Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Hasieran ez nuen ulertzen Ralphek nola utzi zituen botata bere lagunak, baina aitortu zidan ez zirela hain lagunak ere. Aste batzuk lehenago ezagutu zutela elkar, drogen aurkako talde horretan bolondres sartu zirenean.
‎Baina zaldun harro eta arrogant hura, bere lagunak ere irri karkaraka ikusi zituenean, are gehiago harrotu zen, eta, halatan, ezpata biluztu, eta, gipuzkoarrari beha paratzen zelarik, ezin inpertinentkiago erran zuen:
2001
‎Jendea bateratsu eta nazka aurpegiz hasi da kafetegitik irteten. Arantxa eta lagunak ere bai. Mugimendu nahasi hori aprobetxatuz, jaiki egin da Tasio ere eta jende artean sartuz jarraitu ditu.
‎Berarekin Bonbaira joan behar zuela esan zion semeari. Prashant pozik bizi zen aitona amonekin eta Bonbaira aldatzen bazen lagunak ere galduko zituen. Aitari ezin ezetz esan, ordea.
2003
‎Txiskeroarekin bere aurpegia argituko zuen luzaz segidan, ezpainen marra ardo kolorekoa, betazal luzeegiak une batez agerian utziz, eta erdeinuz begiratuko zien azkenik txiskeroak eskuetan beregana hurbiltzeko pauso bat eman ez eta ezbaian geratu ziren gizonezkoei. Nire lagunak ere irudika ditzaket poltsikoan txiskero banarekin, desirak ematen duen ausardia trakets horrekin, Monikarengana hurbiltzeko aitzakiaren baten bila.
2004
‎Xabierrek azkenean bota du hainbat egunetan ezin esanda eduki duena. Berarekin gustura dabilela, bai, baina lagunak ere faltan botatzen dituela eta... Beste neskarik ez dagoela, baina lagunak...
‎Auzoko lagunak ere halaxe deitzen hasi zitzaizkidan.
2006
‎Azkenik, esan behar dut neska lagunak ere bagenituela, han hamabiren bat urterekin, eta oso modu naturalean tratatzen genuela elkar... musuak emateko unean izan ezik.
‎–Neska lagunak ere hiriz mugiarazi eta abandonatu egin zintuen?
‎Bai, gustura geunden elkarrekin; eta? Hain lagunak ere ez ginen. Ez nintzen zutaz maiteminduko.
2007
‎–ez dut, ba! Kontrarioak ere baditut behintzat eta, lagunak ere ditut. Nik ez diet deus ere egin, baina batzuk haserre daude nirekin.
2008
‎bultza zezakeen lur hura eraikitzera, baina bazituen aurreragoko baldintzapen psikologikoak, itxuraz: zertarako beste lur bat eraiki, euskararen lurra berea bazuen eta lur hartan norbait bazen, besteen aurrean?; ez al zen, bada, osaba Bixente harro agertzen noizean behin etxeko, bertsolari txikiaz?, Beñardok aitarekin izaten zituèn auzietan aitaren alde agertzen bazen ere?; eta ez al zituen lagunak ere harri eta zur uzten bere ateraldiekin, sarri askotan barreak eta irri karkailak eragiten zizkiela, baita beldurra ere noiz edo noiz, zeren Beñardoren eztenkadak pozoitsuak eta mintsuak ere izan baitzitezkeen?
‎Durangoko Bakintharen lagunak ere ikusi ditugu, zain genituen egia esan. Julesek eman zien gure berri eta jator portatu dira, Euskal Herrian dauzkaten lagunez galdezka eta herritarrei gure berri emanez.
‎mundua ere ez zen, egia esan, mundua beti baita mundua esateko gai den hizkuntzarena, eta Beñardo ez baitzen hizkuntza arrotz hartan mundua esateko gai; ez zèn lurra zen gaztelaniarena, berak ere –Beñardok– bere baitan eraiki zezakeena, bai, baina ordura arte eraiki nahi izan ez zuena, beharrik ere ez; jakin minak –Nazariok eta Honoratok bazutenak– bultza zezakeen lur hura eraikitzera, baina bazituen aurreragoko baldintzapen psikologikoak, itxuraz: zertarako beste lur bat eraiki, euskararen lurra berea bazuen eta lur hartan norbait bazen, besteen aurrean?; ez al zen, bada, osaba Bixente harro agertzen noizean behin etxeko" bertsolari txikiaz", Beñardok aitarekin izaten zituèn auzietan aitaren alde agertzen bazen ere?; eta ez al zituen lagunak ere harri eta zur uzten bere ateraldiekin, sarri askotan barreak eta irri karkailak eragiten zizkiela... baita beldurra ere noiz edo noiz, zeren Beñardoren eztenkadak pozoitsuak eta mintsuak ere izan baitzitezkeen. Euskarak eskaintzen ziòn talaia hartan ezin erosoago zegoen, hortaz, Beñardo, eta erosotasunaren talaia hartatik gauzak bere erara ikusi behar zituen:
2009
‎Emigraziokoak deitzen badituzu ni poliziarengana joanen naiz. Ni bakarrik ez, zu eta zure lagunak ere izorratu eginen zarete orduan.
‎–bai, bai, ansiliotikoak hartzeak ez nau pertsona okerrago bihurtzen, eta zure lagun baten lagunak ere hartzen zuen bolada txar batean eta abar. Ezagutzen dut zabor hori guztia.
‎Gabi pirata hutsa zen, gogotik engainatu gintuen eta ziria agerian geratu zenean, bere iruzurra onartu gabe, dena gaizki ulertu bat zela esatera ausartu zen, nahi bagenuen alde egitea genuela aditzera emateaz gainera (alde egitea, nora baina?). Gure kontura bizi zen, ez bakarrik bera, baita unean uneko bere neska lagunak ere. Gainera, pisuko logelarik handiena eta kalera ematen zuen bakarra hartua zuen kabroiak.
‎Bestalde, telebista piztu ezean, hitz egin genuen, eta ez nuen batere gogorik hori egiteko. Neure lagunak ere ez. Begirada lasaiago zuen arren, platerean kontzentratua, zurbil zegoen, eskuetan dardara ñimiño bat.
‎Ondorioz, Gabinok harro behar zuen, aitak domina ipini ziòn mementoan pozak airean zirudien behinik behin?, harro harro ere bai, nahiz eta berandu gabe ohartu zen ezen bizitza zerbait gehiago zela, bizitza beti da zerbait gehiago?, liburuak irakurtzea baino gehiago eta merezimenduzko dominari begira geratzea baino gehiago? zeren lagunak ere bai baitziren, adibidez, bizitzaren zati bat, eta zeren Feliperen eta Feliperen osabaren irudiak noiznahi etortzen baitzitzaizkion gogora, harik eta, behin batean, amari honela mintzatu zitzaion arte:
‎hain hunkitua zegoen Nazario, antza, non iritziz aldatu –gaixotasunak egin zuen Gabino gizon, azken batean, ez fabrikak– eta miragarriki sendatutako semeari ipini baitzion domina... baita, harekin batera, sakelako erloju urrezkoa oparitu ere. Ondorioz, Gabinok harro behar zuen –aitak domina ipini ziòn mementoan pozak airean zirudien behinik behin–, harro harro ere bai, nahiz eta berandu gabe ohartu zen ezen bizitza zerbait gehiago zela –bizitza beti da zerbait gehiago–, liburuak irakurtzea baino gehiago eta merezimenduzko dominari begira geratzea baino gehiago... zeren lagunak ere bai baitziren, adibidez, bizitzaren zati bat, eta zeren Feliperen eta Feliperen osabaren irudiak noiznahi etortzen baitzitzaizkion gogora, harik eta, behin batean, amari honela mintzatu zitzaion arte:
2010
‎baita barre egin ere, auskalo zergatik: berak esan zuenak grazia egin ziolako edo don Adolfo in albis utzi zuelako; hain zaratatsu egin zuen barre, bestalde, non bere lagunak ere, bizpahiru edo hiruzpalau gizon, barrez hasi baitziren.
‎Banuen, bai, zereginik, handik ordu erdira aldez aurretik finkatua bainuen egoiliarren egoitzako lagun batekin xakean aritzeko hitzordua? baina lagunak ere ulertu beharra zuen zoriak urrezko aukera baten aurrean jarri eta aukera hura baliatu behar nuela, saguen mundutik lehoienera egiteko puntuan nengoen, pentsa?!?, eta hala, gonbita esker onez onartzen nuela, bertan gelditzea erabaki nuen.
‎suhartasun hura, deliberamendu hura, gauzak zirt zart egitera eramaten zuena. Begoñaren gurasoek begi onez ikusten zuten fabrika bat sortu berri zuen gazte bipil hura, eta bere lagunak ere bat zetozen, begi ederrak zituela eta bizitzan aurrera egiteko itxura guztia.
‎Ez ziren mugidako kideak, denborarekin ikasi baitzuen norbere osasunarentzat eta besteentzat ere hobe zela askatasun pertsonaleko eremu batzuk gordetzea, egun osoan gai eta jende beraren inguruan ibili barik. Motorrak gustatzen zitzaizkien lagunak ere ezagutu zituen, eta haiekin biltzen zen noizbehinka, beren zaletasunaz hitz egiteko eta.
‎Bada, egun batean, eztabaida bat izan zuten, ez dakit zeren inguruan; ongi gogoratzen naizena zera da —biok zeuden egongelan, nor bere chaise longue an eserita—, Lorenzo euskaraz mintzatu zitzaiola, halako batean, Adolfori... baita barre egin ere, auskalo zergatik: berak esan zuenak grazia egin ziolako edo don Adolfo in albis utzi zuelako; hain zaratatsu egin zuen barre, bestalde, non bere lagunak ere —bizpahiru edo hiruzpalau gizon— barrez hasi baitziren.
‎" Partida ikusi nahi baduzu, Damaso, gera zaitez, ez baitut uste Danielek eragozpenik jarriko dizunik...". Banuen, bai, zereginik, handik ordu erdira aldez aurretik finkatua bainuen egoiliarren egoitzako lagun batekin xakean aritzeko hitzordua... baina lagunak ere ulertu beharra zuen zoriak urrezko aukera baten aurrean jarri eta aukera hura baliatu behar nuela —saguen mundutik lehoienera egiteko puntuan nengoen, pentsa...! —, eta hala, gonbita esker onez onartzen nuela, bertan gelditzea erabaki nuen.
2011
‎Halako eran, non bertze lau lagunak ere ez baitziren batere ongi sentitu, oka egin ez zuten arren?
‎Eta lagunak ere iseka egiten hasi zitzaizkizun,, maritxu!, eta, maritxu!?, baina zuk ez zenuen, bertze batzuetan bezala, negar egin, aintzakoagotzat hartzen baitzenuen Sansonen iritzia bertze guztiena baino, neska baten itxurapean ibili behar bazenuen ere?
‎Kamioi beltzak frenatu gabe jotzen duen txakurra bezala sentitzen naiz, talkaren ondoren alde egiten ikusten dudala, sabel lehertuari eutsi ezinik. Eta lekuko guztiak, ene lagunak ere bai, poliziak, txaloka hasi dira denak. Ai, Molly, zeu bakarrik gupidatu zara nitaz, han urrun zuk, begiak hetsi dituzu.
‎Zer aurkitu du Jose Santosengan Mariajo Kortazar alargunaren alabak? Maitsun kontuak ez ditu inork ondo azaltzen, ez horren kanpoko lekuko hotzak, ezta ekaitz epelaren zurrunbiloan irabiatutako lagunak ere. Zer ikusi du harengan, baina?
2012
‎Elizkizunean maitasuna eta jainkoaren hitza goratuko direla badaki; eta pena ematen dio inork egia ez jakiteak. Bere lagunak ere atsekabetuta irudikatzen ditu, Juan eta biak batera joan direla errepikatuz, parket gaineko egoerari buruz zipitzik ere jakin gabe.
‎Geltokitik atera eta iparralderantz abiatu nintzen. Ondo ezagutzen nuen Milan, hainbatean bisitatu genituen bai Marcoren familia baita lagunak ere. Haatik, hiriak mesfidantza sortzen zidan.
‎Baina normalean ez nituen bankariak tratatzen. Ezta lagunak ere.
‎Astean bitan geratzen zen Sylvie Andreasen etxean lotan. Gainera, haren lagunak ere ezagutu zituen eta, zirudienez, gogoko zuten Andreas.
‎–Normala da, Rikardo, euren lagunak ere hemen geratuko dira?
‎Zure absentziara amildu naiz sarerik eta proklamarik gabe, baina kometa batek zure bihotza setiatua du. Itxi dizkizu leihoak zein ateak eta iheserako lagunak ere ezin dira atera. Hazi dira sastrakak inguruan.
‎Ondo ondora etorri zitzaizkidan bi zaldiak, oso zorrotz begiratuz nire aurpegi eta eskuei. Zaldi zuri beltzak aurreko eskuineko apatxaz kapela igurtzi zidan inguru guztian eta, hainbesteraino narrastu zidanez, txukundu egin behar izan nuen, kendu eta berriro jarriz; hau ikusirik, bai berak eta bai bere lagunak ere (hori zurixka zenak) oso harrituta ziruditen; bigarrenak kasakaren barrena haztatu zidan, eta nire inguruan aske zintzilikatzen zela ohartzean, berriro oso txundituta geratu ziren biak. Eskuineko eskua laztandu zidan, nonbait, biguntasunaz eta koloreaz liluratuta; baina hain gogor estutu zidanez bere apatx eta trabatokiaren artean, garrasi egin behar izan nuen; ondoren, ahal zuten samurtasunik handienaz ukitu ninduten biek.
2013
‎Baina, tira, beraiek niri ere ez didate galdetu, beraz, denok pareko gaude. Solasaldi antzuak edukitzeko ezagunak baino ez dira, eta kategoria horretako lagunak ere eduki behar dira.
‎Goazen zerbait jatera, gosetuta egongo zara eta. Zure aitak eta lagunak ere... ai ene, zenbat jaten zuten haiek!?
‎–Martxa honetan, laster lagunak ere birtualak izango dituzu!
‎Hala, bada, Lorenek Hamzari bidali zizkiòn lehen bizpahiru mailetan kontu haietaz aritu zitzaion, baina Hamza hasieratik agertu zitzaion eskuzabal bezain burugogor: berak bere etxea zuela, eta lagunak ere bazituela, eta bere obligazioa zela. Profetaren edo Koranaren hainbat eta hainbat aipu bere jokabidearen berme, gonbidatuak ahalik eta hobekien hartzea, hau eta bertze; eta ezetz, Lorenek ez zuela bidaia antolatzeko deus egin beharrik, bera. Hamza?
‎Mâredi omenaldia eginen diozue, baina jakizue zuen eredua ez dela Mâred, ni neu baizik, horregatik geratu bainaiz etxean!?; edo beldurrak eragindako erabakia ote zegoen guztiaren azpian, eta horregatik geratu zen mutu, burura etorri zitzaionaz lotsa?: . Gustura joanen nintzateke bihar omenaldira, baina Mâreden lagunak ere ikus nitzake, eta horrek gibelka eragiten dit: badakizu zer astakiloak diren??.
‎–Aise barrandatuko ditu bere etsaiak bere lagunak ere barrandatzen dituenak!
‎–Bai, orain dela urte batzuk horrelaxe ginen. Oso lagunak ere. Hor hamalau bat urte genituen.
‎Haien pasaeran edozein auto edo motor leher zitekeen. Iheslariak harrapatzeko aitzakian, arriskuan ziren haien familia eta lagunak ere. Denborarekin, anitzek aitortu dute aitzakiak ematen zizkiotela familiari ez joateko Ipar Euskal Herrira.
‎Hala, bada, Lorenek Hamzari bidali zizkiòn lehen bizpahiru mailetan kontu haietaz aritu zitzaion, baina Hamza hasieratik agertu zitzaion eskuzabal bezain burugogor: berak bere etxea zuela, eta lagunak ere bazituela, eta bere obligazioa zela –Profetaren edo Koranaren hainbat eta hainbat aipu bere jokabidearen berme– gonbidatuak ahalik eta hobekien hartzea, hau eta bertze; eta ezetz, Lorenek ez zuela bidaia antolatzeko deus egin beharrik, bera –Hamza– arduratuko baitzen, halaber, taldea gidatu eta hara eta hona eramateaz. Hondarrean, ikusirik ezen Hamzak ez zuela gibelera eginen, Koldok eta Lorenek, Hamzaren konfiantzaz abusatu gabe, gauzak erraztea erabaki zuten:
‎Mâredi omenaldia eginen diozue, baina jakizue zuen eredua ez dela Mâred, ni neu baizik, horregatik geratu bainaiz etxean!"; edo beldurrak eragindako erabakia ote zegoen guztiaren azpian, eta horregatik geratu zen mutu, burura etorri zitzaionaz lotsa?: " Gustura joanen nintzateke bihar omenaldira, baina Mâreden lagunak ere ikus nitzake, eta horrek gibelka eragiten dit: badakizu zer astakiloak diren...".
2014
‎Lagunaren lagunak ezagutu nituen. Lagunaren lagunen lagunak ere bai. Alkohola.
2015
‎Orain, ordea, lagunak ere bazirenez, ez zen mehatxurik egon, txoriek ez zituzten Aroa eta aita leihotik bota nahi izan. Kontrakoa ere bai:
‎Ohetik jaikitzeko garaian, baina, egoeraren estutasunaz konturatu zen: etxetik itxura harekin irteten bazen, oihal saltzaile lanpostua ez ezik, lagunak ere galduko zituen! Beraz, denbora apurtxo batez itxarotea pentsatu zuen.
‎Handik gutxira, Aljerreko prozesuaren hausturaren erreakzioz edo, presoak ez ezik haien senide eta lagunak ere zigortuko zituen espetxe politikari ekin zion Espainiako Gobernuak: sakabanaketa.
‎Aukera bat izan zuten hala ere, hausnartu nuen, Bigarren Gerra Mundiala bukatzear zela. Berlin erori ostean, Hitlerren lagunak ere kolokan geratu baitziren, eta Errepublikako gobernuak emandako informazio zehatzari esker Espainian sartzeko planak zehaztuta omen zeuden. Eguna adostuta.
‎Hirurek batera lan egiten zuten, eta ezagutu zituen astean gauez ari ziren lanean; hurrengoan arratsaldez, eta goizez hurrenagokoan; arratsaldez zeudenean ez zegoen partidarik. Gustuko zuen partida, eta baita bere lagunak ere; futbolaz hitz egiten zuten, seme alabek lana aurkitzeko zeuzkaten arazoez, konbenioaz... Berak prejubilatua zela esan zien, baina ez zuen aipatu auzune hartan hazitakoa zela.
‎Niri futbola bost axola. Eta lagunak ere, ez ditut gehiegi, je.
‎Fidelek utzi ditu bere karguak, eta herriak aurrera jarraitzen du. Etsaiak baditugu, baina baita lagunak ere. Eta hori badaki Bush faxista horrek ere?.
2017
‎Kronologiak agintzen du irudien antolamenduan; atzekoz aurrera, baina. Joxean gaztetzen doa argazkiz argazki, eta Joxeanekin batera, mendi lagunak ere bai. Gaizkak ordenagailuan klikatzen duen aldiro, zimurrak eta kiloak galtzen doaz, ilea eta sasoia irabazten.
‎Dena den, konturatzen hasia naiz urteak pasa ahala nire lagunak ere gero eta gogaikarriago bilakatzen ari direla, edo zaizkidala akaso. Agian ni neu naiz ezer berririk kontatzen ez duena, baina ez, uste dut eurak direla.
‎Zu dinamika negatibo batean zaude, eta haiek ez dute krisirik. Zuk dirua baduzu eta lagunak ere bai, orduan elkartzen zarete eta ez dago arazorik, biok ondo pasatzen duzue. Baina zuk dirurik ez baduzu eta lagunak bai, pentsatzen du esfortzu bat ari zarela egiten berarekin ateratzeagatik, eta ez daki oso ondo zer egin, trago guztiak ordainduko lizkizuke baina ez daki gustatuko zaizun.
‎Hogei? Gero, onartzea etorriko zitzaion, ez dagoela hain gaizki pentsatzea, begira, janaria ekartzen digute, begira, bisitan etortzen dira, begira, lagunak ere baditut. Eta, azkenik, etsipena, aspermena, akidura, nazka, tristura, leihoa ireki zuen Martak, airea behar balu bezala.
‎Bakardadea maite zuen, ohitua zegoen, alaba bakarra baitzen. Eta bazituen lagunak ere. Hortaz, zertarako esfortzua egin adiskide berriak egiteko?
2018
‎Hamar minutuan, egosita irteten naiz zuloaren hondotik. Beste lagunak ere antzera dakuskit. Hezurrak urtzen ez bazaizkigu!
‎Pozik esnatu zen, hogei egun zituen aurretik Marta eta lagunekin egoteko. Marta Bilbon geratuko zen ia gabon guztietan, eta lagunak ere bai.
‎Pozik esnatu zen, hogei egun zituen aurretik Marta eta lagunekin egoteko. Marta Bilbon geratuko zen ia gabon guztietan, eta lagunak ere bai.
2019
‎Behin baino gehiagotan aipatu dit hezkuntzan ere nabari duen hutsunea; besteak beste, lagunak ere baditu irakasle lanetan: –Nik uste dut interesa badagoela, baina hezkuntzan lan egiten duen jendea oso galduta dago, eskatu egiten dute formakuntza.
‎Ingalaterrara bidali nahi nindian ingelesa ikastera, baina nik ez nian gogorik. Nire lagunak ere joan balira, baina haiek hemen geratu zituan.
2020
‎Galdetuko ziela esan zidan, galdetuko ziela bere kontaktu giputzei, gutxiespeneko hitz hori tartekatzea gustatzen zitzaion, nire lagunak ere bai baitzuen zertxobait fantasmatik, baina ez zidala ezer agintzen erantsi zuen, Agirrezabal delako hori lagunarte gutxikoa zelako, ia beti bakarrik zebilena, itsasoa zaintzen orduak ematen zituena.
‎Zaldunak isilik jarraitzen du, larderiatsu, haiei tinko begira. Hiru lagunak ere isil isilik daude, hizketan hasteak ekar litzakeen segida gaiztoen beldur. Euria zarra zarra ari du, baina inor ez da ohartu ere egiten horretaz.
‎–Haren lagunak ere, Osvaldorenak, ezagutzen dituzu?
‎Ez dirudi larrialdi bat, argiak amatatuta dauzka eta. Halere, zenbait bizilagun leihoetara atera dira, jakin minez, eta bi lagunak ere espaloian gelditu dira gertatuko denaren zain.
2021
‎–Dirua edukita, armak erraz lor genitzake –esan zuen Blomartek– Eta lehergailuak egin ditzaketen lagunak ere badauzkat. Arrisku oro gure gain hartzeko prest gaude.
2022
‎Jajajajjajaja... ...n da hori zer entzun dut marikita norbaitek marikita deitu dio norbaiti baina ze ostia uste du horrek hogeita batgarren mendean horrelakoak entzun beharra oraindik gero oso progreak garela esango dugu seguru tipo hori ere marikoia dela baina ezkutatu egin nahi da seguru hori dela bai baina ze ostia errespetatu du ba jendea jo hau da betekada eman didatena patatek banoa gintonik bat hartzera eta ea lagunak ere aurkitzen ditudan ze gainera botea nik daukat eta ez baditut aurkitzen ba botea gastatuko dut jajajajajaja ostia norbait deika bai zein da bakarrik egon nahi nuen zergatik haserretzen zara zergatik dago gaizki egiten dudan guztia mekauen la puta nazkatuta nago etxera noa eta kitto hor konpon ustelduko zarete guztiak ostia ostia ostia ostia ostia ostia non nago non nago non nago non nago non n...
‎Ohartzen naiz umerik ez dudala, eta bakardarearen mamua dantzan hasten zait. Ama diren lagunak ere, beharbada, bakarrik egonen dira. Seme alabak izateak ez dizu zainduko zaituztenik bermatzen, baina etorriko direla bisitan, joanen zarela zu, ilusio hori hor dago.
2023
‎Ez zen heltzen Eugeniaren berriaren mailara. Senarra prostatatik operatzeak gehiago hunkitzen du pertsonalki, eta, teorian, lagunak ere bai. Baina, adin horretan, hain dira ohikoak horrelako berriak...
‎bikotekidea uztea da lagun talde berri hori ere uztea. Aitziberrek Garikoitz utz baleza, utz litzake Garikoitzen lagunak ere. Nahiz eta ez haserre gelditu, halako hesi bat, hesi hotz eta ikusezin bat jarriko litzatekeen beldur da.
‎Telefonoa bere eremu intimoa da. Ez zaio iruditzen beste nehork baduela eskubiderik hor sartzeko, ezta bere mutil lagunak ere. Ez zuen sekreturik, baina urduritzen zen Garikoitz hasten zenean Whatsappeko mezuak gainbegiratzen eta, tarteka, galderak egiten edo kontuak eskatzen...
‎Bixente Ameztoi da lege sozial geografiko horren salbuespen bakarrenetakoa. 1970ean, familia hark burubiderik ez zeukala ikusita, Gabriel Ameztoik patriarka rola bere gain hartu eta Villabonara aldatzea erabaki zuen, berarekin zeramatzala lau seme alabak, baita hauek urte haietan egindako bikote lagunak ere. Lau seme alabetatik hiru apurka joango ziren hara eta hona, eta Ameztoitarren leinuarena izandako etxe handi horretan Bixente eta Virginia geratu ziren, beren alabarekin.
‎Eta berak egiten du harrikoa! Etorkizuneko nire lagunak ere, Brigitte baino edukatuagoak, berdin berdin geldituko dira txundituta, eta, disimulatzen saiatuko diren arren, ni konturatu egingo naiz. Hire aitak egiten din hau eta hori, itzelezko anomalia, egundoko barregarrikeria, Paris Match aldizkariko umorezko komikietako gizona bezala, mantala gerrian lotuta.
‎Daniel erabat ikaratu zen bere ezkerreko eskua dena odoletan ikusi zuenean. Beldurtuta lagunak ere, hurreratu zaizkio, eta ohartu dira eskua bakarrik ez, betondoa ere gorrituta daukala, eta esan diote: " Begian ere odola daukak!".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia