|
huraxe gertatu baitzitzaion Domingori, agidanean, Ada azpiratu zuenean ere garaile bezain garaitua sentitzen zela, nexka mende zuen arren haren mende balego bezala; paradoxa bat zen hura, dudarik ez, ar emeen arteko joko eta jarrera dialektikoen ondorio, bai baitzirudien ezen indarrak indar eza garaitu zuela, bai, baina indar ezak indarra garai zezan; lehen aldia zen hura? baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean,
|
lehen
esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: sexua eta indarra, apokalipsiaren zaldizkoak lauhazka ilbetezko behorren gainean; indarra eta sexua, erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan, sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest?, harik eta azal batuen astinaldiak eta azalen arteko zirkuitulaburrak itzaltzen ziren arte, gorputz garailearen burdina gorputz garaituaren sutegian urturik; jarraian, gudu zelaian geratzen ziren aztarnak, ikusi nahi zituenarentzat:
|
|
horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena: ...e bezain garaitua sentitzen zela, nexka mende zuen arren haren mende balego bezala; paradoxa bat zen hura, dudarik ez, ar emeen arteko joko eta jarrera dialektikoen ondorio, bai baitzirudien ezen indarrak indar eza garaitu zuela, bai, baina indar ezak indarra garai zezan; lehen aldia zen hura... baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean,
|
lehen
esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: sexua eta indarra, apokalipsiaren zaldizkoak lauhazka ilbetezko behorren gainean; indarra eta sexua, erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan –sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest–, harik eta azal batuen astinaldiak eta azalen arteko zirkuitulaburrak itzaltzen ziren arte, gorputz garailearen burdina gorputz garaituaren sutegian urturik; jarraian, gudu zelaian geratzen ziren aztarnak, ikusi nahi zituenarentzat:
|