2019
|
|
Beharrezko lana aurrezteak, balioa egikaritzea zailtzeaz gain, produzitutako balioaren eta erabilera balioaren arteko kontraesana areagotu egiten du, aberastasun ekoizpenaren balio forma gainditu beharra azaltzen du; balioa aberastasunak kapitalismoan hartzen duen forma soziala eta erabilera balioa bere eduki materiala direlarik. Balioaren edukia
|
lan
abstraktua izanda ere, lan indarraren kontsumoak ekoizpenaren faktore nagusia izatearen funtzioa gero eta gutxiago betetzen du. Ondorioz, badirudi ekoizpen harreman sozialak aberastasunaren lan balio forma gainditzeko bidean daudela (Jappe, 2016; Negri eta Hardt, 2002).
|
|
Alde horretatik, tradizio operaistaren kontzeptu interesgarrienetako bat klase berregituraketarena da; alegia, klasearen osaera tekniko/ organikotik osaera politikora igarotzea. Osaera tekniko/ organikoak adieraziko luke produkzioaren eremuan (proletarioa eskulan gisa harturik) Kapitalarekiko harremanean eraikitako subjektibotasuna,
|
lan
abstraktuaren bidez langileen lan bizia/ zehatza desjabetuta. Osaera politikoak, berriz, langileen kontra subjektibazioa adieraziko luke, langile klasearen antagonismoa eta klase horren eraikuntza subjektibo autonomoa.
|
|
Hauek dira horietako batzuk: balioaren legetik salgaiaren formara,
|
lan
abstraktutik jabetza pribatura, dirua harreman sozial gisa hartzetik giza kapitala bizitza balioztatzeko/ gobernatzeko dispositibo modura hartzera.
|
|
Klase berregituraketak, osaera politikoak ekintza subjektibo baten bidezbaino ezin dezake apurtu lanaren eta proletariotzaren izaera bikoitza (zwiesclachtige Natur); aldi berean honako hauek izatea:
|
lan
abstraktua eta lan zehatza; erabilera balioa eta produkzio balioa, kapitala eta ez kapitala, kapitala eta langile klasea (Tronti, 2006: 262).
|
|
subjektua izan proletarioa, prekariatu kognitibo ez materiala edo herritar partaidea, 2.0 bertsioanistantean da kapitalista, Kapitalaren ekoizle eta produktu garaikidea. Inoiz baino gehiago, diogu, subjektu izateko prozesu hori ez delako soilik Kapitala Lana erlazioan gertatzen proletariotzak proletario gisa eraikitzen du bere burua produkzioaren eremuan,
|
lan
abstraktuaren bidez lan bizia desjabetuta; aitzitik, metropolian eta bizitzaren eremu guztietan gertatzen da, produkzioaren eta erreprodukzioaren esferetan desirak, afektuak, harremanak, hizkuntzak, identitate birtualak.eta lurralde eta subjektu kapitalistak gorpuzten dira, bizimodu kapitalista baten ekoizleak (Tari, 2016). Benetako subsuntzio egoera berri honen aurrean, premiazko bihurtu da lan eremutik harago ihesbideak eta haustura puntuak aurkitzea, oraina irakurtzea joerari antzemateko, kontraesaneta gatazka lurralde berriak hautematea, toki berriak aurkitzea (geografikoak, epistemikoak, kontzeptualak), horiei beste esanahi bat ematea eta borrokarako eremu bihurtzea.
|
|
Ez dagoenez beste mundurik aukeran — munduan bizitzeko eta erlazionatzeko bestelako moduak baino ez daude (Batzorde Ikusezina, 2013) —, modu berean, ez dago beste ekonomiarik aukeran; aitzitik, jarduera beste modu batera pentsatzeko aukera/ ahalmena besterik ez dago, komunitatearena egitea eta erabilera bultzatuz,
|
lan
abstraktutik, ekonomia politikotik, horren kategoria eta (balioztatzeko, gobernatzeko, subjektu bihurtzeko) tresnetatik, horren logika eta Egiatik kanpo eta kontra.
|
|
Merkantziaren zenbait determinazio historiko formal eta
|
lan
abstraktua
|
|
Merkantziak sortzen dituen lanak produktu hauen forma sozialarekin zer nolako erlazio estua duen ulertzeko Marxek darabilen lan konkretu eta
|
lan
abstraktu bereizketa kontzeptualari helduko diogu orain. Merkantziek izaera bikoitza adierazten dutenez (erabilpen balorea eta truke balorea alegia), hauek ekoizten dituen lanak ere kategoria horiek ukan behar ditu.
|
|
Balore gisa merkantziak kualitatiboki berdinak dira, merkantzia hauek ekoizten dituzten lanak, beraz, kualitatiboki ezberdindu ezin daitezkeen giza-lan berdin modura azaldu behar zaizkigu. Bere forma konkretuaren abstrakzioan sortzen du balorea lanak, horregatik izendatzen du Marxek balorea ekoizten duen lana
|
lan
abstraktu.
|
|
Pertsonen lan konkretu eta pribatuak balorea sortzen duen
|
lan
abstraktu kantitate zehatz bat izan dadin, merkantzien ekoizpenaren baitan neurtuta eta mugatuta dauden zenbait baldintza bete behar ditu. Norbanakoak burututako lan indibidualaren balorea adibidez sozialki beharrezkoa den lan denbora tartera murrizten da.
|
|
Merkantziek, haatik, ez dute balore objektibitaterik lan konkretuen objektibazio izanagatik,
|
lan
abstraktuaren emaitza diren heinean dira balore magnitude objektibatuak, produktu sozial kapitalista bezala. Balorearen substantzia, horrez gain, ez dagokie berez merkantziei (modu isolatu baten kontsideratuta); elkarrekin harremanean eta elkartrukean adierazi eta benetan gauzatzen dute bakoitzaren balore magnitudea.
|
|
Merkantzien ezaugarri indibidual edo partikularra izan ordez, balorea erlazio bat dela diosku Michael Heinrichek6 honen harira. Balorearen objektibitatea ezin daiteke merkantzia partikular batean atzeman, horregatik Marxek
|
lan
abstraktuaren gastua balorearen substantzia izendatzen duenean ez dugu era substantzialistan ulertu behar, balorea ekoizten duen ekintza soilari egiten baitio erreferentzia.
|
|
Lan konkretuek sortzen dituzten erabilpen baloreek aberastasunaren eduki materiala osatzen dute,
|
lan
abstraktuak, aldiz, aberastasunaren forma edo objektibitate soziala. Formazio sozial kapitalistan balore magnitude modura ageri zaigu aberastasuna hortaz, eta baloreak jabetza titulu pribatuak dira, hauen oinarrian merkantzien erabilpen balorea edo hauen ezaugarri materialak daudelarik Hemen, Moishe Postone soziologoaren (esate baterako) hanka sartzea ekidin beharra dago.7 Aberastasunaren forma soziala" abstraktua" izateak ez dakar aberastasun honen eduki erreal bakarra materiala izatea (eta abstraktua aitzitik fikziozkoa edo irreala).
|
|
Zirkulaziora bideratzen den produktua truke balore magnitude zehatza da, lan orokor objektibatua hain zuzen ere; eta lan honen izaera orokorra,
|
lan
abstraktuarena, lan anitzen osotasunaren parte izateak (efektiboki horrela funtzionatzeak) baieztatzen du. Lan abstraktua, esan bezala, ekoizpen prozesu hauetan ematen den lanaren kategorizazio kapitalista da, zeinak ekoizpen arlo bakoitzeko batez besteko denbora soziala duen oinarri eta zeinaren bitartez hartzen duten produktuek truke balorea.
|
|
Hori dela eta, balorea ekoizten duen merkantzia bitxi hau ezin daiteke gainontzeko merkantzien determinazio formal berdinekin azaldu, merkantzia legez lan objektibatua litzateke-eta, eta lan objektibatu gisa, balore magnitude zehatz bat (jadanik ekoiztutako balorea hortaz). Lan objektibatuari kontra jartzen zaion forma bakarra ordea, lan bizia edo lan subjektiboa da, bere kontsumoan edo erabilpenean (ekoizpen prozesuan alegia) kristalizatzen eta gauzatzen den merkantzia; eta horrenbestez balorea bera(
|
lan
abstraktuaren objektibazio moduan) sortzen duena.
|
|
Efektiboki kapitala ez den hori lan bizia edo objektibatu gabeko lana izanik (hau da, gizakion lanerako gaitasuna, kapitalismoan
|
lan
abstrakturen objektibitate sozialaren baitan balorea sortzeko kualitatea adierazten duena), dirua kapital bilakatu dadin eman beharreko lehen pausuak balorea lan biziarekin trukatzean eta lan gaitasun hau aplikatzean datzate. Kapitalak langileen lan gaitasunaren bidez burutu dezakeen elkartrukearen ondorioz, zirkulazio sinplean balore zikloak ezaugarritzen zuen mugapen determinazio ekonomikoa iraungita azalduko zaigu.
|
|
Truke balorearen magnitude soziala, hala eta guztiz ere, ekoizpen prozesuan zehar agertzeaz gain merkantzien zirkulazioaren prozesuan ere erreproduzitu egiten da (salerosketen bitartez produktuen prezioak errealizatuz alegia). Pertsonon lan gaitasuna(
|
lan
abstraktu kategoriak denotatzen duen antolaketa sozialaren pean) balorea ekoizteko gai izan arren, balore magnitude zehatz horien eramaileak, hau da merkantziak, diruagatik elkartrukatzea beharrezkoa da, osterantzean merkantzien jabeak ez luke balore kantitate hori bere forma autonomoan (berari erabilgarri zaion forman) eskuratuko eta merkantziekin batera ekoiztutako balore magnitudeak almazeneta... Kapitalak autobalorizatzeko beharraren poderioz, ekoizpena ez ezik, merkantzien zirkulazioa ere barnebiltzen du:
|
|
egitura ekonomikoa duen lehenengo gizartea da (Marzoa, 1981). Beste modu batera esanda, lehenengo gizartea da non ekonomiaren esfera bereiziak egiten duen gizartea osatzeko prozesua, eta bertan
|
lan
abstraktuak ekartzen du gizartea osatzen duten elementuen arteko sintesia (Postone, 2006).
|