Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.066

2008
‎Europako Batzordeak proposatu du zenbait produkturen gaineko BEZ balio erantsiaren gaineko zerga murriztua ezarri ahal izatea. Proposamenak aurrera egingo balu, jatetxeak merkatu lirateke Ipar Euskal Herrian, eta konpresak, pardelak eta preserbatiboak Hegoaldean.
‎Lehen taldeko jokalari batzuk Reala Espainiako Futbol Jokalarien Elkartean salatu izanak ere ez luke eraginik izango. Klubak 4,8 milioi euro inguru zor dizkie lehen taldeko jokalariei, baina Konkurtso Legea indarrean egonda, hartzekodunen zerrendara pasatuko lirateke jokalariak, beste hainbat erakunde eta enpresarekin batera.
‎Lehenik finantza erakundeak arautu lirateke , baina mundu osorako banku batek ere lagunduko luke AEBek dolarrari esker daukaten barra librea ezabatzen. Erdibideko urratsak ere egin daitezke, eskualdekako diru batasunak, Europan egin den moduan.
‎Printzipioz, haiek lirateke gure mailara berdinduko liratekeenak. Baina benetako arriskua dumping soziala da, hau da, lan eskubiderik ez errespetatzeak kostuetan ekar dezakeen abantaila.
‎Errekurritzen den legea berehala eteteko aukera jasotzen du Espainiako Konstituzioaren 161 artikuluak. Hala egitekotan, helegindako legeak dakartzan ahalmen eta aukera guztiak bertan behera geratuko lirateke , bost hilabetez. Bide horri eutsi nahi dio Espainiako Gobernuak, eta hala Juan Jose Ibarretxek iragarritako herri galdeketa saihestu.
‎Koralek milioika urte behar izaten dituzte uharriak eratzeko, eta uharri horiek dira itsasoko espezie askoren bizilekua. Koralezko uharriak desagertzearekin batera, beraz, milaka espezie desagertuko lirateke . IUCN Natura Kontserbatzeko
‎Bestalde, Roberto Marori, Barne ministroa, immigrazioaren kontrakoa da, eta ijito kanpamentuetan bizi den oro erroldatzeko ekimena sustatu nahian dabil. Gainera, zentsatuko dituztenak identifikazio baliagarria erakusten dituztenak izango lirateke . Proposamen horrekin ados dagoela adierazi du Berlusconik, Estatuari ijitoen kanpamentuak «garbitzen» lagunduko diola argudiatuz.
‎Kapitalistek, posible balute, umeak ere lanean jarriko lituzkete (munduan zehar egiten jarraitzen dute). Haiengatik balitz, eskubide sindikalak, langabezia subsidioa, baja eskubidea, pentsio publikoak... desagertu egingo lirateke . Iraganean egoera hori izan zuten Europako herritarrek ere.
‎Esentzien maitaleek arreta handiagoa jarri lukete egungo independentisten abizenetan: harritu egingo lirateke zenbat eta zenbat Lopez, Martinez, Gutierrez, Mamad, Kingolo edo N' Dour abizendunek aldezten dituzten Pique, Iturgaitz, Borrell, Egiguren, Boadella edo Ezpeleta abizendunek maiz gutxietsitako kontuak. Horrela jabetuko lirateke, agian, immigrazioa ez dela eztabaidagaia, baizik eta independentzia, ate denak irekitzen dituen maisu giltza, begirunearena barne.
‎harritu egingo lirateke zenbat eta zenbat Lopez, Martinez, Gutierrez, Mamad, Kingolo edo N' Dour abizendunek aldezten dituzten Pique, Iturgaitz, Borrell, Egiguren, Boadella edo Ezpeleta abizendunek maiz gutxietsitako kontuak. Horrela jabetuko lirateke , agian, immigrazioa ez dela eztabaidagaia, baizik eta independentzia, ate denak irekitzen dituen maisu giltza, begirunearena barne.
‎1929 urtean, desagertutako Sobiet Batasun ohiak bereganatu zituen Txinako eremuak. Dena dela, Errusiakohainbat komunikabidek kaleratu dutenaren arabera, itzulitako bi uharteak, bi herrialdeen artean banatuko lirateke : bata errusiarra izanez eta bestea txinatarra.
‎Etxerat ek emandako datuen arabera, osasun eskubidea ukatu diete hamalau presori, gutxienez, 2008an. Eta aurten zigorra betetzen duten bost preso atera lirateke kalera, 17 eta 23 urtez espetxean izan ostean.
‎Baina ikatzezko zentral termikoa ez ezik gaur egun Iberdrolak badia barruan duenaren parekoa, kanpoko portuan biodieselezko planta bat egitea aurreikusi dute. Zentral horretara, 1, 5 milioi tona petrolio eta petroliotik eratorritako beste zenbait gai eramango lirateke . «Guztira bost milioi tona deskargatuko lirateke portuan.
‎Zentral horretara, 1, 5 milioi tona petrolio eta petroliotik eratorritako beste zenbait gai eramango lirateke. «Guztira bost milioi tona deskargatuko lirateke portuan. Horiek eragingo dute kanpoko portuaren trafiko hazkundea, eta ondo azaltzen dute zeintzuk diren azpiegitura berriaren benetako helburuak».
‎Estatu Batuetako zibilizaziotik heldu omen da isilaren aurreko ezinegona, aresti arte ez da izan halako ezinegonik isilaren aurrean. Denbora bateko nekazari isil, taziturno haiek ez lirateke sartuko telebistan, jende isila oro har, jende motza edo jende bere modukoa oro har ez litzateke sartuko telebistan. Egia da, ikusi ahal dugunez, jende asko sartzen dela telebistan, jende tipo askotakoa, horrek eramaten gaitu pentsatzera tipo guztietako jendea sartzen dela telebistan, denetarik dagoela esango litzateke telebistan.
‎Joseba Azkarraga EAEko Lan sailburuak azaldu du lan ikuskaritza Espainiako Gobernuaren eskumena dela, eta Jaurlaritza zalantzan jartzen tematzea leporatu die. Azkarragaren ustez, EAEn 50 ikuskatzaile daude, eta ehun lirateke . «Ez dago nahikoa giza baliabide».
‎Honez gain, Yalçinkayak AKPko 70 buruzagi bost urtez gaitasungabetzea ere eskatu du, alderdiak Konstituzioan ezartzen den laikotasunaren kontra egin duelakoan. Hainbat adituren ustez, AKP legez kanpo uzteko eskaera betetzen bada, Turkian hauteskundeak aurreratuko lirateke .
‎Herrian geratu eta lagunekin afaltzera etortzeko asmoa nuen, baina azkenean konpromiso bat da, Aldundiak esaten dizu egon behar duzula, eta halaxe egin behar. Dena den, ados nago, pribilegio horiek kendu lirateke .
‎Kolokan dago aldaketa prozesuan sakonduko dugun edo estrategia neoliberal eta pribatizatzaileetara itzuliko garen. Historian atzera egitea ekarriko luke presidentea eta presidenteordea baliogabetzeak; Gonzalo Sanchez de Lozada agintari pribatizatzailearen izenetik eratorritako gonismoa, eta haren tokian tokiko ordezkariak baino ez lirateke geratuko; funtsean, izan ere, politika pribatizatzeko nahiz elitizatzeko eta jatorri apalekoak baztertzeko proiektu haren hondarrak eta oihartzunak geratzen dira oraindik Bolivian.
‎Albert Einsteinek zioen erlerik ez balego gizakiak urte gutxiago biziko liratekeela edo desagertu egingo liratekeela. Izan ere, erleek polinizatzen dituzte gizakia elikatzen duten landareen hiru laurdenak eta munduko landare loredunen %90 Kalkulu batzuen arabera, erlerik ez balego 3.000 landare mota galduko lirateke .
‎Hala, Nogovitsin jeneralak erakutsitako mapa aintzat hartuko balitz, Errusiako armadak bere kontrolpean izango luke Senaki hiritik hurbil kokatutako aireportu militarra. Horrez gain, Itsaso Beltzaren ertzean dagoen, eta Georgiaren ekonomiarentzat garrantzi handikoa den, Potiko portuaren inguruan bi postu militar errusiar geratuko lirateke . Horiek hala, Georgiako lurretan 500 soldadu errusiar inguru geratuko lirateke, beti ere Errusiako armadaren arabera.
‎Horrez gain, Itsaso Beltzaren ertzean dagoen, eta Georgiaren ekonomiarentzat garrantzi handikoa den, Potiko portuaren inguruan bi postu militar errusiar geratuko lirateke. Horiek hala, Georgiako lurretan 500 soldadu errusiar inguru geratuko lirateke , beti ere Errusiako armadaren arabera. Hego Osetia eta Abkhaziako lurraldeetan ere indar errusiarrak izango direla zehaztu zuen Nogovitsin jeneralak.
‎Ez dakizu jendeak nola erantzungo duen». Espazioa eta ezustea lirateke arriskuaren bidaideak kasu horretan. Arlo horretan makinatxo bat proba egindakoa da Alex Mendizabal:
‎Datorren ekainerako hiri nagusiak Irakeko segurtasun indarren menpe geratzea eskatzen du Bagdadek. Nazioarteko soldaduak hirietatik kanpo geratuko lirateke , etxera itzuli artean.
‎Bada, honi guztiari akabera eman behar bazaio, gutxienez, 1936tik hona egin diren krimen guziak aztertu lirateke ; jakin dezagun, behingoz, zer, nola eta nork egin zituen, eta hau guzia ez inongo mendekurik hartzeko: jakin nahi dugulako, biktimak hartzekodun direlako, jakitea merezi dugulako.
‎Amaigabeak lirateke kontatu beharrekoak, baina aurreko sentimendu nagusi horrekin geratzen naiz. Oso erraza izan da zu maitatzea, Xabier.
‎«Gure gotorlekua litzateke», dio euretako batek ohola besapean hartuta olatu artera lasterka doala. Jende gutxiagorekin uretan jaun eta jabe izango lirateke .
‎Zientzialariek, baina, ukatu egin dute hori gerta daitekeela. Zulo beltzak sortzea lortuz gero ere, berehala desagertuko lirateke , horien arabera.
‎Errenteriako Aitzbitarte eta Oiartzungo Dorre kobazuloetan Historiaurreko ehiztarien bizitokien aztarnak aurkitu dituzte, eta inguru horiek Artikutzatik gertu daudenez, barrutian ehizatzen zutela pentsatu izan dute. Hori horrela izango balitz, Artikutzako lehenengo gizakiak duela 30.000 urte ingurukoak izango lirateke . Hala ere, Artikutzan aurkitu dituzten giza aztarna zaharrenak Kristo aurreko 2000 urtekoak dira:
‎Antonio Basagoitik honako ideia nagusi hauek aldeztu ditu: ...dura Handiko Trena azpiegitura ezinbestekoa da Euskal Herriarentzat, hari etorkizuna, aurrerabidea, aberastasuna eta ekonomia hobekuntza dakarzkiolako; bigarrenik, euskal gizarteak matxinatu eta mobilizatu egin behar luke «Euskadiren etorkizunaren eta abiadura handiko trenaren aurka dauden lau anormalen aurka»; eta, azkenik, Euskal Herrian inkesta bat egingo balute, euskaldunen %99 ados agertuko lirateke Gasteizekiko eta Madrilekiko lotura ordu erdian edo bi orduan egin ahal izatearekin, hurrenez hurren. Eta, hona hemen, haren ideien aurkako gure argudioak.
‎Coen anaiak eta John Malkovich elkarrekin. Allen eta haren tropelagatik ez balitz, ez duda egin, hauek lirateke aurtengo izarrak. Zinema oso profesional eta beti interesgarria egiten dute bi anaiek, baina oraingoan, kritikak ez dira aurreko lanetan bezain oparoak izan.
‎Cesar Manzanos elkarteko bozeramailearen iritziz, Langraizko herrian beste espetxe bat egiteak aldi berean bi kartzela irekita izatea ekar dezake. Guztira, 2.000 preso inguru egongo lirateke , Langraiz herrian dauden biztanleak baino gehiago.
‎Dagoeneko merkatuan daude, baina horien erabilera oso mugatua da oraindik, plastikozkoak baino hiru aldiz garestiagoak direlako. Gainontzeko plastikoekin bilduz gero, kutsatu egin ditzake, eta ezin izango lirateke behar bezala birziklatu. Poltsa horiek egiteko lehengaia mugatua da, eta, biopoltsak era masiboan eginez gero, nazioarteko merkatuan eragingo luke.
‎Normalean Ezker Batuko hiru ordezkariek eta Aralarreko bakarrak ez lukete eragozpenik jarriko, nahiz eta ohartarazi duten ez dutela txeke zuririk emango. Banatuzek zortzi kontseilari ditu orain Kutxako Batzar Orokorrean, eta aldekoak izanda, nahikoak lirateke proiektua onartzeko.
‎Bestalde, agindutakoaz gain beste hiru brigada bidaltzeko eskatu dio David McKiernan Afganistanen AEBek duten armadaren buruak Washingtoni urtarrilean iritsiko da Afganistanera agindutakoa. Horiekin, 44.000 izango lirateke AEBek Afganistanen dituen soldaduak.
‎Guda garaietan ere, gazteluak izan ziren borroken jomuga nagusia. Hango hormek hitz egingo balute, historiako pasarte ugari aterako lirateke lau haizeetara.
‎Hala, ETAri borroka armatua bertan behera uzteko eskatu dio. ELAren esanetan, hori lortuz gero, «prozesu politikoan orain arte ikusi gabeko bideak» zabalduko lirateke eta erasoen aurka «tamaina bereko erantzunak» egongo lirateke.
‎Hala, ETAri borroka armatua bertan behera uzteko eskatu dio. ELAren esanetan, hori lortuz gero, «prozesu politikoan orain arte ikusi gabeko bideak» zabalduko lirateke eta erasoen aurka «tamaina bereko erantzunak» egongo lirateke .
‎Izan ere, Ankararen beldurra da Kirkuk barne izango lukeen Irakeko Kurdistan batek eskumen gehiago lortzea. Hori gertatuko balitz Turkiaren menpe dagoen Kurdistanekin bat egiteko aldarrikapenak indartu egingo lirateke ere.
‎Egungo araudia kontuan hartuta, ordea, zeharkako kudeaketak autonomia kentzen diela kritikatu du. «Ikastetxe bakoitzak bere jangela nola kudeatu nahi duen erabakitzeko aukera izan luke; edo, behintzat, horretarako bi aukera egon lirateke . Horrela, ordea, aukera ia bakarra da».
‎estatu bat baino gehiagotan aritzen den bankuak ez soilik bere sorterrikoak gainbegiratzea, baizik eta negozioak dituen estatuetako arautzaileek ere laguntzea. Erabakiak, ahal dela, arautzaile arteko adostasunez hartuko lirateke , baina betiere azken hitza bankuaren sorterriko gainbegiratzaileak izango luke.
‎Honen arabera, AIC estatubatuarren aldeko eragin taldea da. Iran Resistek zabaldutako datuen arabera, AIC 1997 urtean eratu zen eta bere administrazio kontseiluko kide dira AEBetako hainbat multinazionaletako ordezkariak; hala nola, Halliburton, ExxonMobil, Chevron, Conoco edo Boeing enpresetakoak. Horiek AEBen eta Iranen arteko harremanak normalizatu nahian ariko lirateke , batik bat Errusiak Teheranekin ekonomi arloan dituen harreman bereziei lehia egiteko. Aurretik ere salatu izan dute halakorik.
‎Transgenikoak lirateke
‎Emakumeen aurkako erasoak, beraz, ez dira noizbehinkako kontua. Hala balira ere, larriak izango lirateke , baina maiztasun horrek gizarte honetan sistema patriarkala noraino errotuta dagoen erakusten du, eta horrek berezko duen desberdintasun egoeran bilatu behar dira indarkeria mota horren kausak, kasu bakoitzaren inguruabarretan baino gehiago.
‎Azaldu duenez, euskarazko derrigortasunik ez duen beste irakasle batek ere hartu behar izaten du karga hori». Halako batean, bere gain euskarazko hainbat talde hartu dituen pertsona horrek erabakiko balu euskarazko klaseak ez ematea, derrigortasunik ez duelako, bizpahiru talde airean geldituko lirateke . Gaixotuko balitz ere, baja betetzeko kontratatuko litzatekeenak ez luke zertan euskalduna izan».
‎Lehenik eta behin helburu garbia izan behar du, eta DBH bukatzean B2 mailako ezagutza izan lukete ikasleek. Irakasle kontratazio berri guztiek ere hizkuntz eskakizuna bete lukete, eta eskola barruko funtzionamendua euskaraz izan dadin langileen sukaldariak, atezainak... euskalduntzeko neurriak hartu lirateke . Hizkuntzekin lotura ez duten irakasgai guztiak euskaraz izan lirateke, eta, neurri horiek abian hartzeko, aurrekontua zehaztu litzateke.
‎Irakasle kontratazio berri guztiek ere hizkuntz eskakizuna bete lukete, eta eskola barruko funtzionamendua euskaraz izan dadin langileen sukaldariak, atezainak... euskalduntzeko neurriak hartu lirateke. Hizkuntzekin lotura ez duten irakasgai guztiak euskaraz izan lirateke , eta, neurri horiek abian hartzeko, aurrekontua zehaztu litzateke. Horretaz gain, lehen ebaluazioa aurreratzeko proposamena egin dute, ikasleek euskaraz hitz egiteko gaitasuna neurtzeko.
‎Orain, baina, Muntefering eta Steinmeier agintaritza gorenean jartzeak ezkertiarren atsekabea areagotu dezake, eta azken urteotan gertatu den bezala, hainbat hautesle eta jarraitzaile ezkerrerago diren indar politikoen alderat eraman ditzake. Grunnen alderdi ekologista eta Die Linke alderdi ezkertiarra lirateke SPDren beherakada gehien aprobetxatuko luketenak. CDU CSUk galerak jasatean, berriz, FDPko liberalek dute zerbait irabaziko.
‎Arazoa da, baina, gobernuan sartzeko baldintzak jarri dituela hark, eta horietako bat da Jerusalemek israeldarren kontrolpean jarraitzea. Hori onartuz gero, ordea, bertan behera geratuko lirateke palestinarrekin inolako akordiorik lortzeko aukera, haiek ere Jerusalem jotzen dutelako hiriburutzat. Shasen laguntzarik gabe, berriz, talde txikiagoen sostengua du Livnik, baina hori ere ez du erraza.
‎–Shasekin gobernu zabala edukiko luke; Shas gabe, aldiz, ez legoke gobernurik eta hauteskundeak aurreratu lirateke –, azaldu du Kadimako diputatu Otniel Schnellerrek. Livniren alderdikidearen arabera, buruzagiek aste honetan bertan akordioa lortuko duten itxaropena dute.
‎Kirmen Uriberen Bilbao New York Bilbao nobelaren idazketaren amaieraren kronika da hau, baina antzekoak lirateke Durangoko Azokan izango diren liburu berri askoren amaieren kronikak. Obrak gogoa bahitu egiten dio idazleari, gero eta indar handiagoz, obsesio bilakatu arte.
‎Ez du balio estatistikak egitea eta modu kuantitatiboan balorazioak egitea. Balorazioak modu kuantitatiboan eta kualitatiboan egin lirateke . Egin dezagun herriak eskatzen diguna instituzioetatik hasita, zeren Madrilek eskumen asko beretzat gordeta badauzka ere, foro ofizialetan euskararen erabilera egitearren ez gaitu zigortuko.
‎Guztion diruaren jabe sentitzen direnekin, ez lirateke bertso eskoletako ume gaixoak oholtzaratu. Barakek banatuko lituzke sari guztiak.
‎Iraultza zerga biltzeko poliziak fitxatu gabeko lagun talde bat ere bazuen ETAk, epailearen esanetan, eta hango kide lirateke Faisango operazioan atxilotutako bederatzi lagun. Talde horretako kide jo ditu Joseba Imanol Elosua, Ramon Sagarzazu, Jean Pierre Harakorene, Karmelo Lukin, Emilio Castillo, I, aki Aristizabal eta Jesus Iruretagoiena.
‎–Arazoa da terrorismoaren barruan sartzen direla helburu politikoetan soilik bat egiten duten ekimenak egiten dituzten pertsonak?. Ordea, delitu izan daitezkeen ekintzak epaitu behar lirateke , ez ideia edo helburu politikoak.
‎Ez da harritzekoa oilo etxaldeen jabeek kritikatzea gehien 2 Proposamena deiturikoa, Kalifornia baita AEBetako arrautza ekoizle handiena. Horien esanetan, halako neurri bat onartuz gero, arrautza gehiago esportatuko lirateke atzerritik,, kontsumitzaileen osasuna arriskuan jarriz?.
‎Ukaezina da horretan kontserbadore amerikarrek unibertsitateetan luzaroan izandako kemena, ezker posmoderno inozoaren irainetan eta kapital ekonomikoaren zikoizkeria errazean zirindu gabe. Ekonomia kapitalista batean, kontraesan agerikoenen artean, bi lirateke aipagarrienak. Alde batetik, aszetismoaren eta jabego materialerako afanaren arteko tentsioa dago.
‎Hastapeneko Lehiaketa xume hark, gogoz eta goxotasunez antolatutakoak, gaur egungoarekin alde itzela du; herrikoia, erraza, hurbilekoa zela esan daiteke. Aste honetan entzun ahal izango denetik, berriz, aipagarri izango lirateke beste adjektibo batzuk bederen; espezializatua, lehiakorra baina agian herritarren gehiengoarentzat astuna.
‎–Konpetentzia eta ekonomia arloan aurrera pausoak eman ditugun bezala, arlo politikoan ere urratsak egingo ditugu?, ziurtatu du. Azaldu duenez, Kontzertu politikoaren bidez, politika alorrean ezarriko lirateke Kontzertu Ekonomikoaren oinarrian dauden kontzeptuak: hala nola akordioa, ituna, aldebiko kontratua edota jazarpenik gabeko koordinazioa.
‎Irango Gobernuarekin negoziatzeko prest agertu da Obama, betiere elkarrizketak «AEBen interesen aldeko pausoak bermatzen baditu». Haren arabera, hartu eman horiek maila apalean hasi lirateke , gainera. Harremanei ekinda ere, nazioarteko zigorrak ezartzearen aldekoa da Obama, Iran programa nuklearraren nondik norakoen berri ematera behartzeko.
‎Tamalez edo zorionez, artea ezin da zenbakitan kontabilizatu, exekuzioan zazpi, kontzeptuan zortzi, eta batez bestekoa egin. Gauzak errazago izango lirateke , baina baita aspergarriagoak ere, onar dezagun. Ondorioz, sari bat hasiera hasieratik eztabaidagarri bihurtzen da, hain zuzen ere, artearen munduan bakoitzaren interesak (gustua ez dut esango modan ez dagoelako) garrantzi handia hartzen duenez gero.
‎Kalitateak badu nolabaiteko balio berezko eta espiritual baten kutsua; gailentasuna, aldiz, kanpoko elementuen menpekoa da. Baina gailentasunari jarraituz hautatuko balira lanak, ez al lirateke denetariko estilo eta ideia desberdinak egongo. Izan ere, talde sozial (eta ingurune artistiko) bakoitzean obra, prozesu eta jarrera desberdinek dute garrantzia.
‎Gure iritziz, ardura politiko horiek herritarron aurrean argitu lirateke , ez baitugu uste Gasteizko Legebiltzarreko ikerketa batzordetik ondorio garbirik aterako denik.
‎Eguzki sistema osoko masaren %99, 8 hartzen du. Eta, 1,3 milioi Lur sartuko lirateke bere barnean.
‎Haize errota berrientzako «ingurune desnaturatuak» industria guneak, errepideak, muino eta mendi baxuetako hegalak eta itsas portuak hobetsi beharrean, naturgune babestuak aukeratu ditu Energia Eolikoaren Plan berriak, Mendiak Lau Haizetararen arabera. Gasteizko mendietan, Entzia mendilerroan, Abitigarran, Kapilduin eta Pagoganen jarriko lirateke haize errota berriak. Haize errotek, guztira, 91 kilometroko eremua hartuko dute, plana garatuz gero.
‎Iruña Veleiako aztarnategiko ikertzaileen batzordeak idazkun horiek III. mendekoak izan zitezkeela adierazi zuen hasieran, eta ideia hori berretsi zuen gero, 2006ko azaroan, hainbat proba tekniko egin ondoren. III. mendekoak izanez gero, euskara idatziaren lekukotasunik zaharrena lirateke idazkun horiek, oso alde handiz.
‎Pleitamendu paperek susmarazten dutenez, azken hartzailea Hego Sudango behin behineko gobernua izan zitekeen... Baina, hala balitz, saltsa galantaren erdian egongo lirateke denak, gertaerak nabarmenduko bailuke itzalita dirudien gerra berriro gartzen arituko litzatekeela, inguruko herrialdeek hauspotuta. Hipotesi alternatiboak ez dira askoz hobeak:
‎Patxi Sueskunen ustez, frogak balituzte, gazteak berehala pasako lirateke epailearen aurrera: «Eta modu honetan, ez litzateke torturarik egongo.
‎Hotela eraikitzekotan bi gauza galduko genituzke getxotarrok. Batetik, ondare historiko eta artistikoari dagokionez, hotelarekin galeriak guztiz desitxuratuko lirateke . Beraz, haren izaera artistikoa degradatuko litzateke.
‎PPri %7k botako liokete; ezker abertzaleari, %6k; EBri, %3k; EAri, %2k; eta Aralarri, beste horrenbestek. Beste taldeei emango liekete botoa %4k, edo zuri bozkatuko lukete, eta %21 abstenitu egingo lirateke .
‎Erasoaren diseinatzaileen kalkuluen beste aldean, datorren maiatzean Indian egin beharreko hauteskundeak egongo lirateke . Ghanditarren esaneko Kongresu Alderdia nahiko nekatuta zihoan jada haietara, AEBekin egin berri dituen itunengatik, besteak beste.
‎Hautetsien Kontseiluak berak animatu nahi du hori. Uraren eta bazterren kalitatea ziurtatzea, edateko ura zaintzea eta uholdeak saihesteko neurriak hartzea lirateke kudeaketa horren helburuak. Azken hamar urteetan 150 milioi euro inbertitu direla oroitarazi du Lasserrek.
‎Baita taldearen onura norbanakoarenaren aurretik jartzea ere. Horiexek lirateke herri indigena definizioak jasotzen dituen ezaugarri garrantzitsuenak.
‎Ia ehun herri indigena galtzeko zorian daude, Fernando Pedro Perezek dioenez. Haren ustez, herri horien eskubideak errespetatu ez ezik, eredutzat hartu lirateke .
‎Sarrera berri hori orain sarrera nagusia denarekin komunikatuta egongo da eraikinak berak barruan izango duen plazaren bitartez. Iñaki Galarraga Tabakalerako arkitektura zuzendariak jakitera eman duenez, Montero arkitektoek inguru horretarako egindako proiekzioa proposamen bat da, izan ere, egikaritza plana Tabakaleraren lurretatik haratago doa (pasabidearen 25 metroetatik 17 bat lirateke Tabakaleraren lurretan egitekoak), eta ondorioz, egitasmo hori aurrera eramateko Donostiako Udalarekin akordioa lortu eta beste lehiaketa bat burutu da.
‎Nafarroako hamahiru udalerriren izenak euskaraz ere izanen dira hemendik aurrera. Gehiago izanen lirateke hala erabakiko balute udaletan. Inkesta soziolinguistikoa ere urtea amaitu aurretik eramanen dugu Nafarroako Parlamentura, eta urte hasieran aurkeztuko dugu.
‎Jokoari dagokionez. Berez, hori idazteko, bost taldeak sakon aztertu lirateke . Partida asko ikusi, aztertu, ondorioak atera, eta idatzi.
‎Lehenbizi, Euskal Herriko selekzio ofizialen alde dauden kirolariak bildu lirateke . Kirol bakoitzean norabidea finkatu eta dagokion urratsak egin.
‎Euskal Herriko panorama politikora trasladatuz bertute horren gorabehera, nik ikusten dut nazionalismoan bi degenerazio horiek gertatzen direla, mutur batean egongo lirateke EAJkoak, koldarrak, eta beste muturrean egongo litzateke ETA, ausarkeriazkoa.
2009
‎Ian Tabar ere, aurreko uztailean kartzelara sartzeko zorian egon zen, kalean kartelak jartzea leporatuta. Bi gazte horien kasuak Errea eta Tabarrenak lirateke zigorrei dagokienez orain hasiko diren epaiketen aurrekariak.
‎Erreferendum horretan baietzak irabaziko balu, bestalde, Chavezek ez ezik herritarrek aukeraturiko gainontzeko kargu publikoak betetzen dituztenak ere behin eta berriz aurkeztu ahal izango lirateke bozetara; alkateek, gobernadoreek, estatuetako diputatuek eta baita nazionalek ere. Demokrazia zaharrarekin haustea litzateke hori.
‎Herritarrak dagoeneko kezkatuak egon lirateke mediku falta dela eta?
‎Venus ahizpak, berriz, ez du inoiz irabazi Australian, baina beti da arriskutsua. Bigarren multzoan errusiarrak sartu lirateke , Zvonareva, Kuznetsova, Safina eta Dementieva. Azken bi horiek Sidneyko torneoko finala jokatu zuten iragan ostiralean.
‎Ez da zaila, enpresa gehienetan erabilera zibileko materiala egiten baitute. Horretaz gain, gastu militarraren alorrean eskumenak EAEren esku utziz gero, 218 milioi egongo lirateke langile horien postua bermatzeko eta bestelako gizarte beharrei aurre egiteko. Euskal Herriko industriak gatazken militarizazioan duen tokia ikusi arte ez dugu lortuko merkatu hori desagertzea, nabarmendu du Escalantek.
‎Obradoirok ligako postu bat irabazi zuen epaitegietan, baina ez dirudi sosa bilduko duenik. Lortuko balu, bi jaitsiko lirateke .
‎Geuk aukeratutakoak, behetik gora izendaturik. Horiek, bai, euskaldunon komunitatearen benetako ordezkariak izango lirateke eta, komunitate bizia atzetik izanik, gure eraikuntza nazionala bultzatu eta gidatzeko zilegitasun osoa izango lukete. Zilegitasuna eta eskumena.
‎Eta ez pentsa hau bereizketa elitista edo urbanita denik: bistan da edozein basozainek hiriko poetak beste egin dezakeela Ajuria Enean, eta balizko gobernu batean Eibarko futbolariak zutabegile hau baino askoz hobeto arituko lirateke .
‎Herriaren Zainketarako Indarra izena hartuko lukeen milizia zibil horren lehendabiziko unitateak Kabul hiriburutik hego mendebaldera kokatua den Wardakeko probintzian eratuko lirateke . Eskualde horretan gero eta nabariagoa da taliban gerrilla islamistaren jarduna, Afganistan hegoaldeko eta ekialdeko probintzietan lehenagotik den bezala.
‎Otsailekoa eta martxokoa antzekoak izango al dira? Antzeko maila emanda, konformatuko lirateke gehienak. Athletic bolada onean baitago.
‎FIAk elementu garestienak estandarizatu nahi ditu, edo behintzat taldeentzat eskuragarri jarri. Horiek motorra eta kaxa aldagailua lirateke batik bat. Eta, horrez gain, urteko aurrekontua 50 milioi eurora mugatu.
‎Politikoki, debekua eta euskal gizartearen nahiaren ukazioa baizik ez du ikusten Madrilen, eta ekonomikoki atzeraldia, atzera egitea eta desoreka. Horrek eragina badu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, baina autogobernu gehiago egonen balitz baliabide gehiago egonen lirateke krisiari aurre egiteko, haren arabera.
‎Ez dakit noiz uzten diogun haur izateari, eta noiz bilakatzen heldu. Gauzak errazagoak lirateke agian une zehatz bat egongo balitz jauzi hori egiteko. Agian.
‎Bidegabetzat jo daiteke, bai, baina horrek ez du gris bihurtuko etorkizunaren beltza. Alde horretatik ere, aldaketak etorri lirateke .
‎Alderdi nagusiak Likud, Kadima eta Yisrael Beiteinu ados jarri lituzke, hortaz, Bibik, Lieberman eta horren alderdikideekin bat egiteko. Eta alderdi ortodoxoak hortik kanpo gelditu lirateke , gainera: Liebermanen alderdi laizistak ortodoxoengandik jasotako kritikak zigortu nahi ditu, zalantzarik gabe, hori eskatuta.
‎Ekimen horrekin batera uztartuko luke parke eolikoen sare bat udal lidergokoa: kokapena bizilagunek eta udal agintariek erabakiko lukete, eta, gainera, sare horien onurak jasotzen lehenak beraiek izango lirateke , Ibarretxeren arabera.
‎UGT eta CCOOren iritziz, enpresak planteatutako irtenbidearekin bat egitea zen aukerarik egokiena, horrek bermatuko baitu bi lantegien etorkizuna Nafarroan. Bi sindikatuen arabera, akordiorik lortu ezean arrisku handiko eta ziurtasunik gabeko egoeran egongo lirateke langileak, eta horrek prozesua luzatu eta defenditzeko aukerak murriztuko lituzke.
‎Eta jende arruntak bestela uste duen arren, eztiak ez dauka inolako abantailarik azukrearekiko; eztiak azukre arruntean ez dauden bitaminak eta mineralak dauzkan arren, horien kopuruak hain dira txikiak apenas nabaritzen direla eguneroko gure premietan. Izugarrizko ezti kantitateak hartu genituzke mesederen bat jasotzeko, eta kalteak abantailak baino askoz ere handiagoak izango lirateke .
‎Indarkeriak alternatiba sendo bat eraikitzea galarazten duela diozu. Zein baldintza eman lirateke alternatiba hori eraiki ahal izateko?
‎Eta nahiko informazio ez dutenez gero, klima aldatzearekin bat putzu horiek nolako garapena izango duten jakiterik ere ez dute. OCOren aireratzea ondo irten balitz, misterio horiek argitzeko datuak jasotzeko moduan izango lirateke dagoeneko.
‎Lau egunetan hiru talde zail menderatu ditu, eta egoera zailenetan neurri onena ematen dakien taldea dela erakutsi du. Aurrekari horiek nahikoak lirateke Armani Jeans menderatzeko, talde hobea delako, baina ez da partida erraza izango. Italiarrek lanak eman zizkieten Taukoei joaneko partidan, eta gaur ere emango dizkiete.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia