Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2002
‎Ikasketak edota lanbidearena, kasu. Solasaldian zehar gure kideko hauei ezin izango genien inola ere igarri zertan ziharduten, artean Unibertsitatean ikasten jarraitzen zuten ala ez, ikasketak amaiturik ala bertan behera utzirik zituzten, lanik egiten zuten ala ez. Hauekiko solasak oso bestelako hizpidea hartuko zuen beti.
2003
‎Hori ere bai bainekien, eta horrexegatik gogoko zuela Hendaiaraino joaten ziren espresetan bidaiatzea. Baina hiru bagoiak zeharkatu arte ez nuen argi izango iluntze hartan lanik egingo nuen ala ez, egunari koipea aterako nion ala ez. Gainera, sakela bete diru joango banintz.
‎Arestiko ikuspegiak hotzikaraturik, atea braustakoan itxi eta, astiro, buztana herrestan itzuli nintzen emakumearenera. Ez, iluntze hartan ez nuen lanik egingo. Beharbada...
‎Hirugarren aginduak jaiegunak santutzea agintzen du: beste sei egunak goizaldetik gaualdera lan fisiko gogorrari eskaini bazaizkio, zazpigarrenean ez da Jainkoa gurtu beste lanik egin behar. Eta batere lanik ez dela egin behar esaten denean, batere lanik ez dela egin behar esan nahi da.
2005
‎–Igandetan ez diat lanik egiten, motel.
‎Hori bai; bere Sanglas motorra garbi eta txukun edukitzen zuen beti. Ez zuen lanik egiten, ez zuen langabeziaren saririk jasotzen; aldian behin, desagertu egiten zen bere motorrarekin, eta, halako batean, zulora itzultzen zen. Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen; belarra hazten utzi, eta noizbehinka inguruko mendietako artzain bati deitzen zion, baratzean bazkatzera ekar zitzan ardiak, gaztaren baten truke.
2006
‎–Orain suspertzen ematen dut denbora. Ez dut lanik egin nahi berriz.
‎–Ez duzu zertan lanik egin. Ondo suspertu arte, behintzat.
‎–Ez dakit. Inoiz ez dut lanik egin katuekin.
‎Bigarrenik, batzordean ez diten hire amaren arrastorik ere, eta, hori entzutean imajinatu nian bezala, ezta hire aitarenik ere, normala dena, bertan ustez ibili zenetik urte mordoa pasatu dun eta. Ezagutu, ezagutzen diten hire ama, noski; bistaz, ez baitu sekulan lanik egin taldean. " Txokolategian ibiltzen den horietakoa da, Sabinarekin eta gainontzeko askojakin horiekin":
‎Bai trenbide ondoko beste umerik joaten ez zen eskola hartan, eta baita geroxeago ezagutu zituen eskola munizipaletan ere. Hango irakasleari ez zitzaion batere axola non bizi zen, edo bere aitak zertan lan egiten zuen, edo bere amak ere lanik egin behar izaten ote zuen. Hark esan zion ez galtzeko jakinduriaren trena.
‎Horixe da aldea. Zuk ez zenuen lanik egingo hamabi urterekin, noski... –Airean utzi du esaldia.
2008
‎–Ez daukazu horrelako lanik egin beharrik.
2009
‎Lamerako Pereiraren kiosko inguruan, Xixilira joateko gogoa etorri zait. Zapatua izanik portuko beharginek ez zutela lanik egingo kontuan hartuta, pentsatu dut ez nuela enbarazurik egingo moilatik paseoan joango banintz. Haranzko bidea hartu dut, bueltan joango nintzela amuma bisitatzera esanda neure buruari.
‎Zer uste dute hauek? Nik lanik egin gabe kumeak hazi, han hemen apopilo denak eta, halere, zein eta ni bobo. Ume bakoitza kostatzen zaienarekin...
2010
‎Lehenengoa: siestan ametsik egiten ez dela, bazkariaren zamak garunari lanik egiten uzten ez diolako; bigarrena, amets erotikoen muga lehenengo isuria zela, bi izan nituen epe laburrean eta hirugarrenerako ez nuen asko falta izan; hirugarrena, ezagutzen ez dugunik ametsetan ez dela ageri; Joxe Fermin hori ez nuen ezagutzen baina han zegoen, nire ametsean, eta berak ondo ezagutzen ninduen, detaile batek adierazi zidanez, galtzontziloetako etiketarena, umetan amak jartzen z... Aurpegia ikusi nion, gainera, ziur nago, nahiz ezezaguna izan.
2011
‎Malaret gaztelu hondatu bat da; garai batean Jeu ko baroiena izan zen, baina gaztelua mantentzeko edo zaharberritzeko dirurik ez zeukatenez, errentan utzi zieten nekazari batzuei. Nekazari haiek aberastu egin ziren eta erosi egin zuten gaztelua bere lursail guztiekin, baina, zikoizkeriaz edo utzikeriaz, ez zuten inolako berrikuntza lanik egin. Oilategiak eta untxitegiak ohorezko patio nagusian zeuden.
‎Dolarrekin lanik egiten ote zuen galdetu zion, dolar batzuk zituela trukatzeko, eta kutxazainak berehala onak ziren galdetu zion. Txanberlainek onak bezala eman zizkiotela esan zion, baina ez zela fidatzen.
‎Bertako ospitalean esnatu nintzenean esan zidaten justutik bizi nintzela. Patrika ere erdi hutsik neukan; izan ere, hamabost bat egun pasa nituen lanik egin gabe eta Altsasuko etxekoandreari ohea eta mantenua ordaintzen, orduan ez baitzegoen gaur egungo asegururik.
‎Handik Legazpira joan ginen lanera, Patrizio Etxeberriarenera, eta Zumarragan, Paraiso hotelean, hartu genuen ostatu, tren geltokiaren inguruan. Negu gorria zen eta hormigoia gogortzeko jelateak oso txarrak direnez, egunetan egoten ginen lanik egin gabe. Eta ni hoteleko ukuiluetara jaisten nintzen denbora pasa, ukuiluak erabiltzen zituzten tratanteek beti izaten baitzuten zer edo zer egiteko.
‎Ebanjelio guztia arau estuen aurkako gizatasunez betetako aldarrikapena da, hitz eta arauen gainetik izpiritua jarriz... " Larunbatean ez da lanik egin behar, diozue, baina zuetako edonori ardi bat osinera eroriko balitzaio, ez ote litzateke hura handik ateratzera laster abiatuko?"... " Diozue legeak dioela adulterioan erori den emakumea harrikatu egin behar dela; beraz, zuetatik bekaturik ez duenak bota biezaio lehen harria"...
2012
‎–Nahigurako markesa da mutil hau, gogoa duenean baino ez du lanik egiten.
‎Eta, errepikatzailea izaki, horrela jarraituz gero, dbhko agiririk gabe atera du ikastetxetik. Gai bada; kontua da ez duela lanik egin nahi. Hardware ona du baina software desegokiaz dabil.
‎Ez dakit oso ondo zer den legamia, baina gaurko egunez, legamiak ez omen du orerik harrotzen. Ostiral Santuan ez da lanik egin behar, ez da kantatu behar ez baldin bada elizan, eta ez da barre egin behar.
‎Partitura aurkitu duen soldaduak eta bertsolari sonako bere lagun batek ordu batzuk hartzen dituzte partiturako musikari letra bat jartzeko. Ez dute sekula horrelako lanik egin, baina, azkenean, txukuna irizten dioten emaitza lortzen dute eta Oriamendi izena ematen diote kantuari.
2019
‎–Eta zer uste duzu? Gainerakoek igandeetan ez dutelako lanik egiten, eguna libre duzula zuk ere. Nahi duzu Herr Doktor ekin horretaz eztabaidatu?
‎Izar horiaz markatu naute. Ondoan, lanik egiten ez duten preso politikoak, hiltzaileak eta lapurrak ditut. Eta zuek, berriz, ez duzue markarik.
‎Balio handiko eraztun bat lapurtu omen diote, eta bere susmagarria zelatatzen jarri nahi ninduen, irri kolpetxo bat sumatu zuen Idoiaren ahotsean?. Noski, hori ezinezkoa dela jakinarazi nion, legez ezin baitugu gure kabuz lanik egin, eta salaketa jarri lukeela. Nire lankideen bisita jasoko zuela, eta haiek erabakiko luketela zer egin.
2020
‎Denbora gutxi barru, libre izango nintzen. Urbinarekin hartutako konpromisoaren kondarrak kitatu, eta, bide batez, behin Frantzian, lanik egin gabe ere saritua izango nintzen Eguberriak bitartean.
‎Esperientziak izaten jarrai  tzen dut. Zuk ez duzu lanik egiten, bale, baina zuri ere pasatzen zaizu denbora. Zuk ere ez duzu denbora hori berreskuratuko.
‎Uste duzu lanik egiten ez duzulako epaitzen zaitudala?, galdetzen dio Joannak.
‎Peggyk burua du lanik egiten ez duena, hori beste kontu bat da.
‎Joannak kazetaritzan lan egin nahi du, eta Peggyk, berriz, badirudi ez duela batere lanik egin nahi. Orain artekoan ez du arazorik izan horrekin, gizonezko asko topatzen baititu bere bizitza estiloa gustura finantzatzen dutenak, eskuko poltsak eta droga garestiak erosten dizkiotela.
‎–Eta hi, Evaristo, lagunek egoki izendatu haute Avaristo, lanik egin barik diru biltzea baizik ez daukak gogoan.
2021
‎Izu unea izan nuen, zer besterik dabil gaizki, zer besterik ez dit lanik egiten. Eta hankak mugitu nituen, izuak hartuta, paraplegiko geratu ote nintzen beldurrez.
‎Hurrena, hedabideetatik desagertu zen. Diotenez, kateak ordaindu zionari esker ez zuen inoiz berriz lanik egin beharrik izan. Gasteizen hiriarekin ikustekorik zuen zeinahi ekitalditarako deitzen zioten.
‎Tasiok hogei urte izan zituen bere bizitza espetxe barrutik berregiteko eta, are, berrasmatzeko. Jadanik ez zen arkeologo, eta ez zuen berriz halako lanik egin nahi; orain kriminologo eta sail beltzeko gidoilari zen. Kultuko telesailengatik ospetsu zen HXO kate estatubatuarrari polizia telesail baten gidoia sei zeroko kopuru baten truke saldu ziolako albisteak lerroburuetara ekarri zuen berriz ere.
‎✳ Kur, kur! ‣ Planik egin beharrik ez eta, beraz, lanik egin beharrik ez. ✳ Planik ala lanik?
2022
‎Azalpena aski sinplea da: gurasoek mantentzen dituztenez, ez dutenez ez ikasi eta ez lanik egin beharrik bizimodua aurrera ateratzeko, nahiko denbora dute benetan egin nahi dutena egiteko. Hamar urte pasa ditzakete lehenengo diskoa osatzen.
‎Baina Arene eta Garoa haur eskolara bidaliko ditugu. Haiek zaindu behar baditut, dut lanik egin.
‎Lehengusinak ez du lanik egiten, ez du ikasten, ez du ariketarik egiten. Oso sarri, zerura begiratzen du; batzuetan, negar egiten du.
‎–Ez dugu gogorik zuretzako lanik egiteko, andrea. Ez dugu gogorik zure zopa eta zure ogia jateko.
‎Aztoratuta, mailu kolpe ikaragarri bat hartu zuen hatz batean, kutxa bat iltzez josten ari baitzen. Iltzeak, mailua eta kurrikak zeuzkan sekula zerbitzuko lanik egin gabeko esku eder gizen eta zurietan; estatuak baino ez zituzten laztanduko; esmaltatu gabeko portzelana edo liburu azalak –apenas emakume bularren bat noizean behin, ezerk ez baitzuen balio objektu bizigabeen edertasunak adina–; inoiz lustrea aterako zioten, maitasunez, haritzezko altzari isabeldar margulen bati.
2023
‎Ez hadi itzuli, esan zion. Kontu egin ogi labe batean ez duala berriro lanik egingo, hotsa zabalduko diat lapurra haizela.
‎Hasieran oso zaila egin zitzaien lana: eskuak harramazkaz beterik zeuzkaten, batik bat Rozinak, hatzak odoletan izaten baitzituen baso handiaren ertzetan biltzen zituen arkakaratsengatik, baina gero hori guztia beltzen esku utzi zuen; beldurra zioten beltzek, baina aldi berean maite zuten beren erara, jatekoarekin ez baitzen batere zekena; jan, agintzen zien, gosez ezin da lanik egin, eta ontzietan hainbeste janari ateratzen zien non ezin izaten baitzuten amaitu; ez baduzu ezer ematen ezin ezer jaso, esaten zion Brinovc i, zeina ez baitzen sartzen janari banaketan; eta beltzak, ondo janda eta edanda, lanean kantari hasten ziren, eta Rozina belarria zorrozturik haiekin kantari hasten zen bere ahots ozenarekin. Larunbatetan, ataria eta etxe inguru guztia garbiarazten zien, arratsalderako etxe tzarra kanpotik eta barrutik garbi garbi ager zedin; etxera bihurgune ederrak osatuz zetorren bideko legarra erratzez garbitua egoten zen, inolako zakarrik gabe, segalariaren saskitik eroritako belar izpirik gabe; kontuz belarra kortara zeramala pixar bat erortzearekin; izpiz izpi jaso zuen eta bidea txukun txukun utzi.
‎Egunokin usu egin du euria, eta horixe aprobetxatu nahi du aro bidaiariak solasbidea bustirantz lerratzekoz: " Denbora zirzil hunekin eztaiteke lanik egin", dio adineko batek; euri zirzila gailendu zaie, eta ezer gutxi egin ahal izan dute. Zirtzil hitza, beste irudi eder bat euri langarrari irizteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia