Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 140

2000
‎—Bi asteren buruan lana utzi diat eta ez haut berriz ikusiko.
2001
‎Bost, sei taberna gehiago egin dituzte horrela bederatziak bitartean. Anartzek, erabat erreta, lana utzi nahi duela kontatu dio. Nagusia zerri bat dela, zuri bat, eta Txilera edo Argentinara joateko gogoa duela.
‎Sei urtez han bizi eta Indiara itzuli ziren. Naierak bere lana utzi zuen, gizonaren eta haurraren zerbitzuei emanago egoteko.
2003
‎Orduan hasi ziren gurasoak alaba konbentzitzeko ahalegina egiten. Baina alabak ez zuen lana utzi nahi, lan handia zegoelako asko kobratzen zuelako. Esan nahi da alabak ez ziela kasurik egiten.
2004
‎Aitak dio bera joango dela, baina ez dakit. Wualik eta Jamek ezin dute lana utzi, Hoss kanpoan da, Yunes itsasoan, eta zuk ere ezin dezakezu ospitalea utzi; eta ni ez nago hain bidaia luzea egiteko moduan. Ez dakit.
2005
‎–Tomasek ez din oraindik eskatu lana uzteko??
‎Zenbatetan damutu zen amona Kontxi lana utzi izanaz! Izan ere, kartzelatik aterata gero, bere anaiaren lagun batek zuzentzen zuèn kooperatiba batean hasi zen lanean, baina, handik gutxira, Anbrosiorekin maitemindu behar, eta orduan komediak?!
‎Arrebak, eserlekuan gorputza nigana aurreratu ondoren, ahotsa asko apalduz Anderren paperak arakatzen ibili zela esan zidan. Bere lana utzi eta aseguru etxearekin jarraitzeko asmoa zeukan; diru gehiago ematen omen zuen.
2006
‎Basoan utzi beste aukerarik ez dugu izan; orain ez ditugu behar. Gauzak ondo badira, aurrerago berreskuratuko ditugu –esan zidan Carvallok, lana utzi gabe.
2007
‎Bizartegiko lana utzi zuenean, oraindik hemezortzi urte bete gabe, modelo lanak egin zituen. Kapeluak saldu nahi zituen enpresa batentzat aritu zen lanean.
‎Bigarren semea izan zutenean, orduan hartu zuen erabakia. Umeak zaintzeko norbait kontratatu beharrean, bera egingo zen umeen kargu, lana utziz. Asierren soldatarekin nahikoa izango zuten.
2008
‎Duela zortzi hilabete jakin zuen Estibalitzek uteroko minbiziarena, duela hiru bueltarik gabekoa zela. Gehienek lana utziko zuketen, baina berak gehiegi maite zituen haurrak. Bera bezalako irakasle batentzat, zazpi urteko haur haiek ziren bere bizia.
‎–Luze egiten dira lana utzi aurreko urteak.
2009
‎Jantzi, dutxatu eta abokatu batekin Gernikako ertzaintzaren polizia etxera joan beharra nuen, horixe zen Hodeik eskatu zidan mesedea. Ezusteak esnatu egin ninduen, Ariane lanean ari omen zen eta ezin zion deitu, urduritu eta lana utziko zuen, gero errieta egingo zion. Non aurkitu behar nuen nik abokatu bat?
‎Bere ilusioa ikusita, Anak berak hartaratu zuen orduko lana utzi, garai hartan arropa denda batean lan egiten zuen, eta denbora guztia idazteari emateko.
‎Baina batez ere dentistarekin zegoen nazkatuta. Mundu guztiari ondo iruditu zitzaion lana utzi zuenean, umea zaintzeaz arduratuko zela erabaki zuenean. Diegori ere bai.
‎Zirkuko jabea harekin haserre zegoela. Modu horretan lana uztea. Oharrik gabe.
‎Hamar urterik behin denok aldatu genukeela lana, hori entzun zuen. Hamaika egin ditu Norak eta izango da, agian, lana utzi eta adorea izateko sasoia. Arazo bakarra, ostera, lana zainetan sartu zaiola, lanak bere egin duela eta orain Norak ez dakiela ziur lanetik kanpo existitu ere egiten ote den.
‎–Zer erraz aurkitzen dituzun lana uzteko aitzakiak.
‎–Zure lana utzi zenukeela pentsatu dut, Sabin. Nire soldatarekin nahikoa da.
2010
‎eta ni neure egoeraz mintzatu nintzaien: Teofilo Mariarekin nuèn tentsioa gero eta handiagoa zela, eta hargatik, lana utzi eta etxetik alde egiteko gogoa gero eta maizago nagusitzen zitzaidala, Meyer jaunarekin Madrilen pasatutako urteak gogoan, esan ere, esan nien ildo hartatik, halako batean:
‎Ordurako, Eliseo Gil eta Idoia Filloyren ondoan 2002tik Veleian egondako hiru arkeologoak jada ez zeuden taldean, 2007ko urtarrilaren 1ean lana uztea erabaki baitzuten. –Egia esanda?
‎Txopitea jauna eta bere arreba Amanda —anaia baino hamar bat urte gazteago zen, eta ni baino bizpahiru urte zaharragoa— beren asmoez mintzatu zitzaizkidan —etxean kontsulta bat zabaltzekotan zeudela, hau eta beste... — eta ni neure egoeraz mintzatu nintzaien: Teofilo Mariarekin nuèn tentsioa gero eta handiagoa zela, eta hargatik, lana utzi eta etxetik alde egiteko gogoa gero eta maizago nagusitzen zitzaidala, Meyer jaunarekin Madrilen pasatutako urteak gogoan... esan ere, esan nien ildo hartatik, halako batean: " Egun bat dut gogoan, oraindik ere ez baitakit nola ez nuen etxetik alde egin...".
2011
‎Hasieran bakarrik geratu ginen. Alaba ekarri nahi izan genuen hona, baina senarrak Bilbon zeukan ingeniari lana utzi eta umeak eskolara eramateko ere ez da hau bizileku hoberena.
‎Baimena eman zidan Karmenek, emazteak. Diru puska eder horrekin ez zegoela arazorik beste urte pare baterako lana uzteko. Gogotik idatzi behar nuen oraingoan!
‎UNEDen matrikulatu zen irakasle eskolan, eta gureak, konpromiso hitza sekula aipatzen ez genuen gure harremanak, berean jarraitu zuen. Erlijio eskolak emateari utzi nahi zion, dirua behar zuen ordea; lana uzten bazuen gurasoen etxean bizitzen jarri luke, beste lan bat lortu arte behintzat, eta ez zuen horrelakorik nahi, ez ama gorroto zuelako, ezpada azalpenak eman lituzkeelako, eta hori, munduan beste edozer baino gehiago gorroto zuen, duintasuna galtzea bezalakoa izango litzateke beretzat.
2012
‎Garai hartako neska guztien bideari jarraitu zion: lana utzi eta etxeko beharrei lotu zitzaien. Emazte paregabea izatea zen bere erronka nagusia.
‎Amak lana utzi zuen eta Bartzelonara joan zen bere seigarren hamarkadako maitemintzea bizitzera.
‎Nire lehengo lankideengan pentsatu nuen. Bi hilabete baino ez ziren igaro lana utzi nuenetik. Batzuen izenaz ia ahaztua nintzela ohartzean ikaratu egin nintzen.
‎Andreasek bazekien nagusiak bere esku utziko zuela jendaurrean hitz egitearena. Ezin zuen orain lana utzi. Aurkezpena egin ondoren alde egingo zuen estudiotik.
‎–Eta zer esan zenion oraingoan? Noiz pentsatzen zenuen lana uztea?
‎–Ez nion ezer esan. Ez nuen lana uzteko asmorik.
‎Halabeharrez entzun nuen elkarrizketaren zati bat. Ea lana utzi zenuen galdetu zizun. Eta haserre zirudien.
‎Bi hilabete pasa ziren lana utzi zuenetik. Johannesek pare bat aldiz deitu zion, baina Andreasek ez zuen erantzun.
‎–Baina nik lana utzi dut, Sylvie!
‎–Ez da hain erraza. Ezin dut lana utzi. Zer egingo dut lanik gabe?
‎ez al da hori Rebeca? Ez al huen esan udako denboraldia amaitu eta lana utzi zuela. Bueno, erantzun zidan, ez zakiat Rebeca izena duen ere.
‎bereziak, arraroak, nik bezala koadro zaharrak konpontzen dituztenak, adibidez. Hori ez da lan bat, esan zidan lana uzteko konbentzitu ninduenean, duela lau urte. Lan lana ez da, erantsi zuen.
‎Eta zeru urdina bat batean Van Goghen zeru zorabiatzaile horietako bat bihurtzen da. Eta erabakiak, berdin lana utzi zein ganbarako koadroak botatzea, altuera gaitzaz zorabiatuta bezala hartzen dituzu, drogatuta, beste norbaiten eraginez bezala. Amildegi batera eramaten zaituzte, eta han zeuk erabakitzen duzu salto egitea.
2013
‎Karmenek kontatu zion Makariori Montevideorainoko bidaian zenbat negar egin zuen; iritsi zenean neskame hasi zela jatorri euskalduneko aberats batzuen etxean; mediku uruguaitar bat ezagutu zuela etxe hartan, eta lana utzi zuela harekin ezkontzeko; Montevideoko aberaskumeen etxeetan afariz afari eta dantzaldiz dantzaldi ibili zirela urte batzuetan; Norma eta Teresa jaio zirela; bi alabak hazi zituela, gizarte katolikoak eskatzen zuen ama zaintzaile, eratsu eta maitakorra izaten eta biak ezkondu zirela eta bost bilobaren amona egin zutela; zortzi urte zirela alargundu zela eta senarra hil zen egunean beltzez ja... Bai, bizitzak nahiko ongi tratatu zuen.
‎Garai batean politiko abertzaleen bizkartzaina izana zen eta, kazetariak zioenez, zinpeko zaindaria zen aspaldian. Baina hilketa baino aste batzuk lehenago bere lana utzi zuen eta barne sailarentzat hasi zen lanean. –Zertarako kontratatu zuten??
‎Aitzitik, era askotako pertsonaia zitalak agertu zitzaizkion, mehatxuka, haren aurka joko zutela oihu eginez. Telebistako lana uzteko esaten zioten, hiritik alde egiteko exijitzen zioten, horretarako mehatxu iraingarriak eginez. Egunez eta gauez zelatatzen zuten eta bakerik ez zioten ematen, beti garrasika euren zoro aurpegiak parez pare jarrita.
‎Edo, ardogile hau gaztea da. Parisko lantegi handi batean ingeniari lana utzi eta aitaren mahastietara itzuli da, eta zoriontsu ikusten dut. Ardo alaia egiten du, bizipoz handikoa.
‎–Hasteko, ia etxeko martxa guztia amonak eramaten zuenez, haren faltan, amak lana utzi behar izan zuen.
‎«Hilabete txarrak izan ziren, batik bat niretzat. Nik esaten nion lana uzteko, baina hark esaten zuen bizi egin behar genuela. Nik uste dut ez zuela pentsatuko bera hilko zutenik, zeren, bestela, nik uste zerbait egingo genuela, lekuz aldatu edo», gogoratu du Martinezek.
‎Hil ostean, haren oroimenez liburuxka bat kaleratu zuten, eta hor bada besteei laguntzeko zuen prestasunaren adibideetako bat. Montero hiltegian lanean zebilen garaian, lankide bat kaleratu zuten, eta Irazustabarrenak nagusiari planto egin zion, lankidea berriro onartzen ez bazuten berak ere lana utziko zuela esanez. Laguna berriro onartzen ez zutela ikusita, mehatxua bete egin zuen Legrak, eta beste lantegi batean hasi ziren biak lanean.
2014
‎Egunsentia baino ordubete geroago eguzkiak Arditaren kabinako idi begia argitzen zuenean, alai altxatzen zen neska, bainujantzia jarri, eta ontziaren bizkarrera igotzen zen. Beltzek beren lana uzten zuten hura ikustean, eta karelean elkartzen ziren, barre txiki eta kalaka artean, neska arraintxo baten gisan ur gardenaren azalean nahiz azpian igeri egiten ikusteko. Arratseko freskotasunean berriz eginen zuen igeri, berriz etzan eta tabakoa erreko zuen Carlylerekin labarraren goialdean; edo hegoaldeko hondartzan etzanen ziren, ia hitzik esan gabe, egunaren itzalaldia ikusteko, koloretsu eta tragiko, gau tropikalaren ahuldade mugagabera bidean.
‎–Esan nahi nizun, epaile, irailaren bukaeran lana utziko dudala.
‎–Hamalau urte besterik ez duzu eta! Zergatik demonio erabaki duzu juxtu gaur lana uztea. Promes egin zenidan datorren astean nirekin etorriko zinela estatuko txapelketara.
‎–Uste dut lana utziko dudala.
2015
‎Albertok bazekien zaletasun berriak bilatu behar zituela. Nola bete lana uzteak libre utziko zizkion orduak. Baina horrek ez zuen arduratzen, aurkituko zuen nola.
‎Kanpora!» hots egiten zutenean cricketean? Puntu lana uzten zuen istant batean. Erne begiratzen zuen.
‎–Agur, Elsie, esan zuen Ramsay andreak, eta kalean gora joan ziren, eguzkitakoari tente eutsiz eta kale kantoian norbaitekin topo egitea espero balu bezala, eta Charles Tansley, berriz, bizian lehen aldiz sekulako harrotasuna sentituz; zanga batean aitzurrean ari zen gizon batek lana utzi eta Ramsay andreari begiratu zion, besoari jaisten utzi eta begiratu zion; Charles Tansleyk, bizian lehen aldiz, sekulako harrotasuna sentitu zuen; haizea, ziklamenak eta bioletak sentitu zituen, emakume eder baten ondoan zihoalako. Poltsa zeramakion.
‎Zu noski, oso diplomatika zara eta hobeto joango zaizula uste dut. Baina nola okurritu zaizu Frantziara joatea, telebistan zenuen lana utzi eta masterra ikastera. Ni zu banintz, mutil laguna eta lana edukita... ez, hobe ez banaiz ezer esatera ausartzen; hitz batean esanda, ez zaitut ulertzen...
‎Senarra zen bereziki bueltatu nahi ez zuena, San Franciscon bizi nahi zuen, lan txukuna baitzeukan baratzezain, Lapurdin ez bezala. Berak laundry ko lana utzi egin zuen Rosemerie jaio eta Yvette pixka bat koskortu zen bitartean, eta alabei heziketa ona ematea bilakatu zen Angeleren helburu urte horietan guztietan, berak Nafarroa Beherean eduki ez zuen aukera eman nahi baitzien alabei, estudiatzekoa: –Alabendako estudioak pagatzen diru franko xahutu dugula erraiten digute, dolar horiekin beste etxe bat eros genezakeela.
‎Albertoren etorrerarekin ez zuen Ostaizkak Gernikako bere lana utzi. Orain, autobusa hartu beharrean, batzuetan berak eramaten zuen autoan lanera; txanda berean zeudenean, bi kilometro harantzago bizi zen Karmeleren autoan joaten zen.
‎Ez zuen lana utzi eta osagileak agindu arte ez zuen uzteko intentziorik. Lantegian umearena kontatu ez arren, irribarre maltzurretan igartzen zuen bazekitela, eta horrek bere onetik ateratzen zuen, nahiz eta ezer ez esan.
2016
‎Arkitektura ikasketak egin eta aitaren estudioan hasi zen lanean, ilea erortzen ari zitzaiola ohartu zen arte. Estresagatik zela esan zion sendagileak, eta lana utzi zuen. Geroztik musika kritikak idazten ditu pare bat agerkaritan.
‎Bengoari eskerrak eman eta lana utzi zuen, baita entrenatzaile postua ere. Ez zuen astirik.
‎Politika egiteko aukeratu zaituzte eta utzi egin duzu lana?, azaldu du Eduardo Santosek. Azkenean, lana utzi zuen Perezek, nahiz eta Iribasen Hezkuntza Departamentuarekin tirabirak izan. –Kaleratzear izan ninduten.
‎Ez zekien lan hura nahi zuen ala ez, ez zegoen oso seguru. Eta, batez ere, garbi zeukan ez zuela irratiko lana utzi nahi. Hura guztia azaldu zion gizonari.
‎Nazkatuta. Eta horregatik erabaki zuen egun batez lana utzi eta Cervantesek deskribatutako lurretara joatea. Etortzea.
‎Laguntza frango ere duk eman Ikastolan ta Seaskan. Laster batean, lana uztean, Erretiroa hartzean. Amets berriak arin gogoan Bizi hadi, Jean, gostuan!
2017
‎–Nik zainduko dut, esan zuen Claudiak?. Hoteleko lana utzi eta Inaxi zaintzen hasiko naiz zure ama Nikaraguatik itzuli bitartean. Etxe honetan Inaxiri esker bizi gara eta ezin dugu bakarrik utzi.
‎Ez zen bidezkoa Claudia horrela epaitzea. Claudia bere lagunari beragatik egindakoa eskertu nahian, lana utzi eta hain gatazkatsua zen zortzi urteko alaba egun osoa bakarrik uzteko prest egon zen, Violeta Nikaraguara ama zaintzera joan zedin eta gainera, Inaxiri bete betean ari zen eskaintzen haren azken uneak izango zirenak.
‎Nik esaten dut Estatuko Unibertsitatera bidali nindukezue; beharbada nire erlojua sudurrerako spray batez geldiarazten ikasiko nuke eta orduan Benjy Marinara bidali ahal izango zenukete esaten dut edo zalditeriara bai behintzat, zaldi zikiratuak ere ametitzen baitituzte zalditerian. Gero, Quentin etxera bidali zuenean hari ere jaten eman niezaion hori ere ondo egongo da esaten dut nik, Iparraldera joan gabe lan bila honaxe bidaltzen didate lana eta orduan Ama negarrez hasi zen eta nik esaten dut ez da umea hemen edukitzearen kontra ezer daukadalako; horrek batere pozik emango badizu lana utzi eta neuk haziko dut eta zure eta Dilseyren esku utziko dut eltzea betetzeko lana, edo Benjyren esku. Bestela aloka ezazue ikuskizun baterako; egon behar du nonbait hori ikusteagatik hamar zentabo ordainduko lukeen jenderik, orduan berak negar gehiago egin zuen eta nire ume dohakabe gaixoa esaten zuen behin eta berriz eta nik esaten dut bai laguntza ederra emango dizu hazi behar duen guztia hazten denean dagoeneko ni halako bat eta erdi besterik ez da-eta eta berak esaten du laster hilko dela bera eta orduan hobeto konponduko garela denok eta orduan nik ondo da esaten dut, ondo da, nahi duzun bezala.
‎Mr Patterson aitzurrean ari zen lore berdeen artean. Aitzur lana utzi eta begiratu egin zidan. Mrs Pattersonek lorategia zeharkatu zuen, korrika.
‎Itzul hona, itzul hara, konturatu nintzen zainak arrunt altxatuak nituela. Alde batetik zorionak betetzen ninduen halako gau zoragarria iraganik eta Colettek semea ukan zuelakoz, baina bestaldetik kontzientziak erraten zidan gaizki egin nuela lana utzirik etxeratzea, eta gainera, nagusia eri zen egunean. Zemahi sufrituz desmozkortzen ari nintzen bitartean, nola ez oroit ere Mathiasek bezperan erran zidanaz?
‎Ostegun arrats hartan, lana utzi orduko, lehen ostatura joan nintzen eta, beti zigarroen erosteko aitzakiarekin, bi baso txuri edan nituen. Edaten ez bakarrik aritzeko, doi doia ezagutzen nuen gizon bat sartu zelarik, zerbait har zezan proposatu nion eta harekin batera beste txuri bat klikatu nuen...
‎Apenas agertzen zen etxetik. Amak lana utzi behar izan zuen uda oso batez ni zaintzeko, niri eusteko, leiho guztiak itxita zeudela ziurtatzeko, aita konbentzitzeko psikiatrarenera eraman behar nindutela. Hondoratu egin zinen, ama, neure pisuaz, niri eusteaz:
‎Ez zitzaidan oso normala iruditzen egoera hura aguantatzeko esatea. Azkenean, lana uztea erabaki nuen. Sekulako atsedena izan zen gehiago ez nuela joan behar jakitea.
2018
‎–Etxezain batek esaten badizu ez duela familiarik nahi, ez sinetsi. Stevens jauna, esango nuke oraintxe hemen eseri eta gutxienez dozena bat etxezain aipatuko genituzkeela behinola hori bera esan eta gero ezkondu eta lana utzitakoak.
‎–Zera, kontu bat dabilkit buruan, Kenton andereñoa. Barregarri samarra da orain hau gogora ekartzea, baina badakizu, duela urtebete, tematuta egon zinen lana uzteko kontu horrekin. Grazia egin dit oroitzeak.
‎Esan dezadan behingoan, haatik, Kenton andereñoa ez daukadala inondik ere halakoen artekotzat. Noski, berak ere azkenean lana utzi zuen ezkontzeko, baina ziurta dezaket nire esanetara etxezain jardun zuen denbora guztian lanari erabat emanda egon zela eta ez zituela sekula bere lehentasun profesionalak inpentsan ere alboratu.
‎–Kenton andereñoa, uste nuen lana uzteko asmoa zenuela.
‎–Bai, Stevens jauna, lana uzteko asmo osoa daukat. Arras lanpeturik ibili naiz, ordea, eta ez dut izan denborarik kontuari heltzeko.
‎Maisuak Akibari deitu dio. Hau komuneko lur lana utzi eta ziztuan igo da, eta maisua argudio positibo guztiak kordatzen ari zaio, liburu baten eskaera ukatzen zaiola justifikatzeko. Zerbitzu buruak Pilefi deitu dio, gutun bat zergatik bueltatzen zaion azaltzeko.
‎berak eman, nik jaso, denak kontent. Londresko lana utzi zuen, cityko langile ondo ordaindua eta are hobeto esplotatua. Euskal Herrira itzultzea erabaki nuenean.
‎Bere amak lana utzi zuen alaba izateko. Garaia baino lehen jaio zen Saioa:
2019
‎Agidanez, modalitate jakin batean munduari buelta eman zion lehenengo emakumea izan zen. Ez dut terminologia teknikoa ulertzen eta ez dakit zehazki lorpen horrek zenbaterainoko balioa duen; baina, transmititzen zituen positibismoak eta energiak infektatu ninduten; irakasle lana utzi eta beste zerbait egin nahi zuen bizitzan, zoriontsuago sentitzeko beste erronka bat eman bere buruari. Nire bizitzako lorpenak erabat ñimiñotuta gelditzen zirelako sentimenduarekin irten nintzen gela hartatik.
‎Bizirik egotera, 74 urte beteko zituen; hogeita bi, filmik zuzendu gabe, bere hitza betez gero. Sortzaileei ez zaie sinetsi ohi lana utzi behar dutela iragartzen dutenean.
‎–Krisi garaiotan eskolako lana utziko duzu?
‎Suerta litekeena astunago zaigu suertatu dena baino. Izan ere, lana utziko banu kontzientzia arazoak argudiatuz, barre egingo lidakete ingurukoek. Hori Zarautzen etxea merke alokatzea beste da, eritasun mentalen baten lehen sintoma argia.
‎Kaka putza, inork ez luke hori pentsatuko. Eider eroa, lan merkatu ezegonkorrean lana utz dezakeena. Eider berekoia, Manexen unibertsitate ikasketak ordaintzeko aukera bere idealen oinpean ezartzen duena.
‎Burutik pasa zait orobat ez ote nukeen lana utzi behar, makineria burokratiko gupidagaitz honen konplize ez izan eta eskuak aratz mantendu, kokotsa tente. Lasaitu nau pentsatzeak nire semeagatik nagoela hemen, Aitorren soldataz bakarrik baikenioke eman merezi duen etorkizuna; unibertsitateko ikasketak, adibidez.
2020
‎Administrazio publikoan guztiok dakigu ordainsari altuenak guztiz maskulinizatuta daudela eta emakumeen behin behinekotasuna gizonezkoena baino handiagoa dela. Osakidetzan kontziliazio neurri eraginkorrik ez da garatu, eta jarritako neurriek lana uztea dakarte, ez baitago malgutasunik. Irakaskuntza publikoan ere emakumeak nagusi dira soldatarik baxuenak dituzten eremuetan (heziketa berezia, sukaldea eta garbitasuna, haur eskolak...).
‎Nire lehenengo soldatapeko lana dependientarena izan zen, hamabost urterekin hasi nintzen, haurra eduki aurretik. Ondoren soldatapeko lana utzi nuen, eta haurra txikia zenean baina eskolan hasi zenean, eskolan utzi eta gero etxeak garbitzen nituen, bi orduko lanaldi solteak ziren. Honela, etxeko lana, haurraren zaintza eta diru iturri txiki bat batzen nituen.
‎Arratsero, lana utzi eta metroa hartzera doalarik, bihotza zabuka hasten omen zaio mutilarekin topo egingo duela pentsatuz, baina alferrik. Aurkituko duen itxaropena galtzen hasita omen dago.
‎Bi semeren aita da, baina bananduta dago. Bi urte lehenago administrari lana utzi eta dekorazio lantegi bat ireki zuen espetxetik atera berria zen Migel Antonio Iturbe Totorikarekin erdibana. Anaia bat zuen Iturbe Totorikak Segoviako espetxean, eta hari bisita egitera ere joaten ziren bi sozioak.
‎Amatxi ospitalean dagoenetik ez baitu bururik altxatzen neskatilak. Eta eskerrak Ibaialdeko lana utzi zuen.
‎Victoriak hemen lotu nahi zuen hala edo hala eta berari eman zion eskolako irakasle lanpostua. Jatetxeko lana uzteko eskatu zion, asko izango zelakoan, baina Alissak ezezkoan jarraitu zuen. Victoriak lana eman zion halere.
2021
‎Soilik ostegun eta igande arratsaldeak zituzten libre. Ezkontzean, ohikoena lana utzi eta beren etxearen eta familiaren ardura hartzea zen. Baina bitartean, beren errealitatearekin zerikusirik ez zuten etxeetan lan egiten zuten, hiriko erdigunean eta maila altuko familientzat.
‎Ezkontzen zirenean, baina, lana utzi eta gizartearentzat emazte bilakatzen ziren. Etxeko lanez –lehenagotik egiten bazuten ere– eta beste hainbat gauzaz arduratzea zegokien.
‎Asier eta biok gure artean gauzak modu zibilizatuan konpontzen saiatu ginen. Bulegoko lana utzi nuen eta lanik egiten ez duten amekin kafea hartzera behartu ninduen egoerak. Pilates egitera.
‎Carlos sartu da gero egongelan, eta gaur lana utzi duela kontatu digu. Enegarren lana utzi du bost hilabetetan.
‎Carlos sartu da gero egongelan, eta gaur lana utzi duela kontatu digu. Enegarren lana utzi du bost hilabetetan.
‎Patek lana utzi zuen entzuteko.
‎Bere lana utzi, Hélèneri keinu txiki bat egin eta alde egin zuen. Hélènek gaztaina bat zuritu eta osorik sartu zuen ahoan; egur errearen usaina zeukan atzamarretan, baita mandarinarena eta tabakoarena ere; usain ona:
2022
‎Erromantiko patologikoa da. Ziurtagiri, faktura eta multak partitzeaz gogaituta, lana utzi eta erreboltari bilakatu zen postaria. Watsappa zuen etsai eta sakelakoa agerian zutenekin ibiltzen zen mokoka, westernetako pistolarien gisan.
‎Nik berari leporatu nion guztiaren errua. Isabelek ez balu paper fabrikako lana utzi, ez ginen egoera hartara iritsiko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia