Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2000
‎Gaurkoz honetan amaitzen da epaiketa saio hau adierazi du azkenik epaileak (L). Ez ahantzi Danek taberna batera dantzatzera joatea proposatu digula oroitarazi du Laurak.
2002
‎Horregatik, Sergiok Alpujarretara joatea proposatu zionean, alferrikakoak izan ziren Sararen gurasoen eragozpenak eta oztopoak, lehendik ere jarri izan zizkiotenak. Sarak ongitxo oroit baitzezakeen, adibidez, amaren jarrera, jakinarazi zionean Sergiorekin ateratzen hasia zela, etxeko bostak –gurasoak, bi alabak eta amona– bazkaltzen ari ziren egun batean.
2003
‎Ez ziren, ba, alferrik gertatu telebista erosi ondoko ika mika haiek. Berdin berdin egin zion oporretan Mediterraneora joatea proposatu zuenean, edota, hark baserri batera bizitzera joateko zeukan ilusioa deseginez, hirian pisu bat erostea erabaki zutenean. Den denak kexak eta arrangurak izan ziren.
‎Manu eta Joxe zer egin ez dakitela gelditu dira. Manu bere etxeko telebistan Meteoro ikustera joatea proposatzekotan dago, berak bakarrik dauka-eta bigarren kanala, baina Aitor azaldu den toki beretik gazte koadrilla bat iritsi berri da. Joxek berehala ezagutu du bere anaia.
‎Eta lagunak ere, nekez. Aitorren zain egongo ez balitz, Manuren etxera joatea proposatuko luke, bigarren kanala ikustera. Luze daramate, gainera, bertan eserita, tonto tonto.
‎Batez ere Euzkadi hartakoak irakurri ostean CNTren orri hegalarietan irakurri nuenagatik. Anarkistek herriari armak ematea eta denak Sollubeko frontera joatea proposatzen zuten. Horrekin batera, eskuragarri egon zitekeen urregorri guztia biltzea galdatzen zuten, horrela arma berriak erosi ahal izateko.
2004
‎Estik Harakin eta Fermin besotik heldu, eta agur esanez hartu zuen etxerako bidea. Jexus Marik, etsirik, Miren harrituari desenkusa keinua eskaini ondoren beste taberna batera joatea proposatu zion. Baiezkoa egin zion Mirenek, baina hura ere urruti nabaritu zuen Jexus Marik, zegoeneko, eskuak bularrean gurutzaturik, babeserako prest.
2005
‎–Benetan ari haiz? Japoniara joatea proposatzen ari haiz? –galdetu du azkenean Ametsek, ideiari buruan leku egiteko ahalegin handia eginez.
2006
‎gu hizketan ari ginen bitartean, Rothek egokiera baliatu zuen begien bistatik galtzeko. Idazlea topatu nuen zubipera joatea proposatu nion Öchlerri. Haraxe erretiratua izango zela seguruen.
2007
‎Bestelako planak ari nintzen pentsatzen neure artean, larunbata nola hala pasatzeko. Musika entzuten egoten ginen arratsalde euritsuetan, baina Rober falta zitzaigun horretarako; billarrean jokatzera joan gintezkeen, baina goizean itxita egongo zen; bat batean gogoratu nintzen frontoi estalia zeukatela fraideek, eta, hara joatea proposatzeko zorian nengoela, hor non agertzen den Inma.
‎Bakarrik, Inmarekin topo egiteko ahaleginak egiten nituela nik, disimulu antzean. Arratsalde erditik aurrera Eduren etxera joatea proposatuko nuen, adibidez, Inma han egongo zelakoan, baina plana gaizki atera ohi zitzaidan:
‎Nolanahi dela, nik inoiz baino biziago ikusi izan dut Gabriel. Aspaldiko partez mendira joatea proposatu izan dit. Betiko lagun batzuk ere bildu izan gara.
2008
‎«? que estaban con buen amor y paz, y no tubiese cuidado», eta tabernara joatea proposatu zuela, azunbre bat ardo ordaintzeko zeukatelako. Bien bitartean,. Mondragones, ek konstituzioaren abestia kantatzen jarraitzen zuen, eta Alberdi errejidoreak isiltzeko esan zionean hauxe erantzun omen zion:
‎Eta, funtsean, sorginak deitzen diren horiek nor ote ziren zuzen? Galdera horrek erantzun mitifikatu anitz sortzen ditu, eta Zugarramurdiko herritar batzuk desmitifikatzearen bidetik joatea proposatuko dute asteburu honetan. Taldea bera ez da elkarte osatu bat, baizik eta herriko lagun talde bat sorginkerien mito horretaz «asperturik» bildua dena, lagun horietako bat den Helena Xurio Arburuak erranik.
‎Jarduera Zallako (Bizkaia) lantegira eramango dute. Langileei agian hara edo Iurretako paper fabrikara joatea proposatuko diete.
‎Telefonoak jo du. Frank da eta pizza bat jatera joatea proposatu dit. Mifurekin nagoela esan diot.
‎Eguzkiak gogorregi jotzen zuen bizikletaz jaisteko. Oinez joatea proposatu nuen, baina inork ez zuen serio hartu. Mittera joateko autoa hartzea absurdoa zen, baina aukerarik onena.
2009
‎ERC k koalizio horretan joatea proposatu dio Aralarri.
‎Etsi gabe, bakarrik bere gizonetariko bat joatea proposatu zuen Filibertok. Horri ere erantzuna eman nion:
‎Ematen duten azalpena da Zumarragan eta Bergaran, bietan daudela altzairu lantegiak eta krisia dela eta, euren ahalmenaren erdira lanean ari direla. Hori dela eta, gauzak hobera egin arte, Bergarako altzairu lantegian dauden 70 langileak Zumarragara joatea proposatzen dute.ELA sindikatuak ez du begi onez ikusten neurri hau, eta adierazi dute beldur direla aldi baterako izan beharrean, betiko izango den. Gaineratu dute, egoera hobetu arte beste neurri batzuk hartu liratekeela.ELAtik adierazi dute era berean, iaz Bergarako lantegiak 64 milioi euroko irabaziak izan zituela eta horietatik 30 akziodunen artean banatu zituztela.
‎Gai erakargarria iruditu zitzaion Ireneri. Valentinak hitzaldietara joateko gonbiteak luzatu zizkien terapiakoei, eta bereziki animatu zuen Irene, elkarrekin joatea proposatzeraino. " Hitzaldi batzuk apur bat teknikoak eta aspergarriak dira, eta ez bazara aditua metafisika eta matematika kontuetan galdu egingo zara.
‎Adar horretako jendeari, aurrerantzean," felipe" edota" liki" deituko zaio... Beste larunbat batean, berriz, Ciscok Bilbora joatea proposatu zion Mariori, apaiz izateari utzi eta bolada txarra pasatzen ari zen beraren lehengusu bati bisita egitera. Ez bat eta ez bi, Ciscoren Lambrettara igo eta han joan ziren biak Bilbora.
2010
‎TXIMISTA. Horixe! Ba datorren astean Bartzelonara joatea proposatu dit. Ostalaritzako feria bat omen dago.
‎Aitzolek goiko tabernara joatea proposatu zuen. Naroa, Josebaren neska laguna, betiko sermoiarekin hasi zen, musika txarra jartzen zutela eta ez
‎Horrela, zinema, telebista eta irrati lanetan hamazazpi urte bete ondoren, 1982 urtean EITBra joatea proposatu zidaten, eta Euskadi Irratiko zuzendari gisa bereziki. Eusko Irratia Radiodifusion vascako zuzendari izan nintzen hiru urte pasa.
‎Abiatu bezperan xaribari bat ospatzen zen Zuberoako Altzuruku herrian, eta Josebak hara joatea proposatu zigun irteerako urduritasuna arintzearren eta Erdi Aroko antzerki modu haiek zuzenean ikusteko oso aukera gutxi izaten zelako. Ni ezezkoan nengoen.
‎Kafetegiko terrazaraino joatea proposatu nien, eta han zeuden nire lagunak ezagutzea. Bikandik ezetz egin zuen buruaz.
‎Biak Ryanair hegaldi batean iritsiak ziren Stansted etik. Brigittek aurkeztu gintuen eta, Antso ere kongresukoa zenez, nire autoan joatea proposatu nion.
‎Guggenheim museoa Bilboko erreka bazterrean ainguratzeko egitasmoa aurkezteko Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako prentsaurrekora joatea proposatu zidan Argiako erredakzio buruak.
2011
‎Eta nik sinetsi behar. Agian, hobe nuke, ikerketaz barre egin baino, gauza hala den frogatzea. Horixe, bihar bertan Alkain eta Sorondo deituko ditut, eta muñoztar honekin batera Garberara joatea proposatuko diet. Ea zein den kontsumitzaile azkarrena. Tira, tira?
‎Elkarri begira hizketarako gairik gabe geratu ginelarik (ez nintzen ausartu bere familiaz, norekin bizi zen, gaua libre ote zuen galdetzen), beste leku batera joatea proposatu nion, eta han, jendez betetako pub batean, jarraitu genuen hizketan edo jarraitu zuen berak, belarri bat hondatu zitzaidanetik arazoak izaten baititut musika altu edo zarata dagoen lekuetan elkarrizketa bat segitzeko.
‎Lucíak komunera joateko egin zuen etenaldiaz baliatu zen Mikel inguruko jatetxeren batera joatea proposatzeko. Doinu axolagabea erabili nahi izan arren, pare bat aldiz trabatu zen, eta inguru minguru gehiegi erabiltzen zuela iruditu zitzaion.
‎Ohe gainean etzan eta zigarreta zigarretaren ondotik erre besterik ez zuen nahi. Azkenean, Lucíak ere autoa aparkatu eta kafetegi batera joatea proposatu zuen.
‎Justine, esan bezala, Madrilgo etxearen jabea da. Anaren bizitzan ere paper garrantzitsua beteko du; izan ere, Madrilera joatea proposatzen dion momentutik, Anak inoiz izan ez duen amaren papera betetzen saiatuko da, bere bizitzan sartzen; hori kobazuloan Anak margotua duen atea ireki nahi duenean ikus daiteke. Justine, Linda bezala, beste gidari bat izango da baina Anak kostata onartuko du.
‎Eguerdiko ordu bata zen, eta Janek bazkaltzera joatea proposatu zion neskari, egun batzuk lehenago Annak hura gonbidatu eta, beraz, harekin zorretan zegoela argudiatuz. Hilerritik ez oso urrun, taberna bat zegoen, jenderik gabe, eta hori aukeratu zuten, lasai hitz egiten jarraitzeko.
2012
‎Piraten istorioaIpuina Txirlabeltza uhartean kokatzen da. Bertan jokatzen dira piraten olinpiadak eta Patakonek bertara joatea proposatzen die itsasontziko gainontzeko kide guztiei. Denak pozez zoratzen jartzen dira olinpiadetan parte hartzearekin baina poza amaitzen da Patxijaik joateko asmorik ez duela taldearen aurrean esaten duenean.Patxijaik inork ikusten ez dituen gauzak ikusten dituela esan daiteke.
‎Hasieran, gogotsu baina beldur apur batekin hartu zutela aitortu digu Martinezek: " Zuzendariak Valnalonen lehenengo bilerara joatea proposatu zidan. Animatuta atera nintzen handik eta liburuak albo batera uzteko alternatiba egokia iruditu zitzaidan".
‎" Parisko altzari enpresa batek Arrosako Denek enpresarekin lan batzuk egin nahi zituen. Arrazoi tekniko batzuk zirela medio, hemen posible ez zenez, Arrosatik Donostia ondoko enpresa batera joatea proposatu nion. Gipuzkoan bazen lan egitea, baina haien hitzetan' ez da posible'.
‎Kubara joan aurretik, Herri Irratian lan egiten nuen, baina ikusten genuen ekonomia aldetik etorkizuna beltz zetorrela. Orduan, beste bi jesuitarekin batera Iruñera joatea proposatu nion nire nagusiari, euskal munduaren alde lan egitera. Baina, tamalez, hor zegoen Egunkaria auzia; epaiketaren zain geunden, eta, beraz, nahiko egoera delikatua zen euskararen alde lan egiteko.
‎Oierrek errepide haren bila joatea proposatu zuen, seguru egon nahi zuen, baina batetik gasolina gutxi zuten eta, bestetik, Egoitz beldur zen. Ez zuen gidabaimenik eta etxera joatea erabaki zuten.
‎Fabienek, inongo errurik ez zuen arren, aitzakiak eta justifikazioak baliatu zituen osaba desenkusatzeko, eta herriren bat ikustera joatea proposatu zidan, osabak egun librea eman baitzion; nirekin egoteko, nonbait.
‎Miren apur bat baretzea lortu zuenan, Jonek biharamunean mendira joatea proposatu zion.
‎Marcok nahikoa entzun nuela deliberatu eta paseatzera joatea proposatu zidan. Fabbio agurtu eta eskaileretan behera egin genuen, isilik.
‎Hura gertatu eta ia urtebete igaro arte ez nuen etxetik alde egin, baina bitarte horretan lanean hasteko egin zizkidaten proposamen guztiei, temati, entzungor egin nien, eta askotan aitari eta amari aurpegi eman ere bai, oso gogor saiatzen baitziren nire gogoak, ezinbestean, ongi zekiten bezala, harrarazten zizkidan erabakien kontra. Baina Hull en egotea egokitu zitzaidan egun batean, ustekabean, eta orduko hartan ihes egiteko asmorik gabe, esaten ari nintzen bezala, Hull en nengoela eta nire adiskide bat bere aitaren itsasontzian Londresera joateko zorian, berarekin joatea proposatu zidan, itsasgizonei pizgarri gisa eskaini ohi zaiena eskainita, alegia, bidesaririk ordaindu behar ez izatea. Ez nion ez aitari ez amari ezer galdetu, ezta asmo horren berri eman ere.
‎Labur esateko, elur pilak lodiegiak ziren zenbait tokitan guri bidaldia egiten uzteko, eta elurra izoztua ez zegoenez gero, iparraldeko herrietan gertatu ohi den bezala, ezin zen urrats bakar bat eman bizirik lurperatuak izateko arriskurik gabe. Iruñean hogei egun eman genituen gutxienez, eta negua zetorrela eta eguraldiak hobera egiteko itxurarik ez zuela ikusita, Europa osoan inork gogoratzen zuen negurik hotzena baitzen hura, Hondarribira 33 joatea proposatu nuen, eta handik Bordelera itsasontziz, itsasaldia oso motza baitzen.
‎Eguraldi onak aire libreaz gozatzera gonbidatzen gaitu, batez ere haurrak etxean daudenean. Berdin dio kanpaldi, mendi edo hondartzara joatea proposatzen zaien; haientzat, txangoa abentura bat da. Eta gurasoentzat ere bai, neurri batean.
‎Arrasaten ez zenuten nahi moduko agurra izan.Ez, baina iraganeko kontuak dira horiek. Arrasateko klubak bere arrazoiak izango zituen hartutako erabakia hartzeko, eta gure bigarren entrenatzaile zen Xabi Igartuak Oñatira joatea proposatu zigunean ez genuen birritan pentsatu. Alde horretatik ez dut kontzientzia arazorik.
‎Berandu iritsiko dira bilerara. Trintxerpen bizi dela esan zion Manuelek aurrekoan, Noraren etxetik hurbil, eta elkarrekin joatea proposatu dio Norak. Biek dute interesa, beste inor aurrean egon gabe hitz egin nahi dutelako.
‎Isiltasuna hautsi nahian hasi da Iñakiri galdezka, medikuak eman dizkien xehetasunei buruz lehenik eta amari buruz gero. Aingeruk aitaren gelara egin duenean, Iñakik kafetegira joatea proposatu dio, nahiago lukeela biak aitarekin hitz egitera sartu aurretik Aingerurekin zenbait kontu argitzea. Eskaileretan behera doazela, Aingeruk nabari du bi koska atzerago anaia bere pauso oraindik erdi herrena behatzen, gorputzean pilatu zaizkion kiloen kopurua asmatzen.
2013
‎Euskal Herriko hainbat kasu 2012an gehitu ziren kereila horretara, ezta? Iaz Goldatu eta La Comuna elkarteetako kide batzuek Argentinara bidaiatu zuten, deklaratzera, eta hara joatea proposatu ziguten. Une horretan ezin izan genuen, eta epaileak egin behar zuen bidaia baliatu nahi genuen informazio guztia emateko.
‎Baina ez, ez nuen hori esan. Ondoko herriko festetara joatea proposatu nuen. Orain nire inkontzientea arduratzen da galdera hori nire memoriatik ezabatu ez dadin.
‎Bigarren spritza Fabiok ordaindu zuen, italiarrek ere lagunartea estimatzen dutela kontatzen zuen bitartean. Hirugarrena, argi zegoen, Markeli zegokion ordaintzea, baina Fabiok garagardo batzuk hartu eta San Pantaleondik hurbil samar zegoen ontziraleku batera joatea proposatu zuen, Scuola Grande di San Roccoren atzera. –Esan al dizute ez igotzeko Campanillera karrera bukatu aurretik?
‎Janerengan inolako arrisku zantzurik antzemanez gero, Bennet anderea guztiz nahigabeturik egongo zen; alabaina, gaixotasuna larria ez zela ikusteaz lasaituta, amak ez zuen Jane sendatzeko batere gogorik izan, gaixoa bere onera etortzeak ziurrena Netherfieldetik joan beharra ekarriko zuen eta. Ondorioz, Janek etxera joatea proposatu zionean, Bennet andereak entzun ere ez zion egin; orduantsu heldu zen botikaria, eta hura ere iritzi horretako azaldu zen, halakorik egitea batere komenigarria ez zela adieraziz. Bennet anderea eta hiru alabak Janeren ondoan tartetxo batez eserita egon ostean, Bingley andereñoa logelara etorri zen, eta, berorrek gonbidatuta, gosari gelara jarraitu zioten lau damek.
‎Balaz zauritu ez bazituzten ere, orain kalabozoetan zeuden, eta zer ari ote zitzaizkien egiten pentsatze hutsarekin jende guzia ikaraturik zegoen. Zentroko zuzendariak hurrengo egunean Diputaziora joatea proposatu zuen, hango buru egiten zuen Amadeo Marcorekin solas egitera. Gure ondoan zegoen emakume batek transistore bat atera eta beharriaren kontra paratu zuen, Radio Parisen hamarretan ematen zituzten berriak aditzeko.
‎Erdigunera joatea proposatu zion, denda berri batzuk ireki zituztela eta soineko bana eros zezaketela. Uste zuenaren kontra, ama arropatan gastatu zalea baitzen, parkera joatea nahiago zuela erantzun zion.
2014
‎...magalean kremailera ordezkatzen duen koskoaren gain gainean, gure ahoak lotuta, listuka, hozkaka, hatzak uzkirantz menturatuko direnean, eskuek ipur-masailak taxutuko dituztenean, pausa bat egiteko derrigorrezko unera iristean, gozamenezko hasperen bat askatuko duela nire bibotea jan izanaren poderioz belztu zaizkion ezpainetatik, ez dela beldurtuko; aitzitik, azkena hartzeko toki lasaiago batera joatea proposatuko didala.
‎–Nora joanen gara? , galdetu zuen Rosek, Keyk Hego Itsasoko uharteetara joatea proposatuta ere harrituko ez litzatekeenaren plantan.
‎Asiainek ingurura begiratu zuen kazetari bila, alerik aurkitu gabe. Kafetegi batera joatea proposatu zion, baina gizonak nahiago zuen karrikan gelditu. Telefonoa eskuan zeraman, eta begiratzen zion.
‎Eskailerek duten arriskua kontuan izanik, udaletxean diru-laguntza bat eskatzea erabaki duzue atariko berrikuntza lanetarako, eta, bertara ordezkari bat joatea proposatu da. Ordezkaririk egokiena zein izan daitekeen aztertu duzue, eta ondorioztatu duzue istripua izandako bat edo arrisku taldeko bat joatea dela aukerarik onena.
‎XX. mendeko azken bi hamarkadetan kirola, gutxi batzuen produktua izatetik, eskubide bihurtzea lortu genuen. XXI. mendeko bigarren hamarkadan, haratago joatea proposatzen dizuet: kirola gizartearen garapenerako premia izatea, eta honek dakarren moldaketak egiten hastea.
‎Egokiera horretantxe nengoela, don Ignacio izeneko alderdikide batekin harremanetan jartzea bururatu zitzaidan. Zumalakarregiren kanpamendura joatea proposatuko nion, jeneralarentzako mezu batekin: Etxarri Aranatz hartu nahi bazuen, ni garnizioko atea irekitzeko prest nengoen.
2015
‎Guri, orain, Aizkorriko gailurra utzi eta txangoari jarraipena ematea dagokigu. Ibilbidea borobiltzeko, Aratz aldera joatea proposatzen da, horretarako Sancti Spirituko bidetik edo Kalbariokotik San Adrian aldera jaitsiz. Edonola, 500 metro inguruko garaiera galtzea tokatuko zaigu, ondoren 400 metro irabazteko.
‎Arnasa galdu dut segundo batzuez, eta, harriduraren harriduraz, zail egin zait erreakzionatzea. . Biok bakarrik buelta bat ematera joatea proposatu dit! Biok bakarrik!?, errepikatu behar izan diot neure buruari.
‎Egia bihurturiko ametsa. Karlari nirekin joatea proposatuko diodala erabaki dut.
‎Bai, Algortara joan nahi dugulako itsasoa ikustera, eta, metroz joatea proposatzen dizudan arren, ez dut gehiegi insistitu, eta azkenean zure auto zaletasuna inposatu da beste behin ere. Ondo da.
‎Ondoko hondartzara, Karraspiora, pasieran joatea proposatu dizut, baina siesta egitea nahiago duzula esan didazu, edo Formula 1 telebistan ikusi, zapping azkar batez topatzen baduzu, edo gauza biak aldi berean. Nik ere zurekin egin nahiko nuke siesta, baina abagune hau apur batez banatzeko aprobetxatu behar dugula esaten diot neure buruari.
‎Hay que joderse. Eta auto klasikoen feriara joatea proposatu nion senarrari, banekielako han egongo zinela. Han zeunden, zuk horrenbeste gorroto ditudala dakizun Dos caballos horietako baten barruan neska harekin.
‎Eskolapioetan zorrotz begiratzen zuten klasea nork hutsegiten zuen, ez zen batere ohikoa piper egitea, are gutxiago gu bezalako ikasle onek. Hala ere, klasea utzita biok Donostiara joatea proposatu nion, eta berak baietz. Arauen kontrako ekintza batean gaizkide bihurtu ginen hartara, eta horrek konfiantza eman zidan, beste maila batean ere kide izan gintezkeela.
‎–Gaur bertan?, zehaztu dio Chelok. Bucaramangan lagunekin afaltzera atera nahiko luke Armandok, ama bisitatuko luke; Oro ibaiaren ertzetara familiarekin egun pasa joatea proposatu dio Chelok; bilerez eta kooperazioaz hasi dira berehala. Baina gaur gaurkoz euren bizimodua han egitea ezinezkoa da bikotearentzat.
‎Euria hasi zuen, mehe lehenengo eta lodiago gero. Umeak kexatzen hasi ziren eta, duda une baten ondoren, andereño Garazik Abandoko geltokira joatea proposatu lehenengo eta agindu egin zuen ondoren.
‎Kontzertua amaitu ondoren, ezinbesteko kopa parea hartu, eta apartamentura joatea proposatu diot.
‎Cipsa hiegiezin enpresak Nafarroako Kutxarengana jo zuen eta zoruen salerosketa operazioetan erdibana joatea proposatu zion. Hartara bien artean Cubican Cipsa enpresa osatu zuten 5 milioi euroko kapitala jarrita.
‎Ez baitzuen, alabaina, hain gazterik" ehortzia" izan nahi... Orduan Zokoara joatea proposatu zion. Urruñako eta Ziburuko kostaldea jendez azkarki emendatzen ari zela eta, parropia berri baten sortzeko.
2016
‎Elkar agurtu eta bulebarreko autobusa hartu genuen astirik galdu gabe. Nik bokata bat jan nahi nuen eta Rekaldera joatea proposatu nizun, baina zu ez zinen gose eta Victoria Eugenia ondoko Koh Taora eraman ninduzun, Donostiako hipsterismoaren mekara.
‎Azken bisak bukatu eta bere xukadera bizkarretik zintzilik zuela agertokitik desagertu zenean, neskaren bat edo beste ikusi omen zuten itzalgaizka kamerinoetara bidean. Emakumeak ere ordurako izerditan zeuden, dantza saio luzea eginda, eta bakarren batek emaztearen adiskideak zirela esanez berarengana joatea proposatu zuenean, elkarri begiratu omen zioten, ezetzik esan gabe. Kantariarekin berriketan egotea beste inolako asmorik gabe esan zuela argitu omen zuen proposamena egin zuenak, eta bertatik bertara nolakoa zen ikusteko bidenabar, baina berak ezezko borobila eman omen zuen, eta horrela zapuztu omen zen gau horretako abentura.
‎Baina berak, berehala, nire ukapena aintzat hartu ez balu bezala, edo entzuten egon ere ez balitz bezala, beren etxean jokatzera joatea proposatu zidan. Onartzen banuen lur zapaldu zuriko kantxa bat, out gutxikoa, jarraitu zuen?, eta, batez ere, zalantzarik gabe hobeto jokatzen nuenez, berarekin eta Micòlekin «lau pilotakada» egitera dinatzen banintzen, biak oso pozik eta oso «ohoratuta» sentituko zirela.
‎Baina horren ondorengo elkarrizketa, afari guztian zehar, ez zen aurreko hitzordukoa bezain alaia eta lasaia izan. Afaltzen bukatu zutenean, ordu egokia zela ikusita, Iratik Sagueseko sua ikustera joatea proposatu zuen eta, kontua ordaindu ondoren, harantz abiatu ziren.
‎–Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelako esaldi bat?, esan zuen neskaren aurpegiko harridura ez zela ezabatzen ikusirik. Espektakuluarekin oso gustura ez zegoela-eta, Josebak hondartzako arrapalarantz joatea proposatu zion, eta Iratik ezer esan gabe jarraitu zion. –Pamerial?
‎Baina igande goizez ere irekita egoten zela gaineratu zuen Iratik segituan. Ondoren, berari asko gustatzen zitzaion leku batera zerbait hartzera joatea proposatu zion, herritik at zegoen aire zabaleko taberna bat, itsasoaren ertzean.
‎Banindoala erran nien, ez baitziren guti harritu? Beraiekin joatea proposatu zidaten, baizik eta apezpikuarekin (gotzainarekin) hitzordu bat lortua zutela eta gauzak bideratuko zirela... Ene erantzuna hauxe izan zen:
‎Pauera joatea proposatu zidaten bai, baina nik ezezkoa eman nien, Pauera joan baino nahiago bainuen, orduan nioen bezala, Euskal Herrian, aitzur jorran, ari izan!
‎Espazio ireki horietan ere ugari dira belar eta intsektu pokemoiak, eta izotzezkoak, berriz, leku hotzetan eta elurretan. Espezie baten edo bestearen pokemoiak non aurki daitezkeen kontuan hartuta, Skyscanner bidaia atariak Kaliforniara, Las Vegasera, Londres, Chicago edo New York bezalako hiri handietara edo Estatu Batuetako parke natural izugarrietara joatea proposatzen du. Irudia:
‎Valentin Gamazok proposatzen du martxan dauden proiektuak ezagutzea, bilera, biltzar, hitzaldi, foro eta abarretan sartzea. aholkuak emateko, beti «gogoa, ausardia, ausardia, ilusioa, kempatua». Moralesek coworking batera joatea proposatu du, etxean lan egin beharrean, «beste ekintzaile batzuekin nahasteko, ideiak partekatzeko, feedback a bilatzeko eta interes taldeekin harremanak lantzeko». Irudia:
‎Bestalde, mozorroen gaia ere aldatzen dute urtetik urtera El Cerro elkartekoek. Aurten, Charles Chaplin bezala jantzita joatea proposatu dute. Lopezek gogorarazi du mozorroa librea dela, eta batzuk aurreko asteburuan erabilitako jantzi bera eramaten dutela Trebiñun; baina, askok Charles Chaplinen jantziarekin irtengo direla larunbatean kalera.
‎Nire kasuan hau da izotz hockeyan jokatzen dudan hirugarren denboraldia, eta entrenamendu eta ordu asko eskaini dizkiot. Horrez gain, nire dohainak hobetzeko, aitak Finlandiara joatea proposatu zidan, eta iazko abenduan astebeteko ikastaroa egin nuen bertan. Teknifikazio hobetzeko ezin hobeto etorri zitzaidan, izotz hockeyan tradizio luzea duen herrialdea baita Finlandia.
2017
‎Bazkaltzen ari ziren bitartean, Andonik eta Imanolek, mendira bidaia bat egitea pentsatu zuten. Arratsalde hartan joatea proposatu zuen Imanolek, eta horrela egin zuten, bazkaltzen bukatu eta martxan jarri ziren mendiari bisita bat egiteko.
‎Eguzkia zerutik erortzearekin batera altxatu gara. Afaltzera joatea proposatu dit ahots geldoz. Buruarekin baiezkoa eman diot.
‎Ostiral gau batean izan zuen susmoaren egiaztapen erdia. Biharamunean elkar ezagutu zuten hondartzara joatea proposatu zion senarrak; etxetik mugituko zen horrela. Alferrik esan zuen Miren Lujanbiok negua zela, neguan hondartza amildegitik ikustea gauza zoragarria baitzen, senarraren arabera.
‎‘Reimskoa da’; ‘Eta zer daramazue, denbora asko? ’, nik; ‘Ez, hiru hilabete; 12 egun egon gara elkarrekin’ Harriturik. Gero Antxorasera joatea proposatu zidan, Mundaka parean dagoen kala zoragarri batera. Bidean, furgonetan, bere ipar forro beltzaren azpitik kamiseta zuri bat ageri zuela, ez zait hasten ba kontatzen zalantzak dituela Reimskoarekin, urruti dagoela, eta hemengo norbait lukeela.
‎Korridorera atera ginen. Solairuaren hegal bateko itxarongelara joatea proposatu nion. Eguneko bigarren paseoa.
2018
‎Urte hasieran, kurtsoan, sendabelar batzuk ezagutu genituen. Gaia sakontzeko ikaskide batek ezagutzen zuen Jokin Zaldunbiderenganat joatea proposatu zigun. Orduan, denak elgarrekin Arbonarat joan ginen.
‎Makhmur bezalako basamortuan, non termometroak 46 gradu ematen dituen itzalean, oinez joatea nekagarria da, eta kontrol posturaino doan lubakia gurutzatzea lan nekeza da. Gurekin doan hogei urteko neska gazteak barre egiten du nire ahate pausoez, eta postu batera bide errazago batetik joatea proposatu dit.
‎“Gustatuko litzaiguke atzerrira ateratzea. Italiara joatea proposatu digute, baina ez dakigu ahal izango dugun”, argitu du Ibarretxek: “Ulertu dugu behetik hasi behar garela gure bidea eraikitzen”.
‎Añesek zinemara joatea proposatu dio Martari. Baina arratsaldean Martinen ama etorriko zaie, eta gaua pasatzera geratuko da Berlinen, igandean lagun batekin geratu delako.
‎—Begira, lasaitu ederra hartu zuen kafea egitera joatea proposatu nionean, horrela bazuen egiteko bat. Eta zuk erditzeko aprobetxatu zenuen berehala.
‎" Guten Morgen", xuxurlatu dio sustorik ez emateko. Humboldthainen dagoen pista luze batera joatea proposatu dio.
‎Pixka bat urduri eta beltzuri. Gaetanok Naviglio Granderaino joatea proposatzen dio. Paolak muzin, ez baitu pentsatu bere etxebizitzatik hain hurbil izanen zela.
‎Uztailaren 14an joatea proposatu nuen jendea gerra ospatzen zegoenean.
2019
‎Anderri beraiekin joatea proposatu zieten, hilobira,
‎Lekeitioko kontserba fabrika bateko jabearenera umezain joatea proposatu zion amak 15 urte bete zituenean eta, haienean bizimodu joriagoa izango zuelakoan, pozarren onartu berak. Ordea, kamamila usaina zerion neskato ilehori hura ezagutu eta berehala lausotu zitzaizkion txakur ametsak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia