Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2003
‎Ez nuen etxean sartu eta arropa lisatzen nuen bitartean zurekin pentsatzen jardun nahi, burdina astunarekin nire alkandorak, bularretakoak edo gona arin eta galtza estuak, azken batean neure burua, hain bidegabeki zigortuz. Ez nuen beste behin goizean esnatu eta ohe zabalean iragan minik edo inoren ausentziarik sentitu nahi –esan eta gizona besarkatu omen zuen, nahiz eta ez zeuden emakumearen etxean, hotel hotz batean baizik, eta bezperan arrapaladan armairuetan gorde zituen bere laneko jantzien aztarnak, gabardina distiratsu eta body estu edo barruko arropa koloretsuen dirdaiak, ate zirriztuetatik suma zitezkeen oraindik.
‎Emakumeak orduan, gizonaren nahasmenduaz errukiturik edo, kontakizuna asmatua zela esan nahi izan omen zion, bera gabardina dirdaitsuz jantziko bezperako emakumea zela frogatuz. Armairura joan eta bere laneko jantziak erakutsi omen zizkion, baina gizonak ez omen zuen sinetsi, ez omen zuen sinetsi nahi izan.
2008
‎Iraganean, amiantoa, besteak beste, teiletan erabili izan da, eta espresuki amiantoa kentzeko kasuetan baino ezin dute material horrekin harremanetan jarri langileek. Baina, horretarako, amiantoarekin lan egiten duten enpresen artean izena emanda egon behar da, eta laneko jantzi bereziak erabili behar dira.
2010
‎Juanek bizarra txukundu zion arrebaren guraizeekin, eta ilea erro errotik moztu ardientzako guraize baldar batzuekin. Gero arropak eskatu zizkion" segituan erretzeko" eta baserritarren laneko jantziak eman haien ordez, txapela eta abarkak barne. " Penarik handiena sonbreiruak ematen dit", esan zion don Pedrok.
2012
‎Ama onak, ezarriak zituen kesatxo batean, garbiki eta ongi plegaturik, ene igandetako eta laneko jantziak. Oseba errodagilearen gana zoan hamabost urteko mutikoa zurgintzan ikastera.
2013
‎" Aurten k1eko proban inoiz baino parte hartzaile gehiago izango dira (60 inguru), baina zaila da aldez aurretik aurkarien maila ezagutzea; ni neu ondo nago eta, eguna ez bada okertzen, pentsatzen dut aurrean ibiltzeko moduan izango naizela". Iaz brontzezko domina irabazi zuen K1ean, eta urrea K2an, orduan ere Medranorekin.Igeltseroa bera, laneko jantzi eta oinetakoekin harrapatu genuen itsas kiroldegian Danimarkara abiatu bezperatan, piraguari azken ukituak ematen. Halaxe bizi da Xabier, lanetik entrenamenduetara salto batean, ia beste ezertarako astirik gabe.
‎Utzi laneko jantziak.
2016
‎Baina, orain, eskualdean badakite nor naizen. Aurrekoan, tximinia bat garbitu, eta kafetxo bat hartzera joan nintzen taberna batera, laneko jantzia neramala. Bi emakumek ezagutu egin ninduten.Bereizgarri moduan erabiltzen al duzu janzkera. Tradizio kontua da.
‎Barruan, laneko jantzi eta pernil zahar usaina dago. Berehala, pare bat begiradak arrotz sentiarazten dute Joanes.
2018
‎Hala nola Perrodo familia, petrolioan ari dena. Petrolioaren roaialtiak hunki bezain laster, eskuak garbiturik, petrolio laneko jantziak kendurik eta usain sumagarriak zapuzturik, Bordeleko Margaux mahastien erosten hasi dira. Fortuna emendatu dute" Challenges" zerrendan hamargarren tokira heltzeraino 8,5 miliarreko kapitalarekin.
2021
‎26.6.3.2d Euskal hiztunak badu modu bat informazioa besteren eskutik heldu zaiola adierazteko, eta hortaz, iturriarekiko distantzia hartuz, ziurtasun osorik gabeko adierazpena egiten duela azpimarratzeko —ebidentzialitatea esaten zaio— Adizkiarekin batera omen eta ei partikulak erabiltzen dira horretarako (azterketa sakonago baterako, ikus § 23.5.3.2): Armairura joan eta bere laneko jantziak erakutsi omen zizkion, baina gizonak ez omen zuen sinetsi, ez omen zuen sinetsi nahi izan (Joxean Agirre); Beren zeremonia sakratuenak biribiltzeko pikoak jaten omen zituzten ejiptiarrek, eta bestetan beste, Yiseko piramidean, han ageri omen dira piko biltze garaiko irudi sakratuak (Perurena); Euskalduna naixana, berbetan asi orduko igarri ei dau (Azkue).
‎Eskumuturreko erlojuari begiratu ondoren zaindariak alde egin du aretotik, minutu gutxira beste hiru gizonezkorekin itzultzeko. Haietako bi, laneko jantzita, gurpildun plataforma bati bultzaka sartu dira. Zerbait dakarte burbuiladun plastikoan bilduta, neurria eta formagatik koadro bat izan daitekeena.
‎Bidean aitaitari txapela bere tokian jarri behar izan nion behin baino gehiagotan. Beti aurrerantz makurtuta zebilen, laneko jantzi anila soinean beti, gorpuzkera handiko eta indartsu. Ez zuen askorik hitz egiten, ez zuen hitz egin beharrik ere arrazoiaren jabe izateko, gehienetan bere alde baitzuen.
2022
‎Eta hona hemen Ada, laneko jantziaren eta katiuska batzuen barrenean, Vicençen atzean, fluoreszenteen eta armiarma sareen azpitik zerrikumeen heian sartzen. Zerrikumeak uhinen moduan mugitzen dira eta Vicençek beharreko guztiak ari zaizkio erakusten, banan banan, harro eta kontent, erantzuten dakien galderei erantzuten eta, aldi berean, hainbeste kontu bazekizkiela jakin gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia