2015
|
|
Egoera honetatik ondorengoetara dagoen bereizte lerroa ezartzen da: hasi berria noraino irits daitekeen bere ahaleginaz; eta noiz hasten den goi isurizko otoitza, nork bere ahaleginez
|
lortu
ezin duena. Kapituluan zehar bigarren puntu hau azpimarratzen da:
|
|
irakurtzen nituen liburu guztiak, otoitzari buruz zirenak, guztiak ulertzen nituela eta Jaunak dagoeneko otoitz hura eman zidala iruditzen zitzaidan, eta ez nuela haien beharrik, eta horrela ez nituen irakurtzen, Santuen bizitzak baizik; izan ere, haiek Jainkoaren zerbitzurako egiten zutenetik hain urri nengoenez gero, honek on egiten eta gogoa berotzen zidalakoa nuen. Apaltasun gutxi izatea neritzon, ni otoitz hura izatera iritsi nintzela pentsatzeari; eta besterik
|
lortu
ezin nuenez gero, pena handia hartzen nuen, harik eta gizon jakintsuek eta Pedro Alcántarako bedeinkatuak penarik ez izateko esan zidaten arte. Argi ikusten dut nik, Jainkoaren zerbitzuan ez naizela hasi oraindik, nahiz eta Haren Maiestateak mesedeak egitean pertsona on askori bezala egin niri ere?
|
|
7 Etxe hau zeru bat da, lur honetan zerurik bada, Jainkoa poztea baino besterik nahi ez duen eta norbere pozaren ardurarik ez duenarentzat; bizimodu oso ona dago; zer edo zer gehiago nahi izanez gero, guztia galduko da, besterik
|
lortu
ezin duelako; eta pozbiderik ez duen arima zeharo gogait eginda dagoenaren antzekoa da, denik eta jakirik hoberena bada ere, nazka ematen dio, eta osasuntsuek gogotsu jaten dutenak barrua nahasten dio. Beste leku batean hobeki salbatuko da, eta baliteke apurka apurka perfekziora iristea, hemen ezin baitzuen eraman, dena era batera hartzen delako.
|
|
Baina badakit, apaltasunez eskatuz gero, ez gaituena utziko hain basamortu lehorrean, lagun egin gabe. Eta urtebetean
|
lortu
ezin badugu, lor dezagula gehiagoan. Ez dezagula har penarik horretan ematen den denboragatik, hain ongi erabilia baita.
|
|
Eta zentzugabekeria da, eguna argitzea gure esku ez dagoen bezala, gaua etortzea ere ezin dugu eragotzi. Honezkero ez da gure egintza; naturaz gaindikoa da, guk geurez inola ere
|
lortu
ezin duguna. Mesede honi hobekien iraunaraziko diogu, guk hor ezin ken ez jar dezakegula ezer argi ulertu eta inola ere haren duin ez garela gogoan izanik, eskerrak emanez hartzeaz; baina eskerrak eman, ez hitz jario handiz, zergalariaren antzera begiak gora jasoz baizik.
|
|
Eta nahiko inozoa izatea da neke hartze hau; izan ere, bere esku dagoena ere, zer ordain dezakegu, diodanez, hartu ezik zer emanik ez daukagunok, baizik eta geure buruak ezagutu, eta ahal dugun hau, geure borondatea ematea, bihotz bihotzez egin? Gainerako guztiak, Jaunak honaino ekarri duen arimari, enbarazu eta kalte egiten dio eta ez mesede, apaltasuna delako soilik zerbait egin dezakeena, eta hau ez adimenaren bidez lortua, egia argi baten bidez baizik, bat batean ulertzen baitu irudimenak ekin eta ekin aldi luzean
|
lortu
ezin zuena, hau da, zein ezerezak garen gu eta zein handia den Jainkoa.
|