Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2008
‎1.432 postu aterako ditu datorren urtean; duela hiru urte 300 lanpostu ateratzeko adostasuna lortu zuen Jaurlaritzak, baina beste 1.132 lanpostu aterako ditu. Horrez gain, 2.539 lanpostuko lan eskaintza publikoa antolatuko du.
2009
‎Euskararen Legea indarrean jarri eta 27 urtera, lan eskaintza publikoetako (LEP) azterketak gaztelaniaz soilik egin daitezkeela ere salatu du LABek. Euskararen gaineko araudia nahikoa ez dela eta normalizazio planek porrot egin dutela azaleratzen du horrek, esan du Karlos Martinezek.
‎Osakidetzako lan eskaintza publikoan euskarari emandako tratua salatzeko, EHE Euskal Herrian Euskaraz ek bi elkarretaratze egingo ditu. Martxoaren 28an Donostiako Ibaetako campusean izango da lehen elkarretaratzea, goizeko bederatzietan, Ignazio Barriola eraikinean.
‎Hizkuntz eskubideen urraketak salatu dituzte Osakidetzako lan eskaintza publikoko azterketak euskaraz egin nahi dituzten hainbatek: euskarazko liburuak geroago banatzea, itzulpen traketsak...
‎Hileroko aurreko sindromea tratatzeko bideen artean zein ez da egokia? Diuretikoak ematea likido erretentzioa badago, B6 bitaminaren moduko osagarriak ematea, bromokriptina ematea bularreko tentsioa egonez gero edo kola, kafe eta txokolate askoko dieta?» Galdera horren erantzunak bakarra luke, baina Osakidetzan erizain postua lortzeko 2008an egindako lan eskaintza publikoan parte hartuko dutenentzat ez da horrela. Hizkuntzaren araberakoa da erantzuna.
‎Osakidetzak kritikak piztu ditu gaur eta bihar eta apirilaren 3tik 5era arte LEP lan eskaintza publikoaren barruan antolatuko dituen azterketetan Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntz ofizialen artean dagoen desorekaren inguruan. Berdintasun printzipioa hautsi duela eta euskara edo gaztelera erabiltzeagatik bereizkeria gertatzen dela egotzi diote oposizio horietan parte hartuko duten hainbat lagunek eta zenbait gizarte eragilek.
‎Akordioari esker, terrorismoarekin lotura duten pertsona edota taldeen omenaldiak debekatuko dira, presoak bisitatzeko laguntzak kendu, elebitasun integratzailea lortuko da (aurrekoa baztertzailea zelako) lan eskaintza publikoan ez da nahi eta nahi ez euskara ezagutu eta besteak beste, AHTaren lanak aurreratuko dira. Abstrakzio maila altua izan behar da neurri berri eta berriztatu hauek ezkerreko ikuspuntu abertzale batetik hobeto egongo garenaren seinale moduan ikusteko.
‎Nahiz eta azterketa egun bera izan, oposizioak euskaraz egitea hautatu dutenek gaztelaniazkoek baino hilabete beranduago jaso dituzte liburuak. Jaurlaritzak Zuzenean zerbitzuko lan poltsa osatzeko lan eskaintza publikoko azterketak egin ditu baita ere. Kasu honetan, euskaldunek ez dute inolako aukerarik izan azterketa euskaraz egiteko.
‎Aurreko datu hori okerra da, ez dator bat errealitatearekin; izan ere, Donostiako Udalak egin duen lan eskaintza publikoan 248 lanpostutik 145 baitute derrigorrezko hizkuntza eskakizuna, eta, bestetik, erakunde honek indarrean dagoen arautegia betez egiten ditu lan eskaintza publikoak.
‎Aurreko datu hori okerra da, ez dator bat errealitatearekin; izan ere, Donostiako Udalak egin duen lan eskaintza publikoan 248 lanpostutik 145 baitute derrigorrezko hizkuntza eskakizuna, eta, bestetik, erakunde honek indarrean dagoen arautegia betez egiten ditu lan eskaintza publikoak.
‎Azken lan eskaintza publikoan Osakidetzak sindikatu batzuen interesen alde egin duela salatu du
‎Osakidetzaren azken lan eskaintza publikoa dela eta, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ohartarazi du osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea urratzeko arriskuan dagoela. Herri askotako osasun etxeetan hizkuntza eskakizunik gabeko postuak eskaini dituzte, baita hizkuntza eskakizunak betetzeko 2010 urtera arteko epea duten postuak ere.
‎Herri askotako osasun etxeetan hizkuntza eskakizunik gabeko postuak eskaini dituzte, baita hizkuntza eskakizunak betetzeko 2010 urtera arteko epea duten postuak ere. Hori ikusirik, lan eskaintza publikoaren aurkako mozioa aurkeztu du Uemak hainbat udaletan, mankomunitate barrukoetan eta kanpokoetan.
‎Uemak zein Hizkuntz Eskubideen Behatokiak arazoa aspalditik datorrela uste dute. Osakidetzak 2002 urtean egindako lan eskaintza publikoan lanpostu bakar batean ere ez zuen hizkuntz eskakizunik zehaztu, orduan milaka lagun kontratatu zituzten arren. Orduan euskararen ezagutza oso gutxi baloratu zutela gogorarazi du Bilbaok, eta Uemak berak kritikatu du azken lan eskaintza publikoan euskarak izan duen balorazioa.
‎Osakidetzak 2002 urtean egindako lan eskaintza publikoan lanpostu bakar batean ere ez zuen hizkuntz eskakizunik zehaztu, orduan milaka lagun kontratatu zituzten arren. Orduan euskararen ezagutza oso gutxi baloratu zutela gogorarazi du Bilbaok, eta Uemak berak kritikatu du azken lan eskaintza publikoan euskarak izan duen balorazioa. Euskararen balioa ez da Administrazio elebidun batean izan lukeena, ez barne promozioetan, ez eta lanpostu deialdietan ere.
‎Zenbait ekitaldi disdiratsuren eta ezagunen itzalean: Donostiako Jazzaldia eta Zinemaldia, BECeko lan eskaintza publikoa...
2010
‎PSE EEk eta PPk bat egin dute legegintzaldi honetarako sinatu zuten itunaren puntu batean sakontzeko, Eusko Jaurlaritzaren peko administrazioaren euskalduntze prozesua ardatz. Bien artean gai horren inguruko legez besteko proposamena onartu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, eta bertan etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskararen balioa jaisteko eskatu dute.
‎Horrekin batera, lan eskaintza publikoetako zerrendetan ezartzen diren hizkuntz eskubideen egokitasuna berraztertzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Hizkuntz eskakizunen egokitasuna baloratzeko, hainbat irizpide hartu ditu kontuan:
‎Ez da lehen aldia PSE EEk eta PPk bat egiten dutena Eusko Legebiltzarrean administrazioaren euskalduntzearen harira. Osakidetzako lan eskaintza publikoetan euskara modu egokian baloratzeko eskatu zuten duela hainbat hilabete. UPDren babesa izan zuten orduan Eusko Legebiltzarrean gehiengoa duten bi taldeek.
‎Eusko Legebiltzarreko atzoko osoko bilkuran Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkidearen ekimenez eztabaidatu zuten gaia. Hizkuntza eskakizunak berraztertzeko eskatzeaz gain, hori egin arte lan eskaintza publikorik ez egiteko eskatu zuen UPDk. PSE EEren eta PPren artean erdibideko zuzenketa egin, ordea, eta onartu egin zuten.
‎Bitartean, lan eskaintza publikoetan, euskararen eskakizunari dagokionez, aldaketak iritsi dira. Hor bai, aldaketa nabarmenak.
2011
‎Azken lan eskaintza publikoko lanpostuak Hego Euskal Herrian.
‎Hilaren 18an egin zen Hego Euskal Herrian irakasleentzako lan eskaintza publikoa. EAEn 1.515 postu eskaini ziren, eta Nafarroan 132 Hurrenez hurren 4.076 eta 1.007 lagun aurkeztu ziren probetara.
‎Hainbat sektore «pribatizatzeko» nahiarekin lotu du erabakia. Egindako batzarraren harira, Verari erabakiarekiko desadostasuna azaltzeaz gain, murrizketen gainean negoziatzeko asmorik ez dutela jakinarazi zioten sindikatuko ordezkariek; aurretik zergen bilketari eta diru publikoaren erabilerari buruzko eztabaida «serioa» egin behar dela pentsatzen dute.Nafarroako Parlamentuko Bilduko bozeramaile Bakartxo Ruizek ere gogor kritikatu du lan eskaintza publikoan hartutako erabakia. Murrizketarekin Osasunbideari «eraso» egin diotela salatu du.
‎Osasunbideko lan eskaintza publikotik E mailako 102 lanposturen deialdia kentzeak haserre bizia sortu du oposizioak egin behar zituztenen artean. Asteburuan batzartu egin dira kaltetuak, eta atzoz geroztik kalean daude.
‎Mahai sektorialeko sindikatu bakar batek ere ez dio babesa eman 2012rako deitutako lan eskaintza publikoari
‎Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 556 postuko lan eskaintza publikoa onartu du 2012ko. Hezkuntzako mahai sektorialean aurkeztu zien proposamena sindikatuei atzo.
2012
‎Asteburuan Eusko Jaurlaritza egitekoa den lan eskaintza publikoko azterketak «iruzurtzat» hartu ditu EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Donostian protesta egin zuten atzo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkaritzaren atarian.
‎Osakidetza euskalduntzeko planek «porrot» egin dutela ohartarazi zuen Igone Lamarain EHEko bozeramaileak. Datorren lan eskaintza publikoak «porrot» hori konpontzeko ez duela balioko erantsi zuen, eta neurriak hartzeko eskatu zion Jaurlaritzari: «Administrazioak euskaraz funtzionatzeko pausoak eman behar ditu».
‎«Kontratazio politikak ez du bermatuko langile berriek euren lana euskaraz egite eta administraziora hurbiltzen diren herritarrei ematen zaien zerbitzua euskaraz izatea». Arazoa ez da, bakarrik, lan eskaintza publikoaren barruak euskaraz jakiteak zer indar duen, Lamarainek dioenez: «Euskaraz bizi nahi dugun herritarrok aspalditik datozen oztopoekin egingo dugu topo aurrerantzean ere, Jaurlaritzaren iruzur berri honekin».
‎Rafael Bengoa Osasun sailburuak eta Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak kargua hartu zutenetik, EHEren esanetan, «herri euskaldunaren aurkako erasoak areagotu eta atzerapauso dezente eman dira». «Azkarregi» euskalduntzen Polemika betea eragin zuen Jaurlaritzak lan eskaintza publikoarekin. 2011ko uztailean onartu zuen agindua, 2.600 lanpostu eskaintzeko Osakidetzan.
‎Aldaketak eragiteko ahuldadez jokatzea leporatu zioten PSE EEri. Sindikatuen kontrako iritzia ere jaso zuen lan eskaintza publikoak. Ez zuela lanpostu berriak sortzeko balioko salatu zuen LABek.
‎Legegintzaldi osoan PPk errepikatu duen mantra bat da, PSEren laguntza eta morrontzarekin: euskara baloratuegi egon omen da lan eskaintza publikoetan. Hori frogatzeko, PPko legebiltzarkideek grafiko xaloak ekartzen zituzten Osasun batzordera.
‎«Konturatzen da zer min egiten ari zaion euskararen normalizazioari?». Aldiz, lan eskaintza publikoetan euskarari buruzko baldintza batzuk eskatzea, agerraldi publikoetan euskara lehenestea eta halako erabakiekin urrats gehiago egin daitezkeela uste dute euskalgintzako kideek. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta zenbait udalek hartu dituzte halako erabakiak; eragin errealak dituztela nabarmendu du Paul Bilbaok:
2015
‎Jakinarazi zuen prest daudela zenbait gairen inguruan negoziatzeko: langileen gaixotasun ordezkapenak, lan eskaintza publikoa eta karrera profesionala aipatu zituen.Lan baldintza «onak»Langileen soldatei dagokienez, ordea, azken hilabeteetako jarrerari heldu dio berriro ere Etxeberriak. «Langileen lanaldia 1.614 ordura zabaldu eta soldatak izoztu badira ere, Osakidetzako eta administrazio publikoko langileen lan baldintzak eta soldatak ez dira txarrak Euskadin».
2016
‎Harekin batera, dozenaka suhiltzaile elkartu ziren Nafarroako Jauregiaren atarian, administrazioari baliabide gehiago eskatzeko.Lauko gobernuak orain arte planteatutako neurriak (aparteko orduen poltsa bat sortzea, besteak beste) «behin behinekoak» direla salatu zuten langileek. «Nafarroako Gobernuak planteatu dituen ustezko irtenbideek arazoa atzeratu besterik ez dute egiten, eta, gerora, areagotu», azaldu zuen Fermin Astiz suhiltzaile eta LABeko ordezkariak.Halaber, 2015 eta 2016 urteetako LEP lan eskaintza publikoetan eskainitako lanpostu kopurua eskasegia dela gaineratu zuten. «Ez da nahikoa, inondik inora, larrialdi zerbitzuaren etorkizuna bermatu ahal izateko», esan zuen Astizek.
2017
‎Ordutik, ez du lan samurra izan: PAI ingelesez ikasteko programaren ebaluazioa, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lan eskaintza publikoak, eredua zabaltzea, eta, hori gutxi balitz bezala, Hezkuntza pagaburu gisa erabili duen oposizio suhar baten oldarraldi etengabea.Hezkuntzari lotutako gaiak egunkarietako lerroburuetan daude ia egunero... Bai, baina, kasu gehienetan, artifizialki puztutako polemikak izan dira, fundamentu handirik gabekoak. Adibidez:
‎Adibidez: 2016ko LEP lan eskaintza publikoan, hautagaietako batek helegite bat aurkeztu zuen ez zegoelako ados azterketa batean jasotako emaitzarekin. Ohiko kontua da hori oposizio prozesu guztietan, eta Hezkuntza Departamentuak atzera bota du erreklamazioa jada; beraz, auzia konponduta dago.
‎Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen, Afapna sindikatuaren errekurtsoa ontzat emanda... Oso larria izan zen erabaki hori, eta ulergarria da lanpostua lortu zuten irakasleek agertu duten ezinegona. Gure esku dagoen guztia ari gara egiten epaia baliogabetzeko.Epailearen arabera, lantalde organikoan ez dago hizkuntza baldintza zehatzik, eta, hortaz, ezin da lan eskaintza publikoan euskarazko posturik eskaini... Eta egia da, bai, baina lan deialdi guztietan gertatu da hori, ez honetan bakarrik. Betidanik egin da horrela, gaztelaniazko nahiz euskarazko postuetan, espezialitate guztietan.
‎Betidanik egin da horrela, gaztelaniazko nahiz euskarazko postuetan, espezialitate guztietan. Hemendik aurrerako lan eskaintza publikoetan beste modu batera jokatuko dugu, baina, bitartean, auzitegian borrokatzea besterik ezin dugu egin.Zuk diozu orain arteko oposizio guztietan gertatu dela oker hori, baina euskarazko 108 lanpostuak dira baliogabetu dituzten bakarrak.Hala da, bai. Afapnaren argudioa hertsiki aplikatuko bagenu, askoz postu gehiago baliogabetu lituzkete, ez soilik euskarazkoak.
‎Hortaz, legearen eskakizun hori ere bertan behar utzi du.Antzera jokatu du udal poliziekin. Aguazil edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoetan hiru urteko esperientzia eskatzen die legeak udaltzain laguntzaileei, eta, arrazoi beragatik, bertan behera utzi du eskaera hori.Azkenik, legeak dio udal polizien zigor erregimena legean zehaztutakoa «soilik» izango dela. Kasu horretan, Konstituzionalak erabaki du soilik hori ezabatzea.
2019
‎Albisteak zalantza sortu zidan, Udalaren webguneak bai gaztelaniaz, bai euskaraz irakurtzeko aukera eman zidalako; gainera, 155 jarduera horietako dezente euskarazkoak ziren. Berri zaharkitua izanen zen.Atentzioa eman zidan Nafarroako Hezkuntza Sailak jakinarazi duela, eta sareak zabaldu, 2018ko lan eskaintza publikoko 155 lanpostu ezin izanen direla deitu honetan. Azterketa sakona egin du gobernu berriak, eta ondorioztatu du plaza gehiegi eskaini behar zirela.
‎Azterketa sakona egin du gobernu berriak, eta ondorioztatu du plaza gehiegi eskaini behar zirela. Sindikatu batzuen bidez jakin dugu 5 plaza baino gutxiago esleitu behar ziren espezialitateak ez direla lan eskaintza publikoan sartuko. Irizpide bitxia.
2020
‎Txibitek adierazi du Sanchezi eskatu diola zehazteko hezkuntzak izan dezakeen bilakaera, eskola egutegiaren eta lan eskaintza publikoen plangintza egin behar dutelako, besteak beste.
‎Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaile eta Jaurlaritzako lehendakarigaiaren ustean, aurrerapenak EAJren «irregulartasunei» erantzungo lieke, De Miguel auziko epaiaren, Osakidetzako lan eskaintza publikoari buruzko auziaren eta Gogora institutuak EAJko kide baten enpresari eginiko kontratazioen ostean legegintzaldi amaiera «deseroso bat saihesteko».
‎Gasteizko 2.Instrukzio Epaitegiak Osakidetzako oposizioetako neurofisiologiako eta neurokirurgiako adarrak ikertuko ditu, eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ohartarazi duenez, epaitegiaren baieztapen ofiziala jaso du. Adierazi duenez, jada abian jarri du oposizioetako lan eskaintza publikoak eteteko prozesua, «kautelazko neurri gisa». Hain zuzen ere, joan den azaroaren 25ean ESK sindikatuak epaitegiari eskatu zion azter zitzala bi adar horietan egondako ustezko filtrazioak, eta, abenduan, epaitegiak onartu egin zuen eskaria; egun, hamahiru espezialitate daude ikerketapean.
‎Nicolauk nabarmendu du «poztekoa» dela justiziak Osakidetzako 2016 eta 2017 urteetako lan eskaintza publikoko ustezko filtrazioen gainean egin duen ikerketa, eta gaineratu du hark erakutsiko duela sindikatua ez dagoela «oker». Aldi berean, Osakidetzak ia azken bi urteetan izan duen jarrera ere salatu du:
2021
‎Hala, urteren batean sektore askotan, hutsik gelditutako lanpostuen %10 soilik atera ziren lan eskaintza publikoetara. 2017 urtetik birjartze tasak %100ekoa edo handiagoak izan dira, baina, haiek indarrean, eskaintza publikoetara ateratako postuak beti daude lotuta eta, beraz, Madrildik mugatuta.
‎Ministroen Kontseiluan onartutako dekretuak ez du jasotzen lan eskaintza publiko berezirik urteetan funtzio publikoa behin behinean aritu diren bitarteko langileentzat. Eskaintza orokorretan, hori bai, esperientziak orain arte baino balio handiagoa (%40) izango du oposizioetako konkurtso fasean.
‎Hori garrantzitsua da, kalifikazioak eragina baitu birusa dutenen eskubideetan. Adibidez, duela gutxi arte, lan eskaintza publikoetan ez zen zuzenean aipatzen GIBa zutenen bazterkeria, baina pertsona horiek automatikoki baztertzen ziren oposizio horren osasun azterketa egin ondoren. Hainbat bazterkeria kasu egon dira, Polizia izateko prozesuetan eta.
‎Akordioaren edukiei dagokienez, «estatuko ereduari» bide ematen diotela adierazi du sindikatuak, eta eredu propio baten alde egiteko neurriak albo batera utzi direla nabarmendu du. Besteak beste, ELAk salatu du sinaturiko dokumentuan ez dela planteatu «jada eskasak diren lantaldeak» handitzeko lan eskaintza publikorik, pribatizazioari «atea are gehiago irekitzen» zaiola, ez direla kontuan hartu langileen kolektiboak egindako eskaerak, eta ez dela euskalduntze eta berdintasun planen hasiera txertatu.
‎CCOOren Herritarrekiko Zerbitzuen Federazioak jarri du helegite administratiboa. Sail horretako idazkari nagusi Cesar Merinoren arabera, hizkuntza eskakizun hori lan eskaintza publikoan sartzea Eusko Jaurlaritzaren 86/ 1997 dekretuaren kontrakoa da, zeina administrazio publikoan euskararen normalizazioa sustatzeko onartu baitzen. «Dekretu horrek dio hizkuntza eskakizunak leku bakoitzeko errealitatera egokitu behar direla.
‎Alderdiak argi utzi du gure hizkuntza baztertzen segituko duela. Nafarroakoak ez diren beste mintzaira batzuen azpian jarriko du lan eskaintza publikoetan. Alemanak, frantsesak eta ingelesak nafarren hizkuntzak baino gehiago balioko dute eskualde ez euskaldunetan.
‎CCOOk, sektorean ordezkaritzarik zabalena duen sindikatuak, adierazi du jasotako azken proposamena «eskasa» izan dela, eta onartezintzat jo du «lortzea asko kostatu den enplegu baldintzak eskumen aldaketarekin galtzea». Bide beretik, ELAk langileen soldatak, ordutegiak eta lanaldiak hobetzeko beharra azpimarratu du, eta lantaldea handitzeko lan eskaintza publiko bat egiteko beharra seinalatu.
‎Dekretu horren barruan ebazpen bat sartuko dute lan eskaintza publikoen eta kalean egindako jardueren gaineko zehaztapen gehiagorekin. Koronabirusaren hedatzeari aurre egiteko neurri horiek hogei egun barru aztertuko ditu atzera Labik.
‎Udal gobernura iristean Navarra Sumak hartutako lehen erabaki politikoetako bat zera izan zen, baliorik gabe uztea aurreko gobernuak Gazteria eta Berdintasuna sailetan bultzatutako lan eskaintza publikoa. Boterera iritsi eta astebetera izan zen, 2019ko ekainaren 21ean, eta hauxe izan zen erabaki premiazko hori hartzeko erabilitako argudioa:
‎Gaur egun, behin behineko egoeran dauden bi profesionalek betetzen dituzte lanpostu horiek, eta ez dute behar bezalako baldintzetan lan egiten. Zer gutxi axola zaizkion Navarra Sumari bere ardurapeko giza baliabideak; kapaza da lau urtez lan eskaintza publiko bat blokeatzeko, euskarari dion fobia aldaezin, lotsagarri eta setatsuagatik.
‎Gainera, sindikatuek Osakidetzaren lan eskaintza publiko berriari egindako kritikei batu zitzaizkien EH Bildu, Elkarrekin Podemos IU eta PP. Hiru taldeok salatu zuten Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez duela bilatu sindikatuen babesik lan eskaintza egiteko irizpideen inguruan, eta uko egin diola irregulartasunak eragozteko neurriak hartzeari. EAJk eta PSE EEk, berriz, Osakidetzari eskatu zioten lan eskaintza «berdintasunez eta gardentasunez» egitea berma dezan.
‎Eusko Jaurlaritzak ere Kidegoen eta Eskalen Legea aldatzeko egitasmo bat aurkeztu zuen abendu hasieran. Horren arabera, lan eskaintza publikoetan baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten behin behineko langileek ez lukete oposizio proba osoa egin. ELAk «erabat arbuiatu» zuen egitasmoa Lakuak hura plazaratu zuenean; «adabaki bat» zela esan zuen, argudiatuta horrek ez duela konponduko sektore publikoan dagoen behin behinekotasun tasa handia.
2022
‎Gasteizko Instrukzioko 2 Epaitegiak froga berriak jaso ditu Osakidetzaren 2016 LEP lan eskaintza publikoaren irregulartasunen inguruan. Zehazki, traumatologiako azterketetan hautagaien «anonimotasuna hausteko» erabilitako hitzak aurkeztu ditu LAB sindikatuak.
‎LAB sindikatua pozik agertu da Gasteizko Instrukzioko 2 Epaitegiak Osakidetzaren 2016 LEP lan eskaintza publikoko iruzurraren auzian hartutako azken erabakiarekin, baina ebazpenari helegitea aurkeztuko dio, «autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko». Sindikatuaren esanetan, «luzapen autoaren azalpen eta argudio gabeziek hauskortasun handiegia dute», eta datozen hilabeteetan egin daitezken aurkikuntzak arriskuan jar ditzake, defentsaren errekurtsorik egongo balitz.
‎Horiek, baina, gutxiengoa dira. Gainerako oposizio eta lan eskaintza publikoetan, euskara izan daiteke eskakizuna (lanpostuak hizkuntza soslaia ezarria badu), edo ez. Nafarroako administrazioan, Hezkuntza Departamentua kenduta, postuen %4 inguruk dute profil hori ezarria (2015ean %0, 4 inguru ziren).
‎Hala ere, dekretuak dio ez dutela berehalakoan aplikatu beharrik izango, eta administrazioan egun indarrean dagoen plangintzaldia eta ondorengoa baliatu dituztela batetik besterako trantsizioa egiteko. Ondorioz, pentsa daiteke lege dekretu berriak ez diola eragingo Osakidetzak ekainean eta uztailean egingo duen lan eskaintza publikoari. 38.654 lagunek eman dute izena, eta 3.535 lanpostu eskainiko dituzte.
‎Zuzendaritzaren jarrerari buruz gogor mintzatu dira SATSEko kide Amaia Mayor eta ELAko ordezkari Esther Saavedra, gainerako sindikatuen izenean; propaganda egitea leporatu diote: «Azken asteetan egin duen gauza bakarra izan da lan eskaintza publiko baten azterketa datak iragartzea. 1.611 lanpostu besterik ez daude deituta, behin behineko 24.600 langile dauden arren».
‎«Egoera guztiz dramatikoa da», gaitzetsi du Eva Arrieta ELAko administrazio orokorreko arduradunak. Eta gogora ekarri du hogei urte baino gehiago direla sektore publikoan azken LEP lan eskaintza publikoa egin zela. Asko dira, ondorioz, kontratu finkorik gabe ari diren bitarteko langileak; urteak daramatzate egoera horretan.
‎ELAk salatu du, baina, Jaurlaritzak ez dituela aintzat hartu eskari horiek, eta orain arte izandako negoziazioetan informazioa «ezkutatu» izana egotzi dio gobernuari. Gainera, iritzi dio iragarri dituen lan eskaintza publikoak ere ez direla nahikoa: Jaurlaritzak bi deialdi egin ditu, 3.600 lanpostuetarako guztira, baina, sindikatuaren ustez, beste 900 lirateke behin behinekotasun tasak murriztu ahal izateko.
‎«Oro har, 40 urte baino gehiago ditugu, eta gehien gehienak emakumeak gara». Gaineratu du beste arlo batzuetan, hezkuntzan eta Osakidetzan esaterako, lan eskaintza publikoko deialdi gehiago egin direla, baina ez direla «behar beste» lanpostu atera eta «milaka langile» daudela antzeko egoeran.
‎Oso kritikoak dira administrazioek berriki egin dituzten lan eskaintza publikoekin. Uste dute ez dutela «berme juridikorik».
‎Euren jarrera dela eta, kritikak ere entzun behar izan dituzte, lehiatu nahiko luketen beste hautagaien aldetik, adibidez; lanpostu horiek behin behinekoei zuzenean emanez gero, lan eskaintza publikoen oinarri den berdintasun printzipioa urratuko litzatekeelako. Zarrabeitiak, baina, gogoratu du behin behinekoek probak gainditu dituztela.
‎ELAren arabera, «gezurretan» ari da Eusko Jaurlaritza. Hainbat urtez behin behinekoek bete dituzten lanpostuak egonkortzeko egingo duen lan eskaintza publiko berezian ez ditu «ahal diren postu guztiak» eskainiko, Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko sailburuak aurkakoa esan arren. Eta baieztapen hori datuekin babestu du sindikatuak.
‎Gaineratu du bera «euskararen defendatzailea eta euskalduna» dela, baina hau erantsi: «Osasun arloko lan eskaintza publiko batean, elementu inportanteetako bat ezin da izan hizkuntza eskakizuna, arriskuan jartzen baitira zenbait zerbitzu».
‎Hirugarren eskakizuna, berriz, lan deialdi publikoko lanpostu guztien %5, 82ri bakarrik ezarriko zaie. Gainera, datozen hilabeteetan lan eskaintza publiko gehiago ere izango dira. Jaurlaritzak iragarria du 8.764 lanpostu publiko betetzeko deialdiak aterako dituela.
‎estatuko handienak dira», adierazi du Estibaliz Larraurik. PSEko Ekain Ricok gaineratu du Eusko Jaurlaritzak espezializazioak sustatu dituela eta egoiliarrei «kalitatezko enplegu egonkorra» eskaini behar diela lan eskaintza publikoen bidez.
‎Urrian, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onartu zuen Osakidetzan egiturazko 2.467 lanpostu sortzea —2.109 postuak egonkortzeko izango dira, eta beste 358 lehen arretan sortuko dira— Beraz, Sagarduik atzo egindako iragarpena aintzat harturik, Osakidetzak 30.992 egiturazko postu izango ditu denera. Lanpostu horiek hainbat lan eskaintza publikoren bidez beteko dira.
‎Behin behinekotasuna jarri du horren adibide: «Osakidetzan 24.600 langile daude behin behinean, eta 3.700 postuko lan eskaintza publikoa egingo dute. Familia medikuentzat 336 leku eskaini dituzte, eta 1.320 lagun aurkeztu dira».
‎Araba, Bizkai eta Gipuzkoako suhiltzaileek lan eskaintza publiko «justu eta gardena» eskatu dute
‎Polemika handia sortu da Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaileen lehen lan eskaintza bateratuarekin —joan den asteburuan egin zuten, Irunen (Gipuzkoa) — Izan ere, lan eskaintza publiko bateratuko hautagaien% 75ek ez dute azterketa gainditu, eta, bitarteko suhiltzaileei dagokienez,% 95ek ez dute gainditu lehen proba hori. Suhiltzaileek protestara deitu dute gaur Gasteizen, Arabako Batzar Nagusien atarian, eta han salatu dute lan eskaintzaren azterketa eredua ez zegoela egokituta lanpostua baloratzeko, eta «irregulartasun juridikoak» egon direla ere salatu dute.
‎ESK-k eskatu du Arkautiko Akademiak suhiltzaileen LEP bat berriro ez antolatzeko, «gai horretan trebea ez dela erakutsi duelako». ELAk, bestalde, ohartarazi du behin behineko suhiltzaile «gehienak» lanposturik gabe gera daitezkeela, eta hori lan eskaintza publikoaren proben diseinuarekin lotu du, aldundiek antolatu beharrean, Arkautiko Akademiak antolatu duelako.<br/>
‎Agirre Bidasoaldeko ESIko burua da gaur egun. Aurrez, Basurtuko ESIko zuzendari medikoa izan zen, eta, Bidasokora lekualdatu aurretik, Debagoieneko ospitaleko zuzendari medikoa izan zen. Erietxe horretan aritu ziren lanean 2018ko udaberriko lan eskaintza publikoko iruzurrak salatu zituzten hiru anestesiologoak, eta, hain zuen, auzia salatu ondoren Agirrek emandako tratua salatu zuen maiatzean Roberto Sanchez anestesiologoak, Eldiario.es atarian argitaratutako artikulu batean. Izen abizenik aipatu gabe, BERRIAn ere salatu zuten eman zitzaien tratua.
‎Orain arte erori den sailburu bakarra, baina, Jon Darpon Osasun sailburu ohia da, Osakidetzako lan eskaintza publikoko azterketetan izandako iruzurrek bultzatuta. Lehendakariak ez zuen dimisioa onartu, beste aukerarik gabe geratu zen arte.
‎Haren esanetan, zerbitzuburuek egindako aldarrikapenek ez dute zerikusirik ESIren arazoekin, bestelako arrazoiekin baizik: tartean, lan eskaintza publikoa eta kontratazioa.
‎«Ez dugu hautatzen diren pertsonengan eraginik izan nahi, baina bai haien gaitasunean», zehaztu zuen Calvok. Martxan du hurrengo lan eskaintza publikoa Osakidetzak; hor gabeziak ikusi dituzte, eta konpontzeko eskatu dute.
2023
‎Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak indarrean duen agindu baten arabera, hezkuntzako lan eskaintza publiko bat gainditu ostean, irakasleen derrigorrezko praktikaldiak gutxienez hiru hilabete eta egun batekoa izan behar du, modu jarraituan, haurdun dauden emakumeen kasuan. Araudiak, baina, ez ditu kontuan hartzen haurdunaldian aurreikusi ezin diren egoerak, eta, beraz, erditze aurretik hartu litekeen bajari uko egitera behartzen ditu emakume asko; are, gaixotasun arrunt batengatik hartu luketen epealdi laburreko baimenari ere uko egiten diote andrazko askok.
‎EH Bilduren eskaerarekin bat egin dute EAJk, PSE EEk eta Elkarrekin Podemos IUk, eta erdibideko zuzenketa batean adostu dute praktiketan dauden irakasleek amatasun baimena dela-eta pairatzen duten «diskriminazio egoera» amaitzeko. Hala, Hezkuntza Sailari eskatu diote etorkizunean irakasle izateko lan eskaintza publikoetara deitzen duenean, araudia alda dezala eta praktikak egiteko «malgutasuna» eman diezaiela lehiaketa oposizio fasea gainditu eta amatasunagatik baimen aldia baliatzen ari direnei edo beren osasunarekin zerikusia duten egoerak egiazta ditzaketenei.
‎Eta Airef Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen arabera, Euskadiko osasun publikoak Estatuko batez besteko finantzaketa 15 puntu gainditzen du, 4.639 milioi euro 2023rako (2.114 euro per capita). Gainera, gaur egun 358 osasun langile gehiago daude, 31.000 langile guztira, eta 7.642 plazako lan eskaintza publikoa ireki berri da bitartekoak egonkortzeko.
‎Protestak egin zituzten atzo osasun langileek Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Arloko sindikatu guztiek bat egin zuten deialdian, eta xede nagusia izan zuten Osakidetzak martxan dituen LEP lan eskaintza publikoetan dagoen «kaosa» salatzea. Aldarrien artean, maizen errepikatu zuten hitza «lardaskeria» izan zen, kudeaketa oso «txarra» dela argudiatuta.
‎Horra haserrearen motiboetako bat: «Lehengo urtean lan eskaintza publiko bat izan genuen, eta milaka langilek lanpostu bat aterako dugu hor, baina, Osakidetza oposizio hori ebazteko gai ez denez, ez dugu jakingo, eta orain beste oposizio bat antolatu du, eta behartuta gaude, nahiz eta lanpostu bat izan aurrekoan, berriro aurkeztera». Uste dute ez dela aintzakotzat hartzen azterketa horien guztien atzean dagoen «sufrimendua»; onartezina iruditzen zaie Osakidetzak berak aurreko deialdia «ebatzi» ez duelako orain milaka langile egoera horretara bultzatzea.
‎Oposizio garaia da EAEn. Osakidetzan inoiz eskaini diren lanpostu kopuru handiena ekarriko duen lan eskaintza publikoan izena emateko aukera dago oraindik. Baina betiko arazoarekin gatoz, euskaldunok euskaraz egin ahal izango ditugu azterketa hauek?
‎Bada, euskaldunok eskubide osoa daukagu lan eskaintza publiko edo oposizioetan azterketak euskaraz egin ahal izateko, noski. Baina berdintasun egoeran aurkezten da euskaraz azterketa egin nahi duen pertsona eta gaztelaniaz egin nahi duena?
‎Asensioren ustez, Uliazpiko lan eskaintza publikoa baliogabetzen zuen epaiak ez ditu zalantzan jartzen hizkuntza eskubideak, eta jokoan dagoena «enplegurako eskubidea» da: «Legeak ezartzen dituen eskakizunak gainditzea da auzitan jartzen dena, eta arriskuan jartzen du enplegu publikoa berdintasunean eskuratzeko eskubidea».
‎Etorkizunean jorratu beharreko neurri horiek dira lan eskaintza publikoetan lanpostu gehiago sortzea, profil gehiago sartzea, osagarriak gaurkotzea eta abar.
‎Erizainei eta osasungintzako profesionalei pandemia garaian botatako loreak jada usteldu dira, eta usain txarra darie. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGTk grebara deitu dute maiatzaren 18rako eta 19rako, eta, horren atarian, ezer gutxi konponduko duen lan eskaintza publiko bat iragarri du Osasun Sailak. Propaganda hutsa, sindikatuek salatu dutenez.
‎Osakidetzako 2018 lan eskaintza publikoan parte hartu zuen erizainak; gustura atera zen egindakoarekin, nota ona jarri zioten, baina oraindik ez dute ebazpenik kaleratu, ez daki lanpostua lortu duen. Orain beste LEP bat iragarri du EAEko Osasun Sailak.
‎Hori da A aldea. LEP lan eskaintza publiko berri horrek, ordea, badu B alde bat. 2018ko eta 2019ko LEPak oraindik ebatzi gabe daude, eta osasun langile askok oposizioetan izena eman dute jakin gabe aurreko LEParen bidez postu finkoa lortu duten edo ez.
‎Guk gure estiloa daukagu, eta ez ditugu gure iritziak aldatzen hauteskundeen arabera; gure jokabideak ez dituzte baldintzatzen hauteskundeek. Gipuzkoako Foru Aldundiak lan eskaintza publikoak egin izan dituenean, Gobernu Kontseiluak onartu ditu, eta alderdi guztien babesarekin. Hortik aurrera, hauteskundeetan alderdiek egiten dituzten jakinarazpenei buruz halakoak egiten dituztenei galdetu behar zaie.
‎Aurtengo udan oihartzuna izan duen beste kontu bat hau da: lan eskaintza publikora aurkeztu diren hautagaiek erietxeetako atarietan sortu dituzten ilarak. Horri dagokionez, Sagarduik adierazi du kontuan izan behar dela Osakidetzaren egoera:
‎Uberak ukatu egin zuen martxan dauden LEP lan eskaintza publikoen bidez Osakidetzako lantaldea handituko dela. 11.000 lanpostu egonkortuko dira horien bidez, baina azaldu zuen osasun zerbitzua «gutxienekoetan» dagoela, «lanpostuak gutxitzen» ari direla, eta langileak kontratatzeko politika «berraztertu» egin behar duela gobernuak, «goitik behera».
‎Ondarroako, Lekeitioko eta Markina Xemeingo udalek (Bizkaia) LEP lan eskaintza publiko bateratu bat aurkeztu dute, hiru udalerrietako udaltzain lanpostuak egonkortzeko eta «eredu komunitario bateranzko» bidea jorratzeko. Jakinarazi dutenez, LEP propio bat osatzearen helburua da tokian tokiko ezaugarrietara egokitutako udaltzaingo eredu bat garatzea, eta, bide horretan, ezinbestekotzat jo dute euskara erabiliko dela bermatzea.
‎Ondarroako alkate Urtza Alkortak azaldu du prozesua udaltzainentzako ohiko lan eskaintza publikotik at garatzeak «herri txikien beharrizanei» erantzungo dien proiektu bat sustatzea duela xede, «polizia eredu zurrunetik» aldenduta. Izan ere, adierazi du eurek badituztela «beharrizan berezi batzuk».
‎Halere, asko behin behinean daude euren postuetan. Egoera horri ere erantzun nahi dio lan eskaintza publikoak, Alkortaren esanetan: zehazki, Ondarroan hiru postu betetzea da asmoa —gutxienez bat emakume batentzat—, eta bana Markina Xemeinen eta Lekeition —«gehiagora zabaltzeko aukerarekin»— Gaineratu dute Lemoan (Bizkaia) ere udaltzain postu bat beteko dela LEP beraren bidez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia