Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 628

2000
‎—Bi asteren buruan lana utzi diat eta ez haut berriz ikusiko.
‎Alabaina, ez ginateke ausartuko lana uztera;
‎Barne iraultza haren eldarnioan, ezinbestean eta lehenbailehen hartu beharreko erabakia zen ordura artean funtsik gabeko asmo lanbrotsua baino izan ez zena: lana utzi eta etxetik alde egin behar nuen, nora eta zertara ez banekien ere.
2001
‎Eta ezkerreko pertsonei dagokienez, beste adibide batzuk: kontsumismo eroan erortzea, edo egungo neurri neoliberalak direla medio, bere zerbitzuan dauden gazteak zapaltzea; edo ordu extrak sartzea; edo grebara deitu eta lana uzterakoan ordu sindikalez baliatzea; kaka egitera joateko ere kotxea hartzea; edo, kanpoan uso eta etxean otso, etxeko lanetan eta seme alaben heziketan kolperik ez jotzea eta abar luzea.
‎Konturatzen hasia naiz aktore lanaz gain niregandik ekarpenak egiteko, zuzentzeko, sortzeko... edo nork daki zer egiteko garaia iritsi zaidala. Beraz, aktore soil lana utzi eta beste bide batzuk jorratzen hasteko tenorea heldu zaidala uste dut
‎«Aizu gizona, estali gabe duzu pote hori eta hainbesteko lanarekin jasotako karramarroek ihes egingo dizute». Eta gizonak, bere lana utzita, erantzun omen zion: «Begira, mutiko, zer ikasi dudan lanean ari naizen urteotan.
‎Ezkontideak lana utzi edo lanean hastea: 35
‎Bost, sei taberna gehiago egin dituzte horrela bederatziak bitartean. Anartzek, erabat erreta, lana utzi nahi duela kontatu dio. Nagusia zerri bat dela, zuri bat, eta Txilera edo Argentinara joateko gogoa duela.
‎Sei urtez han bizi eta Indiara itzuli ziren. Naierak bere lana utzi zuen, gizonaren eta haurraren zerbitzuei emanago egoteko.
‎Lanaren ukateak, mugimenduaren jarraipena itxura zezakeen, baina ez zuen ametsaren kidetasunarekiko inongo loturarik. Maddalenek erraten zidanaren arabera hargatik, esklabo bihurtzen zuen lana utziz geroztik gustatzen zitzaion Ivryko karrika bazterretan, itsas ertzak irudikatuz, debaldeko kazeta eta paperak zakar ontzietarik salbatzen aritzea, orbel hezeak, txirla urtsuak nahiz harkaitzetan hautsi arrain zatiak bailiran. Maurice Thorez abenidako larunbat goizeko merkatuan erosi mihimenezko sarea erabiltzen zuen horretarako, eta eguna bukatzean, uzta ona zitzaiola berretsirik, zazpiak laurden gutxitan lantokira zetorkidan, hitz egin lehiaz hanpatua.
2002
‎\ 36 urterekin Antzerti Eskolan sartu zen. Urtebetera, beka baten bitartez, buru belarri sartu zen aktore ikasketatan eta bere saltzaile lana utzi egin zuen. Aktore profesionalen lehen belaunaldikoa da.
‎Bigarrenik, egiaztatu egin behar dute 30 urtez behintzat kotizatu dutela Gizarte Segurantzan. Hirugarrenik, ziurtatu behar dute lana uzteko erabakia ez dutela nahita edo beren borondatez hartu.
‎Julen Lamarain, bizitzaz guztiz gogaituta dagoen 40 urteko kazetari banandua. Julenek, hastapenetan dituen harridura eta susmoak gainditzen dituenean, lana utzi eta bidaia bat egiten du Lauaxetarekin Euskal Herriko mendi eta haranetan barrena oinez. Bidaia honetan jazotakoek errotik aldatuko dute Julenen jarrera eta etorkizuna, amaieran, bera ere hilik dagoela ohartzen den arte.
‎Maitasunagatik, betebeharraren zentzuagatik, maila onagatik edo oparoengatik egiten dute, baina kontua da atendituaren gaixotasunak irentsitako pertsonak direla. Agian, lana utzi behar izan dute, edo beren ohiturak eta beren bizitzaren antolaketa aldatu, gaixoarekin gaixotasun gordinak izaten baitira, bai eta inguruan dituztenekin tiranikoak ere. Gure garaia bizitza luzeraren ametsa betetzen hasi da, baina askotan amesgaizto bihurtu da, bizi kantitatearen konkistari bizi kalitateak ez baitio laguntzen.
‎Gizonek testikuluko mina edo eskrotala sentitu dezakete. Zistitis interstiziala duten pazienteek arazo larriak izaten dituzte eguneroko bizitzan; izan ere, gernu bakoitzean ezin dute gernu unea eta pixa kantitatea kontrolatu, eta beren zaletasunak alde batera utzi, eta lana utzi ere egiten dute. Iturri horien arabera, bide epiduraletik erroak estimulatzea irtenbide erraza eta ez inbaditzailea izan daiteke gaixotasun hau duten pertsona askorentzat.
‎Lleida, Madril eta Sevillaren hitzarmenek beren plantillen neurriei eusteko erretiroko klausulak baliatzen dituzte. Kataluniako probintziari dagokionez, 65 urterekin lana uzten duen langileak «une bakoitzean indarrean dauden kontratazio modalitateetako edozein» ordezkatuko du. Madrilgo itunean, 63 urtetik aurrera egingo da erreleboa, «aldi baterako jartzea (batez ere, lehen enpleguko gaztea), ordezkatuari 65 urte betetzeko geratzen zaion denboragatik».
2003
‎Harategiko lana utzita, Miamin cow boy izan zen, pilotak bala diren eta jokoak errifle baten zehaztasuna eskatzen duen kirolean. Ume txiki bat bezala zaintzen du zesta, igurtzi gozotan, zumerik xumeenak ere hondoratu baitezake pilotaririk handiena, gaizki zaintzen bada.
‎Ordubatetan lana utzi eta bazkaltzera joaten ziran danak, eta Txomin bezela, Facultad de Cienciasen zauden laboratorioetako colaboradore eta investigadorerik gehien gehienak, Melquiades bedelaren etxera joaten ziran bazkari arin bat hartzera.
‎Inasik ere lana uzten du.
‎Hau da, pentsio sistema publikoak alor ekonomikoan erretiro lasaia bermatzeko gauza ez denez, hiritarrak ekin dio dagoeneko aurrezkiak pilatzeari, lana uzteko ordua iristen denerako, beldur baitaude lanean diharduten honetan duten bizimoduari eusteko bezainbeste ez izatea orduan kobratuko omen duten pentsioa.
‎: lana uzteko adinera iritsitakoan, titularrak aurreztutakoa berreskuratzeko erabakia hartzean, hainbeste urtetan ordaindutako diru kopuru horiek Haziendak bere garaian desgrabaturiko lan errentatzat jotzen dituenez, kapitala eta interesak jasotzean, titularrak errenta aitorpenetan ordaindu ez zituen zergak pagatu ditu.
‎Bere auzian, I. U. ez dago latexaren alergia zehazten duen legeriarik, kausen zerrenda gaixotasuna zabaldu aurrekoa baita. Horregatik, kaltetuak behartuta zeuden lana uztera edo birkokatzera. Orain arte, min hori eritasun profesionaltzat jotzeko ahaleginak alferrikakoak izan dira.
‎Orduan hasi ziren gurasoak alaba konbentzitzeko ahalegina egiten. Baina alabak ez zuen lana utzi nahi, lan handia zegoelako asko kobratzen zuelako. Esan nahi da alabak ez ziela kasurik egiten.
‎Gasolindegiko lana utzi behar izan nuenean hasi nintzen ni trenetan lan egiten. Nire ogibideaz galdegin izan didatenean, nik honelaxe erantzun izan dut:
‎lana bukatzearren misiora joan ez zen arotz batek kolpea huts egin eta eskua ebaki zuen; misiora joan beharrean eguzki gozotan zelaian etzan zen abokatu bat hantxe bertan geratu zen, jo eta hilda; aitortzera joan nahi ez zuen beste bat, berriz, itsu geratu zen handik gutxira, baina hori bai," gorputzeko begiez itsu" izan arren," arimako begiak" zabaldu zitzaizkion. Kontrakoa ere gertatzen zen noiz edo noiz, hau da, Jainkoak saritu egiten zituen beren lana utzi eta, estu ibili arren, misiora joaten zirenak. Etxejabe batek, esaterako, ez zien bere morroiei misiora joaten utzi nahi, soroan lan handia zutela eta, baina Calatayudek hala eskatuta, utzi zien azkenean:
‎nagusiak inoiz ez zuen urte hartan bezainbat gari jaso. Bere hiru ume txikiak aurrera ateratzeko itsutu beharrean josten eta josten ari zen emakume bati ere lana utzi eta misiora etortzeko eskatu zion misiolariak: misiotik bueltan, gizon misteriotsu bat hurbildu, eta zaku bete gari utzi zion umeak elikatzeko.
‎Hiritarren batzarra, Eklesia, Pnyx ko muinoan biltzen zen hilean lau aldiz hiriaren arazo nagusiak eztabaidatzeko. Baina demokrazia hau itxurazkoa zen, hasieran hein handi batean herritar gehienek ezin baitzuten beren lana utzi eta batzarrera joan, eta gainera beharrezko prestakuntza falta zitzaien arazo politikoez aritzeko. Horregatik, aberatsek eta aristokratek bakarrik har zezaketen parte batzarrean, eta agintean zeuden.
2004
‎Euskera ire laguna liburua, Patxi Altunarena, kolore morekoa ezagutu nuen nik, liburu izan baino lehen, multikopiatan. Santo Tomas Lizeoko lana utzi egin nuen, beraz. Baina 1970ean berriz deitu zidaten eta 79rarte aritu nintzen bertan.
‎Lantegian urtero egiten zenuen azterketa eta 2000 urtera arte (jada lana utzita) ez zizuten harrapatu gaitza. Hain zaila al da antzematea?
‎Aitak dio bera joango dela, baina ez dakit. Wualik eta Jamek ezin dute lana utzi, Hoss kanpoan da, Yunes itsasoan, eta zuk ere ezin dezakezu ospitalea utzi; eta ni ez nago hain bidaia luzea egiteko moduan. Ez dakit.
‎«Isilpeko merkatuan» lan egiten zuten emakumeez gain bazeuden gizonekin batera fabriketan lan egiten zuten emakumeak ere13 Emakume hauek ezkongabe eta alargunak ziren. Izan ere, 1962 urtera arte indarrean egon zen ezkondu ostean emakumeak lana uztera behartzen zituen legea. Hala baieztatzen dute lekukotzek:
‎Baztanen, gerra hasieran, lanerako peoiak behar zirenez, Huesca aldean 80 bildu zituzten eta alde hartara bidali. Han finka batean gari uztak biltzen aritu ziren, baina lana utzi behar izan zuten errepublikarrak zonaldea okupatzeko zorian zeudelakoz. Gizon hauek Baztanera itzuli baziren, denborarekin erreklutatu egin zituzten.
‎“Ezkondu ginenetik, duela pare bat urte, seme alabak izan nahi genituen. Pozik geunden neskatila etorri zelako, hainbeste emazteak lana uztea erabaki baitzuen azken hilabeteetan segurtasun handiagoa izateko. Aneurisma ustekabekoa izan zen”, esan zuen.
2005
‎" Pribilegiatu" horiek soldata eskasak dituzte, lan prekarietatean bizi dira eta aurrerantzean igande eta jaiegunetan lan egin dute, horrela sektoreko langile orok gizarte eta familia bizitzarako duen eskubidea urratuz. Agirre sailburuak sei zifrako soldata, auto ofiziala eta zereginik gabeko asteburuak dauzka... prest egongo ote litzateke egungo lana utzi, dendari kargua hartu eta igande eta jaiegun batzuetan lan egiteko. Probokaziorik ez, mesedez.
‎220.000 Frantzia osoan. Adina gatik lana utzia duten laikoak ikusten dira lizeo batetako apezlana beren gain hartzen, batere apezik gabe. Secours Catholique laguntza batasunean beste 75.000 ari dira lanean, urririk Frantzian.
‎Erretiroa hartzea, lan indarra berriztatzeko bitarteko ez ezik, langileak bere pentsioa jaso eta lana uzteko aukera gisa sortu bazen ere, kapitalismo berankorraz geroztik, adin jakin batera iristen zenarentzat mehatxu bilakatu zen.
‎Egun, erretiroa hartzea eskubidetzat jotzen bada, borondatezkoa izan litzateke edo, gutxienez, lana uzteko adin muga malgutu egin litzateke.
‎–Tomasek ez din oraindik eskatu lana uzteko??
‎Zenbatetan damutu zen amona Kontxi lana utzi izanaz! Izan ere, kartzelatik aterata gero, bere anaiaren lagun batek zuzentzen zuèn kooperatiba batean hasi zen lanean, baina, handik gutxira, Anbrosiorekin maitemindu behar, eta orduan komediak?!
‎Bere etxetik kanpo lan egiten zuten emakumeek frankisten kritikak jaso zituzten. Normalean, neskek ezkondu arte lan egiten zuten (krisi ekonomikoari aurre egiteko beharrezkoa zen) eta ezkontza ostean, lana utzi eta soilik etxeaz arduratzeari ekiten zioten. Izan ere, frankismoaren begietara etxetik kanpo lan egiten zuen emakumea gaitzesgarria zen:
‎Nik berrogeita hemezortzi urte ditut eta Gaellek berrogeita hamabost. Eta lana utzi dugu gure anaia maitea, zure aitatxi, hil denean, duela bi urte.
‎Zaila egin zitzaizun irakasle lana uztea?
‎Arrebak, eserlekuan gorputza nigana aurreratu ondoren, ahotsa asko apalduz Anderren paperak arakatzen ibili zela esan zidan. Bere lana utzi eta aseguru etxearekin jarraitzeko asmoa zeukan; diru gehiago ematen omen zuen.
‎Gorka, nola ez, haserretu egiten zitzaidan horrelakorik aipatzen nion bakoitzean. Ea lana utzi nahi nuen esaten zidan.
2006
‎Hezitzaileak lizentziatuak dira, curriculum ona dute, baina euren soldata ez da 1.000 eurora iristen. Prekarietatea dela eta, lana uzten dute eta zerbitzua ez da iraunkorra. Zerbitzu publikoa sustatu beharrean, irabazizko eredua indartzen ari da udal politikan.
‎Betiko lana ez da muga izan behar, Eneko Navarroren aburuz. «Nire ustez, mundu guztiak du bere baitan lana utzi eta egitasmo propioa egi bihurtzeko ametsa. Ekintzaile izatea ahots horri jarraitzea da; norbere buruari galdetzea:
‎Hori da enpresa honen abantaila, adin guztietako emakumeek balio dutela, denentzat eskaintzen du irtenbidea: emakume gazteak, lana utzi eta berriro lanean hasi nahi duten emakumeakâ? ¦ Ideia nagusia horixe zen.
‎Langileek eskubidea dute ordubetez beren lana uzteko bederatzi hilabete bainotxikiagoa den semea edo alaba eradoskitzeko. Ordubeteko baimena bi zatitan banadezakete.
‎Basoan utzi beste aukerarik ez dugu izan; orain ez ditugu behar. Gauzak ondo badira, aurrerago berreskuratuko ditugu –esan zidan Carvallok, lana utzi gabe.
‎–Arizonatik etorri nintzenean hasi nintzen katuak biltzen. Batzuetan lana utzi behar izan dut katuak laguntzearren. Washoe County ospitalean lan egiten dut, pentsa.
‎Reba aldameneko apartamentuan bizi da, hainbat urte Death Valleyn eginda gero. Renoko biltegi batean lan egiten ibili da, baina lana utzi du eskuan min hartu duenetik. Harrezkero, ez du gauza astunik jasotzerik, eta enpresak ez dio ezintasunezko saririk ordaindu nahi.
‎Laster herrietako jaiak hasiko dira eta, egon naiz pentsatzen, nola nik ere lana utzi nahiko nukeen, ba, hori, zerbait egin genezakeela elkarrekin.
‎Arratsaldean esan diot Anselmori lana utzi behar dudala. Ez da askorik ere harritu, berak berriz segitu behar du:
2007
‎Duela urte batzuk polemika gogorren artean eraikitako kirol kaian egin dugu hitzordua, hondartzatik gertu. Txalupa hor amarratua izateagatik dirutza ordaindu behar duela esan digu Pedrok, baina lana uzterakoan egunero barkua hartu eta arrantzara ateratzea du amets, eta txalupa nonbait utzi behar. Motorra piztu eta pixkanaka atera gara, tor tor tor tor.
‎Urrikoak, zeren eta ez lehenengoak. 2006ko martxo apiriletan, Al Naboodah Laing O' Rourke korporazioko 2.500 obrerok, munduko dorre altuena izan behar duen Burj Dubai eraikitzen ari zirenek, lana utzi eta protesta karrikara eraman zuten. Haiei egurra ematera bidali zizkieten polizietako asko ere etorkinak dira, yemendarrak.
‎Hor dugu, adibidez, Fermat en teorema. Hark, XVII. mendean, frogarik gabeko enuntziatu batekin, beste matematikari askorentzat 300 urterako lana utzi zuen, eta horren inguruan matematikari bikainak sortu eta bilakatu izan dira, galdera horri erantzuna eman arte, Andrew Wiles en lanarekin, 1995 urtean, hain zuzen ere.
‎Bizartegiko lana utzi zuenean, oraindik hemezortzi urte bete gabe, modelo lanak egin zituen. Kapeluak saldu nahi zituen enpresa batentzat aritu zen lanean.
‎Bigarren semea izan zutenean, orduan hartu zuen erabakia. Umeak zaintzeko norbait kontratatu beharrean, bera egingo zen umeen kargu, lana utziz. Asierren soldatarekin nahikoa izango zuten.
‎Eskaintza horren ondorioz, herri horietako zaharrek, gaur egun, 250 euro inguruko alokairua duten mikroapartamentuak aurki ditzakete, edo 350 eurotik beherakoa, Ciudad Condalen gertatzen den bezala. Herri horietako adinekoek 250 euro inguruko alokairua duten mikroapartamentuak aurki ditzakete gaur egun. Proposamen horietako bat Valladolideko Udalak aplikatu duena da; izan ere, errenta baxuko 17 etxebizitza jarri ditu abian, 60 urtetik gorakoentzat, lana utzi badute. Etxebizitza horien alokairuaren hileko prezioa 244 eurotik 263 eurora bitartekoa izango da, kapitalaren merkatu librean alokairuagatik ordaintzen denaren ia erdia.
‎Baina hori egin beharra dago familiako kideren bat (batez ere emakumeak) bere lanpostua uztera behartuta egon gabe edo lan merkatuan sartu ezinik, eta horrek arazo larria ekarriko lioke etorkizunari. " Adinekoak beren inguruan mantentzeko tresnak eman behar dira, senideren batek lana utzi gabe". Zein dira adineko pertsonen eguneroko bizitzako gastu nagusiak?
‎– Zer nahi duzu esatea? Ez da oso normala hirurogei urte bete berritan lana uztea, batez ere zuzendaritzatik ezer eskaintzen ez badizute. Orain bankuetan egiten ari direna gauza bat da, ondo dago, baina Gabrielena... hark bere kasa hartu zuen erretiroa.
2008
‎Ohartzen naiz ez naizela beti jasan erraza. Goiz batez jaiki eta lan egiteko gogoa badut, izigarri kostatzen zait lana uztea, nahiz eta bikotearekin aspaldiko asmo bat aurreikusia izan. Laster, Balear uharteetara goaz bakantzetara, eta hara ere hiru oihal eramanen ditut bertan lan egin ahal izateko.
‎Duela zortzi hilabete jakin zuen Estibalitzek uteroko minbiziarena, duela hiru bueltarik gabekoa zela. Gehienek lana utziko zuketen, baina berak gehiegi maite zituen haurrak. Bera bezalako irakasle batentzat, zazpi urteko haur haiek ziren bere bizia.
‎–Luze egiten dira lana utzi aurreko urteak.
‎Bidaiariak ez ezik badira urteetan gasok arnasteagatik egun arazoak dituzten pilotuak ere. Kasu batzuk hain dira larriak, ze lana utzi behar izan dute.
‎Zerk bultzatu zintuen lana uztera?
‎GERMANek lana utzi du eta isilik dago, entzun duena barneratzen. Ondoezik dagoela dirudi.
‎(jabetu eta) Hara! Nahi badun, nik hoteleko lana utzi dinat. Zuzendarierkin hitz egin eta agian hartuko hau.
‎Hitzarmen kolektiboan bestelakorik esaten ez bada, probaldia ezin da sei hilabetetik gorakoa izan teknikari tituludunentzat, hiru hilabetetik gorakoa 25 langile baino gutxiagoko enpresentzat eta bi hilabetetik gorakoa gainerako langileentzat. Zer gertatzen da enpresak langilea alde batera utzi nahi badu edo langileak lana utzi nahi badu. Bi kasuetan, batek zein besteak gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi dio beste aldeari.
‎OCUren ustez, legea bera bakarrik errotik kentzea lortu ez duenak ikuskapen zorrotzagoak egin lituzke. Gainera, erakundeak erabiltzaileei jakinarazten die ekintza judizial bat aurkez dezaketela lana uzteagatik, atzemandako hiru abusuak ezabatzeko: blokeka kobratzea, “urrezko minutua” eta sarbidea kobratzea.
‎Hala, proposatzen da zainketa aringarriak gehiago erabiltzea minbiziaren aurkako borrokan, eta EBk eremu horretako ekintza ildoak zehaztea. Era berean, kide diren herrialde guztietan Pazienteen Eskubideen Gutuna sartu nahi da, lan esparruan babesteko, eta, askotan gertatzen denaren aurka, tratamenduan zehar lana utzi beharrik ez izateko eta ondoren lanera itzultzea errazteko. Ezgaitasunaren definizio komun bat sortzea ere aurreikusten da, minbizia duten pazienteak gaixotasun kronikoa duten pertsona gisa hartuko dituena.
‎Horrela, gidari errudunaren (edo haren aseguratzailearen) kalte ordaina jasotzen duten trafiko istripuen biktimek ez dute diru sarrera hori beren Errenta Aitorpenean sartu behar. Langilea kaleratzeagatik edo lana uzteagatik ematen diren kalte ordainak ere, Langileen Estatutuan nahitaez ezarritako zenbatekoan, Ogasunetik pasatu dira. Lan kontratua adiskidetze egintza egin baino lehen amaitzen bada, ez dira zergapetuko kaleratzeagatiko kalte ordainak, hura bidegabetzat jotzen bada legokiokeena baino handiagoak ez badira.
‎Futbol talde txiki bateko entrenatzailea zen. Osasunak Saraguetaren semea fitxatu nahi zuen, eta beregana jo zuen aholku eske baina diruarekin itsuturik dagoeneko lana uzteko prest.
‎Ez daukat kemenik Riccorekin hitz egiteko, oso gogorra izan da. Ez dakit lana utzi edo zer egin. Ezin dut ulertu.
‎Gabriel Velazquezek Amateurs aurkeztuko du; Chema de la Peñarekin batera filmatutako Sud Express 2005eko Sail Ofizialean aurkeztu zuen. Filmean bere ama galtzen duen Blanca eta lana utzi behar duen 65 urteko Julio elkartu egiten ditu Velazquiezek, bakardadea uxatzeko, ustez aita semeak direla aitzakiatzat erabilita.
‎1985 urtetik, Arabako Arte Ederretako Museoan hasi zenetik, bildumako mila artelan baino gehiagoren erosketan parte hartu du. Asteazkenetik itzalpeko lana utzi eta Artiumeko buru ageriko bihurtu da, ordea.
‎Neurri batean edo bestean gizabanako orok ezagutu du erruaren zapore mingarria. Erruduntasuna gurekin bizi da eta ez du inoiz bere lana uzten.
‎Nahiz eta oso film gutxi zuzendu dituen, zinemagile oso interesgarria da Victor Erize (Karrantza, Bizkaia, 1940). Arrakastatsua izan zen El espíritu de la colmena 1973 urtean, eta handik hamar urtera El sur drama iradokitzailea utzi zigun; 90eko hamarkadaren hasieran, berriz, El sol del membrillo kultuzko lana utzi zigun.
‎Horiez gain, beste ondorio batzuk ere aipatu dituzte sindikatuek, esate baterako, lana eta familia bateratzeko zailtasunak. Hori dela eta, askok lana utzi behar izan dutela uste dute, batez ere emakumeak. Europako Batasunean gizonezkoen %29k izaten dituzte lan egun luzeak, emakumeen bikoitzak, alegia.
‎Inoiz ez zen ailegatu, gogoratu du Miranda de Wallacek. Semea bilatzeko lana utzi zuen, eta senarra eta alaba atzerrira bidali zituen, badaezpada ere. Azkenean atxilotu zituzten Hugo Wallaceren bahitzaileak; amak semearen gorpuzkinak baino ez zituen aurkitu.
‎Lana eta amatasun aitatasuna bateratzeko zein eredu aukeratuko luketen galdetzen du Udalak, eta bi aukera: bikotekide batek lana uztea haurraz arduratzeko; edo bikotekide batek lanaldi murrizketa hartu. Bigarren kasua hautatuz gero, ondoko proposamenen artean aukeratu behar da:
‎Atzo telefonoz deitu zenidanean eta bi orduz hizketan aritu ginenean, gauza asko kontatu zenizkidan. Zure aita gaixo zegoela esan zenidan, eta lana utzi eta Bilbora itzultzeko asmotan zinela. Lur jota zeunden, eta barrua husteko deitu zenidan.
‎Ikus dezakezuenez egitekoen zerrenda luzea da baina ez dauka zailtasun berezirik. Paperak prestatzeko garaian zalantza bat edo beste izan genuen, handiena nire lanbide ziurtagiriari zor diogu, egun haietan lana utzita baineukan, idazteari begirako eszedentzia batean?, baina, AFACeko web orrialdeko foroari eta artean ezagutzen ez nuen Itsaso izeneko donostiar bati esker, dena konpondu ahal izan genuen, eta, bi hilabeteren bueltan, Txinara bidali beharreko txostena Txaran aurkezteko moduan geunden. Bigarren itxaronaldi luzearen txanda iritsia zen.
2009
‎Orduan hasi da giroa berotzen.Bi aldeek bereari eutsi diote. Gazteak ez ziren bertatik mugitzen; enpresakoek ere ez zuten lana utzi nahi. Makinaren pala balkoian kokatu eta indarka hasi dira.
‎Abenduaren 17an berriz, oraindik ingresatuta zegoela, aurpegiko paralisi bat izan zuen; honetaz ere errekuperatuko dela esan digute. Bere aitak eta nik gure semea erresidentzian egun eta gau zaindu ahal izateko eta etxean ditugun beste bi semeak ere zaintzeko lana utzi dugu, noski.Momentu delikatu hauetan beraien maitasuna eta babesa adierazi diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, senitartekoei, lagunei, futboleko beste kideen gurasoei, Ostadarreko nire semearen entrenatzaileei, Eibar taldekoei, ikastolako gurasoei, lankideei, nire semearekin talka egin zuen haurraren amari, honek ere hortza hautsi zuen, ikastolako irakasleei... eta abar luze bat.Eta... Badakit hauek ez dutela nahi haurrek istripurik izan ditzaten, baina gerta ez daitezen, behar diren neurri guztiak ez dituztela hartzen iruditzen zait.Azaldu didatenaren arabera ulertzen dut futbolean talka egitearena baimendua dagoela, are gehiago, sustatu egiten dela.
‎Esaten ari gara emakumea lan merkatutik atera dezakegula. Eta emakumeak bere burua ateratzen ez badu, enpresek aterako dute, hainbeste hilabetez lana utzita, ondoren itzulera zaila delako. Nire alabei denbora gutxi eskainiko nien, ez nizkien sei hilabete eskaini, eta gau erdiko biberoia aitak ematen zien, harro.
‎Egiten den aukera egiten dela, erabaki hori" libreki" hartzen da, edo erabat baldintzatua dago? Batzuek lanean jarraitzeko zailtasunak dituzte haurtzaindegi zerbitzurik ez dutelako, eta beste batzuk lana uzteko beldur dira...
‎Egungo errealitateak ez du posible egiten norberaren aukera aurrera eraman ahal izatea, edozein delarik ere egiten den aukera. Errealitatea da emakume batzuk lana uztera behartuta ikusten dutela euren burua zerbitzurik ez dutelako jasotzen. PSOEren hauteskunde promesetako bat zen 2010erako lekuak %32ra iristea (egun %20koa da zifra).
‎Gizarte eskaera badago eta errealitate hori neuk ere ikusten dut. Baina baita ere egia da lana utzi nahi duten emakume denek ez daukatela hori egiteko aukerarik. Maite, Finlandiako eredua aipatu duzu.
‎M. Goikoetxea. Soldatetan dagoen aldeak, eta haurrei ordu gutxi eskainiz gero emakumeei sortzen zaien kulpa sentsazioak, horrek denak dakar gurasoetakoren batek lana utzi behar badu emakumeak uzten duela, ia planteatu ere egin gabe. Etxetik erein behar da berdintasuna.
‎Ni lanean hasi nintzenean ere, egunero joaten zen inprentara, baina ez lanera. Gaitzak jo zuen lehenago, eta inprentako lana utzi behar izan zuen. Herriko Barra kalean zegoen orduko Itxaropena.
‎Jaiegun nagusietan ere, Natibittete egunez, Urteberriz, Eguen eta Bariku Guren, Pazko, San Lorentzo eta iraileko Santa Kurtzetan... ez zen behar gogorrik egiten. Dena dela, izan dezagun gogoan aldea etxeetan, sarri, atsedena hartzea egiten dabiltzan lana utzi eta horren gogorra ez den beste batekin hastea dela.
‎Azokaz azoka ibili izan da azken urte hauetan Hernaniko amona, gatza eta piperra banatuz. Ferietako lana uztera doan honetan, langintza berezi honetan nola hasi zen azalduko digu Anastasiak, eta bide batez Urkok galtzontziloak eta halakoak ere probatu ditu.
‎Minaren ondorioz, lan egitea oso zaila da, eta kasu asko eta askotan lana utzi behar izaten da. Baja hartzea, baina, ez da batere erraza.
‎Alzheimerra edukiko ote dut?; honelakoekin gaixotasunari garrantzia kentzen diogu. ...en, eta gozotasuna behar du, eta hori gizarteak eman diezaioke.Gaixotasun honek, baina, aipatu bezala, ez dio soilik gaixoari berari eragiten, izan ere, sarritan oso zaila da 50 urte pertsona batekin ezkonduta eman eta gero, egun batetik bestera, beste pertsona batekin bizi behar izatea.Pertsona gisa, egunerokoa oso zaila izaten da, baina ekonomikoki ere arazo larria da; izan ere, gaixoa artatzeko lana utzi behar izateak edo beste pertsona bat kontratatzeak horretarako arazo ekonomikoa dakar, esan du Aulestiak.Ildo horretatik, Aulestiak esan du azpimarratzekoa dela geure gizartean gaixoak zentro batean sartzea oso txarto dagoela ikusita, eta ideia hori baztertu egin behar dela.Aulestiaren arabera, gaur egun gizarte honetan gaixoak zentro batean sartzea oso txarto ikusita dago, eta pentsatzeko m... Familiaren erabakia errespetatu egin behar da kosta ahala kosta.
‎Mark (Colin Farrell) eta David (Jamie Sives), gatazka erdigunean Kurdistanen elkarrekin topo egingo duten bi gerra argazkilari. Davidek lana utzi eta etxera bueltatzeko erabakia hartuko du, haurdun dagoen Diane (Kelly Reilly) emaztearekin ezkontzeko. Baina, Markek bere bizitzari berriz ekingo dionean konturatuko da bere laguna ez zela etxera itzuli.
‎Jantzi, dutxatu eta abokatu batekin Gernikako ertzaintzaren polizia etxera joan beharra nuen, horixe zen Hodeik eskatu zidan mesedea. Ezusteak esnatu egin ninduen, Ariane lanean ari omen zen eta ezin zion deitu, urduritu eta lana utziko zuen, gero errieta egingo zion. Non aurkitu behar nuen nik abokatu bat?
‎Bere ilusioa ikusita, Anak berak hartaratu zuen orduko lana utzi, garai hartan arropa denda batean lan egiten zuen, eta denbora guztia idazteari emateko.
‎Baina batez ere dentistarekin zegoen nazkatuta. Mundu guztiari ondo iruditu zitzaion lana utzi zuenean, umea zaintzeaz arduratuko zela erabaki zuenean. Diegori ere bai.
‎Zirkuko jabea harekin haserre zegoela. Modu horretan lana uztea. Oharrik gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
lan utzi behar 50 (0,33)
lan utzi nahi 16 (0,11)
lan utzi erabaki 14 (0,09)
lan utzi behartu 11 (0,07)
lan utzi egin 7 (0,05)
lan utzi ezan 7 (0,05)
lan utzi asmo 5 (0,03)
lan utzi ere 5 (0,03)
lan utzi ukan 5 (0,03)
lan utzi berri 4 (0,03)
lan utzi aukera 3 (0,02)
lan utzi aurreko 3 (0,02)
lan utzi baino 3 (0,02)
lan utzi deitu 3 (0,02)
lan utzi esan 3 (0,02)
lan utzi eskatu 3 (0,02)
lan utzi ordu 3 (0,02)
lan utzi adin 2 (0,01)
lan utzi aitzakia 2 (0,01)
lan utzi bultzatu 2 (0,01)
lan utzi eduki 2 (0,01)
lan utzi ez 2 (0,01)
lan utzi joan 2 (0,01)
lan utzi ahal 1 (0,01)
lan utzi alkate 1 (0,01)
lan utzi arrazoi 1 (0,01)
lan utzi arrisku 1 (0,01)
lan utzi baimen 1 (0,01)
lan utzi baldin 1 (0,01)
lan utzi bederatzi 1 (0,01)
lan utzi beldur 1 (0,01)
lan utzi bertze 1 (0,01)
lan utzi besterik 1 (0,01)
lan utzi bigarren 1 (0,01)
lan utzi data 1 (0,01)
lan utzi dei 1 (0,01)
lan utzi deialdi 1 (0,01)
lan utzi deliberatu 1 (0,01)
lan utzi derrigortasun 1 (0,01)
lan utzi dirulaguntza 1 (0,01)
lan utzi doan 1 (0,01)
lan utzi egun 1 (0,01)
lan utzi egunero 1 (0,01)
lan utzi ekarri 1 (0,01)
lan utzi eman 1 (0,01)
lan utzi eratorri 1 (0,01)
lan utzi erraztu 1 (0,01)
lan utzi eskaera 1 (0,01)
lan utzi eskubide 1 (0,01)
lan utzi etxeratu 1 (0,01)
lan utzi galdu 1 (0,01)
lan utzi garai 1 (0,01)
lan utzi gazte 1 (0,01)
lan utzi geroztik 1 (0,01)
lan utzi gogo 1 (0,01)
lan utzi gura 1 (0,01)
lan utzi haur 1 (0,01)
lan utzi ibili 1 (0,01)
lan utzi ikusi 1 (0,01)
lan utzi izen 1 (0,01)
lan utzi jaso 1 (0,01)
lan utzi konbentzitu 1 (0,01)
lan utzi kontu 1 (0,01)
lan utzi libre 1 (0,01)
lan utzi lur 1 (0,01)
lan utzi momentu 1 (0,01)
lan utzi ohitura 1 (0,01)
lan utzi ondorio 1 (0,01)
lan utzi oren 1 (0,01)
lan utzi pauso 1 (0,01)
lan utzi pizgarri 1 (0,01)
lan utzi prest 1 (0,01)
lan utzi tenore 1 (0,01)
lan utzi tropel 1 (0,01)
lan utzi zein 1 (0,01)
lan utzi zergatik 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia