Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 266

2000
‎Orain tabernan ez du inork bertsorik eskatzen. Orain plazako lanak egin, soldatatxoa kobratu eta iluntzerako etorri liteke etxera. Alde horretatik asko irabazi dugu.
‎Sustatzaileek azpimarratu dute Euskal Herriko paisaije ugaritasunak (mendia, itsasoa, basamortua, hiria, landa) aukera asko ematen dituela, eta ikus entzunezkoetan jarduten duten enpresek filmazioak hemen burutzeko nahia agertzen dutela. Momentu honetan lanak egiten diren arren, azpiegitura eta zerbitzu faltak kanpora eramatera behartzen ditu. Zerbitzu guztiak gune batean bilduta egoteak ere abantailak dakartza, kostuak murrizten direlako.
‎Hala," Madrid la nuit" egunkarian hasi zen lanean eta, 18 urte zituela, Parisera alde egin zuen margolari gisa lan egiteko. Handik gutxira, Carlos Iriarte" Le Monde illustre" aldizkariko zuzendariak bere irudiak ikusi eta berehala proposatu zion aldizkarirako ilustratzaile lanak egin zitzan. Parisen barrena zihoala, ikusten zuen oro bere begi zoliekin lerro azkarrez marrazten zuen.
‎Federazioa ere beharrezkoa da, baina bere lanak egiteko.
2001
‎Diru hori ikerketarako zen. Mundu guztian liburutegi nazionalak daude, lurralde jakin batean koordinazio lanak egiten dituzten liburutegiak. Zergatik mundu guztian beharrezkoa dena eta sistematikoki egiten dena, hemen ez da beharrezkoa?
‎DUELA urtebete itxi zituen bere ateak Gasteizko Arte Ederretako Museoak berritze lanak egiteko zeudela-eta. Museoa osatzen duten bi guneak zaharberritu ondoren, lehengo astetik zabalik da berriz museoa.
‎Behin batez, herrialdearen iparraldera jo genuen, Utiri lurraldeko Provence de l' Orientalera. Bi etnien arteko gatazka batean bitartekaritza lanak egiteko xedez joan ginen".
‎Berringeniaritzak berrasmatzea eta berritzea esan nahi du. Horren alde jokatzen jarraitzen dugu, beti suhiltzaile lanak egiten eta adabakiak jartzen ibili ordez. Irizarrek arazoak aukera bihurtu nahi ditu, hau da, talde autonomo eta autogestionatuek zerbait berria egiteko aukera.
2002
‎Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 1993an. Geroztik, zahar-berritze lanak egiten aritu dira Alberto Santana historialari deustuarra buru dela. Iazko azaroan baserriko ateak ireki zituzten lau haizetara, dagoeneko museo bihurtuta.
‎Tenperaturarekin batera argitasuna da, batik bat, landareen bizi nahia bizkortzen duena. Datorren zikloari begira erreserbak dantzatzen hasiko dira eta azkarrenek neguaren amaierako izotzaldia baino lehenago lore jendearen lanak eginda nahi izaten dituzte. Hurritza (Corylus avellana) eta haltza (Alnus glutinosa) ditugu oraintxe lan horretan murgilduta.
‎Audientzia gisa ere emakumeek kontsumitzen dutenari erreparatuta, berriro ere dikotomia bera ageri dela azaldu du Rodriguezek: «Garai batean emakumeak gehienbat irratia kontsumitzen zuen, etxeko lanak egiten zituen bitartean. Orain kanpoan ere lan egiten du eta telebistara pasa da.
‎Onen lanei esker, Bergarako dominikoen tailerretan zortzi sartuak dira, eta beste orrenbeste sartuko dirala uste dugu laister. Eskoriaza eta Eibar aldetik, Fagor, Copreci eta Santalaitz lantegietarako lanak egiten dituzte. Pozik eta txukun egiten dituzte lantegi auek agindutako lanak.
‎Erakusketa hau Eusko Jaurlaritzak sortzaile gazteen dantza garaikideko lan koreografikoak bultzatzeko eginiko ekimenetik sortu zen. Talde zein pertsonei diru laguntzak ematen zitzaizkien (1.202 eta 4.808 euro bitartekoak), iraupen gutxiko lanak egin zitzaten. Lan hauek" Euskal Gazte Koreografoen Erakusketa" izeneko ekitaldian aurkeztea adostu zen.
‎Laguntza hauek ondo datoz; izan ere, jende berriak lehenengo lanak egin ditzake eta baita lanok antzokian aurkeztu ere.
‎«Gurasoak heziz» eta «Gurasoak lagunduz» ikasunitateak plazaratu ditu HABEk. Ikasmateriala euskara hobetu nahi duten eta umeei etxeko lanak egiten lagundu nahi dieten gurasoentzat dago zuzenduta. Izan ere, aita amek hizkuntza transmisioan duten garrantzia azpimarratu du HABEk.
‎" Anari fantasia, iratxoak eta horrelakoak gustatzen zaizkio; film labur batean gaudenean askotan nik odol gehiago jarri nahi izaten dut eta berak ez". Gorkak makillajeko efektuak ikasi ditu bereziki nahiz eta efektuen munduan aurrera egin ahal izateko azkenean hamaika saltsatan sartu behar izan duen eta askotan mota guztietako lanak egin behar izaten ditu. Efektu berezien barruan sail ugari daude.
‎URTEA amaitu baino lehen Eusko Ikaskuntzak Zientzien eta Arteen Akademia izeneko erakundea jarri nahi du martxan. Akademia honek Eusko Ikaskuntzaren aholkulari lanak egingo ditu. 32 kidez osatua egongo da, besteak beste, Bernardo Atxaga idazlea, Rafael Moneo arkitektoa edota Esteban Elizondo musikaria izango dira Akademia honen kide.
‎Adinagatik behartutako soldaduek holako gerra kolonialetan (Aljeriara bidali zituzten euskaldunek badakite horren berri) beren papera izaten dute: eliteko tropek «garbitu» nahi dituzten eremuen inguruko bideak blokatu, lurraldearen kontrola segurtatu, eskorta lanak egin... Soldadu hauentzako zen janaria salduz gainsari bat eskuratzen dute askotan ofizial errusiarrek, hasteko.
‎Honela, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Sailak, Imebisa (Ingenieria para el metro de Bilbao S.A.) eta Eusko Tren elkarte publikoen bidez, tranbiaren egitasmoko lanak tramitatu, kontratatu, zuzendu eta gainbegiratzeko ardura du, eta berau da proiektua egiteko aurrekontuaren zati handiena jarri duena, %64, 75, alegia. Bilboko Udalak aldiz, aurrekontuaren %11, 75 jarri du, eta tranbiaren ibilbideko lurretan lanak egin ahal izateko lurren baliakortasuna ere zehaztu du. Proiektuaren aurrekontuaren gainontzeko zatia, hau da, %23, 50 Bilboko tranbiaren eraikuntza egitasmoa idazteaz arduratzen den Bilbao Ria 2000, S.A. elkarteak jarri du.
2003
‎Lehendik zeuden literatur aldizkari eta literatur sariari web gunea gehitu zaie (www.larramendi.org). Ekimen horiekin eta antolatzen dituzten solasaldiekin, literatura zabaltzeko eta irakurzaletasuna eta parte hartzea bultzatzeko lanak egin dituzte. Interneteko txokoan, irakurleen parte hartzea handitzea dute asmo.
‎Egin dituzten kalkuluen arabera, zeharkako 100 bat lanpostu dituzte: kanpoko langileek segurtasuneko, mantenduko, garraioko, lorezaintzako... lanak egingo dituzte.
‎Geroztik baserriek ate txikiak baino ez zituzten eta bi familia bizi baziren bertan, kaleko etxean bizi balira bezala, bakoitzak bere atea zuen. Artazuriketa bezalako lanak egiteko ganbara edo beste lekuren bat izango zuten, baina beti barrukoa eta itxia. " Zergatik?
‎Bide horretan EAJren indarrekin soilik aurrera egingo duela uste al du Ibarretxek? Ez al da logikoagoa, Madrilekiko konfrontazio demokratiko bidea ireki baino lehen, etxeko lanak egin eta ahalik eta aliatu gehien bilatzea hemen?
‎Telefonoz bidalitako etxeko lanak egiten hasi orduko, estu xamar eta zalantzaz beteta, inkestak erantzuten diren guztietan bezala, konturatu nintzen tontoarena egiten ari nintzela. Ez nengoen txostenarekin konforme, ez nengoen esaldien sistema baloratzearekin konforme, ez nuen astirik eta gehien amorrarazten ninduena:
‎Edorta Jimenezek plazaratu duen bere azken nobela honen oinarrian eskuartean duen beste lan erraldoi bat dago: euskaldunek XX. mendean hainbat zerbitzu sekretutan zer nolako lanak egin dituzten aztertzen duen saioa. Lan hori alde batera utzita, pare bat hilabete egin zituen idazleak «Kilkerren hotsak» idazten, narratzaile den espioi baten ahotik Espainiako azken Gerra Zibilean, eta batik bat 1937ko udaberri eta udan, Bilbo eta Bizkaiko kostaldean gertatutakoak kontatzeko.
‎Lasai antzera daude denak, beharrean baina soseguz. Hurrengo alea prestatzeko lehendabiziko lanak egiten dabiltza: telefono deiak, informazioa bildu...
‎Harresien barnealdean etxebizitzen arrastoak aurkitu dituzte; etxe handi eta erosoak ziren, lurrez eta zurez eginikoak, lur zorua landua zegoen eta Basagainen harrizko zutabe ziriak ere azaldu dira; Intxurren berriz bertoko haitzean hondeatu zituzten eraikinak. Estalki modura adarrez eta landarez osaturiko egitura erabiltzen zuten, kea errazago irten zedin eta halaber, estalpe lanak egin zitzan. Eraikuntza osagarriak oraindik aurkitu ez diren arren, jakina da zeramika eta burdina egiteko labeak edo biltegiak egongo zirela.
2004
‎Mikel Elorzak, web orriaren bultzatzaileetako batek aitortzen duenaren arabera, literatura sustatzea izan da beraien lehenengo helburua; web ak liburutegi lanak egiten ditu Interneten. Ez da erakusleiho soil bat, literatur testuak jendearen eskuetan jartzen saiatzen dira.
‎" Nik euskaldun zein erdaldun jendearengana iritsi nahi dut. Euskaraz kalitatezkoak eta duinak diren lanak egin nahi ditut, baina bestalde, kanpora ere atera nahi nuke egindakoa".
‎Teatroan pertsonaiak borrokan ikusi nahi ditugu, bai ingurukoekin eta bai beren buruarekin ere. Horregatik sartu nituen Baster eta Txus pertsonaiak, antagonista lanak egiteko".
‎Aurtengorako, Araba egitasmoan sartzea eta dantza ikuskizun gehiago eskaintzea dute helburu. Bizkaiko Aldundiak 20.000tik gora biztanle dituzten herrietako azpiegiturak egokitzeko asmoa du eta Gipuzkoakoak 10.000tik beherako herrietan azpiegitura, zerbitzu eta aholkularitza lanak egingo ditu. Antzerkia zabaltzeko eta gugana hurbiltzeko.
‎Donostiako Herri Irratiko kazetaria da 1939an jaio zen donostiar hau. «El kiosko de la Rosi» izeneko irratsaioa zuzendu du azken 33 urteetan eta hedabide ugaritan aritu da kolaborazio lanak egiten. Prestigio handiko kazetari eta analista, datorren uztailean jubilatuko da.
‎Handik Nafarroara eraman zuten, Igarira (Zaraitzu) lehendabizi eta gero Berara. Andaluziara bueltatu eta han ere derrigorrezko lanak egiten aritu zen, 1942an batailoiak desegin zituzten artio.
‎Erakusketan aurkeztutako artelan guztiak Reine Marie Parisenak (Camille Claudelen iloba) dira eta Gerard Boute izan da komisario lanak egin dituena. Aipatu eskulturez gain, kriptako sarreran, tamaina handian, Camillek berak idatzitako zenbait eskutitz ikus ditzakegu (frantsesez soilik), eta baita, Dominik Rimbaultek egindako Camille Claudel dokumentala eta artistak berak egindako zenbait margolan ere.
‎Eskultore baino, Rodinen ikasle eta maitalea besterik ez zen jende gehienarentzat, gaur egun gertatzen den bezalaxe. Nola onartu emakume bat maisu handiaren mailako lanak egiteko gai zenik. Nola onartu emakume baten eskulturek argi jokoak eta mugimendua beste inorenak baino modu errealagoan islatzea, maisu handiaren esku hartzerik gabe?
‎Geroztik, martxotik azarora arte urtero egon da irekita, milaka bisitari gailurreraino eramanez. Neguan, Baionako Barland entrepresaren egoitzetara eramaten da, mantenu lanak egitera. Lan hauek parkearen lau ibilgailuetan egiten dira eta haietako bi 1996an eraiki ziren.
‎Liburutegiko langile eta liburuzainez gain guztietan egon behar luke literaturzaletasuna bultzatzeko, liburuekin eta liburuen inguruko ekintzak antolatzeko, idazle eta irakurleen artean zubi lanak egiteko, herrian eta auzoetan propaganda egiteko jendea, bertara etorriz, irakurle bihur ledin… Eta horrelako lan gutxi egiten da oraingoz biblioteketan.
‎Herri askotako liburutegiak babesleku besterik ez dira, babesleku jendearentzat eguraldi txarra, hotz eta euria ari duenean atertuko duen arte; babesleku ama askorentzat seme alaba txikiak bertan pilatuz liburutegia haurtxokotzat hartzen dutenean; babesleku gazte askorentzat eskola eta ikastetxeko lanak egiteko gelatzat baitaukate biblioteka arratsaldero. Jakina, liburutegi guztietan soilik literaturzaletasuna pizten saiatuko den pertsona bat izateko dirua behar da »gutxienez lanpostu bat eta soldata bat gehiago» eta diru aipamenak tartean sartzen direnean… malo.
‎SPRIren txostenetik ondorioztatzen denez, euskal sektore aeroespazialak aireontzi zibilentzat lan egiten du, baina defentsa arloko hainbat programa eta helikoptero militarrentzat ere bai. Beste proiektu batzuen artean, sektore honetako euskal enpresek munduko hegazkin komertzialik handienarentzat, Airbus 380entzat, lan egiten dute eta, A340rentzat ere diseinu, egituraren kalkulu eta pisua gutxitzeko lanak egin zituzten; aktuatzaileak eta lurreratze trenetako piezak, adibidez. Eskualde mailako hegazkin zibilei dagokienez, aipagarria da Embraer enpresa brasildarraren eta Gamesa eta sektoreko beste konpainia batzuen arteko lankidetza.
‎Donostia Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuan egiten du lan. Euskadi Irratian, Lauretan Babel saioan, bere lanbideari lotutako kolaborazio lanak egin ditu 2002 eta 2003 urteetan. Gurutze Gorriko boluntarioa da eta Zarauzko Herri Biltzarreko Lehendakaria.
‎Sobietar Batasun ohiaren aurkako borrokan, euskal agenteak CIAren alboan aritu ziren". Agirrek Ricardo Nalda agentea »agenteak berak kontatuta omen daki Rodriguezek» Budapest-era bidali zuen CIAren espioitza lanak egitera: " Euskaldunek ez zuten deusik jokoan gerra horretan.
‎Gurasoak kanpoan eta senideak nire kargu. Hango lanak egin eta gero, etxeko seiscientosa hartu eta Arantzazura. Bakar bakarrik.
‎Maila horretan ari ginen. Izugarrizko lanak egiten ari ziren…
‎Detektibe lanak egin nahi dituen edozeinek, beraz, badaki nora jo: antzokira.
‎Duela 43 urte sortu zen emakume hau Indiako familia burges batean, eta 16 urterekin Delhi-ra joan zen, bizimodu bohemioa egitera, kale gorriko txabola batean biziz. Gero bere anaia zinegileari lagundu zion gidoiak egiten, film batean aktore lanak egin ere bai, eta tartean liburua idatzi zuen: The God of Small Things (El dios de las pequeñas cosas gaztelaniaz) eta 1996an The Booker Prize saria eman zioten.
‎Baserri batera joanik izango zen ardi hiltzailea eta, bere lanak eginik, gosari mokadua egitera sukaldera hurbiltzean, hantxe topo egin omen zuen, artean denbora asko ez zela, baserri horretara ezkondu berria zen errainarekin. Gosari pasara egin zuenean, hala galdeturik izango zion errain berriak ardi hiltzaileari:
‎Katalunian Estatut a aldatzeko eta eguneratzeko ponentzi bat sortu dute eta horretan buru belarri lanean dabiltza. Extremaduran eta Madrilen ordea, horrelakoak onartezintzat jotzen dira, eta Euskadiri dagokionez, abertzale ohi bat fitxatu dute hurrengo hauteskundeei begira etxeko lanak egiteko.
2005
‎Eztabaida hau Euskal Herri osora zabaltzea oso aberasgarria litzateke, Euskal Herri osorako diseinua adosten hasteko. Koordinazio lanak egitea jarri du helburu Gipuzkoako bertso eskolen taldeak 2005erako, bertso eskolen harreman sarea osatzeko. Praktikan elkarlanean hasteko, Bertso Eskolen Eguna egingo da aurten »lehen aldia da Gipuzkoan», eta bertso eskolen ariketak bildu eta banatuko dira.
‎Canal 4 katean hasi zenetik mota askotako lanak egin ditu: tertuliakide, kale inkestak, lehiaketak, realityak, dokumentalak, elkarrizketak...
‎Patriarkatuak gidatu du gizartea urte askoan. Horren arabera, emakumeak seme alabak izan behar ditu, hezi behar ditu, etxeko lanak egin behar ditu eta familiaren osasun fisiko eta emozionala zaindu behar du. Eta gainera horiek guztiak «maitasunez» egiten ditu.
‎Eta gainera horiek guztiak «maitasunez» egiten ditu. Gizonak aldiz gune politikoak eta publikoak betetzen ditu eta etxera dirua ekartzeko lanak egin izan ditu. Lanaren banaketak garrantzi handia izan du historikoki.
‎Madrilgo Gizon Baldintzaren Zentroko zuzendaria den Luis Boninok hala dio: «Diskurtso oso positiboa dago gizon sentibera berriaren eta aita berriaren inguruan, baina gizonek gaur aitatasunaren zati dibertigarrienean hartzen dute parte »futbolean jolasten dute, etxeko lanak egiten laguntzen diete» baina ez dituzte haurrak janzten edo beraien elikadura kontrolatzen». Sentimenduak ere adierazten ikasi omen dute, «baina kontua ez da hainbeste bere sentimenduak agertzea, baizik eta besteen mundu emozionalaz arduratzea.
‎Bertakoek, Aralarrerako sarrera eginez, goxo hartzen dute edonolako bidaiaria, interesduna zein pasarakoa. Garai batean muga lanak egiten zituen eraikuntza da aterpetxe hau. Aterpetxearen atzealdean dugu abiapuntua.
‎Soziolinguista da Boix Fuster eta Grup Catala de Sociolinguistican lehendakari lanak egiteaz gain, Universitat de Barcelonako irakaslea da. Unibertsitarioak ondo ezagutzen ditu eta baita gaztetxoak ere, beraien hizkuntz erabilerari buruzko tesia egin baitzuen.
‎Zorionez, alderdien arteko bilerak ugaltzen ari dira, alderdi guztiok izan behar dugu mintzakide eta eragile. Baina hortik bilerako gaiak sakontzera edota sukaldeko lanak egiten hastera tarte handia dago.
‎Arrain hori Kantauri aldeko, batez ere Euskal Herriko, 3.500 familiaren bizibidea da. Bizkaiko golkoko uretan aurten izandako antxoa kanpainaren hondamendiak agerian utzi du berriro ere orain aspaldi AZTIko adituek iragartzen zuten hura, inguruaren ikerketa lanak egin eta gero azken asteotan berretsi dutena: antxoa galzorian dago.
‎" Baionara hiru oren laurdenez joaten naiz mintzo da monsieur Galant, Pauera joateko oren bat eta erdi behar dut. Beraz, bilkura Pauen banu ez nuen astirik ukanen goizean Herriko Etxeko lanak egiteko". Pauera bidea luze da.
‎Ez dut uste oraindik konfrontazio fase batean gaudenean, jarrera negoziatzaile zehatzetaz hitz egiten hastea egokia denik. Guk agertu nahi genuen etxeko lanak eginak ditugula, negoziaziorako prest gaudela, eta negoziazioan norbera berea ateratzen saiatzen bada ere, jakin badakigula guk ere mugitu dugula. Nelson Mandelak dioen bezala, etsai batekin bakea egin nahi baduzu etsai hori kide bihurtu behar duzu.
‎Datuak aintzakotzat hartzeko modukoak iruditzen zaizkit. Hemen esan da, eta egia da, ez dela lehenengo aldia horrelako ebaluazio lanak egiten direla. Badugu, 20 urtetik gorako esperientzia, EAEn behintzat, ikasleen euskara eta gaztelania neurtzen.
‎Diskoa grabatzerakoan, Jon Gurrutxagak jo zuen bateria, baina zuzenekoetan Elur Arrieta arituko da bateria jole. Izan ere, bigarren diskoa plazaratu zutenetik, Gurrutxagak abeslari lanak egiten ditu bakarrik, zuzenekoak indartze aldera. Patxi Zabaleta gitarra jolea berria da taldean, Lander Trinidadek taldea utzi baitu eta beraz, bera izango da bigarren gitarra.
2006
‎Horrela, poliki poliki, garrantzia hartu zuen Arlabango igarobideak. XVIII. mendearen erdialdean jada, Gipuzkoako diputazioak bere historiako lehen azpiegitura lanak egin zituenean, Kotxeen erret bidea delakoa, alegia, Arlaban Bergara Urretxu Beasain Donostia bidea, aukeratu zuten Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen bide nagusitzat. Orduan, ordea, Urretxun Santa Barbara baselizatik behera sartu beharrean Deskargako errepidea zabaldu zuten, galtzada honen ospe eta indarra itzaliz.
‎Ez da harritzekoa Anton Bono Okendokoa 1429an Donostiara ailegatzean itsasoari begira jarri izana. Bere oinordekoak laster hasi ziren itsasoko ofizioetan, Antonio Okendo La Torre sokagile zen eta honen semeak, Miguelek, sokagile eta kalafate lanak egin zituen gaztetan. Miguel 13 urterekin joan zen Cadiz-era, eta gero Indietara jo zuen, karrera egitera.
‎Geuk erabakitzen genituen gauzak! Gurekin batera zegoen Elorrioko bat, ETAko lehenengo bahiketak gertatu zirenean bitartekari lanak egin zituena. Dena ez zen ondo atera, jakina, argiak eta ilunak izan ziren, baina lana, eta aurrera!
‎Egun, 2004ko uztailaz geroztik, Edertrack eta Irusoin batu egin dira bikoizketa lanak egiteko eta Mixer Producciones Audiovisuales S.L. izenpean sinatzen dituzte alor honetan egiten dituzten lanak. Eurak dira egun ETBren hornitzaile nagusia orain bi urte irabazi zuten lizitazio bati esker, nahiz eta K eta Rec grabaketa estudioek ere egiten dituzten gauza bakan batzuk.
‎Bai, orain baditut berrogeita zazpi urte eta baditut bertze lanak egiteko. Aizkora gogorra da.
‎Aranzadi zientzia elkarteak gure eskutara iritsitako azken aldizkaria da Aranzadiana 125\. hauxe. 1947 urtean Telesforo de Aranzadi ikertzaile ospetsuaren omenez sortu zen irabazi asmorik gabeko zientzia elkartea dugu Aranzadi, ikertzea, dibulgazio lanak egitea eta natur ondarea babestea helburu dauzkana. Bere aldizkariaren azken zenbakian, besteak beste, honako hauek azaltzen ditu:
‎7:00: 30ak aldera jaikitzen dira egunero eta bien artean ardiak jezten dituzte eskuz, ordu eta erdian. Esne epelari berehala gazura bota, eta bitartean pentsua eman, arkumeen lanak egin, eta gainerakoak aurreratzen dituzte. Ondoren gazta egiten dute, eta ardiak larrera atera.
‎Backesek Clearstreamen bezero guztien bankuak gehienbat zerrendak ekarri zizkien, eta kazetariak finantza lerro paralelo baten aurrean aurkitu ziren. Alegia, legearen aurrean Clearstream erakundeak bankuen arteko konpentsazio ganbera lanak egiten zituen eta gaur ere egiten ditu, baina horren itzalean bertako salerosketetan parte hartzen zuten bezeroen arrastoak desegiten zituen; beraz diru zikinak zuritzeko makina erraldoi bilakatua zen. Erakundearen informatika buruaren lekukotasuna ere lortu zuten kazetariek eta honek horretarako prestatuta zeukaten software edo logiciela zehatz mehatz deskribatu zien.
‎Hiru urteotan edozein talde hasiberrik egin behar izaten dituen lanak egin ditugu: abestiak eta taldea landu, kontzertuak bilatu, entseatu, batzuen ezezkoak jaso, sariketatan parte hartu… ez da bidezidorrik egon.
‎Udaberriaren erdirako udako beroan sartuak ginen. Aurtengoan ere ez dugu berehalakoan pasea… Landare batzuk bero hauek iritsi baino lehenago urteko lanak eginda izatea gustuko dute, gereziondoa kasu: loratzen aurrenetakoa da eta ekainaren erdia alderako, udako solstiziorako, fruituak mokoera eta eskuera jarriz urteko lan gehienak burutuak ditu.
‎La lentitud de los bueyes (Idien moteltasuna). Kazetari lanak egiten zituen tarteka, eta orain hogeita bi urte Soriako San Pedro Manriquera bidali zuten San Juan gauez txingarren gainetik oinutsik ibiltzen diren gizonez erreportaje bat egitera. Bezperan hiriburuko liburu denda batera jo zuen eta Avelino Hernandezen liburu bat zuela atera zen handik.
‎Ekintzaile islamiarrak torturatzen dituzte, Mendebaldeko Sahararentzako autodeterminazioa eskatzen dutenak ere bai, eta CIAk Al Qaedakoak izateko susmagarriak bidali izan dizkio, Marokon «galdekatu» zitzaten. Ali Lmrabet kazetariak kazetari lanak egitea debekatuta daukanak kontatu ditu presondegietan egiten diren desmasiak ere. Giza eskubideak egunero urratzen dira, beraz, gaur Marokon.
‎Eskolak behar ditugu, jolas tokiak, Internet, zergatik ez dugu hori auzolanean egiten? Euro bakarra baldin badaukazu euro horrek normal gastatuta baten balioa izango du, baina auzolanean gastatuz gero euro horrekin hamabost euroren lanak egingo dituzu.
‎Alderdi politikoek haien arteko elkarrizketa errondarekin jarraitzen dute, egoera aztertu eta alderdien mahairako prestakuntza lanak egiten. Su etenaren ostean mahaia irailean era zitekeela zabaldu zen eta, besteak beste, Ibarretxe lehendakaria izan zen mezuaren iragarle esanguratsuenetakoa.
‎Musikari askok dihardute arlo desberdinetan, bai zineman bai bestelako lanak egiten, baina beste asko ez dira gai gauza biak ondo egiteko. «Ez da harrigarria kontzertugile aparta batek porrot egitea zineman, edo alderantziz.
‎Nire ametsa egunerokoan dago. Estreinatu berri dugun Artea antzezlanarekin gustura ibiltzea, lagun artean ondo konpontzea, eta ahal dela gustuko lanak egiteko aukera izatea. Horiexek dira nire ametsak.
‎Errudunari kartzelan sartzea ez den beste zigorren bat ezartzeko dauden lege aukerak aztertzen ditu bertan. 60ko hamarkadan hasi zen gizartearen aldeko lanak eginez kartzela zigorra saihesteko erak aztertzen zituen eztabaida, eta 70eko hamarkadan krisian egon bazen ere, berpiztu egin zen 80ko hamarkadatik aurrera. Aiala Olarte Hurtadoren iritziz, espetxe zigorra ez da kriminalitateari aurre egiteko biderik egokiena, ezta eraginkorrena ere, espetxeak askatasuna ez ezik presoaren beste oinarrizko eskubideak zapaltzen dituelako.
2007
‎Alaula edo osaba hori da Wayuutarren artean agintari nagusietakoa. Bestea puchipu delakoa da, bitartekari edo epaile lanak egiten dituena, izan gizon edo emazte. Hirugarren agintaria utsu deitzen da eta sendagilez gain, sorgin eta apaiza da.
‎Egitura zahar horrekin atera du bizimodua aurrera orain arte jende honek, artzain lanak eginez edo kontrabandoan. Baina urte gutxitan hondamendiak inguratu ditu.
‎Hortaz? Eta Zapaterok udal hauteskundeetarako azken mitina egin zuenean ere, han zen emakumezko bat, interprete lanak egiten. Hau beste mundu bat da.
‎Kaliforniako Eskual Herria egunkariak orduan ikusi zuen argia, Ainhoakoaren ekimenari eta hildako senidearen diruari esker. Mendebaldeko euskaldunen artean ezagun egin zen Goytino eta artzain ugari hurreratu zitzaizkion auzitegi eta bestelako jardunetan itzultzaile lanak egiteko eskatuz. Notario bezala ere aritu zen, nahigabe euskal sasi letradun eta legegizon iaio bilakatu arteraino.
‎Ezer ez, haiek konforme izaten ziren, mutikotan beti jaietara joaten ginen, eta beste anaia batzuk izaten ziren etxeko lanak egiteko, beraz ni konforme joaten nintzen, eta gurasoak ere bai gelditu.
‎" Kale garbitzaile batek, seguruenik, ez du matematika ezertarako behar bere eguneroko lanean", esan du Ibañezek guk egindako galdera bati erantzunez," baina matematika erabiltzen da beraren lan ordutegia antolatzeko. Nire lankide batek halako lanak egin izan ditu zenbait enpresarentzat".
2008
‎Udaberrian sartu arte egunak motz dira eta 19:30erako kale argiek argitzen dute gau itxia. Egun gogorra izan ondoren, ohera joan aurretik, hurrengo eguneko lanak egiten ditu kazetaritza ikasleak. Irribarrea ahoan, noizean behin The Simpsons telesaila ikusten du.
‎Azterketa fisikoa gainditu ostean, zozketa bidez erabakitzen dute nork joan behar duen normalean joateko gai direnen hirutik bat. Norbaitek ez badu zerbitzu militarra egin nahi, suhiltzaile edo gizarte lanak egiteko aukera du soldata baxu baten truke, baina urtez urteko datuak ikusita, inor gutxik egiten du aukera hori. Soldadugaiei zenbait abantaila fiskal ematen dizkiete:
‎Diziplinarteko lana artean oso gauza normala da gaur egun, eta hala izan da azken urteetan. Orain badirudi zer edo zer deskubritu behar dela, baina aspalditik ari dira artistak diziplinarteko lanak egiten. Hori bultzatu behar dela?
‎Atenasetik Sirakusara joandako 50.000 soldaduetatik, 7.500 besterik ez ziren bizirik irten. Eta hil artean bortxazko lanak egitera kondenatu zituzten sirakusarrek. Niziasek eta Demostenesek urkamendian bukatu zuten, Delfoseko astrologo ospetsuek bezalaxe.
‎Baina oraindik zailena egiteke dago; halako azpiegitura lortzea zaila izan bazen, orain horri guztiari behar bezalako erabilpena ematea ez da lan xamurra izango. Horretarako, Psilocybeko partaideak lan taldetan banatu dira, egin beharrekoak behar bezala egiteko;" irrati lan taldea irratsaioa egiteaz arduratzen da, programaziokoak kontzertuen kartela osatzeaz, diseinukoak webgune eta kartelak egiteaz, mantenukoak apurtzen den oro konpontzeaz, soinu teknikariak grabazioak egin eta kontzertuetako soinua orekatzeaz, eta administraziokoek idazkari lanak egiten dituzte". Oraingoz partaide gehienak musikariak diren arren, bestelako jendeari ere ireki nahi dizkiote etxeko ateak;" erakusketak, bideo emanaldiak eta askoz gehiagorako baliabideak baditugu, hortaz gogoa duen edonori irekita gaude, musikaren inguruan izan edo ez".
‎Voces del Congo Bartzelonako El Periodico egunkariak dauzkan blogetako bat da. Euskal Herriko Unibertsitatearen Hegoa institutuan ikerketa lanetan aritu ondoren, Veterinarios Sin Fronteras (Mugarik Gabeko Albaitariak, VSF gaztelerazko siglengatik) erakundeak Kongoko partzuerrekin martxan dauzkan proiektuetan teknikari lanak egiten ditu, hain zuzen azken aldian gerrak astintzen dituen lurraldeetan, Ipar Kivu eskualdean.
2009
‎Umetan etxean bi estilo horietatik edan genuen. Amak etxeko lanak egiteko Pantxoa eta Peio eta Mikel Laboa jartzen zituen: Kanta zak euskalduna, kanta zak hire herria!
‎Badakigu zertan den eredu hori: bakan batzuek pentsatzen eta agintzen dute; beste batzuek bitartekari eta kontrolatzaile lanak egiten dituzte; gehienek, azkenik, obeditzen dute, eta lan egiten. Gure iritziz, ostera, pertsonengan inportanteago dira gaitasun intelektual eta emozionalak, fisikoak baino.
‎Batzuetan zuzenean hasten dira Kolonbiako borroketan, baina maizago zeharkako bidetik sartzen dira gatazkara, informatzaile, espia edo sikario lanak eginez, edo gasolinaren kontrabandoan arituz. Egiaztatzeko zailak diren baieztapenak dira, baina zenbait iturrik dio Venezuelako mugan dauden eskoletan hamabi urtetik aurrerako gazteen desertzio susmagarria sumatzen dela.
‎" Pare bat film labur eginda daukadaz, baina orain zinegintzea guztiz baztertuta daukat. Konplikatua da mundu hori, dirua lortu behar da, produkzino lanak egin eta lan hori guztia sano neketsua da. Berandu da oraindik film laburra filmetako zailtasun handiak izan nituan.
‎Medikuntza eta biologia ikasketak eginez irakasle aritu zen gazterik Hazparneko lanbide eskolan. 1965ean ETAren garraiolari lanak egiteaz akusatuta espetxeratu zuten Iruñean. Ateratakoan, 1967ko hauteskundeetan zerrendaburu eraman zuen Enbata mugimenduak.
‎Ziabelarrak, Galium verum, esnea ziatu eta gizakia berotzen du. Belar honek baratze bazterretan lagun duen mendak, Mentha sp., bestelako lanak egiten ditu. Esneari menda nahastuz gero ezin gatzatuko da.
‎1900\. urte inguruan, Jaime de Verastegui presbiteroa harresiaz barruko eremuaren iparraldean ikerketa lanak egiten hasi zen. Lan horien ondorioz, egitura handi baten arrastoak azaleratu ziren.
‎azken orduan lanak egiten
‎Erabakia ezagutzera itxoin gabe, Eusko Jaurlaritza berriaren aginduz, Ertzaintzak presoen argazkiak erakutsi dituzten ehunka herritar identifikatu, atxilotu, salatu ditu. Eta hori guztiori gutxi bailitzan, orain herritarrei polizia lanak egitea exijitzen ari zaie, haien lagunak, ezagunak, auzokoak zelatatzea, ez ditzaten presoen argazkiak erakutsi.
‎burua ondo daukanetan, hitzez gain ahoskera zuzentzen dio Errazkinek," s ak eta z k ez ditugulako Kolonbian ondo bereizten". Gustura aritzen da Errazkin Betancourtekin maisu lanak egiten,' edan' esan beharrean' adan' esan duela eta halako hitz aldrebestuak barre artean zuzentzen. Jakin min handiko pertsona da Dora Betancourt, dena galdetzen du, etxeko senar emaztea solasaldian ari direnean, edota euren semeekin mintzatzen direnean, belarria jartzen du, eta berba anitzen esanahia eskatzen du ondoren.
‎Argi genuen gure gustuko lana egin nahi genuela, eta horregatik ez dugu zalantzarik izan bitartekoak lortzeko. Grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak egiteko hamalau hilabete inguru behar izan ditugu; baina gauzak ongi egiteko gogoa genuen denbora hartuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia