|
Aipatzekoa da azken urteotan unESCo erakundeak ere zenbait adierazpen eman izan dituela argitara, esaterako, 2001eko kultur Aniztasunari buruzko deklarazio unibertsala. ikuspegi teorikotik gutxiengo hitza ezaugarri bat konpartitzen duten eta erreferentzia egiten zaion eremuan kuantitatiboki erdia baino gutxiago osatzen duen taldeari esaten zaio. europako kontseiluko 32 estatuk sinatu dute ituna, baina sinatzeak ez du inolako konpromisorik eskatzen. horrela, Frantziako estatuak 1999an sinatu zuen, baina ez du berretsi, eta ondorioz, ez du inolako konpromisorik hartu. egun, europako kontseiluko 30 estatuk berretsi dute. itunaren funtzionamendua aski interesgarria da. lehenik eta behin erregio edo gutxiengoen hizkuntzen definizioa jasotzen du itunak. ondoren, itunaren helburuak eta konpromiso zehatzak jasotzen dira, eta atal horri dagokionez, estatuek erregio edo gutxiengoen hizkuntza guztiei aplikatu behar diete. iii. atalak konpromiso zehatzak jasotzen ditu itunak, eta horretan estatuek nahi dituzten hizkuntzei aplikatzen diete. adibide moduan espainiako estatua jar genezake; izan ere, iii. atala status ofiziala duten hizkuntzei besterik ez die aplikatuko eta irakurketa zurrun eta diskriminatzaile horren ondorioz, kanpoan geratzen dira euskara legeak nafarroan ezarritako eremu mistoan zein ez euskaldunean, euskara trebiƱun eta turtziozen, asturiera etab. iii. ataleko konpromisoak zazpi eremutan sailkaturik agertzen dira: ...zerbitzu publikoak, hedabideak, kultur jarduerak eta ekipamenduak, ekonomiaeta gizarte bizitza, eta azkenik, mugaz haraindiko elkartrukeak. eremu bakoitzak hainbat konpromiso jasotzen dituzte eta estatuek 35 konpromiso hartu dute. gutxiengo nazionalen babeserako hitzarmen markoa 1994ko azaroaren 10ean onartu zuen europako kontseiluko Ministroen batzordeak. gutxiengo nazionalen babesa arautzen duen
|
lehen
ituna dela esan daiteke. hitzarmen markoak ez ditu gutxiengoen hizkuntzak aipatzen, une oro definitu gabeko gutxiengo nazionalez ari da. definizio ezak zaildu egiten du hitzarmen markoaren beraren aplikazioa, edo hobeki esanka, estatuei aukera handiak eskaintzen dizkie modu arbitrarioan jarduteko. esaterako, espainiako estatuak sinatu eta berretsi egin du gutxiengo nazionalen babeserako hitzarmen... Aniztasunean bildurik. dena den, europako batasunaren sorreraren aitzindari europako ekonomi elkartearen hastapenetatik egon den garapenari erreparatuta aniztasun partziala besterik ez dela izan ondoriozta dezakegu. ekonomi elkartetik gaur egungo europako batasunerako prozesuan zazpi itun aurkituko ditugu:
|
|
Europako kontseiluko Ministroen Batzordeak. gutxiengo nazionalen babesa arautzen duen
|
lehen
ituna dela esan daiteke. diruz sustatu du europako batasunak. egun hiru eremu jorratzen ditu MerCator sareak: hezkuntza (Frisian), legeria (katalunian) eta hedabideak (galesen). horrekin batera, 2004an aduM proiektua sustatu zuen gutxiengoen hizkuntzen inguruan lan egiten dutenentzako informazioa zabaldu eta proiektu komunak egiteko sarea. azken urteotan aipatzekoa da 2005ean batasunak adostutako Hizkuntzaaniztasunerako estrategia berria izeneko dokumentua. horren ondorioz, 2006ko urrian hizkuntza aniztasunari buruzko goi mailako taldea jarri zen abian. horrela, 2006an batzordeak hizkuntzen ikaskuntza eta kultur aniztasuna sustatzeko ekintza plana onartu zuen, eta besteak beste, eskualdeko edo gutxiengoen hizkuntzen ikaskuntza ere jasotzen du. programa aurrerapausoa dela esan genezake, baina oso mugatua da, ez baitu berariaz jasotzen eskualdeko edo gutxiengoen hizkuntzen ikaskuntzarako programak laguntzea edota ekintza zehatzak abian jartzea. ekintza planaren arabera, irakatsi beharreko hizkuntza taldeak eskualdeko, gutxiengoen eta etorkinen hizkuntzak jaso lituzke. hala ere, ekintzek ez dute hori ezagutzen; esaterako, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzari begirako SoCrateS programa batasuneko hizkuntza ofizialei (irlandera eta luxenburgera barne) begira besterik ez dago. europa eraikitzean hizkuntzek dimentsio politikoa eta ekonomikoa hartu dute, eta horrek eragina dauka batasuneko jardueretatik kanpo geratzen diren hizkuntzetan. tamalez, europako batasunak ez du kontuan hartzen eraikitzen ari diren europa horretan hizkuntza gutxiagotuak alboratzeak ekar ditzakeen ondorioak, bai eta hizkuntza horien barne garapenean ere. zer pentsa eman lieke horrek guztiak, berdintasunean oinarritutako europa bat eraikiko bada. gizarTe ziBilaren eKarpena:
|