Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Duela ia 20 urte, 1982ko urrian, Gasteizko" Zapa" kaleko euskaltzale lagun talde bat bildu zen bertso eskola sortzeko asmoz. Asmoa ez zen soilik bertsolaritza lantzea, baizik eta ordura arte nahikoa sakabanatuak zeuden euskaldunak bildu eta euskara kale taberna plazetara ateratzea.
‎Hemen oso maiz gertatzen da: lagun talde bat elkartu eta lanean gogo biziz hasi arren, gauzak ez badaude kontratu batean zehatz mehatz jarrita, alferrik izaten da ahalegina".
2001
‎Bateren bat arkeologo profesionala izan bada, gainontzekoak haatik, irakasleak, administratiboak, komertzialak dira. «Hilharriak» izena, aldiz, ez da elkarte zehatz batena, zaletasun bera duen lagun taldearen emaitzak eta lanari berezko izaera emateko asmoz sortutako marka baizik. Luis Millan, talde honen partaide eta bultzatzaileak azaltzen digu zertan datzan haien lana:
‎Elkarrizketa aitzina jo ahala «Hilharriak» mendira paseatzera doan lagun taldea soilik ez dela susmatzen hasi gara, proiektu handi baten inguruan bildutako arbasoen harri zaharrekin txoratutako zale taldea baizik:
‎Hauen artean, Guk musika taldearen berragerpena izan zen. Espetxeko azken boladan, lagun talde bati astero zuzendutako eskutitzaren bidez, Mouescak sakabanaketa salatu du eta espetxeko egoeraren berri eman izan du Interneteko web orrialde batean.
‎Zenbat diru, ordea? Diru dezente mugitzen dela baieztatu digu Aitorrek, baina diru gehien jokatzen dutenak lagun taldeak izaten direla. Badira ere urtetik urtera galdu eta galtzen ez dakiten apustlariak, pasadizo mingarriak izaten dira urtero hartaz:
‎Beraz, beste fase batera goaz. Orain, dinamika horretan jende askok nahi dugu, gizarteak ulertzea hori lagun talde txiki batek egin badu, gizarteak ere egin dezakeela. Gizarteak hori ulertzen duenean, helburua ere lortuko da.
2002
‎Halako batean, azoka handi batean sartzea erabakitzen dute, eta Tento zeharo liluraturik geratzen da han barruan ikusten dituen gauza guztiekin. Konturatu gabe, lagun taldetik kanpo geratzen da, ordea, eta galdu egiten da. Zer egin ote dezake besteek aurki dezaten?
‎Ohitura beti izan dugu, eta lagunek mendirako joera dute. 1997an, beti Pirinio eta Andeetan ibiltzen ginen lagun talde batek, Dhaulagirira espedizio bat antolatzea erabaki genuen. Hori izan zen Himalayara egin nuen lehen bidaia.
‎Oparirik ez egitean, zapuzketa sortzen da, bazterketa sortzen da, eta hori ez dugu inork nahi. Gainera, zoritxarrez, Gabonetako opariak umeentzat taldeko integrazio elementu bilakatu dira gaur egun. Opariak jaso eta gero galdeketa dator beti lagun taldean: " Eta zuri zer oparitu dizute?
‎Eta landu benetan bere gustuak, bere interesak nondik doazen, bere burua indartzeko, eta halako irizpide kritiko bat sortzeko. Eurak kontziente baldin badira, hor egongo da lagun taldea, baina taldeak ez dio hainbesterako eraginik egingo, eta gai izango dira taldearen aurrean justifikatzeko. Oso memento aproposa da hau, (nabarmena delako), haurrarekin hedabideak lantzeko, agertzen diren iragarkiek zer duten errealitate eta zer fikzio ikusteko, engainua igartzeko… Baina horretarako gurasook seme alabekin egon behar dugu, eta komunikazioak existitu behar du, eta etengabeko hezkuntzaren txipa behar dugu izan, memento bakoitzak seme alaben garapenerako eman dezakeena aprobetxatzeko.
2003
‎Fernando Tarancon, argitaratzailea izateaz gain, «Trama» aldizkariko zuzendaria ere bada. Orain ia bi urtetik, Bilboko lagun talde batek argitaratzen du «Trama», komikiaren inguruan aritzen den aldizkaria. Merkatuan dauden berrikuntzak izaten dituzte hizpide eta komikiaren inguruko elkarrizketa, kritika zein erreportaiak biltzen dituzte.
‎Paintballa izadiarekin harremanetan egonik bi taldek edo gehiagok pinturazko tiroak elkarri jaurtikitzean datzan kirola da. Estresa eta adrenalina askatzeko xedez, lagun taldeak eta enpresa taldeak ezkongaien agurrak, urtebetetzeak eta abar ospatzera joaten dira. Edozein aitzakia ona da paintballera jokatzeko.
‎Kontxi Altzibar, Marta Korrea, Judith Laka, Naroa Ogando, Nere Portillo, Arantza Retolaza, Jon Mikel Seijo eta Joseba Andoni Seijok osatzen dute Lekeitioko Berbak lantaldea. Zortziek euskararekiko interesa duten lagun taldea osatzen dute. Hain zuzen ere, Euskararen Azpibatzordean sorturiko lan talde honek editatzen ditu liburuok.
‎Banakako emanaldiok asteroko bihurtzea, areto komertzialen eskaintzatik at ziren filmak ekartzea eta zinemazaleen bilgunea eratzea. Hori zuen amets lagun talde honek. Egoera baina, ez zen samurra; biltzeko kasik eskubiderik ez zen eta zentsurak estu lotuta zituen herritarren asmo eta grinak.
2004
‎Baina izan zen, jada ez da, eta horren aurrean bakoitzak hartu du bide bat. Niri asko gustatzen zaizkit lagun talde bat une batean eta denbora pasatu eta gero agertzen duten liburuak eta filmak, hor ikusten delako munduaren aldaketa. Euskal Herrian berrogei hogeita hamar urteotan gure aiton amonen mundutik gaur egunera izugarrizko jauzia gertatu da, beharbada ehun urtetan baino handiagoa.
‎Getxoko Tangora etxean gertatutakoaz gain, adibide moduan jarri daitezke Bilbo Zaharrean edota Sestaon gertatu direnak. Bilbo Zaharrean," Joni" izeneko gazte batek eta bere lagun taldeak hilabeteak daramatzate auzo honetako bizilagunei lapurreta egin eta jipoiak ematen. Asko dira jo dituzten bizilagunak eta ospitalera ere eraman behar izan dute bat baino gehiago.
2005
‎Oso ohikoa da koadrila eta lagun taldeetan sagardotegi bat egitea urtean. Sagardotegia ez al da askotan festa egiteko gune bihurtzen?
2006
‎Hainbat bikote edo lagun taldea direnean desberdina izaten da. Gehienetan apalak badira tartean eta harroxkoren bat edo beste ere bai.
‎Askotariko pertsonak aurkitu ditugu: ikastolako haurrak, erretreta hartu duten gizonezkoak, emakumezko lagun taldeak, negozio gizonak, arotzak, kazetariak… «Nire lagun bat aspalditik dator hona, eta probatzeko esan zidan. Orain dela hiru hilabete hasi nintzen, eta ia egunero nator.
2007
‎Kontsumo jendarte honetan ez dute euskararen beharrik, haien ustez euskaldunak dira eta beren euskaltasunaren bizitzeko bizi zedarriak badituzte: astearte gauero trinketera doaz lagunekin pala antxa partida egitera eta gainera gorputza zaintzen dute honi esker!; urtero Astigarraga edo Hernaniko sagarnotegi batera doaz lagun talde handian eta maite dute poteatzea. Herriko Taberna batean" kaña" baten eskatzea ekintza euskalzalea izan daiteke ere haien baitan.
‎Eta bi muturrak entzun egin ditut, bat batean era nahasi samarrean, unibertsitateko erreka bidean, txoko ezkutu eta sonatuagoetako kumeen jardunetan: belarri zuloetan aurikularrak ipini, eta" kupela, kupela..." korridorean kantari ari den ataundar neska; asteburuko pasadizo bitxiak gaztelania hutsean trukatzen dituen koadrila gasteiztarra; gelan sartu, eta azalpenak bi hizkuntzatan zorrozten dituzten neska mutil goierritarrak; igandeko pilota partidaz hika ari diren mutil hernaniar eta zarauztarra; euskara aberasteko lagun talde euskaldunarekin txertatu diren neska mutil ermuarrak...
‎Iruñea hiria da, baina herri baten gisakoa, elkarrekin bizi behar dugu egunerokoan, eta ez instituzioetan bakarrik, baita beste hainbat tokitan ere, eta hori guziok egiten dugu, oinezkook egiten dugu. Badut lagun bat esaten duena bere lagun taldean alderdi politiko guztietako jendea dagoela. eta elkarrekin dira san Ferminetan, aste egunetan eta asteburuetan. elkarrekin beti, baina joera politiko oso diferenteak dituzte. Hala ere lehen gehiago gertatzen zen hori, orain baino.
2008
‎Behar bat da. Urtean behin soilik uzten diot pintatzeari, lagun talde batekin Kreta uhartera joaten baikara ibiltzera, eta hara blok bat besterik ez baitut eramaten ahal. Baina amorratzen egoten naiz itzuli eta pintzelak eskutan hartzeko.
‎2000 urtean izan zen. Kolonbiako poliziaren txalekoa soinean zeraman lagun talde batek gazte ibiltariaren autoa geldiarazi eta hil egin zuten. " Hainbat lagun izan ziren hilketaren lekuko, eta egun berean harrapatu zituzten hiltzaileak, baina gau hartan bertan denak aske utzi zituzten".
2009
‎J: Deabruak Teilatuetan en 17 urteko lau gazte ginen gure kasuan, gainera, lagun talde berekoak, urte berekoak, ikastolan eta ikastolatik kanpo elkarrekin aritutakoak, eta zerbait egin nahi genuen. Gero, ikasketak eta lan arrazoiak medio, Deabruak Teilatuetanek eten bat egin zuen, eta urte batzuetan taldekideen arteko distantzia fisikoa oso handia izan zen.
‎I: Deabruak lagun talde batetik sorturiko proiektu musikala da; Bide Ertzean, proiektu musikal batetik sorturiko lagun taldea. Guk bagenituen kanta batzuk, eta kanta horietara gerturatu genituen Karlos Aranzegi, Joserra Senperena eta Fran Iturbe.
‎I: Deabruak lagun talde batetik sorturiko proiektu musikala da; Bide Ertzean, proiektu musikal batetik sorturiko lagun taldea. Guk bagenituen kanta batzuk, eta kanta horietara gerturatu genituen Karlos Aranzegi, Joserra Senperena eta Fran Iturbe.
‎Bitxia da zure lagun taldean euskaraz aritzea denak. Eskualde honetan, ikastolan ibilia izanagatik ere, euskara gutxi erabiltzen da.
‎Eta bizi ibilbide jori hori tarte nahiko laburrean eraman zuen, Baionan, 1858ko urriaren 23an, hots 47 urtetan, hil baitzen Atharratzeko seme argia. 2008 urteaz geroztik, lagun talde batek lanean dihardu, haren jaiotzaren 200 urtemugan Xahok merezi duen omenaldi handi eta aberatsa antolatzeko asmoz. Hain seguru ere, etxe honen aitzinean omenaldi horretatik zer edo zer egongo da.
2010
‎Kanpotik, emaitza onak direnean, dena margotzen da arrosa kolorez, baina 20 laguneko aldagelan ezinezkoa da denekin primeran eramatea inbidiak areagotu baizik egiten ez dituen mundu elitista batean. Bakoitzaren historia eta jatorria hartuta, zure txokoa egiten asmatu behar duzu, zure lagun taldea, eta besteekin ahal bezain harreman eramangarri eta jasangarria izaten saiatu, denak helburu beraren alde borrokatzeko gisan. Udalean bezala, funtsean.
2011
‎Zer eskaini diezaioke Durangaldeako lagun talde batek punk rock and rollari?
2012
‎XXI. mendean komunikazioa da komunitategile nagusia: koadrilarekin, ahozkoa; sendiarekin, telefonoa, maila edo Internet; barne komunikazioa enpresa eta erakundeetan, sare sozialak lagun taldean edo kidetasun ezberdinen inguruan... Antzina ibai bihurguneetan kolono multzoak finkatzen ziren bezala, gaur komunitateak sortzen dira komunikazio kanaletan, interes komun baten errebueltan.
‎" Edertasuna bilatzen dugu, eta bilaketan, edertasuna ikusteko gai diren begiak badituzu, poza ematen du horrek, edertasuna bilatzea eta aurkitzea". Izenburua, Oier Guillanek bosniar lagun talde batekin egindako afari batean sortu zen," euren poza ikusi nuen une batez, eta ederra iruditu zitzaidan. Neurri batean, denok gara bosniarrak".
2013
‎Mugaldekoak lagun taldeak Beran du topalekua, nahiz eta urteko sasoi luzea kanpoan pasatzen duten, publikoarekin partekatzeko kontakizun bila. Bidairik luzeena izan den honetan batu dituzten ipuin, poema eta kantetan oinarrituta Begiak lekuko (Gaztelupeko Hotsak) CD liburua osatu dute.
2014
‎Txantxak alde batera, benetan serio egin genuke gogoeta TBren inbasio basatiari bide ematen dion gure jokaera zentzugabeaz: ...eta, zuen elkarrizketaren gainetik eta nahitaez batzuen begirada lapurtuz, ia beti telebista bat izango duzue (eta barra luzea bada, bi); hiruzpalau jatetxetatik sartu orduko irtenak gara menuan ezinbestekoa zelako telebista ikustea; bi aldiz behintzat gertatu zait gonbidatuta etxe batera bisitan joan, egongelan elkartu eta TB marmarka jasan behar izatea; eta zer zentzu du elkarte gastronomikoetan lagun taldeak afaltzeko bildu eta telebista piztuta izateak. Nola ergeldu gara horrenbesteraino?
‎Neurez ez nintzen ETAn sartu. Lagun bat nuen [egungo bikotea, Maria Luisa], hark eskatu zidan ea lagun talde bat leku batetik bestera eramango ote nuen. ETAko kideak zirela esan zidan.
‎Biolentziari uko egin badio ere, erakunde gisa iraun nahi du. ETA eta nazioarte mailako lagun talde jendetsua lanean ari da IRAren eredua jarraitzen duen armagabetze moldea taularatzeko; eta Ostiral Santuko akordioen sinaduratik 16 urte iragan badira ere, talde hori ez da oraindik desegin" (El Correo,).
2015
‎Letra lodietan ez, baina zirrikituetan sartuta errazago litzateke. Euskal gizarteko tradizio politiko nagusien lagun taldeen arteko eztabaidak horren lekuko. Analisi erabat desberdinak bai, baina baita tarte partekatuak ere, batez ere ideia baten inguruan:
‎Julio Cortazarrek badu ipuin bat, Deabruaren lerdea, non agertzen den Roberto Michel, frantziar txiletarra, itzultzailea eta afiziozko argazkilaria bere orduetan. Kalean bikote bat ikusi du ausaz, ikus zezakeen bezala lagun talde, zakurrarekin pasiatzen den nerabe edota familia alegera bat. Baina bikotea harrapatu du edo bikoteak harrapatu du bera, auskalo, eta hortxe dago zain, petrilean eserita, ia konturatu gabe argazki kamera prestatuz argazki pintoresko bat ateratzeko.
‎Halako zerbaitetan saiatu ginen lagun talde bat, erabat isilpean, Noticias del Pais Vasco durante el estado de excepcion (Euskal Herriko albisteak salbuespen egoera garaian) buletina kaleratzen hasi ginenean. Egoera hura bizi izan ez zuten belaunaldiek lehen eskutik ezagutu lituzkete buletin horren moduko historia txiki baina garrantzitsuak.
‎Ez dago jende asko matematiketan putoamoa denik, gutxiago hala dela agurtzeko unean bertan aitortzen duenik; eta are gutxiago, gaur egungo garaietan, sistema binarioa errebindikatu eta jolasteko baliatzen duenik. Izan ere, bada oraindik zenbakiei, musikari, laguntasunari eta eguneroko bizitzari, kopuru totalari erreparatu gabe, zukua ateratzen ahalegindu eta lortzen duenik; esaterako, seigarren diskoa erditu berri duen Ermuako lagun taldea. Soseguz, gozatuz, alferrik estutu gabe eta, era berean, disfrutatuta onena emanez 15 urte darama indarrean taldeak.
2016
‎Hizketaldiak, irriak eta tarteka, elkarren arteko isekak. Betidanik elkar ezagutzen duen lagun taldea dirudi. Gustura daude, baina bueltako bideari ekin beharra diote, berandutu egingo zaie bestela.
2017
‎Militantziak, aldarri politikoaz gain, babesa, sarea eta lagun taldea eman dizkit; eta bizitzako une garrantzitsu asko. Duela zenbait urte, herriko plazan, bertako talde feministarekin armairua erre genuenekoa datorkit burura, berezia izan zen, ekintza sinbolikoa baino askoz gehiago.
2018
‎" Garaje batean entseatzen genuen, hotzez, oso baldintza txarretan, baina ikusten genuen kantek indarra zutela, eta gogoa pizten zigun horrek. Musika taldea baino gehiago, lagun taldea ginen".
‎estimulazio multisentsorialaren edo permakulturaren ingurukoak, esaterako. Familiak eta lagun taldeak asteburu pasa edo bazkaltzera, eskolak kanpaldietara, behar bereziko entitateak astebete pasatzera… profil eta plan anitzek dute tokia Olloko gune honetan.
2020
‎Nekez irudikatuko zuten, 2019ko abendu hartan, hurrengo hilabeteetan pilatuko zuten bizipenen koktela. Bidean, familia hau lagundu nahian elkar ezagutzen joan den lagun taldea osatu da.
2021
‎Jarauta 69 musikaren bitartez adieraztea maite duen lagun taldea izan da, da, eta izanen da. Kultura bereko giza talde bat elkartu ginen, eta hara eta hona aritu gara, beti ongi pasatzeko asmoz.
‎Unzuren izena darama proiektuak, baina alboan ditu Andrzej Olejniczak poloniarra saxo tenore, baritono eta sopranoan, Gonzalo Tejada baxuan eta Juan Manuel Urriza baterian, taldearen adina jaitsiz. Sortutako giroarekin lagun talde baten entseguan geundela zirudien une batzuetan, eta horrek bestelako ñabardurak utzi dizkigu, une ez hain borobilak barne, noski.
‎Nire koadrilakoak eta lagunak euskal borrokaren eta haren musikaren oso gertukoak ziren erdiek preso edo ihesean amaitu zuten. Baina banuen nire lagun talde hippya ere, Syd Barret, Frank Zappa edota David Bowieren zale sutsuak ziren estralurtar ilunak. Musikazaleak izanagatik, ez zeuden sorkuntza zirkuluetan, eta drogen menpe edo HIESak harrapatuta amaitu zuten askok.
‎Hasierako ideiara noa berriro, bere bidea asmatzen ari den proiektua delako lan hau. Madeleine ez delako besterik, lagun talde bat, euren eta beraz gure bizitzei buruz abesten. " Izuak hartu eta eseri/ Ta eman aukera su hari/ Gure etxean/ Hire etxean/ Atea zabalik da".
‎Dena fake bat da Ferminen Zuloak en bezala? Edo besterik gabe, etxean musika elektronikoarekin esperimentatu zuen lagun taldea da, sekula bere lana kaleratu ez zuena, eta orain tankera honetako mezuren bat bidali nahi digu: " Bai, gu han izan ginen eta etorkizunetik gatoz".
2022
‎Baina, han ibiltzen gara, batzuk bixiago, besteak motelago, tarteka denok puntuka... Bertsoa gustuko dugun lagun talde bat gara. Bertsoaren beharra daukat.
‎Berak elkarrizketatutako emakume baten kasua argigarri suerta dakiguke: Luciari estutasun iturri zaizkio bizitzako hainbat aspektu ikasketak, lagun taldea, bikotekidea, amaren arazo ekonomikoak eta beste, eta horrek guztiak eragiten dion presioaren aurrean jateari uztea erabakitzen du, amore emateko keinua bailitzan. Bere hitzetan:
‎Kadetetara zortez bost pasatzen badira, jubeniletara hiru pasatzen dira. Horregatik, bultzatzen dugun beste balio garrantzitsu bat lagun taldeak dira: gure helburua da pilotaz gozatzea, gustura ibiltzea, kirola egitea, eta aurrera begira haiek entrenatzaile ere izatea...".
‎Berdin maila ezberdinetako administrazioek euren herritarrentzat. Edota, zergatik ez, lagun talde edota familietan. Nik neuk Matrix zerbitzari bat jarrita dut neure zerbitzari batean domeinu propioarekin; familiakook kontu bana daukagu eta gure artean komunikatzeko erabiltzen dugu, aldi berean munduko beste edozein Matrix erabiltzailerekin komunikatzeko baliatu daitekeelarik.
2023
‎Galdera haiei erantzuna bilatu dio hilabete luzeetan Larraskitoren inguruan sortu zen lagun talde batek: " Biran zegoen norbaitek idatzi eta non sartu ez genekiela, hor hasi ginen espazio bat izatearen beharraz jabetzen".
‎Okupazio eta punk mugimendutik datorren lagun talde batek Lakobra Kolektiboa osatu du, Bilbon musikari lotutako proiektu autogestionatu bat martxan jartzearen beharra ikusi eta gero. Aurretik izandako esperientzietatik jasotako irakaspenen ondorioz modu asanblearioan funtzionatzea erabaki dute, modu honetan kontsumismo basatiari aurre egin eta hirian lurrazpiko proposamenak antolatzeko.
‎Haietako askok hartu dituzte prozesu klasikoago batean zuzendariak hartuko lituzkeen erabakiak. Negu hurbilak lagun talde batek, nolabaiteko determinazio bati segika, egin duen pelikula da. Eta noski, babesten gaituztenen eta Zubietako herritarren harrerari esker egin ahal izan dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia