Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2008
‎Espainiako Gobernuaren eskariz egin du irizpidea Estatu Kontseiluak, galdeketaren legea EAEko Buletin Ofizialak argitaratu arte itxaron gabe. Galdeketaren legearen aurkako prozedura hasteko lehen urratsa egin zuen herenegun Herri Administrazioen Ministerioak, premiazko txostena eskatuta, eta egindako eskaerari atzo bertan erantzun zion Estatu Kontseiluak, testua Herri Administrazioen eskura jarrita.
‎Zinemaren munduan lehen urratsak egiten hasteko tresnak ematea da New York Film Academy Bilbon ematen ari den zinema ikastaroaren xede nagusia, Merchanteren esanetan. «Lana bilatzen hasten direnean, zehazki jakiteko zer egin nahi duten.
‎Atzean, Pascualek partida apurtuta zuelako, eta, aurrean, Irujo bera baino gehiago izan zelako. Irabazleek finalerako lehen urratsa egin dute, eta galtzaileek aukera gutxi dute orain aurrera egiteko.
‎Aurreko denboraldian lortu zituzten emaitza onei segida emateko gogoz. Eta Txapeldunen Ligan lehen urratsak egiteko prest. Orain arteko lanak sari hori eman die Itxakoko kideei, eta ez dute aukera alferrik galdu nahi.
‎Prozedurari jarraikiz, AHT bidearen eraikitze lanen ardura duen RFF konpainiak behin betiko ibilbidea ezagutzera eman du 2011n. Finantzaketaren osaketa burutzeko lehen urratsak egin direlarik, hautetsien lehen karrankak entzun dira. Xedea ez dago uste bezain olioztatua.
‎«Hizkuntzari gertatu zaizkion gauzak» ezagutzeko egitasmo handinahiak lehen urratsa egin du
‎BLEk bazkari ekologikoak antolatzen ditu eskoletan, eta hitzaldiak eta filmak eskaintzen dituzte aldi berean. «Guk lehen urratsa egiten dugu, eta eskolen eta ekoizleen arteko lehen harremana sorrarazten dugu», azaldu du Tomas Ergi elkarteko teknikariak.
2009
‎Ezker abertzaleari Azpeitiko alkatetza kentzeko lehen urratsa egin dute EAJk eta EAk: hilaren 17an eztabaidatu, bozkatu eta aurreikuspenen arabera onartuko duten mozioa erregistratu dute.
‎1928: Gipuzkoako Institutu Onkologikoaren lehen urratsak egin ziren.
‎Fobiak bestelakoak hurbiletik ezagutzean joaten dira, baina, bestelakorik ezagutzeko, bestelakoren batek beldurra galdua behar du... Ikusten ze inportanta den lehen urratsa egitea?
‎Enrique Garcia Alvarez egilearen libretoa baliatu dute emanaldiotarako. Castejon aktorearen arabera, Espainian absurduaren antzerkian lehen urratsak egin zituen autoreetako bat da Garcia Alvarez, eta, beraz, jite horretan taularatuko dute zarzuela. Ignacio Aranaz eszena zuzendariak gidatuko du eszenografia.
‎Krisi politikoa gainditzeko lehen urratsa egin badute ere, Nelson Chamisa MDCko bozeramaileak adierazi bezala, bide luzea dute oraindik egiteko, baita giza krisi larria gainditzeko ere. Kolerak, izan ere, 3.524 lagun hil ditu.
‎Iñaki de Juana Chaos Espainiaren esku uzteko lehen urratsa egin du Belfasteko Laganside Auzitegiko Thomas Burguess epaileak. Haren izenean irakurri zuten eskutitz batean aurrera bolie jartzen zuelako, terrorismoa goratzea leporatuta auzipetu nahi du De Juana Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, Burguess epailearen arabera, badago nahiko lege arrazoi Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera onartu eta presoa Espainiaren esku uzteko.
‎EAJko talde parlamentarioko bozeramaileak argi dauka PPren eta PSOEren estatu estrategiaren lehen urratsa izan dela Eusko Legebiltzarreko presidentearen aukeraketa. Estatuak Euskadi kontrolatzeko jarritako estrategiaren lehen urratsa egin du dagoeneko Eusko Legebiltzarrak, salatu du. PSEk eta PPk sinatutakoa estrategia komuna dela eta luzera begira egin dela zalantzarik ez du, gainera.
‎Eskola 2.0 Hezkuntza Sailaren programa da, informazio eta komunikazio teknologia berriak gelara eramateko. Interesgarria dirudi, baina programaren lehen urratsak egin eta gutxira hasi dira Berritzeguneko arduradunen (irakasleari laguntzeko guneak dira Berritzeguneak) eta inplikaturiko irakasleen haserreak eta kexak. Eskola 2.0 programa horren barruan, EAEko eskoletara 20.000 ordenagailu berri bidaliko dira; zergatik kexatzen dira irakasle horiek?
2010
‎Orain hiru urte iritsi zen MotoGP mailara, eta martxoaren 8an, lehen lasterketan, pole a lortu zuen. Casey Stonerrek ilundu zion ametsa hurrengo egunean, baina txapeldun izateko lehen urratsa egin zuen orduan mallorkarrak.
‎Bi urte lehenago, 1981 urtearen bukaeran sortu zen taldea Iruñeko Txantrea auzoan, Enrique Villareal El Drogas ek (baxua eta ahotsa) eta Francisco Javier Hernandez Boni k (gitarra eta ahotsa) kasualitatez elkar ezagutu zutenean. Lehenengo talde osoa, 1982 urtean hasi zen lehen urratsak egiten, aipaturiko bi horiez gain, Sergi Oses (gitarra ahotsa) eta Mikel Astrain bateria jotzailearekin batera. Agertokian indar itzela zuen taldeak, eta ez zuen denbora askorik behar izan zale ugarirengana iristeko.
‎Errusiak lehen urratsa egin du armagabetze nuklearrerako Start akordioa indarrean jartzeko: Legebiltzarrak testua onartu du lehen irakurketan.
‎Aitak pasatu zizkidan bereak, eta ariketa gisa hasi nintzen bertso haientzat doinuak sortzen. Garai hartako euskal kantutegi gehienak zeuzkan, gainera, Bordarik etxean Resurrecion Maria Azkuerena, Aita Donostiarena..., eta haiek ere lagungarri izan zitzaizkion semeari kantagintzan lehen urratsak egin zituen garaian.
‎PSEri dagokionez, logikoena da lehen urratsa egin ondoren, bide beretik jotzea. Nire ustez, Udal eta Aldundietan PPrekin negoziatuko du.
2011
‎Kontrakoa. Bidea elkarrekin egitea da gure asmoa, elkarren osagarriak izatea».Redingen esanetaraFrantzia hasi da Redingek agindutakoa betetzeko lehen urratsak egiten. 500 langiletik gorako enpresetan, administrazio kontseiluko hamar kidetik lauk emakumeak izan dute sei urte barru.
‎Egin Dezagun Bidea, presoen eskubideen aldeko herri ekimena, bidea egiten hasi da Nafarroan ere. Bihar, lehen urratsa egingo du; izan ere, manifestaziora deitu dituzte herritarrak: 12:00etan Golem zinema aretoetatik irten, eta Gazteluko plazan amaituko da.
‎Lo sendo egin zuten atzo Amaiur eta EAJko kide eta buruzagiek. Gaur, esnatzerakoan, barneratuko dute Euskal Herriak aldaketaren lehen urratsa egin duela. Hurrengokoak euren esku daude.Garaileak biak izan dira, jeltzaleak eta Amaiurren inguruan bildu den ezker abertzalea.
‎Zazpi hilabetean imintzioka ibili ostean, Ali Abala Sale Yemengo presidenteak boterea uzteko lehen urratsa egin du. GCC Golkoko Lankidetzarako Kontseiluko hitzarmena sinatu du Saudi Arabian, eta bere dimisioa onartu.
‎adierazpen orokor bat, datorren urterako ekintza plan bat, funtzionamendu organikoaren prozedura eta gai politiko, sozial eta ekonomikoei buruzko hogei adierazpen aho batez onartu dituzte herrialde guztiek. Lan saioak hasi baino lehen, CELAC foru bat besterik ez izateko arriskua bazegoen ere, publiko egin dituzten dokumentuen arabera, erakunde gisa lehen urratsak egiteko prest dago aliantza. CELAC erakundeko egiturak presidentzia behin behinekoa izango du, eta urtearen hasieran berrituko da.
2013
‎Pasiboaren gerra amaitzeko lehen urratsa egin du Espainiako Bankuak. Luis Linde gobernadoreak eskatu die bezeroen aurrezkiaren truke ematen dituzten interesak txikitzeko.
‎Gorka Maneirok ez die itxaron nahi izan beste legebiltzar taldeei. Adierazi du bere alderdia ez dagoela prest planeko esaldi bakar bat ere onartzeko, eta, «izenetik hasita», egitasmoa bertan behera uzteko lehen urratsa egin du. Orain arte, oposizioko alderdi bakar batek ere ez du babestu Urkulluren gobernuaren bake plana, baina ikusteko dago UPDk bezala osoko zuzenketa jarriko duten edo zatikako zuzenketak aurkeztuko dituzten.
2014
‎Izan ere, bost eta bederatzi urteko alabek urtean behin soilik izaten dute Zengotitabengoa aurrez aurre ikusteko aukera, eta duela gutxira arte senideek soilik zeukaten elorriarra bisitatzeko eskubidea. Hala ere, Solidaridade com Euskal Herria elkarteko Miguel Lopesek egoera hori aldatzeko lehen urratsa egin du duela gutxi. Zengotitabengoa Matematikak ikasten ari da Lisboako unibertsitatean, eta Lopesek bideratu zuen haren matrikula.
‎Bi aldeek lortutako akordioa «baliagarria» izan dela herritarrentzat, eta baliagarria izaten jarrai dezakeela. «Akatsak zuzentzeko lehen urratsa egin direla onartzea da, eta euskal sozialistok baloratzen dugu egindako urratsa. Hori, eta Eusko Jaurlaritza hitzartutako konpromiso gehienak garatzen ari dela ere bai», esan du Mendiak Bilbon egindako agerraldian.
2016
‎2018tik aurrera errenta zerga soldatetan egiten diren atxikipenen bidez ordaindu ahal izateko. Hego Euskal Herrian eta herrialde gehienetan bezala? lehen urratsa egingo dute: 40.000 eurotik gorako errenta dutenek halabeharrez zerga aitorpena Internet bidez egin dute.
‎Eta azkeneko tailerra segurtasun digitalaren hastapena izango da; tailer horretan, egunerokoan erabiltzen diren teknologien, posta elektronikoa, Whatsapp...? azterketa kritiko bat egiteko lehen urratsak egingo dituzte, eta komunikaziorako teknologia seguruagoak ezagutuko dituzte.Gai bakoitzean adituak direnak ariko dira irakasle: Imanol Manterola, Raul Choren, Mikel Gartzia, Juan Arrosagarai, Arantzazu Alonso, Aimar Cordero, Albaro Anta, Eneritz Arzallus, Iñaki Landa, Eneko Martinez de Albeniz eta Dabid Martinez.Hala Bedi bideogintzan hasia da, irratigintzaz harago ari da jarduera zabaltzen.
2017
‎Talde lehiakorra osatu du, atsekabea ilusio bihurtzeko asmoz. Espainiako Lehen Mailara itzuli nahi du, eta gaur du lehen urratsa egiteko aukera, estreinakoa, Sadarren, Sevilla B ren kontra. Gorritxoak konfiantzaz zelairatuko dira.
2018
‎Gogorarazi zuenez, Autogobernu Lantaldea eratzeko legez besteko proposamenean jaso zuten «akordio zabal eta transbertsalak» osatzeko asmoa, eta «agerikoa» iruditzen zaio helburu hori ez dela bete oraino.EAJk eta EH Bilduk adostutakoaren harira, Odon Elorza PSOEko diputatuak, berriz, ohartarazi du «haustura sozialaren arriskuaz», eta adibide gisa jarri du «aldebakartasunez» galdeketak egiteko eskumena jaso izana. Amaia Fernandez PPko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako idazkari nagusiak ere ohar egin du «autodeterminazio eskubidea txertatzeak» ez lukeela «euskal herritarren gehiengoa» ordezkatuko,« soilik beren burua independentistatzat duen %17a» baizik.Eskualdatzeko kontaktuakBestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak lehen urratsa egin dute 1979ko estatutuan jaso baina oraindik Espainiako Gobernuaren esku dauden eskumenak Jaurlaritzaren esku uzteko. Bi gobernuek lehen kontaktua egin dute eskualdatze horren ardura izango duen batzordea osatzeko, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak atzoko gobernu kontseilu osteko agerraldian jakinarazi zuenez.
2019
‎Orduan esan nien Hezkuntza Saileko buruei: «Aizue, zuzendaritzatik kenduta, lehen urratsa egiten ari zarete ni zientzia eta teknologiaren euskal sistematik ateratzeko». Nik neure lankideei gehiegi eskatzen niela esan zidaten, baina hemen ikertzaile lanean jarraitzea nahi zutela esan zidaten... Zergatik zinen ezerosoa. Baztertuta geratu nintzen zentroan, paretik kendu beharreko espontaneo bat banintz bezala.
2020
‎Hala ere, kontuz ibiltzeko ohartarazi dute agintariek, eta iragarri beste hamabost egunean kasu berririk antzematen ez badute bizimodu normala egiten hasiko direla bai hirian eta bai Hubei eskualdean. Lehengora itzultzeko lehen urratsak egiten hasiak dira, hala ere. Gaitzari aurre egiteko Hubeira bidalitako 42.000 medikuak euren herri eta hirietara itzultzen hasiak dira.
‎Joan den astelehenetik, gainera, ez da hildakorik izan hirian. Txinako gainontzeko eskualdeetan, berriz, hasiak dira normaltasunerako lehen urratsak egiten, nahiz eta hura oraindik urrun egon.
‎Ubideko elizaren eskuinetik doan kaleari men egin eta, Zubizabal ibaiari begia kendu gabe, lehen urratsak egingo ditugu. Murueta baserri paretik igarota, gora doan bideari muzin eginik, mantso mantso jarraituko dugu.
‎Hori da faktoreetako bat, baina badira beste batzuk ere: Europak, adibidez, nekazaritza politika bateratuaren aldeko lehen urratsak egin zituen 1956an, eta horrek bete betean eragin zion Nafarroari.
‎Birusaren hedatzea hesitzea lortu, eta itzulerako lehen urratsak egiten hasi dira zenbait herrialde. Horien artean daude Danimarka, Norvegia, Austria eta Alemania
2021
‎Aurten bete dira 41 urte, Gasteizko jaiei bestelako eredu bat eskaintzeko, txosnek lehen urratsak egin zituztenetik. Lanean dabiltza ordutik, festetako egunetan eta urte osoan.
‎Harekin batera, Aaron Ramsey eta Daniel James dira jokalaririk ezagunenak. Bata elitean ondo finkatuta dago, eta bestea lehen urratsak egiten ari da. Jamesek aurten 26 lehia jokatu ditu Manchester Uniteden, eta nazioarteko erakusleihoa beste koska bat igotzeko baliatu nahi du, Robert Pageren agindupean.
‎Galarretako erremonte eskolak ostiralero irekitzen ditu ateak modalitatea ezagutu eta lehen urratsak egin nahi dituztenentzat. Bi ikasle izan zituen atzo Endika Barrenetxeak.
‎Bake prozesu negoziatu baterako bi saiakera egonak ziren jadanik, ez zirenak bururaino iritsi, eta bazegoen sentipena nazioarteko lekukoen beharra zutela euren buruari ahalbidetzeko gauzak aitzinaraztea. Ezker abertzalean eta ETAn bazegoen erabaki bat lehen urratsa egiteko jarduera armatuaren etetearen adierazpen batekin; esperantza zen horri jarraituko ziola Madrilek egindako elkarrizketarako proposamen batek, eta erabaki hori martxan jartzeko memento indartsu bat behar zen. Aietek, halaber, euskal gatazkaren estatusa igotzea ahalbidetu zuen, nazioarteko eragileek izaera politikoa aitortu baitzioten, Espainiako eta Frantziako gobernuak behartzeko izaera politiko hori onartzera, utz ziezaieten sinetsarazteari izaera terrorista eta kriminal soileko gatazka bat zela.
‎Biek ala biek euskararen erabilera izan dute hasiera hasieratik helburu, eta bide horretan harremanek lagundu diete, batez ere. Aldamak azaldu du euskalduntzeko lehen urratsak egin ondotik Bilbora joan zela alfabetatzera. «Oso gaizki pasatu nuen:
2022
‎Carlos Garcia Gasteizko Elizbarrutiko bikario nagusiak nabarmendu zuenez, San Frantzisko Asiskoaren elizako eta haren inguruko gertakarien «zama emozionala handia» da, eta, beraz, «leku aproposa» da oroimenezko zentroa egiteko. Are, bikarioak jakinarazi zuen eraikinaren «benetako egoera» zer nolakoa den argitzeko lehen urratsak egin direla.
‎Haiek ez dute orain arte euro bakar bat ere ikusi. Digitalizaziorako 3.000 milioi jarri dituzte, baina enpresa txikiek —ez txikienek— lehen urratsak egiteko bonuak dira. Gure enpresetan, normalean, urrats bat aurrerago doaz.
‎Eta orduan bezala, orain ere badira etengabeko lanean ari diren milaka feminista. Pandemiatik esnatzen ari da gizartea, eta lurra dardarka jartzen hasteko lehen urratsak egiteko aukera ona da gaurkoa.
‎Ezkerra baturik aurkezteko lehen urratsa egin dute Frantzia Intsumisoak eta EELV Europa Ekologia Berdeek. Atzo, maiatzaren 1ean egin zuten akordioa Frantziako legebiltzarreko bozetara elkarrekin aurkezteko.
‎Ez da banku publikoa, baina, Sodena sozietate publikoarekin batera, sektore estrategikoen finantzaketa bultzatzeko erreminta bat gehiago izango du aurki Nafarroak. Iragan asteko gobernu kontseiluan, Nafarroako Inbertsio Institutua sortzeko lehen urratsa egin zuen, eta, datozen hilabeteetan, organo horren izaera eta helburuak zehaztea egokituko zaio Elma Saizen Ekonomia eta Ogasun Departamenduari.
‎Europako Batzordeak bultzatutako garapenerako banku eredua izango du, eta, ondo bidean, datorren legealdian egongo da abian. Aurtengo aurrekontuen inguruan, EH Bilduren eta gobernuaren arteko puntuetako bat da institutu horren sorrera, eta, ondorioz gobernuak, konpromiso hori betetzeko lehen urratsa egin du.
‎2023 urteko aurrekontuak prestatzeko lehen urratsa egin du Eusko Jaurlaritzak, kontu horien irizpide nagusiak onartu baititu gaurko bileran. Bigarren urratsa aste batzuk barru etorriko da, aurrekontuen oinarri izango den koadro makroekonomikoa berritzen duenean.
‎Balantzea egiteko garaia zela argudiatuta, datu bat eman zuen prozesua nahi luketen baino motelago doala esateko: «Urruntze politika amaitzeko lehen urratsak egin dira azken urte hauetan, baita graduen progresioa ere. Baina, lau urteren ostean, oraindik ere euskal presoen% 36 urruntze politika horren menpe daude».
‎GASTEIZ. Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRA) lehen urratsa egin du Arabako Mahastiak etiketa erabiltzen hasteko, eta, beraz, Errioxa sor marka uzteko. ABRAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere ardoak etiketa berri horrekin saldu ahal izatea.
‎Maiatzean izandako hauteskundeen ostean, gobernua aldatu da, eta laboristek gidatutako gobernuak lehen urratsa egin du, horrela klima larrialdiari aurre egiteko neurriak areagotzeko promesa betetzen hasteko. Azken zortzi urteotan kontserbadoreek gidatutako politika ikatz meategien aldekoa izan da, herrialdea munduko ikatz esportatzailerik handienetakoa baita.
‎Legealdiko azken aurrekontuak onartzeko lehen urratsa egin du gaur Nafarroako Gobernuak, ezohiko kontseiluan bildu ostean. Finantza gastuak kenduta, 5.215,9 milioi euroko aurrekontua izango du 2023an gobernuak.
‎Reala da Europa ligan multzoen fasea gainditu duen lehendabiziko taldeetako bat. Txuri urdinek irabazi egin dituzte jokatutako lau partidak, eta nagusitasun hori baliatu du txapelketan lehen urratsa egiteko.
‎Ukrainan jaio zen Aleksievitx, 1948ko maiatzaren 31n, Ivano Frankivsken, artean hiriak Stanislav izena zuenean, baina umea zelarik haren gurasoek Bielorrusiara jo zuten, eta hango nazionalitatea du herrialdeak 1991n independentzia eskuratu zuenetik. Kazetaritza ikasi zuen Minskeko Unibertsitatean (Bielorrusia), eta, Ales Adamovitx idazle bielorrusiarrak akuilaturik, lehen urratsak egin zituen kazetaritza eta literatura uztartzen dituen kronikaren generoan.
‎Testuaren arabera, «autonomia erkidego» bateko selekzioak nazioarteko txapelketetan lehiatu dira, kirolak lurralde horretan «sustrai historikoak» baldin baditu, kirol bakoitzari dagokion nazioarteko federazioak onartzen badu eta «automia erkidego» horretako federazioa Espainiakoa baino lehen sortu bazen. Hala, euskal surf eta pilota selekzioek baldintza horiek betetzen dituzte, eta lehen urratsa egin dute bi horiek nazioartean lehiatu daitezen. Espainiako aurrekontuak negoziatzen ari dira Madrilen, eta horren testuinguruan lortu dute akordioa.
‎Espainiako 2023ko aurrekontuak onartzeko lehen urratsa egin du Moncloak. Kongresuan egindako osoko bilkuran, diputatu gehienek atzera bota dituzte eskuinak eta Kataluniako independentistek aurkeztuta osoko zuzenketak.
‎Espainiako 2023ko aurrekontuak onartzeko lehen urratsa egin du Moncloak. Kongresuan egindako osoko bilkuran, diputatu gehienek atzera bota dituzte eskuinak eta Kataluniako independentistek aurkeztutako osoko zuzenketak.
‎Enpresarean Azokaren seigarren edizioaren atarian gaude. Bai Euskarari Elkartea 2010ean hasi zen proiektuan lehen urratsak egiten, alor sozioekonomikoaren beste espazio bat euskaraz betetzeko eragiten. Ordutik, jardunaldiak, foroak, azokak eta telebista saioak antolatu dira enpresen eta profesionalen beharrei erantzun nahian.
‎Sedizio delitua Espainiako Zigor Kodetik kentzeko proposamenak lehen urratsa egitekoa zuen atzo, baina edizio hau ixterako Espainiako Diputatuen Kongresuak ez zuen Zigor Kodearen erreforma tramiterako onartua, nahiz eta gobernu koalizioa osatzen duten PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamenak nahiko babes izan aurrera ateratzeko; besteak beste, ERC Esquerra Republicanarena. Erreformaren ondorioz, sedizio delituaren ordez «desordena publiko larriak» zigortuko dituzte.
2023
‎Migrazioari buruzkoan, berriz, haren eta «euskal nazio egitasmoaren» arteko harremanaz aritu ziren. «Migrazioen aurrean ezker abertzalearen posizio historikoa aztertu eta gaurko errealitateari atxikiz, gure estrategia eguneratu eta zehazteko lehen urratsa egin dugu», nabarmendu zuen Sortuk.
‎Hortaz, azken urteetako egoeren ondorioz, kirol hau zer den jakin eta bertatik bertara ezagutu nahi izan dute askok eta askok. Lehiaketetatik urrun, aisialdirako beste modu baten gisan ikusi dute probatzera joan direnek, eta, arrokan gora lehen urratsak egitea zaila eta arriskutsua izan daitekeenez, rokodromoek sekulako goraldia izan dute. Hori nabarmen ikusi dute Donostiako The Factory Boulderren eta Iruñeko Rokopolisen.
‎Ocalan bera izan zen lehen urratsa egin zuena.
‎Testuingurua kontuan hartuta, uste dut aurrerapen egokia dela, baina argi dago aspalditik datorren gatazka dela, luzerako dena, eta ez dela konpontzen ez bat, ez bi, ez hiru legegintzalditan. Baina lehen urratsa egin da, eta orain sendotu egin behar da.
‎Horrenbestez, Marxen obran lehen urratsak egiteko moduko liburutzat jo du argitaletxeak. Sail berri bat abiatu dute harekin, gainera, literaturaren bueltakoak diren baina aldi berean pentsamendutik hurbil dauden testuak plazaratzeko:
‎Klubak zaleei eskatu die joan daitezela Vila realen aurkako neurketara, Diezek «merezi duen txalo zaparrada eskaintzeko». Jokalaria «erreferentea» izan da «egunez egun elastiko zuri gorria janztearekin amets egiten duten neska askorentzat», bai lehen urratsak egiten ari direnentzat, bai etorkizunean helduko direnentzat, klubak adierazi duenez. Hurrengo partida etxetik urrun izango du, Leganesen.
‎Emaitzekin pozarren agertu zen Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia: «Ziklo aldaketa baten lehen urratsa egin da», adierazi zuen.
‎2024 urteko aurrekontuak prestatzeko lehen urratsa egin du Jaurlaritzak gaur, kontu horien irizpide nagusiak onartu baititu gobernu bileran. Bigarren urratsa aste batzuk barru etorriko da, aurrekontuen oinarri izango den koadro makroekonomikoa berritzen duenean.
‎2024 urteko aurrekontuak prestatzeko lehen urratsa egin du Jaurlaritzak, horien irizpide nagusiak onartu baitzituen atzoko gobernu bileran. Bigarren urratsa uda ostean etorriko da, aurrekontuen oinarri izango den koadro makroekonomikoa berritzen duenean.
‎«Emeki emeki, jendea ohartu da euskarak zuela dinamika hori sortuko. Beraz, edo pikoan jarri behar zuten lehen urratsak eginez, edo kanpoan utziko zuten beren burua», erran du Bizkaixipik. «Euskara izan da irabazle, halere.
‎Abesbatzen Lehiaketak lehen urratsak eginak ditu jada, eta horren ingurumarian jatorri eta jakin min askotako jende ugarik bat egin zuen, askatasun egarriz, kulturaren —oro har—, musikaren, eta, zehazki, euskal musikaren nondik norakoez aritzeko, eta bidea jorratzeko. Besteak beste, elkartu ziren bera bezala Espainiatik zetozen Samuel Rubio musikologoa eta Joakin Pildain konpositoreak Euskal Herrian zeuden Tomas Garbizu, Luis de Pablo, Jose Antonio Arana Martija, Aurelio Sagaseta, Francisco Escudero, Jose Migel Barandiaran, Julio Caro Baroja eta Carmelo Bernaola kulturgileekin, besteak beste, euskal musikaren esentziaz eta aurrera begirako garapenaz eztabaida sutsuak egiteko.
‎Zorabiatutako txorimalo balantzati bat dirudi beso zabalik aurrerantz abiatzean. Oinak tenk, bata bestearen atzetik daramatza proban, lehen urratsak egiten hasitako moxal jaio berri baten antzera. Keinu, imintzio eta marruka hasten denean, urte bete eta lau hilabete eskaseko gorputz txikiaz inguruko pertsona gehientsuenen begirada atzeman eta urtzeko gaitasuna du.
‎Erlezaintzan arituz hartu zion laborantzari gustua, baina zail ikusten zuen sail horretan abiatzea, eta, gasna maite zuenez, gasna egiteko formakuntza jaso zuen. Agerreako esne freskoarekin hasi zen lehen urratsak egiten. Gaur egun, gasna eta esneki gama zabala eskaintzen du Agerreak:
‎Itsasontzien karga adimendunerako lehen urratsa egin du AZTIk
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia