Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2015
‎Nire iritziz, ahalmenen bat egite handi bat da, baina gure Jaunak haiei askatasuna ematen die pozaldi hauetaz goza dezaten, eta zentzumenei ere bai, zertaz eta nola gozatzen duten ulertzen ez dutela. Honek ahuntz erdara dirudi, eta egia da horrela gertatzen dela; arimari gainezka egiten dion pozaldia izanik, ez luke nahi hartaz berak bakarrik gozatzea, guztiei iragartzea baizik, gure Jauna goresten lagun egin diezaioten, horretara baitoa haren mugimendu guztia. Oi, hark egingo lituzkeen festak eta erakutsiak, ahal balu, berak duen poza guztiek jakin dezaten!
‎Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere.
‎Izan ere, Jaunak berak nahi duenari ematen dizkion gauza izan arren, Haren Maiestatea maite izango bagenu Berak gu maite gaituen bezala, guztiei emango lizkieke. Besterik ez luke nahi, nori eman izatea baizik, horregatik ez baitira murrizten haren aberastasunak.
‎2 Hemen lor dezakegunaren eta are esanda geratu diren gozotasunen ondoan, guztiz bestelakoa da, eta askotan pertsona bera axolagabe eta gogoa Jainkoagan izan gabe dagoelarik, Haren Maiestateak iratzarri egiten du, arin arin igarotzen den kometa baten antzera, edota trumoi baten antzera, burrunbarik entzuten ez bada ere; hala ere, arimak garbi jakiten du Jainkoak dei egin diona, eta hain garbi jakin ere, non, batzuetan, batez ere hasieran, ikarak hartu eta are kexarazten baitio, minik ematen ez diona izan arren. Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik. Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran.
‎Horretarako, esan dudanez? ...u parterik; eta askotan desorduan desira bat dator nondik nora mugitzen den ez dakidana, eta desira honetatik, bat batean arima osora sartzen denetik, hainbestean hasten da nekatzen, bere buruaren eta sorkari guztien oso gain igotzeraino, eta Jainkoak gauza guztietatik hain ezartzen du husturik, non, ahaleginak ahalegin, iruditzen baitzaio lurrean ez dela ezer lagun egingo dionik, eta berak ere ez luke nahi, bakardade hartan hiltzea baizik. Berari hitz egiteak eta berak hitz egiteko ahaleginak egiteak, gutxi balio du; haren espiritua, ahaleginak ahalegin, ez baita aldentzen bakardade hartatik.
‎Zein gurutze mehe eta astuna ere astuna daukazun prest egoera honetara hel daitezenentzat! Mehea, leuna delako; astuna, hura sufritzerik ez den uneak etortzen direlako, eta hala ere arimak ez luke nahi izango sekula ere hartatik bere burua libratzerik, Zurekin egoteko izan ezik. Ez zaituela ezertan zerbitzatu gogoratzen denean, eta bizi izanez zerbitza zaitzakeela, oraindik zama astunagoa nahiko luke eta ez hil munduaren amaierara arte.
‎Gehiagora heldu ez denez gero, iruditzen zaio ez duela besterik desiratu behar eta gogoz esango lukeela San Pedrorekin izan dadila hantxe beraren egoitza. Ez da ausartzen ez zirkinik egiten ez mugitzen, ondasun hura eskuetatik joango zaion beldurrez; batzuetan arnasa hartzerik ere ez luke nahi. Gaixoa ez da ohartzen, berak bere indarrez ezin bazuen ezer egin ondasun hura beraganatzeko, gutxiago geldiarazi ahal izango duela Jaunak nahi baino luzaroago.
‎gutaz gaizki esateari garrantzirik ez eman, bestera baizik: halakoan ongi hitz egiten dutenean baino gehiago poztu; ohorea estimu gutxitan izan; senitartekoekin loturarik gabe egon, otoitzari emanak ez badira, ez luke nahi haiekin harremanik, aspertu egiten baitute; honelako beste gauza asko, nire iritziz, Jainkoak eman ohi dituenak, naturaz gaindiko edota gure berezko joeraren aurkakoak direla iruditzen zaidalako.
‎Beldurrez bezala ikusten zituenekin, gogotsuago tratatzen zuen; dena dela, gauza hauek erabat gutxiesten zituztenekin ere, bera probatzearren izaten zen? pena hartzen zuen, batzuk Jainkoaren gauzak zirela oso iruditzen zitzaiolako, eta ez luke nahi, arrazoirik gabe itsu itsuan gaitzesterik, ezta guztia Jainkoarena dela sinets dezaten ere, berak oso erraz dela engainua egotea ikusten baitzuen, eta horregatik ez zuen bere burua sekula ere ziur ikusten, arriskua egon daitekeen gauzetan. Ahalegin guztiak egiten zituen ezertan ere Jainkoa ez iraintzeko eta beti obeditzeko; eta bi gauza hauekin babesturik zegoela uste zuen, deabrua izan arren ere.
‎...ezin dena eginahalak egin arren, baina bai hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan berarekin batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke nahi ez entzuterik, ez ikusterik eta ez ulertzerik une hartan ariman duena baino besterik, Jainkoari emanda gehiago egotearren. Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat hitz eta konparazio asko dira.
‎4 Bildutasun honetatik batzuetan barruko sosegu eta bake oso gozoa etortzen da; horrela, arima ezer falta ez zaiolakoan dago, hitz egiteak ere, hau da, errezatzeak eta meditatzeak, nekarazten dutela; maitatzea baino besterik ez luke nahi. Tarte bat irauten du eta tarte bat baino gehiago ere bai.
‎Izan ere, hain ziurtasun handia izanik Jainkoaz gozatuko duela, uste du arimak gozatzen duela, dagoeneko jabetza eman baitio, gozatzea eman ez arren; norbaitek beste bati errenta handi bat eman balio bezala da, eskritura oso seguruekin epe batera hartaz goza dezan eta fruituak eramango balitu bezala; baina une hartara arte ez du gozatzen, errenta honetaz gozatuko duela-eta dagoeneko eman dioten jabetzaz izan ezik. Eta geratzen zaion esker onarekin, ez luke nahi hartaz gozatzerik ere, ez duela merezi uste duelako; zerbitzatzea nahi luke, sufrikario handiekin bada ere, eta batzuetan hemendik munduaren amaiera arte ere gutxi izango litzatekeela dirudi jabetza hau eman dionaren zerbitzuan emateko. Izan ere, egia esan, honezkero ez dago lehen egon ohi zen bezala mundu honetako miserien mende hein batean; bada, neke handiagoak igarotzen baditu ere, bakarrik arropan bezala dela dirudi, arima gaztelu batean bezala nagusitasunez baitago, eta horrela ez du bakea galtzen; dena dela, ziurtasun honek ez du kentzen Jainkoa iraintzeko duen beldur handia eta haren zerbitzurako eragozpen izan daitekeen guztia kentzea; alderantziz, kontu handiagoaz dabil, baina bere probetxuaz hain ahaztua, non hein batean izaera galdu baitu, bere buruaz hainbesteraino ahaztua ibiliz.
‎eta pentsio gisa jar daitezela janaritarako; hamabi urte dituenean aginduko du Jaunak zer egin behar den berarekin, izan ere, gauza handia da bertute bidean hezia izatea, hor izango baita irabazkina beraren etorkizunerako. Benetan merezi du, oso atsegina baita eta hain txikia izan arren ez luke nahi hemendik irteterik.
‎Aholkuak A. Graciáni duen kargua ongi bete dezan. Ez luke nahi Andaluzian luzaro egon dadin. Etxeen erosketa Salamancan fraide eta moja oinutsentzat.
‎Ez luke nahi Ávilako San Joserenean ama priore karguan geratzerik. Baina onartu du kargu hori, Ávilara iritsi berri zenean (irailaren 10ean).
‎3 Hemen arimak ez luke nahi handik irteterik; ez dio nahigaberik sortzen, zorion handia baizik, horixe baita irrikatzen duena. Eta zein heriotza zoriontsua litzatekeen maitasun honen eskuetan hiltzea!, hala ere Haren Maiestateak batzuetan argi egiten dio bizi izatea komeni dela ikus dezan, eta bera konturatzen da bere izaera ahulak lukeela sufritu ondasun hark luze iraun baleza, eta beste ondasun bat eskatzen dio ondasun handi handi hartatik irteteko, eta honela dio:
‎sartzen da ariman leuntasun handiaz, eta poztu eta asebete egiten du eta ezin du arimak ulertu ez nola ez nondik sartzen den ondasun hura. Hura ez galtzea nahi luke, ez luke nahi zirkinik egiterik ere, ez hitz egiterik, ez begiratzerik, hura joan ez dadin. Eta hauxe da emazteak hemen dioena, nire iritziz:
‎Hura guri ematen zaigun bezala, hain erabaki sendoz, Haren Maiestateari ematen ez gatzaizkionean, nahiko egiten du gu gogoetazko otoitzean uzteaz eta gu noizbehinka bisitatzeaz, bere mahastian dauden morroiak bisitatzen dituenez. Baina beste horiek seme alaba kutunak ditu eta ez luke nahi bere ondotik kentzerik; ezta ez ditu kentzen, honezkero beraiek ere ez dutelako nahi handik alde egiterik; bere mahaian eserarazten ditu, berak zer jan hura ematen die, ahora daramana bere buruari ukatzeraino haiei ematearren.
‎Eta horrela ulertzen du arimak ere hemen, horrelako argitasunez ez bada ere; izan ere, berak ere ez du ulertzen nola ulertzen duen, baina bere burua erreinuan ikusten duenez gero, behintzat berari eman behar zaion Erregearen ondoan, arima bera begirunez dagoela dirudi gehiago eskatzen ausartzen ez dela. Barru eta kanpo moteltzearen antzekoa da, eta azaleko gizonak (gorputzak, diot, hobeki uler dezazuen) ez luke nahi zirkinik egiterik ere, ia bidearen amaierara iritsi denak bezala atseden hartu baizik, bideari hobeki ekiteko, han horretarako indarrak bikoizten baitzaizkio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia