Zehatz esanda, eta parte hartze politikorako eskubideari dagokionez, konstituziogileak eskubide hori modu berezian babestu nahi izan du, kargu publikoak hautatzeko, sufragio aktiboa, zein kargu publikoetarako hautatua izateko, sufragio aktiboa?
‎aukera eta funtzio publikoetara heltzeko eskubidea EKren 23 artikulura bildu baititu. Horiek babes berezia duten oinarrizko eskubideen multzoaren barruan sartu ditu, eta ez du horrelakorik egin parte hartzeko beste modu batzuekin, horien konstituzio babesa modu berezian babestutako oinarrizko eskubideen multzotik kanpo baitago (uztailaren 17ko 119/ 1995 KAE).
‎Zigor arauek ezarritako kasuetan soilik daude mugak, horiek prebentzio neurriak eta askatasun horiek murrizteko zehapenak ezar ditzakete-eta. Gogoan izan ditzagun, esaterako, leku jakin batzuetan bizitzeko debekua edo leku zehatzetan bizitzeko betebeharra ezartzen duten zigorrak eta askatasun neurriak (ZKren 48 eta 105 art.), eta osasungarritasun, segurtasun arrazoiengatik, etab. beharrezkoak diren neurri batzuk, legeak modu berezian ezarri behar dituenak. Era berean, salbuespen eta setio egoerak aitortzean ere eten daiteke (EKren 55.1 art. eta ASSELOren 20 eta 32 art.), eta gobernu agintaritzak pertsonei eta ibilgailuei zirkulatzeko debekua ezarri ahal die zehazten diren ordu eta lekuetan; leku batetik bestera mugitzen direnei euren nortasuna egiaztatzeko eskatu ahal zaie, jarraitu beharreko ibilbidea zehaztuz; babes edo segurtasun inguruak mugatu daitezke; indar publikoen jarduera zaildu dezaketen pertsonei leku zehatzetan egotea debekatu ahal zaie eta, beharrezkoa denean, gobernu agintaritzak pertsona jakin batzuei eskatu ahal die bizi diren herritik kanpo egindako joan etorri oro aurretik komunikatu dezatela, eta herri horretatik kanpo joateko eskaera ere egin ahal die, betiere, neurri horiek ukitutako pertsonak ordena publikoari eusteko arriskutsuak izan daitezkeela pentsatzeko arrazoi oinarridunak badaude.
‎Horrez gain, neurri mugatzaile zehatzak ezar daitezke salbuespen edo setio egoeraren erabakian adosten direnean, Konstituzioan ezarritakoaren ildotik, eta salbuespen moduan, segurtasun publikoa dela bide eta Barne Ministerioaren ebazpen bidez, legean prozedura zehatzailerako ezarritako berme judizialekin?, neurri mugatzaileak ezarri ahal izango dira modu indibidualizatuan, betiere, modu ziodunean eta inguruabarrekin modu proportzionalean eta ezinbesteko denborarako, neurri horiek hartzea eragin zuten inguruabarrek irauten duten bitartean. Neurri mugatzaile horiek izan daitezke agintari eskudunen aurrean agertzea eta mugetatik eta modu berezian zehaztutako herri nukleoetatik aldentzea.
‎Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko Autonomia Estatutuan ez zen ezarri Eusko Jaurlaritzak lege dekretuak emateko aukera zuenik, baina egoera oso berezia zenez, Eusko Legebiltzarrak 17/ 1983 Legea onetsi zuen irailaren 8an. Lege horren bidez, Euskal Gobernuari aipatu uholdeak direla bide lege dekretuak emateko ahalmena eman zitzaion, salbuespenez eta modu berezian, lau hilabeteko epean. Lege hori Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren akordio bidez berretsi zen, 1983ko urriaren 6an eta 7an bildu ondoren.
‎Horregatik, ez dago EKren 81 artikuluak Lege Organikoaren bidez arautu dituen gaien artean, baina eskubidea denez, lege arruntaren kasuan kasuko erreserba du. Zernahi gisaz, oinarrizko eskubidea izan ez arren, konstituziogileak modu berezian babestu nahi izan zuen, eta eskubidea babesteko babes errekurtsoaren bidea ezarri zuen (53.2 «in fine» artikulua).
‎EKren 53.2 artikuluan «herritar guztiei» buruz hitz egiten da, eta legitimazioa herritar guztiei, espainiarrak zein atzerrikoak izan, dagokiela ulertu behar da, pertsona fisikoak eta juridikoak barnean hartuta. Iruzkindu dudan moduan, epeak prozedura arruntetan baino askoz laburragoak dira, baina horren ordez, modu berezian babestutako eskubide horien urratzeekin zerikusirik ez duten gaien izapidetza egiteko bide hau erabili ez dadin, prozesu hauetan onarpen izapidea prozedura arruntetan aplikatzen dena baino askoz zorrotzagoa da, eta kautela neurriak hartzeko araubide berezia erabiltzen da; izan ere, ustez urratu diren eskubideak albait arinena babestu behar dira, baita kautela neurrien bidez ere, organo j...
‎11 artikuluan konfesio estatua zela aldarrikatu zen (beste kultu batzuk onartzen zituen, baina ezin zuten jendaurreko ekitaldirik egin). Alde dogmatikoari dagokionez, III. tituluan eginbeharrak modu berezian azpimarratu ziren, legeen arabera nahitaez onartu behar ziren kargu batzuk betetzea barne hartuta?, eta Konstituzioaren idazkeran eskubideen aurretik jasota zeuden. Testuan eskubide klasikoak jaso ziren, baina eskubide batzuk guztiz mugatu edo debekatu ziren (esaterako, greba eskubidea:
‎Baina beste pertsona batzuei ere eskerrak ematea behar beharrezkoa iruditzen zait. Eskuliburu honen lehen liburukia gaztelaniaz eta euskaraz sortu da aldi berean, eta ni egilea naizen arren, bi pertsonarekin elkarlanean aritu naiz, eta egindako lanarengatik modu berezian eskerrak eman nahi dizkiet: batetik, Arantza Etxebarria Iturrate gure terminologoa, testuaren euskarazko lehen bertsioan, elkarrekin zuzendu dugun horretan, modu zoragarrian lan egin duena, eta bestetik, Andrés M.ª Urrutia Badiola Deustuko Unibertsitatearen barruan eta kanpoan euskara juridikoarekin zerikusia duen guztiaren benetako suspertzailea, euskarazko testua gainbegiratu duena.
2008
‎2 Balantze laburtuak jaso behar ditu 175 artikuluan ezartzen den eskemaren partidak bakarrik, artikulu horretan adierazitako moduan, baina partida bakoitza osorik hartuz; modu berezian aipatu behar dira, osorik ezereztu ahal izateko urtebetetik gorako iraupena duten kreditu eta zorrak.
‎1 Inskripzio eta ezerezteak hurrenez hurren eta modu berezian zenbatuko dira, zifrak erabilita.
‎7) Deialdiaren betekizunak, eztabaidatzeko modua eta biltzarrean erabakiak hartzeko gehiengoak, modu berezian ezarri badira.
‎2 Ordezkaritza idatziz eman behar da, edota aurreko artikuluan botoa urrunetik emateko ezarri betekizunak gauzatzen dituzten komunikabideen bitartez, eta betiere, modu berezian batza bakoitzerako.
‎Kontuen Auzitegiak egiaztatu behar du sektore publikoaren ekonomia finantzazko jarduerak legezkotasun, eragingarritasuneta ekonomia printzipioak betetzen dituela. Kontrol hori kontratazio publiko, erakundeen ondare eta aparteko kredituen gain egiten da, baita, modu berezian, aurrekontuetako kreditu aldarazpenen gain.
‎A) Herri jabaria modu berezian aprobetxatu edo modu pribatiboan erabiltzea. Konstituzio Auzitegiarentzat, herri jabaria osatzen duten ondasunak lurralde herri erakundeen titulartasunpekoak dira.
‎Tributuen arloan bada azkentze modu berezirik ere, gainerako alorretan aplikatzen ez dena: zorra ezin denean exekuzio bidean kobratu subjektu pasiboa eta gainerako erantzuleak kaudimengabeak izateagatik, ulertu behar da zor hori behin behinean azkendu dela, baldin eta preskripzio epean ezin bada birdoitu (TLOren 76 art.). Hariari segiz, zordunaren kaudimengabezia frogatu eta zorra preskripzio epean birdoitzen ez bada, zorra behin betiko azkentzen da, eta Administrazioak azkentze hori adierazi behar du.
2012
‎Aurreko erregelak ez dira aplikatuko, legeak delitu saiakuntza eta sopikuntza modu berezian zigortzen dituen kasuetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia